Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2016ko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1321

49/2016 DEKRETUA, martxoaren 22koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua.

2014ko abuztuaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen ekainaren 26ko 1/2014 Legea, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta haien Interes Gatazkak arautzen dituena. Haren zioen azalpenean agertzen da arautegiaren helburua: kudeaketa publikoaren gardentasuna bermatzea funtzio publikoak dituen pertsonak eginkizun etiko bat eta eginkizun sozial bat bete dezan, eta, era horretan, gizarteak berriro konfiantza izan dezan interes komuna kudeatzen dutenengan.

Aipatu legearen 2. artikuluan zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zein kargu publiko sartzen den bere aplikazio-eremuan. Bestalde, lege horren 4. artikuluan xedatzen denez, Gobernuak, hura indarrean jarri eta 15 eguneko epean onartuko du, dekretu bidez, kargu publikoen katalogoa.

2014ko azaroaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen azaroaren 18ko 216/2014 Dekretua, zeinek betetzen baitu ekainaren 26ko 1/2004 Legean xedatutakoa.

Aipatu dekretuaren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, urtero, urteko lehenengo hiruhilekoan, Jaurlaritzaren Kontseiluak –Funtzio Publikoaren arloan eskuduna den saileko titularrak hala proposatuta– onartuko du Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko, Arartekoaren Saileko eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kargu publikoen katalogo eguneratua, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

2015eko martxoaren 31ko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren Erabakiak Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua onartzen du.

Aipatutako aurreikuspena gauzatzen du dekretu honek, 2016 urterako ekainaren 26ko 1/2014 Legearen aplikazio-eremuan barne hartutako kargudun publikoen katalogo eguneratua onartuz.

Ikusirik eskumenak nola banatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak –haiexek gauzatu zituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuak, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoak–, bada, dekretu honek kontuan hartzen du egungo eskumenen eta funtzioen banaketa; horren arabera, Herri Administrazio eta Justiziaren arloko sail eskudunari dagokio Funtzio Publikoa, administrazio-antolamendua eta langileen zuzenbide- eta ordainsari-araubidea, bai eta Administrazio eta gobernu elektronikoak berritzeko eta erreformatzeko prozesua bultzatu, zuzendu eta koordinatzea ere.

Horri jarraikiz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 2016eko martxoaren 22an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Helburua. Kargu publikoen katalogo eguneratua onartzea.

1.– Dekretu honen bidez, onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua.

2.– Katalogoa I. eta II. eranskinetan zehazten da.

Lehenengo eranskinak biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko kargu publikodunak eta behin-behineko langileak, eta bigarrenak ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 2.1.e) artikuluan barne hartutako Organo eta Erakundeetako kargu publikodunak eta behin-behineko langileak; lege horretan arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoan eta Eusko Legegintzarrean lan egiten duten Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Kargu publikoen katalogo eguneratua herritar guztien eskura egongo da Eusko Jaurlaritzak horretarako prestatutako web-orrian.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetuta geratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua onartzeko den martxoaren 31ko 39/2015 Dekretua.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko martxoaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

I. ERANSKINA, MARTXOAREN 22KO 49/2016 DEKRETUARENA.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SEKTORE PUBLIKOKO KARGU PUBLIKODUNAK ETA BEHIN-BEHINEKO LANGILEAK
I.– LEHENDAKARIA.
– Lehendakaria.

a) Komunikaziorako zuzendaria.

b) Idazkaritzako eta Erakundeekiko Harremanetarako zuzendaria.

II.– LEHENDAKARITZA.
1.– Lehendakaritzako idazkari nagusia.

a) Azterlan Kabineteko zuzendaria.

b) Araubide Juridikoko zuzendaria.

c) Koordinaziorako zuzendaria.

d) Zerbitzu-zuzendaria.

e) Gobernu Irekiko zuzendaria.

2.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

a) Kanpo Harremanetarako zuzendaria.

b) Europako Gaietarako zuzendaria.

c) Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria.

d) Euskadiren Europar Batasuneko ordezkaria.

e) Euskadiren Argentinako (Mercasur) ordezkaria.

f) Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako ordezkaria.

g) Euskadiren Estatu Batuetako ordezkaria.

h) Euskadiren Mexikoko ordezkaria.

3.– Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia.

– Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.

4.– Behin-behineko langileak.

a) Lehendakariaren aholkularia (Sailburuordeari parekatuta).

b) Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

c) Biktimei arreta emateko koordinatzailearen aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

d) Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

5.– Erakunde autonomoak.

– Emakunde.

i) Emakundeko zuzendaria.

ii) Emakundeko idazkari nagusia.

– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria.

6.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.

• Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria.

III.– HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA.
1.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburua.

a) Zerbitzu-zuzendaria.

b) Kabineteko zuzendaria.

2.– Erakunde Harremanetarako sailburuordea.

a) Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria.

b) Toki Administrazioekiko eta Administrazio Erregistroekiko Harremanetarako zuzendaria.

3.– Araubide Juridikoko sailburuordea.

a) Estatutuaren Garapenerako zuzendaria.

b) Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria.

c) Auzibide zuzendaria.

4.– Funtzio Publikoko sailburuordea.

a) Funtzio Publikoko zuzendaria.

b) Lan Harremanetarako zuzendaria.

c) Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria.

5.– Justiziako sailburuordea.

a) Justizia Administrazioko zuzendaria.

b) Justiziako zuzendaria.

6.– Behin-behineko langileak.

a) Eusko Legebiltzarreko gaietarako aholkularia (Sailburuordeari parekatuta).

b) Justiziaren arloko informatika-aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

c) Sailaren komunikazioetako eta Jaurlaritzako bozeramailetzako aholkularia (Zuzendariari Parekatuta).

d) Administrazioa Berriztatzeko aholkularia (Zuzendariari Parekatuta).

7.– Organismo autonomiaduna.

– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE).

• HAEEko zuzendari nagusia.

IV.– EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA.

1.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua.

a) Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.

b) Zerbitzu-zuzendaria.

2.– Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea.

a) Teknologia eta Estrategiako zuzendaria.

b) Ekintzailetzako, Berrikuntzako eta Informazio Gizarteko zuzendaria.

3.– Industriako sailburuordea.

a) Industria Garatzeko zuzendaria.

b) Energiako, Meategietako eta Industria Administrazioko zuzendaria.

c) Nazioartekotze zuzendaria.

4.– Merkataritza eta Turismoko sailburuordea.

a) Merkataritzako zuzendaria.

b) Turismoko zuzendaria.

5.– Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea.

a) Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.

b) Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria.

c) Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria.

d) Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria.

6.– Behin-behineko langileak.

a) Koordinazio eta Plangintza Estrategikoko aholkularia (Sailburuordeari parekatuta).

b) Europako Gaietako eta Programetako aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

c) Teknologia Berrietako eta Informazio Gizarteko aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

d) Berrikuntza eta Nazioartekotze arloko aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

e) Nekazaritzako eta Abeltzaintzako aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

7.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

– Energiaren Euskal Erakundea (EEE).

• EEEko zuzendari nagusia.

8.– Sozietate publikoak.

a) Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI).

– SPRI, S.A.ko zuzendari nagusia.

b) Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, S.A.

– Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, S.A.ko zuzendari nagusia.

c) Sprilur, S.A., Industri Lurzoruaren Sustapen eta Kudeaketarako Sozietatea (Sprilur).

– Sprilur, S.A.ko zuzendari nagusia.

d) Basquetour – Turismoaren Euskal Agentzia, S.A. (Basquetour).

– Basquetour, S.A.ko zuzendari nagusia.

e) Euskadiko Hidrokarburoen Sozietatea, S.A.

– Euskadiko Hidrokarburoen Sozietatea, S.A.ko zuzendari nagusia.

f) Teknologi Elkartegia, S.A.

– Teknologi Elkartegia, S.A.ko zuzendari nagusia.

g) Neiker, S.A., Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea (Neiker).

– Neiker, S.A.ko zuzendari nagusia.

9.– Sektore publikoko fundazioak

a) HAZI Fundazioa.

– HAZI Fundazioko zuzendari gerentea.

b) Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa (ELIKA).

– ELIKA Fundazioko zuzendari gerentea.

V.– ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA.
1.– Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua.

a) Kabineteko eta Komunikazioko zuzendaria.

b) Zerbitzu-zuzendaria.

2.– Enplegu eta Laneko sailburuordea.

a) Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendaria.

b) Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.

c) Gizarte Ekonomiako zuzendaria.

3.– Gizarte Politiketako sailburuordea.

a) Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.

b) Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako zuzendaria.

4.– Etxebizitzako sailburuordea.

a) Etxebizitzako zuzendaria.

b) Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria.

5.– Behin-behineko langileak.

a) Saileko Politiken aholkularia (Sailburuordeari parekatuta).

b) Azterlan eta Programetako aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

c) Gizarte Politiketako aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

d) Komunikazioetako aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

e) Kabineteko aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

6.– Erakunde autonomoak.

a) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua (Lanbide).

i) Lanbideko zuzendari nagusia.

ii) Lanbideko Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.

iii) Lanbideko Lan Aktibazioko zuzendaria.

iv) Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria.

b) Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (Osalan).

– Osalaneko zuzendari nagusia.

7.– Sozietate publikoak.

a) Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A. (Visesa).

– Visesa, S.A.ko zuzendari nagusia.

b) Alokabide, S.A.

– Alokabide, S.A.ko zuzendari nagusia.

VI.– OGASUN ETA FINANTZA SAILA.
1.– Ogasun eta Finantzetako sailburua.

a) Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria.

b) Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.

c) Zerbitzu-zuzendaria.

2.– Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea.

a) Informatikako eta Telekomunikazioetako zuzendaria.

b) Ondare eta Kontratazioko zuzendaria.

c) Baliabide Orokorretako zuzendaria.

3.– Ekonomia eta Aurrekontuetako sailburuordea.

a) Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria.

b) Aurrekontuetako zuzendaria.

4.– Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordea.

a) Zerga Administrazioko zuzendaria.

b) Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria.

5.– Behin-behineko langileak.

a) Sektore publikoko azterlanen eta analisien aholkularia (Sailburuordeari parekatuta).

b) Ogasuneko eta finantzetako arautegien aholkularia (Sailburuordeari parekatuta).

c) Legebiltzarreko ekimenen aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

d) Programen eta azterlanen aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

e) Arlo juridikoaren, diru-laguntzen eta kontratazioen aholkularia (Zuzendariari Parekatuta).

6.– Erakunde autonomoak.

a) Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

– Eustateko zuzendari nagusia.

b) Lehiaren Euskal Agintaritza.

I) Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria.

ii) Lehiaren Euskal Agintaritzako bokala.

iii) Lehiaren Euskal Agintaritzako bokala.

iv) Ikerketako zuzendaria.

7.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

– Finantzen Euskal Institutua (IVF).

• IVFko zuzendari nagusia.

8.– Sozietate publikoak.

a) Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, S.A. (EJIE).

– EJIE, S.A.ko gerentea.

b) Itelazpi, S.A.

– Itelazpi, S.A.ko zuzendari nagusia.

9.– Jaurlaritzaren partaidetza duten erakundeak.

– Izenpe, S.A.

• Izenpe, S.A.ko zuzendari nagusia.

VII.– HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA.

1.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua.

– Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

2.– Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea.

a) Kudeaketa Ekonomikorako zuzendaria.

b) Langileriaren Kudeaketako zuzendaria.

c) Baliabide Materialetako eta Azpiegituretako zuzendaria.

d) Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria.

3.– Hezkuntzako sailburuordea.

a) Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.

b) Ikastetxeetako zuzendaria.

c) Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko zuzendaria (ISEI).

4.– Lanbide Heziketako sailburuordea.

– Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria.

5.– Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea.

a) Unibertsitateetako zuzendaria.

b) Zientzia Politikarako zuzendaria.

6.– Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

a) Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria.

b) Euskara Sustatzeko zuzendaria.

c) Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.

7.– Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea.

a) Kultura Ondarearen zuzendaria.

b) Kultura Sustatzeko zuzendaria.

c) Gazteria eta Kiroletako zuzendaria.

8.– Behin-behineko langileak.

a) Eskola Kontseiluko lehendakaria (Zuzendariari parekatuta).

b) Hizkuntza Politikarako aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

c) Komunikazioetako aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

d) Kanpo Harremanetarako aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

e) Hezkuntzaren arloko aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

f) Kultur eta Sortze-Industrietako aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

9.– Organismo autonomiaduna.

– Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE).

• HABEko zuzendari nagusia.

10.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak.

a) Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia (Unibasq).

– Unibasqeko zuzendaria.

b) Euskal Irrati Telebista (EITB).

i) EITBko zuzendari nagusia.

ii) EITBko zuzendari gerentea.

c) Etxepare Euskal Institutua (Etxepare).

i) Etxepareko zuzendari nagusia.

ii) Euskara sustatzeko eta hedatzeko arloaren zuzendaria.

11.– Sozietate publikoak.

a) Euskadiko Orkestra, S.A. (Euskadiko Orkestra).

– Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusia.

b) Euskal Telebista, S.A. (ETB).

– ETBko zuzendaria.

c) Eusko Irratia, S.A. (EITB Irratia).

– EITB Irratiko zuzendaria

12.– Sektore publikoko fundazioak.

– Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia Fundazio Pribatua (Musikene).

• Musikeneko zuzendari gerentea.

• Musikeneko zuzendari akademikoa.

13.– Sektore publikoko partzuergoa.

– Haurreskolak partzuergoa.

• Haurreskolakeko gerentea.

VIII.– SEGURTASUN SAILA.
1.– Segurtasuneko sailburua.

a) Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

b) Komunikazioetako zuzendaria.

2.– Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea.

a) Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorretako zuzendaria.

b) Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria.

c) Giza Baliabideen zuzendaria.

3.– Segurtasuneko sailburuordea.

a) Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria.

b) Joko eta Ikuskizunetako zuzendaria.

c) Trafikoko zuzendaria.

d) Ertzaintzako zuzendaria.

e) Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria.

4.– Behin-behineko langileak.

a) Ertzaintzaren «HORIZ 2016» Plan Estrategikoa garatzeko aholkularia (Sailburuordeari Parekatuta).

b) Segurtasun Arloko Politika Publikoa ebaluatzeko aholkularia (Zuzendariari Parekatuta).

c) Segurtasun Publikoan Aplikatzeko Teknologia Berrien aholkularia (Zuzendariari Parekatuta).

d) Kalitatearen Kudeaketa Prozesuak Ezartzeko aholkularia (Zuzendariari Parekatuta).

5.– Organismo autonomiaduna.

– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

i) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia.

ii) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendaria.

IX.– OSASUN SAILA.
1.– Osasuneko sailburua.

a) Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

b) Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.

2.– Osasuneko sailburuordea.

a) Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.

b) Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria.

c) Farmaziako zuzendaria.

d) Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.

e) Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

3.– Behin-behineko langileak.

a) Osasun Programetako eta Herritarrekiko Harremanen zuzendaria (Sailburuordeari parekatuta).

b) Komunikazioetako aholkularia (Zuzendariari Parekatuta).

c) Erakundeekiko Harremanetarako aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

d) Kudeaketa Estrategikorako aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

e) Osasun Plangintzako eta Berrikuntzako aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

4.– Organismo autonomiaduna.

– Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua (Kontsumobide).

• Kontsumobideko zuzendaria.

5.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

1) Osakidetza Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia.

a) Osakidetzako zuzendari nagusia.

b) Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.

c) Ekonomia eta Finantzako Dibisio Korporatiboko zuzendaria.

d) Giza Baliabideetako Dibisio Korporatiboko zuzendaria.

2) Emergentziak - Emergentzietako Lurralde Unitateak.

a) Emergentziako Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

b) Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.

3) Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa.

a) Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

b) Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.

4) Arabako Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 1. mailakoa.

b) Integrazio Asistentzialeko zuzendaria,1. mailakoa.

c) Zuzendari medikoa, 1. mailakoa.

d) Erizaintzako zuzendaria, 1. mailakoa.

e) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 1. mailakoa.

f) Langileen zuzendaria, 1. mailakoa.

5) Arabako Errioako Erakunde Sanitario Integratua

a) Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

b) Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.

c) Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.

6) Arabako Osasun Mentaleko Sarea.

a) Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

b) Zuzendari medikoa, 4. mailakoa.

c) Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 4. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 4. mailakoa.

7) Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 1. mailakoa.

b) Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 1. mailakoa.

c) Zuzendari medikoa, 1. mailakoa.

d) Erizaintzako zuzendaria, 1. mailakoa.

e) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 1. mailakoa.

f) Langileen zuzendaria, 1. mailakoa.

8) Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 2. mailakoa.

b) Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 2. mailakoa.

c) Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.

d) Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa.

e) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 2. mailakoa.

f) Langileen zuzendaria, 2. mailakoa.

9) Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 2. mailakoa.

b) Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 2. mailakoa.

c) Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.

d) Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa.

e) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 2. mailakoa.

10) Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 3. mailakoa.

b) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.

c) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.

11) Uribeko Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 3. mailakoa.

b) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.

c) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.

12) Santa Marina Ospitalea.

a) Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

b) Zuzendari medikoa, 4. mailakoa.

c) Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 4. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 4. mailakoa.

13) Gorlizko Ospitalea.

a) Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

b) Zuzendari medikoa, 4. mailakoa.

c) Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 4. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 4. mailakoa.

14) Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea.

a) Zuzendari gerentea, 2. mailakoa.

b) Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.

c) Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 2. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 2. mailakoa.

15) Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 1. mailakoa.

b) Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 1. mailakoa.

c) Zuzendari medikoa, 1. mailakoa.

d) Erizaintzako zuzendaria, 1. mailakoa.

e) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 1. mailakoa.

f) Langileen zuzendaria, 1. mailakoa.

16) Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 3. mailakoa.

b) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.

c) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.

17) Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 3. mailakoa.

b) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.

c) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.

18) Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 3. mailakoa.

b) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.

c) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.

19) Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 3. mailakoa.

b) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.

c) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.

d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.

20) Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratua.

a) Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

b) Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.

21) Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea.

– Zuzendari gerentea, 4. mailakoa.

22) Sozietate publikoa Osatek, S.A.

– Osatek, S.A.ko zuzendari gerentea.

6.– Sektore publikoko fundazioa.

– Osasun Berrikuntza eta Ikerketaren Euskal Fundazioa (BIOEF).

i) Osasun Berrikuntzaren Euskal Institutuko zuzendaria.

ii) Osasun Ikerketaren Euskal Institutuko zuzendaria.

X.– INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA.

1.– Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua.
2.– Administrazio eta Lurralde Plangintzako sailburuordea.

a) Zerbitzu-zuzendaria.

b) Lurralde Plangintzako eta Hirigintzako zuzendaria.

3.– Ingurumeneko sailburuordea.

a) Ingurumen Administrazioko zuzendaria.

b) Natura Inguruneko eta Ingurumen Plangintzako zuzendaria.

4.– Garraioetako sailburuordea.

a) Garraio Azpiegituretako zuzendaria.

b) Garraio Plangintzako zuzendaria.

5.– Behin-behineko langileak.

a) Koordinazioko aholkularia (Sailburuordeari parekatuta).

b) Komunikazioetako aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

c) Garraioetako aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

d) Lurralde Politikako aholkularia (Zuzendariari parekatuta).

6.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

a) Uraren Euskal Agentzia (URA).

i) URAko zuzendari nagusia.

ii) URAko Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendaria.

iii) URAko Plangintzako eta Obretako zuzendaria.

iv) URAren Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria.

b) Euskal Trenbide Sarea (Trenbide Sarea).

– Trenbide Sareko zuzendari nagusia.

7 – Sozietate publikoa.

a) IHOBE, S.A., Ingurumenaren Kudeaketako Sozietate Publikoa (IHOBE).

– IHOBEko zuzendari nagusia.

b) Eusko Trenbideak, S.A. (Eusko Trenbideak).

– Eusko Trenbideakeko zuzendari nagusia.

c) Euskotren Participaciones, S.A. (Euskotren).

– Euskotreneko zuzendari nagusia.

d) Euskadiko Kirol Portua, S.A.

– Euskadiko Kirol Portua, S.A.ko zuzendaria.

II. ERANSKINA, MARTXOAREN 22KO 49/2016 DEKRETUARENA.
KARGU PUBLIKODUNEN JOKABIDE-KODEA ETA HAIEN INTERES-GATAZKAK ARAUTZEN DITUEN EKAINAREN 26KO 1/2014 LEGEKO 2.1.E) ARTIKULUAN BARNE HARTUTAKO ORGANO ETA ERAKUNDEETAKO BEHIN-BEHINEKO LANGILEAK.
I.– EUSKADIKO AHOLKU BATZORDE JURIDIKOA.

a) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.

b) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.

c) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.

d) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.

e) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.

f) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.

g) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.

h) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.

II.- KONTRATUEN INGURUKO ERREKURTSOEN ADMINISTRAZIO ORGANOA.

– Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularra.

III.- EUSKADIKO EKONOMIA ETA GIZARTE ARAZOETARAKO BATZORDEA.

a) Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko burua.

b) Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusia.

IV.– LAN-HARREMANEN KONTSEILUA.

a) Lan Harremanen Kontseiluko lehendakaria.

b) Lan Harremanen Kontseiluko idazkari nagusia.

V.– DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA.

– Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria.

VI.– ARARTEKOA.

a) Arartekoa.

b) Arartekoaren ondokoa.

VII.- HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA (HKEE).

a) HKEEko kideak.

i) HKEEko lehendakaria.

ii) HKEEko lehendakariordea.

iii) HKEEko kidea.

iv) HKEEko kidea.

v) HKEEko kidea.

vi) HKEEko kidea.

vii) HKEEko kidea.

b) HKEEko idazkari nagusia.

c) HKEEko behin-behineko langilea.

i) HKEEko auditoretzan aholkularia.

ii) HKEEko auditoretzan aholkularia.

iii) HKEEko auditoretzan aholkularia.

iv) HKEEko auditoretzan aholkularia.

v) HKEEko auditoretzan aholkularia.

vi) HKEEko auditoretzan aholkularia.

vii) HKEEko auditoretzan aholkularia.

viii) HKEEko auditoretzan aholkularia.


Azterketa dokumentala