Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2019ko maiatzaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2161

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 31koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baitira haur-eskola pribatuentzat 2018-2019 ikasturterako emandako dirulaguntzak.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 6ko Aginduaren bitartez, zero eta hiru urte arteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolentzat 2018-2019ko ikasturterako laguntzetarako deialdia egin zen, laguntzak eskuratzeko baldintzak arautu ziren eta adin-tarte bakoitzerako laguntzen zenbatekoa zehaztu.

Aipatu aginduaren 10.1 artikuluarekin bat etorriaz, Hezkuntzako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo ez zaienik.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 6ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda. Ebazpenari atxikitako eranskinean jasota dago zerrenda hori.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 31.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala