Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2017ko martxoaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1671

AGINDUA, 2017ko martxoaren 10ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, urriaren 1eko JUS/2681/2015 Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan deitutako hautaprobak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko kidegoko funtzionarioei (txanda irekia) destinoak esleitzeko dena.

Justizia Administrazioaren Funtzionarioak Lanera Sartzeko, Lanpostuak Hornitzeko eta Lanpostuz Igotzeko Arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, 2017ko martxoaren 10eko Aginduaren bidez Laguntza Judizialeko kidegoko karrerako funtzionario izendatu diren Laguntza Judizialeko kidegoko funtzionarioei (txanda irekia) I. eranskinean zerrendatzen diren organo judizial eta fiskaletan destinoak esleitzea ebatzi dut, honakoak kontuan hartuta:

Lehenengoa.– Agindu honen bidez destinoa esleitzen zaien Laguntza Judizialeko kidegoko funtzionarioek hogei egun naturaleko epean hartu beharko dute jabetzan beren kargua, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean batera argitaratu ezean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, aipatutako errege-dekretuaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Justizia Administrazioaren zuzendariaren edo horrek eskuordetzen duen funtzionarioaren aurrean jabetuko dira lanpostuaz, Bizkaiko EATan, Gipuzkoako EATan edo Justizia Administrazioaren Zuzendaritzan –Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Vitoria-Gasteiz–, esleitutako destinoari dagokion lurraldearen arabera.

Bigarrena.– Onartutako hautagaiei esleitu zaizkien lanpostuetan dauden bitarteko funtzionarioek titularra lanpostuaz jabetzen den egunean utziko dute lanpostua.

Hirugarrena.– Dagoeneko karrerako funtzionario diren hautagaiek egin duten aukera adierazi beharko dute lanpostuaz jabetzeko aktan, hala agintzen baita Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunari buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 498. artikuluaren arabera Justizia Administrazioko langileei aplikatzekoa baita (abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatu zuen uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa).

Laugarrena.– Agindu honen bidez destinoa esleitzen zaien Laguntza Judizialeko kidegoko funtzionarioek, kalifikazio-hurrenkera dela-eta destinoa nahitaez esleitzen bazaie ere, agindu honen datatik zenbatzen hasita bi urte igaro arte ezin izango dute lekualdatze-lehiaketetan parte hartu. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.

Bosgarrena.– 2016ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez hautagaiei eskaini (abenduaren 27ko aldizkari ofiziala) eta ebazpen honetan esleitu ez diren plazak hutsik geratuko dira; hala ere, iragarri ahal izango dira plaza huts gisa lehiaketa arruntean, ez bada enplegu publikoaren eskaintza egiten, edo enpleguaren eskaintza publiko horretan hutsik dauden plaza guztiak iragarri behar ez badira.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legearen 9. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 10a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala