65. zk., 2019ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (425 KB - 22 orri.)
- EPUB (244 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1678
EBAZPENA, 2019ko martxoaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Hezkuntza Sailaren mendeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta argitaratzeko xedatzen duena, 2016., 2017., 2018., 2019., 2020., 2021., 2022. eta 2023. urteetarako (hitzarmenaren kodea: 86002235012003).
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2019ko otsailaren 28an, Negoziazio Batzordeko ordezkariak hitzarmen horri dagokion nahitaezko dokumentazioa aurkeztu zuen hitzarmenen erregistroan (REGCON).
Bigarrena.– Hitzarmen hori 2018ko otsailaren 21ean sinatu zuten Negoziazio Batzordeko kideek.
Hirugarrena.– Hitzarmenaren sinatzaileek kontratua sinatzeko aktan pertsona bat izendatu dute hitzarmenaren erregistroa eta argitaratzea izapidetu ditzan.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuaren testu bategina 90.2 eta 3. artikuluan ezarritako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015-10-24ko BOE), halaxe xedatzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen eta sortzen dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak; dekretu horren 16. artikuluan xedatutakoaren arabera sortzen da Lan eta Justizia Saila, eta lehen xedapen iragankorrak ezartzen du erregelamendu organikoen indarraldia. Aplikagarriak dira, halaber, apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 11.1.i) artikulua, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuari dagokionez, eta hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua.
Bigarrena.– Izenpetutako akordioak Langileen Estatutuaren Legearen 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.
Hori dela eta, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Akordio hau Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.
Bigarrena.– Hitzarmena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 13a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.
EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREN MENDEKO ZUZENEKO KUDEAKETAKO ESKOLA-JANTOKIETAKO KOLEKTIBITATE-ENPRESEN HITZARMEN KOLEKTIBOA, 2016., 2017., 2018., 2019., 2020., 2021., 2022. ETA 2023. URTEETARAKO
I. KAPITULUA
1. artikulua.– Aplikazio-eremua.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxeetan zuzeneko kudeaketako eskola-jantoki zerbitzua ematen duten enpresa emakidadunen langile guztiei aplikatuko zaie hitzarmen hau.
2. artikulua.– Indarraldia.
Hitzarmen hau 2016ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.
Hitzarmen hau salatutzat joko da 2023ko abenduaren 1ean.
Hitzarmen honetako artikulu guztiak indarrean egongo dira hurrengo hitzarmena sinatu arte.
3. artikulua.– Berme pertsonalak.
Edonola ere, hitzarmen hau indarrean sartzeak ez dakar langileek lehendik onartuta dituzten baldintza onuragarrienak murriztea, artikulu honetatik espresuki kanpo geratzen direla soldata-baldintzak.
4. artikulua.– Xurgapena eta konpentsazioa.
Hitzarmen honetan itunduriko baldintza ekonomikoek osotasun edo unitate zatiezina osatuko dute, eta, aplikazio praktikoari dagokionez, urteko zenbaketan, osoa-osoan hartuko dira kontuan.
5. artikulua.– Arau osagarriak.
Hitzarmen honetan aurreikusi gabeko guztiari dagokionez, Langileen Estatutuan eta/edo aplika daitezkeen gainerako legezko arauetan xedaturikoa hartuko da kontuan.
6. artikulua.– Jarraipenerako eta bermerako batzorde parekidea.
Hitzarmen honen interpretazioaz eta aplikazioaz sor daitezkeen zalantza guztiak argitzeko jarraipenerako eta bermerako batzorde parekidea eratu da. Hura osatuko dute, alde batetik, jantoki-zerbitzuko enpresa esleipendun bakoitzaren ordezkari banak, eta bestetik, sindikatuetako ordezkarien kopuru berberak, duten ordezkaritzaren arabera.
Batzordekide guztiek hitz egiteko eta bozkatzeko aukera izango dute, eta aholkularien laguntza izan dezakete, egoki iritziz gero. Aholkulariek hitz egiteko aukera izango dute; botoa ematekoa ez.
Batzordearen akordioak baliozkoak izan daitezen, alde bakoitzeko batzordekide guztien gehiengo soilaz hartu beharko dira.
Batzordea edozein aldek eskatzen duenean batzartuko da, gutxienez zazpi egun lehenago jakinarazita. Deiarekin batera, eguneko gai-zerrenda, eta bilera egingo den eguna, ordua eta lekua adieraziko dira.
Jarraipenerako eta bermerako batzorde parekidearen harremanetarako helbidea Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko egoitzarena izango da: Urkixo zumarkalea 2-3.a ezk. 48008 Bilbao.
7. artikulua – Batzorde parekidearen eginkizunak.
Hitzarmen hau interpretatzeko organo den aldetik, Jarraipenerako eta bermerako batzorde parekideak zeregin zehatz hauek izango ditu:
1.– Hitzarmen hau bide orokorretik interpretatzea; hartarako zuzeneko interesa duen orok eska dezake hori.
2.– Itundutakoa betetzen den zaintzea, hargatik eragotzi gabe erakunde edo agintari publikoek dituzten eskumenak.
3.– Aldeek eskatuta, hitzarmeneko arauei buruzko gairen batean bitartekari bada, kasuan kasuko gaia ebaztea.
4.– Hezkuntza Saileko langile lan-kontratudunei dagokienez, soldata-homologaziorako itundutako ehunekoak aplikatzeko soldata-taulak prestatzea.
Egiteko horiek ez dituzte kaltetuko, eragotziko edo oztopatuko administrazioko agintariei edo agintari judizialei legez dagozkien egitekoak.
II. KAPITULUA
8. artikulua.– Lanaldia.
Sektorearentzako, urteko gehieneko lanaldia 1.592 ordukoa izango da.
Ikasturtean zehar, ohiko traktuari dagokionez, lanaldi partziala kalkulatzeko, erreferentziako lanaldia beheko taulan finkatzen da, betiere, gutxi gorabehera, eta kontuan hartzen diren kasuetarako:
(Ikus .PDF)
Gorako taulan berariaz zehazten ez diren kasuetan, lanaldi partzialak kalkulatzeko, handik ondorioztatzen den proportzionaltasun-parametro berdina erabiliko da.
9. artikulua.– Oporrak.
Oporraldia 31 egun naturalekoa izango da, eta hileko soldataren eta iraute-plusaren zenbatekoaren arabera ordainduko dira. 31 egun horiek urte osoan zehar lan egiten duten langileentzat izango dira, eta gainerako langileek dagokien zati proportzionalaren arabera izango dituzte oporrak.
Oporrak ezin dira hasi igandean, jaiegunean edo jaiegun-bezperan.
10. artikulua.– Lan-egutegia.
Lan-egutegia ikastetxe bakoitzeko eskola-jantokiaren egutegiari doituko zaio, eta bertan lanegunak, asteko atsedenaldia, oporrak, egun errekuperatuak, garbiketak eta abar zehaztuko dira.
Aldi horretan bi egun osagarri ezartzen dira ikastetxeetako jantokietan garbiketa egiteko, lehen garbiketa eskola-jantokiaren hasieran eta bestea amaitzen denean egingo dira. Egun horiek ordu arrunten prezioaren arabera ordainduko dira, baita kotizatutzat emango ere.
Ikasturte bakoitzean, jantokia hasten denean aldizkako langile finkoak euren lanpostura lantoki horretan (ikastetxe horretan) duten antzinatasun-hurrenkerari hertsiki jarraituz hasiko dira lanean, aintzat hartuta jantokiaren ordutegia, bai eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ezarriko dituen okupazio-ratioak.
Era berean, ikasturte bakoitzean jantokia amaitzen denean, jantokira bertaratzen direnen kopurua murrizteagatik ratio berrira egokitzea beharrezkoa bada, irteera-ordena langileek lantoki horretan (ikastetxe horretan) duten antzinatasun-ordenaren alderantzizkoaren arabera egingo da.
Ohiko lanaldiaren barruan, eta ikastetxearen planifikazioarekin bat etorriaz, sukaldeko eta jantokiko laguntzaileek eta sukaldeko langileek eta jagoleek, ikasturte bakoitzaren barruan, ratio bidez finkatutako lanaldiarekiko 18 lanordu osagarri egingo dituzte, hain justu ere koordinazioa eta zerbitzua hobetzeko. 18 ordu horiek enpresak langileari zazpi egun lehenago emandako abisu bidez zehaztuko dira.
Ikasturte bakoitzaren barruan, ohiko lanaldiaren barruan, langileek sei ordu erabiliko dituzte prestakuntza-jardueretarako, prestakuntza-planean zehaztutakoarekin bat etorriaz. Enpresa bakoitzaren barruan, langileen ordezkaritzarekin aldez aurretik negoziatu beharko da plan hori, eta, betiere, arau honen 37. artikuluan xedatutakoari egokituko zaio.
Aurreko bi paragrafo horien aplikazioa honelaxe Hitzarmen kolektibo honetako lehen xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat etorriaz egiaztatuko da.
11. artikulua.– Ordezkapenak.
Enpresek nahitaez beharrezkoak diren ordezkapenak egingo dituzte txanda eta/edo lantokietan gerta daitezkeen bajak edo ez-bertaratzeak betetzeko, hala aldi-baterako ezintasunak nola lizentziak, baimenak, ordu sindikalak eta abar direla medio, dagozkien lehiaketetako baldintza teknikoen orrietan ezarrita dagoenaren arabera eta betiere behar adinako aurrerapenarekin jakin ahal izan badira, bajak edo ez-bertaratzeak dirauen bitartean egingo dira ordezkapenok.
12. artikulua.– Aparteko orduak.
Laneko arau orokor gisa, ezin da aparteko ordurik egin. Hala ere, salbuetsita geratzen dira ezbeharren edo bestelako ohiz kanpoko zergatien edota premia larria duten lanen ondorioz egin behar direnak.
Aurreko paragrafoan aipatutako aparteko orduak egin behar izanez gero, horien ordez atseden-denbora hartuko da, ordu eta erdi ordu bakoitzeko.
Enpresek, hilero, egin diren aparteko ordu-kopuruen berri emango diete enpresa-batzordeari eta langileen edo sindikatuen ordezkariei, zergatiak eta ikastetxe bakoitzean egindakoak zehaztuz.
13. artikulua.– Joan-etorriak eta lanpostu eta lantoki-aldaketak. Soberako orduak eta lanpostu hutsak.
1.– Langileak ezingo dira ohiko lantokitik lekualdatu, ondoko arrazoiak daudenean salbu:
a) Ikasle-kopurua gutxitzea, Hezkuntza Sailak ezarritako ratioak murriztea dakarrenean.
b) Ikastetxeak garraio-orduak aldatzea.
c) Ikastetxearen itxiera edo lekualdaketa denbora jakin baterako denean (erreformak eta abar), bertara adskribiturik dauden langileak kontratu-etenaldiko egoerara pasatuko dira, ikastetxea berriro irekitzen denean beren lanpostuak okupatuz. Edozein kasutan, lantoki batera adskribiturik dauden langileek, edozein arrazoirengatik itxi eta berriro irekitzen bada, lehentasuna izango dute lantoki horretako lanpostuak okupatzeko.
Langile bat enpresa bereko bi lantokiren artean lekualdatzen bada, enpresak joan-etorriaren gastuak ordainduko dizkio eta erabili duen denbora benetako lanordutzat hartuko da.
Hala ere, bizilekua lantokitik gertuen duten langileak lantoki horretan kokatzen saiatuko dira enpresak. Lekualdaketak edo aldaketak ezin dira inolaz ere erabili langileak diskriminatzeko.
2.– Soberako orduak jantokira bertaratzen direnen kopurua handitzearen ondorioz lantoki jakin batean (ikastetxean) ikasturtean zehar metatzen diren horiek dira, eta Hezkuntza Sailak ikasturte bakoitzerako ematen ditu. Soberako orduak enpresak lantoki horretara adskribituriko langileen arteko barne-promozio bidez esleituko dira, lantoki horretan duten antzinatasun-hurrenkerari hertsiki jarraituz.
3.– Lanpostu hutsa langileren batek zenbait arrazoi tarteko (heriotza, dimisio edo kargugabetzea, ezintasuna, erretiroa, borondatezko eszedentzia, etab.) baja ematearekin sortzen da. Enpresari dagokio lanpostu hutsengatik sortutako orduak esleitzea, beren antolaketa-ahalmena baliatuz.
III. KAPITULUA
14. artikulua.– Ordainketa-kontzeptuak.
Hitzarmen honetan jasotako ordainsarien kontzeptuak ordainduko dira, beranduenez, nominari dagokion hilabetea amaitu eta ondorengo lau eguneko epean, behin hori prestatu eta gero, eta enpresei gomendatzen zaie soldata sartzeko gehienezko datan ordaintzea langileari; kontzeptu horiek honako hauek dira:
– Oinarrizko soldata.
– Iraute-plusa.
– Ekaineko eta Gabonetako aparteko pagak.
– Kanpaina-itxieraren osagarria.
15. artikulua.– Soldata kalkulatzeko modalitatea.
Ordainsarien eta kalte-ordainen kontzeptu finkoak 30 eguneko unitateko ordainduko dira, sortzapen-hilabeteak dituen egunak kontuan izan gabe.
Hileko soldata kalkulatzeko erabili diren irizpide berberak erabiliko dira aparteko ordainsarien eta oporren likidazioak egin eta haien sortzapena zehazteko:
– Ekaineko eta Gabonetako aparteko pagak, seihileko sortzapena = 30 eguneko sei unitate.
– Oporrak, urte osoko sortzapena = 30 eguneko hamabi unitate.
– Aparteko pagak hilabetez hilabete hainbanatuko dira, beren kotizazioari dagokionez; eta sortzapenari dagokionez, era horretan egin ahal izango da alderdiek lehendik espresuki hitzartu baldin badute.
Osatu gabeko hilabeteetan, sortzapen-egunak 30eko unitatearekin zatituz aurkituko da koefizientea.
16. artikulua.– Oinarrizko soldata.
Hitzarmen honen aplikazio-eremuko langileen oinarrizko soldata eranskinean atxikitako soldata-tauletako maila eta kategoria bakoitzerako zehaztutakoa da.
Artikulu honetan xedatutakoaren aplikazioa hitzarmen kolektibo honetako lehen xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat etorriaz egiaztatuko da.
17. artikulua.– Iraute-plusa.
Hitzarmen honetan barne hartutako langileek aldizkako igoera jasoko dute lan egindako 3 urteko aldi bakoitzarengatik, erantsitako soldata-tauletan adierazitaaren arabera.
Artikulu honetan xedatutakoaren aplikazioa hitzarmen kolektibo honetako lehen xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat etorriaz egiaztatuko da.
Sektorearen ezaugarriak direla-eta, iraute-plusaren konputuari dagokionez, urtea ikasturtearekin parekatuko da, ikasturtea irailetik ekainera bitartekoa edo urritik maiatzera bitartekoa joko delarik, ikastetxearen eskola-egutegiaren arabera. Ikasturte osoan lanean aritzen ez diren langileen kasuan, antzinatasuna kalkulatzeko aintzat hartuko da proportzionalki lan egindako hilabete bakoitza.
Osagarri honen beste ordainketa bat sortzen bada, osagarri hori bete eta hurrengo hilabetetik hara zenbatuko da.
18. artikulua.– Aparteko haborokinak.
Aparteko haborokinak 15. artikuluan adierazitako eran ordainduko dira, eta sortzapen-data ekainaren 15a eta abenduaren 15 izango dira, hurrenez hurren.
Aparteko haborokina oinarrizko soldatak eta iraute-plusak osatzen dute.
Hitzarmen honetako 33. artikuluan adierazten den subrogazioa gertatzen denean, ordainsariei dagokien proportzioa ordainduko du zerbitzua uzten duen enpresak, altaren egunaren arabera. Era berean, unean indarrean dauden soldata-taulen eta hitzarmen berritik eratortzen direnen artean izan daitezkeen aldeak ordainduko ditu.
Artikulu honetan xedatutakoaren aplikazioa hitzarmen kolektibo honetako lehen xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat etorriaz egiaztatuko da.
19. artikulua.– Kanpaina-itxieraren osagarria.
Ikasturte-kanpaina bakoitzeko lanaldiaren banaketa konkretua dela-eta, ordainsariekiko desbideraketak izan daitezke; hain justu ere ondoren zehaztutako faktoreek eragiten dituzten soldata-ezberdintasunen ondorioz: batetik, hitzarmenaren 8. artikuluan ezarritako ohiko lanaldiarekiko erreferentziarekin finkatutako lanaldi-ehunekoarekin bat jasotako soldata; eta, bestetik, ikasturtean zehar egindako lanorduen zenbatekoari dagokion soldata-egokitzapena. Kanpaina zarratutakoan, arautu egin beharko dira desbideraketok, kanpaina itxierako osagarriaren bitartez.
Benetako lan-denboratzat joko dira, bai langileak aldi baterako ezintasun egoeran dauden aldiak (horren araubidea 22. artikuluan jasotzen da), bai eta aldi baterako ezintasun egoera horren ondorioz gozatutako opor egunak ere.
Kontzeptu honek zentzu positiboa edo negatiboa izan dezake, aipatu konparaziozko saldoaren arabera; eta kanpaina bukaeraren ondoriozko likidazioari aplikatuko zaio.
Artikulu honetan xedatutakoaren aplikazioa hitzarmen kolektibo honetako lehen xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat etorriaz egiaztatuko da.
20. Artikulua.– Mantenua.
Hitzarmen honetan barne hartutako langile guztiek otordu bat jasotzeko eskubidea izango dute, enpresaren kargura eta lan egiten duten egun guztietan, baina ezingo da inolaz ere eskudirutan konpentsatu.
21. artikulua.– Betebehar sozialak.
Betebehar sozialak –esaterako Gizarte Segurantzarako kuotak, PFEZa edo langileari egotz dakiokeen beste edozein zerga–, haren kontura izango dira, arlo honetan indarrean dagoen araudiaren arabera.
IV. KAPITULUA
22. artikulua.– Aldi baterako ezintasunagatiko prestazio osagarriak.
Gaixotasun profesionalagatik edo lan-istripuagatik aldi baterako ezintasun egoeran dauden langile guztiek ordainsarien % 100 jasoko dute egoerak dirauen bitartean.
Gaixotasun arruntagatiko edo lanetik kanpoko istripuagatiko aldi baterako ezintasunak ospitaleratzea eskatzen duenean, osagarria guztizko ordainsarien % 100 izango da lehen egunetik eta ospitaleratzeak dirauen bitartean.
Gaixotasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren kasuan, guztizko ordainsarien % 80 jasoko da lehen egunetik aldi baterako ezintasunaren 15. egunera arte, eta guztizko ordainsarien % 100 jasoko da 16. egunetik aurrera.
Lan-absentismoa kontrolatzeko, lantokietan formulak ezarriko dituzte enpresa-zuzendaritzak eta langileen ordezkariek.
23. artikulua.– Emakume haurdunen lanpostuak.
Emakume haurdunei, egoera horretan dauden bitartean, lanpostu egokia esleituko zaie, aldez aurretik espezialistak hala justifikatzen duenean. Lanpostu egokitzat kalifikatzeko garaian arazorik balego, alderdiek konpromisoa hartzen dute akordio zehatz bat lortzeko, eta, bestela, PRECO II.ean aurreikusitako arbitraje-egoeraren baten mende geratuko da erabaki hori.
Bularra emateko aldiak metatzeko eskubidea ezartzen da.
24. artikulua.– Ezgaitasunen bat duten langileak.
Lan-istripuaren edo gaixotasun profesionalaren ondorioz langile batek izan ditzakeen ondorioek bere gorputz edo buru-ahalmena murrizten badute eta ez badute ezindutzat deklaratzen, bere egoera berriarekin bat datorren lanpostua esleituko zaio.
Gainerako kasuetan indarrean dagoen lan arloko legeria aplikatuko da.
25. artikulua.– Laneko arropa.
Enpresak langileei arauzko uniformeak eman beharko dizkie, lanpostua eta horren ondorioz erator daitezkeen lan-arriskuak kontuan izanik, eta zehazki ondoko hauek ikasturte bakoitzean:
Sukaldeko langileak:
Sukaldaria: 2 txaketa (pijama), 2 praka, 2 gorro, plastikozko 2 mantal eta eskalapoi pare 1, ikasturte bakoitzeko.
Sukaldeko eta jantokiko langileak:
Sukaldeko eta jantokiko laguntzailea: 2 txaketa (pijama), 2 praka, 2 gorro, plastikozko 2 mantal eta eskalapoi pare 1.
Jantokiko eta zaintzarako langileak:
Jagolea: 2 bata, 2 gorro, eskalapoi pare 1.
26. artikulua.– Erretiro aurreratua.
Hitzarmen honek eragiten dien langileek aurreratu egin dezakete erretiro, indarrean diren elgeetan ezarritakoarekin bat.
27. artikulua.– Iraunkortasun-saria.
Gutxienez 25 urteko antzinatasuna izanik beren borondatez enpresa uzten duten langileek ondoko eskalan adierazten den adinaren araberako sariak jasoko dituzte:
60 urte: 5 hileroko.
61 urte: 4 hileroko.
62 urte: 3 hileroko.
63 urte: 2 hileroko.
64 urte: 1 hileroko.
28. artikulua.– Txanda-kontratua.
Langileek, arau erregulatzaileak eskatutako baldintzak betez, txanda-kontratua aukeratzeko erabakia hartzea bultzatuko da.
29. artikulua.– Istripu-aseguruen polizak.
Enpresak dagokion aseguruko polizaren bitartez ziurtatuko ditu kalte-ordain hauek, hitzarmena indarrean dagoen bitartean:
– Laneko edo lanetik kanpoko istripuagatiko heriotzaren kasuan, 16.227,33 euroko kalte-ordaina.
– Edozein istripuren ondoriozko erabateko ezgaitasun iraunkorraren kasuan, 19.833,40 euro.
– Edozein istripuren ondoriozko ezgaitasun iraunkor osoaren kasuan, 12.020,24 euro.
V. KAPITULUA
30. artikulua.– Langileen kontratazioa.
Kontratazioaren gaian, une bakoitzean indarrean dagoen legeria beteko da, eta mugagabea ez den kontratazio oro indarrean dagoen legeriara egokituz erabiliko da.
Edozein kasutan, eta azalpen gisa, ondokoa adierazten da:
– Produkzioaren ondoriozko behin-behineko kontratuak izango dira Estatutuaren 15.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera sinatzen direnak, merkatuko gorabeherek, zeregin-pilaketak, gehiegizko eskariak edo bestelako aldi baterako arrazoiek hala eskatzen dutenean, enpresaren jardun normala izan arren. Iraupena, legez ezarritako gehienezkoa izango da.
– Obra edo zerbitzu-kontratuak izango dira zerbitzu jakin hori justifikatzen duten kasu bereziengatik sinatzen direnak, iraupena lehendik adierazitakoa izango delarik.
– Bitarteko kontratua izango da langileak edozein alorretan ordezteko legez ezarrita dagoena, langile horiek lanpostua gordetzeko eskubidea baldin badute.
– Aldizkako kontratu finkoak izango dira urtaroko jarduerari dagozkionak, adibidez ikasturtea.
2005etik aurrera, enpresan aldi baterako edo obra edo zerbitzu jakin baterako kontratuarekin ikasturte bat daramaten langileei, eta baldin eta hurrengo ikasturtean zerbitzu jakin horrek jarraitzen badu, pertsona bera kontratatua izanik, aldizkako kontratu finkoaren modalitatearen bitartez kontratatu beharko dute.
31. artikulua.– Sailkapen profesionala.
Sukaldeko langileak:
Sukaldaria: sukaldaria. Janariak prestatu, apailatu eta aurkeztuko ditu era autonomo eta arduratsuan, teknikarik egokienaz erabiliz.
Lehengaien eta sukaldean erabiltzeko produktuen eskaeran eta kontserbazioan lagunduko du.
Janariak prestatu eta aurkeztuko ditu, eta jantokiraino eramango ditu.
Buffetak eta jantokia muntatu, zerbitzatu eta desmuntatzen lagunduko du.
Sukaldean erabiltzeko materiala ikuskatu eta kontrolatuko du, edozein gertakariren berri emanez.
Menu eta karten plangintzan lagunduko du.
Kostuen eta inbentarioen kudeaketan eta erosketetan lagunduko du.
Ematen dizkioten produktuen kontserbazioa eta aprobetxamendua kontrolatu eta zainduko ditu.
Sukaldearen eta tresneriaren garbiketa, baita jantokiko instalazioen prestakuntza ere.
Zerbitzua modu egokian garatzeko beharrezkoa den beste edozein zeregin, indarrean dagoen legeria kontuan izanik.
Sukaldeko eta jantokiko langileak:
Sukaldeko eta jantokiko laguntzailea: kualifikaziorik gabe, sukaldeko eta jantokiko makinak, labeak, tresnak, ontziak, lokalak, altzariak eta gainerako elementuak garbituko ditu, horretarako prestakuntza espefikorik behar ez delako, baina beste norbaitek gainbegiratuko du bere lana.
Elikagaiak kontsumitu ahal izateko prestatu eta garbituko ditu, baita hala dagokionean horiek berregokitu ere. Produktuen lantzean lan osagarriak egingo ditu.
Buffetak eta jantokia muntatu, zerbitzatu eta desmuntatzeko prestakuntza espezifikoa.
Janariak zerbitzatzea eta mahaietatik jasotzea.
Zerbitzua modu egokian garatzeko beharrezkoa den beste edozein zeregin, indarrean dagoen legeria kontuan izanik.
Jantokiko eta zaintzako langileak:
Jagolea: kualifikaziorik gabe, jantokian eta atsedenaldietan ikasleen arreta, jagoletza eta zaintza burutuko du, otordu aurretik nahiz ondoren.
Jantokian eta hala dagokionean ikastetxeko beste edozein lekutan ordena mantenduko du, bere lana egiten ari dela.
Janariak mahaietan zerbitzatzea eta amaieran ontziak eta tresneria jasotzea, jantokiko altzari eta instalazioen garbiketan lagunduz.
Zerbitzua modu egokian garatzeko beharrezkoa den beste edozein zeregin, indarrean dagoen legeria kontuan izanik.
32. artikulua.– Enpresa-subrogazioa.
Enpresari-aldaketaren bermeak.
Bermeen gaiari loturik, edozein egoeratan langilearen eskubideak errespetatu beharko dira, bere datu pertsonalen intimitateari dagokionez.
Sektoreko langileen enpleguaren egonkortasuna bermatzen laguntzeko, lan-subrogazioaren printzipio orokorra onartzen da espresuki emakiden titulartasun-aldaketetan.
1.– Aplikatzeko araudia. Eranskin honetan adierazten diren baldintzetan xurgatuko dira langileak, jarduera hauen arloko edozein tituluren bidez, honako honen arabera:
a) 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (Langileen Estatutuaren Testu Bategina) 44. artikulua aplika daitekeenean, horri dagozkion erregimena eta ondorioak hartuko dira kontuan.
b) Titulartasun-aldaketa LETBren (2/2015 LED, urriaren 23koa) adierazitako 44. artikuluaren esparruan biltzen ez denean, subrogazio-ondorioak, kolektibitateen eremuan definituriko jardueraren ezaugarri bereziak kontuan izanda, itunduriko arau honetan baliozko izateko moduen aurreikusitako kasuek eta erregelek baldintzatuko dituzte, nolanahi ere urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren, Langileen Estatutuaren Testu Bategina, 44. artikulua aplikatu beharko dela ezarrita ez dagoen guztian.
Dena den, bi kasuetan aplikatu beharko dira ezartzen diren obligazio formalak eta dokumentalak.
Langileen subrogazioa egingo da ondoko kasuren bat gertatzen bada:
a) Jardunean dauden langileak izatea; euren zerbitzuak adierazitako jarduera-zentroan ematen dituzte eta gutxienez lau hilabeteko antzinatasuna dute bertan, euren kontratuaren nondik norakoa edo modalitatea edozein izanda ere, lantoki horrek kontratatu baditu eta kontratuan, berritutako kontratuan edo alderdi horiek egiaztatzen dituen beste edozein agiritan horrela adierazten bada.
b) Lanpostua gordetzeko eskubidea duten langileak izatea, aurreko baldintzak betetzen badituzte eta zerbitzua amaitzean kontratua etenda badute LETBren 45. artikuluan adierazitako edozein arrazoirengatik [a) eta b) atalak izan ezik], edo eszedentzian badaude, oporretan, aldizkako langile finkoaren jardunik gabeko aldian edo antzeko egoeretan.
c) Bitarteko kontratua duten langileek B) ataleko edozein langile ordezten badute, beren antzinatasuna edozein izanik ere eta kontratazioa eragin duen kausa amaitzen den arte.
Bestalde, ez da antzinatasuna kontuan izango eta erabateko subrogazioa egingo da, uzten duen enpresak egiaztatzen badu zerbitzu-kontratua amaitu baino sei hilabetekoa baino epe txikiagoan hasi duela, edo borondatez hartutako behin betiko bajaren edo kaleratzearen ondorioz utzitako lanpostu hutsak betetzera etorritako langile sartu berriak direla egiaztatzen badu.
Aurreko kasu horiek guztiak agiri bidez egiaztatu beharko dizkio uzten duen enpresa edo entitateak sartzen den enpresari, atal honetako 2. puntuan adierazitako agirien bitartez, kontratu-amaieraren berri izan eta zazpi eguneko epearen barruan, eta edozein kasutan, titulartasuna eskualdatu edo aldatu baino lehen.
Edozein kasutan, ez dituzte eranskin honetan ezarritako subrogazio-ondorioak izango hirugarrenen kalterako estipulazioen bidez ezarritako lan-baldintzek, eta beraz, langile horiek uzten duen enpresa titularrari loturik jarraituko dute.
2.– Dokumentazioa eta prozedura-arauak:
A) Uzten duen enpresaren betebeharrak:
a) Uzten duen enpresa titulartasun aldaketaren berri eman behar die subrogazioak ukitzen dituen langileei, eta bereziki horien ordezkariei, haiek badaude, emakidadun berriaren izena eta helbidea eta subrogazioaren data adieraziz, eta aipamen berezia eginez lehendik zeuzkaten eskubide eta betebehar guztiak errespetatuko direla.
b) Era berean, uzten duen enpresak ukitutako langileei subrogazioaren datan sortutako hartzekoen likidazioa egin beharko die, inolako kalte-ordainik bidezko ez dela, eta Gizarte Segurantzaren Erregimen orokorrean baja izapidetuz zerbitzuaren titulartasuna duen azken egunaren datarekin.
Subrogazioa gertatzen denean, arauzko oporrak guztiz edo partzialki hartu ez dituzten langileek, zerbitzuaren emakidadun berriarekin hartuko dituzte, baina honek dagokion zati proportzionala bakarrik ordainduko du, eta aurreko enpresak aurreko aldia ordaindu beharko du lehendik adierazi den hartzekoen likidazioan.
c) Bestalde, uzten duen enpresak, aurreko artikuluan adierazitako epeetan, ondoko agiriak aurkeztu beharko dizkio emakidadun berriari:
– Dagozkien organismoek emandako egiaztagiriak, zergetan eta Gizarte Segurantzako ordainketetan eguneratuta daudela frogatuz.
– Aldaketak ukitutako langileen soldaten azken lau ordainagirien fotokopiak.
– Titulartasuna uzteagatik zati proportzionalen likidazio-egiaztagirien kopiak.
– Gizarte Segurantzako azken lau kotizazio-boletinen kopia.
– Lan-kontratuen eta luzamenduen –halakorik balego– kopia.
– Langileen zerrenda, izen-abizenak zehaztuz; GSAZ; antzinatasuna; sailkapen profesionala; lanaldia, lan-ordutegia eta txandakako lan-erregimena, halakorik badago.
– Lan- eta opor-egutegia.
– Dauden itunak, berezkoak nahiz subrogatuak, itundutako soldata-plusak eta horien zergatia eta antzeko berezitasunak biltzen dituen agiria.
Informazio hori aurkeztuko da, era berean, atal honetako 1.B puntuko langileei dagokienez, hala behar denean.
d) Azkenik, uzten duen enpresak informazio zehatza emango du, hala badagokio, laneko aginte eskudunaren edo dagozkion erakunde publikoen aurrean amaitu gabeko edo uneko prozesu, auzi eta laneko gaiei buruz, jardunean dauden zein kargua utzi duten langileei dagokienez.
B) Langileen betebeharrak:
a) Ukitutako langileek xurgapena onartu beharko dute ezarrita dauden baldintzetan, eta lanean hasi beharko dira emakidadunaren aldaketa erreala gertatzen den egunean, edo aldaketa hori ez balego egin beharreko egunean, titular berriaren deialdia jaso ondoren. Aurka agertuz gero, ulertuko da langileak lanpostuari uko egiten diola eta baja eragiten duela, borondatezkoarekin pareka daitekeena.
b) Subrogatu beharreko langileek, uzten duen enpresaren informazioa frogatu edo aldatu behar denean, emakidadun berriari horri buruzko informazioa eman beharko dio. Horrela, uzten duen enpresak edo langileek hemen aurreikusten den eran egiaztatzeko betebeharra betetzen ez duten artean, titular berriak ez du errespetatu beharko antzinatasuna ezta inolako soldata- edo lan-baldintzarik ere, baldin eta hitzarmenean ezarritakoak baino handiagoak baldin badira.
C) Bestelako estipulazioak:
a) Enpresa emakidadun berriak ezin izango die probaldirik egin langileei, subrogazioa gertatzen denean indarrean daudenak errespetatu eta mantentzea izan ezik, eta, betiere, hura amaitzeko geratzen den denboraldirako.
b) Titular berriak, horretarako arauz ezarritako epean, alta emango die subrogaturiko langileei Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean; Lanbideri eta dagokion jakinarazpena ere egingo dio, eta lanean hasitako berrien ondorioz dagozkion lan-arloko gainerako obligazio guztiak ere bere gain hartuko ditu.
3.– Baztertzeak. Ondoko hauek gertatuko dira eranskin honen aplikaziotik kanpo, kontuan hartuta ez dutela izaera loteslea izango, eta zenbait gai jakini dagokionez:
Lanpostu exekutiboak eta zerbitzuaren titularraren zeharkako langileak badira, eta, batez ere, euren funtzio berezia dela-eta, lantokiaren edo ustiategiaren muga euren jarduerari dagokionez gainditzen duten langileak badira, beste lantokietara edo enpresaren jardueretara zabaltzen dutenak.
Zerbitzuaren titular-aldaketa gertatzen den aldi berean, hura ematerakoan ere aldaketak sartzen badira –«n situ» izatetik garraiatura edo alderantziz, hutsean eta abar–, bezeroak eskatu duelako edo titular berriak hori eskaini duelako, aldaketa horiek ez dituzte inolaz ere aldatuko artikulu honetan ezarritako subrogazio-baldintzak.
Arau bera aplikatuko da haietan zerbitzuak ematen ari ziren instalazioaren egiten diren obra edo birmoldaketetan.
Bi kasuetan ere, kolektibitate-zerbitzuaren jarraitutasunak mugatuko dut subrogazioa, edozein eratakoa dela ere.
VI. KAPITULUA
33. artikulua.– Ordaindutako lizentziak.
Langileak, aldez aurretik adierazita edo justifikatuta, lanetik alde egin ahal izango du ordainketa-eskubidearekin honako arrazoiren bat dagoenean eta honako epe hauetan:
a) Ezkontzagatik: 21 egun natural.
b) Ezkontidearen eta seme-alaba natural edo politikoen heriotza: 5 egun natural.
c) Gurasoen, anai-arreben, biloben eta aiton-amonen heriotza, politikoak barne: 3 egun natural.
d) Ezkontide, seme, alaba, suhi edo errainaren gaixotasun larria, ebakuntza edo ospitaleratzea: 4 egun natural.
e) Gurasoen, anai-arreben, biloben eta aiton-amonen (politikoak barne) gaixotasun larria, ebakuntza edo ospitaleratzea: 2 egun natural.
f) Seme edo alabaren jaiotza: 4 egun natural; beste 3 egun gehiago edukiko dira zesarea edo gaixotasun larria gertatuz gero.
D, E eta F ataletako lizentzien ondorioetarako, gaixotasun larria izango da: edozein ebakuntza kirurgiko, egoera konponezin edo ospitaleratze, egoera horiek langilearen borondatez sortuak ez badira, hala nola estetikari eta abarri loturikoak.
D, E eta F ataletan adierazitako ahaidetasun-maila duten familiakoen ospitaleratze edo ebakuntza kirurgikoen kasuan, ospitaleratzea beharrezkoa bada, baimen hori senitartekoa ospitalean dagoen bitartean har daiteke; ospitaleratzearen datak ospitaleak emandako agiri bidez egiaztatuko dira, eta alta ematen zaionean amaituko. Langileak, sekula ere, ezingo ditu aurreko ataletan ezarritakoak baino egun gehiago erabili. Hala ere, ospitaleratzearen datak ospitaleak emandako agiri bidez egiaztatu beharko ditu.
B, C, D, E eta F ataletan lizentziak 2 egunez luzatuko dira gertakaria lantokitik 150 kilometrora edo gehiagora jazo baldin bada.
g) Gurasoak, seme-alabak, anai-arrebak eta koinatu-koinatak ezkontzea: 1 egun natural, eta 2 egun natural lurralde historikotik kanpo joan behar badu.
h) Etxebizitzaz aldatzea: 2 egun natural.
i) Enpresak langileei ordainduko die medikuarengana joateko beharrezkoa den denbora, bai medikuntza orokorrekoa, bai espezialistena, laneko ordutegiarekin batera egokitzen bada. Ikasturteko 12 orduko muga izanen du ordaindutako baimen horrek, betiere medikuntza orokorreko kontsultetara joateari dagokionez.
j) Nahitaez egin beharreko zeregin publiko edo pertsonalen bat egiteko, horretarako behar den denbora. Legezko arau batek sorrarazten baldin badu betebehar hori, arauak adierazten dena beteko da denborari eta diru-konpentsazioari dagokienez.
k) Beharrezko denbora izango dute 15 urtetik beherako seme-alaba medikura eramateko, baita ezkontidea ere espezialistarena joan behar duenean, egiaztagiriak aurkeztuz, baina lizentzia hori ez da ordainduko.
l) Beharrezko denbora izango dute azterketak egiteko, hezkuntza arautuari loturikoak baldin badira, eta bertaratzearen egiaztagiria aurkeztu beharko du langileak.
Aurreko lizentziak, ezkontza-lotura dagoenaz gain, izatezko bikote-egoera gertatzen denean ere hartu ahal izango dira, betiere dagokion bizikidetasun-ziurtagiriarekin justifikatzen bada.
34. atala.– Adopzioagatiko lizentzia.
Adopzio-kasuan, dokumentu egiaztagarria aurkeztuta eta behar bezala justifikatuta, langileak (adoptaturikoaren amak edo aitak, alegia), 50 egun naturaleko iraupeneko ordainduriko lizentziarako eskubidea izango du, betiere adingabeko bat adoptatu duenaren ezkontidea izaki eta lizentziaren eskatzailea bada, adoptaturikoa bere etxe berrira iristen denetik aurrera, betiere ordainduriko edozein lani uzten badio. Hitzarmen hau ezkontide biei aplikatzekoa bada, lizentzia-egunak bien artean banatu ahal izango dira.
Gehienez 9 hilabeteko adingabeko baten adopzio-kasuan, baimena 8 hilabetekoa izango da, eta, kasu honetan ere, ez da hargatik ordainduko.
35. artikulua.– Eszedentziak.
Hitzarmen honen eraginpeko langileek soldatarik gabeko eszedentziak eskatu ahal izango dituzte, gutxienez hilabetekoak eta gehienez bost urtekoak, enpresan gutxienez urtebete badaramate, edo bestela esanda, ikasturte osoa bete badute.
Aurreko paragrafoan aipatzen diren eskaerak idatzita egin beharko dira, eta gehienez 15 eguneko epean ebatziko dituzte.
Eskatutako epea igaro dela-eta baimen aldia bukatutakoan, langilea automatikoki onartuko da bere postuan eta lantokian. Baimena ematen denetik hara plantillan gutxienez urte bat egiteak mugatuko ditu emandako baimenak.
Salbuespen gisa, langileek urtean soldatarik gabeko hamar eguneko eszedentzia hartzeko eskubidea izango dute. Hori hartu ahal izateko, nahikoa da dagokion arduradunari bi eguneko aurrerapenez jakinaraztea. Oporrak ezin izango dira inolaz ere metatu. Eszedentzian den pertsona ordeztu egingo da, lehen egunetik hara eta egoera horrek dirauen bitartean.
36.– artikulua.– Euskara.
Aplikatu ahal den neurrian, euskara erabiliko da enpresaren barne-bizitzan errotulazioak, inprimaki ofizialak, iragarpen-tauletako jakinarazpenak, nominak, propaganda, etiketak, barne-informazioak eta abar.
VII. KAPITULUA
37. artikulua.– Lan-prestakuntza.
Langileak enpresetan prestatzeko beharrezkoak diren ikastaroak (zerbitzuak emateko lehentasunezkotzat hartzen diren ikastaroak, zeinetan barne har daitezkeen euskalduntze-ikastaroak ere) ez dira ordaindukotzat hartuko. Eskola-ordutik kanpo egin beharko dira, aurkako itunik ez bada, eta etengabeko lanbide-heziketarako Euskal Fundazioaren (Hobetuz) bidez egingo dira. Egoera hau ez da baztertzailea izango, eta ikastaroak hartarako akreditaturiko bestelako erakundeen bidez ere egin ahal izango dira.
VIII. KAPITULUA
38. artikulua – Berme sindikalak.
Askatasun sindikalari buruzko abuztuaren 23ko 11/1985 Lege Organikoan xedatutakoaren osagarri gisa eta urriaren 23ko 2/2015 Errege Dekretu Legegilearen bitartez, hitzarmen honetan ondoko bermeak ezartzen dira.
1.– Ezin izango dute ezein langile lanetik bota, zigortu edo diskriminatu sindikaturen bateko kide izateagatik edo haren jardueretan parte hartzeagatik.
2.– Sindikatu baten zuzendaritza-organoetan kargu sindikalean ari den langileak, probintzia- zein Espainia-mailan, edo kargu hura betetzeko deitzen badute, nahitaezko eszedentziarako eskubidea izango du karguak dirauen artean. Hura amaitzean, automatikoki hasiko da berriz lanean langilea, eta eszedentzia-egoera gertatu aurretik zuen kategoriako lanpostu bat beteko du.
3.– Enpresek langileen ordezkariei edo enpresa-batzordeei jakinaraziko dizkiete euren lankideei aplika dakizkiekeen zigor larriak edo oso larriak, interesdunari jakinarazi baino lehen.
4.– Langileen ordezkariek zein enpresa-batzordeek indarrean dagoen legeriak ezarritako zereginak beteko dituzte. Nolanahi ere, enplegu-erregulazioko espedienteen eta lanbideren arloko gaien berri izan eta emango dute.
5.– Langileen ordezkariek zein enpresa-batzordeek iragarki-taula izango dute enpresako langileen oharren edo komunikatuen berri emateko, eta komunikabide hori modu egokian erabili beharko dute.
6.– Enpresa-batzordeko kideek edo langile-ordezkariek hilero 40 lanordu izango dituzte batzar, biltzar, kontseilu, batzorde edo bestelako bileretara joateko, beren sindikatuak deituz gero. Sektore honetan langile gehienek lanaldi osoa ez dutenez gero, ordu sindikalak erabiltzeari dagokionez, lantoki bakoitzean ahalegina egingo da sistemak edo antolaketak –ordu-kreditua erabiltzea eragotzi gabe– ikastetxe bakoitzeko jardunari ez eragiteko, hau da, ordu-kredituak erabiltzeak zentroa langile barik uztea baztertu nahi da.
Sekzio sindikalak. Hitzarmen honetan barne harturiko langileek, sindikaturen batean afiliatuta badaude, enpresaren barruan sekzio sindikaletan antolatzeko eskubidea dute. Sekzioek ordezkari sindikal bat izendatuko dute, eta beren sindikatuaren sinadura eta zigiluarekin egiaztatu beharko dute ordezkaritza hori.
Enpresa batean ordezkari sindikal bat egoteko gutxieneko afiliatu-kopuru bat beharrezkoa da, honako baremo honen arabera:
– Enpresako plantilla (50 langile arte), afiliatu-kopurua 5, ordezkari-kopurua 1; (50 langile baino gehiago), afiliatu-kopurua 10, ordezkari-kopurua 1.
Ordezkari sindikalek enpresa-batzordeko kideen berme eta zeregin berdinak izango dituzte sekzio sindikalari dagokionez, eta beren sindikatuko afiliatuak bakarrik ordezkatuko dituzte.
IX. KAPITULUA
39. artikulua.– Laneko segurtasun eta osasun batzordeak.
Hitzarmen hau sinatzen dutenek, segurtasun eta higieneari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko legeria osoa espresuki betetzeko konpromisoa hartzen dute.
40. artikulua.– Azterketa medikoak.
Enpresek urtero azterketa mediko bat egiteko aukera eskainiko diete beren borondatez eskatzen duten langileei . Azterketa hori enpresaren kontura joango da, eta istripuen mutualitatean edo Osalanen egingo da. Enpresek azterketa horiek beste zerbitzu mediko batzuekin egiteko eskubidea gordetzen dute, egoera hori beraientzat onuragarriagoa baldin bada. Enpresek txosten medikoa langileei emango diete hura jaso bezain pronto. Azterketek arreta berezia jarriko dute lanpostuaren arrisku espezifikoen alorrean. Edozein kasutan, azterketa medikoa lan-ordutegitik kanpo egin beharko da.
X. KAPITULUA
41. artikulua.– Diziplina-araubidea.
Langileen hutsegiteak eta zigorrak.
Enpresa-zuzendaritzek langileen laneko ez-betetzeak zigortu ahal izango dituzte, ondoren ezartzen diren hutsegite eta zigorren mailaren arabera.
Hutsegiteen eta enpresa-zuzendaritzek ezarritako zigorren balorazioa beti berrikusi ahal izango du eskumena duen jurisdikzioak, hargatik eragotzi gabe ezarrita dauden edo ezar daitezkeen bitartekotza edo arbitrajeko prozeduren pean ezartzea.
Hutsegiteen mailak.
Langileak egindako hutsegiteak arin, larri edo oso larritzat hartuko dira, kontuan hartuta horien garrantzia, eragina edo asmo txarra, baita langile oro gizaki dela, eta unean uneko egoera eta errealitate soziala ere.
Zigor-prozedura.
Hutsegitea idatziz jakinaraziko zaio langileari, eta, bertan, honako hauek jasoko dira: data, hura eragin zuten gertakariak, nork jaso behar duen edo jaso izana nork sinatu behar duen.
Lan-arloan ezar daitezkeen zigorrak, beste edozein arlo edo instantziatan egin daitezkeen jarduketen kalterik gabe ezarriko dira.
Zigorrik ezarriz gero, Langileen Estatutuaren testu bateginaren 64.1 artikuluan eta Askatasun Sindikalaren Lege Organikoaren 10.3.3 artikuluan ezarritakoa beteko da.
Hutsegite arinak.
Hutsegite arinak izango dira:
1.– Edozein lan burutzean eginiko axolagabekeria, hutsegite edo azalpenik gabeko denbora galtzea, zerbitzuan ez badu arazo berezirik sortzen, orduan hutsegite larritzat hartuko baita.
2.– Hilabetean, eta 1-3 alditan, lanera iristeko justifikatu gabeko ordu erdi baino gutxiagoko atzerapena. Enpresak esleituta dituen lan eta obligazioetan eragozpen larriak ekarriko balitu atzerapen horrek, hutsegitea larritzat joko da.
3.– Enpresari ahalik eta arinen ez jakinaraztea lanera ez agertzea eragin duen egitatea edo motiboa, betiere lanera ez agertze hori aldi baterako ezgaitasunak edo justifikatutako beste kausa batek eragin badu, eta frogatzen ez bada jakinarazi ezin izana, hargatik eragotzi gabe ez-agertze hori justifikatzeko agiriak epe egokian aurkeztea.
4.– Lanetik lehenago ateratzea justifikaziorik gabe –hogeita hamar minutu baino gutxiagoko aurrerapenez–, nahiz eta denbora laburrez edo lana lehenago amaitzeagatik izan, betiere lanean kalte berezirik sortzen ez bada, halakoetan falta astuntzat joko baita.
5.– Materialen edo jeneroen kontserbazioan eginiko arduragabekeria txikiak.
6.– Enpresari helbide-aldaketen berri ez ematea.
7.– Enpresaren instalazioen barruan beste lankideekin eztabaida biziak izatea, betiere jendaurrean eztabaidatzen ez bada.
8.– Enpresako uniformea edo laneko arropa modu desegokian jantzita edukitzea.
9.– Zerbitzuan, behar den garbitasunik eza.
10.– Egun batez lanean ez agertzea baimenik edo justifikaziorik gabe, ez-bertaratze horrek zerbitzuan kalte larririk sortzen ez badu.
Hutsegite larriak.
Hutsegite larriak izango dira:
1.– Justifikatu gabeko hiru puntualtasun-falta lanean, hilabeteko epean. Edo bestela, behin iristea berandu, baina lanean ondorio edo eragozpen larriak eraginez, jendearentzako zerbitzuaren atzerapena sortzea, esaterako.
2.– Hilabetean, 2 egunez lanean ez agertzea baimenik edo justifikaziorik gabe, ez-bertaratze horrek zerbitzuan kalte berezirik sortzen ez badu.
3.– Lana uztea edo lehenago amaitzea, 30 minutu baino gehiagoz, justifikaziorik gabe, hilean 1-3 alditan.
4.– Bere kargurako senitartekoen datu-aldaketen berri ez ematea behar bezain azkar, enpresan eragina baldin badute atxikipen fiskalei edo bestelako betebeharrei dagokienez. Kasu hauetan, fede txarrak oso hutsegite larria izatea eragingo du.
5.– Zerbitzuan egonik, jokoetan aritzea, horiek edozein izanik ere.
6.– Gaixotasunaren edo istripuaren simulazioa egitea atzerapen bat, lana uztea edo ez-agertzea justifikatzeko.
7.– Enpresaren edo bere ordezkarien aginduak eta jarraibideak ez betetzea, horien zuzendaritza-zereginei loturik daudenean. Ez-betetzea behin eta berriz egiten bada, lanean ageriko nahastea sortzen badu edo enpresari edota beste langileei kalte nabarmena eragiten badie, falta oso larria izan daiteke.
8.– Establezimenduko jenero edo artikuluen eta materialen kontserbazioan eginiko axolagabekeria garrantzitsua.
9.– Beste langile baten presentziaren itxura egitea, haren ordez sinatuz eta fitxatuz.
10.– Beste langileekin eztabaidak sortzea eta/edo izatea jendaurrean edo jendeak horien berri izateko moduan.
11.– Enpresako artikulu, tresna edo jantziak norbere beharretarako erabiltzea, edo bertatik ateratzea, baimenik ez dagoenean.
12.– Lan-ordutegian edo lanetik kanpo baina enpresako uniformearekin mozkortzea edo drogak hartzea. Egoera hori errepikatzen bada, oso larritzat har daiteke, lehendik ohartarazi edo zigortu baldin badute.
13.– Zerbitzuan zehar enpresak eskatzen duen uniformea edo jantziak ez janztea.
14.– Jendeari arreta egokia ez eskaintzea, betiere jokabide horrek enpresari edo langileei kalte berezia sortzen ez badie, kasu horretan oso larritzat hartuko da.
15.– Zerbitzuari dagokionez enpresaren jarraibideak ez betetzea, oker betetzea, edo laneko parteak eta eskatzen zaizkion inprimakiak ez betetzea. Jarrera hori errepikatzen bada, oso larritzat har daiteke, lehendik ohartarazi edo zigortu baldin badute.
16.– Ez betetzea Laneko Segurtasun- eta Osasun-arloko arauen ondoriozko betebeharrak, elikagaiak maneiatzeari lotutakoak eta egiten den lanerako aplikagarriak diren beste administrazio-neurri batzuk, batez ere laneko arriskuen prebentzioari eta babesari buruzkoak.
17.– Arduragabekeria lanean, norberaren, beste langileen edo hirugarren pertsonen istripu-arriskua edo enpresako instalazioetako materialaren matxura edo kalte-arriskua ekar dezakeena. Arduragabekeria horiek, errepikatuz gero, falta oso larritzat har daitezke, lehendik ohartarazi edo zigortu baldin badute.
18.– Zerbitzu-garaian, hitz desegokiak edo iraingarriak maiz erabiltzea.
19.– Txukuntasun eta garbitasunik eza, lehendik ohartarazi edo zigortu baldin badute eta langileen edo jendearen kexa justifikatuak eragiten badituzte.
20.– Hutsegite arinak maiz egitea, horien izaera desberdina izan arren, hiruhileko batean eta lehendik ohartarazi edo zigortu baldin badute.
Hutsegite oso larriak.
Hutsegite oso larriak izango dira:
1.– Lanera ez joatea 3 alditan edo gehiagotan, justifikaziorik gabe, hilabeteko epean, hamar falta sei hilabeteko epean, edo hogei, urtebeteko epean.
2.– Eginarazitako kudeaketetan, beste langileekiko edo enpresaren zerbitzurako beste edozein pertsonarekiko harremanetan, merkataritzako edo industriako negoziazioetan iruzurra, leialtasun eza edo konfiantza-abusua egitea, norbere kontura edo beste pertsona baten kontura baina haren baimenik gabe diharduenean.
3.– Enpresaren materialak, baliabideak, tresnak, makineria, aparatuak, instalazioak, eraikinak, altzariak edo dokumentuak galaraztea, baliorik gabe uztea edo narriatzea.
4.– Enpresa barruan eginiko lapurreta, ebasketa edo bidegabeko eralgitzea.
5.– Enpresaren gutun, dokumentu edo datu erreserbatuen sekretua bortxatzea, edo enpresakoak ez diren pertsonei horien edukiaren berri ematea.
6.– Enpresariari, bere ordezkariei, langileei eta jendeari oro har errespetu eta begirune falta, gehiegizko agintea, edo hitzezko eta egintzazko tratu txarrak.
7.– Ohiko edo itundutako laneko errendimendua nahita eta etengabe gutxitzea.
8.– Maiz lankideekin liskar eta borrokak sortzea edo eragitea.
9.– Gaixotasuna edo istripua simulatzea lanera ez joateko (esaterako, langilea aldi baterako ezgaitasun egoeran egonik bestelako lanak egiten dituenean norbere kontura edo besteren kontura), eta, era berean, manipulazio, iruzur edo jokabide pertsonal desegokia baja-egoera luzatu ahal izateko.
10.- Enpresak emandako laneko segurtasunerako babes eta prebentzioari buruzko neurriak ez betetzeagatik pertsonei, langileari berari, enpresari eta instalazioei eragindako kalteak edo eragozpenak.
11.- Hutsegite larriak maiz egitea, mota desberdinekoak izan arren, lehenengoa egin denetik hasi eta sei hilabeteko epean eta lehendik ohartarazi edo zigortu baldin badute.
12.- Izaera sexualeko irain fisiko edo hitzezkoen bidez, andrazko edo gizonezkoen intimitate eta duintasunerako errespetua urratzea dakarren jokabide edo portaera oro, laneko eremuan. Posizio hierarkikoaz baliatuz gauzatzen bada jokabide edo portaera hori, hutsegitearen maila areagotuko da.
Zigor motak
Enpresak oso hutsegite larriei artikulu honetan aurreikusitako zigorrak ezarri ahal izango dizkie, eta larriei A eta B ataletan ezarritakoak.
Kasu bakoitzean ezar litezkeen gehienezko zigorrak, egindako hutsegitearen araberakoak izango dira, eta honako hauek izan daitezke:
a) Hutsegite arinengatik:
1.– Kargu-hartzeak.
2.– Enplegua eta soldata etetea bi egun arte.
b) hutsegite astunengatik:
Enplegu eta soldatarik gabe uztea hirutik hamabost egunera bitarte.
c) Hutsegite oso larriengatik:
1.– Enplegua eta soldata etetea hamasei egunetik hirurogeira arte.
2.– Diziplinazko kaleratzea.
Preskripzioa.
Hutsegite arinek hamar egunera preskribatuko dute, hutsegite larriek, hogei egunera, eta hutsegite oso larriek, hirurogei egunera, betiere enpresak jazo zirela jakin zuen egunetik aurrera, eta, edonola ere, egin zirenetik 6 hilabetera.
42. artikulua.– Hitzarmena sinatzeagatiko ordainsaria.
«Hitzarmena sinatzeagatiko ordainsaria» finkatzen da, bakarra eta salbuespenezkoa, ez-kontsolidagarria, zeinaren zenbatekoa 2018an jasotako urteko soldatari % 3,62 aplikatzearen emaitza izango den.
Zenbateko hori hitzarmena sinatu ondorengo huru hilabetetan ordainduko, eta hiru ordainketetan zatikatu ahalko da. Aldi baterako ezgaitasun egoeran dauden langileei dagokienez, haborokin hau jasotzeak ez du inolaz ere egoera horretan ez egotera delako langileari legokiokeena baino soldata likido handiagoa jasotzerik ekarriko.
ERANSKINA
Soldata-igoerak.
2016., 2017. eta 2018. urteetan jasotako soldatak ez dira batere igoko.
2019ko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean, igo egingo dira langileen oinarrizko soldata eta iraute-plusa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko langileei 2019. urte honetan oinarrizko soldata eta antzinatasun-osagarria igotzen zaien ehuneko berean.
Une horretan, sukaldarien soldata % 100ean parekatuko da Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko sukaldarienekin, eta laguntzaile/jagoleen soldata % 98an Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko sukaldeko laguntzaileenarekin.
2019ko irailetik aurrera, urte horretan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko sukaldeko laguntzaileen kategoriari aplika dakiokeen erreferentzia-taulako oinarrizko soldataren eta antzinatasun-osagarriaren % 99an finkatuko dira laguntzaile/jagole kategoria profesionala duten langileen oinarrizko soldata eta iraute-plusa.
2020ko urtarriletik aurrera, urte horretan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko sukaldeko laguntzaileen kategoriari aplika dakiokeen erreferentzia-taulako oinarrizko soldataren eta antzinatasun-osagarriaren % 99an finkatuko dira laguntzaile/jagole kategoria profesionala duten langileen oinarrizko soldata eta iraute-plusa.
2021eko urtarriletik aurrera, urte horretan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko sukaldeko laguntzaileen kategoriari aplika dakiokeen erreferentzia-taulako oinarrizko soldataren eta antzinatasun-osagarriaren % 99an finkatuko dira laguntzaile/jagole kategoria profesionala duten langileen oinarrizko soldata eta iraute-plusa.
2022ko urtarriletik aurrera, urte horretan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko sukaldeko laguntzaileen kategoriari aplika dakiokeen erreferentzia-taulako oinarrizko soldataren eta antzinatasun-osagarriaren % 99,5ean finkatuko dira laguntzaile/jagole kategoria profesionala duten langileen oinarrizko soldata eta iraute-plusa.
2023ko urtarriletik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko sukaldeko laguntzaileen kategoriari aplika dakiokeen erreferentzia-taulako oinarrizko soldataren eta antzinatasun-osagarriaren % 100ean parekatuko dira laguntzaile/jagole kategoria profesionala duten langileen oinarrizko soldata eta iraute-plusa.
Urte horietan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko sukaldeko laguntzaileen kategoriari aplika dakiokeen erreferentzia-taula zein hilabetetan argitaratu, eta hurrengoa aplikatuko da ekitaldi bakoitzerako aurreikusitako igoera.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Hartarako, aipatu 24 orduei doakien lanaldiaren gehikuntza % 1,91n finkatuko dela erabakitzen dute hitzarmena sinatzen dutenek. Enpresek ordainduko dituzte aipatu ordu osagarriak, ezarritako ordu-balioan.
Langileari ezin egotzi dakiokeen kausagatik, lanaldi osagarria burutu dela ezin bada egiaztatu, langileek eskubidea izango dute hura kobratzeko, eta geroko baten ezin izango da exijitu orduak errekuperatzea.
Kontratua berritzearen ondorioz, aipatu gehikuntza inplementatzen da ohiko lanaldian; bada, berritze hori ez zaio lotuko ratio bidez zehaztutako lanaldiari; hortaz, ordu horiek ezin izango dira aldatu eta kontratuetan kontsolidaturik geratuko dira, enpresek langileei planteatzen dieten berritzearen bidez geratu ere.
Hartarako, aipatu 24 orduei doakien lanaldiaren gehikuntza % 1,91n finkatuko dela erabakitzen dute hitzarmena sinatzen dutenek.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Hitzarmen honetan hitzartutako lan-baldintzak ez aplikatzea. Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, enpresek dokumentu honetan hitzartutako lan-baldintzak ez aplikatzea honako baldintza hauetan formulatuko:
1.- 15 eguneko kontsulta-epeari hasiera emango diote enpresek. Hartan, enpresaren erabakia eragin duten arrazoiak aztertuko dira, baita horren ondorioak saihesteko edo gutxitzeko aukerarik dagoen eta ondorio horiek langileengan dituzten eraginak arintzeko neurriak zein diren ere. Epe beraren barruan, hitzarmenaren Batzorde Paritarioa jakinaren gainean jarri beharko du enpresak, eta langileen legezko ordezkariei emandako idazkiaren kopia bidaliko dio.
Kontsulta-aldian, alderdiek fede onez negoziatu beharko dute, akordio bat lortze aldera. Akordioa lortzeko, enpresa-batzordeko kideen, langileen ordezkarien, edo, egon balego, guztien artean gehiengoa ordezkatzen duten ordezkaritza sindikalen gehiengoaren adostasuna behar da.
Enpresaren eta langileen ordezkarien arteko kontsulta-aldian izandako negoziazioetan adostasuna lortzen bada, akordio horren berri eman beharko zaio batzorde paritarioari.
2.– Kontsulta-aldia amaiturik, desadostasunak baldin badaude, aldeetako edozeinek hitzarmenaren Bitariko Batzordearen esku jarri ahal izango du auzia. Batzordeak, gehienez ere, zazpi egun izango ditu erabakia hartzeko, desadostasuna jakinarazi zaionetik aurrera.
3.– Batzorde paritarioan desadostasuna gertatuz gero, edozein alderdik jo ahal izango du, bost eguneko epean, PRECO-Gatazkak Konpontzeko borondatezko Prozeduren gaineko Konfederazioen arteko 2000ko otsailaren 16ko Akordiora (apirilaren 4ko EHAA).
Berariaz ezarri da bi alderdien gehiengoak arbitratze-prozeduraren erabakia onartuta soilik aplikatuko dela arbitratze-prozedura. Ez-aplikatzeari buruzko desadostasunak ORPRICCEren esku utzi ahal izango dira, baina bi alderdien gehiengoaren adostasuna beharko da horretarako.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Langileen Estatutuaren 34.2 artikuluan aurreikusitako lanaldi-erregimen irregularra ez aplikatzea erabaki dute enpresa batzuek.