192. zk., 2017ko urriaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4792
HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: «187/2017 Dekretua, uztailaren 4koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen duena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.
Era horretako hutsak aurkitu dira 187/2017 Dekretuan, uztailaren 4koan, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen duena (2017ko uztailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 138 zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Artikulu bakarraren 5. lerroaldean, 2017/3679 (3/2) orrialdean,
honela dioen tokian:
«– HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen 1. mailako eta B1 mailako ziurtagiriak, helduei euskara irakasteko oinarrizko curriculumak ezartzen dituen euskara-ezagutzaren mailak egiaztatzeko sistemaren esparruan emanak.»
honela esan behar du:
«– HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak kudeatutako 1. mailako eta B1 mailako ziurtagiriak, HABE atxikita dagoen Sailak emanak.».
Artikulu bakarraren 9. lerroaldean, 2017/3679 (3/2) orrialdean,
honela dioen tokian:
«– HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen 2. mailako eta B2 mailako ziurtagiriak, helduei euskara irakasteko oinarrizko curriculumak ezartzen dituen euskara-ezagutzaren mailak egiaztatzeko sistemaren esparruan emanak.»
honela esan behar du:
«– HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak kudeatutako 2. mailako eta B2 mailako ziurtagiriak, HABE atxikita dagoen Sailak emanak.».
Artikulu bakarraren 15. lerroaldean, 2017/3679 (3/2) orrialdean,
honela dioen tokian:
«– HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen 3. mailako eta C1 mailako ziurtagiriak, helduei euskara irakasteko oinarrizko curriculumak ezartzen dituen euskara-ezagutzaren mailak egiaztatzeko sistemaren esparruan emanak.»
honela esan behar du:
«– HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak kudeatutako 3. mailako eta C1 mailako ziurtagiriak, HABE atxikita dagoen Sailak emanak.».
Artikulu bakarraren 23. lerroaldean, 2017/3679 (3/3) orrialdean,
honela dioen tokian:
«– HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen 4. mailako eta C2 mailako ziurtagiriak, helduei euskara irakasteko oinarrizko curriculumak ezartzen dituen euskara-ezagutzaren mailak egiaztatzeko sistemaren esparruan emanak.»
honela esan behar du:
«– HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak kudeatutako 4. mailako eta C2 mailako ziurtagiriak, HABE atxikita dagoen Sailak emanak.».