Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2017ko martxoaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1669

AGINDUA, 2017ko martxoaren 8koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez esleitzen baitzaizkie destinoak urriaren 19ko JUS/2293/2015 Aginduaz Euskal Autonomia Erkidegoan dei egindako hautaprobak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoko funtzionarioei (txanda librea).

Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioak lanera sartzeko, lanpostuak hornitzeko eta lanpostuz igotzeko arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, 2017ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoko karrerako funtzionario izendatu diren kidego horretako funtzionarioei (txanda librea) destinoak esleitzea ebatzi dut, I. eranskinean zerrendatzen diren organo judizial eta fiskaletan, honako hauek kontuan hartuta:

Lehenengoa.– Agindu honen bidez lantokia esleitzen zaien Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoko funtzionarioek hogei egun balioduneko epean hartu beharko dute jabetzan beren kargua, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean batera argitaratu ezean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera, aipatutako errege-dekretuaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Justizia Administrazioaren zuzendariaren edo horrek eskuordetzen duen funtzionarioaren aurrean jabetuko dira lanpostuaz, Bizkaiko EATan, Gipuzkoako EATan edo Justizia Administrazioaren Zuzendaritzan –Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Vitoria-Gasteiz–, esleitutako destinoari dagokion lurraldearen arabera.

Bigarrena.– Agindu honen bidez lanpostua esleitu arren, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako kidego edo Laguntza Judizialeko kidegoko funtzionarioek kidego horietako batean jardunean jarraitzea erabakitzen badute, ez dute esleitutako lanpostuaz jabetzera joan beharko. Aski izango dute, lehenengo atalean aipatutako jabetze-epean, Justizia Administrazioaren Zuzendaritzari erabaki hori jakinaraztea, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506.d) artikuluan xedatutako borondatezko eszedentzia deklaratu ahal izateko. Borondatezko eszedentzia deklaratzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioaren Giza Baliabideen Zuzendariordetza Orokorreko Langileen Erregistro Nagusira bidali beharko da.

Hirugarrena.– Funtzionarioek Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoan sartu eta beren zerbitzuen iraupenean egon daitezkeen hutsuneak saihestu nahi badituzte –lanpostuaz jabetzeko behar besteko denbora behar baitute–, beren destinoari dagokion lurralde-kudeatzailetzari egun bateko baimen ordaindua eska diezaiokete, herrian aldaketarik ez badago, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoko edo Laguntza Judizialeko kidegoko funtzionarioak direnez gero; edo bi egunekoa, kontrako kasuan. Kanariar eta Balear uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik etorri behar dutenek hiru eguneko baimena izango dute kargu berriaz jabetu arte. Egun balioduntzat hartuko dira egun horiek, eta destino berria jabetzan hartuko da adierazitako baimen-egunetan zehar, eta, edonola ere, jabetzaz hartzeko epearen barruan hartuko dira.

Funtzionarioak beste lurralde-kudeatzailetza batetik edo giza baliabideen gaineko eskumena duen beste autonomia erkidego batetik badatoz, agiri horiek organo horietara helarazi beharko dira, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegoan lanpostuaz jabetzen diren egun berean Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegoan edo Laguntza Judizialeko kidegoan borondatezko eszedentzia eta lanpostuaz jabetzeko bezperan Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoan kargugabetze automatikoa ofizioz emateko, ordainsarien ordainketan etenaldirik ez gertatzeko.

Laugarrena.– Lanpostuaz jabetzeko aktaren kopia, bai eta egin den aukera ere, Justizia Administrazioaren Giza Baliabideen Zuzendariordetza Orokorreko Langileen Erregistro Nagusira bidali behar du Justizia Administrazioaren Zuzendaritzak.

Bosgarrena.– Onartutako hautagaiei esleitutako plazetan dauden bitarteko funtzionarioek titularra lanpostuaz jabetzen den egunean utziko dute plaza.

Seigarrena.– Karrerako funtzionario diren hautagaiek lanpostuaz jabetzeko aktan adierazi beharko dute egindako aukera, hala agintzen baita xedapen hauetan: 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunari buruzkoa, Justizia Administrazioko langileari aplikatzekoa dena; Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 498. artikulua –abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatua–.

Zazpigarrena.– Agindu honen bidez destinoa esleitzen zaien Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoko funtzionarioek, kalifikazio-hurrenkera dela-eta destinoa nahitaez esleitzen bazaie ere, agindu honen datatik hasita bi urte igaro arte ezin izango dute lekualdatze-lehiaketetan parte hartu. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.

Zortzigarrena.– 2016ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez hautagaiei eskaini (abenduaren 21eko aldizkari ofiziala) eta ebazpen honetan esleitu ez diren plazak hutsik geratuko dira; hala ere, iragarri ahal izango dira plaza huts gisa lehiaketa arruntean, ez bada enplegu publikoaren eskaintza egiten, edo enpleguaren eskaintza publiko horretan hutsik dauden plaza guztiak iragarri behar ez badira.

Bederatzigarrena.– 2016ko azaroaren 21eko Aginduaren 4. puntuko d) letran xedatutakoaren arabera (abenduaren 21eko aldizkari ofiziala), zerrendatzen dira txanda librean sartu berri diren plazak, jatorriko kidegoan geratzea aukeratu duten barne-sustapenaren txandako funtzionarioei dagozkionak.

(Ikus .PDF)

Zortzigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 9. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 8a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala