Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2012ko apirilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1631

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 16koa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-inpaktuko adierazpena egin eta ingurumen-baimen integratua ematen diona basoko biomasaren errekuntzaren bidez energia elektrikoa sortzeko Bioforest Bost SLU sozietateak Errigoitin sustatu duen proiektuari.

GERTAKARIAK

2008ko irailaren 4an, Bioforest Bost SLU sozietateak garai hartan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendurako Saila zenari eskatu zion hasiera eman ziezaiola sozietate horrek basoko biomasaren errekuntzaren bidez energia elektrikoa sortzeko Errigoitin sustatu duen proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduraren tramitazioari, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak eta proiektuen ingurumen-inpaktuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera.

2008ko urriaren 20an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Plangintza, Ebaluazio eta Kontrolerako Zuzendaritzak zenbait erakunderi eskatu zien txostena egitea, ingurumen-inpaktuaren azterketaren zabaltasuna eta zehaztasun-maila erabakitzeko. Zehazki, irizpena eskatu zitzaien honako erakunde hauei: Osasun Sailari, Kultura Sailari, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari, eta Uraren Euskal Agentziari (horiek guztiak Eusko Jaurlaritzako erakundeak); Kulturako Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari (biak Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendaritza nagusiak), baita Errigoitiko Udalari ere.

2008ko abenduaren 30ean, Bioforest Bost SLU sozietateak garai hartan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendurako Saila zenari eskatu zion ingurumen-inpaktuko adierazpena egin eta, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak arautzen duena betetzeko, ingurumen-baimen integratua eman ziezaion basoko biomasaren errekuntzaren bidez energia elektrikoa sortzeko Errigoitiko udalerri-mugapean. Eskaerarekin batera honako dokumentazio teknikoa aurkeztu zen:

● Errigoitin basogintzako biomasa-lantegia egiteko proiektua. Ingurumen Baimen Integratua.

2009ko urtarrilaren 19an, Ingurumenaren Plangintza, Ebaluazio eta Kontrolerako Zuzendaritzak txostena egin zuen, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanaren zabaltasuna eta xehetasun-maila zehazteko.

2009ko apirilaren 24an, espedientean sartu zen Bioforest Bost SLU sozietateak Errigoitiko Udalari egin zion hirigintza-txostenerako eskaera.

2009ko martxoaren 31n, ekainaren 30ean eta irailaren 25ean, ingurumenaren ardura duen organoak eskatu zion sustatzaileari beste agiri batzuk aurkez zitzala; horrenbestez, 2009ko urriaren 14an osatu zen espedientea.

Beharrezko agiri guztiak aurkeztutakoan, Ingurumeneko sailburuordearen 2009ko urriaren 23ko Ebazpenaren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko aldian, Bioforest Bost SLU merkataritza-sozietateak sustatutako proiektua, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanarekin batera, egoki iritzitako alegazioak aurkez zitezen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren biak 2009ko azaroaren 26an. Horrez gainera, 2009ko abenduaren 20an, horri buruzko iragarkia argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan, eta banakako jakinarazpenak egin zitzaizkien ukitutako lurren auzokide mugakideei. Halaber, formatu elektronikoan zegoen espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren esku jarri zen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web orrian.

Jendaurreko erakusketako izapide horren baitan, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak idatzi batzuk jaso zituen, jendaurreko erakusketako epe-denbora hori luzatzeko eskaera egiten zutenak. Eskaera horiek aintzat hartu ziren, eta Ingurumen Sailburuordetzak 2010eko urtarrilaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, Bioforest Bost SLU sozietateak sustatutako proiektuaren jendaurreko erakusketa-epea luzatzea erabaki zen. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2010eko otsailaren 11n, eta hori jakinarazi zitzaien erabakiak ukitutako auzotar mugakideei.

Jendaurreko erakustaldiaren izapidean zenbait alegazio-idatzi aurkeztu dira, eta Ebazpen honen I. eranskinean jasotzen dira ingurumen-organo honek horiei buruz egitekoak dituen oharpenak.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, 2010eko martxoaren 16an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostena eskatu zien honako erakunde hauei: Errigoitiko Udalari; Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiari, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari eta Mendi eta Naturguneetako Zuzendaritza Nagusiari; eta Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Zuzendaritzari, Ingurumen Plangintzako Zuzendaritzari, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari, Osasun Sailari; eta Uraren Euskal Agentziari. Eskaera horren emaitza espedientean ageri da.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta betearazteko Erregelamenduko 6. artikuluak arautzen duena betetzeko, jendaurreko erakustaldiko izapidean bildu ziren alegazioak helarazi zitzaizkion sustatzaileari 2010eko martxoaren 18an.

Pertsona interesdunek egindako idatziak jaso ziren 2010eko ekainaren 4an, abuztuaren 20an, irailaren 7an, irailaren 20an, azaroaren 26an, abenduaren 3an eta abenduaren 20an, eta guztietan egiten dira proiektuari buruzko oharpenak.

2010eko uztailaren 2an eta azaroaren 3an, sustatzaileak aurrez ingurumen-organoak eskatutako azalpen gehigarriak aurkeztu zituen.

Bizkaiko Foru Aldundiko Mendien eta Naturguneetako Zuzendaritzari eskatutako txostenak jaso ziren espedientean 2010eko urriaren 11n eta azaroaren 23an.

Errigoitiko Udalari eskatutako txostenak eta sustatzaileak udal horretan aurkeztutako informazio gehigarria erantsi zitzaion espedienteari 2010eko azaroaren 18an eta abenduaren 22an.

Sustatzaileak, 2011ko otsailaren 24an eta martxoaren 14an, argitzapen berriak aurkeztu zituen, ingurumen-organoak eskatutakoak, ebazpen-proposamena egiteko.

2011ko abuztuaren 4an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa interesatuen esku utzi zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egindako Ebazpen Proposamenaren zirriborroa erantsita. Entzunaldi-tramitearen jakinarazpena egin zitzaien pertsona interesatu jakin batzuei 2011ko irailaren 23an, abuztuan ezin izan baitziren jakinarazpen horiek egin. Luzatu egin zen, 2011ko urriaren 10ean, alegazioak aurkezteko epea, luzapen hori eskatu zuten interesatuentzat.

Entzunaldi-tramitean, ebazpen-proposamenari egindako zenbait alegazio jaso dira espedientean, eta ebazpen honetako II. eranskinean jaso dira ingurumen-organo horrek alegazio horiei buruz egitekoak dituen oharpenak.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitzea eta kontrolatzea, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz; helburua da ingurumen guztia ongi babestea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea gauzatzeko eta garatzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, baimen honetan sartzen dira, 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatu ez arren, lege horren aplikazio-eremukoak diren jardueren instalazioetan gauzatzen diren eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa duten ekoizpen-elementu eta –lerro guztiak.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumen-baimen bateratua behar dute 1. eranskineko jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen horren oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplika daitekeen instalazio guztietan arau hori betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten herri-administrazio guztien artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztearren eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen arautegiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Bioforest Bost SLU sozietatearen kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: ibilgu-isurketarako baimena, saneamendu-sistema integralera isurketak egiteko baimena, hondakinak sortzeko eta kudeatzekoa, atmosferara isurtzekoa eta, ingurumen-arloko beste zehaztapen batzuen artean, lurzoruaren kutsadura prebenitzeari eta zuzentzeari dagozkion baimenak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak eginez.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoarekin bat, ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak jarduera sailkatuen udal-baimena emateko prozedura ordeztuko du, udal-agintarien behin betiko ebazpenean izan ezik. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua, hala badagokio, loteslea izango da udal-agintarientzat, lizentziak ukatzea edo neurri zuzentzaileak ezartzea baldin badakar, bai eta 16/2002 Legearen 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdietarako ere. Aipatutako 29. artikuluan adierazten da aurrez xedatutakoak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruzko arau autonomiko aplikagarriei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean araututa dago. Transkribaturiko aginduak aplikatuz, Bioforest Bost SLU sozietateari dagokion ingurumen-baimen integratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ezarritako izapideak; horrez gain, honako erakunde hauen txostenak erantsi dira (espedientean ageri da txosten horien emaitza): Errigoitiko Udalarena; Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiarena, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarena eta Mendi eta Naturguneetako Zuzendaritza Nagusiarena; eta Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako Zuzendaritzarena, Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritzarena, Uraren Euskal Agentziarena eta Osasun Sailarena.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-inpaktuari buruzko ebaluazioaren prozedura bete behar dute nahitaez, Legearen 1. eranskinean jasota egonik, Euskal Autonomia Erkidegoan egin nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatuek. Prozedura hori ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpenarekin amaitzen da, eta adierazpen hori beharrezkoa da aipatutako proiektuak gauzatzeko edo baimentzeko administrazio-ebazpena eman ahal izateko.

Era berean, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikuluan xedatutakoa betez, autonomia-erkidegoek beharrezkoa dena xedatuko dute, ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako jarduerak eta araudi autonomikoan ingurumen-inpaktua ebaluatzeko ezarritako beste figura batzuk ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran sartu ahal izateko, hala eska badaiteke eta autonomia-erkidegoak badu horretarako eskumena.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legeko aginduak betez, ingurumen-organoak neurriak hartu ditu ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumen-baimen integratuaren prozeduran txertatzeko. Alde horretatik, aipaturiko prozedura horren izapideetan, batera hartu dira kontuan proiektuak izan ditzakeen eraginak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako gainerako ingurumen-manuen ikuspegitik zehaztearren proiektuaren bideragarritasuna. Bateratze hori ikus daiteke, halaber, ingurumen-baimen integratua emateko ebazpen-proposamenaren aurreko proiektuaren balorazio orokorrean. Proposamenean bezala, ebazpen honetan ere sartuta dago ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aipatutako prozesuaren emaitza. Horretarako, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten du lehenengo idatz-zatian, aldeko irizpenarekin, eta aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela aipatzen du, ingurumen-ondorioetarako soilik; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, eta baldintza horiek koherenteak dira uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikatuz proiektuari ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin.

Azkenik, instalazioak gehienez isuri ditzakeen substantzia kutsagarrien emisioko muga-balioak ezartzeko, eta, ingurumena ahalik eta gehien babeste aldera, instalazioa ustiatzeko beste baldintza batzuk ezartzeko, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira eskura diren teknika onenak nahiz sektoreko legeria aplikagarriak ezarritako neurriak eta baldintzak. Bereziki aintzat hartu da Europako Batzordearen 2006ko uztaileko Reference Document on Best Available Techniques for Large Combustion Plants BREF agiriaren edukia. Horrez gainera, sektore-arauen esparruan, berezi aplikatzekoa da kasu honetan martxoaren 12ko 430/2004 Errege Dekretua. Errege Dekretu horren bidez atmosferarako isurpen-mugaketari buruzko arau berriak ezartzen dira errausketa-instalazio handietatik eratorritako kutsatzaile jakin batzuei dagokienez, eta baldintza batzuk xedatzen dira petrolio-findegien atmosferarako isurpenak kontrolatzeko.

Azaldu berri dugun guztia aintzat hartu ondoren, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertuta eta aurkeztu diren alegazioak kontuan izanda, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Bioforest Bost SLU sozietateak sustatutako proiektuari aplikatzekoak zaizkion baldintzak.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluak arautzen duen entzunaldi-izapidea bete ondoren, izapide horretan egin diren oharpen eta alegazioak aztertu dira, ebazpen hau emateko.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren arabera, organo honek eskumena du ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena egiteko eta ingurumen-baimen integratua emateko.

Ikusi dira 2011ko abuztuaren 4ko Ebazpena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailarena; otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra; uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; urtarrilaren 11ko 1/2008 Errege Lege Dekretua, proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onesten duena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, ingurumen-inpaktua ebaluatzeko araudia onesten duena; abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; eta azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena; aplikatu beharreko gainerako araudiak ere aintzat hartu dira, eta, horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumen-inpaktuko deklarazioa egitea, aldekoa, basogintzako biomasaren errekuntzaren bidez energia elektrikoa sortzeko Bioforest Bost SLU merkataritza-sozietateak Errigoitiko udal-mugapean sustatu duen proiektuarentzat, ebazpen honen hirugarren puntuan adierazten diren baldintzekin.

Bigarrena.– Ingurumen-baimen integratua ematea Bioforest Bost SLU merkataritza sozietateari (sozietate helbidea Leioan, Pae Udondo A eraikina, 2. solairua – Autonomia etorbidea, 2 eta B95525622 IFK), basogintzako biomasaren errekuntzaren bidez energia elektrikoa sortzeko Errigoitiko udal-mugapean sustatu duen proiektuarentzat, ebazpen honen hirugarren puntuan adierazten diren baldintzekin.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinak arautzen duen 1.1.a) kategorian sartzen da jarduera, hau da, Energia elektrikoa erregimen arruntean edo erregimen berezian sortzeko instalazioak, erregai fosilak, hondakinak edo biomasaren errekuntzaz ibili eta errekuntzako potentzia termikoa 50 MW baino handiagoa dutenak.

Bioforest Bost SLU sozietatearen lantegiak 71,4 MW-ko potentzia termikoa izango du, eta Errigoitiko udal-mugapeko Malluki industrialdeko partzela batean da egitekoa. Partzela horrek 3.256, 71 m2 ditu. Instalatutako potentzia elektrikoa, guztira, 2.331 kW-koa izango da.

Energia elektrikoa basogintzako biomasaren errekuntzaren bidez sortzeko lantegiak sorkuntza elektrikorako ziklo termodinamiko bat baliatzen du, lurrun-galdara batez eta lurrun-turbosorgailu baten bidez gauzatzen dena.

Basogintzako biomasa birrindua izango da erregaia, eta urtero 179.613 tona kontsumituko dira. Galdarak parrilla finkoak eta mugikorrak ditu, eta lau zonatan banatzen dira. Zona horiek abiadura erregulatzeko gailu hidrauliko baten bidez abiarazten dira, erregaia galdararen jarduneko erregimen guztietan behar bezala banatzen dela bermatzeko.

Kondentsazio bidez erreakzioa egiten duen etapa anitzeko turbina bat eta alternadore bat pizten duen lurrun-erauzgailu batez osatzen da turbosorgailua.

Karga-tobera batek hartzen du biomasa birrindua eta karenatutako garraio-zinta batean deskargatzen da. Azken horrek pisatze-sistema jarraitu bat izango du, prozesura sartzen den biomasa neurtzeko. Zinta horrek galdararen elikatze-sistemara eramaten du biomasa. Bitarteko biltegiratzerako tobera itxi batera eramango da biomasa. Tobera horrek 30 m3 -ko edukiera izango du eta galdararen ondoan izango da. Bere egitekoa izango da galdaran sartuko den erregai-materiala erregulatzea sarbide guztietan.

Galdaran erretzen da biomasa, eta ura berotzeko eta lurrun gainberotua lortzeko baliatzen da handik sortzen den energia termikoa. Lurrunak hartzen duen energia termikoa eraldatu egiten da, Ranking ziklo termodinamikoaren bidez, energia mekanikoa sortuz. Ziklo horretan, presio handiko lurrun gainberotua hedatzen du lurrun-turbinak, eta turbinaren errotorean mugimendu birakari bat sorrarazten du. Energia mekaniko hori energia elektriko bihurtzeko, turbinara akoplatutako alternadore bat baliatzen da, erreduktore baten laguntzaz. Zikloa ixteko, ur kondentsatua ponpatzen da kondentsadorearen irteeratik biomasa-galdararaino, desgasifikatzaile termikoaren bidez.

Lantegian sortzen den energia aire libreko azpi-estazio elektriko batera eramaten da, lantegiaren ondora. Azpi-estazioak 2.377 m2 izango ditu, eta biomasa-lantegitik 60 metro ingurura izango da. Goi-tentsioko sarerako konexio-puntua azpi-estazioaren irteerako atetik 100 metrora dago, zirkuitu bikoitzeko Gatika-Euba 132 kV-ko linearekin konektatuz.

Udal-sareko ura kontsumituko du instalazioak, eta hari erabilera sanitarioa emango dio, bai eta ur-lurrun zikloan erabiltzeko ere. Aurreikuspenen arabera 35.000 m3 ur kontsumituko ditu urtean.

Bertan sortutako elektrizitatea kontsumituko du instalazioak, eta larrialdietarako ekipo elektrogeno bat ere izango du. Horrez gainera, lantegiak gasolioa kontsumituko du galdara martxan jartzeko.

Atmosferara isuriak egingo dituen foku bakarra izango du lantegiak, biomasa erretzeko galdaratik datorrena eta bi tratamendu-sistemez hornitua dagoena: bereizgailu ziklonikoa eta mauka-filtroa.

Hondakin-uren mota hauek sortuko ditu instalazioak: ur sanitarioak, kutsatuta izan daitezkeen euri-urak, eta industriako hondakin-urak.

Industrialdeko kolektorera isuriko dira ur sanitarioak, eta industrialdeko uren tratamendurako estaziora eramango. Estalkirik gabeko bide eta plataformetatik datozen euri-urak bi dekantazio-arketatan tratatzen dira, koipeak bereizten direlarik bertan. Hori egin ostean, Butroe ibaira isuriko dira, industrialdeko euri-uren saretik.

Ur-isuri hauek gertatzen dira industria-prozesutik:

– Drainatze oliotsuetako urak, ura eta olioa bereizteko gailu batez tratatuko direnak. Zati oliotsua hondakin moduan tratatuko da, eta ura Butroe ibaira isuriko da industrialdeko euri-uretarako hodi-biltzailearen bidez.

– Oliotsuak ez diren urak (osmosi alderantzikatuko prozesutik at geratutakoak, galdarako purgak eta airea kondentsatzeko sistemaren purgak). Instalazioko araztegian tratatzen dira ur horiek, homogeneizatzeko eta neutralizatzeko depositu batean egiten den tratamendu fisiko-kimiko baten bidez, eta gerorako koagulazio eta flokulazioko tratamendu baten bidez. Araztegiko efluenteak Butroe ibaira isurtzen du, industrialdeko euri-uren saretik.

Instalazioak sortzen dituen hondakin arriskutsuena mantentze-lanen ondoriozkoak dira: hainbat ekipotan erabilitako olioak eta biltegiratze-deposituen eta bereizteko makinen hondoak garbitzean ateratzen diren lohi oliotsuak. Arriskutsuak ez diren hondakinei dagokienez, basogintzako biomasa erretzetik datozen eskoriak eta hauts hegazkorrak dira nabarmenenak.

Besteak beste, proiektuak honako neurri hauek biltzen ditu, teknika onenentzat jo daitezkeenak:

– Kargatzeko eta deskargatzeko ekipoen erabilpena, erregaiaren erortze-altuera txikitu eta, ondorioz, hauts hegazkorraren sorrera murriztuko dutenak.

– Garraio-zintak zona seguru, ireki eta gainetan jartzea, ibilgailuek eta bestelako ekipoek kalterik sor ez dezaten.

– Ingurumena kudeatzeko sistema.

– Etengabe monitorizatzea SO2, NOx eta partikulen isuriak, tximinian jarritako analisi-tresnen bidez.

– Errekuntza-ekipoetako erretzaileen mantentze-lan egokiak egitea eta metxeroen aldiroko berrikuspenak egitea.

– Errekuntza-baldintzak doitzea, NOx isuriak minimizatzeko eta NOx apaleko erretzaileak erabiltzea.

– Errekuntza-potentziaren erregulazioa eta gas-nahasketaren kontrola.

– Gasak depuratzea ziklo aniztunak eta mauka-filtroak baliatuz.

– Ur oliotsuak drainatzeko eta oliotsuak ez direnak prozesatzeko sare independenteak erabiltzea batetik, eta euri-uretarako beste sare bat erabiltzea, bestetik, aurrenengoen tratamendu eraginkorragoa egiteko.

– Hondakin urak banatzea eta haien lasterren tratamendu bereiziak egitea.

– Hondakin-uren araztegia.

Hirugarrena.– Baldintza eta betekizun hauek ezartzea Bioforest Bost SLU sozietateak Errigoitiko udal-mugapean sustatutako instalazio berrian, energia elektrikoa sortzeko xedea duena basogintzako biomasaren errekuntzaren bidez.

A.– Bioforest Bost SLU enpresak Ingurumen saileko Sailburuordetzari Administrazioarekiko harremanen goi tituludun arduradunari buruz emandako datuen edozein aldaketaren berri emango dio.

B.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.8 artikuluak ezartzen duen epea bi urtekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita. Horretarako, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, gutxienez hilabete lehenago, noizko aurreikusten den proiektua gauzatzen hastea.

C.– Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita dagoen bezala gauzatuko dira, indarrean dagoen araudia eta ondorengo idatz-zatietan ezarritakoa betez.

Ebazpen honek ezartzen dituen neurri babesleak eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa betearazteko obra-unitateekin eta prezioekin osatuko dira aurrekontua eta baldintza-agiria.

C.1.– Instalazioa eraikitzeko baldintza orokorrak.

C.1.1.– Jarduketa-eremua mugatzea.

a) Obrak eta lurzorua okupatzea dakarten eragiketa osagarriak proiektuaren mugen barruan burutuko dira. Aipatutako mugetatik kanpo, ahalik eta gehien murriztuko da obretako makinen eta ibilgailuen zirkulazioa.

b) Goian aipatutako barrutitik kanpo ustekabeko eraginik gertatuz gero, eragina zuzentzeko eta tokia lehengoratzeko neurri egokiak jarriko dira, ingurumenari buruzko aholkularitzak ebazpen honen C.1.11. atalean adierazitako txostena egin ondoren.

c) Obrarako sarbideak, makinak edukitzeko guneak, obra-materialak aldi batean biltegiratzeko tokiak nahiz hondeaketa-lurrak eta hondakinak aldi baterako metatzeko tokiak ingurumenean ahalik eta gutxien eragiteko irizpideak aintzat hartuta pentsatuko dira. Obrak hasi aurretik, alderdi horiek behar bezala zehaztuko dira xehetasunezko kartografian. Zehaztapen hori obraren zuzendaritzak onartu behar du, C.1.11. atalean aipatutako ingurumen-arloko aholkularitzaren txostena jaso ondoren.

C.1.2.– Natura-ondarea babesteko neurriak.

Bertako hainbat baso-espezieren araubide bereziari buruzko urriaren 14ko 11/1997 Foru Aginduan xedatutakoa aplikatzearen kaltetan izan gabe, honako neurri hauek aplikatuko dira:

a) Ez da bertako landarerik kendu behar zuzenean okupatzea aurreikusten ez den eremuetan. Horretarako, obrak hasi baino lehen, zehatz-mehatz mugatu eta balizatuko dira lanak gauzatzeko derrigorrez ebaki behar ez diren bertako zuhaitzak eta zuhaitz-unadak. Babestu beharreko eremu horiek berariaz zehaztu beharko ditu ebazpen honetako C.1.11 idatz-zatian ezarritako ingurumen-aholkularitzak.

b) Kontuan izan behar da proiektuaren eragin-eremuan Bisoi Europarra (Mustela lutreola) egon daitekeela, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendako espezieetako bat. Horrenbestez, espezie horretako aleren bati eragin diezaiokeen ekintzaren bat egiten hasi aurretik, kontuan izan beharko da honako arau hauetan ezarritakoa: 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesten duena, 167/1996 Dekretua, uztailaren 9koa, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda Arautzen duena, eta, batez ere, 118/2006 Foru Dekretua, ekainaren 19koa, Bisoi Europarraren, Mustela lutreola (Linnaeus, 1761), Kudeaketa Plana onesten duena, Bizkaiko Lurralde Historikoan, galtzeko arriskuan dagoen espeziea den eta babesteko neurri bereziak behar diren aldetik, eta, azkenik, alorreko foru-organo eskumendunak horri buruz ezar dezakeena.

C.1.3.– Urak eta lurzorua babesteko neurriak.

a) Eraikuntza-lanak egin bitartean, ahalik eta material xehe gutxien bota behar da drainatze naturaleko sarera. Horretarako, urak bideratzeko gailuak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatu eta egingo dira, obren ondorioz kutsatutako urak bertan biltzeko.

b) Obrako makinak edukitzeko eta horien mantentze-lanak egiteko tokia drainatze naturaleko saretik isolatuko da. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema izango ditu, lurzorua eta ura olio eta erregaien eraginaren ondorioz kutsa ez daitezen. Erregaien zamalanak, olio-aldaketak eta tailerreko jarduerak ezin izango dira horretarako adierazitako eremuetatik kanpo egin.

C.1.4.– Hauts gutxiago altxatzeko neurriak.

a) Obrek irauten duten bitartean, zorrotz kontrolatuko dira ibilgailuak pasatzeko bideen eta bestelako eremuen garbiketa-lanak, bai obren eraginpean dagoen eremuan, bai obrara sartzeko bideetan. Pistak eta aldi baterako soil egongo diren eremuak ureztatzeko sistema bat jarriko da.

b) Obra-guneetako irteeran ibilgailuak garbitzeko instalazioak egongo dira. Gailu horien ezaugarriak eta horien kokapen zehatza jaso beharko dira ebazpen honen C.1.12 puntuan aipaturiko agirietan.

C.1.5.– Zaratak, dardarak eta horien ondoriozko efektuak gutxitzeko neurriak.

a) Eraikuntza-faseak iraun bitartean, beharrezkotzat jotzen diren obra-jardunbide egokiak aplikatu beharko dira, obra-makineriaren mantentze-lan orokorrei eta zarata murrizteari dagokienez.

b) Zonakatze akustikoari, kalitate helburuei eta ateratako zaratari dagokienez zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, lanetan erabiliko diren makinek, aire librean erabiltzeko makinen zaratari buruz indarrean dagoen legerian ezarritakoa bete beharko dute. Batez ere otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan ezarritakoa beteko dute, hau da, aire librean erabiltzeko zenbait makinek atera dezaketen zarata arautzen duena, eta gainerako arau osagarriak.

C.1.6.– Hondakinak kudeatzeko neurriak.

a) Obrek iraun bitartean sortutako hondakinak, hau da, obra-lekuak prestatzeko lanetatik sortzen direnak, bilgarriak, baztertzen diren lehengaiak eta garbiketa-lanetako soberakinak, Hondakinei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikagarri diren araudi zehatzetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

b) Obran sortutako hondakin guztiak, haien balioztatzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria bada, hondakinak balioztatzeko eragile baimendu bati igorri beharko zaizkio. Teknikoki, ekonomikoki edo ingurumen-ikuspegitik balioztatzea bideraezina dela behar bezala ziurtatu ondoren soilik deuseztatu ahal izango dira hondakinak.

c) Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak sortzea eta kudeatzea arautzen duen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan ezarritakoa hartuko da aintzat. Horren haritik, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko azterlan bat bildu beharko da eraikuntza-proiektura, otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretu horren 4.1.a artikuluan ezarritako edukiarekin.

d) Zabortegira bidali beharreko hondakinak, hondakinak zabortegietan utzita deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren eta hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera kudeatuko dira. Hondakin horien ezaugarriak zehazteko, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatzen duenari erreparatuko zaio (hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen ditu arau horrek), eta 1999/31/EEE Zuzentarauko 16. artikuluari eta haren II. eranskinari; betiere, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritako jarraibideekin bat etorrita (hondakinak zabortegian bilduz ezabatzea eta betegarriak egikaritzea arautzen du azken arau horrek).

Jarduerako material-soberakinak betelanak egiteko erabiltzen badira, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen I. eranskinean adierazitako EBA-A Ebaluazioko Balio Adierazleak baino kutsatzaile-kopuru txikiagoa duten materialekin soilik egin ahal izango dira lurrak betetzeko lanak.

e) Hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte hondakin arriskutsuak dauzkaten ontzi edo ontzikiek, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileri eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren ontzi edo ontzikiak etiketatuta egon behar dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen arabera.

f) Olio erabilia, berriz, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko da.

Olio erabiliak olioak aldi baterako biltegiratzea, hau da, baimendutako kudeatzaileak biltzen dituen arte, sakonune edo segurtasun-sistema batean gordetako biltegietan egingo da, horrela biltegi nagusia apurtuz edo galduz gero olioa sakabanatzea saihesteko.

g) Hondakinak kudeatzeko araudia bete dadin errazteko, lan guztietan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistemak, langileek sistemak zuzen erabiltzen dituztela ziurtatzeko ardura izango baitute. Bereziki, inolaz ere ez da eragingo kontrolatu gabeko efluenterik erregai eta produktuak biltegiratzean, makineria mantentzeko lanak egitean edo hondakinak erretzean.

Aurrekoaren ildotik, gune espezifiko bat prestatuko da, eta bertan jarriko dira hondakin arriskutsuak (olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar) aldi baterako gordeko dituzten instalazio estaliak. Gainera, arriskutsuak ez diren hondakinak eta hondakin inerteak biltzeko edukiontzi espezifikoak jarriko dira beste leku batean, aurrekoetatik bereizirik. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari eman arte, edukirik gal ez dadin isurita edo lurrunduta. Era berean, sortutako hondakinak biltzeko gailu estankoak (bidoiak eta abar) jarriko dira obran zehar, eta hondakin horiek izaeraren arabera bereiziko dira, aipatutako puntu garbian aldi baterako biltegiratu aurretik.

h) Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txosten osoa egin beharko da, eta indarrean dagoen legeriak hondakinen kontrolerako, jarraipenerako eta onarpenerako jasotzen dituen agiriak erantsi beharko dira txosten horretan.

C.1.7.– Proiektua ezartzeko partzelan betelanak egiteko erabiliko diren materialak kontrolatzea

Obrak egiteko material hauek soilik erabil daitezke:

– Obra honen hondeaketa-lanetatik etorritako materialak, Ebazpen honetako C.1.6 atalean aipatzen den karakterizazioaren emaitzarekin bat etorriz.

– Arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzetik etorritako zepa beltzak, aldez aurretik balioztatze-prozesuaren pean jarri ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzetik sortutako zepak balioztatu eta erabiltzea arautzen duen otsailaren 18ko 34/2003 Dekretuan ezarritako baldintzetan. Kasu honetan, ez dira jarriko etengabe urpean dauden zonetan. Batez ere betelanetarako erabiliko dira naturalak zein obrakoak izan daitezkeen beste material inerte batzuk dauden zonetan.

– Bigarren mailako agregakina, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen balioztatzetik eratorritakoa.

– Agregakin naturalak.

C.1.8.– Kultura-ondarea babesteko neurriak.

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritako gainerako xedapenak gorabehera, obretan aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, berehala jakinaraziko zaio Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Orokorrari; gero, beharrezkoa izanez gero, hark erabakiko du zer neurri ezarri.

C.1.9.– Paisaian integratzea.

Instalazioa eraikitzeko proiektuak instalazioari lotutako lurrak eta instalazioak paisaiara egokitzeko beharrezko aurreikuspenak barneratuko ditu, horiei eremuan integratzen laguntzeko.

Lanek erasandako alde guztiak lehengoratuko dira; baita ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanean agertzen ez zirenak baina azkenean proiektuaren ondorioz kaltetu direnak ere. Obrak eremu urbanizatu gabeak ukitzen dituenean, lehengoratze-lan hori egiteko, berriro landatu behar dira landarez bete daitezkeen zonaldeak.

C.1.10.– Obraren garbiketa eta akabera.

Obra amaitu ondoren, garbiketa-lan zorrotza egingo da, eta proiektuaren eragina izan duen eremuan obra-soberakin guztiak kenduko dira, erabat garbi utzi arte.

C.1.11.– Ingurumen-aholkularitza.

Obra amaitu arte eta dagokion berme-aldiak irauten duen bitartean, obraren zuzendaritzak ingurumen-gaietan eta, oro har, neurri babesleei eta zuzentzaileei dagozkien alderdietan kualifikatutako aholkularitza izan beharko du. Gai horiei buruz baldintza-agiriak obra-zuzendaritzari esleitzen dizkion funtzioekin lotutako ebazpenak, betiere, aholkularitza hori egiten duten adituek txostena egin aurretik eman beharko dira.

C.1.12.– Lan-programa diseinatzea.

Kontratistak jarduera-proposamen batzuk egin beharko ditu, ondoko azpiataletan zehaztutako alderdi batzuetan zehazten direnak. Proposamen horiek, ebazpen honetan kasu bakoitzerako ezartzen diren irizpideen arabera diseinatuko direnak obra-zuzendariak onartu beharko ditu, aurreko atalean aipaturiko ingurumen-arloko aholkularitzaren txostena aztertu ondoren, eta gauzatu beharreko lan-programan integratuta geldituko dira. Jarraian zehaztukoak dira agiriak:

a) Kontratistaren instalazio-eremuen kokapenari eta ezaugarriei eta hondakinak aldi baterako biltegiratzeari buruzko xehetasunak, ebazpen honen C.1.1 eta C.1.6. ataletan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

b) Ura eramateko sareen xehetasunak eta solido esekiak atxikitzeko gailuen kokapena, ebazpen honen C.1.3. atalean aurreikusitakoak.

c) Ibilgailuak garbitzeko gailuen kokapena eta xehetasunak, ebazpen honen C.1.4. atalean aurreikusitakoak.

d) Obran sortutako eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko plana, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak sortzea eta kudeatzea arautzen duen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

C.1.13.– Obra-jardun onaren controla.

Obra-jardun onaren kontrola egingo da, eta bereziki kontuan hartuko dira honako alderdi hauek: eraginpeko azalera eta ur-baliabideen babesa, hondakinen kudeaketa, hondeaketa-hondakinak, solido esekiak atxikitzeko gailuen funtzionamendua, hauts– eta zarata-ekoizpena eta ebazpen honetan adierazitako bestelako alderdiak.

C.1.14.– Obraren amaierako txostena.

Sustatzaileak obraren amaierako txostena bidali beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari; obrak egin bitartean izan diren gertaeren berri emango du bertan, eta ebazpen honetan nahiz Ebazpen honetan jasotako neurri babesle eta zuzentzaileak zenbateraino betetzen diren azalduko du, eta ingurumen-organoak hondeaketa-materialak behar bezala kudeatzeko ezarritako neurrien berri ere emango du.

Horrekin batera, eta hala badagokio, proiektua gauzatu bitartean sartutako aldaketak xehetasunez dokumentatu beharko dira, ingurumenean duten eragina kontuan hartuta. Halaber, eraikuntza-fasean zehar ingurumena zaintzeko eginiko programaren emaitzak eta hondeaketa-materialen helmuga zehatza dokumentatu behar dira, material horien zenbaketari eta ezaugarriei buruzko datuak gehituta.

C.2.– Hondakinak jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

C.2.1.– Onartuko diren hondakinak.

Proiektuak adierazten du erregai nagusia basogintzako biomasa izango dela, basoak garbitzean egindako kimatze eta bakantzeetatik aterea, eta hori dela ingurumen-inpaktuko ebaluazioaren alderdi nagusietako bat. Horrenbestez, ezingo dira lantegian erabili mendiaren bestelako erabilera edo aprobetxamenduetatik eratorritako materialak, eta, bereziki, basa-landarediaren mozketatik eratorritakoak. Egurraren lehen eraldaketako soberakinak ere erabiliko dira lantegi-jardueran, baldin eta ez badu egur horrek kontserbaziorako tratamendu kimikorik izan.

Lantegiak ez ditu inguruko landare-eraketen orekarik distortsionatu behar, eta hori horrela izango dela bermatzeko, urtero lantegiak behar dituen lehengaien horniduren zenbatespen xehakatua egin behar du, hornidura hori proiektuak egiten dituen aurreikuspenak betetzen dituela egiaztatu eta ziurtatzeko. Sustatzaileak zerrenda bat aurkeztuko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, adierazteko zer baso-partzelatatik hornituko duen bere jarduera, eta, bertan, zenbatetsi egingo du haiek zer kokapen, azalera eta biomasaren zer ekoizpen-ratio izango dituzten eta urtean zehar nola banatuko diren parametro horiek. Informazio hori adieraziko du Ebazpen honetako C.2.2. atalak seinalatzen duen artxiboak.

Galdara abiarazteko erabiliko diren gaien kasuan izan ezik, proiektuan eta ingurumen-inpaktuko proiektuan zehaztutako energia-iturriak erabiliko dira: basoak garbitzean eta bakantzean geratutako soberakinak eta zerrategietako hondarrak. Parke eta lorategietatik ere lor daitezke jite horretako hondakinak. Ezingo dira erabili xurgatzaile moduan erabiliak izan diren zerrategi-hondakinak eta egurra kontserbatzeko substantziekin tratatuak izan direnak.

Lantegiak hondakin ez-arriskutsu hauek balia ditzake balorazio-prozesuetarako:

(Ikus .PDF)

SO2 isuriak ingurumen-inpaktuko azterketak adierazitako mugen azpitikoak izango direla bermatzeko, lantegian baliatutako biomasak ezingo du izan pisu osoaren % 0,075 baino handiagoko sufre-edukirik.

C.2.2.– Hondakinen sarreraren kontrola.

Baimendutako hondakinak onartu aurretik, haien onarpena egiaztatzen duen agiria igorriko dio sustatzaileak hondakinen gabeari, eta onarpen-baldintzak zehaztuko ditu agiri horrek. Horren salbuespena izango dira basogintzako hondakinak (LER 02 01 07). Onarpen-agiri horren kopia bat bidaliko zaio Ingurumen Sailburuordetzari, onarpena eman dezan.

Erregaitarako lantegira iristen diren sorta guztiak aztertu behar dira erabili aurretik, egiaztatzeko aurreko atalean agintzen den akordioarekin bat datozela, eta, beharrezkoa den kasuetan, unean uneko onarpen-agirian ezartzen diren eskakizunak betetzen dituztela.

Lantegian onartutako hondakin guztietan egiaztatu behar da biomasak behar bezala betetzen dituela sufre-edukiaren mugak (hori onarpen-agiria egin baino lehen egin beharko da kasuan kasu), eta gerora urtean behin egin beharko da gutxienez.

Sustatzaileak artxibo fisiko edo telematiko bat izango du, datu hauek gordetzeko ordena kronologikoan:

(Ikus .PDF)

(*) ebazpen honetako C.2.1 atalean zehazten diren datuak jasoko dira

Erabili asmo duen artxibo-eredua aurkeztu behar du sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzan, onartua izan dakion. Jarduerari ekin ondoren, ingurumen-organo honi bidali behar zaio adierazitako artxibo horren kopia bat, sei hilero (bi epetan banatuko da bidalketa: urtarriletik ekainera dagokion epekoa eta uztailetik abendura dagokiona).

Hondakin ez-arriskutsuen kudeaketari buruzko memoria bat aurkeztu behar du sustatzaileak, jarduerak egin diren urtearen ondorengo martxoaren 1a baino lehen.

C.3.– Instalazioaren diseinu eta funtzionamendurako baldintza orokorrak.

C. 3.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

C.3.1.1.– Baldintza orokorrak.

Bioforest Bost SLU sozietateak egingo duen biomasa-instalazioa atmosferarako emisioei dagokienez ebazpen honetan ezarrita dauden gehienezko emisio-mugak ez gainditzeko moduan diseinatu, ekipatu, eraiki eta ustiatuko da.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanporatuko da, emisio horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren, hala badagokio. Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango konfinatuak ez diren emisioak biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez bada, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen bada.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurtzerik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura– eta konposizio-aldaketei modu eraginkorrean aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

C.3.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Bioforest Bost SLU sozietatearen biomasa-errekuntzako instalazioak atmosferaren babesaren alorrean indarrean dagoen arautegiaren arabera katalogatutako ondorengo foku hau du:

(Ikus .PDF)

Horrez gainera, partikulen emisio difusoak egiten dira parrillan jasotako eskorien deskargen eta arazketa-sistemak biltzen dituen hauts hegazkorren ondorioz. Dena den, isuri edo emisio horiek ez dira esanguratsuak, eskuragarri dauden biltze-sistemei erreparatuta:

– Parrillan jasotako eskoriei dagokienez, redler garraio-sistema automatiko batekin erretiratzen dira, hezetasun bidetik. Hormigoizko silo batean jasotzen dira eskoriak lurraren gainean, harik eta erretiratzen diren arte. Eskoriak hezetzean, hoztu egiten dira eta ez da partikularik isurtzen airera.

– Hauts hegazkorri dagokienez, aire aurre-berotzeko gailuan, zikloi anitzekoan eta mauka-filtroan jasotzen dira, bide lehorreko redler garraio automatikoko sistema baten bidez. Bildutako hautsak edukiontzietan jasotzen dira, harik eta bidaltzen diren arte. Kasu honetan, redler zintak daramatzaten deskarga-ekipoak eta zintak babestuta eta estalita izango dira, partikulak sakabanatu ez daitezen. Edukiontzi itxiak erabiliko dira, helburu bera lortzeko.

C.3.1.3.– Isurpeneko muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurpenek ez dituzte muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

Emisioko muga-balioak honako baldintza hauei dagozkie: 275 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra eta % 6ko O2 edukia.

Isuriak neurtu eta ebaluatzeko baldintzek bete egingo dituzte 430/204 Errege Dekretuak araututako xedapenak.

Aurrez finkatu diren mugako isuri-mugak betetzen dira ulertuko da, kasu hauetan:

1.– Neurketak etengabeak badira.

– Egunero baliozkotutako batez besteko balioek ez dute ezarritako isuri-balio gehienezkoak gainditzen.

– Urtean zehar baliozkotutako orduen batez besteko balioen 100eko 95ak ez gainditzea ezarritako gehienezko isuri-balioen 100eko 200.

Konfiantza-tarteen balioek, 100eko 95ean, isuri-balio gehienezkotan zehaztuta, ez dituzte gainditu behar isuri-balio gehienezko ehuneko hauek: 100eko 30 partikulak; 100eko 20 sufre-dioxidoa; 100eko 20 nitrogeno-oxidoak; eta 100eko 10 karbono-monoxidoa.

Ustiapen-epe efektiboaren arabera zehaztuko dira orduko eta eguneko batez besteko balio baliozkotuak (ez dira epe horretan sartuko abiarazteko eta gelditzeko epeak), baliozkotutako batez besteko balioetatik abiatuta, aurrez zehaztutako konfiantza-tartearen balioa erantsi ondoren neurtuta. Ez dira erregistro-denbora baliozkoak izango mantentze-lanetakoak, matxuretakoak edo neurtze-ekipoen funtzionamendu okerrekoak.

2.– Neurketak etenak badira.

Neurtutako balioak (hiru neurketa, bakoitza ordubetekoa gutxienez, zortzi ordutan zehar neurtuak) gordinak izango dira, eta haiei jarraian zehaztuko den konfiantza-tartearen balioa kenduko zaie.

Konfiantza-tarteen balioek, 100eko 95ean, isuri-balio gehienezkotan zehaztuta, ez dituzte gainditu behar isuri-balio gehienezko ehuneko hauek: 100eko 20 sufre-dioxidoa; 100eko 20 nitrogeno-oxidoak; eta 100eko 30 partikulak.

Aurrez finkatu diren isuri-balio mugakoak betetzen direla usteko da, baldin eta horrela zuzendutako hiru neurriek isuri-balio mugakoak gainditzen ez badituzte.

C.3.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniek ez dute ebazpen honen C.3.1.2 idatz-zatian jasota dagoen gorengo kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri ezarriko dira, industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurre hartzeari eta zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an Industria Ministerioak emandako Agindua betetzearren; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurrez ikusten diren zuloen kokapena eta ezaugarriei dagokienez, laginak hartzeko gunetik fluxuaren noranzkoaren eta kontrako noranzkoaren (L1 eta L2 parametroak) arabera neurketa-gunea baino lehenago dagoen fluxu gaseosoko edozein perturbaziora arteko tarteek 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean ezartzen denera egokitu beharko dute.

Isurketa barreiatuak murrizte aldera, isurketak biltzeko, husteko eta arazteko sistema guztien mantentze-lan zuzenak egingo dira. Gainera, instalazioak egunero eta astero garbituko dira; kanpoko ateak eta nabea oro har itxi egingo dira, eta igorpen horiek minimizatzeko beste jarduera batzuk ere egingo dira. Aipatutako informazio guztia ebazpen honen E.3 idatz-zatiko mantentze-lan prebentiboen eskuliburuan jasoko eta erregistratuko da.

C.3.2.– Ubidera isurtzeko baldintzak.

C.3.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, gune hartzailea eta kokapena.

Isuria sortzen duen jarduera-mota nagusia: basogintzako biomasaren errekuntzaren bidez energia elektrikoa sortzeko lantegi-instalazioa (jatorri termikodun energia elektrikoa sortzea).

Jarduera-taldea: 1.

CNAE talde-mota 1-1-40.10.

(Ikus .PDF)

C.3.2.2.– Gehienezko isurketa-emariak eta –bolumenak.

1. isuria: Ur oliotsuak.

(Ikus .PDF)

2. isuria: Galdara-purgak, osmosi-ukoak eta aire-kondentsazioko sistemaren purgak.

(Ikus .PDF)

C.3.2.3.– Isurpeneko muga-balioak.

Ibilgurako isuriak eragingo dituzten jardueren bereizgarriak jarraian aipatzen direnak baino ez dira izango, horietako bakoitzerako ezarritako gehieneko muga hauekin:

1. isuria: Ur oliotsuak.

(Ikus .PDF)

2. isuria: Galdara-purgak, osmosi-ukoak eta aire-kondentsazioko sistemaren purgak.

(Ikus .PDF)

Ezin izango da diluzio-teknikarik erabili emisioaren muga-balioetara iristeko.

Gainera, ingurune hartzailearen kalitate-arauak bete behar dira. Hala egin ezean, titularrak tratamendu egokia instalatu beharko du isuriak kalitate-helburu horiek urratu ez ditzan.

Baimen horrek ez du aukerarik ematen xedapen honetan berariaz adierazten ez diren substantziak isurtzeko, eta, bereziki, substantzia arriskutsuak (maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuko hirugarren xedapen gehigarria).

Ezingo da isuririk egin terrazetako irtenguneetan, deposituetan eta antzeko lekuetan, ezkutuko purgak bailirateke. Halakorik bada, deklaratu egin behar dira eta baimen hau aldatzeko eskatu behar da.

C.3.2.4.– Arazketa– eta ebakuazio-instalazioak.

Hondakin-urak arazteko instalazioek eta neurri zuzentzaileek bete egin behar dituzte Bioforest Bost SLU sozietateak aurkeztutako dokumentazioan ezartzen diren baldintzak. Hauek dira ezarritako elementu nagusiak:

1. isuria: Ur oliotsuak.

Olioa bereizteko sistema bat izango da, eta hura osatuko du obra zibileko elementu batek 2 m3/h-eko edukiera izango duena. Ura eta olioaren faseak bereiziko ditu elementu horrek, ur-laminaren altuerei eta uraren eta olioaren dentsitateetan arteko diferentziari erreparatuta. Goiko aldetik jasotzen da olioa eta 5 m3-ko depositu batera eramaten da, eta ura, berriz, Butroe ibaira isurtzen da, industrialdeko euri-uren saretik.

2. isuria: Galdara-purgak, osmosi-ukoak eta aire-kondentsazioko sistemaren purgak.

Tratamendu fisiko eta kimikoa egiteko sistema bat izango da, homogeneizatze/neutralizatze lanak egiteko depositu baten bidez, gerora koagulazioari eta flokulazioari ekiteko.

Efluenteak jasoko ditu homogeneizatze/neutralizatze lanak egiteko deposituak, eta neutralizatze gaia erantsiko da bertan. Homogeneizatzeko konpresore bat eta pH-a neurtzeko gailu bat jarriko dira masa likidoan.

Flotazio eta dekantazioko unitateak 27,05 m3/h tratatzeko edukiera izango du eta bertan emango da koagulatzeko eta flokulatzeko prozesua, bai eta gerora flokuloak dekantatzeko egingo den prozesua ere.

Euri-urak:

Estali gabeko plataforma eta bideetan erotzen diren euri-urek kontaminazioa barreia ez dezaten, solidoak eta hidrokarburoak dekantatzeko eta bereizteko I klaseko bi gailu koaleszente jarriko dira. Aurrez sedimentatzeko gune bat izango dute, eta 20 eta 10 l/s erritmoko tratamendu-kapazitatea, hurrenez hurren.

Hartutako neurri zuzentzaileak eta babes-neurriak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Bioforest Bost SLU sozietateak beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isurketak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, Administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

Kontrol-arketa bat jarriko da baimendutako hondakin-ur bakoitzerako, eta haien bidez isurien lagin adierazkorrak hartuko dira eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatuko da. Haietara zuzenean joateko moduan jarriko dira arketak, ikuskapenak egiteko.

C.3.2.5.– Isurien kontrolaren kanona.

Uren Legearen testu bategineko 113.artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoko 291. artikulua aplikatuz (606/2003 Errege Dekretua, maiatzaren 23koa), isurketen kontrol-kanona honako hau da:

(IKK): Isurketen Kontrol Kanona = V x Pu

Pu = Pb x Cm

Cm = C2 x C3 x C4

Honela ulertuta:

B = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).

Pu = Isurketa-kontrolaren unitate-prezioa.

Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko, isuria nolakoa den.

Cm = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

C2 = Isuriaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isuriaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

1. isuria: Ur oliotsuak.

(Ikus .PDF)

Cm = 1,0 x 0,5 x 1,25 = 0,62500.

Pu = 0,03005 x 0,62500 = 0,01878 euro/ m3.

Isurien Kontrol-kanona = 12.000 x 0,01878 = 225,36 euro/urteko.

2. isuria: Galdara-purgak, osmosi-ukoak eta aire-kondentsazioko sistemaren purgak.

(Ikus .PDF)

Cm = 1,28 x 0,5 x 1,25 = 0,80000.

Pu = 0,03005 x 0,80000 = 0,024040 euro/ m3.

Isurien Kontrol-kanona = 19.390 x 0,024040 = 466,13 euro/urteko.

Isurien Kontrol-kanona = 225,36 + 466,13 = 691,49 euro/urteko.

Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurketa baimentzeko baldintzak edo isurketaren kontrol-kanona kalkulatzeko faktoreetako batzuk aldarazten ez diren bitartean.

Urte naturala bukatzean, administrazio eskudunak jakinarazi egingo dio baimenaren titularrari urte horretan egindako isurien kontrol-kanonaren likidazioa.

Isurien kontrol-kanona ez da lotuta egongo saneamendu– eta arazte-lanak finantzatzeko autonomia-erkidegoek edo udalek ezar ditzaketen kanonekin edo zergekin (Uren Legearen Testu Bategineko 113.7. artikulua).

C.3.3.– Instalazioan sortutako hondakinak behar bezala kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

a) Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzen diren arautegi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira eta kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokietan zehazteko.

b) Espresuki debekatuta dago sortutako hondakin tipologia desberdinak elkarren artean edo beste hondakin edo efluente batzuekin nahastea, haiek beren jatorritik sakabanatuz eta nahasketa horiek ekiditeko biltze eta biltegiratzeko baliabideak eskuragarri daudenean.

c) Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da eta horretarako kudeaketa-gune baimendu batera eraman behar dira. Kasu honetan soilik ezabatu ahal izango dira hondakinak: behar bezala egiaztatzen bada ez dela bideragarria horiek balioztatzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balioztatzeko beste modu material edo energetikoen aurretik.

d) Era berean, hondakinak tratatzeko instalazio baimenduak baldin badaude Euskal Autonomia Erkidegoan, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

e) Hondakinen azken erabilera zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakinen ezaugarriak zehazteko Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakian xedatutakoarekin (hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituena) eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritako jarraibideekin (hondakinak zabortegian bilduz ezabatzea eta betegarriak egikaritzea arautzen duena) bat etorrita.

f) Instalazioan sortutako hondakinen kopurua, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, eta jardueraren ekoizpen-aldeak eta hondakin-ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartuta kalkulatu da (jardueraren adierazlean adierazita daude). 16/2002 Legearen 10. artikuluan (2.d idatz-zatian) ezarritakoari kalterik egin gabe, instalazioko aldaketen sailkapenerako, sortutako hondakinen kopurua handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

g) Hondakinak biltzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isuriak edo lixibatuak sor ditzaketen hondakinetarako, hondakinak biltzeko tanga edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxura daukaten hondakinen kasuan, hondakinek euri-urarekin kontaktuan egotea edo haizeak herrestatzea ekidingo da eta beharrezkoa izatekotan, estali egingo dira.

h) Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie bai Ingurumen Sailburuordetzari bai Errigoitiko Udalari.

i) Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagatze-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua.

Ingurumen-organoari artxibo horren kopia bidali beharko zaio urtean behin arriskutsuak ez diren hondakinen kasuan eta sei hilean behin hondakin arriskutsuen kasuan.

C.3.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

a) Sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak.

● Prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

○ 1. hondakina: «Konpresoreen seiluetan erabilitako olioa».

– Identifikazioa: B95525622/4800028768/1/ 1.

– Hondakinaren kodea: Q7/R9/L8/C51/H3b/6/A170/B0019.

– EHZ: 130205.

– Urtean sortutako kantitatea: 1.000 kg.

Konpresoreen mantentze-lana sortzen da; olio hidrauliko kloratu gabea da (minerala edo sintetikoa), hidrokarburo arin okluituak dituena. Zuzenean erretiratzen da mantentze-lanen harian sortzen denean eta baimendutako kudeatzaile bati entregatzen zaio.

○ 2. hondakina: «Lohi oliotsuak».

– Identifikazioa: B95525622/4800028768/1/ 2.

– Hondakinaren kodea: Q8//R13//P91 C51//H5-6//A170/B0019.

– EHZ: 050103.

– Urtean sortutako kantitatea: 1.000 kg.

Biltegi-deposituen eta bereizte-gailuen hondoak garbitzean sortzen dira hidrokarburodun lohiak. Zuzenean erretiratzen da garbitze-lanetan sortzen denean, eta kudeatzaile baimendu bati entregatzen zaio.

○ 3. hondakina: «Olio-filtroak».

– Identifikazioa: B95525622/4800028768/1/ 3.

– Hondakinaren kodea: Q6//R13//S35//C51//H5// A170/B0019.

– EHZ: 150202.

– Urtean sortutako kantitatea: 50 kg.

Ekipo hidraulikoen mantentze-lanetan sortzen da. Identifikatutako bidoietan jasotzen da eta haiek gordetzeko berariazko eremura eramaten dira, harik eta kudeatzaile baimenduari entregatzen zaion arte.

○ 4. hondakina: «Olioz bustitako hondakin inorganikoak».

– Identifikazioa: B95525622/4800028768/1/ 4.

– Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C-41-51//H5// A170/B0019.

– EHZ: 150202.

– Urtean sortutako kantitatea: 200 kg.

Makinetako olioa berrezarri eta garbitzeko lanetan sortzen da. Dentsitate handiko polietilenozko ontzietan jasotzen da, eta hura gordetzeko eremuan jasotzen da, harik eta kudeatzaile baimenduari entregatzen zaion arte.

○ 5. hondakina: «Merkuriozko botoi-pilak».

– Identifikazioa: B95525622/4800028768/1/ 5.

– Hondakinaren kodea: Q6//R04/13/S37//C05/10/11//H6/14// A170/B0019

– EHZ: 200133.

– Urtean sortutako kantitatea: 0,01 kg.

Pilak berrezartzean sortzen da hondakin hau. Dentsitate handiko polietilenozko ontzietan jasotzen dira pilak eta haiek gordetzeko eremura eramaten dira, harik eta kudeatzaile baimenduari entregatzen zaion arte.

○ 6. hondakina: «Berun-Azido metatzaileak».

– Identifikazioa: B95525622/4800028768/1/ 6.

– Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18-C23//H14-8// A170/B0019.

– EHZ: 160601.

– Urtean sortutako kantitatea: 300 kg.

Bateriak berrezartzean sortzen da hondakin hau. Dentsitate handiko polietilenozko ontzietan jasotzen dira, eta haiek gordetzeko eremura eramaten dira, harik eta kudeatzaile baimenduari entregatzen zaion arte.

○ 7. hondakina: «Lanpara fluoreszenteak».

– Identifikazioa: B95525622/4800028768/1/ 7.

– Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14// A170/B0019.

– EHZ: 200121.

– Urtean sortutako kantitatea: 15 kg.

Lanpara fluoreszenteak berrezartzean sortzen da. Dentsitate handiko polietilenozko ontzietan jasotzen da hondakina, eta hura gordetzeko eremuan jasotzen, harik eta kudeatzaile baimenduari entregatzen zaion arte.

○ 8. hondakina: «Merkurio eta sodio-lurruneko lanparak».

– Identifikazioa: B95525622/4800028768/1/ 8.

– Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14// A170/B0019.

– EHZ: 200121.

– Urtean sortutako kantitatea: 10 kg.

Merkurio eta sodio-lurrunezko lanparak berrezartzean sortzen da hondakina. Dentsitate handiko polietilenozko ontzietan jasotzen da hondakina, eta haiek gordetzeko eremura eramaten, harik eta kudeatzaile baimenduari entregatzen zaion arte.

○ 9. hondakina: «Koipeztatzeko koipea».

– Identifikazioa: B95525622/4800028768/1/9.

– Hondakinaren kodea: Q7//R9//C51//H5/6// A170/B0019.

– EHZ: 200126.

– Urtean sortutako kantitatea: 200 kg.

Makinak koipeztatzean sortzen da hondakin hau. Metalezko bidoietan (200 litrokoak) jasotzen da, eta haiek gordetzeko berariazko eremura eramaten dira, harik eta kudeatzaile baimenduari entregatzen zaion arte.

○ 10. hondakina: «Filtroetako buztin eta hondarrak».

– Identifikazioa: B95525622/4800028768/1/10.

– Hondakinaren kodea: Q9//R3//S23//C51//H5/14// A170/B0019.

– EHZ: 050115.

– Urtean sortutako kantitatea: 1.000 kg.

Filtroetako buztin eta hondarrak berrezartzean sortzen da hondakin hau. Dentsitate handiko polietilenozko ontzietan jasotzen da hondakina, eta haiek gordetzeko eremura eramaten, harik eta kudeatzaile baimenduari entregatzen zaion arte.

○ 11. hondakina: «Iraungitako hondakin kimikoak».

– Identifikazioa: B95525622/4800028768/1/11.

– Hondakinaren kodea: Q3//D15//L40//C23/24//H6// A170/B0019.

– EHZ: 160507.

– Urtean sortutako kantitatea: 300 kg.

Laborategiko erreaktibo iraungiak berrezartzean sortzen da hondakin hau. Dentsitate handiko polietilenozko ontzietan jasotzen da hondakina, eta haiek gordetzeko eremura eramaten, harik eta kudeatzaile baimenduari entregatzen zaion arte.

○ 12. hondakina: « Ekipo elektroniko eta elektriko baztertuak».

– Identifikazioa: B95525622/4800028768/1/12.

– Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6//H6// A170/B0019.

– EHZ: 160213.

– Urtean sortutako kantitatea: 200 kg.

Matxuratutako ekipo elektrikoak aldatzean sortzen da hondakin hau. Dentsitate handiko polietilenozko ontzietan jasotzen da hondakina, eta haiek gordetzeko eremura eramaten, harik eta kudeatzaile baimenduari entregatzen zaion arte.

○ 13. hondakina: «Ikatz aktibo erabilia».

– Identifikazioa: B95525622/4800028768/1/13.

– Hondakinaren kodea: Q8//D15//S40//C5//H5// A170/B0019.

– EHZ: 150202.

– Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

Ikatz aktiboko filtroak (ikatza amaitzean) aldatzean sortzen da hondakin hau. Dentsitate handiko polietilenozko ontzietan jasotzen da hondakina, eta haiek gordetzeko eremura eramaten, harik eta kudeatzaile baimenduari entregatzen zaion arte.

Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da, eta horiei buruzko informazioa baimena izapidetzerakoan jasotzen da. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Hondakina zein motatakoa den eta zein osagai arriskutsu dituen (ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasoa) definitzen dute, bai eta hondakina zein jarduera eta zein prozesuk sortzen duten ere (uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasoa).

Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela eta bai Hondakinak Kudeatzeko Erkidegoko Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko II. Esparru Programan (2011-2014) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa organo honek onartu beharko du, eta, aurrez, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, baldin eta ordura arte berreskurapena edo balioztatzea kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuen ontziraketarako, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontzi eta ontzikiek itxita egon beharko dute kudeatzaileri eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Aurreko idatz-zatian aipatutako ontzi edo ontzikiek etiketatuta egon behar dute; argi, erraz irakurtzeko moduan, ez ezabatzeko moduan, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 14.artikuluan horretarako adierazitako jarraibideetan oinarrituta.

e) Hondakin arriskutsuak gehienez 6 hilabetez eduki behar dira biltegiratuta. Ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio eta betiere gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ongi egokitzen zaiela ebazpen honetako printzipio hierarkikoei.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren kopia bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Bioforest Bost SLU sozietateak onarpen-agirien eta kontrol- eta jarraipen-agirien edo haien baliokidea den agiri ofizialaren artxiboa gutxienez hiru urtez erregistratu eta gorde behar du.

h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

i) Bioforest Bost SLU sozietateak sortzen duen olio erabilia kudeatu beharko du, industriako olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioen kudeaketari buruzko irailaren 29ko 259/1998 Dekretuarekin bat etorrita.

j) Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, haien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta haien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira. Horrez gain, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan, pila eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoan, ezarritakoa bete beharko dute.

Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituren bidez eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak gutxienez hiru urtez gorde behar dira.

Edonola ere, ebazpen honen C.3.3 atalaren i. idatz-zatian adierazitako artxiboan sartuko dira sortutako ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinen kopuruak.

k) Bioforest Bost SLU sozietateak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 (EE) Erregelamenduan zehazturiko substantzia erabiliak bere esku dituen heinean, berreskuratu egingo dira aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez deuseztatzeko, edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze bide tekniko erabiliz, edota birziklatzeko edo birsortzeko xedez, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan nahiz desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

l) Bioforest Bost SLU sozietateak urteko adierazi behar dio Ingurumen Sailburuordetzari sortutako hondakin arriskutsuen jatorria zein den, zein kopuru sortu den, zein erabilera emango zaion eta adierazpenaren xede den ekitaldiaren amaieran aldi baterako biltegiratuta daudenen zerrenda.

m) Atal honetako f eta g epigrafeetan (kudeatzaileak EAEn badaude), eta l epigrafean, baita ebazpen honetako C.3.3. ataleko i epigrafean ere, aipaturiko agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidali behar dira, ahal dela, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistemako entitateen bertsioaren bidez.

C.3.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

a) Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

b) «Araztegiko lohiak» hondakinen kasuan, hondakin horiek gaur egun indarrean dagoen Europako hondakin-zerrendan zeharka islatzen direnez, hondakin ez-arriskutsu gisa hartuak izateko, haien lehen ebaluazioa egin baino lehen karakterizazio bat egin beharko da, eta ebaluazioaren emaitza Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko da proposatutako kudeaketa egokia den egiaztatzeko. Hondakinak arriskutsuak direla erabakiz gero, ebazpen honetako C.3.3.1. idatz-zatian zehaztutakoa aplikatu beharko da.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati.

d) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balioztatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

e) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Agiri horren kopia bidali behar da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ongi egokitzen zaiela ebazpen honetako printzipio hierarkikoei. Bioforest Bost SLU sozietateak fitxategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo horien baliokideak diren agiri ofizialak, nahitaezkoak direnean, hiru urtez gutxienez.

f) Horrez gain, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoa betez, baimendutako hondakindegian biltzeko hondakin ez-arriskutsuak lekualdatu aurretik, dagokion jarraipen– eta kontrol-agiria bete beharko da. Agiri horiek hiru urtez gorde behar dira.

g) Atal honetako e eta f (kudeatzaileak EAEn badaude) epigrafeetan, baita ebazpen honetako C.3.3 ataleko i epigrafean ere, aipaturiko agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidali behar dira, ahal dela, IKS-eeM sistemaren bidez.

C.3.4.– Lurzoruaren babesaren inguruko baldintzak.

Lurzoruaren egoerari buruzko aurre-txosten bat egin behar dela agintzen dute lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legeak eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuak, eta espediente honetan jaso den agiri horrek egiten dituen gomendioak aintzat hartuta, honako hauek egin behar ditu Bioforest Bost SLU sozietateak:

– Lurzoru iragazgaitz bat prestatzea, ustiatze-fasean erabiliko diren produktuek kaltetu ez dezaten.

– Isuriei eusteko sistema bikoitzak jartzea, hautemate-sistemadunak edo gabeak.

– Lurrera zipriztinak edo isuriak egin ditzaketen prozesu-zatiak ixtea.

– Produktu-mailen aldaketen sor ditzaketen ihesak hautemateko alarma-sistemak jartzea.

– Eusteko eta xurgatzeko ekipoak jartzea isuri txikientzat (erretiluak, hondarrak, manta xurgatzaileak, etab.).

– Drainatze-sistema jartzea aldi baterako biltegiratze-lana egingo duten baltsa edo tankeetara eta/edo efluenteak tratatzeko sistemak.

Halaber, Bioforest Bost SLU sozietateak ebazpen honetako E.3 atalean jasotako neurriak (prebentzioari eta ezohiko funtzionamendua izanez gero jardun beharreko moduari dagozkionak) aplikatu beharko ditu, bai eta ebazpen honetako C.3.3. atalean jasotako neurriak ere (hondakinen biltegiratzeari dagozkionak).

Gainera, instalazioa abian jarri ondoren, edozein arrazoirengatik lurzoruak hondeatzea dakarten obrak aurreikusten denean, hondeatu behar diren materialen ezaugarriak zehaztu behar dira, kutsadurarik egonez gero sor litezkeen eraginak prebenitzeko, batetik, eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehazteko, bestetik. Karakterizazioaren emaitzak eta aurreikusitako helmuga zehatza Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri behar dira material horiek atera aurretik, lanak onartu ahal izateko. Azterketa eta onarpena, hala badagokio, ebazpen honetako G idatz-zatian jasotako aldaketa-araubidearen esparruan egingo dira.

C.3.5.– Zarataren inguruko baldintzak.

Bioforest Bost SLU sozietateak beharrezko neurriak hartuko ditu instalazioak kanpoko ingurumenera urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren III. eranskineko B1 taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak ez transmititzeko. Errege Dekretu horren bidez, azaroaren 17ko 37/2003 Legea, zaratari buruzkoa, arau horren IV. eranskineko prozeduren arabera ebaluatutako zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta isuri akustikoei dagokienez garatzen da. Muga-balio horiek ondorengoak dira:

(Ikus .PDF)

Lokal mugakideak egonez gero, lokal horien erabilera kontuan hartuta, instalazioak ezingo du III. eranskineko B2 taulan ezarritako muga-balioak (aipatutako urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskineko prozeduren arabera ebaluatutakoak) baino zarata-maila handiagoa transmititu haietara.

Ezarritako zarata-igorpenen muga-balioak errespetatzen direla joko da, aipatutako IV. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, honako hau betetzen badute:

– Urteko batez bestekoek ez dituzte gainditzen aipatutako III. eranskineko B1 edo B2 taulek ezarritako balioak.

– Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako III. eranskineko B1 edo B2 taulek ezarritako balioak.

– Lkeq, Ti adierazlean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-tan gainditzen aipatutako III. eranskineko B1 edo B2 taulek ezarritako balioak.

Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

Ebazpen hau eman eta hamabi hileko gehienezko epe batean, berrikusi egingo da proiektuaren inpaktu akustikoaren azterketa, aintzat hartuta, betiere, instalazioaren xehetasunezko proiektua, irekiera eta sareten azken datuen aurreikuspenak, itxituren materialak, fokuen kokapena eta fokuen potentzia akustikoak. Horren helburua izango da ezarri diren mugako balioak errespetatzen direla egiaztatzea, eta, beharrezkoa balitz, neurri zuzentzaile gehigarriak ezartzea.

C.3.6.– Eremu elektromagnetikoetarako esposizioaren inguruko kautelazko neurriak.

Instalazioaren funtzionamendu-aldian eremu elektriko eta magnetikoen balioek ezingo dituzte Europar Batasunaren Kontseiluaren 1999ko uztailaren 12ko Gomendioan –pertsonen eremu elektromagnetikoekiko (0 Hz-tik 300 GHz-ra) azalpenari buruzkoa– adierazitako erreferentziako mugak eta oinarrizko mugaketak gainditu.

D.– Ingurumena zaintzeko programa.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako idatz-zati hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumena zaintzeko programa:

D.1.– Atmosferarako emisioak kontrolatzea.

a) Bioforest Bost SLU sozietateak informazio honen arabera kontrolatu behar ditu emisio edo isuriak:

(Ikus .PDF)

b) Aurreko idatz-zatian adierazitako neurketa guztiak kontrol-organo baimendu batek (BKE) egingo ditu (hiru neurketa, bakoitza ordubetekoa gutxienez, zortzi orduz neurtuta). Neurketa horiek zein aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritakora egokitu beharko dira.

c) Arestian eskatutako parametro guztien neurketen BKE txostenak bidaliko dira.

d) Neurketa-teknikak.

Neurketa adierazgarriek, hala nola, kutsatzaile pertinenteen eta prozesuko parametroen lagin eta analisiek, eta erreferentziazko neurketa-metodo deritzotenek, neurketa-sistema automatikoak kalibratzen dituztenak, CEN arauak betez egingo dira, haiek eskura izan bezain laster. CEN araurik ez bada, ISO arauak edo nazioko edo nazioarteko beste arau batzuk beteko dira, haien pareko kalitate zientifikoa izango duten datuak lortuko direla bermatzen duten heinean.

Neurtutako emaitza bakar baten % 95eko konfiantza-tarteen balioek ez dituzte gaindituko emisioen mugako balioen ehuneko hauek:

– Karbono-monoxidoa: % 10.

– Sufre-dioxidoa: % 20.

– Nitrogeno-oxidoak: % 20.

– Partikulak: % 30.

e) Monitorizazio etengabea.

Bioforest Bost SLU sozietateak etengabe neurtu behar ditu 1. fokuan NOx, SO2 eta CO partikulak, emaria, presioa, tenperatura eta oxigenoa. Neurketa etengabeko sistemak bete egin behar ditu Ingurumen Sailburuordetzaren «Igorpen atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoak» ezarritako baldintza eta betekizun guztiak.

Etengabeko neurketa-sistemak lotuta izan behar du Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarearekin.

Emisioak jarraian zaintzeko sistemak bete egin behar du martxoaren 12ko 430/2004 Errege Dekretuak arautzen duena –errekuntzako instalazio handietatik datozen agente poluitzaile jakin batzuk aireratzea mugatzeari buruzko arau berriak ematen eta petrolio-findegiek atmosferara egiten dituzten emisioak kontrolatzeko baldintza batzuk ezartzen ditu Errege Dekretu horrek–. Berariaz kontuan hartzekoak izango dira VIII. eranskinak araututako alderdiak («II. kapitulua aplikatzen zaien instalazioetako emisioak neurtzeko metodoa»).

Sustatzaileak prebentziozko mantentze-lanen plan bat izan beharko du neurtzeko sistema jarraikia mantentzeko, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatuko dituena. Edonola ere, datuen fidagarritasunaren eta kopuruaren ardura sustatzailearenak dira.

Neurtzeko sistema jarraiki edo etengabearen funtzionamendu edo mantentze-lan okerrak direla-eta egun batean orduko batez besteko 3 baliotik gora baliodunak ez badira, egun hori baliogabetu egingo da. Horregatik urtean hamar egunetik gora baliogabetzen badira, sustatzaileak beharrezko neurriak hartu beharko ditu kontrol-sistema jarraiki edo etengabearen fidagarritasuna hobetzeko.

Segidako 15 egunetik gora neurtzeko sistema jarraikia konektatu gabe badago edo gaizki badabil, BKEen bidez etengabe neurtu behar liratekeen parametroen aldizkako autokontrolak egin beharko dira, 15 eguneko maiztasunaz, gorabehera hasten den egunetik kontatzen hasita, eta neurtzeko sistema jarraikiak zuzen jardun arte.

Urtero neurtzeko sistema jarraikiaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Ingurumen Sailburuordetzara igorri beharko da, «Isurtze atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoan» adierazitako ereduaren arabera.

f) Txostenak.

Datuak etengabe igorriko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera, baina, horrez gain, Ingurumen Sailburuordetza honetara igorriko da ITC/1389/2008 aginduak, maiatzaren 19koak, 8. artikuluan arautzen duen informazioa, dagokion instalazio-motak betebeharreko baldintza-ezaugarriak eta aldizkakotasuna errespetatuz.

g) Dokumentazio eguneratuaren bidez, euskarri informatikoko –edo, horrelakorik ezean, paper euskarriko– erregistro bat egingo da, 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezartzen den edukia jasotzeko (urtarrilaren 28ko 100/2011 ED, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta katalogo hori aplikatzeko oinarrizko xedapenak ezartzen dituena). Erregistro horretan, Ingurumen Sailburuordetzak emandako «IPPC instalazioek Atmosfera Kutsa dezaketen isurien Erregistro-liburua lortzeko instrukzio teknikoa» agirian ezarritako prozedura, edukiak eta formatuak betez egiten diren neurketa, gorabehera, kontrol eta ikuskapenen emaitzak jasoko dira. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatzen badute, eskuragarri izango dute gutxienez 10 urtez.

D.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Instalazioa lanean hasi ondoren, urtero kontrolatuko da Butroe ibaiko uren kalitate fisiko, kimiko eta biotikoa. Xede hori betetzeko, eta obrei ekin baino lehen, neurketen proposamen bat aurkeztu behar du sustatzaileak, eta bertan jaso behar dira eragiketak egin aurreko egoera-ezaugarriak, erreferentziazko balioak eskura izan daitezen uren kalitate-parametroak konparatzeko isurien ondoren.

b) Isurpen-uraren kalitatea kontrolatzeko instalazioa lanean ari den garaian, analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

Erakunde laguntzaile batek (Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduko 255. artikuluan zehazten dira zein diren) egin behar ditu kanpo-kontrolak baimendutako parametro guztiekiko, eta ulertuko da bete egiten direla baimen-baldintzak, baldin eta egiaztatzen bada parametro guztiek bete egiten dutela Ebazpen honetako C.3.2.3. atalean ezarri diren mugak.

Parametroak «Standard Methods For the Examination of Water and Wastewater» agirian (APHA, AWWA, WPCF, azken argitalpena) edo «ASTM Water and Environmental Technology» agiriko 11. atalean (azken argitalpena) jasotako metodo normalizatuetako baten bidez aztertuko dira. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena dena hautatuko da. Egun erabiltzen direnak ez beste azterketa-metodo batzuk ere ezarri ahalko dira, kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto zehazte aldera. Edonola ere, eskatutako analisi-parametro bakoitzean zer analisi-metodo erabili den adierazi beharko da.

Kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko epean.

Horrez gainera, sustatzailearen betebeharra izango da urteko isuri-bolumena zenbatetsi, erregistratu eta dagozkion datuak igortzea.

Isurketan, lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak egon badauden azaltzen duen adierazpen bat igorriko du sustatzaileak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

D.3.– Zarataren controla.

a) Jarduera egiten den lursailaren kanpoaldean neurketak eginez, Lkeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da hiru hilean behin, zarata kanpoaldera transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera, aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez erabakiko da.

b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak entsegu-laborategiek egin beharko dituzte, ENAC erakundeak espazio– eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko laborategiek, hain zuzen ere. Dena den, ingurumen-organoak zaindu beharko du ebaluazioak egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

c) Ebaluazio-metodoak eta –prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek landutako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

d) Sustatzaileak neurketen proposamen zehatza egin beharko du, eta proposamen horren barruan ebaluazio-metodoak modu xehatuan adierazi beharko ditu, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritako prozedurei jarraituz (zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta isuri akustikoei dagokienez garatzen du legea). Proposamena ebazpen honen D.7 idatz-zatian aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginean sartuko da.

D.4.– Igorpen atmosferikoak kontrolatzea.

Instalazioaren inguruko airearen kalitatea neurtzeko kontrolak egingo dira, neurketa-kanpainen bidez.

Neurketa-kanpainen baitan, eta lantegi edo instalazioko obrak egiten hasi aurretik, eragiketak egiten hasi aurreko neurketa oso bat egiteko programa bat beteko da, aukera izan dadin konparatzeko zer-nolako bilakaera izaten duen airearen kalitateak eragiketak hasi ondorengo garaiarekiko.

Ebazpen hau eman ondorengo sei hileko epean, jarduerak ingurunean duen eraginaren jarraipena egiteko proposamen bat aurkeztu behar du sustatzaileak, Ingurumen Sailburuordetza honek onar dezan. Eragiketak egin hasi aurretiko eta eragiketa-faseko garaiak landu behar ditu proposamenak eta neurtze-puntuen kokapeneko azterketa bat jaso.

Parametro hauek kontrolatu behar dira, gutxienez: NOx, PM10 partikulak, PM2,5 partikulak, CO eta SO2.

Instalazioa martxan jartzean, sei hilean behin egingo dira neurtze-kanpainak lehen urtean, eta urtean behin hurrengo hiru urteetan. Neurtze-kanpainen emaitzei erreparatuta, hurrengo bi urteetara zabal liteke haiek egiteko epea.

D.5.– Jardueraren adierazleak.

Sustatzaileak jardueraren gaineko adierazle hauen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

D.6.– Emaitzak kontrolatzea eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisien eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ebazpen honen zenbait idatz-zatitan ezarritakoaren kalterik gabe, bidalketa urtero egingo da, martxoaren 31 baino lehen beti, eta ingurumena zaintzeko programako emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak kontrolatzeko sistemak ere. Ingurunearen kalitatea eta emaitzen analisia ere adieraziko dira, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, haien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

D.7.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bateratua egin beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bilduko dira. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzaren erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Era berean, dagokion aurrekontua bildu beharko du.

Horretaz gainera, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika adierazi beharko du, haien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

E.– Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak

E.1.– Lantegia gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei eta martxan jartzeko eta geldiarazteko eragiketei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

E.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea, eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Bioforest Bost SLU sozietateak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

E.3.– Ezohiko funtzionamendua denean aplikatzeko neurriak eta jardunak.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzioko neurriak eta funtzionamenduko baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo idatz-zatian aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Besteak beste, olioek, araztegiko lohiek eta, orokorrean, instalazioan sortutako hondakinek lurzorua eta ura kutsa ditzakete. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arrisku handia duten azalera guztiak iragazgaiztuko dira. Zolak diseinatzean, kontuan hartuko dira drainatzeko eta efluenteak biltzeko gailuak, ingurunean kutsatzaileak sakabanatzeko bideak saihesteko.

b) Biltegiratzeko tokia.

Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetzari aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

c) Instalazioen prebentzioko mantentze-lanak.

Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura saihesteko; era berean, ezarritako neurrien jardun egokia bermatu beharko da. Isuri-ihesak daudenean lurzorua (eta dagokionean, ura) babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazkaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainezkatzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaintzeko eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak, zaintzeko eta kontrolatzeko programa bat eduki beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulen egoera, presioa arintzeko sistemaren egoera, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskatzeak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua (eta dagokionean, ura) kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferaren eta ingurune urtarraren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, eta abar) eta zaintza eta kontrolerako sistemen egoera ona bermatzeko neurriak gehituko dira.

Hidrokarburoen bereizgailuei aldi behingo zaintza egingo zaie eta hondakinak metatzea saihestuko da. Horretarako, noizean behin, dekantagailuetan eta bereizgailuetan metatutako flotagarriak kendu egingo dira. Hondakin horiek baimendutako kudeatzaileari emango zaizkio.

Urak arazteko prozesuan sortutako gehiegizko hondakin solidoak eta lokatza,instalazioak behar bezala funtzionatzea bermatzeko aldizkakotasunez atera beharko dira. Hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan gordeko dira. Ez dira inolaz ere euri-isurketaren ondorioz ubide publikoko urak kutsa ditzaketen inguruetan jarriko.

Instalazioek lohiak tratatzeko aukera izanez gero, hustutako ura arazteko instalazioaren hasierara birbideratu beharko da.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere. Ur araztuak isurtzeko hodien mantentze-lanei dagokin txostenean, urak eramateko hodien egoera nolakoa den ebaluatuko da.

e) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura, husteko prozesuan ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen produktuen jarioak sakabanatu ez daitezen.

f) Hozte-zirkuituaren aparteko purgaren bat egiten bada matxuratu egin delako, haren hondakin urak modu erregulatuan isuriko dira, Butroe ibaiko uren kalitate-parametroek aldaketa adierazgarririk izan ez dezaten.

g) Gorabeheraren bat gertatuz gero jarduteko modua:

Jardun-protokolo bat eduki behar da eskura, ingurunean eragin negatibo garrantzitsuak eragin ditzaketen gorabeheren edo ezohiko jardunen aurrean erabiltzekoa. Protokoloak, gutxienez, honako gai hauek argi eta garbi zehaztu behar ditu gerta daitekeen ustezko gorabehera edo ezohiko jardun bakoitzarentzat:

– Jarraitu beharreko jardunak, hurrengo idatz-zatian zehazten den jakinarazpena agintariei egitea barne.

– Jardunen segida.

– Jardun bakoitzaren arduraduna(k).

Istripuz isurketarik gertatuko balitz, isurketa berehala geldiaraziko da.

Larrialdi-egoera sortzen denean berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserba-ontziak, isuriei eusteko xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Gorabehera gertatuz gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaera baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari (betiere, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren). Agintariei jakinarazi beharrekoak izango dira, halaber, atmosferarako isurketen mugak igarotzen direneko kasuak edo etengabeko neurketa-ekipoen matxura edo akatsen ondorioz, ez bada 24 ordutiko gorako epe batean haien daturik eskuratzen. Jakinarazpenean, gutxienez, honako alderdi hauek adierazi beharko dira:

– Gertakari-mota.

– Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Hala badagokio, epe laburrera aurreikusitako jardunak.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiaki eta udalari jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, datu hauek agertuko dira:

– Gertakari-mota.

– Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Iraupena.

– Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina jaso beharko dira, eraginaren analisia barne.

– Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen kalkulua.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

Horrez gain, instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari sustatzaileak.

i) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

j) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetzari aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

F.– Bioforest Bost SLU merkataritza-sozietateak atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin-mota guztiei buruzko datuak jakinaraziko dizkio urtero Ingurumen Sailburuordetzari, EPRTREuskadi Poluitzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egin eta eguneratuta edukitzeko, E-PRTR Inbentarioko emisioei eta ingurumeneko baimen bateratuei buruzko informazio-hornikuntza arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

Informazio hori osatzen duten datuak ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira, Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-eeM Sistemako erakundeentzako bertsioaren bitartez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri): Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistroetara (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori publikoa izango da, eta uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenak beteko ditu. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horretaz gainera, une oro bete beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa.

G.– Instalazioa aldatzea.

Ingurumen-baimen integratu honen mendeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-araubidearekin. Hori horrela, beste ingurumen-baimen integratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Era berean, proiektua aldatu edo zabaldu nahi izanez gero, Ingurumen-inpaktuari buruzko Ebaluazioaren Testu Bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat.

H.– Dokumentazioa bidaltzea.

Aurreko paragrafoetan ezarritakoaren harian, sustatzaileak honako agiri hauek igorri behar ditu Ingurumen Sailburuordetzara, onarpena eman diezaion:

● Ebazpen hau eman ondorengo hamabi hileko epean, berrikusi egingo da azterketa akustikoa instalazioaren xehetasunezko azterketaren arabera, eta Ebazpen honetako C.3.5. atalean arautzen dena betez.

● Obrei ekin aurretik, Butroe ibaiko uren kalitate fisiko, kimiko eta biotikoaren neurketak egiteko proposamena egingo da, Ebazpen honetako D.2. atalean adierazten den moduan.

● Ebazpen hau eman ondorengo sei hileko epean, jarduerak ingurunean izango duen eraginaren jarraipena egiteko proposamena egingo da, Ebazpen honetako D.4. atalak agintzen duena betez.

Laugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako hirugarren idatz-zatiko honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla:

C.1.14.– Obraren amaierako txostena.

C.2.2.– Instalazioan kudeatutako hondakinei buruzko erregistro-eredua.

C.3.3.i.– Instalazioan sortutako hondakin arriskutsuei eta arriskutsuak ez diren hondakinei buruzko artxibo-eredua.

C.3.3.1.f) eta C.3.3.2.e) Instalazioan sortutako hondakin arriskutsuen eta arriskutsuak ez diren hondakinen onarpen-agiriak.

D.1.e.– Etengabe monitorizatzea 1. fokua, kalibratze-protokoloarekin batera.

D.1.g.– Atmosferara egindako isurketak erregistratzeko eredua.

D.3.d.– Zarata kontrolatzeko proposamena.

D.4.– Aire-kalitatea neurtzeko kanpainen emaitzak.

D.7.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

E.1.– Martxan jartzeko eta geldiarazteko eragiketetako emisio eta hondakinen zenbatespena, eta kudeaketako eta tratamenduko proposamena.

E.3.b.– Biltegiratzeko instalazioen egiaztapena.

E.3.c.– Prebentzioko mantentze-lanei buruzko eskuliburua.

E.3.d.– Mantentze-eragiketak eta gertakariak erregistratzeko eredua.

E.3.e.– Kubetak husteko protokoloa.

E.3.g.– Gertakarien aurrean jarduteko protokoloa.

E.3.j.– Suteen aurkako babes-araudia betetzen dela egiaztatzea.

Era berean, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aurrez aipaturiko ikuskapenaren aurretik, sustatzaileak «as built» proiektua eta teknikari eskudunak alderdi horiek bete direla adieraziz emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 30 hilabeteko epea ezarri da, Ingurumen Sailburuordetzak ingurumen-baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita. Epe hori luzatu egin ahal izango da, behar bezala arrazoituz gero eta sustatzaileari aldez aurretik jakinaraziz gero.

Instalazioa ezingo da abiarazi ingurumen-baimen integratua eraginkorra dela adierazi arte. Nolanahi ere, abiarazteko probaldi bat eman ahal izango da, gehienez ere bost hilabeterako, eta, bertan, neurri zuzentzaileak eraginkorrak direla egiaztatu ahal izango da, eta etengabeko neurketa-sistemen lehen kalibratzea egin. Epe horretan, ebazpen honetako D.1 eta D.3 ataletan ezarritako neurketak egingo dira, eta emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari igorriko zaizkion lehen aipatutako ikuskapen-bisita horren aurretik. D.3 ataleko (zarata) ebaluazioak egin baino lehen, espero diren igorpenen modelizazio bat egin beharko da (honako maila akustiko hauen ebaluazioa: Lk,d, Lk,e eta Lk,), zarata-foku batzuen eta besteen emisioen datu errealetatik abiatuta.

Bosgarrena.– Ingurumen-baimen integratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko idatz-zatian ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarotzean baimena berritu behar da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumen-baimen integratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin behar du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Seigarrena.– Edonola ere, Administrazioak bere kabuz aldatu ahal izango du ingurumen-baimen integratua uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Artikulu horiek betetzeaz gain, ebazpen honen baldintzak, ingurumena zaintzeko programan jasotakoak barne, aldatu ahal izango dira, jardueraren sustatzaileak hala eskatuz gero eta betiere behar bezala justifikatzen baldin badira. Ofizioz aldatu ahal izango dira honako egoera hauetan ere:

– Araudi berria indarrean sartzea.

– Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

– Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzekoak akastunak direla egiaztatzen bada.

Zazpigarrena.– Bioforest Bost SLU sozietateak ebazpen honen xede den instalazioan titulartasun-eskualdatzerik eginez gero, eskualdatze hori Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, onar dezan.

Zortzigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kasu hauetan:

– Ez egiaztatzea, epe barruan, ebazpen honetako laugarren idatz-zatian ezarritako baldintzak betetzen direla, ingurumen-baimen integratuak ondorioak izateko ezarritakoak, alegia, non eta interesdunak ez duen eskatzen epea luzatzeko, behar bezala justifikatuta.

– Bioforest Bost SLU enpresaren nortasun juridikoa iraungitzea, indarreko arauek aurreikusitako kasuetan.

– Baimena eraginkorra dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Bioforest Bost SLU sozietateari, Errigoitiko udalari, ingurumen-arloko baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten organismoei, eta gainerako interesdunei.

Hamargarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamaikagarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 16a.

Ingurumeneko sailburuordea,

M.ª ARANZAZU Leturiondo ARANZAMENDI.

I. ERANSKINA

Errigoitiko udalerri-mugapean basoko biomasaren errekuntzaren bidez energia elektrikoa sortzeko Bioforest Bost SLU sozietateak aurkeztu duen proiektuaren eta hari dagokion ingurumen-inpaktuko azterketaren jendaurreko erakustaldiko izapidean jaso diren ingurumen-alorreko alegazioei emandako erantzuna

Ingurumen-organo eskumendunak jendaurreko erakustaldiko tramitea egin du Errigoitiko udalerri-mugapean basoko biomasaren errekuntzaren bidez energia elektrikoa sortzeko Bioforest Bost SLU merkataritza-sozietateak aurkeztu duen proiektuari dagozkion ingurumen-baimen integratuko, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioko eta jarduera sailkatua baimentzeko prozeduraren baitan, eta izapide hori egin ondoren 106 alegazio aurkeztu dira. Haien edukia osorik jasotzen da, 48 eredu baliatuta.

Hurrengo ataletan egingo den analisian agerian geratuko da Ingurumen Sailburuordetza honek, goiburuan adierazi den instalazioaren ingurumen-inpaktuko deklarazioa egin eta ingurumen-baimen integratua emateko, behar bezala berrikusi dituela ingurumen-baimen integratua eskatu duen instalazio horri buruz alegazioek nabarmendu dituzten ingurumen-alderdi guztiak. Horiek horrela, proiektuan hainbat neurri zuzentzaile jasotzen dira eta ingurumen-baimen integratuko prozedura ondo bidez osatzen dira. Horien guztien helburua da instalazioak ingurumenean izan ditzakeen inpaktuak minimizatzea. Eskura dauden teknika onenak baliatu nahi dira helburu hori lortzeko, ingurumenaren babes orokorra handia izan dadin.

Hurrengo ataletan zehaztasunez adieraziko da nola hartu diren kontuan aurkeztutako eskaerak. Jarraian laburtuko ditugu eskaera horiek, zenbait iruzkin edo komentario erantsiz:

Eskaera hauek egiten dira aurkeztutako idatzietan:

● Jendaurreko erakustaldi-epea luzatzea.

● Ingurumen-baimen integratuaren eta ingurumen-inpaktuko azterlanaren tramitazioak etetea.

● Proiektua geldiaraztea.

● Proiektua geldiaraztea, harik eta herritarren eskubideak bermatuko dituen plangintza eta araudi egokiak izan arte.

● Proiektua geldiaraztea, harik eta informazio-kanpaina kontrastatu bat egiten den arte.

● Sustatzaileak aurkeztutako txostenak eragiten dituen zalantzak ikusita, proiektua geldiaraztea, ingurumen-inpaktuko kontra-txosten bat egiteko denbora izan dadin.

● Proiektua geldiaraztea, harik eta planaren eta Malluki industrialdeko urbanizazio-proiektuaren beste ingurumen-inpaktuko ebaluazio bateratu bat egiten den arte, azken horretan baimentzen diren erabilerak aldatu direlako.

● Ingurumen-inpaktuko azterketa ez onestea.

● Baimenak ezestea.

● Teknikoa ez den txostenak, eranskinetan, teknikari ez direnek ulertzeko moduko hizkera bat erabiltzea informazioa emateko. Indarrean dagoen alegazio-epea baliogabetu behar da gabezia hori zuzentzeko.

● Informazioa behar bezala ordenatuta adieraztea eta aurkibideak eta horien norainokoak osatzea espedientean. Alegazioak aurkezteko epea eten behar litzateke horretarako. Hurrenez hurren jarritako eta zenbakitutako folioen segida izan behar du espedienteko dokumentazioa. eranskinek eta II. dokumentazio gehigarriak ez dute baldintza hori betetzen.

● Proiektuaren eragin-eremutik gertu dauden etxebizitzetatik metro gutxira egunero igaroko diren kamioiek egingo duten zarata eta karga eta deskargako lanetan egingo den soinua kontuan hartzea, neurri zuzentzaile egokiak hartzea, eta soinua neurtzeko gailu egokiak erabiltzea. Auzotarrek edozein unetan izatea neurketa horiek ikusteko aukera.

● Potentzia murrizteko planteamendua egitea, gai toxiko gutxiago isurtzeko atmosferara, eta, era berean, tximinia 50 metro baino gutxiago izatea, inguruko irudi-eraketan ikaragarrizko inpaktua baitu.

● Ur-litro horien guztien erabilerak epe motz, ertain eta luzean gure baliabide hidrografikoetan izan ditzakeen eraginen azterketa kontrastatua egitea.

● Argitzea azterketa atmosferikoaren azterlanak zer erregairekin egiten simulazioak eta errekuntzak uneoro egokiak diren ikustea.

● Argitzea basoko biomasa hori mendietatik irizpide ekologikoz ateratako hondakinek osatzen duten, eta ez soilik irizpide ekonomikoz ateratakoek.

● Argitzea isuri-balioei eutsiko ote zaien baldin eta lantegian zuzenean basoetatik ez datozen materialak sartzen badira, berniz, pintura eta bestelako produktu kimikoekin edo bestelako material plastifikatu edo bulkanizatuekin tratatuak izan direnak. Lantegiak jasoko dituen produktuen jatorria eta kalitatea kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko plana egitea eskatzen da, haiei aurretiaz jaso dituzten tratamenduak ere kontuan hartuz. Ingurumen-inpaktuko azterlanak zehaztasun osoz deskribatu behar ditu biomasa-lantegian erabili ezin diren errekuntza-materialak.

● Dioxina eta furanoen balizko isuriari buruzko txostena jasotzea espedientean.

● Igorpenetarako kabina bat jartzea zentralaren inguruneko ingurumen-kalitatearen balioak neurtzeko.

● Zonalde horren inguruan dauden baliabideen araberako tamaina ematea proiektuari.

● Lantegiak funtzionatzeko erabiltzen duen erregaiaren inguruan dagoen zehaztasun faltari buruzko azalpenak ematea; izan ere, erregai nagusia biomasa dela esaten da, baina horrek esan nahi du badela bestelako erregairik eta ez da esaten zein den.

● Argitzea galdarak behar duen urak eta 40. orrialdean adierazten diren 100 m3/h-ko ur-premiak ez duten presio eta emari galerarik eragingo inguruneko ur-baliabideetan.

● Argitzea prozesuko urak tratatzeko lantegiak egingo dituen drainatze oliotsuak prozesuko efluenteak jasotzeko tankera eramango diren (43. orrialdea) edo euri-uren sarera joango ote diren (66. or.).

● Argitzea nola litekeen planoetan ikustea azpi-estazioa lantegiaren ondoan dagoela, eta Ebakuazio Linean (47. or.) esatea lantegitik azpi-estaziora 300 metroko bidea izango dela.

● Biomasa garraiatzeko bideak argitzea.

● Aukeren azterketa landuago bat egitera derrigortzea, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzietan izan daitezkeen kokapen-proposamenak jasoko dituena. Lehendik industria-izaerako jarduerak dituzten eremuei eman behar zaie lehentasuna, bai eta dispertsio atmosferikoa indartzeko baldintzak dituzten kokalekuei ere. Proiektuan jaso behar da «0» edo «interbentziorik gabeko» aukera.

● Jarduerak Euskal Kultura Ondareko zer ondasun ukituko dituen kuantifikatzea eta zenbatestea zer narriadura izan dezaketen lantegiaren ustiapen-aldian, euri azidoaren efektuen ondorioz.

● Argitzea nondik hartuko den 32.595 m3/urte-ko bolumena izango duen ur-isuria egiteko ura, aintzat hartuta instalazio horrek 5.025 m3/urte-ko ur-bolumena hartuko duela sare publikotik. argitzea memoriako 3.1 Ur bilketa puntuak esaten duenaren eta dokumentazio gehigarriak horri buruz esaten duenaren arteko kontraesanak.

● Atmosfera kutsatzen duten gaien dispertsioari buruzko beste azterlan bat egitea, datuek adieraz dezaten noiz uzten dioten eragina izateari gas-kutsadurako jarduerek haien emisio-puntutik, aintzat hartuta egin den azterlanak 2,5 km-ko erradioa soilik aztertu duela eta egiaztatua duela azken 200 metrotan handitu egiten dela gas kutsatzaileen kontzentrazioa, aire-kalitate txar bat sortuz.

● Osorik berrikustea proiektua eta Bioforest Bost SLU sustatzailea edo Idema sozietatea ez diren beste auditoria-enpresa batek kontrastatzea proiektu hori.

● Eusko Jaurlaritzak ofizioz agintzea hirugarren eragile batek beste Ingurumen Azterketako Azterlan bat egin dezala, txosten hori objektiboa izango dela bermatuz.

● Ingurumen-inpaktuko beste azterketa bat eskatzea, behar bezala dokumentatua eta egokitasunez justifikatuko dituena bai hautatutako kokalekua, bai bisoi europarrari egingo zaion erasana, azterlan zientifiko serio eta kontrastatuetan oinarrituta.

● Bisoia ugaltzen den garaian (martxoa eta uztaila bitartean), obrarik ez egitea Malluki inguruan.

● Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak herri-administrazioen arteko lankidetza sustatzea espezieen eta habitaten kontserbazio-egoera zaintzeko neurriak hartu eta adosteko, eta kontsultak egitea honako hauei: Urak organismoari, egiaztatzeko ea Larragan errekastoaren ibilgu-aldaketa (oraindik ez da egin aldaketa hori) Foru Aldundiak emandako 118/2006 Foru Dekretua indarrean jarri aurretik tramitatu zen baimen baten harian egitekoa den eta hori bat datorren indarreko arau berriekin; Foru Aldundiaren Errepideetako Departamentuari, egiaztatzeko ea Malluki industrialdeari egingo zaizkion sarbideen eraikuntza-lanak esleitzeko indarrean den lehiaketak kontuan izan ote duen Bisoi Europarraren egoera Kudeatzeko Plana; Foru Aldundiko Nekazaritza Departamentuari, egiaztatzeko ea proiektuan behar bezala jasotzen den Bisoi Europarraren egoera Kudeatzeko Planaren 9. artikuluak eskatzen duen aurretiazko baimena, bai eta Nekazaritza Departamentuak, Plan horretako 8. artikuluak adierazten duena betez, mehatxu-faktore hori desagerrarazi edo arintzeko adieraz ezar ditzakeen aldaketak ere.

Hau argitu behar da prozedurari buruz egin diren eskaerei dagokienez:

1.– Ingurumen Sailburuordetzak 2010eko urtarrilaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, Bioforest Bost SLU sozietateak sustatutako proiektuaren jendaurreko erakusketa-epea luzatzea erabaki zen. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2010eko otsailaren 11n, eta hori jakinarazi zitzaien erabakiak ukitutako auzotar mugakideei.

2.– Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42. artikuluak arautzen duena betetzeko, Administrazioaren betebeharra da berariazko ebazpenak ematea prozedura guztietan eta horien jakinarazpenak egitea, prozedura horiek abiarazteko modua edozein izanda ere; ondorioz, ez da zilegi tramitazioa etetea edo proiektua geldiaraztea.

Gainerako eskaerei dagokienez, hurrengo paragrafoetan azalduko ditugu erabiltzen dituzten argudioak:

1.– Prozedurazko eta eskumenezko argudioak.

Ez da Arrieta sartu espedientea gordailatzeko lekuen artean, nahiz eta pentsatzekoa den industrialdearen zati bat udalerri horretan egingo den. Arrietako Udalean ez dago eskuragarri proiektuaren ingurumen-azterketaren kopia osorik, hura kontsultatzeko.

Proiektuak berak adierazi eta Errigoitiko alkateak prentsan berretsi du proiektuak Bizkaia osoan duela eragina; beraz, lurralde-eremu horretan egin behar dira jendaurreko erakustaldia eta eremu horretan zertu partaidetza-bideak.

Ez zaie auzotarrei proiektuari buruzko informaziorik eman jendaurreko informazioko epea hasi baino lehen. Udalak bigarren mailako garrantzia duten gauzei buruzko informazioa ematen du, hala nola, zabuak non jarriko diren, Urremendi aldizkariak zaharren egoitzako kontuen berri ematen du, Kultur Etxeari buruzkoak eta antzekoak. Inork ez du, ordea, biomasa zentralari buruzko informaziorik eman. Urremendi aldizkariak berak Malluki industrialdeari buruzko informazioa eman zuen, baina industrialde hartan ez zen 22 MW-ko biomasa-zentralik edo 50 metroko altuerako tximiniarik ageri.

Bioforest Bost SLU sozietatearen lege-ordezkaria Idema sozietateko zuzendari nagusia da, eta azken enpresa horrek egin du, hain justu, proiektua eta ingurumen-inpaktuko azterketa.

Ez dago Lurralde Zatiko Planik biomasaren sektore energetikoan.

Ez dago aldeko hirigintza-txostenik eta ezin du halakorik egon, berariaz debekatzen baitu erabilera hori Mallukiko Plan Partzialak.

Proiektuko dokumentazioa eta ingurumen-inpaktuko azterketa herritarren eskura jarri zen jendaurreko erakustaldian, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumenaren Kalitateko Zuzendaritzaren egoitzan, Vitoria-Gasteizeko Donostia kaleko 1. zenbakiko 2. solairuan, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Bizkaian duen lurralde-ordezkaritzako bulegoan, Bilboko kale Nagusiko 85. zenbakian. Horrez gainera, dokumentazio hori ikusteko erraztasunak emateko herritarrei, Errigoitiko Udalari bidali zitzaion adierazitako espedientea, jendaurreko erakustaldian erakuts zezan. Dokumentazioa herri horretara eraman zen lantegi edo instalazioa Errigoitiko udal-mugapean dagoelako, eta ez Arrietako udal-mugapean edo besteren batean; beraz, Errigoitiko udalari dagokio sailkatutako jardueraren udal-baimena eman edo ukatzeko eskumena, azken hori ingurumen-inpaktuko ebaluazioko eta ingurumen-baimen integratuko prozedurekin batera izapidetzen baita.

Jendaurreko erakustaldiko izapidea egitearekin batera, lantokia egingo den lekuaren inguruko auzotarrei eman zitzaien izapidearen berri, hala arautzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena zaintzeko 3/1998 lege orokorrak, otsailaren 27koak, 58.1. artikuluan, sailkatutako jardueren araubide-esparrua finkatzen duen heinean.

Ez dago lege-xedapenik enpresa eskatzailearen lege-ordezkaria eta proiektua eta ingurumen-inpaktuko azterketa egin duen enpresa aholkulariaren lege-ordezkaria pertsona bera izatea eragozten duenik. Are, enpresa eskatzailea bera izan daiteke eskaerarekin batera aurkezten duen dokumentazio teknikoaren egilea, inolako lege-eragozpenik gabe.

Aurretik plangintza egin izana ala ez da eragozpena ingurumen-baimen integratua, ingurumen-inpaktuko ebaluazioa edo sailkatutako jardueraren baimena tramitatzeko.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, kontaminazioaren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoak, 15. artikuluan arautzen du hirigintza-txostenaren ordez haren eskabidearen kopia bat balia daitekeela, eta agiri hori espedientean jasota dago.

2.– Arauen urraketa.

Errigoitiko Malluki jarduera ekonomikoko sektorearen Plan Partzialeko Testu Araugileak xedatzen du ez dela biomasako zentralaren erabilera onartzen. Halaber, ez dira betetzen testu araugile horrek arautzen dituen nabe-altuerak, zarata eta bibrazioen mailak, emisioak eta isuriak.

34/2007 Legeak arautzen du biomasako zentral horren antzeko zentralek 2.000 metroko gutxienezko distantzia izan behar dutela etxebizitzekiko, baina kasu honetan lau etxebizitza daude 300 metrora, 473 metrora dago Intxoiz auzoa, 455 metrora Bekobaso auzoa eta 634 metrora Olabarri auzoa.

Urratu egiten da Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamenduak, 1961ekoak, arautzen duen etxebizitzekiko gutxieneko tartea, 2.000 metrokoa.

Indarrean dauden lege berriak aurrekoak baino zorrotzagoak dira, haien helburua baita berme handiagoz ziurtatzea ingurumen-kalitatea, arriskuak minimizatzea eta pertsonen osasunak izan ditzakeen kalteez arduratzea. Horiek horrela, alderdi juridikotik defendatzeko modukoa da 2.000 metroko tartea oraindik indarrean dela.

Ez da ez bete eta ez errespetatu Europako Parlamentuko 2008/1/EE zuzentarauak arautzen duen ezertxo ere. Lehen aldiz 2009ko azaroaren 26an argitaratu zen aldizkari batean lantegi hori eraikiko zela, baina froga argiak hauteman dira adierazten dutenak 2006an azterlana oso aurreratuta zegoela adierazten dutenak. Ez da proiektuari buruzko informaziorik eman, harik eta hura proiektu teknikoari eta ingurumen-inpaktuko azterlanari alegazioak egiteko eperako argitaratu den arte.

Berandu eman da jendaurreko informazio-epe horri buruzko informazioa, hura hasita zegoenean. Berandu eman zaie laguntza teknikoa Arrieta eta Fruizko herritarrei eta ordutegi ezegokian. Horrez gain, ez ziren auzotarrek aurkeztu zituzten zalantzak argitu, jendaurrean jarritako dokumentazioaren edukia erakustera mugatu baitzen informazioa. Horrenbestez, herritarrek informatuak izateko duten eskubidea urratu da, eta, berariaz, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 8. eta 9. artikuluek araututakoa eta Estatuko Lurzoruaren 2/2008 Legeko 4. artikuluak arautzen duena. Halaber, artikulu horiek urratu dira proiektuak esaten duelako Malluki industrialdeko 9. partzelako 3.256 m2 okupatuko direla, eta Errigoitiko alkateak, aldiz, 8.000 m2 okupatuko direla adierazi dio prentsari.

Jendaurreko izapideari buruzko komunikazio bakarrak izan dira Ingurumen sailburuordearen ebazpena EHAAn argitaratzea eta Errigoitiko Udalari horren berri ematea, baina berariazko jakinarazpenik egin gabe pertsona interesdunei edo ukitutako erakundeei. Urratu egin da, beraz, urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak, proiektuen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioaren Legeko Testu Bategina onartzen duenak, 9. artikuluan arautzen duena, berariaz esaten baitu nahitaezkoa dela pertsona interesdunei kontsulta eta jakinarazpenak egitea.

Jendaurreko erakustaldian, pertsona interesdun ugarik eskatu diote Toki Korporazioari alegazioak egiteko behar zuten informazio oinarrizkoa eman ziezaien, eta ez dute inolako erantzunik jaso. Informazioa ukatzen bada, urratu egiten da herritarrek partaidetzarako eta informazio publikoa jasotzeko duten eskubidea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 8. eta 9. artikuluek arautzen dutena eta Estatuko Lurzoruaren Legeko (2/2008 LED) 4. artikuluak arautzen duena.

Ingurumena 2000-2020 modu iraunkorrean garatzeko euskal estrategia urratzen da:

● 2. eta 4 konpromisoak. Neurriak hartzea NO emisioak % 31, SO emisioak % 64 eta COV emisioak % 58 murrizteko 1990. urtearekiko eta % 10 murriztea partikula-kantitatea.

● 17. konpromisoa. Ur-hornidurako eskaera % 20 murriztea industria-jardueretan 2001. urtearekiko.

● 19. konpromisoa. 975.000 tep. aurreztea 2010. urtean.

● 29. Konpromisoa. 1997-2010 urteen artean, desagertzeko arriskuan edo egoera larrian dauden fauna– eta flora-espezieen populazioen bilakaera zehazten duten adierazleek hobekuntza-joera adieraz dezaten lortzea.

● 33. Konpromisoa. Nekazaritza ekologikorako azalera-eremuak handitzea, harik eta 1.200 ha. iritsi arte.

Biomasa bidezko zentralak urratu egiten ditu 2002-2020 eperako Garapen Iraunkorreko Euskal Plana; izan ere, estrategia horrek nekazaritza ekologikorako lurrak 1.200 ha-ko azaleran handitzea aurreikusten du, baina, zentrala eginez gero, 70 ha baino gehiago galduko dira. 2002-2020 eperako Garapen Iraunkorreko Euskal Planak airearen kalitatea hobetzeko konpromisoa jasotzen zuen, baina biomasaren bidezko zentralak SO2, NOx, CO eta partikulak isuriko ditu, eta horrek urratu egiten du hartutako konpromisoa.

Urratu egiten da urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak, proiektuen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioaren Legeko Testu Bategina onartzen duenak, 6.1. artikuluan arautzen duena, bai eta azaroaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuak, lege hori betetzeko erregelamendua onartzen duenak, 8. artikuluan arautzen duena; izan ere, dokumentuak esaten du aukerako proposamen bat baino gehiago aztertu direla, baina ez du aukera bat ere deskribatu edo kontrastatu.

Ez da sektorearen urbanizazio orokorra egin eta haren urbanizazio-proiektua ere egin gabe dago oraindik. Urratu egiten da, horrenbestez, Eusko Legebiltzarrak emandako Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 135.1.c) artikuluak hirigintza-egikaritzapenak egin eta obrako eta jarduerako lizentziak emateko arautzen dituenak, bai eta Hirigintza Kudeaketako Erregelamenduak 42.2. artikuluan arautzen duena ere.

Lantegi edo instalazioak urratu egiten ditu edo ez ditu aintzat hartzen 118/2006 Foru Dekretua, ekainaren 19koa, Bisoi Europarraren Kudeaketa Plana onesten duena eta 167/1996 Dekretua, uztailaren 9koa, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda Arautzen duena.

Biomasako lantegia Mallukiko parajean jartzeak larriki urratzen du kudeaketa-planeko 10. artikulua, proiektuak ez baitu Nekazaritza Sailak derrigorrean eta aurretiaz eman behar duen txostena.

Biomasako lantegia Mallukiko parajean jartzeak larriki urratzen du kudeaketa-planeko 9. artikulua, Nekazaritza Sailak ez baitu eman hura egiteko aldez aurreko baimenik.

Proiektuak ez ditu bisoi europarrarekiko proposatzen diren jarduerak diagnostikatu eta baloratzeko premiak asetzen, hori egin behar dela arautzen baitu Bizkaiko Lurralde Historikoan bisoi europarra Mustela lutreola (Linnaeus, 1761) Kudeatzeko Planeko 11. artikuluak, galzorian dagoen espeziea den aldetik eta berariazko babes-neurriak behar dituen aldetik.

Ez da aintzat hartzen eta urratu egiten da kudeaketa-planeko 2.2.1. jarraibide orokorra Larragan ibaiko iturburua eta ibilgua, Butroe ibaira ematen duena, kendu egiten delako, eta nitrogeno-oxidoko eta sufre-dioxidoko emisioek euri azidoaren sorrera bultzatuko dutelako. Horrek hondamen handia eragiten du lantegiaren inguruko landaredian eta ibaietan eta lantegitik urrun daudenetan. Horrez gainera, uraren tenperatura handitzeak ez du lagunduko jarraibide orokorrak ingurua birlandatzeko aholkatzen dituen landare-espezieak garatzen, kontrako efektua sortuko baitu.

Ez da betetzen Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean eman zuen 92/43/EEE zuzentaraua, basa animalia eta landareen habitat naturalak kontserbatzeari buruzkoa, Larragan errekastoaren ibilgua aldatu nahi baita Malluki industrialdea eraikitzeko. Biomasako lantegia industrialde horretan egitea aurreikusten da.

Ez da aintzat hartu 1997/1995 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, biodibertsitatea bermatzen laguntzeko neurriak ezartzen dituena basa animalia eta landareen habitat naturalen kontserbazioaren bidez, eta bisoi europarrari eta haren habitatari aplikatzekoa zaiona (hau da, Butroe ibaiari eta haren adarrei). Errege-dekretu horren 6. artikulua urratzen da, Butroe ibaiak eta haren adarrak interes bereziko katalogazioa jaso baitute bisoi europarrarentzat, babes zorrotzeko katalogazioa duen espeziea den aldetik. Horiek egiteko arrazoi bakarrak dira gizakien osasunarekin zerikusia dutenak, segurtasun publikokoak, ingurumenarentzat berebiziko garrantzia duten ondorio onuragarriak ekartzea edo garrantzi goreneko herri-intereseko arrazoiek horren premia ekartzea, baina horietako arrazoi bat bera ere ez da ematen bisoi europarraren habitata eta loturako arroa den lekuan zentral gogaikarri eta osasungaitz bat egiteko merkataritza-interesarekin. Horrez gainera, 11. artikulua urratzen da, Bioforest Bost SLU sozietateak errekuntzaren bidez elektrizitatea sortzeko egin nahi duen zentralaren jarduera eta beharrizanak bateraezinak baitira bisoi europarraren kudeaketarekin eta haren habitata zaintza egoera onean mantentzeko xedearekin.

Halaber, jarduera ekonomikoetarako Malluki sektorearen plan partziala idaztean ez dira kontuan hartu bisoi europarra kudeatzeko plana eta 1997/1995 Errege Dekretua, biodibertsitatea bermatzen laguntzeko neurriak ezartzen dituena.

Dokumentazio gehigarrian, 10. eranskinean, adierazten da urtero egingo direla kontrolak, baina horrek urratu egiten du maiatzaren 19ko ITC/1389/2008 Aginduko 7. artikulua, kontrolak gutxienez hiru hilean behin egin behar direla arautzen baitu.

Arau-hauste bat egin da, 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak, urtarrilaren 11koak, Proiektuek Ingurumenaren gainean duten Eragina Ebaluatzeko Legearen Testu Bategina onartzen duenak, 20. artikuluan tipifikatzen duena. Datuak ezkutatu dira ebaluazio-prozeduran, bestelako aukeren eta hartutako erabakiaren justifikazioaren laburpena egin beharreko obligazioari dagokiona, eta proposatutako interbentzioan eta bestelako aukeretan izango diren inpaktuen identifikazioa eta balorazioa egiteko obligazioari dagokiona. Horrez gainera, datu inportanteak ezkutatu dira, hala nola, zentralak egingo duen egiazko azalera-okupazioa. Halaber, ur-kontsumoaren kalkuluetan aldeak ikusten dira aurkeztu diren dokumentuen atalen artean.

Tramitatutako espedientean jasota dago sustatzaileak txosten-eskaera egin diola Errigoitiko Udalari, lantegi edo instalazioa eraikitzeko hirigintza-alderdiak fiskalizatzeko organo eskumenduna den aldetik. Behin baino gehiagotan egin zaizkio kontsultak, prozeduran zehar, Errigoitiko Udalari, eta ez da inoiz haren aurka azaldu.

34/2007 Legeak ez du esaten bere aplikazio-eremuan sartzen diren instalazioak gutxieneko distantziarik gorde behar dutenik.

Indargabetuta dago egun Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamendua. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena zaintzeko 3/1998 lege orokorrak, otsailaren 27koak, arautzen du jarduera sailkatuen araubidea Euskal Autonomia Erkidegoan. Araubide horrek ez du, a priori, gutxieneko distantziarik arautzen, industria-establezimenduentzat bete beharrekoa dutenik. Ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura igaro da kasu honetan, eta ez da hauteman ingurumen-inpaktu kritikorik airearen kalitatean edo lantegiaren inguruko uren kalitatean; beraz, ez da beharrezkoa ikusten distantziaren neurria hartu beharrekoa denik, ingurumena babesteko hartu diren gainerako neurriez gain. Baliatu diren ereduei erreparatuta, aurreikusten da lantegiaren inguruko aire-giroak indarreko araudiak arautzen dituen kalitate-estandarrak beteko dituela.

Herri-partaidetzako lege-betebehar guztiak bete dira prozeduran zehar. Horiek horrela, proiektuak eta ingurumen-inpaktuko azterketak batera egin dute jendaurreko informazioko tramitea eta ukitutako administrazioei entzuteko izapidea, kontsultatuak izan baitira azken horiek ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aurretiazko tramitean, 30 eguneko edo handiagoko epe batez. Izapide hori egitean, herritarrei jakinarazi zaie proiektua baimentzeko eskaera egin dela eta ingurumen-inpaktuko ebaluazioa igortzen ari dela proiektua. Prozedura ebazteko organo eskumenduna identifikatu da, beharrezkoa den informazioa eman dezan eta oharrak, alegazioak eta kontsultak jasotzeko. Halaber, horiek aurkezteko epearen berri eman da. Erabakien izaerari buruzko informazioa eman da eta jendearen eskura jarri da proiektua; horrez gainera, ukitutako administrazioen eta herritar interesdunen eskura jarri da espediente osoa.

Proiektua tramitatzean, neurriak hartu dira kontaminazioa prebenitzeko, eskura dauden teknika onenaren aplikazioaz baliatuz bereziki. Posible izan den guztietan, balioztatze-sistemak erabiltzea lehenetsi da, baina, betiere, ingurumenean ditzaketen ondorioak ekidinez edo ahalik eta gehien murriztuz eta gai-alor horretan aplikatzekoa den araudia betez. Energiaren, uraren, lehengaien eta gainerako baliabideen erabilera efizientea egingo dela kontrolatu da, eta neurriak ezarri dira instalazioaren ustiapena amaitzean kontaminazio-arriskurik izan ez dadin eta leku hori egoera onean gera dadin, indarrekoa eta bete beharrekoa den araubidea betez betiere. Horrenbestez, proiektuak ez du, inondik inora, garapen iraunkorrerako euskal estrategia urratzen.

Ingurumen-inpaktuko proiektuak eta azterlanak azaldu egiten ditu aztertu diren beste aukera adierazgarrienak eta instalazio-modu hori erabakitzearen arrazoi nagusiak azaltzen ditu, aintzat hartuta, ingurumen-inpaktuaren gai-alorrean aplikatzekoa den araubideak agintzen duen moduan, haien ingurumen-eraginak.

Ingurumen-baimen integratua emateko prozedura amaitzeak berak ez du ematen, berez, lantegia eraikitzeko eskubiderik; izan ere, udalaren obra-baimena lortu behar da, hura delako kasuan kasu gerta daitezkeen hirigintza-alderdiei buruzko erabakiak hartzeko eskumena duen organismo edo erakundea.

Bizkaiko Foru Aldundiko Mendietako eta Naturguneetako Zuzendaritzaren aldeko txostena jasotzen da espedienteak. Hura da fauna babesteko eskumena duen organoa proiektuaren lurralde-esparruan. Aldeko txostena eman zuen lantegiak egingo dituen isuriei buruzko xehetasun guztiak eta haiek ingurumenean izan dezaketen inpaktua minimizatzeko aurreikusten diren babes-neurri denak eskatu eta eskura izan ostean.

Alegazio-jartzaileek ongi adierazten duten moduan, ez da proiektu honen xedea Larragan errekastoaren ibilguaren aldatzea, Malluki industrialdeko urbanizazio-proiektuarena baizik. Alde horretatik, adierazi beharrekoa da Ingurumen sailburuordeak ebazpen bat eman duela 2011ko uztailaren 18an «Malluki industria-sektoreko urbanizazio-proiektuaren» ingurumen-inpaktuko deklarazioa egiteko –Garaunza, SL sozietateak sustatu du proiektu hori, Bizkaiko Errigoiti udalerrian–, eta ebazpen hori proiektuaren aldekoa dela. Ingurumena eta natura-baliabideak behar bezala babesteko baldintzak adierazten dira ebazpen horretan.

Jarraitu eta bete den prozedurak erakusten du lantegia eraiki eta ustiatzeak ez dituela europar intereseko habitatak kaltetuko.

Etengabekoa izango da atmosferarako emisio edo isurien kontrola, eta bete egingo da, beraz, errekuntza-instalazio handiek bete beharrekoa duten araubidea.

Ez da ikusi sustatzaileak inoiz daturik ezkutatu duenik.

3.– Aurkeztutako dokumentazioaren gabeziak.

2009ko apirilekoa da laburpen ez-teknikoa eta dokumentazio gehigarria erantsi zen 2009ko urrian, eta ez da laburpen ez-teknikoa eguneratu. Ezin da alegaziorik egin dokumentazio osoa izan gabe.

Laburpen ez-teknikoak ez ditu baldintza hauek betetzen:

a) ez ditu jasotzen 1131/88 errege-dekretuko 12. artikuluak eta 16/02 Legeko 12.1. artikuluak arautzen dituzten gutxieneko edukiak.

b) eta eduki hori ez da ulergarria herritar guztientzat, jakintza tekniko edo juridikorik gabeko pertsonentzat eskuragarria. Laburpenak ezin du formula kimikorik erabili, ezta neurketa-unitaterik, laburtzapenik, akrostikorik edo antzekorik erabili nola irakurtzen diren azaldu gabe (esaterako, MWe, CNAE 40.112, KWe, KV, Hz etab.).

Laburpen ez-teknikoak ez du aipatzen Udalak txostenik egin duenik proiektuaren hirigintza-egokitasuna adierazteko, eta ez du sustatzaileak hura eskatu izanaren aipamenik egiten. Ondorioztatu behar da, beraz, sustatzaileak ez duela txostena eskatu, eta akats horrek baliogabetu egiten du proiektua.

Laburpen ez-teknikoaren 2. atalak bestelako aukerak aztertzen ditu eta eskura dauden teknika onenen ezarpenaz dihardu. Hala ere, ez ditu aztertu diren aukerak aipatzen eta ez du arrazoitu edo justifikatzen zergatik hautatu duten hautatu dutena.

Laburpen ez-teknikoak ez du esaten zer emisio egingo diren, eta ez ditu adierazten lantegiak sorraraziko dituen zaratak, isuriak edo hondakinak, eta ez ditu zehazten emisioak mugatu, murriztu eta kontrolatzeko hartu behar diren neurriak.

Laburpen ez-teknikoak ez du ikusizko inpakturik aipatzen, eta ez ditu zehazten kontrol-elementuak eta haien maiztasuna.

Laburpen ez-teknikoak ez dakar planorik. Soili bi plano dakartza laburpen ez-teknikoko 10. eranskinak, eta horietan ez dira adierazten zentralak izango dituen neurriak, partzelaren azalera edo eraikinen azalera eta altuera.

Zarata eta bibrazioei buruzko datuak ezkutatzen ditu laburpen ez-teknikoak.

Laburpen ez-teknikoak ez du esaten Butroe ibaian eta Larragan errekastoan bisoi europarra bizi denik. Inguruneko biodibertsitatea mespretxatzen da.

Paisaiaren eta landarediaren azterketak partzialki jasotzen du egungo errealitatea, eta ez du aintzat hartzen azken bilakaerako historia. Oraindik oinarrian landa-eremukoa den lurzorua da, legez kanpo soildua ikusi duena bere arboladia (bertako arbolak barne).

Proiektu teknikoak eta ingurumen-inpaktuko azterketak ez dute metodologia zorrotz eta inpartzialik erabili:

● Malluki industrialdeko partzela urbanizatuan egingo dela esaten da, baina industrialde horrek ez du halakorik oraingoz, eta ez dago urbanizazio-proiekturik ere.

● Agiriak etxe batekin nahasten du baratze bat, eta horrek adierazten du ez dela zonalde hori bisitatu ere egin.

● Ez dira ageri lantegiak ukituko dituen etxebizitza eta herrigune ugari. Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamendua 1961. urtean eman zenetik azaroaren 15eko 34/2007 Legea eman bitartean, jendea bizi den guneekiko gutxieneko tartea gutxienez 2.000 metrokoa izan behar duela arautu da.

● Planoa eta azpi-estazio elektrikoarekiko eta ebakuazio-linearekiko jarduerei dagokien atalean, ez da adierazten beharrezkoa dela egungo Gatika-Euba bitarteko 132 kV-ko linea elektrikoaren bermea aldatzea, eta ez dira adierazten jardueren bestelako xehetasunak ere.

● Ez da kontuan goi-tentsioko lineatik oso gertu dagoela tximinia, eta horrek arriskua dakarrela eroaleak albora desbidera baitaitezke haizearen eraginez.

● Tobera erregulatzaileak, 38. orrialdean adierazten denak, ez ditu dimentsio egokiak.

● Ez da esaten noiz eta nola egingo diren hornidurak.

● Ezin da horrelako lantegi bat eraiki 3.000 m2 baino txikiagoko eremuan.

● Lantegiak ukitutako zonaldeko habitaten azterketei erreparatuta, ikusten da ingurumen-inpaktuko azterlanaren egileek ez dutela parajea ikusteko lanik hartu, bertako arbolen espezie ugari baitaude bertan. Horrez gainera, bisoi europarraren, harraparien eta beste hegazti batzuen habiak daude. Gizatiartutako eremua dela esaten dute teknikariek, baina ia ezinezkoa da Larragan errekastoko bideari oinez jarraitzea haren iturbururaino, eta hori da, hain justu, oraindik bertako hamarratzak ikustearen arrazoietako bat. Ez da kontuan hartu, ezta ere, lantegia eraiki nahi den lekua beste hegazti batzuen pasabidea dela, hala nola, antzarrena, egitekoa den lantegiaren gain-gainetik pasatzen baitira urritik abendurako hiletan. Horrez gainera, azeriak, basurdeak eta azkonarraren moduko ugaztun txikiak ikus daitezke paraje horretan.

● Tximiniaren altura baliozkoa litzateke, baldin eta zonalde lau batean eraikiko balitz, baina ez lantegia egin nahi den lursailean, keak irtengo diren puntuak duena baina altuera handiagoko mendiak izango baititu inguruan.

● Zalantzagarri deritzo lantegiaren eraikuntza bateragarria ote den Enkarterrietako astoaren arraza, galzorian dagoena, berreskuratzeko asmoarekin, lantegiaren inguruko larretan bazkatzen baitute arraza horretako zenbait alek.

● Ur edangarriaren sareko ura erabiltzen uzten zaio lantegiari, baina gure ez zaigu horretarako baimenik eman gure etxerako.

● Ez da ziurtatzen nondik etorriko den lantegiak erabiliko duen biomasa; beraz, ezin da ziurtatu haren hezetasun-maila % 30ekoa izango denik. Ziur asko, prozesu artifizialen bidez bermatuko da ehuneko hori, baina proiektuak ez du horrelakorik aurreikusten. Energia horren «ustezko efektu neutroa» ez da hainbestekoa izango «energia lortzeko energia kontsumitu beharra izaten duenean».

● Txakolinaren produkziorako sail berrietan izango dituen afekzioek kezkatzen dute.

● Ezin da justifikatu proiektu tekniko eta ingurumen-inpaktuko azterketa berak onartzea lantegitik gertuko etxebizitzetan Legeak araututako zarata-mailak gainditzea.

● Azterlanak esaten du lantegiak erabiliko duen biomasa «lehentasunez basokoa» izango dela; beraz, ez dago argi bestelako zer biomasa erre nahi den.

Aurkeztutako dokumentazioko orrialde batzuk ez dute orrialde-zenbakirik, ez egile-sinatzailearen logotiporik, ez titulurik, ez izenbururik; beraz, ezin da jakin sustatzaileak bere gain hartzen ote duen orrialde horietan esaten dena.

Azpi-estazio elektrikoko lantegiari dagokion paisaia-berreskurapeneko proiektua falta da.

Ez da bestelako aukeren azterketarik egiten edo proiektua beraren alternatibarik aztertzen; Memoriako 70. orrialdean iruzkin moduan aipatzen da bestelako aukera batzuk aztertu direla.

Ez da lantegiaren bestelako kokapenen bat aztertu. Lantegiaren kokapena zehazteko erabakiari dagokionez, beste bi kokapen-proposamen egiten ditu memoriak (Zamudio eta Atxondo), baina ez da horiek baztertzearen arrazoirik azaltzen.

Azterlanak oso modu pobrean, modu eskasean ez esatekotan, arrazoitzen ditu proposatutako proiektuak izango dituen inpaktuak zehaztu eta baloratzeko alderdiak; izan ere, ez du arraitzen eta justifikatzen zergatik erabaki den lantegia Erregoitin egitea. Gainera, ematen diren argumentu gutxiak berdin-berdin erabil daitezke lantegia balizko beste bi kokapenetan eraikitzeko (Zamudio, Atxondo).

Datu anbiguoak, zehaztasunik gabeak eta manipulatuak ematen dira. Besteak beste:

● Desberdinak dira ematen diren datuak (urte bakar batekoak) eta iturri bat baino gehiagotatik atereak (Bilboko aireportua vs Mungiako behatokia), eta ez dute behar bezala adierazten eremu horretan gailentzen diren haize-joerak, gas kaltegarrien emisioei buruzko proiektua justifikatzeko. Hori dela-eta, zehaztasunik gabekoa da gasen eta partikula kaltegarrien dispertsioko mapa.

● Lehengaiak lantegiraino garraiatzeko behar diren kamioien kopuruari eta haien ezaugarriei buruzko datuak. 28 kamioi beharko direla esaten da. Kamioi bakoitzak gehienez 24 tona garraiatuko dituela esaten da, baina hori gehiegizkoa eta ezinezkoa da.

● Kontradikzioak ageri dira lantegiaren ur-beharrizanei buruzko datuen eta isurien kantitate eta emariei buruzko datuen artean.

Txostenak anbiguoa dirudi. Ez dira behar bezala zehazten jarduera egiteko behar diren azpiegitura guztien kokapena. Horren adibide dira lehengaiak biltegiratzeko lekua, lehorketak egitekoa, materialak birrintzeko lekua edo kamioiak maniobrak egiteko behar duten lekua.

Zalantzan jartzen da txostenaren datuen egiazkotasuna, dokumentazio gehigarriak esaten baitu lurrundutako uren kantitatea 164.708 m3/urte izango dela, eta hori ez dator bat biomasaren kontsumoari buruzko datuek esaten dutenarekin (179.613 t/urte), haren batez besteko hezetasun erlatiboa % 35ekoa izanik, lurrundutako uren emisioa 62.864 m3/urte izango balitzateke, gutxi gorabehera.

Ez da aztertzen zer-nolako eragina izango duten lantegiaren inguruan bizi diren pertsonengan poluzio-faktoreek sortutako kontaminazio akustikoak eta ingurumen-kontaminazioak, pertsona horiek guztiak eguneko 24 ordutan izango baitira faktore horien eraginpean.

Ingurumen-inpaktuko azterketak ez du xehetasunez aztertzen usainek zer nolako molestiak eragin ditzakeen.

Proiektuak ez du esaten gas toxikoak lurrean pilatuko ote diren euriaren ondorioz.

Proiektuak inkoherentzia larriak ditu jendaurreko erakusketa-tramitera aurkeztu den dokumentazioaren eta gerora funtsezko alderdiei buruzko eman diren datuen artean; hala nola, okupatzekoa den lur-azalerako datuaren artean. Horrek kolokan jartzen du jendaurreko erakustaldiko eta alegazioak aurkezteko prozesuaren baliozkotasuna.

Proiektuak ez du behar adina informaziorik ematen erreko den biomasaren egoera fitosanitarioari buruz. Berariaz aztertu eta kuantifikatu behar da biomasak izan ditzakeen substantzia intsektizidak eta fungizidak.

Ez da aurkeztu jarduera-lizentzia lortzeko dokumentazioa.

Azterlanak zelai eta larreen azalerari buruz darabiltzan datuak 1996an egin zen Basoetako Inbentariokoak dira, baina inbentario horretako datuak 2005ean eguneratu ziren. Horrek adierazten du azterlanak erabili duen informazioa ez dela zehatza eta eguneratua.

Sustatzaileak aurkeztu duen dokumentazioaren artean, izaera teknikorik ez duen laburpen bat jasotzen da, behar bezala betetzen duena arau hauek eskatutakoa: uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa, eta urtarrilaren 11ko 1/2008 Errege Lege Dekretuak, proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onesten duena. Egia da arau horiek laburpen ez-tekniko bat egiteko eskatzen dutela, proiektua eta ingurumen-inpaktuko azterketa ulergarriak izan daitezen jendaurreko erakustaldiko tramitean, baina ez da bestelako xehetasunik ematen eskakizun horri buruz. Arau-eskakizun hori betetzen den aztertu ondoren, Ingurumen Sailburuordetzako zerbitzu teknikoen oniritzia jaso zuen Bioforest Bost SLU sozietateak aurkeztutako dokumentuak. Alde horretatik, zehaztu behar da, ingurumen-organo honen iritzian, laburpen ez-teknikoak ez duela zertan aurkeztutako dokumentazioaren sintesi bat izan; beraz, ez du proiektuaren eduki edo zehaztasun-maila bera izan beharrik, eta ez da, halaber, haren edukia handitu beharrik ingurumen-organoak proiektuaren alderdi batzuei buruzko xehetasun handiagoko informazioa eskatzen dionean sustatzaileari.

Egin den prozeduran, ikusi da Bioforest Bost SLU sozietateak aurkeztutako dokumentazioak akats batzuk dituela, baina hori ohikoa izaten da horrelako izapide-prozesuetan. Akats nabarmenenak zuzendu dira dokumentazio osagarria eskatuz, eta sustatzaileak behar bezala erantzun die eskaera horiei. Horrenbestez, tramitazioa amaitu ondoren, esan daiteke proiektu teknikoak eta ingurumen-inpaktuko azterketak behar bezala jasotzen dituztela aplikagarri diren arauek eskatutako edukiak eta horrek ingurumen-organoaren erabakiaren oinarri izan direla.

Lehen adierazi den moduan, Malluki industrialdeko urbanizazioari dagozkion alderdiak haren urbanizazio-proiektuan eta hari dagokion tramitazioan landu behar dira.

Egindako azterketek adierazten dute lantegiaren ustiapenak ez dituela aire-kalitatearen legezko estandarrak urratuko, eta, ondorioz, ez da beharrezkoa ikusten lantegiaren eta bizitegi-eremuen arteko gutxieneko distantzia bat ezartzea.

Baimena lortu nahi duen proiektuak ez du aurreikusten biomasa lehortu, birrindu edo biltegiratzeko instalazio osagarririk.

Ingurumen-inpaktuko azterketak askitasunez aztertzen ditu proiektuak landaredian eta faunak izango dituen efektuak.

Atmosferako kontaminazioaren dispertsioaren azterketak askitasunez justifikatzen du tximiniaren altuera.

Ez da inon onartzen lantegiak sortutako zaratak gainditu egiten dituenik legez ezarritako mugak. Ingurumen-baimen integratuak adierazten duen moduan, zarataren sorrerako muga-balioek bete egin behar dute, uneoro, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuak zona-banaketa akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei buruz arautzen dituen alderdiak.

Ebazpen honetako C.2.1 atalean, xehetasun osoz zehazten dira lantegian, zerrenda itxia osatuz, erabiltzekoak izango diren biomasa-motak, eta agiri horren C.2.2 atalean kontrol-sistemak inplementatu behar direla esaten da, lantegiak biomasa onar dezan.

Aurkeztutako dokumentazioak askitasunez azaltzen ditu aztertu diren beste aukera guztiak eta behar bezala justifikatzen sustatzaileak egin duen aukera zehatza.

Atmosferaren kontaminazio-gaien dispertsioa aztertzeko erabili diren datuak nahikoak dira tximiniaren diseinua egiteko eta ikusteko inguruneko airearen kalitateak ez dituela urratuko legez araututa dauden kalitate-estandarrak.

4.– Eraginkortasun energetikoa.

Koherentziarik gabeko proiektua da, energia kontsumitzeko eredu bat baliatzen baitu energia sortzeko, efizientziarik gabeko prozesu bat baliatuz.

Balantze energetikoa ez da % 30ekoa, negatiboa baizik, kamioen bidezko garraio ugari erabiltzen baita, eta ez da kontuan hartu alderdi hori.

Esaten da sobratzen den energia termikoa Malluki industrialdeko gainerako instalazioetan erabili ahalko dela, baina industrialde hori, gaur egun, alegiazkoa da. Leku horretan ez dago aktibitaterik gaur egun, eta egiteko daude oraindik errepidearekin lotzeko biribilgunea, urbanizazioa, zerbitzuak, etab.

Zentral termikoen izaerazko jarduna da energia kontsumitzea energia sortzeko. Modu estandarizatuan kalkulatzen da eraginkortasun energetikoa, instalazioen izaerari erreparatuta. Ez dira inoiz ere garraio-datuak erabiltzen zentral termiko baten eraginkortasun energetikoa kalkulatzeko.

Lantegiak sortutako energia termikoa Malluki industrialdean izan daitezkeen instalazioetan erabiltzeko aurreikuspena aukera gisa planteatzen da, eta ez da hori, ondorioz, espediente hau ebazteko erabakian eragiten duen informazio erabakigarria.

5.– Ur-kontsumoa.

Zentralak 34.000 m3 ur gastatuko ditu urtean, eta horrek kolokan jartzen du bizilagunen ur-hornidura.

Proiektu honek ur-kantitate izugarriak kontsumituko ditu, zehazki 495 m3, eta hori Errigoitiko udalerriak kontsumitzen duena halako ia 8 da. Ulertezina da kontsumo handi horiek baimentzea eta, gainera, ur edangarriaren kontsumoa izatea.

Errigoiti udalerriko ur-baliabideek ez dute herriko bizilagunei ur edangarriko zerbitzua bermatzeko adina ahalmen. Bizkaiko Foru Aldundiko datuak erreferentzia gisa hartzen badira, Iribieneko lurpeko putzua da Errigoitiko udalak duen ur-hornidurako baliabide bakarra. Madalengo depositua zerbitzua ematen hasten denean, hornidura bermatuko da hurrengo 20 urteetarako. Lantegi edo instalazioa martxan hastean % 79 igoko da ur-kontsumoa, eta, ondorioz, Errigoitiko udalerriaren kontsumo-bermea 11,2 urtera jaisten da 20 urteko epe horretatik.

Aurkeztutako proiektuak ez du aztertzen zer ur-kantitate behar den galdarako purgak hozteko.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari proiektuarekin batera aurkeztu zaion dokumentuetako batek adierazten du nondik aterako den lantegiak behar duen ura, eta bertan esaten da urtean 5.025 m3 ur beharko dituela (Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Sailaren esku dagoen memoriako formularioaren 3.1 «Ur-bilketa» puntua) udalerriko ur edangarriko saretik. Ez da ur-bilketarako bestelako modurik zehazten, baina dokumentazio gehigarrian adierazten da 35.005 m3 beharko dituela lantegiak urtean (Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Sailaren esku dagoen formularioaren 3.1 «Ur-bilketa» puntua). Horietatik kopuru zuzena zein den jakitea komeni da.

Energia sortzeko sistema termodinamikoaren ur-lurrun zikloko galerak osatzeko behar du ura instalazioak, eta kantitate txikiago bat erabilera orokorrerako. Guztira, 35.000 m3 inguru behar ditu urtean. Ur-kontsumoa minimizatzeko neurriak jasotzen ditu proiektuak, hala nola, airea kondentsatzeko gailuak erabiltzea zikloko ura hozteko.

Ez da ingurumen-baimen integratu honen egitekoa herritarren hornidurarako uraz arduratzea, baina gogoratu behar da Uraren Legeak argi eta garbi arautzen duela herritarren hornidurarako urak lehentasuna duela uraren gainerako erabilerekiko, eta, horien artean, industria-erabilerarekiko; beraz, agintaritza eskumendunak ezingo du inoiz ere hornidurarik gabe utzi herritarrak.

Purgetan isurtzen den uraren tenperatura minimizatzeko, ura 7 ºC-ko tenperaturara hozteko ekipo bat jaso du Bioforest Bots SLU sozietateak bere proiektuak; hala, ekipo horren produkzio-ahalmen minimoa 32.000 frig./ordukoa izango da, aire bidezko hotza eta amaierako hozte-baltsa bat baliatuz.

6.– Errekuntzarako lehengaiak.

Basoko hondakinak erreko dira nagusiki, baina erre daitezke egurraren eta bestelako produktu batzuen hondakinak. Horrek nabarmen handi dezake sortutako kontaminazioa. Proiektuak ez du zehazten zer kalitate izango duten lehengaiek, ezta haien jatorria edo erretako lehengaien garbiketa-kontrolak egingo direnik ere. Horrez gain, ez da jarraipen-planik adierazten kontaminazioa ahalik eta gehien ekiditeko.

Proiektuak ez du diseinu argi eta berariazkorik erregai-horniduraren alorrerako; hala, ez da bermatzen biomasak erabilera bat eta bakarra izango duenik.

Plastikoa, zaborrak edo antzerako gaiak erretzen badira, dioxinak sor daitezke, osasunarentzat oso kaltegarriak diren substantzia toxikoak.

Lehen adierazi den moduan, Ebazpen honetako C.2.1 atalean, xehetasun osoz zehazten dira lantegian, zerrenda itxia osatuz, erabiltzekoak izango diren biomasa-motak, eta agiri horren C.2.2 atalean kontrol-sistemak inplementatu behar direla esaten da, lantegiak biomasa onar dezan. Ezin da plastikorik, zaborrik edo antzeko gairik erre.

7.– Eskura dauden teknika onenen erabilera eta mugako emisio-balioak.

Instalazioko emisioak oso gertu daude eskura dauden teknika onenei buruzko dokumentuek ezartzen dituzten mugatatik; beraz, edozein unetan gaindi daitezke isuri-muga horiek.

Proiektuak ez ditu jasotzen proiektuak berak aukerakotzat ikusten dituen teknika eskuragarri onenak: iragazki elektrostratikoa edo telazko iragazkia hautsak kentzeko, heze bidezko arazketak SO2 emisioak murrizteko eta errekuntza-gasen zirkulazio-bideratzea NO emisioak murrizteko.

Proiektu teknikoak aurreikusten dituen filtroak ez dira eraginkorrak sufre eta nitratoen emisioak murrizteko eta ez dute betetzen eskuragarri dagoen teknologia onenaren jarraibidea.

Instalazioak gehienez isuri ditzakeen substantzia kutsagarrien emisioko muga-balioak ezartzeko, eta, ingurumena ahalik eta gehien babeste aldera, instalazioa ustiatzeko beste baldintza batzuk ezartzeko, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira eskura diren teknika onenak nahiz sektoreko legeria aplikagarriak ezarritako neurriak eta baldintzak. Bereziki aintzat hartu da Europako Batzordearen 2006ko uztaileko Reference Document on Best Available Techniques for Large Combustion Plants BREF agiriaren edukia. Horrez gainera, sektore-arauen esparruan, berezi aplikatzekoa da kasu honetan martxoaren 12ko 430/2004 Errege Dekretua. Errege Dekretu horren bidez atmosferarako isurpen-mugaketari buruzko arau berriak ezartzen dira errausketa-instalazio handietatik eratorritako kutsatzaile jakin batzuei dagokienez, eta baldintza batzuk xedatzen dira petrolio-findegien atmosferarako isurpenak kontrolatzeko.

Besteak beste, proiektuak honako neurri hauek biltzen ditu, teknika onenentzat jo daitezkeenak:

– Kargatzeko eta deskargatzeko ekipoen erabilpena, erregaiaren erortze-altuera txikitu eta, ondorioz, hauts hegazkorraren sorrera murriztuko dutenak.

– Garraio-zintak zona seguru, ireki eta gainetan jartzea, ibilgailuek eta bestelako ekipoek kalterik sor ez dezaten.

– Ingurumena kudeatzeko sistema.

– Etengabe monitorizatzea SO2, NOx eta partikulen isuriak, tximinian jarritako analisi-tresnen bidez.

– Errekuntza-ekipoetako erretzaileen mantentze-lan egokiak egitea eta metxeroen aldiroko berrikuspenak egitea.

– Errekuntza-baldintzak doitzea, NOx isuriak minimizatzeko eta NOx apaleko erretzaileak erabiltzea.

– Errekuntza-potentziaren erregulazioa eta gas-nahasketaren kontrola.

– Gasak depuratzea ziklo aniztunak eta mauka-filtroak baliatuz.

– Ur oliotsuak drainatzeko eta oliotsuak ez direnak prozesatzeko sare independenteak erabiltzea batetik, eta euri-uretarako beste sare bat erabiltzea, bestetik, aurrenengoen tratamendu eraginkorragoa egiteko.

– Hondakin urak banatzea eta haien lasterren tratamendu bereiziak egitea.

– Hondakin-uren araztegia.

8.– Airearen kutsadura.

Instalazioak atmosfera kutsatzeko potentzialtasun handia du, baldin eta aintzat hartzen badugu zer arautzen duen 34/2007 Legeak, atmosfera eta airearen kalitatea babestekoak. Proiektuak zenbait neurri ezartzen baditu ere, ez dakigu, alde batetik, neurri horiek eraginkorrak izango ote diren, eta, bestetik, zer kalte erator daitezkeen neurri horiek huts egiten badute.

Airearen kalitatea narriatu egingo da lantegiak martxan denean egingo dituen emisio kutsatzaileen (nitrogeno eta sufre oxidoak, karbono-monoxidoa eta CO2) eta botako dituen hautsen ondorioz, eta horrek zuzenean eragingo du gizakien osasunean (arnasa hartzeko arazoak, larruazaleko arazoak, etab.) eta landareen eta animalien osasungarritasunean.

Zentraletik 2.000 metroko distantzian kontaminazioa handiagoa izango da zentrala bera dagoen lekuan baino; beraz, ez dakigu noraino irits daitekeen kontaminazio-arriskuak.

Agiriko 37. orrialdean esaten da tximiniak 45 metroko altuera izango duela, baina 2009ko urriko II Agiri Gehigarriak esaten du tximiniak 50 metro izango dituela.

Tximiniaren altuera 50 metrora igo da kontaminazioaren alorreko legedia betetzeko.

Dokumentazio gehigarriak igorpen-eredu zuzendu bat azaltzen du 50 metroko tximinia batentzat, baina ez du emaitzarik adierazten, ezta partikulen eta CO gasaren maparik erakusten ere; beraz, ezin da ziur esan 1073/2002 Errege Dekretua betetzen duenik.

Biomasaren errekuntza abiaraztean eta hura laguntzeko egoeretan gasolioaren errekuntzak eragingo dituen kutsatzaileen emisioak kalkulatzeko eragiketak falta dira. Hasiera batean, laguntza-eragiketa horien etengabekoak izango dira.

Ez da egia 81. orrialdean adierazten diren aire-kalitateko balioen urratzeak jenderik bizi ez den lekuetan gertatuko direnik.

Eraikineko beherako fluxuaren kalkulua izeneko atalean (zenbakitu gabeko orrialde batean dago), esaten da 7 metroko batez besteko altuera pentsatu dela industrialdeko eraikinentzat. Ezin da halakorik esan ez baitakigu zer-nolako eraikinak egingo dituzten industrialde horretan. Arau subsidiarioek esaten dute eraikinek 12 metro izan ditzaketela gehienez.

Euskadiko basoetan fumigatzeko kanpainak egin izan dira zenbait hamarkadatan eta bata bestearen atzetik plagizida organo halogenatuak erabiliz; beraz, proiektuak aurreikusten duen biomasa-zentralean erreko diren basoko hondakinek substantzia horiek izango dituzten erantsita, neurri handiago edo txikiago batean. Derrigorrean bete beharrekoa izan behar du maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretua, hondakinen errausketari buruzkoa, eta Europako Parlamentuko eta Kontseiluak 2000ko abenduaren 4an eman zuen 2000/76/EE zuzentaraua, hondakinen errausteari buruzkoa.

Biomasaren sufre-edukiera % 0,1 izango dela pentsatuz, SO2 gasaren emisio-balioa 256 mg/Nm3 izango dela kalkulatzen da, eta horrek ez du betetzen 430/2004 Errege Dekretua, errekuntzako instalazio handietatik datozen agente poluitzaile jakin batzuk aireratzea mugatzeari buruzko arau berriak ematen dituena. Horren jakitun, dokumentazio gehigarriak beste balio bat, 200 mg/Nm3, proposatzen du, % 0,075 inguruko sufre-kontzentrazio bati dagokiona, eta hori justifikatzen du egindako analisietan ikusitako balioa dela esanez. Hala ere, proiektuak ez ditu analisien emaitzak adierazten, eta ez du esaten nork hornituko duen lehengaia eta lehengai horrek zer osaera zehatz izango duen. Horrez gainera, airerako emisioak kalkulatzean, aurreikuspen txarreneko egoeratan jarrita egin behar dira kalkulu horiek, eta, ondorioz, ez da onargarria % 0,075eko balioa.

Proiektuan eta ingurumen-inpaktuko azterketan adierazten diren CO2, CO, SO2, NOx eta partikulen emisio-balioak erregaiaren C, H, N, S, Cl, hegazkorren eta errautsen eduki batzuetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta justifikaziorik gabe erabakitzen dira, jatorri edo bibliografia ezezagun batetik abiatuta.

Gasen dispertsioak aztertzen dituen laneko emaitzak zalantzagarriak dira, airearen urteko batez besteko hezetasun erlatiboa % 67,2koa dela esaten baita, Sondikako estazioan hartutako datuei jarraiki. Alabaina, Eusko Jaurlaritzako Eustat erakundeak 2008an ateratako estatistikek esaten dute batez besteko hezetasuna % 85,4koa dela Mungian. Azken balio hori gertuago dago Mallukin izaten den hezetasun erlatibotik, sarritan sortzen baitira lainoak paraje horretan.

Haizeek Sondikako estazioan 2006. urtean erakutsi zituzten datuak adierazten dira Memoriako 166. orrialdean. Hala ere, dokumentazio gehigarriak, igorpen-eredua aztertzean, haizearen lau noranzko aztertzen baditu ere, bestelako datu batzuk erabiltzen ditu, aurrez azaldutako datu horiekin bat ez datozenak, Mungiako estazioko datuak baliatzen dituen arren. Sondika eta Mungiaren artean haizeen noranzkoak hain diferenteak badira, ezin da bermatu aztertu diren haize-osagaiak Errigoitin ematen diren berdinak direnik.

Haizearen noranzko nagusia, bertakoen esanean, ez da Ekialdetik edo Ipar-mendebaldetik datorrena, Ipar-ekialdetik datorrena baizik. Horrek esan nahi du zalantza eta zehaztasun gabezia handia dagoela zentralak isuriko duen kontaminazio errealari buruz.

Haizeen azterlanak intentzioz aztertzen du urte jakin bat, historiako datuek esaten baitute haize-joera nagusiek beste noranzko bat izaten dutela.

Lantegiaren tamaina handiagoak zentralizazio bat dakar eta alferrik handitzen du haren hornidura-ibilbidea, eta, horrez gainera, konparazioan nahiko txikia den lur-eremu batean kontzentratzen du haren igorpenen inpaktua.

Atmosferarako isuri edo emisioak minimizatzeko neurri eraginkorrak izan behar ditu jarduerak, behar bezalako dimentsioa izango dutenak. Hori horrela, ez da nahikoa izango eragiketa-baldintza normaletarako diseinatuak izatea, aintzat hartu behar baititu, halaber, biomasaren osaerak izan ditzakeen aldaketak eta emisioko lege-mugak betetzea zaila deneko eragiketa-baldintzak.

Ez da ematen arazte-sistemak (zikloi anizkoitza eta mauken filtroa) partikula finak (PM10) eta partikula ultrafinak (PM2,5 eta PM1) jasotzeko duen edukiera-ahalmenari buruzko informaziorik. Ez da justifikatzen deskribatutako jarduerak bete egiten duenik gizakien osasuna babesteko egun bakoitzerako eta urte osorako arautzen diren muga-balioak PM10 parametrorako, karbono-monoxidorako (CO), berunerako eta bentzenorako. Arau honek ezartzen ditu parametro horien muga-balioak: urriaren 18ko 1073/2002 Errege Dekretuak, airearen kalitatea ebaluatu eta kudeatzekoak, sufre-dioxidorekiko, nitrogeno-dioxidoarekiko, nitrogenoaren oxidoekiko, partikulekiko, berunarekiko, bentzenoarekiko eta karbono-dioxidoarekiko. Ez da justifikatzen deskribatutako jarduerak bete egiten dituenik troposferako ozonoaren (O3) parametroarentzat azaroaren 26ko 1796/2003 Errege Dekretuak, giro-aireko ozonoari buruzkoak, ezartzen dituen atari-mailak.

Arazte-sistema alegiazkoa dela ere esan daiteke, partikulen emisiorako soilik baita eraginkorra. Txostenak berak aitortzen du gasen emisioarekiko arazte-sistemaren errendimendua % 0koa dela NOx eta CO gasetarako.

Errekuntza-instalazio handien gai-alorreko araubide-esparruaren barruan kokatzen da lantegi edo zentrala, eta, ondorioz, hark isur ditzakeen substantzia kutsatzaileen emisio-mugak zehazteko, aintzat hartu dira, bai eskura dauden teknika onenen erabilera, bai aplikagarri zaion sektore-legediak arautzen dituen neurri eta baldintzak. Bereziki aintzat hartu da Europako Batzordearen 2006ko uztaileko Reference Document on Best Available Techniques for Large Combustion Plants BREF agiriaren edukia. Horrez gainera, sektore-arauen esparruan, berezi aplikatzekoa da kasu honetan martxoaren 12ko 430/2004 Errege Dekretua. Errege Dekretu horren bidez atmosferarako isurpen-mugaketari buruzko arau berriak ezartzen dira errausketa-instalazio handietatik eratorritako kutsatzaile jakin batzuei dagokienez, eta baldintza batzuk xedatzen dira petrolio-findegien atmosferarako isurpenak kontrolatzeko.

Bestalde, atmosferara isuritako kutsatzaileen dispertsioari buruzko azterlan bat egin da, eta horren bidez kalkulatu egin da zer altuera izan behar duen tximiniak, bermatzeko ez direla inoiz ere gaindituko instalazioaren inguruan indarreko araubideak ezartzen dituen aire-kalitateko balioak; hala, 50 metroko altuera bat ezarri da tximiniarentzat.

Dispertsio-azterketa horrek «Mungia-G057» meteorologia-estazioko datuak baliatzen ditu, hura baita instalaziotik gertuen dagoena, eta ez dagoelako instalazioa egingo den lekuan urtero izaten diren meteorologia-daturik. Dispertsio-ereduaren azken berrikuspena 2011ko martxoan aurkeztu zen, eta zuzendu egin zuen aurkeztutako lehen azterlana, instalazioa egingo deneko kota erreala eta isurketako emari maximoak aintzat hartuta. Dokumentazio horretan, CO, NOx eta partikulen parametroetako kalkuluak eta igorpen-mapak adierazten dira.

Ebazpen honetako E.1. eta laugarren atalean arautzen da sustatzailearen betebeharra dela instalazioak gelditzeko eta abiatzeko eragiketetan sortuko dituen emisioen eta hondakinen zenbatespen bat aurkeztea, eta instalazioa martxan jarri aurretik, horiek kudeatu eta tratatzeko proposamen bat aurkeztea.

Maiatzaren 30eko 653/2003 Errege Dekretuak, hondakinen errausketari buruzkoak, berariaz uzten du bere aplikazio-eremutik kanpo, besteak beste, egurraren hondakinak, salbu eta osagai organo halogenatuak edo metal astunak izan ditzaketenak egurra babesteko edo estaltzeko tratamendurik jaso badute, eta berariaz sartzen ditu, horien artean, eraikuntza– eta eraiste-lanetatik eratortzen diren materialak. Zehazki, 2. artikuluan arautzen du hori guztia. Aintzat hartuta Ebazpen honetako C.2.1. atalean arautzen dela lantegiak erabil ditzakeen hondakin bakarrak substantzia babesleez tratatu gabeko egur-hondakinak direla, ez zaio aplikatzekoa instalazioari hondakinen errausteari buruzko araudia.

Emisio-balio mugakoa, SO2 gasaren kasuan, 200 mg/Nm3 izango da kasu orotan, lehen adierazitako martxoaren 12ko 430/2004 Errege Dekretuak arautzen duen moduan. Halaber, CO eta NOx gasen mugako emisio-balioek indarreko araubideak arautzen duena beteko dute. BREF agiri aplikagarriek eta aipatu berri dugun araudiak ez dute emisioko muga-baliorik arautzen CO2 gasaren emisioei dagokienez. Izatez, berariazko arau batek arautzen ditu CO2 gasaren emisioak, eta ez da ingurumen-baimen integratuaren egitekoa hura baimentzea. Bestalde, adierazi ditugun arauek ez dute mugako emisio-balioak arautzen ozonoarentzat, berunarentzat edo bentzenoarentzat.

Atmosferako kontaminazioa ekiditeko neurriei dagokienez, lehen adierazitako Reference Document on Best Available Techniques for Large Combustion Plants BREF agiria, Europako Batzordeak 2006ko uztailean emandakoak, adierazten du maukadun filtroak direla eskura dagoen teknikarik onena partikulen emisioak prebenitu eta kontrolatzeko, eta esaten du teknika horrek ingurumenari dakarkion onura dela partikuladun emisioak murriztea, eta, batik bat, partikula finena (PM10 eta PM2,5).

Horrez gain, neurri primarioak ezarriko dira instalazioan NOx gasen emisioak kontrolatzeko, eta labe-diseinuko neurriak CO gasaren emisioak minimizatzeko. Horiek guztiak eskura dauden teknika onenak dira, BREF agiriak adierazten duenaren ildoan. Halaber, etengabe kontrolatuko dira parametro horien emisioak.

9.– Zarata eta bibrazioak.

Etengabeko zaratak sortuko dira (egun eta gauez), zentralaren funtzionamenduak berak eta lehengaien garraioak eta biltegiratzeak eragindakoak. Baimentzen diren gehienezko mugak gainditzen ez badira ere, zarata horiek etengabeak izateak nabarmen kaltetuko du inguruneko kalitate akustikoa, eta bizilagunen lo-orduak aztora ditzake horrek guztiak.

Landa-erabilera da nagusi lur horretan, eta ez industria-erabilera. Kontuan izan behar da hori egingo diren zaraten mugak ezartzerakoan.

Itxitura-hormak 1,5 metroko altuera izango du eta zarataren aurkako babes-neurria izango dela esaten da, baina Errigoitiko Malluki Jarduera Ekonomikoetarako Sektorearen Plan Partzialeko araupen-zatiak ezartzen du 1,10 metroko altuera izan behar duela gehienez. Arau Subsidiarioek ezin dute arau-lerrun handiagoko Dekretu baten araupena makurtu.

Zaratengan aplikatzekoak diren mugak ez dira sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan adierazten direnak (goiz eta arratsaldez 65 dbA, eta gauez 55 dbA), Errigoitiko Malluki Jarduera Ekonomikoetarako Sektorearen Plan Partzialeko araupen-zatian araututakoak baizik (8:00 eta 22:00 orduen bitartean 45 dbA, eta 22:00 eta 8:00 orduen bitartean, berriz, 35 dbA).

Ez da behar bezala kalkulatu zenbat kamioi beharko diren biomasa garraiatzeko, 140 kamioi inguruko baitira egunero eta ez 28; beraz, aurreikusitakoa baino handiagoa izango da inpaktu akustikoa.

BI-2121 errepidetik egunero 131 ibilgailu astun igarotzen direla esaten da, baina datu okerra da hori, Mungia-Gernika autobusa eta kamio astun gutxi batzuk baino ez baitira pasatzen errepide horretako 25,5 kilometro-puntuaren ingurutik.

Agiriko 95. orrialdean esaten da FER-2 fokuan (Turbina Nabea) hartuko den neurri zuzentzaile bat izango dela «Isolamendu-indize handiko materialez egitea Nabeetako itxiturak», baina 2009ko urriko II. Agiri Gehigarriak 22. orrialdean adierazten du manposteriako material konbentzionalez egingo dela itxitura. Horixe bera gertatzen da FER-5 fokuarekin (haizagailuak).

Proiektuak berak onartzen du gizakiek ez dituztela atseginez hartzen bibrazioen ondorioak, haien inguruko egituretan eraginak izan aurretik ere, pertsonen bizi-kalitatea narriatzen baitute.

Ingurumen-baimen integratuak ezarritako baldintzekin bat etorriz, Bioforest Bost SLU sozietateak beharrezko neurriak hartuko ditu instalazioak kanpoko ingurumenera urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren III. eranskineko B1 taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak ez transmititzeko. Errege Dekretu horren bidez, azaroaren 17ko 37/2003 Legea, zaratari buruzkoa, arau horren IV. eranskineko prozeduren arabera ebaluatutako zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta isuri akustikoei dagokienez garatzen da.

Mugako balio horiek egunez eta gauez betetzekoak izango dira ezarritakoaren arabera, bai industria-erabilera nagusi den lurralde-eremuetan, bai bizitegi-erabilera nagusitzen den lurralde-eremuetan ere, besteak beste. Araudiak ez du mugako emisio-baliorik ezartzen landa-erabilera nagusi den sektoreetarako.

Nabeen isolamendu-egituren diseinuak egokia izan behar du instalatuko diren emisore akustiko zehatzen izaerarekiko, beraz, emisore akustiko horien soinu-potentzia zehaztasunez jakiteaz erabakiko da zer-nolako isolamendua baliatuko den. Kasu guztietan, isolamendurako gailuak nahikoak izan behar dute urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuak instalazio berrietarako arautzen dituen muga-balioak errespetatzeko. Ebazpen honetako laugarren atalak arautzen duenaren harian, ingurumen-gaimen integratuaren eraginkortasuna deklaratu aurrez instalazioak izango duen probaldian, sustatzaileak emisore akustikoen potentzia neurtuz egiaztatu behar du instalazioan hartu diren neurriak nahikoak direla, eta gerora haiek zentralaren ingurunean duen inpaktu akustikoaren eredu bat osatu behar du, egoera okerrenean dauden lekuetan neurketak eginez.

10.– Uhin elektromagnetikoak.

Zentralak berak eta tentsio handiko ebakuazio-lineek uhin elektromagnetikoak sorraraziko dituzte, eta horiek mugatu egingo dute bizigarritasuna haien eragin-perimetroan.

Ingurumen-baimen integratuko xedapen-baldintzek arautzen dutenaren arabera, eremu elektriko eta magnetikoen balioek ezingo dituzte Europar Batasunaren Kontseiluaren 1999ko uztailaren 12ko Gomendioan –pertsonen eremu elektromagnetikoekiko (0 Hz-tik 300 GHz-ra) azalpenari buruzkoa– adierazitako erreferentziako mugak eta oinarrizko mugaketak gainditu.

11.– Uren kutsadura.

Drainatze oliotsuetako urak, olioa dekantatu ondoren, euri-uren sarera joango dira, eta, ondorioz, zuzenean, gerora, Butroe ibaira. Ur horiek industrialdeko hondakin uren estaziora joan behar lukete.

Butroe ibaira isuri arriskutsuak egin daitezkeela esaten du proiektuak (lohiak eta ur kutsatuak batik bat). Ibai hori kotatuta dago eta Bisoi Europarra birpopulatze-ekintzak egiten ari dira haren inguruan. Ekintza horiek izan dute emaitzarik, habiak, dikeak eta antzeko elementuak ikusi baitira bertan.

Ur oliotsuak tratatzeko, olioa bereizteko sistema bat izango da, eta hura osatuko du obra zibileko elementu batek 2 m3/h-eko edukiera izango duena. Ura eta olioaren faseak bereiziko ditu elementu horrek, ur-laminaren altuerei eta uraren eta olioaren dentsitateetan arteko diferentziari erreparatuta. Goiko aldetik jasotzen da olioa eta 5 m3-ko depositu batera eramaten da, eta ura, jada kontaminaziorik gabea, Butroe ibaira isurtzen da, industrialdeko euri-uren saretik.

Ez da lohirik edo ur kutsaturik isuriko ibaira.

12.– Urez betetzeko arriskua.

Butroe ibaiaren adar batek, industrialdeko partzela zeharkatzen duenak, gainezka egiten du urtero, urez betetzeko arrisku handia duen parajea baita. Alegazio-jartzaileak kezka ageri du adar horren ibilgua zuzentzean izan daitezkeen ur-etorrerekin. Esaten du proiektuak ez duela hori aurreikusten.

Malluki industrialdean egin nahi da lantegia, eta haren urbanizazio-proiektuak aurreikusten du aldatu eta kanalizatu egingo dela Malluki errekastoa, partzelan urak gainezka ez egiteko behar den tamainako interbentzioa eginez. Edonola ere, ez da ingurumen-baimen integratua lortzeko prozedura honen egitekoa errekasto horren ibilgua nola bideratu behar den aztertzea. Lehen adierazi den moduan, Ingurumen sailburuordeak ebazpen bat eman du 2011ko uztailaren 18an «Malluki industria-sektoreko urbanizazio-proiektuaren» ingurumen-inpaktuko deklarazioa egiteko. Proiektua Garaunza SL merkataritza-sozietateak sustatu du, Bizkaiko Errigoiti udalerrian. Ebazpen hori aldekoa da, eta bertan adierazten dira ingurumena eta natura-baliabideak behar bezala babesteko bete behar diren baldintzak.

13.– Hondakinak biltegiratzea.

Lantegiko jarduerak hondakin arriskutsuak sorraraziko ditu, partzelan bertan biltegiratuko direnak, harik eta haien kudeatzaileari entregatuko zaizkion arte. Horrenbestez, kontaminazio-gaiez betetako siloak izango dira lantegian, eta haiek garraiatzean arriskua sortuko da errepideetan, baldin eta istripurik gertatzen bada. Ez da esaten nork kudeatuko duen hondakin-mota bakoitza.

Instalazioan sortutako hondakinak behar bezala kudeatzen direla bermatzeko baldintzak adierazten dira Ebazpen honetako C.3.3. atalean. Xedapen horiek araututakoaren harian, instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta kutsatutako lurzoruei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzen diren arautegi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira eta kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokietan zehazteko.

Hondakinak biltegiratzeko, lurzoru estankodun eremuak baliatuko dira. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isuriak edo lixibatuak sor ditzaketen hondakinetarako, hondakinak biltzeko tanga edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxura daukaten hondakinen kasuan, hondakinek euri-urarekin kontaktuan egotea edo haizeak herrestatzea ekidingo da eta beharrezkoa izatekotan, estali egingo dira.

Sustatzaileak derrigorrean izan behar ditu onarpen-agiriak hondakinak lekuz aldatu baino lehen, eta horietan argi eta garbi adierazten da zer kudeatzaile arduratuko den hondakin bakoitzaz. Ingurumen Sailburuordetzak onartu behar ditu onarpen-agiriak aldez aurretik, proposatutako kudeaketa-mota egokia dela egiaztatzeko.

14.-Paisaiaren gaineko eragina.

Ikusizko inpaktu handia izango du lantegiaren instalazioak, kontuan izanda, gainera, 50 metroko altuera izango duen tximinia bat egingo zaiola. Instalazioak 7.000 m2 izango ditu, gutxi gorabehera. Gogoratu behar da lantegia landa-eremukoa den natura-ingurune batean egin nahi dela, eta ez dagoela paraje horretako 9 metrotik gorako altuera hartzen duen baserririk.

Lantegia ingurunean integratzeko asmoak azaltzean, ibai-ingurune natural batean integratzeko modua justifikatu behar da, eta ez gizakien eragina duen industria-ingurune batean integratzeko modua. Ezin da integrazio hori justifikatu. Paisaia-balioa «ertain-baxua» dela esatea egoera manipulatzea da.

Agiriko 236. artikuluak esaten du distantzia batera daudela gertueneko populazio-guneak, lurraren orografiak berak babesten dituen hiru etxebizitza izan ezik. Distantzia batera daudela esatea zehaztugabeko adierazpen bat da, eta kuantifikatu egin behar da. Lau etxebizitza dira, eta ez hiru, eta bat bere ere ez dago orografiak babestuta, zuzenean ikusiko baita lantegia haietatik. Adierazten den populazio-guneak zazpi etxebizitza gehiago ditu eta, hortik ere, zuzenean ikusten da lantegia.

Proiektu teknikoan eta ingurumen-inpaktuko azterlanean ageri diren argazkiak ez datoz bat errealitatearekin.

Zonalde horrek ke-laino etengabe bat izango du gainean, eta hango bizi-kalitatea murriztuko du, landa-paisaia kaltetu eta, horrez gainera, bateraezina izango da orain arte egin den eta etorkizunean egin daitekeen turismo-sustapenarekin. Paisaiarekiko efektuak handitu egingo dira zonalde horrek berezkoak dituen inbertsio termikoaren eraginez. Ke horiek, halaber, lainoen sorrera erraztuko du.

Industrialde batean egin nahi da lantegia. Gaur egun industrialde hori urbanizatuta ez egoteak ez du esan nahi aurreikuspen hori kontuan hartu behar ez denik. Horrenbestez, instalazioa gune urbanizatu batean egingo da, hirigintza-alorreko erabakimen-gune batean hartu baita eremu hori industrializatzeko erabakia. Hala, kontuan izan behar da ingurumen-baimen integratu honen prozeduratik at dagoen gune batean hartu dela erabaki hori.

Beharrezkoa da tximiniak altuera hori izatea, behar bezala bermatzeko kutsatzaileak behar bezala hedatuko direla atmosferan eta ziurtatzeko ingurugiroko aire-kalitatearen estandarrak errespetatuko direla. Bestalde, ingurumen-inpaktuko azterlanak ez du hauteman ingurune horretan paisaia-balio bereziko lekurik.

15.– Natura-ingurunearekiko eraginak.

Lantegiaren kokapeneko lekua baserriz inguratutako landa-eremua da, Butroe ibaiaren ondoan. Pinudiak dira nagusi hango mendietan (Pinus radiata), baina tarteka ikusten dira zuhaitz zahar eta hostotsuak, hala nola, gaztainondoak (Castanea sativa) eta haritza (Quercus robur).

Agiriko 234. artikuluak esaten du ez duela eraginik jasango interes handieneko faunak. Baieztapen hori doakoa da erabat eta ez du balio zientifikorik. Urdaibaitik datozen hegaztiak (koartzak eta ahateak) inguru horretan egiten dute habia, eta 45-50 metroko tximiniaren kaltea jasango dute, baita argi-kontaminazioa, kontaminazio akustikoa eta ingurumen-kontaminazioa ere.

Jarduera ezartzea proposatu den lekua eskualdeko baso-eremuetako zerrenda batean kokatzen da, eta bere baita haritz azidofilodun eremu txiki batzuk ditu, jardueraren eraginpeko behealdean. Bizkaiko hariztiak hondatuta eta zatituta daudela ikusita, lehentasunezko ingurumen-auzia da ekosistema hori zaindu eta berroneratzea. Ziurtatu egin behar da eraikuntzako obrek ez dutela zonalde hori erasan edo kaltetuko, eta jarduera-ustiapenak berak ere ez duela halakorik egingo (garraioak, biltegiratzeak, etab.).

Zentrala egin nahi den lekuan hegazti ugari bizi dira, habia eginez. Horien artean daude: okil berdea, okil handia, txonta, birigarro arrunta, zozo arrunta, eta intsektujale ugari, hala nola, kaskabeltza, buztanluzea, amilotx urdina, amilotx mottoduna eta gerri-txori arrunta. Horrez gainera, ahateen pasabide garrantzitsua da Urdaibaitik Afrikarako bidean, eta, halaber, jateko leku paregabea da koartza hauskararentzat eta zikoinarentzat.

Askotariko animaliak daude inguruan, eta horien artean nabarmentzen dira galzorian dauden bisoiak, azeriak, basurdeak eta astoak.

Ez da azterlanik jaso espedientean aztertzeko zer-nolako eragina izango duen instalazioak galzorian dagoen bisoi europarrarekiko, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak bere garaian eskatu zion hori egitea IDEMA enpresari txosten honetan: «Errigoitin basoko biomasa-lantegia egiteko proiektuaren ingurumen-inpaktuko ebaluazioaren aurretiko kontsultak erantzuteko txostena / EIA-2008_064 kodea).

Instalazioak Butroe ibaian izan ditzakeen eraginen azterketa eta kontaminazio-arriskuen azterketa azalekoa eta zehaztasunik gabea da, aintzat hartuta zer-nolako garrantzia duen ibai horrek galzorian dagoen bisoi europarraren biziraupenerako. Ez da ahaztu behar espezie hori berreskuratzeko plan bat dagoela indarrean. Leku horretan bertan jaiotzen da Butroe ibaiko adar bat, urak 25 metro baino gutxiago distantzia batean isurtzen dituena; beraz, agerikoa da lantegiko isuri orok eragin zuzen-zuzena izango duela ibaian, eta, ondorioz, bisoiaren habitatean edo populazioan.

Lantegia Malluki industrialdean egiten bada, Butroe ibaitik eta haren adarra den Larragan errekastotik metro gutxi batzuetara, suntsitu egingo dira bisoi europarraren ugaltze, hazte eta bizitzako eremuetako batzuk.

Aurreikusitako lekuan egiten bada lantegia, beste faktore kaltegarri bat gehituko zaio espeziearen zabalkundeari, ebaketa fisiko bat egingo baita ibaiaren goi-aldeko eremuen eta erdialdeko eta behealdeko ibilguetatik, eta, ondorioz, handitu egingo da zatiketa-arriskua. Bisoiaren populazioaren zatiketak arriskuan jar dezake espeziaren biziraupena, beharrezkoa baita populazioek elkarren arteko harremanak izatea haien bideragarritasun genetikoa ziurtatzeko.

Ibaian isuriko diren urak 30 ºC inguru izango dute, eta horrek handitu egingo du herria zeharkatzen duten bi ibaien tenperatura eta eragina izango du hango faunan. Zentralak hozte-zirkuitu irekia duenez, ura beroa isurtzen da berriro ibaira, eta horrek ibaiko uraren tenperatura igoko du; hala, ur gezako algak hedatzea eragin dezake, eta, ondorioz, urak oxigeno gutxiago izango du. Horrek arriskua dakarkio ibaiko faunaren zati handi bati.

Ez da esaten zer emari duten ibaiek inguru horretan, aldaketarik izan ez dezaten, nahiz eta kimikoki neutralizatutako urak botako zaizkien tenperatura berotan. Tenperaturaren aldaketak ez du 3 gradutik gorakoa izan behar.

Ur hori botatzeak eragin handia izango du arrain, anfibio eta beste espezie batzuengan, eta ez da ahaztu behar horien biziraupena funtsezkoa dela bisoiak toki horretan eta Bizkaia osoan biziraun dezan. Kalteak jasango ditu, era berean, galzoriko egoeran dagoen igel hankaluzeak, baina ez da txostenik egin anfibio horren presentzia aztertzeko.

Ibilgailuen zirkulazioa handituko denez, ugaritu egingo da bisoi europarraren auto-harrapaketak.

Kontaminazio akustikoak eragin zuzena izango du bisoiaren bizian.

Kontuan izan behar da, halaber, zentralak sortuko duen argi-kontaminazioak eragina izango duela espeziearengan, animalia nagusiki gautarra baita bisoia.

Obrako adituen ustean eta instalazioak gaur egun planteatzen diren moduari erreparatuta, ez da bermatzen bisoi europarraren eta zentralaren arteko bateragarritasuna, espezie horren biziraupena arriskuan jartzen baita bai leku horretan, bai eskualdean.

Bisoi europarraz gain, interes bereziko beste espezie batzuk bizi dira ibaian: ipurtatsa, gabiraia, miru gorria, mirotz zuria, martin arrantzalea, zata, belea, okil txikia, lepitzulia, baratze-saguzarra, belarrihandi arrea, ferra-saguzarra, igel iberikoa, Schreiber muskerra, Eskulapioren sugea, ur-zozoa eta txinboa.

Industrialdearen barruan dagoen errekatxoa desagertuko da, bertako karramarroaren bizilekua.

Goi tentsioko lineek kaltetu egin ditzaketen eremu horretako espezieak.

Urdaibaiko Biosfera gertu dagoenez, kontuan izan behar da inguru horretan bizi eta ibiltzen diren hegaztiei arrotza izango zaiela biomasako lantegiaren emisioek hartuko dituzten lekuak eta inguruneak, eta, ondorioz, aintzat hartu beharrekoa da egoera hori instalazioaren ingurumen-ingurua ebaluatzean.

Ez da behar bezala eta lekuan bertan aztertu zer-nolako eragina izango duten haizeek eta sortutako hondakinek Urdaibaiko Biosfera Erreserban.

Tximinietatik irteten diren keak 150 ºC izan ditzakete, espezie migratzaile ugariren pasabideko habitat horretan. Horrez gain, landarediak ere kalte handiak jasango ditu.

Ustiapena mugatu eta hura berariaz baldintzatu behar da, basoetako eta nekazaritzako biomasa aprobetxatzeko helburua lortzearekin batera, behar bezala bermatu dadin ekosistema horien berreskurapen eta berritze naturala.

Era berean, sorkuntza elektrikoko lantegiak atmosferara eta ur-ingurunera egingo dituen isuri edo emisioez gain, proiektuak aurreikusten du garraio-azpiegiturak eta eraikuntza-lanak egingo direla eremu horretan, eta horrek nabarmen handituko du trafiko astunaren zirkulazioa, ingurune hauskor hori arrisku larrian jarriz: handitu egingo da bisitarien eta motordun ibilgailuen joan-etorriak, eta horrek handitu egingo ditu ibilgailu-harrapaketak, ingurumeneko kontaminazioa eta kontaminazio akustikoa, eta, ondorioz, etengabeko molestiak eragingo zaizkio faunari, batik bat, kumeak hazteko garaian eta migrazio-garaietan.

Aurrez adierazi den moduan, aldez aurretik urbanizatuko den industrialde batean egingo dira lantegi edo instalazioa eraikitzeko lanak, eta industrialde horretako urbanizazio-lanen baitan desbideratuko dira egungo ibai-ibilguak.

Ez da aurreikusten, horrenbestez, lantegiaren eraikuntzak zuzenean eragingo dionik landaredia natural edo naturalizatuari. Alde horretatik, Ebazpen honetako C.1. atalak adierazten ditu instalazioa egiteko zer-nolako eraikuntza-baldintzak bete behar diren, lan horien jarduera-esparrua zorrotz mugatzeko, natura-ondarea babesteko, urak eta lurzoruak babesteko, hauts-emisioak murrizteko, zaratak, bibrazioak eta horien eraginak ahalik eta gehien murrizteko, soinuen kudeaketa eraginkorra egiteko, betelanetarako erabil daitezkeen materialak kontrolatzeko, kultura-ondarea babesteko eta lantegia paisaian integratzea lortzeko. Hori guztia, gainera, ingurumen-arloko laguntzarekin egingo da, obra-zuzendaritzak derrigorrean jaso behar baitu laguntza hori.

Bestalde, instalazioa martxan den bitartean, mugatu egingo dira atmosferara egindako emisioak, inguruneko airearen kalitate-estandarrak ez aldarazteko, eta bermatu egingo da inguruko faunak eta florak ez duela kalte larririk izango.

Halaber, isurien kontrola egingo da, hondakin-uren tratamendu eraginkorra eginez; beraz, ur-ibilguen kontaminazioa ekidingo da. Isuri termikoei dagokienez, babes-neurriak hartuko dira isurien tenperatura hozteko, eta neurri horiek Bizkaiko Foru Aldundiko Mendien eta Natura Guneen Zuzendaritzaren aldeko txostena jaso du, eta hura da bisoi europarra eta izokin atlantikoa babesteko organo eskuduna.

Besteak beste, berariaz aztertu dira bisoi europarraren populazioetan izan daitezkeen erasanak, eta, bereziki, isuri termikoen ondorioz izan daitezkeenak. Isuri termikoak ibaiaren tenperaturan sorraraz dezakeen igoera 0,14 eta 0,21 ºC bitartekoa izan daiteke neguan eta 0,36 eta 0,55 ºC bitartekoa udan.

Urdaibaiko Biosfera Erreserba lantegi edo zentraletik nahikoa distantziara dago, eta harentzat ere balio dute ingurumen-inpaktuko azterlanak bere azter-eremuan atera dituen konklusioak.

16.– Lur-mugimenduen eraginak.

Kontraesan bat dago 235. orrialdeak ematen duen datu batean, bertan esaten baita partzela nibelatua eta egokitua dagoela, eta obren norainokoa ez dela adierazgarria izango obra zibilaren fasean. Alabaina, 61. orrialdean esaten da 3.730 m3-ko mugimendu bat egingo dela.

Azterketa geoteknikoa aurretiaz egin behar da eta ez gerora.

Partzelan lur-mugimendu oso txikia egingo da. Ez dago kontraesanik 3.730 m3-ko zifraren eta sustatzaileak aurkeztu duen dokumentazioan esaten denaren artean, hau da, lur-mugimendua ez dela adierazgarria izango.

17.– Berotegi-efektuko gasen isurketa.

Lantegiak ez ditu betetzen berotegi-efektua sortzen duten gasen emisioa murrizteko Espainiak izenpetu zuen Kiotoko protokoloa.

Energia sortzeko modu horrek baztertu egiten du zuhaixkek eta orbelak dute egitekoa mendien biziraupen ekologikoan, CO2-ren hustubide gisa egiten duen lanaren baitan.

Akatsa da basoko produkzio-hondakinak ateratzea mendietatik. Basoko produkzio-zikloan sartu behar dira berriro hondakin horiek. Lurrean utzi behar dira lurraren emankortasuna berrezartzeko, lurreko mikroorganismoen populazioak berrindartzeko eta lurraren egitura eta osaera hobetzeko. Horrela, basoaren ernalketa lagundu eta hartuko du, sare hidrologikoa mesedetuko du, etab. Mundu osoan, landareen biltzen dutena baino bi aldiz karbono gehiago biltzen du lurrak. Etengabe mespretxatzen da lurraren emankortasun naturala, eta horrek materia organikoaren galera masiboak eragiten ditu. Materia organiko ugari atmosferara isurtzen da, karbono-dioxido moduan eta azken gas hori da, hain justu, berotegi-efektu handiena eragiten duen gasa.

Sinetsarazi nahi da ingurunera isuriko den CO2 gasa konpentsatu egingo dela biomasaren bizitzan xurgatuko den CO2 gasarekin, baina hamarkadak beharko dira prozesuan isuritako CO2a berriro xurgatua izan dadin. Horrez gainera, ez dira kontuan hartu lantegiko bilketa, prozesatze eta garraioko prozesuek egindako CO2 emisioak.

Klima aldaketari buruzko gobernu arteko paneleko irizpideek esaten dute CO2 gasaren eta biomasa erretzean sortzen diren bestelako gasen emisioak ez direla aintzat hartu behar berotegi-efektuko gasen emisioen zenbaketan. Hala ere, informazio-elementu gisa erregistratzen dira, egiaztatze gurutzatuak egiteko eta zenbaketa bikoitzak ekiditeko. Horren arrazoia da, erregai fosilekin ez bezala, biomasa baliabide berriztagarria delako, eta berriro xurgatzen delako atmosferara isuritako CO2 gasa.

Irizpide horiek agintzen dutena betez, CO2 gasak eta berotegi-efektuko bestelako gasek lantegiak kontsumituko duen biogasari aplikatuta izango duen xurgatze / isurtze balantzearen kalkulua jaso du sustatzaileak espedienteak, eta aintzat hartu dira bertan lantegiaren berak egingo dituen emisioak, biomasa manipulatu, garraiatu eta eraldatzeko eragiketen ondorioz. Balantze horren emaitza CO2 gasaren xurgatzearen aldekoa da; beraz, ez du eragin kaltegarririk izango klima-aldaketaren fenomenoan.

18.– Eraginak nekazaritzako eta basoko ustiategietan.

Olabarri auzoa, Errigoiti udalerria eta inguruko herriak landa-eremuak dira, eta nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerak nagusitzen dira horietan. Azken urteetan, mahasti ugari landatu dira txakolina egiteko, eta horiek kalte nabarmenak jasoko dute instalazio horrek eragiten duen kontaminazioaren ondorioz.

Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko ustiategi batzuk daude instalazioa egingo den lekutik oso gertu. Lurrari hertsiki lotzen zaio produkzio ekologikoa. Funtsezkoa da airearen, lurraren eta belarraren kalitatea bermatzea ekoizpen-eredu ekologikoarentzat, eta kontaminazio orok eraginak ditu esnean, gaztan eta animalien osasunean.

Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiek arazoak izango dituzte Euskadiko Nekazaritza Ekologikoko Kontseiluarekin, azken erakunde horrek kontrol ugari egiten baititu eta ez baitu kontaminazio txikienik ere onartzen.

Biomasako zentrala kaltegarria da nekazaritza eta abeltzaintzarentzat, egunero igaroko diren 28 kamioiek egingo duten zaratarengatik, zentralak berak sortuko dituen soinu eta bibrazioengatik, egun eta gauez izango duen argi-inpaktuarengatik, eremu elektromagnetikoengatik eta abarrengatik.

Dokumentazioak ez du atalik erabiltzen aztertzeko zer eragin izango duten atmosferaren kontaminazioak, argiak, zaratek eta eremu elektromagnetikoek baratzeetan, fruta-arboletan eta ganaduaren produkzio eta osasunean.

Biomasa lantegiak presio handia egingo du basoko lurretan eta haien gehiegizko ustiapena bultzatuko du.

Aurreko ataletan azaldu den moduan, mugako emisio-balioek eta atmosfera kutsatzen duten gaien hedapenerako ezartzen diren baldintzek behar bezala bermatuko dute airearen kalitateari eustea, indarreko araubideak agintzen dituen estandarretatik gora.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoko Kontseiluari kontsulta egin ondoren, ikusi da erakunde horrek ez duela, ustiategi ekologikoen jarduna baimentzeko, airearen, uren edo lurren kalitaterako estandar berariazkorik betetzea eskatzen, indarreko araubideak agintzen dituen estandarretatik gora izan daitezkeenik.

Ebazpen honetako C.2.1. atalak adierazten duena betetzeko, ez da erabiliko basoko garbiketek, kimaketek eta bakantzeek sortuak ez diren materialak lantegian, eta, ildo horretatik, ez da erabiliko, bereziki, basa-landarediaren mozketetatik eratorritako materialak.

19.– Inguruko sare ekonomikoaren ingurumen-parametroekiko eraginak.

Proiektua ez da bateragarria inguruko sare ekonomikoaren ingurumen-parametroekin. Hauek dira parametroak:

● Lurrak ez du kontaminazio-agenterik izan behar nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko jarduerak egiteko.

● Ingurumenaren kalitatea, eta, bereziki, zentzumen-inpaktuak, haien erasanak kaltegarriak baitira nekazaritzako eta ostalaritzako jarduerak pizteko.

● Inguruan egurra eraldatzeko lantegiek eta aroztegitzako enpresek sortzen dituzten zaratak eta egiten dituzte emisioak, hirigintza-arauek zehazten duten heinean industrialdean birkoka daitezkeela, eta hori ez dator bat proiektuaren ingurumen-inpaktuko alderdiekin, ez baitu lekurik uzten industrialdean gai-alor horretako bestelako jarduerak egin daitezen.

Proiektuaren zentzumen-inpaktuko mailak eta kontaminazio-agenteen emisiokoak ez dira bateragarriak Malluki industrialderako aurreikusten diren parametro zehatzekin eta udalerriarentzat Agenda 21ek Arrietan planteatu dituen garapen ekonomikoko aurreikuspenekin.

Bioforest Bost SLU sozietateak aurreikusitako biomasako lantegiaren ingurumen-inpaktuko ebaluazioa egin eta ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak ez du bere xedapenen artean esaten zonaldean erabilera-aldaketarik egingo denik eta landa-eremua dena industria-eremu bihurtuko denik. Errigoitiko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hartu zuten erabaki hori, Ebazpen honetatik kanpo dagoen hirigintza-esparru berariazko batean.

Bestalde, aurreko ataletan adierazi den moduan, sustatzaileak aurkeztu duen eskaerak eta ingurumen-baimen integratu honetan egin diren eskakizunek behar adina babes-neurri eta neurri zuzentzaile jasotzen dira bermatzeko eutsi egingo zaiela ingurumeneko airearen kalitate-estandarrei eta uren kalitateari; horrez gainera, aukera emango dute hondakinak egokitasunez kudeatzeko eta ingurumenaren babes orokor handia ziurtatzeko.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoak, bere 7. artikuluan arautzen duen moduan, mugako emisio-balioak zehazteko erabili den prozedurarekin, ingurumen-organoak berariaz hartu ditu kontuan eskuragarri dauden teknika onenei buruzko informazioa, instalazioaren ezaugarri teknikoak, haren kokapen geografikoa eta inguruneak toki-eremu zehatzean dituen baldintzak. Halaber, aintzat hartu dira emisioen nolakotasuna eta batetik besterako lekualdaketak izaten potentziala, emisioek haien eragina jasan dezaketen gizakien osasunean izan ditzakeen ondorioak, animalien osasun-baldintza orokorrean izan ditzakeenak eta aplikagarria den sektore-araudia.

II. ERANSKINA

Errigoitiko udalerri-mugapean basoko biomasaren errekuntzaren bidez energia elektrikoa sortzeko Bioforest Bost SLU sozietateak aurkeztu duen proiektuaren eta hari dagokion ingurumen-inpaktuko azterketaren entzunaldiko izapidean jaso diren ingurumen-alorreko alegazioei emandako erantzuna.

Ingurumen-organo eskumendunak entzunaldiko tramitea egin du Errigoitiko udalerri-mugapean basoko biomasaren errekuntzaren bidez energia elektrikoa sortzeko Bioforest Bost SLU merkataritza-sozietateak aurkeztu duen proiektuari dagozkion ingurumen-baimen integratuko, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioko eta jarduera sailkatua baimentzeko prozeduraren baitan, eta izapide hori egin ondoren pertsona interesdunek egindako hainbat alegazio jaso dira.

Izapidea betetzeko denbora-epean, zenbait idatzi jaso dira entzunaldiko tramitea egitean interesdunen izaera ez zuten pertsonek aurkeztuak, betiere aintzat hartuta zer arautzen duten interesdunaren figura juridikoari buruz Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, kontaminazioaren prebentzio eta kontrol integratuan aplikatzekoak diren arauek eta ingurumen-inpaktua ebaluatzeko alorreko arau berariazkoek Idatzi horien edukiak ez du bestelako gai edo auzirik gehitzen, pertsona interesdunek egindako alegazioetan jasotzen ez zenik.

Hurrengo ataletan egingo den analisian agerian geratuko da Ingurumen Sailburuordetza honek, goiburuan adierazi den instalazioaren ingurumen-inpaktuko deklarazioa egin eta ingurumen-baimen integratua emateko, behar bezala berrikusi dituela ingurumen-baimen integratua eskatu duen instalazio horri buruz alegazioek nabarmendu dituzten ingurumen-alderdi guztiak, tramitatzen ari diren prozeduren baitakoak izan eta gorago adierazi direnak.

Hurrengo ataletan zehaztasunez adieraziko da nola hartu diren kontuan aurkeztutako eskaerak, zenbait iruzkin edo komentario erantsiz. Nabarmentzekoa da, halaber, eranskin honetan ez direla adierazten prozeduraren aurreko faseetan aztertuak eta erantzunak izan ziren kontuak. Horren salbuespen dira alderdi edo gai puntual batzuk, azalpen zehatzago bat eskatzen dutenak.

1.– Prozedura-alderdiak eta espedientearen eraketa.

Alegazio-epea luzatzeko eskatzen da, zaratei buruzko azterlan sinesgarri eta egiazko bat eskatzeko. Alegazio-epea luzatzeko eskatzen da opor-garaian jakinarazi delako.

Ingurumen Kalitateko Departamentuak begirune handiagoa izatea herritarrekin eta alegazio-epeak ez jartzea abuztuan edo Gabonetan, pertsona gehienentzat oporretako garaiak diren aldetik.

2011ko abuztuaren 4an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa interesatuen esku utzi zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egindako Ebazpen Proposamenaren zirriborroa erantsita. Horrez gainera, bete egin da Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 84. artikuluak arautzen duena, bertan adierazten baita interesatuek alegazioak egin eta egoki irizten dituzten dokumentuak eta justifikazioak aurkez ditzaketela hamar egun baino laburragoa edo hamabost egun baino luzeagoa izango ez den epea batean.

Abuztua hil balioduna da administrazioan, eta, horren harian, ez du alderik ekaina, uztaila edo irailarekin, azken horietan jende asko izaten baita oporretan. Hala ere, ingurumen-organoak aintzat hartu zuen egoera hori, eta irailaren 12ra arte luzatu zuen alegazioak aurkezteko epea, hau da, hamar eguneko epe bat ezarri zuen, hura irailaren 1etik kontatuz gero.

Bestalde, ezin izan ziren abuztuan egin jakinarazpen guztiak, eta jakinarazpen horiek irailaren 23tik aurrera gauzatu ziren. Hala, hamar eguneko epe bat eman zen kasu horretan alegazioak aurkezteko.

Horrez gainera, 2011ko urriaren 10ean, luzatu egin zen alegazioak aurkezteko epea, luzapen hori eskatu zuten interesatuentzat.

Ez zaie lantokia egingo den lekuaren inguruko auzotarrei egin dagokien jakinarazpena, hala arautzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena zaintzeko 3/1998 lege orokorrak, otsailaren 27koak, 58.1. artikuluan, sailkatutako jardueren araubide-esparrua finkatzen duen heinean.

2009ko azaroaren 30ean egin zitzaien jakinarazpen pertsonala instalazioaren ondoko bizilagunei. Egin den prozedurari dagokion araudiak ez du derrigortzen jakinarazpen hori egitea, izan ere, efektu guztietarako, jarduera sailkatuen udal-lizentzia emateko prozeduraren ordezkoa da ingurumen-baimen integratua emateko igarotzen den prozedura, salbu eta udal-agintaritzaren behin betiko ebazpenaren kasuan, hori arautzen baitu uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoak, bere 29. artikuluan, eta prozedura horrek, adierazi dugun moduan, ez du arautzen jakinarazpen pertsonalik egin behar denik instalazioen mugakide diren bizilagunei. Hala ere, lege hori 2002. urtean indarrean jarri zenez geroztik, ingurumen-organoak jakinarazpen horiek egiten ditu ingurumen-baimen integratua emateko prozeduretan; ondorioz, bermeen aldeko jarrera bat erakutsi du prozedurak gardenak izan daitezen. Prozedura guztietan «ondoko» kontzeptua erabili da, «alboko» hitzaren sinonimo, gaztelaniazko bertsiorako Real Academia Española erakundeko hiztegiak jasotako esanahietan.

Udal-txosten kezkagarri bat jasotzen du espedienteak, «txosten faltsuen» itxura guztia baitu eta jarduera ezartzeko irmotasun guztia adierazten baitu, legearen kontra egin beharrekoak izan daitezkeen alderdiei erreparatu gabe. Udal-txostenaren aipamena egiten du ebazpen-proposamenak, baina ez du hari buruzko komentario edo baloraziorik egiten. Beharrezkoa da hori egitea, ingurumen-baimen integratua eta udal-txostena baliatu behar baititu Departamentuak jarduera-lizentzia emateko lotesleak izango diren neurri zuzentzaileak ezartzeko (3/98 Legeko 59. artikulua eta 16/2002 Legeko 29. artikulua). Baimena ukatu behar da, edo, beharrezkoa bada, prozedura eten behar da harik eta ebazpen-proposamenari dagokion jendaurreko informazio-epean jakin, aztertu eta eztabaidatu daitezkeen udal-txostenen berri izan arte.

2008ko urriaren 20an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Plangintza, Ebaluazio eta Kontrolerako Zuzendaritzak zenbait erakunderi eskatu zien txostena egitea, ingurumen-inpaktuaren azterketaren zabaltasuna eta zehaztasun-maila erabakitzeko, eta hori egin zuen urtarrilaren 11ko 1/2008 Errege Lege Dekretuak, proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onesten duenak, 8. artikuluan xedapen duena betez. Zehazki, irizpena eskatu zitzaien honako erakunde hauei: Osasun Sailari, Kultura Sailari, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari, eta Uraren Euskal Agentziari (horiek guztiak Eusko Jaurlaritzako erakundeak); Kulturako Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari (biak Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendaritza nagusiak), baita Errigoitiko Udalari ere.

Bestalde, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, 2010eko martxoaren 16an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostena eskatu zien honako erakunde hauei: Errigoitiko Udalari; Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiari, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari eta Mendi eta Naturguneetako Zuzendaritza Nagusiari; eta Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Zuzendaritzari, Ingurumen Plangintzako Zuzendaritzari, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari, Osasun Sailari; eta Uraren Euskal Agentziari. Eskaera horren emaitza espedientean ageri da.

Gerora, txosten gehiago eskatu zitzaizkien Errigoitiko Udalari eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendietako eta Naturguneetako Zuzendaritza Nagusiari, prozeduran zehar azaldutako gai puntualak lantzeko.

Ebazpen honetako Zuzenbide Oinarriak atalean adierazten den moduan, ingurumen-organoak aztertu egin ditu, ezin baitzen bestela izan, espedienteko txosten guztiak, eta kontuan izan du haien edukia 2011ko abuztuan 4an izenpetu zuen Ebazpen Proposamenaren zirriborroa idatzi aurretik. Eta hori guztia egin du, nahiz eta ez den berariaz adierazten ingurumen-baimen integratuko testuan.

Horrenbestez, bete egin dira espedientea osatzeko agintzen diren legezko izapide guztiak; izan ere, derrigorrezko txosten guztiak eskatu dira, udal-mailakoak barne, eta ebazpena emateko beharrezkoak iritsi dituen txosten guztiak eskatu ditu organo jarduleak.

Ingurumen-baimen integraturi buruzko ebazpen-proposamena egiteko, aintzat hartu behar dira Arartekoak 2011ko uztailaren 21ean eman zuen Ebazpena, Errigoitiko Malluki industrialeko lurzorua garatzeko egin ziren administrazio-jarduerei buruzkoa.

Espedientean ez da Arartekoaren komunikaziorik jasotzen. Hala ere, ingurumen-organoak badu alegazio-jartzaileek aipatutako Ebazpenaren berri, alegazioen edukiari erreparatu ondoren, Arartekoaren web-orritik eskuratu ahal izan baitu ebazpen hori, eta egiaztatu du Ebazpen horrek ez duela organo honi zuzendutako gomendiorik jasotzen, aztertzen ari garen prozeduraren tramitazioarekin zerikusirik duenik.

2.– Datu okerra izatea sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan.

Idemaren txostenak esaten du biomasaren kontsumoa 179.613 tonakoa izango dela urtean eta batez besteko hezetasuna, berriz, % 35ekoa. Horrek esan nahi du 62.864 m3 ur lurrundu isuriko liratekeela urtean, eta kopuru hori urrun dago dokumentuak adierazten dituen 164.708 m3/urteko kantitatetik. Horrek pentsarazten du dokumentuan adierazitakoa baino biomasa-bolumen handiagoa erreko dela.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioak kalkulatzen du errekuntza-prozesuan isuriko den ur-lurruna 164.708 m3 uren baliokidea izango dela urtero. Ur likidoaren bolumen baliokideaz ari denez, bolumen hori 164.708 tonako pisuaren parekoa da.

Kantitate hori kalkulatzeko, kontuan izan behar da errekuntza-prozesuan sortzen den ur-lurruna ez datorrela soilik aurrez egurrak zuen hezetasunetik (62.865 t ur/urte inguru), ur-lurruna sortzen baita, halaber, biomasak duen hidrogeno-oxidotik (88.908 t ur/urte inguru) eta errekuntza-airetik datorren uretik (12.935 t ur/urte inguru). Balio horiek guztiak kalkulatzen dira urtean 179.613 tona biomasa erreko direnaren aurreikuspena eginez.

3.– Araudiaren urraketa.

Biomasako lantegiak ez ditu betetzen industrialdea urbanizatzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuko deklarazioak ezarri dituen baldintzak.

Ingurumen sailburuordeak ebazpen bat eman du 2011ko uztailaren 18an «Malluki industria-sektoreko urbanizazio-proiektuaren» ingurumen-inpaktuko deklarazioa egiteko. Proiektua Garaunza SL merkataritza-sozietateak sustatu du, Bizkaiko Errigoiti udalerrian. Ebazpen hori aldekoa da, eta bertan adierazten dira ingurumena eta natura-baliabideak behar bezala babesteko bete behar diren baldintzak. Agerikoa denez, Malluki industrialdearen urbanizazio-proiektua egikaritzean bete behar dira baldintza horiek, eta Ebazpen horrek ez du xedapen zehatzik arautzen industrialde horretan gerora jarriko diren instalazioek betetzeko. Ondorioz, biomasako lantegiarentzat ere ez berariazko ezer arautzen.

Hala ere, Ebazpen honen hirugarren ataleko C.!. puntuan zenbait baldintza orokor xedatzen dira, instalazioa eraikitzean bete beharrekoak direnak. 2011ko uztailaren 18ko Ebazpen horrek ezarri zituenaren antzeko baldintzak dira, aintzat hartuta, betiere, industrialdea urbanizatzeko obrak baino munta nabarmen txikiagoko lanak egin behar direla. Hori horrela egiten da, beraz, ezin delako bestela egin. Ingurumen-organoak irizpide berak aplikatzen ditu ingurumena babesteko baldintzak ezarri behar dituenean hainbat egoeratan: zulatzeko eta eraikitzeko lanak egin behar direnean, hautsen eta zaraten eraginak murrizteko baldintzak ezarri behar direnean, lurzoruak eta urak babestu behar direnean, obra-hondakinak eraginkortasunez kudeatu behar direnean, edo, besteak beste, natura-ingurunea, kultura-ondarea eta paisaia babestu behar direnean.

Espedienteak ez du aintzat hartzen ingurumen-alorreko udal-araudia. Ez hura betetzeko, ez hura baztertzeko. Emisioen mugako balioak banan-banan aztertzen badira, ikusten da udal-mugak zorrotzagoak direla proiektuak darabiltzanak eta baimendu direnak baino. Plan Partzialak arautzen dituen zarata-mugak bete behar dira. Lantegiak ez du betetzen «dagokion Plan Partzialak zehaztutako» zarata-araudia.

Bizkaiko Foru Aldundiko Udal Harreman eta Hirigintzako Departamentuak urtarrilaren 15ean eman zuen 91/2007 Foru Aginduaren bidez onartu zen behin betiko Errigoitiko Malluki jarduera ekonomikoetarako sektorearen Plan Partziala. Plan Partzialaren araupenak bere baitan hartzen ditu ingurumenari buruzko zenbait xedapen, hala nola, atmosfera-ingurunea babestekoak (26. artikulua), ur kontinentalak eta itsasoko urak babestekoak (27. artikulua), zarata eta bibrazioei buruzkoak (28. artikulua) eta hondakin solidoei buruzkoak (29. artikulua).

Ebazpen honetako Zuzenbide Oinarriei buruzko atalean adierazten den moduan, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira eskura diren teknika onenak nahiz sektoreko legeria aplikagarriak ezarritako neurriak eta baldintzak, betiere, instalazioak gehienez isuri ditzakeen substantzia kutsagarrien emisioko muga-balioak ezartzeko, eta, ingurumena ahalik eta gehien babeste aldera, instalazioa ustiatzeko beste baldintza batzuk ezartzeko.

Adierazi behar da indarreko ingurumen-legedia zabala eta konplexua dela berez, eta ezin dela pentsatu Ebazpenak zehaztasunez eta osorik azter dezakeenik aplikagarriak diren ingurumen-arau guztiak, baina horrek ez du esan nahi arau horiek kontuan hartu edo betetzen ez direnik. Adierazpen zioz, Ebazpen honetako Zuzenbide Oinarriak atalean azaltzen da berariaz aintzat hartu dela martxoaren 12ko 430/2004 Errege Dekretua –errekuntzako instalazio handietatik datozen agente poluitzaile jakin batzuk aireratzea mugatzeari buruzko arau berriak ematen eta petrolio-findegiek atmosferara egiten dituzten emisioak kontrolatzeko baldintza batzuk ezartzen ditu Errege Dekretu horrek–, kontuan izanda errekuntzarako instalazio handi bat egin nahi dela eta eragin nahiko handiak izan ditzakeela ingurumenean; izan ere, ezaugarri horixe bera da instalazioak ingurumen-baimen integratua emateko prozedura igaro behar izatearen arrazoia.

Bestalde, alegazio-jartzaileek esaten dute udal-arauek eskatutako mugako emisio-balioak zorrotzagoak direla baimendutakoak baino. Horri buruz esan behar da udal-arauak nabarmen gainditzen direla ingurumenaren babesaren alderdiari erreparatuta, bai gerora eman diren arauen aldetik, bai maila handiagoko arauen xedatutako baldintzen aldetik.

Horiek horrela, atmosfera-ingurunearen babesari dagokionez, adierazi dugu lehenago errekuntza-instalazio handiei buruzko sektore-araubidea dela erreferentziazko araudia, eta araudi horrek agintzen duela NOx gasaren mugako emisio-balioa, esaterako, 400 mg/Nm3 dela, hau da, udal-arauek agintzen dituzten 300 ppm-koa (615 mg/Nm3) baino askoz ere zorrotzagoa. Hala ere, ez da hori izan ingurumen organoak erabaki duen mugako balioa Bioforest Bost SLU sozietateak egin nahi duen biomasako lantegiaren ingurumen-baimenen integratuan; izan ere, mugako baldintza da eskura dauden teknikarik onenak erabiltzearena, 250 mg/Nm3-ko balioak eskatzen dituena eta indarreko araudiak eskatutakoa baino nabarmen zorrotzagoa dena.

Antzeko ondorioak atera daitezke Ebazpen honek arautzen dituen mugako emisio-balioak aztertuz gero.

Zarata-baldintzei dagokienez, erreferentziazko arau nagusia azaroaren 17ko 37/2003 Legea da, zaratari buruzkoa. Udal-arauek baino arau-maila handiagoa du lege horrek, bai legea delako, bai oinarrizko araua delako. Kasu honetan, eskuragarri diren teknika onenei buruzko erreferentziazko agiriek eta indarreko arauek (udal-arauak barne) ez dute zaraten sorrerako mugako baliorik arautzen, bestelako neurriak hartu behar baitira jarduerek egiten duten zaratak kontrolatzeko teknikak aplikatzeko.

Horiek horrela, zaratei buruzko oinarrizko arauek ezartzen dituzten baldintzen artean, kanpo-ingurunera igortzen den zarataren mugako balioak (igorpen-balioak) finkatzen dira, eta alor horretako arauen artean bereziki nabarmentzen dira zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea zona-banaketa akustikoaren alorrean eta kalitatea eta emisio akustikoen alorrean garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuko 22. artikulua.

Bestalde, udal-ordenantzek bete egin behar dute azaroaren 17ko 37/2003 Legeak eta hura garatzeko arauek xedatzen duten araubidea. Malluki industrialdeko Plan Partzialaren 28. artikulua nabarmen urruntzen da, erabilitako irizpide teknikoei dagokienez, oinarrizko legedian arautzen diren xedapenetatik; beraz, ezinezkoa da Plan Partzialak ezarritako araudian adierazten diren zarata-mugak aplikatzea, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legeak eta hura garatzeko arauek ezartzen dituzten mugak aplikatu beharrean.

Horrenbestez, Bioforest Bost SLU sozietateak bultzatu duen instalazioak zaraten alorrean berariaz bete behar dituen baldintzak ezartzen dira Ebazpen honetako Hirugarren.C.3.5 atalean, eta horien artean daude zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legeak eta hura garatzeko arauek agintzen dituzten igorpeneko muga-balioak.

Bioforest Bost SLU enpresaren proiektuak ez du betetzen Europako 2009/28/EE Zuzentaraua, Iturri berriztagarrietako energiaren erabilera sustatzekoa eta 2001/77/EE eta 2003/30/EE Zuzentarauak aldatu eta indargabetzen dituena. 13.6. artikulua: «Biomasaren kasuan, estatu kideek energia bihurtzeko teknologiak sustatuko dituzte; teknologia horiek, % 85eko bihurketa-eraginkortasuna izan behar dute biziguneetan eta merkataritza-guneetan. Industriaren aplikazioetarako, berriz, gutxienez % 70ekoa». Bioforest Bost SLU enpresaren proiektuaren kasuan, zentralak 22 MW sortzen ditu 70Mw-tik. Eraginkortasuna % 31koa denez, zuzentaraua betetzetik oso urrun geratzen da.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko apirilaren 23an eman zuen 2009/28/EE Zuzentaraua, iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren erabilera sustatzeko. Zuzentarau horrek ez du berariazko baldintzarik arautzen energia elektrikoa iturri berriztagarrietatik sortzen duten instalazioen funtzionamenduarentzat, eta hori da, hain justu, Bioforest Bost SLU sozietateak sustatzen duen biomasako lantegiaren kasua.

Alegazio-jartzaileek esaten dute Bioforest Bost SLU sozietateak sustatutako proiektuak urratu egiten duela Zuzentarauko 13.6 artikulua. Dena den, nabarmendu behar da artikulu horretako paragrafo bati soilik erreparatzen zaiola eta testuingurutik kanpo gainera. Testu osoa irakurrita, oso bestelako ondorioa ateratzen da.

Izan ere, 13. artikuluaren aurreko atalek argi eta garbi ezartzen dute arautzen denaren testuingurua:

3. Estatu kideek iturri berriztagarrietatik sortutako elektrizitatea, beroa eta hotza erabiltzeko sistemak ezartzea gomendatuko diete eragile guztiei, bereziki tokiko eta eskualdeko erakunde administratiboei. Era berean, berotzeko edota hozteko hiri-sistemetarako ekipoak eta sistemak ere gomendatuko dituzte, industrialdeak eta etxebizitza-guneak planifikatzeko, diseinatzeko, eraikitzeko eta berriztatzeko garaian. Bereziki, estatu kideek tokiko eta eskualdeko erakunde administratiboak adoretuko dituzte iturri berriztagarriak baliatzen dituzten berokuntza eta hozte sistemak txertatzeko hiri-azpiegituretan.

4. Eraikuntzaren sektorean iturri berriztagarrietatik sortutako energia-kuota handitzeko, estatu kideek hainbat neurri txertatuko dituzte arau eta kodeetan.

Halako neurriak ezartzeko orduan edota eskualdeetako babes-sistemetan, estatu kideek kontuan hartu ahal izango dituzte energia eraginkortasuneko igoera nabarmenen inguruko eta koproduktuaren gaineko neurri nazionalak, baita energia gutxiko, zero energiako eta energia pasiboko erakinei buruzkoak ere.

Estatu kideek eraikuntzako arau eta kode horietan (edota ondorio baliokideak izango dituen beste edozer formatan), iturri berriztagarrietatik sortutako energia-mailaren gutxieneko maila exijitu ahal izango dute, beranduenik ere 2014ko abenduaren 31n; dela eraikin berrietan, dela berrikuntza handi samarra izan dutenetan. Maila horiek sistema zentralaren bidezko beroketa eta hozte sistemen bidez betearaziko dituzte estatu kideek, sistema horiek behar duten energiaren ehuneko jakin bat iturri berriztagarriak baliatuta sortu badute.

Lehenengo lerrokadan ezarritakoa indar armatuei aplikatuko zaie, baldin eta inolako gatazkarik sortzen ez badu indar armatuen izaerarekin eta oinarrizko helburuekin. Salbuespen izango da helburu militarretarako bakarrik erabiltzen den materiala.

5. Estatu kideek zaindu egingo dute nazioan, eskualdeetan eta toki-eremuetan egiten diren eraikin publiko berriek eta berritze-lan handiak izango dituzten eraikinek ereduzko jokabidea izango dutela Zuzentarau honen testuinguruan, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera. Estatu kideek aukera izango dute agintzeko, besteak beste, betebehar hori zero energiako etxebizitzei ezartzekoak zaizkien arauak aplikatuz bete behar dela, edo xedatzeko hirugarrenek eraikin publikoetako edo kuasipublikoetako teilatuak erabili behar dituztela energia-iturri berriztagarrietatik energia sortzen dituzten instalazioak jartzeko.

6. Estatu kideek energia kontsumoa nabarmen gutxiarazten duten iturri berriztagarrietako berokuntza eta hozte sistemak zein ekipoak sustatuko dituzte, eraikuntzako arauetan eta kodeetan. Estatu kideek estatuetan zein Erkidegoan garatutako etiketa ekologikoak, energetikoak edo bestelako arau edo ziurtagiriak baliatuko dituzte, sistema eta ekipo horiek sustatzeko, sortuta dauden heinean.

Biomasaren kasuan, estatu kideek energia bihurtzeko teknologiak sustatuko dituzte; teknologia horiek, % 85eko bihurketa-eraginkortasuna izan behar dute biziguneetan eta merkataritza-guneetan. Industriaren aplikazioetarako, berriz, gutxienez % 70ekoa.

Hau da, zuzentarauak arautzen duenean industria-aplikazioetarako bihurketa-eraginkortasuna % 70ekoa izango dela, esaten ari da ehuneko horiek bete behar dituztela eraikinetan jartzen diren berogailu eta hozkailuak, energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten heinean.

Bestalde, eraginkortasunaz hitz egiten duenean, energia-eraginkortasunaz ari da, zentzu hertsian. Hau da, koefiziente edo ratio batean zehazten dela makina termiko baten efizientziaren kontzeptua, eta hura kalkulatzeko haren funtzionamendu-zikloan sortutako energiaren eta zikloa osatzeko makinari eman behar zaion energiaren arteko kozientea kalkulatu behar dela.

Ezin da pentsatu, inondik ere, zuzentarauko 13.6 artikuluak energia termikoa energia elektriko bihurtzeko instalazioei buruz ari denik, azken horien errendimenduak askoz txikiagoak izaten baitira. Izan ere, zentral termoelektrikoek lortzen dituzten errendimendu handienak % 60 inguru dabiltza, baina ez dute inoiz ere ehuneko hori gainditzen, eta, gainera, ziklo konbinatuko zentralak izaten dira hori lortzen dutenak, iheseko gasak tenperatura handian baitarabiltzate gas-turbina batean eta beroa eransten baitiete galdarari edo errekuperazioko lurrun-sorgailuari.

4.– Izaera teknikorik ez duen laburpenaren edukia.

Ingurumen-alorreko udal-arauak adierazi behar zituen «laburpen ez-teknikoak» bai eta Ingurumen Sailak adituak ez diren pertsonentzat emandako informazioak ere.

Hau arautzen du uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, kontaminazioaren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoak, 12. 2 artikuluan:

Ingurumen-baimen integratuaren eskaerarekin batera, aurreko paragrafoetan zehaztu diren puntu guztien laburpen ez-teknikoa aurkeztuko da, horien ulergarritasuna errazteko jendaurreko informazioko izapidean.

Ildo horretatik, ingurumen-baimen integratuko eskaerarekin batera derrigorrean aurkeztu behar diren agiriak dira arauak adierazten dituen «aurreko paragrafo» horiek. Agiri edo dokumentu horien artean, ordea, sustatzaileak ez dizkio derrigorrean aurkeztu behar ingurumen-organoari ez ingurumeneko udal-arauak, ez bestelako arauak, eta, ondorioz, ez du arau horiek laburpen ez-teknikoan adierazteko obligaziorik.

5.– Ingurumen Baimen Integratuaren edukia.

Baimen integratuek ez dute neurri zuzentzailerik ezartzen, haien egitekoa latinez «condiciones iuris» deritzotenak adieraztea baita (Legea betetzearen obligazioa, baina zehaztu beharrik ez dagoena, horren presuntzioa baitago). Horren adibide gisa egoera batzuk aipatzen dira. Egoera horietan, ezin da jakin aurkeztutako proiektua nahikoa eta egokia den eskatzen zaizkion eskakizun-mailak eta ezin jakin zer neurri zuzentzaile hartzen diren gabeziak estaltzeko:

● Ez da esaten nondik ekarriko diren basoen garbiketako, kimaketako eta bakantzeetako hondakinak, ezta non biltegiratuko diren ere.

● Zaraten gai-alorren, proiektuak ez du jasotzen eta ez du adierazten «instalazioak egingo dituen emisioak prebenitu eta ekiditeko erabiliko den teknologia eta bestelako teknikak». Proposamenak ez du adierazten zer neurri tekniko hartuko diren ezarritako mugak betetzeko eta zer neurri hartuko diren Legeak ezarritako printzipioak beteko direla bermatzeko.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, kontaminazioaren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoak, 22. 1 artikuluan arautzen du zer eduki izan behar duen ingurumen-baimen integratuak:

1. Gutxieneko eduki hau izan behar du ingurumen-baimen integratuak:

a) Instalazioak isur ditzakeen substantzia kutsatzaileen muga-balioak, bereziki 3. eranskinean adierazitakoenak, eskuragarri dauden teknika hoberenak oinarri hartuta, 7. artikuluari jarraiki, eta, hala badagokio, horiek osatu edo ordezten dituzten parametro edo neurri tekniko baliokideak.

b) Lurzoruaren eta lurpeko uren babesa bermatuko duten preskripzioak.

c) Instalazioan sortutako hondakinak kudeatzeko erabiliko diren prozedurak eta metodoak.

d) Distantzia luzeko edo mugez haraindiko kutsadura minimizatzea bermatuko duten preskripzioak.

e) Era guztietako emisioak eta hondakinak tratatu eta kontrolatzeko sistemak eta prozedurak, neurketarako metodologia, maiztasuna eta neurketak ebaluatzeko prozedurak zehaztuta.

f) Ohikoak ez diren baldintzetan (esaterako, abiarazteak, ihesak, funtzionamendu-akatsak, aldi baterako geldiuneak edo behin betiko itxiera), ingurumenari eragin diezaioketen ustiaketa-baldintzen inguruko neurriak.

g) Aplikatu beharreko legeria sektorialak ezarritako beste edozein neurri edo baldintza.

Hori horrela izanda, ezin zaio eskatu ingurumen-baimen integratuari neurri zuzentzaileak zehazteko, baldin eta horien egitekoa ez bada emisioko muga-balioak osatzea edo haiek ordeztea.

Ebazpen honetako Hirugarren C.2.1. atalak adierazten du zer jatorri izango duten lantegian onargarri izango diren hondakinek, bere LER kodearen arabera (hondakinen zerrenda europarra). Horrela jokatuta, zorrotz betetzen ditu Europar Zuzenbideko indarreko arauak. Arau horiek ez dute agintzen, alegazioan adierazi denaren kontrara, zehaztu egin behar denik zer partzela zehatzek hornituko duten zentrala, partzelak non kokatuta dauden adierazi behar denik edo biomasaren produkzioko azalera eta ratioen zenbatespena egin behar denik. Horrez gain, azpimarratu behar da Ebazpen honen atal horretan bertan adierazten dela sustatzaileari ezarri zaion obligazio gehigarria, egiaztatu egin behar baitu lantegiak erabiliko dituen lehengaiak hornitzeko bideek bete egingo dutela proiektuak adierazten dituen alderdiak. Egiaztapen-obligazio hori betetzeko, zentrala hornituko duten partzelei buruzko datuak eman behar ditu, eta partzela horiek non dauden adierazteaz gain, biomasaren produkzioko azaleren eta ratioen zenbatespena egin behar du. Neurri horien bidez, prebenitu nahi da lantegiak ez dituela eremu horretako landareen oreka apurtuko.

Proiektuak ez du esaten nola biltegiratuko diren basoen garbiketako, kimaketetako eta bakantzeetako hondakinak. Hala ere, lehen adierazitako legeko 22.1. artikuluak arautzen duen moduan, Ebazpenak berariaz adierazten ditu zer prozedura eta metodo erabili behar diren instalazioak sortzen dituen hondakinak kudeatzeko, haiek biltegiratzeko baldintzetatik hasi eta kudeatzaile baimenduak haiek erretiratzen dituen arte.

Ezin zaio eskatu ingurumen-baimen integratuari berariaz adierazteko zer teknologia edo bestelako teknikak erabiliko diren instalazioak sortzen dituen zaratak prebenitu eta ekiditeko. Zarataren gai-alorrean, lehen adierazitako legeko 22.1.a. artikuluak arautzen duen moduan, Ebazpenak berariaz adierazten ditu zaraten muga-balioak, ezingo direnak gainditu lurraldean zehazten diren eremu akustikoetan (igorpen-balioak), eta, 22.1.e. artikulua betez, balio horiek kontrolatzeko sistemak eta prozedurak zehazten ditu. Adierazi behar da, halaber, sustatzaileak aurkeztu dituen zarata-emisioko ereduei erreparatuta, ez dela aurreikusten Ebazpen honetan ezarri diren mailak gaindituko direnik.

Bestalde, Ebazpenak adierazten ditu zenbait neurri babesle eta zuzentzaile haien edukia zehaztasun-maila handi batean azaltzea beharrezkoa iritzi den kasuetan, hau da, Ebazpen honetako Hirugarren C. atalean egiten den aipamen generiko hau zehaztea komeni zela iritzi denean: «Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita dagoen bezala gauzatuko dira, indarrean dagoen araudia eta ondorengo idatz-zatietan ezarritakoa betez».

Alegazio-jartzaileek esaten dute egoera batzuetan ezin dela jakin aurkeztutako proiektua nahikoa eta egokia den eskatzen zaizkion eskakizun-mailak betetzeko, baina agerikoa da ingurumen-organoak aldeko ebazpena ematen badu baldintza hori betetzen denaren presuntzioa ematen dela, legeak argi eta garbi esaten baitu uztailaren 1eko 16/2002 Legeko 4. artikuluak arautzen dituen printzipio informatzaileak kontuan hartu behar direla ingurumen-baimen integratua emateko eta haren baldintzak ezartzeko.

Horren harian, kontuan izan behar da Ebazpen honen lehen atalak berariaz adierazten duela ingurumen-organoak aldeko ebazpena ematen duela, eta hori egin aurretik modu integratuan aztertu dituela proiektuak izan ditzakeen inpaktuak, erabakitzeko proiektu hori bideragarria den ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik.

Baldintza eta neurri horietako gehienak lantegia egin eta hura martxan jarri baino lehenago «bete» behar dira. Une horretan ez da jendaurreko informazioko izapiderik izango, eta ezinezkoa izango zaie herritarrei neurri horiek ezagutzea, egiaztatzea, eta, beharrezko ikusten badute, horien aurka egitea.

Agerikoa da lantegia eraikita eta ekipatua dagoenean egiaztatzen dela funtzionamendu-faserako ezartzen diren baldintzak betetzen diren ala ez, eta, are, baldintza jakin batzuek, hala nola, emisioen muga-balioak betetzen ote diren, instalazioa martxan edo proba-garaian dagoenean soilik egiazta daitezkeela. Hori horrela izanda, Ebazpen honetako laugarren atalak arautzen du ingurumen-baimen integratua eraginkorra izateko baldintza izango dela agirien bidez egiaztatzea xehetasunezko zenbait alderdi betetzen direla. Horrez gain, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla.

Alegazio-jartzaileek adierazten duten moduan, ez da jendaurreko informazioko izapiderik aurreikusten fase horretan, baina hori ez da eragozpen herritarrentzat ingurumen-baimen integratuak ezarri dituen baldintzak bete direla egiazta dezaten. Egiaztapen hori egiteko, ingurumen-organo honek inplementatzen dituen ohiko prozedurak balia ditzakete. Prozedura horiek, era berean, bete egiten duten ingurumen-informazioaren gai-alorrean indarrean dauden arauak.

6.– Proiektuaren norainokoa.

Ingurumen-baimen integratuak ez ditu aipatzen azpi-estazio elektrikoa eta egurra biltegiratu eta xehatzeko eremuak.

Ebazpen honetako bigarren atalak laburtu egiten du proiektuaren edukia eta proiektuko ekintzek ingurumenean eragin ditzakeen efektuak. Hauxe esaten da atal horretan: «Lantegian sortzen den energia aire libreko azpi-estazio elektriko batera eramaten da, lantegiaren ondora. Azpi-estazioak 2.377 m2 izango ditu, eta biomasa-lantegitik 60 metro ingurura izango da. Goi-tentsioko sarerako konexio-puntua azpi-estazioaren irteerako atetik 100 metrora dago, zirkuitu bikoitzeko Gatika-Euba 132 kV-ko linearekin konektatuz.» Bestalde, Ebazpenak ingurumena babesteko ezartzen dituen baldintzak berdin-berdin zaizkio aplikatzekoak, beharrezkoa denean, azpi-estazioari, alderdi guztietan: egingo diren obrak, emisioak, hondakinen kudeaketa eta ingurumena zaintzeko programa.

Ebazpen honetako 3. ataleko I. eranskinean adierazten den moduan, baimena eskatu duen proiektuak ez du aurreikusten instalazio osagarririk egingo denik, hala nola, biomasa lehortu, birrindu edo biltegiratzekoak; ondorioz, ingurumen-baimen integratuak ez ditu erabilera horiei dagokien eremuak aipatzen.

Ingurumen-inpaktuko ebaluazioaren eta ingurumen-baimen integratuen kalkuluetan jasotzen ez den tunela 117 kotako tunela dela esaten da. Zalantzazkoa da kota hori zuzena denik.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioak tunel bati buruz hitz egiten du, eta bertan argi eta garbi adierazten da tunel hori Malluki industrialdea egiteko obren baitan egitekoa dela; beraz, ezin da inolaz ere ulertu ingurumen-baimen integratu honen xede den biomasa balioztatzeko lantegiaren proiektuan sartzen denik.

Ingurumen Sailburuordetza honetan izapidetu den ingurumen-inpaktuaren ebaluazioko espedientean adierazten den moduan, tunel hori, azkenean, ez da urbanizazio-proiektuan sartu. Kontuan izan behar da alegazio-jartzaileek aipatzen duten dokumentua 2009ko urrikoa dela, eta Malluki industrialdeko urbanizazio-proiektuak, berriz, 2011ko urtarrilaren eta martxoaren bitartean igaro zuela ingurumen-inpaktuko ebaluazioa. Itxura denez, biomasako lantegiaren sustatzaileak Malluki industrialdea urbanizatzeko proiektuaren aurretiazko bertsioek aipatzen zuten asmo bat jaso zuen proiektuan (besteak beste, azpi-estazio elektrikora joateko sarbide bat aurreikusten zuena), baina azkenik atzera bota dira asmo horiek. Edonola ere, ingurumen-baimen integratu honek ez du ematen Malluki industrialdean tunelik egiteko baimenik.

7.– Lur-mugimenduak.

Ez zaio erantzun Azterlan geoteknikoa, gerora egin beharrean, aurretiaz egin behar dela dioen alegazioari.

Ebazpen honetako I. eranskineko 16. atalean adierazten den moduan, lur-mugimendu txiki bat egitea aurreikusten da partzela horretan; beraz, ez da beharrezkoa ikusi azterlan geotekniko bat eskatzea prozedura honetan.

8.– Biomasaren jatorria.

Ez da bermatzen biomasak izango duen jatorria. Txostenak aldez aurretik zehaztu behar luke zenbatekoa izango den biomasaren hornidura eta nondik ekarriko den.

Sustatzaileak egindako aurreikuspenen arabera, lantegiak basotik datorren biomasa erabiliko du gehien bat (kimaketen, soiltzeen eta bakantzeen hondakinak), eta, batik bat, mendietako basoetan egiten diren jardueretatik ateratzen diren pinu– eta eukalipto-hondakinak. Halaber, zehazten du biomasako fardelak lortzeko jarduerak, garraioak, biltegiratzeak, logistika-lanak eta parke-gestioak lantegitik kanpo egingo direla, haren jardueretatik aparte.

Ebazpen honen bidez, baimena ematen zaio sustatzaileari basogintzako jarduera horietatik eratorritako biomasa erabiltzeko erregai gisa, eta, horrez gain, zerrategietatik eta parke eta lorategietatik eratorritako antzeko biomasa erabiltzen baimena ere ematen zaio. Eta, baimenekin batera, zenbait murrizketa ere ezartzen zaizkio: ezin du basa-landaredia berariaz moztu landarea elikatzeko, ezin du erabili kontserbazioko tratamendu kimikoen arrastoak izan ditzaketen egur-hondakinak erabili eta mugatu egin behar du sufrearen gehienezko edukia erabiltzen duen biomasan.

Lantegian biomasa onartzeko, sustatzaileak ezinbestean bete behar ditu Ebazpen honetako Hirugarren C.2. atalean ezartzen zaizkion baldintzak, baina ezin zaio sustatzaileari «a priori» zehazteko zer jatorri zehatz izango duen lantegiko erregaiak. Dena den, lantegiak ez du inguruko landare-eraketen orekarik distortsionatu behar, eta hori horrela izango dela bermatzeko, ingurumen-alderdien jarraipena egiteko elementu hau ezartzen da: urtero lantegiak behar dituen lehengaien horniduren zenbatespen xehakatua egin behar du, hornidura hori proiektuak egiten dituen aurreikuspenak betetzen dituela egiaztatu eta ziurtatzeko. Hori horrela, sustatzaileak zerrenda bat aurkeztu behar du Ingurumen Sailburuordetza honetan, adierazteko zer baso-partzelatatik hornituko duen bere jarduera, eta, bertan, zenbatetsi egingo du haiek zer kokapen, azalera eta biomasaren zer ekoizpen-ratio izango dituzten eta urtean zehar nola banatuko diren parametro horiek.

9.– Airearen kutsadura.

Hau esaten du ebazpen-proposamenaren zirriborroak 47. orrialdean: «Atmosferaren kontaminazio-gaien dispertsioa aztertzeko erabili diren datuak nahikoak dira tximiniaren diseinua egiteko eta ikusteko inguruneko airearen kalitateak ez dituela urratuko legez araututa dauden kalitate-estandarrak». Horrenbestez, ezarritako estandarretatik gorako afekzioak izango dira. Hau da, haiek urratzen dituela ondorioztatzen duenez, ezin zaio baimenik eman.

Alegazio-jartzaileek aipatzen duten paragrafoaren idazketak bi negatiboko formulazio bat du, eta, testuingurutik aterata, nahasgarria izan daiteke, baina ez da halakorik gertatzen orrialde horretan bertan goraxeago esaten dena aintzat hartuz gero: «...Egindako azterketek adierazten dute lantegiaren ustiapenak inguruneko airearen kalitateari eutsiko diola, legezko estandarretatik gora...». Ez da inondik inora aurreikusten inguruneko airearen kalitateari buruzko arauek ezartzen dituzten balio-atariak urratuko direnik.

Okerra da tximiniaren altueraren kalkulua. Airearen irteerako abiadura aldatu da proiektuan, zentrala kokatuta zegoen altuera errealean zegoen akats larriaz jabetzean. Gasak ebakuatzeko abiadura 40 m/s. bada, ezin da kutsatzen duten gaien neurketa homologaturik egin, UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren baitan. Ingurumen Kontrolerako Organismo batek egin behar ditu neurketak, eta ekipoak (bonba isozinetikoak) abiadura apalagoak neurtzeko kalibratuta daude. Horrenbestez, ezin da abiadura horretan isuri tximiniatik, laginketa egin nahi bada. Eta non dira bultzada-toberen zaratari buruzko kalkuluak? Irteera-abiadura 42m/s. izanda, airearen abiadurak sortutako zarata ere kalkulatu behar litzateke, eta ez da halakorik egin.

UNE-EN ISO/IEC 17025 arauak baldintza orokorrak arautzen ditu saiakuntzako eta kalibratzeko laborategien gaitasun teknikoa egiaztatzeko, eta ez du tximinietako kutsatzaileen neurketa arautzen.

Bestalde, arau ugarik xedatzen dute nolakoa izan behar duen tximinietako emisioen neurketa, neurtu beharreko kutsatzaileen arabera. Abiadura-maila ugaritan neur daiteke tximinia batek dituen kutsatzaileen kontzentrazioa; esate baterako, UNE – EN 13284-1:2001 arauak arautzen du laginketa-ekipoek diametro desberdinak ibili behar direla laginketa isozinetikoak egiteko abiaduren aukera baten barruan (3 m/s abiaduratik 50 m/s abiadurara).

Tximiniatik atera behar duten gasen aspirazioko eta bultzadako sistemak egiten duen zaratari buruz esan behar da sistema hori dela sustatzaileak ingurumen-baimen integratuarekin batera aurkeztu duen dokumentazioan jasotzen den azterketa akustikoak aintzat hartu eta aztertzen dituen zarata-fokuetako bat.

Hau esaten du ebazpenak: «laginketa-uneak jarriko dira tximinian, Industria Jatorriko kutsadura prebenitzeari eta zuzentzeari buruzko Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Aginduak arautzen duena betez». Lege hori indarrean izan da 2011ko urtarrilaren 30era arte izan da indarrean lege hori, eta orain aplikatu beharreko araua urtarrilaren 28ko 102/2011 Dekretua da, airearen kalitatea hobetzekoa.

Ebazpen honetako Hirugarren C.3.1.4. atalean hau esaten da: «...Tximinietan behar beste neurri ezarriko dira, industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurre hartzeari eta zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an Industria Ministerioak emandako Agindua betetzearren...» eta, zehazki, beste hauxe: «...laginak hartzeko aurrez ikusten diren zuloen kokapena eta ezaugarriei dagokienez, laginak hartzeko gunetik fluxuaren noranzkoaren eta kontrako noranzkoaren (L1 eta L2 parametroak) arabera neurketa-gunea baino lehenago dagoen fluxu gaseosoko edozein perturbaziora arteko tarteek 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean ezartzen denera egokitu beharko dute».

1976ko urriaren 18ko agindu hori indarrean da Euskal Autonomia Erkidegoan. Urtarrilaren 28ko 102/2011 Dekretuak, airearen kalitatea hobetzekoak, aldatu egin ditu tximinietako laginketa-uneak ezartzeko aintzat hartu behar diren irizpideak.

Biomasako zentralei buruz egin diren azterlanen arabera (McNeil power station), amoniako-emisioak handitzen dira NOx emisioak apaltzeko. Kontuan izan behar da Urtarrilaren 28ko 102/2011 Dekretua, airearen kalitatea hobetzekoa. Usain kirasdun handiek eragindako kontaminazioa aztertu behar da, txostenak ez baitu aztertzen.

Aurreko paragrafoetan adierazi den moduan, eskura dauden teknika onenak erabiliko ditu instalazioak NOx minimizatzeko, eta bete egingo du, horrela, Europako Batzordeak 2006ko uztailean emandako Reference Document on Best Available Techniques for Large Combustion Plants BREF agiriak arautzen duena. Ebazpen honetako bigarren atalean adierazten den moduan, eskura dauden teknika onenen artean daude errekuntza-baldintzak doitzeko teknikak, NOx gasaren emisioak minimizatzea dakartenak, NOx baxuko erretzaileak darabiltzaten neurrian.

Ingurumen-organoak informazio gehigarria eskatu zion sustatzaileari 2010eko maiatzaren 19an, eta eskaera horri emandako erantzunean esaten den moduan, NOx gasaren emisioak murrizteko ez da beharrezkoa nitritoaz gabetzeko metodo gehigarriak erabiltzea.

Horrenbestez, zentralean amoniako-emisio handirik egingo ez denez, ez da kutsatzaile hori kontuan hartu Ebazpen honetan muga-balioak dituzten emisio-gaien artean.

Auzotarrak bizi dira zentraletik gertu tximiniaren isuri-kotatik gora. Sekzio-planoak egin behar dira ikusi eta ulertzeko zer kotatan isurtzen diren keak eta zer kotatan bizi diren auzotarrak.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioak dakartzan planoek askitasunez azaltzen dute tximiniatik isuriko diren kutsatzaileek zer hedapen izango duten. Ebazpen honetan behin baino gehiagotan adierazi den moduan, egindako aurreikuspen horrek esaten du airearen kalitatea maila osasungarritan jarraituko duela.

SO2 eta NOx gasen kontaminazio maximoko zerrendak bat datoz lurraren kota 22,23 metro gorago jartzean aurreikusitako zerrendekin.

Ebazpen honen I. eranskinean adierazten den moduan, dispertsio-ereduaren azken berrikuspenak, 2011ko martxoan aurkeztutakoak, zuzendu egin zuen aurkeztutako lehen azterlana, instalazioa egingo deneko kota erreala aintzat hartuta. Aztertutako parametroen balio-emaitzak eta kontzentrazio maximoak aurreikusten diren eremuen banaketak aldatu egiten dira azterlanaren lehen bertsioko datuetatik.

Bestalde, egin diren bi azterlanek ez dute aurreikusten inguruneko airearen kalitateari buruzko arauek agintzen dituzten muga-balioak gaindituko direnik.

Kutsatzaileen dispertsioaren azterketa bat azaltzen du dokumentazio gehigarriko 5. agiriak, justifikatzeko zentralak bete egiten duela 1073/2002 Errege Dekretua. Baina 1073/2002 Errege Dekretua indargabeturik dago, eta 102/2011 Errege Dekretua dago indarrean haren ordez; beraz, kutsatzaileen dispertsioari buruzko beste azterlan bat egin behar da, 102/2011 Errege Dekretua betetzen dela justifikatzeko. Orduen muga-balioak betetzen badira ere, horrek ez du esan nahi egun bakoitzera muga-balioak betetzen direnik, hau da, kontzentrazio handieneko orduak kalkulatzeaz gain, eguneko batez besteko kontzentrazioa kalkulatu beharko litzateke gutxienez. Horrez gainera, 102/2011 Errege Dekretuak betebehar jakin batzuk ezartzen dizkie mikra baino txikiagoko partikulentzat (PM2,5), eta Bioforest Bost SLU sozietateak egin duen kutsatzaileen dispertsioari buruzko azterlanak ez du PM2,5 partikulen berariazko dispertsiorik kalkulatzen.

Sustatzaileak 2010eko urriaren 22an aurkeztu zuen alegazio-jartzaileek adierazten duten dokumentazioa; beraz, logikoa da dokumentazio horretan egiten diren erreferentziak une hartan indarrean ziren arauen araberakoak izatea, hau da, urriaren 18ko 1073/2002 Errege Dekretuaren araberakoak –airearen kalitatea sufre-dioxidorekiko, nitrogeno-dioxidoarekiko, nitrogenoaren oxidoekiko, partikulekiko, berunarekiko, bentzenoarekiko eta karbono-dioxidoarekiko ebaluatu eta kudeatzeko arauak ezartzen ditu errege-dekretu horrek–. Dokumentazio hori aurkeztu eta gerora, urtarrilaren 28ko 102/2011 Dekretua, airearen kalitatea hobetzekoa, jarri zen indarrean, baina arau horrek ez ditu aldatu dokumentazio hartan erreferentzia gisa hartu ziren atariko balioak.

Bestalde, indarreko arauek eta teknika onenei buruzko erreferentziazko dokumentuek ez dute berariaz mugatzen partikula txikien emisioa instalazio-mota honentzat; beraz, ezin zaio sustatzaileari eskatu PM 2,5 partikulen dispertsioari buruzko eredu bat egiteko.

Hori horrela izanda ere, instalazioak egingo dituen emisioak haren inguruan izan ditzakeen eraginak egiaztatzeko, ingurumen-zaintzako programak agindu du neurketa-kanpaina batzuk egin beharko direla, parametro hauek neurtzeko gutxienez: NOx, PM10 eta PM2,5 partikulak eta CO eta SO2 gasak, Ebazpen honetako Hirugarren.D.4 adierazten den moduan.

Kutsatzaileen difusioak eragindako eremuei buruzko datuak ez datoz bat haizeen ildo nagusiekin. Ipar-ekialdeko haizeak dira nagusi, baina hego-mendebaldera joaten dira partikula gehien.

Sustatzaileak aurkeztu duen dokumentazioko haize-arrosak adierazten du ipar-mendebaldeko, hego-ekialdeko eta ipar-ekialdeko haizeak direla maiztasun handienekoak.

Bestalde, kontuan izan behar da faktore ugarik baldintzatzen dutela, elkarren arteko eraginean, gai kutsatzaileen hedapena. Haizearen abiadura eta noranzkoa eta haize-moten frekuentzia erlatiboa dira faktore horietako batzuk, baina ezin da esan faktore erabakigarriak direnek kasu guztietan.

10.– Zarata.

Zaratei buruzko azterketak ez du plano geoerreferentziaturik ageri, eta aurkeztu behar direla agintzen du abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretuak, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzekoak. IV. eranskina. Zarataren kartografia estrategikoak izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak. Koordenatu erlatiboek ez dute balio zaratei buruzko azterketa bat egiteko.

Abenduaren 15eko 1513/2005 Errege Dekretuak, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzekoak, zarataren kartografia estrategikoak izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak arautzen ditu IV. eranskinean.

Indarreko arauek xedatzen dute zarataren mapa estrategikoak erabili behar dituztela zonalde jakin bateko kontaminazio akustikoarekiko ebaluazio orokorrak egiteko eskumendun diren administrazioek zonalde horretarako aurreikuspen orokorrak egiteko eta ekintza-planak egiteko garaian erabakiak hartzeko oinarri bat izateko. Ezin zaie jarduera konkretuen sustatzaileei eskatu mapa horiek egiteko.

Horrenbestez, sustatzaileak instalazioaren inguruko zarataren difusioari buruz aurkezten duen dokumentazioak ez ditu bete beharrik IV. eranskin horretan ezartzen diren irizpideak. Bestalde, sustatzaileak aurkeztu dituen mapek behar adina erreferentzia dituzte beren helburua lortzeko, hau da, biomasako lantegiaren jarduerarekin ingurunera igorriko diren zaraten aurreikuspena egiteko.

Okerrak dira zaraten afekzioaren kalkuluak. Ezinezkoa da aurkeztu diren zarata-mapak izatea Mallukiko orografian.

Kasu honetan espero zitekeen moduan, jarri nahi dituen ekipoen potentzia akustikoei erreparatu die sustatzaileak instalazioak ingurunera igorriko dituen zaratak kalkulatzeko, eta eredu batean adierazi du zaraten difusioa, zonalde horretako orografia kontuan hartuta, besteak beste. Ingurumen Sailburuordetzako zerbitzu teknikoek ez dute anomaliarik hauteman sustatzaileak aurkeztutako azterlanean.

Bestalde, alegazio-jartzaileek ez dute arrazoitzen zergatik dituen gabeziak zaraten azterketak. Esaten duten gauza bakarra da Arabako Lautadari dagozkion mapak diruditela.

Eremu akustikoen azterketa akastuna da.

Kalitate akustikoko helburu berdin-berdinak dituzten lurralde-eremuak dira area akustikoak. Azaroaren 17ko 37/2003 Legeak, zaratari buruzkoak, eta haren garapeneko arauek agintzen dute lurralde-plangintzek eta hirigintza-planeamenduko tresnek adierazi behar dutela lurraldearen zona-banaketa akustikoa, eta, ondorioz, ez dagokio sustatzaileari area akustiko horiek aztertzea.

Mugaketa horren ezean, sustatzaileak aurkeztu duen azterketa akustikoak aurreikusi egin du, logikoa den moduan, bere jarduerak zaraten ikuspegitik eragin ditzakeen eragozpen handienak, hau da, bere jarduerak industria-lurzoruan eta inguruko etxebizitzetan eragin ditzakeenak.

Ez dira behar bezala justifikatzen elementu bakoitzak egingo dituen zaratak.

Kasu hauetan ohikoa den prozedurari jarraitu dio sustatzaileak, eta bere proiektua egin eta zaraten aurreikuspenak egiteko, instalazioan jarri nahi dituen ekipoen potentzia akustikoari erreparatu dio. Sustatzailearen lana da aurreikuspen hori egitea, eta ingurumen-organo honi dagokio egiaztatzea aurreikuspen hori egin duela, Ebazpen honetan azaldu dugun moduan.

Horiek horrela, instalazioak sortuko dituen zaraten problematikaren azterketan sakontzeko, Ebazpen honetako Hirugarren.C.3.5. atalak inpaktu akustikoaren azterketa berrikusteko obligazioa ezartzen dio sustatzaileari proiektuaren tramitazioko beste une aurreratuago batean, instalazioan jarriko diren ekipoak erosi edo erosteko prozesuan daudenean. Horrez gainera, Ebazpen honen Laugarren atalean adierazten den moduan, baimen hau eraginkorra izateko baldintzetako bat izango da zarata-fokuek igortzen duten zaratari buruzko datu errealak neurtzea.

Idemak egindako erantzun-txostena jasotzen du 4. dokumentazio gehigarriak, eta hau esaten da bertan: «mugatu egingo da instalazioko elementu batzuen potentzia akustikoa (Lw), baldin eta, zarata handiak egiten dituztelako, hobekuntza-ekintzak behar badituzte muga-balioak betetzeko». Hori esaten den arren, ez dira zehazten elementuak, hobekuntzak eta potentzia akustikoak.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan ageri den moduan, Galdara Multzoaren (Lw dB(A)=85), Haizagailu-Motor-Aspiragailu multzoaren (Lw dB(A)=85) eta aire kondentsadorearen (Lw dB(A)=82) potentzia akustikoa mugatzea proposatzen du.

Butroe ibaiaren ingurunea eta haren adarrak, Larragan eta ingurukoak, «G» zona gisa tratatzea eskatzen da, zaraten igorpeneko kalkuluak egiteko.

Aurrez azaldu den moduan, kalitate akustikoko helburu berdin-berdinak dituzten lurralde-eremuak dira area akustikoak. Area akustikoen motak arautzen ditu, besteak beste, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legeak, eta arau horren 7.1.g artikuluak area horien artean sartzen ditu kontaminazio akustikoaren aurkako babes berezia behar duten naturguneak.

Hirigintza-planeamenduak mugatu behar ditu area akustikoak, hori egin behar baita behar bezala betetzeko azaroaren 17ko 37/2003 Legea zona-banaketa akustikoaren alorrean eta kalitatea eta emisio akustikoen alorrean garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren V. eranskinak arautzen dituen irizpideak.

Gaur egun zehaztu gabe daude oraindik Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri gehienen area akustikoak, eta horien artean dago Errigoiti.

Kalitate akustikoko helburu batzuk arautzen dituzte berariazko arauek azaroaren 17ko 37/2003 Legeko 7.1. artikuluko a), b), c), d) eta e) epigrafeetan adierazten diren area akustikoetarako, baina arau horiek ez dute teknika bera erabiltzen g) epigrafeko area akustikoetarako helburuak zehazteko. Arauek esaten dute kasu konkretu bakoitzarentzat ezarriko direla helburu horiek, areari kalifikazio hori emateko arrazoi izan diren berariazko beharrizanei erreparatuta.

Horrenbestez, ondorioztatu behar da ez dela prozedura honen egitekoa area akustikoak mugatzea, ezta eremu akustiko horiek bete beharreko kalitate akustikoa ezartzea ere.

Bestalde, aipatu dugun araudi horrek zaratak igortzeko muga-balioak ezartzen ditu, ingurumen-baimen integratuak, ingurumen-inpaktuko ebaluazioa eta jarduera sailkatuetarako jarduera-baimena eskuratu beharra duten jarduera berrientzat, azaroaren 17ko 37/2003 Legeko 7.1. artikuluko a), b), c), d) eta e) epigrafeetan adierazitako area akustikoetan eta haien ondoko lokaletan bete beharrekoak direnak, Ebazpen honetako Hirugarren.C.3.5 epigrafean adierazten den moduan. Ez dago haien pareko arau-xedapenik 7.1. artikulu horretako g) arean adierazten diren area akustikoetako zaraten muga-balioak zehazteko.

Ez dira aztertu eta baloratzen industrialdean jar daitezkeen industriek egin dezaketen zarata, biomasa lantegiak industria horietan izan dezakeen efektua, eta lantegiak eta gainerako industriek igorritako zarata guztiek ingurumenean, etxeetan, biztanleengan eta inguruko izaki bizidunengan eragin ditzaketen efektuak.

Ezin da eskatu prozedura honetan aintzat hartzea Malluki industrialdean gerora ezar daitezkeen instalazioen efektu akustikoak, ezin baita orain jakin zer-nolako intentsitatea izango duten instalatu daitezkeen zarata-fokuek.

11.– Espezie babestuak.

Kontuan izan behar dira Uribe Kosta-Butroe eremuko (Bizkaia) natura eta kultura alorretako ondareari buruz EHU-UPV Unibertsitateak egin zuen azterlanak jasotzen dituen aholkuak; izan ere, bertan adierazten da Butroe ibaiko sistema babestua handitzea komeni dela, bisoi europarraren eta babestuta dauden beste espezie batzuen (hala nola, apoarmatu korrontezalea) bizilekuko eremu guztiak barne har ditzan.

Ez da ingurumen-baimen integratuko, ingurumen-inpaktuko ebaluazioko eta jarduera sailkatuaren lizentzia emateko prozedura honen egitekoa eremu babestuak mugatzea.

Ezin izan dugu jakin zer irizpide erabili dituen Mendi eta Naturguneetako Departamentuak aldeko txostena emateko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi eta Naturguneetako Zuzendaritzak eman dituen txostenen edukiek adierazten dute ingurumen-organo horren ardura nagusia dela isuri termikoak natura-ingurunean izan dezakeen eragina. Hori horrela, organo horrek adierazi du lantegiarentzat ezarri diren neurri zuzentzaileek, ura 7 ºC-ko tenperaturara hoztea eta haiek isuri aurretik baltsa gehigarri batetik igaro beharra agintzen dutenak, nahikoa direla aurreikusten den ingurumen inpaktua minimizatzeko.

12.– Sute-arriskua.

Ingurumen-inpaktuko azterlanak ez ditu baloratzen errekuntza espontaneo batek eragindako leherketa batek ekar ditzakeen arriskuak, aintzat hartuta arrisku horiek handitu egiten direla egur bustiko kantitate handiak dauden lekuetan. Istripuetarako larrialdi-plan bat falta da.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioak adierazten ditu suteak prebenitu eta haien aurka egiteko jarriko diren neurriak. Gai hori ez da ingurumen-inpaktuko baimenaren txostenean aztertzen, baina Ebazpen honek, Hirugarren.E.3 atalean arautzen du sustatzailearen betebeharra izango dela egiaztatzea instalazioek bete egiten dituztela indarreko arauek agintzen dituzten baldintzak. Horretarako, erakunde eskudunek emandako ziurtagiriak aurkeztu behar ditu, eta hori izango da baimen hau eraginkorra izateko baldintza, ebazpenaren Laugarren atalean adierazten den moduan.

Bestalde, larrialdi-plan bat egin behar den ala ez jakiteko, ikusi behar da lantegiaren jarduera uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren esparruan sartzen den ala ez, substantzia arriskutsuekin gerta daitezkeen istripu larriek ekar ditzaketen arriskuak kontrolatzeko neurriak arautzen baititu arau horrek, baina ez da ingurumen-organo honen egitekoa alderdi hortaz arduratzea.


Azterketa dokumentala