Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2018ko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
863

141/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide-taldeko Farmaziako laguntzaile kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 7/2007 Legea, apirilaren 12koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Laguntzaile Sanitarioen Lanbide-taldeko Farmaziako laguntzaile kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN TEKNIKARI LAGUNTZAILE SANITARIOEN LANBIDE-TALDEKO FARMAZIAKO LAGUNTZAILE KATEGORIAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.– Deialdiko destinoak.

1.1.– Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Laguntzaile Sanitarioen Lanbide-taldeko Farmaziako laguntzaile kategoriako destinoak, II. eranskinean jasotakoak.

1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien eskakizunak:

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Farmaziako teknikari titulazioa edo horren baliokidea izatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:

C2 taldea (D taldea zena): 15 euro.

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.

Esandako eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.

3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

– Oinarri hauen 2.a) atalean aipatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 5 destino.

Sarbide orokorra: 5.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0:

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

● Txanda irekiaren deialdia: 25 destino.

Sarbide orokorra: 23.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 2:

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 2.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSASUN TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN LANBIDE TALDEKO FARMAZIAKO LAGUNTZAILE KATEGORIAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA

1) Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, farmaziako laguntzaile gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,21 puntu.

Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

c) Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,21 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez).

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza.

Farmaziako Zainketa laguntzaileen teknikari ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza):

– Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza.

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

(Ikus .PDF)

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

● ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.

● Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,50ekoa edo hortiko gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza jarduera.

Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak.

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) Euskara.

2. HE: 18 puntu.

1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA

I.– Gai-zerrenda orokorra.

1.– Erabiltzailearen arreta:

1.1.– Komunikazio teknikak. Komunikazio onerako elementuak.

1.2.– Faktore aldatzaileak. Komunikazio motak eta hizkerak.

1.3.– Giza baliabideak komunikazioan. Jarrerak eta trebetasunak erabiltzaileekiko harremanetan (adeitasuna, errespetua, diskrezioa...).

1.4.– Erabiltzailearen arreta. Arretaren faseak zehaztutako ekintza-planen arabera.

1.5.– Osakidetzako erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak. Konfidentzialtasuna.

2.– Farmaziako dokumentazioaren administrazioa:

2.1.– Osasun-sistema publikoa eta pribatua. Prestazio-motak. Farmaziako prestazioa.

2.2.– Farmaziako establezimendu eta zerbitzuen ezaugarriak.

2.3.– Farmazia-bulegoetako profesional sanitarioen eginkizunak eta gaitasunak.

2.4.– Dokumentazioa farmaziako establezimenduetan. Dokumentu motak euskarri informatikoan eta paperean. Betetzeko sistemak.

2.5.– Farmakozaintza sistemaren inguruko informazioa eta dokumentazioa.

2.6.– Dokumentazioa ospitaleko farmazia zerbitzuetan. Medikamentuak eskatzeko sistemak, banan-banakoa eta globala. Medikamentu-ematea kontrolatzeko dokumentuak. Eskabide- eta irteera-orriak. Ospitaleko aginduen artxiboa.

2.7.– Farmazia arloko legedia: Medikamentuaren Legea.

3.– Farmaziako biltegiaren kontrola:

3.1.– Farmaziako produktuen biltegia. Eginkizunak. Segurtasun eta higiene arauak.

3.2.– Biltegiratzeko sistemak. Izakinak antolatzeko eta biltegiratzeko eremu bereiziak. Produktuak antolatzeko eta kontserbatzeko irizpideak.

3.3.– Farmaziako produktuak identifikatzeko kodeak.

3.4.– Ospitaleko farmazia zerbitzuetan medikamentuak berrontziratzeko sistemak. Betekizunak eta ontziratze-motak.

3.5.– Iraungitzeen kontrola eta medikamentuak erregistratzeko koadernoa ospitaleko farmazia zerbitzuetan.

3.6.– Stocka kudeatzea. Inbentarioak. Inbentario-motak. Biltegiko fitxak. Biltegiko erregistroa eta mugimenduen kontrola. Produktuen kontrola. Izakinak baloratzeko sistemak.

3.7.– Farmaziako produktuen ohiko alterazioak. Kausak (tenperatura, hezetasuna...). Zeinuak. Iraungitzea. Kontserbazioa.

3.8.– Produktuak itzultzeko prozedura. Lege araudia.

3.9.– Produktuak kudeatzeko eta kontrolatzeko aplikazio informatikoak.

4.– Eskabideen kontrola:

4.1.– Eskabideak jasotzeko teknikak. Emate-agiriak egiaztatzea.

4.2.– Estupefaziente eta psikotropikoak erosteko, itzultzeko eta erregistratzeko baldintza bereziak. Legedia.

4.3.– Eskabideak bidaltzeko eta jasotzeko sistemak.

4.4.– Egindako eskabideen arabera ospitaleko unitateetako botikin berriak jartzeko sistemak.

4.5.– Ospitaleko farmaziako eskabideen kontrola egiteko aplikazio informatikoak.

5.– Farmaziako produktuen preskripzioaren interpretazioa:

5.1.– Farmaziako produktuak banatzeko teknikak. Desberdintasunak. Gehien erabiltzen diren termino farmazeutikoak.

5.2.– Espezialitate farmazeutikoa. Espezialitate farmazeutiko generikoa eta publizitatezkoa. Medikamentuen 1. eta 2. egokitzapena.

5.3.– Errezeta medikoa. Errezetarik gabeko medikamentuak.

5.4.– Banatutako medikamentuak erregistratzeko sistemak.

5.5.– Medikamentuak banatzeko indarrean dagoen legeria.

5.6.– Medikamentuen egokitzapenari buruzko ikurren interpretazioa.

6.– Medikamentuen banaketa:

6.1.– ATC-ren arabera (farmakoak sailkatzeko sistema) gehien ordezkatzen duten printzipio aktiboen identifikazioa.

6.2.– Oinarrizko farmakologia. Forma farmazeutikoak. Emateko bideak.

6.3.– Oinarrizko farmakozinetika. LADMER prozesuak (askatzea, xurgapena, banaketa, metabolismoa, iraiztea eta erantzuna). Medikamentuen interakzioak. Kontrako ondorioak.

6.4.– Farmakodinamia. Medikamentuen eragin farmakologikoa.

6.5.– Farmakoen dosifikazioa. Dosi-motak. Dosifikazioan parte hartzen duten faktoreak.

6.6.– Medikamentuak sailkatzeko sistemak. Sailkapen anatomikoterapeutikoa. Talde terapeutikoak.

6.7.– Egoera berezian dauden medikamentuak.

6.8.– Espezialitateen katalogoa, bibliografia eta medikamentuei buruz datuak bilatzeko sistema informatikoak (interakzioak, kontrako ondorioak, indikazioak...).

6.9.– Medikamentuak banatzeko segurtasuna. Banatzean egindako okerrak.

7.– Ospitalean erabiltzen diren farmaziako produktuen banaketa:

7.1.– Ospitalean erabiltzen diren medikamentuak. Solairuetako botikinak.

7.2.– Kontrol bereziak dituzten farmakoak. Indarrean dagoen legedia.

7.3.– Ospitaleetako medikamentuak banatzeko sistemak. Unitate bakarra banatzeko sistema.

7.4.– Ospitaleko zerbitzuan kudeatzeko eta banatzeko programa informatikoak.

8.– Farmaziako laborategiko materialak prestatzea eta mantentzea:

8.1.– Farmaziako laborategiko tresneria. Material-motak.

8.2.– Sailkapena. Erabiltzea eta mantentzea. Aplikazioak.

8.3.– Ekipoak. Laborategiko zerbitzu lagungarriak.

8.4.– Farmaziako laborategiko ekipoen eta materialen garbiketa, desinfekzio eta esterilizazio teknikak eta prozedurak.

8.5.– Laborategiko segurtasuna eta arriskuen prebentzioa.

9.– Farmaziako produktuen prestaketa:

9.1.– Forma farmazeutikoaren kontzeptua. Motak: aho-bidezkoak, parenterala, topikoa, ondestekoa.

9.2.– Farmaziako produktuak prestatzeko tekniken aplikazioa, formula magistralak, prestakin ofizinalak.

9.3.– Prestatutako produktuei etiketak jartzea eta biltegiratzea.

9.4.– Medikamentuak prestatzeko oinarriak: printzipio aktiboa, eszipientea, forma farmazeutikoa.

9.5.– Laborategian formula magistralak prestatzeko tresneria. Prestaketa-teknikak.

9.6.– Formula magistralak prestatzeko teknikak, prestakin ofizinalak, kosmetikoak eta dietetikoak.

9.7.– Formula magistralen kontserbazioa eta iraungitzea.

9.8.– Formula magistralean erabilitako terminologia espezifikoa eta laburtua.

9.9.– Formula magistralak ontziratzeko teknikak, prestakin ofizinalak, dietetikoak eta kosmetikoak. Tresneria. Ontziak eta edukigailuak. Enbalajeak.

9.10.– Honako hauei buruzko dokumentazioa: Ontziratzea, etiketak jartzea eta enbalatzea.

9.11.– Etiketak jartzeko teknikak.

9.12.– GMP eta PNT.

9.13.– Medikamentuen prestaketa jario laminar horizontaleko eta bertikaleko kabinetan.

9.14.– Zitostatikoak: segurtasuna eta arriskuen prebentzioa zitostatikoak erabiltzean.

10.– Hondakin sanitarioak:

10.1.– EAEko hondakin sanitarioen identifikazioa, sailkapena eta ezabapena.

II.– Gai-zerrenda komuna.

1.– Euskadiko Osasun Antolamenduko Xedapen Orokorrak: Euskal Autonomia Erkidegoan osasuna babesteko eskubidearen arloko eremu subjektiboa eta eduki materiala. Euskadiko Osasun-sistema: Euskadiko osasun-sistemaren eraketa. Printzipio informatzaileak. Herritarren eskubide eta betebeharrak.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrendatzea.

3.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

5.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa. Datuak babestearen printzipioak.

6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

7.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak. 2017-2020

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020.

9.– Erronka eta Proiektu Estrategikoak. Osakidetza. 2017-2020.

10.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016.

11.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

12.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Oficina de Farmacia. Cruz Arrieta, César. Ed. McGraw Hill 2011.

2.– Dispensación de productos farmacéuticos. Frutos Sastre, Maria Jesús. Ed. McGraw Hill 2013.

3.– Formulación Magistral. Fernández, M.I. Ed. McGraw Hill 2010.

4.– Operaciones básicas de laboratorio. Gasol Aixalá, Rosa M. Ed. Altamar.

5.– Promoción de la salud. Tordera M. Pacheco MF. Ed Altamar.

6.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubide eta Betebeharrak arautzen dituena.

7.– 147/2015 Dekretua. Pertsonek Euskadiko osasun-sisteman dituzten eskubide eta betebeharren Adierazpena.

8.– 29/2006 Legea, uztailaren 26koa, sendagai eta produktu sanitarioen bermeei eta erabilpen arrazionalari buruzkoa.

9.– 21/2015 Dekretua, martxoaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeari buruzkoa (EHAA, 46 zk., 2015-03-09koa).

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (4, 5, 6, 10 eta 11 artikuluak).

2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1, 3 eta 6 artikuluak).

3.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Pertsonek Euskadiko osasun-sisteman dituzten eskubide eta betebeharren Adierazpena onartzen duena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21 artikuluak).

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 artikuluak).

5.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 artikuluak).

6.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena (1, 3 eta 43 artikuluak).

7.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

9.– Erronka eta Proiektu Estrategikoak. Osakidetza. 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

10.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

11.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf

12.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala