42. zk., 2019ko otsailaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
1088
4/2019 DEKRETUA, otsailaren 27koa, lehendakariarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua kargutik kentzea xedatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– José Alfredo Retortillo Paniagua jauna Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren kargutik kentzea, eta, bide batez, Euskadiren alde egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko otsailaren 27an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.