33. zk., 2018ko otsailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (330 KB - 15 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
847
109/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Familia-medikuaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.
Bigarrena.– I. Eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Familia-medikuaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.
Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.
Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO MEDIKU KATEGORIAN (FAMILIA-MEDIKUAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko destinoak.
1.1.– Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategoriako (Familia-medikuaren lanpostu funtzionala) destinoak, II. Eranskinean jasotakoak.
1.2.– Deitutako destinoen artean, II. Eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaien eskakizunak:
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu eta Familiako eta komunitateko medikuntzako espezialistarena, eta Osasun Sistema Nazionalean medikuntza orokorreko medikuen funtzioei buruzkoa den ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuak ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometako bat, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko.Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.
b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. Eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:
A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.
3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
3.1.– Oposizioaldia.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek IV. Eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.
Esandako Eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.
3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. Eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu eta eskatutako espezialitatearen tituluaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. Eranskinaren arabera.
3.3.– Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. Eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
3.4.– Lanpostuaz jabetzea.
Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren batez jabetzen direnek lanpostuaren jabetze-ekitaldian honakoa aurkeztu beharko dute:
– Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA: FAMILIAKO MEDIKUNTZAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA
Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:
● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 1 destino.
Sarbide orokorra: 1.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0.
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
● Txanda irekiaren deialdia: 85 destino.
Sarbide orokorra: 79.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 6.
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 6.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.
Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.
2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKO MEDIKU KATEGORIAREN (FAMILIA-MEDIKUAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) MERITUEN BAREMOA
1) Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
1.– Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, lehiatzen den kategoria berean, kupoko eta zonako mediku orokor gisa, Etengabeko Arretako Guneko mediku orokor gisa eta Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko mediku orokor gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.
2.– Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, ospitaleko larrialdietan, emergentzietako lurralde unitateetan eta etxeko ospitalizazioan mediku gisa, barne medikuntzako mediku gisa, Lehen Mailako Arretako pediatra gisa edo ikerlari gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,15 puntu.
3.– Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, legez onartutako beste edozein espezialitatetan mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.
Etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.
Landa-eremuetan Lehen Mailako Arretan errefortzu-izendapena duten langileek egindako zerbitzuak kalkulatzeko, egindako zerbitzuen hilabete osoa aitortuko zaie, ondorengo arauen arabera kalkulatuta:
a) Hilabete bat, edo proportzionalki dagokiona, egindako ehun eta berrogeita bost ordu edo zati bakoitzeko.
b) Hilabete natural batean ehun eta berrogeita bost ordu baino gehiago eginez gero, hilabete bat bakarrik baloratuko da, eta soberako orduak ezin izango dira emandako zerbitzuen konputurako aplikatu a) arauak dioenenaren arabera.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.
b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,045 puntu hilabete bakoitzeko.
c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,075 puntu hilabete bakoitzeko.
e) A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.
f) Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
2) Prestakuntza, Irakaskuntza eta Ikerkuntza (20 puntu, gehienez):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduatu aurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
(Ikus .PDF)
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
b) Gradu ondoko prestakuntza:
– Cum laude doktorea: 10 puntu.
– Doktorea: 9 puntu.
– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitate-aditua edo -espezialista: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (10 ikastaro gehienez): 0,25 puntu.
– Lotutako goi-mailako beste titulazio bat: 2,5 puntu.
Cum laude doktorearen puntuazioa esleitzen bada, ez da Doktorearen puntuazioa esleituko. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Prestakuntza espezializatua:
1.– Familia eta komunitateko medikuntzako espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa bete duten goi-mailako tituludunak: 10 puntu.
2.– Familia eta komunitateko medikuntzako espezialitatean prestakuntza aldi osoa egoiliar gisa graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentro batean bete duten goi-mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu: 10 puntu.
3.– Familia eta komunitateko medikuntzako espezialitateko titulua lortzeko hobekuntza ikastaroa gainditu duten goi-mailako tituludunak, 264/1989 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera, eta Familia eta komunitateko medikuntzako espezialitateko titulua lortzeko prestakuntza osagarria egin eta ebaluazio kliniko objektibo egituratua gainditu duten goi-mailako tituludunak, uztailaren 31ko 1753/1998 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera: 3 puntu.
4.– Beste espezialista-titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak, betiere titulu horiek BAME programako egoiliar gisa prestakuntza aldian lortutakoak badira, edo graduondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentro batean prestakuntza aldi osoa bete badute: 0,50 puntu.
5.– Espezialistako beste titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,25 puntu.
d) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 orduko edo hortik beherako ikastaroak: 0,25 puntu.
– 10-19 orduko ikastaroak: 0,75 puntu.
– 20-29 orduko ikastaroak: 1,25 puntu.
– 30-49 orduko ikastaroak: 2 puntu.
– 50-99 orduko ikastaroak: 3 puntu.
– 100-249 orduko ikastaroak: 4 puntu.
– 250-599 orduko ikastaroak: 5 puntu.
– 600 orduko edo hortik gorako ikastaroak: 6 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:
– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.
Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,25ekoa edo hortiko gorakoa.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
e) Irakaskuntza jarduera:
– Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.
– Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.
– Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzan akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.
– Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 1 puntu.
Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
Tesinako: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den meriturik.
g) Hizkuntzak (3 puntu, gehienez):
Ingelesa: 1,5 puntu, gehienez.
Frantsesa: 1,5 puntu, gehienez.
Alemana: 1,5 puntu, gehienez.
h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).
3) Euskara.
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
FAMILIA-MEDIKU FAKULTATIBO ESPEZIALISTA
I.– Gai-zerrenda orokorra.
1.– Osasunaren Lehen Mailako Arreta. Osasunaren eta gaixotasunaren ikuspegi biopsikosoziala.
2.– Jarduera kudeatzea eta antolatzea Lehen Mailako Arretako lantaldean. Talde-lana.
3.– Komunikazio asistentziala eta elkarrizketa klinikoa Lehen Mailako Arretan. Elkarrizketa klinikoaren faseak.
4.– Dokumentazio klinikoa. Historia kliniko informatizatua. Osasun-karpeta. Ziurtagiriak. Txostenak eta parteak.
5.– Bioetika. Oinarrizko printzipioak. Pazientearen autonomiari buruzko legea.
6.– Arretaren kudeaketa: Kudeaketa Klinikoa, Kalitatearen Kudeaketa. Erantzukizun profesionala. Aldi baterako ezintasuna. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak.
7.– Epidemiologia. Maiztasuneko neurriak. Arriskua eta asoziazio kausala.
8.– Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza (EOM). Metodologia. Ikerketa moten baliozkotasuna eta aplikazio praktikoa. Praktika klinikoko gidak.
9.– Proba diagnostikoen zentzuzko erabilera Lehen Mailako Arretan.
10.– Medikamentuaren zentzuzko erabilera Lehen Mailako Arretan. Arrazoitutako preskripzioa. Berrikuntza terapeutikoa. Segurtasuna. Preskripzio zuhurra eta polimedikazioaren kudeaketa. Zaintza farmakologikoa.
11.– Osasunerako prebentzioa, sustapena eta heziketa. Prebentzio-jarduerak egiteko eta osasuna sustatzeko programa (PAPPS). Euskal Autonomia Erkidegoko txertaketa-egutegia.
12.– Gaixotasun kardiobaskularra. Hipertentsio arteriala. Kardiopatia iskemikoa. Gaixotasun zerebrobaskularra. Bihotz-gutxiegitasuna. Patologia baskular arterial eta benosoa. Sinkopea. Arritmiak.
13.– Arnasteko arazoak. Asma, buxadurazko arnas gaixotasun kronikoa, komunitatean hartutako pneumonia, eztula, hemoptisia, disnea, biriketako neoplasiak, arnas-miaketa funtzionala, azterketa osagarriak (analitika eta erradiologia), toraxeko mina.
14.– Digestio-arazoak Lehen Mailako Arretan. Errefluxu gastro-esofagikoak eragindako gaixotasuna, ulkusa, hepatopatia kronikoa, idorreria, dispepsia, neoplasia digestiboak, hesteetako gaixotasun inflamatorioa, beherako akutu kronikoa, heste narritakorraren sindromea, uzki-ondesteko patologia onbera, alterazio biokimiko hepatikoa, odoljario digestiboa, abdomeneko min akutua, pankreatitisa, AIEE-ek eragindako gastropatia.
15.– Arazo infekziosoak: Tuberkulosia, bruzelosia, salmonellosia, hepatitisa, HIESa eta bestelako STIak: Epidemiologia. Diagnostikoa. Prebentzioa. Sukar-sindromea. Gripea. Antibiotikoen erabilera. Bidaiarientzako aholkuak.
16.– Diabetes Mellitusa. Obesitatea. Dislipemiak. Nutrizioa eta osasuna. Hiperurizemia.
17.– Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa. Nodulu tiroideoa. Bozioa.
18.– Osasun mentaleko arazoak. Depresioa. Antsietatea. Egokitze-nahasmenduak. Loaren nahasmenduak. Psikofarmakoak.
19.– Nerbio-sistema. Semiologia neurologikoa. Zefaleak. Dardara. Zorabioa eta sinkopea. Neuropatiak. Narriadura kognitiboa eta dementzia.
20.– Hematologia. Anemiak. Diagnostiko diferentziala. Tratamendu antitronbotikoa.
21.– Dermatologia. Larruazaleko lesio elementalak eta afekzio dermiko ohikoenak: Pruritoa, larruazaleko tumoreak, psoriasia, larruazaleko mikosiak, ekzemak, aknea, akne arrosa, lesio besikuloanpoilosoak, lesio eritematosoak.
22.– Ahoko patologia: Glositisa, Neoplasiak, Aftak. Gaixotasun periodontala.
23.– Patologia nefrourologiko ohikoena Lehen Mailako Arretan. Gernu-infekzioak. Patologia prostatikoa. Urolitiasia. Giltzurruneko gaixotasun kronikoa. Hematuria. Proteinuria.
24.– Patologia muskulueskeletiko-osteoartikularra. Zerbikalgia, lunbalgia, goiko eta beheko gorputz-adarren patologia, artrosia, osteoporosia, fibromialgia, gaixotasun erreumatiko inflamatorioak.
25.– Oinarrizko arazo traumatologikoekin jarduteko era Lehen Mailako Arretan. Traumatismoak.
26.– ORL patologia ohikoena Lehen Mailako Arretan. Faringoamigdalitisa, otitisa, sinusitisa, bertigoa. Hipoakusia. Akufenoak. Disfonia. Errinitisa. Epistaxia.
27.– Oftalmologiako patologia ohikoena Lehen Mailako Arretan. Begi gorrituaren diagnostiko diferentziala. Konjuntibitisa.
28.– Mendekotasun-arriskuko jokabideak. Tabakismoa, alkohol gehiegi hartzea, beste drogazaletasun batzuk.
29.– Larrialdiak eta Emergentziak Lehen Mailako Arretan. Bihotz-biriketako bizkortze oinarrizkoa eta aurreratua. Hipergluzemiak eta hipogluzemiak. Anafilaxia. Krisi konbultsiboa. Agitazioa. Intoxikazioak. Sindrome koronario akutua. Krisi hipertentsiboa. Biriketako edema akutua. Asma-krisia.
30.– Familia-plangintza. Haurdunaldi arruntaren kontrola. Menopausia.
31.– Adinekoen arreta. Adineko ahularen eta mendekotasunaren kontzeptua; baloratzeko tresnak. Balorazio geriatriko integrala. Diagnostiko diferentziala eta jarrera narriadura kognitiboaren eta dementzien aurrean. Adineko pazientearen medikazioa. Beste sindrome geriatriko batzuk: Erorikoak. Gernu-inkontinentzia.
32.– Gaixotasun terminala. Sintomen kontrola. Doluaren eta zaintzailearen arreta. Paziente, zaintzaile eta familiaren balorazioa. Erabakiak aldez aurretik planifikatzea.
33.– Genero-indarkeria. Lehen Mailako Arretako profesionalen jokabidea.
34.– Osasun-arazoei familia-ikuspegitik heltzea. Familiaren bizi-zikloa.
35.– Komunitateari zuzenduriko arreta. Parte-hartze eta esku-hartze komunitarioa.
36.– Lehen Mailako Arretako ikerkuntzaren oinarrizko estatistika eta metodologia.
II.– Gai-zerrenda komuna.
1.– Osasun-lanbideen Antolamendurako arau orokorrak. Osasun-lanbideetan aritzea. Profesionalen parte-hartzea.
2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.
3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betekizunak. Estatutupeko langile finko izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldiak, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.
4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Araudia eta Herritarren eskubideak eta betekizunak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Antolaketa gidaria. Kudeaketa-erregimena.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.
6.– Pertsonen eskubideak eta betekizunak Euskadiko osasun sisteman.
7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betekizunak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Osasun-informazioaren eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.
8.– Aurretiazko borondateak osasun-eremuan.
9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuen babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.
10.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.
11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020.
13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.
16.– Jardun-eremuak eta euskararen erabilera normalizatzeko neurriak Osakidetzan: 2013-2019 Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planaren Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo harremanak.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA
1.– Tratado de Medicina Familiar y Comunitaria (semFYC). ISBN: 978-84-9835-585-7. Argitaratze-data: 2012ko ekaina.
2.– Atención Primaria. Principios, organización y métodos en Medicina de Familia eta Atención Primaria. Problemas de salud en la consulta de Medicina de Familia. Martín Zurro A, Cano Pérez JF, Gené Badia J. 7. edizioa. Elsevier. 2014. ISBN: 9788490228678.
3.– Entrevista clínica. Manual de estrategias prácticas. ISBN: 84-96216-44-6. Argitaratze-data: 2004ko ekaina.
Http://comunicacionysalud.es/wp-content/uploads/2014/08/EntrevistaClinica_2004.pdf
4.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa.
Https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2012/03/1201512e.pdf
5.– Osasun-karpeta.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckserv01/eu/contenidos/informacion/carpeta_salud/eu_intro/index.shtml
6.– Sobre Bioética y Medicina de Familia.
Http://www.samfyc.es/pdf/GdTBio/201039.pdf
7.– Bioetika. Prestakuntza teorikoa. Fisterra ataria.
Https://www.fisterra.com/formacion/bioetica/
8.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomiari eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren Arloko Eskubide eta Betebeharrei dagokiena.
9.– Guía de valoración de incapacidad laboral temporal para médicos de atención primaria (2. edizioa).Madril. 2015.
Http://gesdoc.isciii.es/gesdoccontroller?action=download&id=15/01/2016-440fa7054c
10.– Medicina basada en la evidencia. Cómo ejercer y enseñar la MBE. 3. edizioa. ISBN: 9788481744408. Argitaratze-data: 2005eko azaroa.
11.– Atención sanitaria basada en la evidencia: su aplicación a la práctica clínica. [Liburua]. Murcia Salud. Argitaratze-urtea: 2007. ISBN: 978-84-95393-95-6. Hemen eskuratu daiteke:
http://www.murciasalud.es/publicaciones.php?op=mostrar_publicacion&id=103&idsec=88.#
12.– Prebentzio-jarduerak egiteko eta osasuna sustatzeko programa (PAPPS). Eguneratzea: 2016. PAPPS. Atención Primaria. 2016ko ekaina. 48. liburukia, 1. gehigarria.
Http://papps.es/
13.– Euskal Autonomia Erkidegoko txertaketa-egutegia.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/informazioa/txertoen-egutegia/r85-cksalu03/eu/
14.– Pertsona helduen txertaketak.
Https://www.fisterra.com/guias-clinicas/consideraciones-generales-calendario-basico-vacunaciones-adulto/
15.– Guía de actuación en Atención Primaria (4. edizioa, autotesta eta CD-ROMa). ISBN: 978-84-15037-04-0. Argitaratze-data: 2011ko apirila.
16.– Manual de exploración física. ISBN: 978-84-15037-24-8 Argitaratze-data: 2012ko ekaina.
17.– Guía de ayuda al diagnóstico en Atención Primaria. 2. edizioa. ISBN: 9788496761780. Argitaratze-data: 2009ko azaroa.
18.– Biblioteca de Guías de Práctica Clínica del Sistema Nacional de Salud. GuíaSalud ataria:
http://portal.guiasalud.es/web/guest/home
19.– Gida klinikoak. Fisterra ataria:
https://www.fisterra.com/
20.– Praktika Klinikoko Gidak: Diabetesa. Hipertentsioa. Lipidoak. Osakidetza. Eguneratzea: 2013.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-phgpc00/eu
21.– Guía terapéutica en Atención Primaria. 6. edizioa. ISBN: 978-84-15037-57-6 Argitaratze-data: 2016ko ekaina.
22.– INFAC buletin farmakoterapeutikoa. CEVIME Medikamentuei buruz informatzeko euskal zentroa.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/informazioa/infac-buletina/r85-pkcevi04/eu/
23.– Lehen Mailako Arretako medikamendu berrien ebaluazioa. CEVIME Medikamentuei buruz informatzeko euskal zentroa.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/informazioa/lehen-mailako-atentzioko-medikamendu-berrien-ebaluazioa/r85-pkcevi02/eu/
24.– Guía de Terapéutica Antimicrobiana del Área Aljarafe. [Online]. 3. edizioa. Distrito de Atención Primaria Aljarafe. Hemen eskuratu daiteke:
http://www.juntadeandalucia.es/servicioandaluzdesalud/guiaterapeuticaaljarafe/guiaTerapeuticaAljarafe/guia/guia.asp
25.– Manual de Urgencias y Emergencias (2. edizioa). ISBN: 978-84-15037-23-1. Argitaratze-data: 2012ko ekaina.
26.– Documento de consenso sobre prevención de la fragilidad y caídas en la persona mayor. Estrategia de Promoción de la Salud y Prevención en el SNS. 2014.
Https://www.msssi.gob.es/profesionales/saludPublica/prevPromocion/Estrategia/docs/FragilidadyCaidas_personamayor.pdf
27.– Aurretiazko borondateak:
7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.
28.– Genero-indarkeria:
https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/maltrato_domestico/es_maltrato/adjuntos/protocoloSanitarioAnteMalosTratosDomesticos.pdf
29.– ¿Cómo iniciar un proceso de intervención comunitaria desde un centro de salud? I Recomendaciones. PACAP. 2. edizioa.
Https://saludcomunitaria.files.wordpress.com/2012/11/recomendaciones-pacap.pdf
30.– Osasuna ikuspegi komunitario batetik lantzeko gida metodologikoa. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. 2016.
Http://www.euskadi.eus/informazioa/osasun-komunitarioa/web01-a2osabiz/eu/
31.– Ikerketaren metodologia.
Https://www.fisterra.com/formacion/metodologia-investigacion/
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.
2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.
3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutukoa.
4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betekizunei buruzko Adierazpena onartzen duena.
7.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.
8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Aurretiazko Borondateena.
9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko: Xedapen orokorrak. Datuen babesaren prìntzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.
10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.
11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf
12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf
13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf
14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf
15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf
16.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf