Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2019ko martxoaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
1393

9/2019 DEKRETUA, martxoaren 15ekoa, Lehendakariarena, Osasuneko sailburua kargutik kentzea xedatzeko dena.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Jon Darpón Sierra jauna Osasuneko sailburuaren kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta, bide batez, Euskadiren alde egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko martxoaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala