Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2019ko uztailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3447

AGINDUA, 2019ko ekainaren 21ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez zehazten eta sailkatzen baitira farmazia-eskualdeak, eskualde bakoitza zer udalerrik osatzen duen adierazita.

Euskal Autonomia Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 9. artikuluaren arabera, «farmazi bulegoen planifikazioa lurraldemugape jakin bateko biztanleen atentzio farmazeutikoko beharrizanetan oinarrituz egingo da; eta lurraldemugape hori osasun-zona bakarrak edo bat baino gehiagok osatua egongo da». Hortaz, osasun-eskualdeak dira farmazia-eskualdeak taxutzeko lurralde- eta biztanleria-gune oinarrizkoak, eta, horrenbestez, esateko moduan gara Euskadiko ordenazio farmazeutikoa, farmazia-eskualdeen bidez egiten denez, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-mapan oinarrituta dagoela.

2018ko apirilaren 20ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-eskualdeak beste era batera zehaztu dira. Agindu horrek indarra hartzearen ondorioz, Euskadiko osasun-mapa eguneratu egin dugu, eta eta osasunaren eskualde-sailkapen berria ere taxutu da. Hori dela-eta, farmazia-eskualdeen konfigurazioa bera eguneratu egin behar da orain, osasun-mapa berriarekin bat etortzeko.

Adierazitako horren ildotik, agindu honen bitartez eguneratu nahi dugu farmazia-eskualdeak zehaztu eta eskualde horietako bakoitza zer udalerrik osatzen duten adierazteko Osasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 24ko Aginduan zehaztuta zetorren farmazia-eskualdeen konfigurazioa. Beste alde batetik, xedapen osagarri bat ere ekarriko du aginduak, farmazia-eskualdeen sailkapen berriak guardiako txandak antolatzeko orain arte erabiltzen zuten antolaketari eragingo dizkion gorabeherak konpontzeko.

Hala bada, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 10.2 artikulua betetze aldera,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Arabako Lurralde Historikoko farmazia-eskualdeak, eta horietako bakoitza osatzen duten udalerriak, agindu honen eranskineko a) atalean datoz zehaztuta.

2. artikulua.– Bizkaiko Lurralde Historikoko farmazia-eskualdeak, eta horietako bakoitza osatzen duten udalerriak, agindu honen eranskineko b) atalean datoz zehaztuta.

3. artikulua.– Gipuzkoako Lurralde Historikoko farmazia-eskualdeak, eta horietako bakoitza osatzen duten udalerriak, agindu honen eranskineko c) atalean datoz zehaztuta.

XEDAPEN GEHIGARRIA

1.– Guardiako txandak antolatze aldera elkartu diren farmazia-eskualdeak elkartuta egongo dira harik eta elkartze horiek egiteko baimenaren oinarri izan ziren antolaketa farmazeutikorako irizpideak aldatu arte. Honako ebazpen hauen bidez baimendu ziren elkartze horiek:

a) 1997ko azaroaren 20ko Ebazpena, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendariarena, farmazia-eskualdeak elkartzekoa:

(Erandio-Txoriherri- EO, IzJ eta L), (Basauri-Etxebarri-Arrigorriaga- EO, IeJ eta L), (Ortuella-Trapaga-Abanto - EO, IzJ eta L), (Bilbao-Erandio-Txoriherri – GO), (Getxo-Leioa – GO), (Gernika-Gernikaldea – EO, IeJ, L eta GO), (Durango-Abadiño – EO, IzJ, L eta GO), (Sopela-Plentzia – EO, IzJ, L eta GO), (Ondarroa-Markina – EO, IzJ, L eta GO), (Andoain-Hernani-Lasarte – GO), (Tolosa-Ibarra-Billabona – EO, IzJ, L eta GO), (Zumarraga-Legazpi – EO, IzJ, L eta GO), (Beasain-Ordizia-Alegia – EO, IzJ, L eta GO), (Donostia (Altza eta Roteta)-Pasaia (San Pedro izan ezik)-Errenteria– EO, IzJ, L eta GO).

b) 2000ko urriaren 3ko Ebazpena, Osasun Antolamenduko zuzendariarena, Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialak Gueñes, Zalla eta Balmasedako farmazia-eskualdeak elkartzeko erabakia aldatzeko izapidetzeko espedientea ebaztekoa:

(Zalla-Gueñes-Balmaseda - EO, IzJ, L eta GO).

c) 2010eko azaroaren 26ko Ebazpena, Farmaziako zuzendariarena, larrialdietako ordutegian arreta farmazeutikoa emateko aldera eskualde hauek elkartzeko baimena ematekoa:

– (Hondarribia-Irun– GO).

– (Pasaia-Errenteria-Oiartzun-GO).

– (Zarautz – Zumaia -GO).

d) 2011ko irailaren 19ko Ebazpena, Farmaziako zuzendariarena, larrialdietako ordutegian arreta farmazeutikoa emateko aldera eskualde hauek elkartzeko baimena ematekoa:

(Arrasate-Oñati-Leniz bailara -GO).

e) 2011ko irailaren 22ko Ebazpena, Farmaziako zuzendariarena, larrialdietako ordutegian arreta farmazeutikoa emateko aldera eskualde hauek elkartzeko baimena ematekoa:

f) (Barakaldo-Portugalete-Santurtzi-Sestao-Ortuella-Trapaga-Abanto-Zierbena-Muskiz -GO).

g) (Basauri-Galdakao-Etxebarri-Arrigorriaga-Arratia -GO).

h) 2013ko azaroaren 21eko Ebazpena, Farmaziako zuzendariarena, larrialdietako ordutegian arreta farmazeutikoa emateko aldera eskualde hauek elkartzeko baimena ematekoa:

(Eibar-Ermua-Elgoibar-Deba -GO).

i) 2016ko irailaren 27ko Ebazpena, Farmaziako zuzendariarena, Azpeitia-Azkoitia farmazia-eskualde bateratuan eten-orduetan, igande zein jaiegunetan eta larunbat arratsaldeko lanaldian arreta farmazeutikoaren bateratzea aldatzeko baimena ematekoa.

(Azkoitia-Azpeitia –EO, IzJ eta L).

GO – Guardiako orduak (22:00 - 9:00h)

EO, IzJ, L: eten-orduak, igande zein jaiegunak, eta larunbat arratsaldeak)

2.– Halaber, eta guardiako txandak antolatu beharrez, 2015eko apirilaren 24ko Aginduaren arabera «Arabako bailarak», «Araba iparra» eta «Arabako Errioxa» izena duten farmazia-eskualdeek agindu horren ondoriozko antolamendua izango dute aurrerantzean ere.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Agindu honek taxutzen duena ez zaie aplikatu behar farmazia-bulego berriak irekitzeko, botikinak irekitzeko edo lehendik baziren farmaziak beste norabait eramateko prozedura administratiboei, aginduak indarra hartu aurretik abian jarrita bazeuden. Prozedura horiek 2015eko apirilaren 24ko Aginduak aurreikusita daukan farmazia-eskualdeen sailkapenaren arabera izapidetu eta ebatziko dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabe geratuko dira aurrerantzean Osasuneko sailburuaren 2002ko abenduaren 5eko Agindua, farmazia-eskualdeen sailkapena eta eskualde bakoitzeko udalerrien adierazpena publiko egitekoa, bai eta hori bera aldatzeko Osasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 24ko Agindua ere. Farmazia-eskualde batzuetako guardiako txandei buruz agindu honen xedapen gehigarriko 2. atalean ezarritakoa errespetatuz burutu behar da hori guztia,

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 21a.

Osasuneko sailburua,

NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala