Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2018ko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
854

130/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Espezialista Sanitarioen Lanbide-taldeko Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialista kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Espezialista Sanitarioen Lanbide-taldeko Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialista kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN TEKNIKARI ESPEZIALISTA SANITARIOEN LANBIDE-TALDEKO ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA KATEGORIAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.– Deialdiko destinoak.

1.1.– Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Espezialista Sanitarioen Lanbide-taldeko Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialista kategoriako destinoak, II. eranskinean jasotakoak.

1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Diagnostikorako Irudiko Goi-mailako Teknikari titulazioa edo horren baliokidea izatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:

C1 taldea (C taldea zena): 15 euro

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.

Esandako Eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.

3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Diagnostikoko Irudiko Goi-mailako Teknikari tituluaren fotokopia konpultsatua edo horren baliokidea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– 1984ko ekainaren 14a baino lehenagotik Teknikari Espezialista gisa diharduten Erizaintzako laguntzaileak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Erizaintzako laguntzaileen kategorian lanpostu bat jabetzan duten Erizaintzako laguntzaileek, 1984ko ekainaren 14ko Agindua indarrean jarri zenetik Teknikari Espezialista Sanitario gisa aritu baldin badira eta eskabideak aurkezteko azken egunean Teknikari Espezialista Sanitarioaren titulua badaukate dagokion espezialitatean, Teknikari Espezialista lanpostua lortuz gero, aukera izango dute dauden lanpostu eta destino horretan geratzeko, lanbide-kategoria berria kontsolidatuz.

Modalitate honetan parte hartu nahi dutenek berariaz adierazi beharko dute dagokion eskabidean.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 7 destino.

Sarbide orokorra: 6.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 1.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 1.

● Txanda irekiaren deialdia: 50 destino.

Sarbide orokorra: 47.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 3.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 3.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN OSASUN TEKNIKARI ESPEZIALISTEN LANBIDE TALDEKO ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

1) Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, dena delako espezialitatean teknikari espezialista gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,22 puntu.

Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

d) Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,22 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza:

Dagokion espezialitatean teknikari espezialisten ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza):

– Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

(Ikus .PDF)

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

● ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.

● Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,50ekoa edo hortiko gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza jarduera:

Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) Euskara

2. HE: 18 puntu.

1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
ERRADIODIAGNOSTIKOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

I.– Gai-zerrenda orokorra.

1.– Ohiko erradiologia. Rx kontzeptu orokorrak: Printzipioak, unitateak edo erradiodiagnostikoko ekipoak. Eraginpeko faktoreak. Erradiazio ionizatzaileak: kontzeptuak eta motak. RXen izaera, jatorria eta ezaugarriak; RXen ekoizpena: sorgailuak eta hodiak.

2.– Irudiaren erregistroa. Pelikulak, pantailak eta irudi-intentsifikatzaileak. Irudien prozesaketa. Irudi erradiografikoko kalitatea. Erradiazio barreiatua. Irudi fluoroskopikoa/erradioskopikoa. Irudiaren ezaugarria. Intentsifikatzailea. Irudi-hargailuak.

3.– Ultrasoinuak. Printzipio fisikoak eta teknikoak. Irudiaren kalitatea eta artefaktuak. Transduktoreak. Nomenklatura.

4.– Erradiologia digitala. Irudi analogikoko eta digitaleko kontzeptuak. Irudi digitalaren prozesaketa, hargailuak. Irudi digitala prozesu erradiologikoan integratzea. Informazio-sistemak erradiologian. RIS, PACS; HIS. Integrazioa informazio-sistemekin. DICON estandarra.

5.– Kontraste-inguruneak erradiologian. Administratzeko bideak, kontraste erradiologikoak, ekografikoak, erresonantzia magnetikoa. Kontrasteek sortutako konplikazioak eta kontrako erreakzioak. Geldialdien gurdia. Erradiologian erabilitako beste farmako batzuk.

6.– Ohiko erradiologiako teknikak: terminologia anatomikoa, posizioak, planoak eta proiekzioak. Ohiko erradiologiako teknikak: garezurra, aurpegia, lepoa eta toraxa.

7.– Ohiko erradiologiako teknikak: errakia, abdomena eta pelbisa.

8.– Ohiko erradiologiako teknikak: gerri eskapularra, goiko gorputz-adarra, beheko gorputz-adarra.

9.– Digestio-aparatuaren miaketa erradiologikoa. Teknika sinplea eta seriatutako azterketak kontrastearekin. Behazun-bideko miaketa erradiologikoa eta teknika erradiografiko bereziak.

10.– Aparatu genitourinarioaren miaketa erradiologikoa. Teknika erradiografiko sinplea. Histerosalpingorafia. Zain-barneko urografia eta seriatutako beste azterketa batzuk kontrastearekin.

11.– Bularraren azterketa erradiologikoa. Indikazioak eta kontraindikazioak. Bularreko screeninga, posizioak eta proiekzioak. Mamografia digitala. Prozedura interbentzionista mamografian. Galaktografia: Materialak eta teknika.

12.– Beste miaketa erradiologiko batzuk. Ortopantomografia, Dakriozistografia, Sialografia, Fistulografia, Hezur dentsitometria.

13.– Erradiologia pediatrikoa. Erradiologia eta irudi-teknikak pediatrian eta neonatologian. Miaketa erradiologikoa haurtzaroan. Garai aurreko pazientea eta bularreko haurra. Maneiua eta immobilizazioa.

14.– Erradiologia interbentzionista. Paziente interbentzionismorako prestatzea. Asepsia. Teknika interbentzionistak. Odolaren sistema baskularraren anatomia. Arteriografia eta Flebografia. Prestaketa eta motak. Teknika erradiologiko interbentzionistak toraxeko patologian.

15.– Anatomia erradiologikoa: goiko gorputz-adarra, beheko gorputz-adarra, kaxa torazikoa, bizkarrezurra eta garezur-ornoaren eskualdea.

16.– Edukien anatomia erradiologikoa: barrunbe abdominala, pelbisaren barrunbea, burmuina, muina eta bularra.

17.– Tomografia konputerizatua. Oinarri fisikoak eta alderdi teknikoak. Aplikazioak eta indikazioak. Ekipoak: ezaugarriak eta funtzionamendua. Teknika erradiologikoak TC miaketekin. Artefaktuak.

18.– Erresonantzia magnetikoa. Eremu magnetikoen printzipio fisikoak eta biologikoak. Sekuentziak. RMN-ren alderdi teknikoak. Ekipoak: motak, ezaugarriak eta funtzionamendua. Kontraindikazioak. Azterketa eta teknika erradiologikoak, miaketa RMrekin. RMNko teknika aurreratuak. Artefaktuak. Segurtasuna erresonantzia magnetikoan. Efektu biologikoak.

19.– Medikuntza nuklearra. Oinarri kimikoak eta medikuntza nuklear in vitroa. Oinarri fisikoak eta tresneria. MN-ko miaketak. Aplikazio terapeutikoak.

20.– Pazientearen arreta. Azterketa erradiologikorako prestaketako eskakizunak, teknikak eta mobilizatzeko eta immobilizatzeko osagarriak. Babes espezifikoko baliabideak.

21.– Gaixotasun transmitigarrien epidemiologia. Infekzio nosokomiala. Barrera higienikoak. Eskuak garbitzea. Asepsia eta esterilizazioa. Sepsia, asepsia, esterilizazioa eta desinfekzioa. Garbiketa, desinfekzioa eta esterilizazioa.

22.– Babes erradiologikoa. Magnitude eta unitate erradiologikoak. Erradiobiologia: erradiazioaren ekintza biologikoaren etapak. Detekzioa eta erradiazio-neurriak. Babes erradiologiko operazionala unitate ezberdinetan. Eremuen sailkapena: seinalizazioa eta arau orokorrak. Barrerak eta babesteko jantziak. Dosimetria. Nola jardun behar duten eraginpean egondako langileek eta erabiltzaileek.

23.– Materiala kudeatzea. Hondakinen tratamendua, Erradiazioen efektu biologiko eta genetikoak. Eraginak herritarren osasunean.

II.– Gai-zerrenda komuna.

1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun-sistema: Antolamendua eta Herritarren eskubideak eta betebeharrak.

2..– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

3.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

5.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Datuen babesaren printzipioak.

6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

7.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

9.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

10.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

11.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

12.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Manual de Radiología para Técnicos. S.C. Bushong Argit.: Mosby/Doyma.

2.– Atlas de Posiciones Radiográficas y Procedimientos Radiológicos. Merrill Argitaletxea: Masson (Salvat Medicina).

3.– Técnicas de Radiología Diagnóstica (Técnicas con contraste) Whitehouse Ed. Doyma.

4.– Manual para técnico superior en Imagen para el diagnóstico y medicina nuclear. Azpeitia Arman. Sociedad española de Radiología médica. Panamericana 2016.

5.– Funciones del Técnico. Azpeitia. Sociedad Española de radiología Médica. Panamericana 2016.

6.– RSM dirigida a Técnicos superiores en imagen diagnostica. Serbias y Soria. 2015. Elsevier.

7.– Tomografía dirigida a Técnicos superiores en imagen diagnostica 2015. Elsevier.

8.– Fundamentos de Tac de Body. Webb, Brant, Helms. Argit.: Marban.

9.– 147/2015 Dekretua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko pazienteen eta erabiltzaileen eskubideei eta betebeharrei buruzko Adierazpena.

10.– 21/2015 Dekretua, martxoaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin sanitarioak kudeatzeari buruzkoa dena (EHAA, 46. zk. 2015-03-09).

11.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubide eta Betebeharrak arautzen dituena.

12.– Infekzio nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua. 1. eranskina. Inoz Batzordea Osakidetza. 1997.

13.– Promoción de la Salud y Apoyo Psicológico al Paciente. Manuel Gallar Pérez-Albadalejo. Ed. Paraninfo. 2017.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11 artikuluak).

2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1, 3, 6, 9 eta 13 artikuluak).

3.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21 artikuluak)

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 artikuluak).

5.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 artikuluak).

6.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena (1, 3 eta 43 artikuluak).

7.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf

9.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

10.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

11.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf

12..– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala