Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2017ko irailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4432

EBAZPENA, 2017ko irailaren 1ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez Donostiako (Gipuzkoa) udalerrian Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak sustatzen duen hondakin arriskugabeen kudeaketa-jardueraren ingurumen-baimen integratua eskuratzeko proiektu teknikoa jendaurrean jartzeko beste epe bat ezartzen da.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratuaren xedea da atmosferaren, uraren eta zoruaren kutsadura ekiditea, edo, hori ezinezkoa denean, murriztu eta kontrolatzea. Horretarako, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumen osoa babesteko.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratuak ezarritakoari jarraikiz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen integratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen integratuaren helburua da araua bete behar duten instalazioek haren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, hain zuzen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten hainbat Administrazio publikoren koordinazioa bermatu eta herritarren administrazio-beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Ingurumen-organo honetan ingurumeneko baimen integratua lortzeko izapidea hasi da, Donostian (Gipuzkoa) Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak aurkeztutako proiektuarena; izan ere, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratuaren 1. eranskinean dago jasota.

Ingurumeneko sailburuordearen 2017ko uztailaren 6ko Ebazpenaren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean jendaurrean jarri zen Donostiako (Gipuzkoa) Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak sustatzen duen hondakin arriskugabeak kudeatzeko jardueraren proiektu teknikoa.

Halaber, aipatutako ebazpena 2017ko abuztuaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Ebazpen horretan, proiektua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuan (Intxaurrondo 70, Donostia) eta Donostiako udaletxean ere eskuragarri egotea ebatzi zen.

Beharrezkoa da epe bat ezartzea, proiektu teknikoa helarazi zaien ingurumen-organoek informazioa jaso, prestatu eta ezarritako epean jendaurrean jartzeko behar adineko epea, hain zuzen.

Ingurumeneko baimen integratua lortzeko aurreikusten den prozeduraren arabera, eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osatu ondoren, jendaurrean jarri behar da 30 eguneko epean gutxienez.

Halaber, beharrezkoa da hiritarren benetako parte-hartze efektiboa suspertzeko adinako epea ezartzea legean eta ingurumen-baimen integratuak ebazteko ezarritako prozeduran ezarritakoaren arabera.

Honako hauek ikusi dira: Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratua onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua; Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumenaren gaian informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziara jotzeko eskubideak arautzen dituen 27/2006 Legea; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; eta, oro har nahiz bereziki ezartzekoa den gainerako araudia. Hori dela eta, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1.– Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak sustatuta, hondakin arriskugabeen kudeaketa-jarduerarako ingurumen-baimen integratua eskuratzeko proiektu teknikoa jendaurrean jartzeko epe berria ezartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

2.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuan ere (Intxaurrondo 70, Donostia).

Era berean, adierazitako dokumentazioa herritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako espedientea Donostiako Udalari bidali zaio, jendaurrean jartzeko epean erakutsi dezan.

Era berean, dokumentazioa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus) izango da, herritarrek errazago eskura dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 1a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala