65. zk., 2018ko apirilaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (274 KB - 13 orri.)
- EPUB (257 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1774
EBAZPENA, 2018ko martxoaren 19koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako sei irakurle hautatzeko deialdia irekitzeko dena.
Etxepare Euskal Institutua (aurrerantzean EEI) Sortzeko eta Arautzeko 3/2007 Legearen 3.b) artikuluak ondoko helburua xedatzen du aipatutako institutuarentzat: «Euskal Kultura bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adiera-moldetan kanpoan ezagutarazten eta hedatzen laguntzea, bereziki euskaraz sortutako kulturaeskaintza sustatuz eta hedatuz».
Etxepare Euskal Institutuaren antolaketa- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 19. artikuluak xedatzen du Institutuaren helburuen artean dagoela munduan zeharreko unibertsitateetan eta beste zentro batzuetan euskararen presentzia, azterketa eta ikasketak sustatzea, batik bat unibertsitateetan irakurletzak ezartzea bultzatuz.
Ondorioz, Etxepare Euskal Institutuak erabaki du Sorbonne Nouvelle Paris III (Frantzia), Baiona eta Pauko Fakultateetan (UPPA unibertsitatea-Université de Pau et des pays de l’ Adour-Frantzia), Brnoko Masaryk (Txekiar Errepublika), Poznango Adam Mickiewicz (Polonia), Budapesteko Eotvos Lorand (ELTE) (Hungaria), Szegedeko (Hungaria) eta Konstantzako (Alemania) unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egitea.
Hori dela eta, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Deialdiaren helburua.
Deialdi honen helburua da Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzea, ondoko unibertsitateetan aritzeko:
– Irakurle bat Frantziako Sorbonne Nouvelle Paris III Unibertsitaterako.
– Irakurle bat Frantziako Université de Pau et des pays de l’ Adour Unibertsitaterako.
– Irakurle bat Txekiar Errepublikako Brnoko Masaryk Unibertsitaterako.
– Irakurle bat Poloniako Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako.
– Irakurle bat Hungariako Budapesteko Eotvos Lorand (ELTE) eta Szegedeko unibertsitateetarako.
– Irakurle bat Alemaniako Konstantzako Unibertsitaterako.
2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
Deialdi honetan 2018-2019 ikasturterako bideratutako guztizkoa honako hau da:
– Sorbonne Nouvelle Paris III Unibertsitaterako: hogeita bost mila euro (25.000).
– Université de Pau et des pays de l’ Adour Unibertsitaterako: zortzi mila euro (8.000).
– Brnoko Masaryk Unibertsitaterako: hamabost mila eta bostehun euro (15.500).
– Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako: hogeita sei mila euro (26.000).
– Budapesteko Eotvos Lorand (ELTE) eta Szeged-eko unibertsitateetarako: zortzi mila eta bostehun euro ikasturteko (8.500).
– Konstantzako Unibertsitaterako hogeita bederatzi mila berrehun eta berrogeita hamar euro (29.250).
Aurreko baliabide ekonomiko guztiak irakurletzak mantentzeko gastuak finantzatzeko erabiliko dira. Bideratutako zenbateko hori ez da bat etorriko, zehatz-mehatz, irakurlearen soldatarekin. Kontuan hartu behar da irakurletza kokatuta dagoen herrialdeko araudiarekin bat zergak eta bestelako kenkari eta atxikipenak daudela.
Transakzio guztietan dibisa patroia euroa izango da. Euroak beste dibisekiko dituen aldaketek ez dute eraginik izango Etxeparek egindako ordainketaren kopuru ekonomikoan.
3. artikulua.– Hautagaiek bete behar dituzten baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira:
Sorbonne Nouvelle Paris III Unibertsitaterako: unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea eta Frantseseko B 2 maila izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere; 10. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.
Université de Pau et des pays de l’ Adour Unibertsitaterako: unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea eta Frantseseko B 2 maila izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere; 10. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.
Brnoko Masaryk Unibertsitaterako: unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere; 10. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.
Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako: unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta euskarazko 4 HE edo baliokidea izatea (C2 maila). Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; 10. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.
Budapesteko Eotvos Lorand (ELTE) eta Szegedeko unibertsitateetarako: unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere; 10. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.
Konstantzako Unibertsitaterako: unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere; 10. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.
4. artikulua.– Bete behar diren baldintza zehatzak tokian tokiko unibertsitatearen eta aurreikusitako zenbatekoaren arabera.
1.– Sorbonne Nouvelle Paris III Unibertsitaterako:
Baldintzak:
Eskola orduak: irakurleak euskara I, euskara II eta euskara III izeneko irakasgaiak emango ditu, baita Kultura I eta Kultura II izenekoak ere. Irakasgai horien zama gehienez 200 ordukoa izango da. Horretaz gain irakurleari dagokio Parisko Sorbonne Unibertsitatean A1 eta A2 mailako bi ikasgai ematea. Aipatu 200 orduko zama horretatik kanpo daude Parisko Sorbonne Unibertsitateko klaseak.
Zenbatekoa: 25.000 euro irakurletzarako.
Baldintza zehatzak: Frantsesezko B2 mailaren ezagutza baliokidea.
2.– Université de Pau et des pays de l’Adour Unibertsitaterako:
Baldintzak:
Eskola orduak: 220 eskola ordu ikasturte osoan.
Zenbatekoa: 8.000 euro irakurletzarako.
Baldintza zehatzak: Frantsesezko B2 mailaren ezagutza baliokidea.
3.– Brnoko Masaryk Unibertsitaterako:
Baldintzak:
Eskola orduak: 10 ordu astean.
Zenbatekoa: 15.500 euro irakurletzarako.
4.– Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako:
Baldintzak:
Eskola orduak: lanaldi osoa, urtean 360 irakaskuntza ordu.
Zenbatekoa: 26.000 euro irakurletzarako.
Baldintza zehatzak: Euskarazko C2 mailaren ezagutza baliokide egiaztatua (4HE).
5.– Budapesteko Eotvos Lorand (ELTE) eta Szegedeko unibertsitateetarako:
Baldintzak:
Eskola orduak: astean 4 eskola-ordu Eotvos Lorand Unibertsitatean eta beste 4 eskola ordu astean Szeged-eko unibertsitatean.
Szegedeko unibertsitatean hautatuak bere lanaldia astero gaztelaniako 10 eskola ordu emanez osatuko du. Espainiar hizkuntzako ikastaroengatiko zenbatekoa Szegedeko Unibertsitateak ordainduko du.
Zenbatekoa: 8.500 euro bi unibertsitateetako irakurletzeta honetarako.
6.– Konstantzako Unibertsitaterako:
Baldintzak:
Klase-orduak: lanaldi erdia. Astean 6-8 ordu.
Soldata: 2.200 euro gordin inguruko 12 ordainketa urtean.
5. artikulua.– Egonaldiaren baldintzak tokian tokiko unibertsitatean.
Hautatuak deialdi honen helburu diren tokian tokiko unibertsitateei atxikiko zaizkie, 4. artikuluan agertzen diren baldintzen arabera. Tokian tokiko unibertsitatearen herrialdean indarrean dagoen legediaren araberako kontratua sinatuko dute eta unibertsitate kontratugilearen klausula zehatzak bete beharko dituzte, bereziki kontratuak irauten duen bitartean aplikagarri zaien ordainsarien eta zergen erregimenari dagokionez.
Euskara eta Euskal Kulturako irakurle izateak ez dakar inolako lan- edo administrazio-harremanik Etxepare Euskal Institutuarekin eta, ondorioz, Institutu honek ez du bere gain hartuko irakurleak tokian tokiko unibertsitatearekin duen kontratu-harremanetik edo bere ekintzetatik eratorritako erantzukizunik, bereziki bere funtzioak betetzean sor daitezkeen kalteengatik.
Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu tokian tokiko unibertsitatera lehenengo joan-etorriaren gastuak, irakurlea bere lanpostuan hasten dela bermatzeko.
6. artikulua.– Irakurle izateak Etxepare Euskal Institutuarekiko honako konpromisoak onartzea ekarriko du eta honako eskubideak izatea:
– Onartze-agiria sinatzea.
– Emandako ordutegia betetzea.
– Euskara eta Euskal Kulturaren programa didaktikoa egitea (ikasturte hasierako fitxa) ikasturtearen hasieran. Programa hori Etxepare Euskal Institutura bidali beharko da.
– Ikasleen ebaluazioa egitea eta ikastaroa kudeatzea, bai eta ekintza akademikoak antolatzea ere (hitzaldiak, literatura jardunaldiak...) euskara ikertzeko eta euskal kultura sustatzeko asmoz.
– Tokian tokiko irakasleak eta ikertzaileak euskara, euskal kultura eta antzeko gaiekin zerikusia duen guztian lagundu eta orientatzea.
– Unibertsitateek zehaztutako datarako lanean hastea, eta bertan zerbitzua ematea ikasturtearen amaierara arte, hala dagokionean luzatzeko aukerarekin.
– Sorbonne Nouvelle Paris III Unibertsitateari dagokionez, 2018ko irailaren 1a baino lehenago Unibertsitatera bertaratzea, klaseak ematen hasteko. Klaseak ematea ikasturte amaiera arte, hala badagokio luzatzeko aukerarekin. Hautatutako pertsona (irakurlea) gehienez ere 4. ikasturtea osatu arte izango da irakurle postuan. Salbuespen gisa, eta betiere Etxepare Euskal Institutuak eta unibertsitateak euskal ikasketen sendotze estrategiarako egokitzat adostutako irizpide eta prozeduraz, aztertu ahal izango da behin-behinekoa izango den luzatzeko aukera. Luzapen horren gehienezko epea urtebetekoa izango da edo unibertsitatearekin euskal ikasketen indartzeko estrategiarako adostutako trantsizio epea.
– Université de Pau et des pays de l’Adour Unibertsitateari dagokionez, 2018ko irailaren 1a baino lehenago Unibertsitatera bertaratzea, klaseak ematen hasteko. Klaseak ematea ikasturte amaiera arte, hala badagokio luzatzeko aukerarekin.
– Brnoko Masaryk Unibertsitateari dagokionez, 2018ko irailaren 10a baino lehenago Unibertsitatera bertaratzea, irailaren 20an klaseak ematen hasteko. Klaseak ematea ikasturte amaiera arte, hala badagokion luzatzeko aukerarekin. Hautatutako pertsona (irakurlea) gehienez ere 4. ikasturtea osatu arte izango da irakurle postuan. Salbuespen gisa, eta betiere Etxepare Euskal Institutuak eta unibertsitateak euskal ikasketen sendotze estrategiarako egokitzat adostutako irizpide eta prozeduraz, aztertu ahal izango da behin-behinekoa izango den luzatzeko aukera. Luzapen horren gehienezko epea urtebetekoa izango da edo unibertsitatearekin euskal ikasketen indartzeko estrategiarako adostutako trantsizio epea.
– Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitateari dagokionez, 2018ko irailaren 24a baino lehenago Unibertsitatera bertaratzea, urriaren 1ean klaseak ematen hasteko. Klaseak ematen hasi aurretik Irakurlearen kontratua sinatzeko hainbat izapide egin behar direnez, komeni da irakurlea data horretarako Unibertsitatera bertaratzea. Klaseak ematea ikasturte amaiera arte, hala badagokio luzatzeko aukerarekin.
– Budapesteko Eotvos Loran (ELTE) eta Szegedeko unibertsitateei dagokionez, 2018ko irailaren 1a baino lehenago Unibertsitatera bertaratzea, klaseak ematen hasteko. Klaseak ematea ikasturte amaiera arte, hala badagokion luzatzeko aukerarekin. Hautatutako pertsona (irakurlea) gehienez ere 4. ikasturtea osatu arte izango da irakurle postuan. Salbuespen gisa, eta betiere Etxepare Euskal Institutuak eta unibertsitateak euskal ikasketen sendotze estrategiarako egokitzat adostutako irizpide eta prozeduraz, aztertu ahal izango da behin- behinekoa izango den luzatzeko aukera. Luzapen horren gehienezko epea urtebetekoa izango da edo unibertsitatearekin euskal ikasketen indartzeko estrategiarako adostutako trantsizio epea.
– Konstantzako Unibertsitateari dagokionez, 2018ko urriaren 1a baino lehenago Unibertsitatera bertaratzea, klaseak ematen hasteko. Klaseak ematea ikasturte amaiera arte, hala badagokio luzatzeko aukerarekin.
– 2018-2019 ikasturtea amaitutakoan, zerbitzuak ematen dituen departamenduaren oniritzia duen irakasle-memoria bat idaztea. Memoria hori Etxepare Euskal Institutura bidali beharko da, azken honek hitzarmena eta irakurlearen lana behar bezala doan ebaluatzeko.
– Goian aipatutako konpromisoak ez betetzeak irakurleak ez jarraitzea ekar dezake.
– Irakurleak konpromisoa hartzen du, baita ere, Etxepare Euskal Institutuak antolatzen dituen prestakuntza ikastaroetan parte hartzeko, bereziki euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasteko ikastaroan.
– Irakurleak egindako irakasle-lana ziurtatzen duen egiaztagiri akademikoa jasotzeko eskubidea izango du, bertan ordu guztiak, irakasgaiak, ikastaroak... zehaztuta.
7. artikulua.– Irakurleei dagozkien zenbatekoak ordaintzea.
Etxepare Euskal Institutuak egingo dizkie Sorbonne Nouvelle Paris III Unibertsitateari, Université de Pau et des pays de l’Adour Unibertsitateari, Brnoko Masaryk Unibertsitateari, Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitateari eta Konstantzako Unibertsitateari irakurletzak mantentzetik eratorritako gastuen finantzaketarako zenbatekoen ordainketak. Etxepare Euskal Institutuak zuzenean egingo dio ordainketa Budapesteko Eotvos Lorand (ELTE) eta Szeged unibertsitateetako irakurleari, unibertsitatearen izenean.
Tokian tokiko unibertsitateei dagokie Etxepare Euskal Institutuak egindako diru ekarpenak justifikatzea.
8. artikulua.– Eskabideak aurkezteko lekua eta epea.
1.– Eskabidea (I. eranskina) behar bezala beteta, dagokion dokumentazioarekin batera, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari aurkeztu beharko zaio, Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan (Andre Zigarrogileak plaza 1, Tabakalera eraikina 3. solairua, 20012 Donostia), goizeko 8:30etik 14:00etara, edo Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.
2.– Eskabideekin batera, hautagaiek ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
– Pasaportearen fotokopia (edo bestela NANarena edo AIZerena).
– II. eranskina, behar bezala beteta.
– Proiektu pedagogikoa, euskarako eta euskal kulturako programazioek osatua. Euskarako lehen mailetan irakasteko programazio laburra aurkeztu beharko da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta bibliografia adieraziz. Euskal Kulturako gai ezberdinei (musika, zinema, antzerkia, eskultura...) buruzko programazio laburra ere aurkeztu beharko da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta bibliografia adieraziz. Proiektu pedagogiko guztiaren luzera gehienez ere hiru orrialdekoa izango da (letra Arial 12, lerro artean tarte bikoitza utziz). Proiektu pedagogikoa euskaraz idatzia egongo da.
Hautagaiek aipatzen dituzten meritu guztiak (hizkuntzak, emandako ikastaroak, jasotako formazioa...) ziurtagirien bidez frogagarriak izan beharko dira. Horretarako, hautagaiek agiri guztien fotokopiak aurkeztu beharko dituzte eskaera egitean. Bestalde, aukeratutako hautagaiak notarioak konpultsatutako fotokopiak edo aurkeztutako fotokopien jatorrizko agiriak aurkeztu beharko ditu Etxepare Euskal Institutuak eskatutakoan, horrela Etxepare Euskal Institutuan agiri horiek egiaztatu ahal izango dira. Hala egin ezean, deialditik kanpo geratuko da dagokion hautagaia.
Eskabideak aurkezteko I. eta II. eranskinak Etxepare Euskal Institutuaren web-orrian egongo dira eskuragarri word formatuan.
3.– Eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango du eskaera, atxikitako agiriekin batera. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskeraren erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2 a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
4.– Eskabideak aurkezteko hilabeteko epea egongo da, EHAEan argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
5.– Hautagaiek eskabidean emandako informazio guztia fitxategi batean sartuko da. Fitxategiak «Euskal Hizkuntza eta kultura lektoreak» du izena eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2011ko martxoaren 31ko Ebazpenaren bidez dago araututa. Fitxategi horren erabilera hautapen prozesura eta etorkizunean ager daitezkeen irakurletzetako presazko beharrei erantzuteko sortuko diren poltsak kudeatzera mugatuko da, baldin eta hautagaiak lekuan lekuko unibertsitateko irakurletzarako baldintzak betetzen baditu. Fitxategi honen erabilera eta funtzionamendua Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren, abenduaren 13koa, eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko 2/2004 Legearen, otsailaren 25ekoa, aurreikuspenekin bat etorriko da.
9. artikulua.– Hautapen-batzordea.
Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko da. Batzorde horren osaeran otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak eta 40/2015 urriaren 1eko Legeak, Alor Publikoaren Araubide Juridikokoak kide anitzeko organoei buruz esandakoa kontuan hartuko da.
Batzordearen osaketa EHAAn argitaratuko da.
10. artikulua.– Hautapen-irizpideak.
Hautagaien hautapena ondoko baremoaren arabera egingo da, eta guztira gehienez 25 puntu lortu ahal izango dira:
1.– Unibertsitateko titulua eta HE. Gehienez ere 5 puntu, ondoko irizpideen arabera:
Euskal Filologia, Euskal Ikasketak, Itzulpengintza eta Interpretazioa (A hizkuntza euskara): 5 puntu.
Gainerako graduak edo lizentziak, baldin eta 4.HE egiaztatuta badute: 4 puntu.
Giza zientzien, Gizarte-zientzien eta Artearen gradu edo lizentziak: 2,5 puntu.
Gainerako gradu edo lizentziak: puntu 1.
2.– Eskarmentua euskara eta beste hizkuntzak irakasten. Gehienez ere 5 puntu, ondoko irizpideen eta egiazta daitekeen ordu kopuruen arabera.
Euskara irakatsi izana unibertsitateetan: 3 puntu ikasturteko.
Euskara irakatsi izana euskaltegi eta ikastetxeetan: puntu 2 ikasturteko.
Bestelako hizkuntzak irakatsi izana unibertsitatean: 1 puntu ikasturteko.
Bestelako hizkuntzak irakatsi izana ikastetxeetan: 0.5 puntu ikasturteko.
3.– EAEko hizkuntza ofizialak ez diren beste hizkuntzak ezagutzea eta agiri ofizial bidez egiaztatuta izatea. Gehienez ere 3 puntu, hizkuntza bakoitzeko ondoko irizpideen arabera:
A2= 0.25 puntu.
B1= 0.50 puntu.
B2= 0.75 puntu.
C1= puntu 1.
C2= 1.5 puntu.
4.– Bestelako prestakuntza. Gehienez ere 5 puntu, ondoko irizpideen arabera:
Euskararekin zuzenean loturiko doktoregoa: 5 puntu.
Euskararekin zuzenean loturiko doktoregoa egiten ari diren ikasleak: 3 puntu.
Bestelako doktoregoa: puntu 1.
Euskararen arloko masterra: 2 puntu.
Hezkuntzarekin edota hizkuntzekin erlazionaturiko masterra: puntu 1.
Bestelako masterra: 0.5 puntu.
Atzerriko unibertsitateetan euskara irakasteko prestakuntza-ikastaroa: puntu 1.
IGI-CAP: 0.5 puntu.
Glotodidaktika ikastaroa: 0.5 puntu.
Excellence in Basque Studies ikastaroa: 0.25 puntu.
5.– Proiektu pedagogikoa. Gehienez ere 5 puntu.
Proiektu pedagogikoaren ebaluazioan ondoko irizpideak erabiliko dira bai euskarako eta baita euskal kulturako programazioa aztertzean: zehaztasuna, tokian tokiko unibertsitatearekiko eta hartzaileekiko egokitasuna eta koherentzia ondoko ataletan (helburuak, edukiak, metodologia, baliabideen eta bibliografia). Proiektu pedagogikoko gehienezko puntuazio hori aipatutako atal horietako bakoitzean lortutako puntuen batez bestekoa izango da.
6.– Beste meritu batzuk: gehienez ere 2 puntu. Honakoak hartuko dira kontuan: euskal kulturarekin zerikusia duten jardueretako parte-hartzea, argitalpenak, bestelako lan eta kudeaketa eskarmentua. Lan eskarmentuari dagokionez, bereziki baloratuko da irakaskuntzan lan egin izana, interprete eta itzultzaile gisako eskarmentua eta kultur arloan lanean aritu izana.
11. artikulua.– Onartuen eta baztertuen zerrenda.
Hautagaien profila ezarritako baldintzekin bat datorrela egiaztatu ondoren, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik gehienez hamabost eguneko epearen barnean, Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da. Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumenturen bat falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, eskatzaileei jakinaraziko zaie 10 egun naturaleko epea dutela akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko.
Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, edo dagokion izapidea egitea galduko duela. Epe hori igarota, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpenez, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da. Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan.
Hautapen Batzordeak behin betiko zerrendako hautagaien merituak 10. artikuluan agertzen diren irizpideen arabera aztertuta eta hautapen batzordeak ezarritako hurrenkeraren arabera, Etxepare Euskal Institutuak hiru proposatuko ditu unibertsitateko. Unibertsitateak hiru horien artean egokien deritzona aukeratuko du. Hiru horiek aztertuta, Unibertsitateak hautagai egokirik ez dagoela irizten badio, zerrendaren hurrenkera jarraituta, Etxepare Institutuak zerrendako hautagai berriak proposatuko dizkio, Unibertsitateak hurrengo dauden hautagaien artean aukeratu ahal izango du irakurletzat nahi duena.
Irakurlearen egokitasuna baloratzeko, unibertsitateetako ordezkariek eskubidea izango dute aukeratuak elkarrizketa batera deitzeko.
Deialdi honetan eskainitako plazak esleitu gabe gelditu ahal izango dira ondoko kasuetan:
Eskabide bat bera ere aurkeztu ez bada.
Deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen ez badituzte hautagaiek.
Deialdi hau argitaratu ondoren, dagokion unibertsitateak Institutuaren eta bien arteko lankidetza hitzarmenetan ezarritako baldintzak aldatzen dituenean edo dela delako arrazoiarengatik hitzarmena gauzatzen ez bada edo bertan behera gelditzen bada.
12. artikulua.– Ebazteko eta izapideak egiteko organo eskuduna.
Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariak ebatziko du deialdi hau, zioak behar bezala azalduz, Etxepare Institutuak Unibertsitateei proposatutako hautagaiak zehaztuz. Unibertsitateak izango dira azken erabakia hartzen dutenak.
Ebazpena Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria izango da organo eskuduna betearaztean sor daitezkeen zalantzak eta gertaerak kudeatu eta argitzeko.
13. artikulua.– Lanpostua esleitzea.
Hautatuek medikuaren ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute, beraien esku utzitako funtzioak inolako eragozpenik gabe bete ditzaketela egiaztatzen duena. Gainera, tokian tokiko unibertsitateko Euskara eta Euskal Kulturako irakurle izaera onartu beharko dute, xede horretarako dokumentu bat sinatuz.
14. artikulua.– Ukoak eta ordezkapenak.
Hautatuek ikasturtea amaitu baino lehenago euren lanpostuari uko egiten badiote, ezingo dute berriz hautagai izan Etxepare Euskal Institutuko irakurleak hautatzeko hurrengo deialdietan, behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoietan beraien ukoa oinarritu ezean.
Aurretik aipatutako ukoa onartzen bada, Etxepare Euskal Institutuak lanposturik gabe aukeratutako lehen hautagaia proposatuko du, ordezkoaren adostasuna lortu ondoren. Etxepare Euskal Institutuak lan-poltsara joko du irakurlearen ukoak sortutako irakaskuntza beharrei erantzuteko. Lan-poltsa hautatuak izan ez diren hautagaiekin osatutako zerrenda izango da eta Hautapen Batzordeak emandako puntuazioaren araberako hurrenkera jarraituz.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek EEIko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edota administrazioarekiko auzierrekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.
Donostia, 2018ko martxoaren 19a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.