
226. zk., 2012ko azaroaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
5162
IRAGARKIA, Durangoko farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamena dagoela jakinarazteko dena.
Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Durangoko farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.
Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:
– Osasun eta Kontsumo Saila; Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun eta Kontsumo Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza; Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun eta Kontsumo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza; Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.
– Osasun eta Kontsumo Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza; Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.
Farmazia eskuratzeko eskabideei 239,21 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 8a.
Farmaziako zuzendaria,
SOLEDAD PALOMA ACEVEDO HERANZ.
RSS