55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1287
2/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak izenpetutako hitzarmenak argitaratzeko xedatzen duena.
Eusko Jaurlaritzak izenpetutako hitzarmenak argitaratzeko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.- Ondoren adierazten diren hitzarmenen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:
- Lankidetza hitzarmen espezifikoa, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren artekoa, prospektiba agentzia nazionalak ikerketa proiektuetarako laguntzak lortzeko deialdien ebaluazio zientifikoa eta teknikoa egiteko eta ekipamendu zientifikoa lortzeko eskarien ebazpena egiteko. I. eranskina.
- Protokolo orokorraren aldaketa, ikerketa-jarduera gehitu eta areagotzea sustatzeko programa (i3. programa) garatzeko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza zehazten duenarena. II. eranskina.
- Lankidetza partzialerako hitzarmena, Euskal Herriko Aautonomia Erkidegoko administrazioaren eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen artekoa, UPV/EHUren erregistroetan Euskal Herriko Autonomi erkidegoari zuzendutako idazkiak jasotzeko. III. eranskina.
- Lankidetza-hitzarmena, Lan eta Immigrazio Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren artekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko laneko eta gizarte segurantzako ikuskaritzaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren arloan. IV. eranskina.
- Lankidetza-hitzarmenaren bigarren aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta Zumarragako udalaren artean Zumarragan bidaiarien geltoki intermodal bat eraikitzeko. V. eranskina.
- Elkarlanerako hitzarmena, Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazio nagusiaren, Bilboko udalaren eta Bilbao Ría 2000, S.A. sozietate publikoaren artekoa, Montevideo etorbidearen urbanizazio lanen baldintzak araupetzeko, Basurtu-Etxetxoa zatian Bilboko tranbiaren lanen ondorioz. VI. eranskina.
- Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Aulestiko udalaren artekoa, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. (Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza). VII. eranskina.
- Hitzarmena, Euskal autonomia Erkidegoaren eta Barrundiako udalaren artekoa, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. (Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza). VIII. eranskina.
- Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Legorretako udalaren artekoa, herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. (Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza). IX eranskina.
- Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Zegamako udalaren artekoa, herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. (euskal autonomia erkidegoko administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza). X. eranskina.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 18a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 18KO 2/2012 EBAZPENARENA
ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZA MINISTERIOAREN ETA EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILAREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMEN ESPEZIFIKOA, PROSPEKTIBA AGENTZIA NAZIONALAK IKERKETA PROIEKTUETARAKO LAGUNTZAK LORTZEKO DEIALDIEN EBALUAZIO ZIENTIFIKOA ETA TEKNIKOA EGITEKO ETA EKIPAMENDU ZIENTIFIKOA LORTZEKO ESKARIEN EBAZPENA EGITEKO
Madrilen, 2011ko azaroaren 17an.
Alde batetik, Cristina Garmendia Mendizábal andrea, Zientzia eta Berrikuntzako ministroa, apirilaren 12ko 436/2008 Errege Dekretuak izendatua (apirilaren 14ko BOE, 90. zenbakia). Apirilaren 14ko 6/1997 Legeak, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzkoak, 13. artikuluan emandako eskumenak baliatuz dihardu.
Eta, bestetik, María Isabel Celaá Diéguez andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua, lehendakariaren maiatzaren 8ko 6/2009 Dekretuan kargu horretarako izendatua (maiatzaren 9ko EHAA, 86. zenbakia). Maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak eta horietako funtzioak eta ekintza-arloak finkatzen dituenak, 7. artikuluan emandako eskumenak baliatuz dihardu.
Hitzarmen hau sinatzeko ahalmen nahikoa dutela aitortzen diote alderdi biek elkarri, eta
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.- 542/2009 Dekretua garatzen duen eta ministerioetako sailen oinarrizko egitura organikoa onartzeko apirilaren 14ko 438/2008 Errege Dekretua eraldatzen duen 640/2009 Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa (hemendik aurrera MICINN) dela sektore guztietako ikerketa zientifikoaren, garapen teknologikoaren eta berrikuntzen esparruko politikez eta horiek gauzatzeaz arduratu behar duen saila. Horrez gain, sail horri dagokio, Estatuko ikerketa-erakunde publikoen koordinazioa ere.
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen ekainaren 29ko 1042/2009 Errege Dekretuaren arabera, Ebaluazio eta Prospektiba Agentzia Nazionalak (hemendik aurrera ANEP), Ikerketarako Estatuko Idazkaritzaren I+G+b Plan Nazionalaren Ikerketarako eta Kudeaketarako Zuzendaritza Orokorraren menpe dagoenak, Zuzendariordetza Orokorraren egitekoak beteko ditu, eta hari dagokio I+G+b Plan Nazionaleko ekintzen aurretiko eta ondorengo ebaluazio zientifiko-tekniko objektiboak eta independenteak egitea, zientziarekin eta teknologiarekin zerikusia duten bestelako ekintzak ebaluatzea, bai eta ikerketa zientifikoaren eta garapen teknologikoaren esparruko etorkizuneko ikerketak eta azterketak egitea ere.
ANEPek sona handiko aditu nazional eta internazional garrantzitsuak biltzen ditu bere baitan eta, hori dela eta, Zientzia eta Teknologia Sistemaren erreferente eta sostengu bilakatu da.
Bigarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa eta funtzionala zehazten duen irailaren 14ko 233/2010 Dekretuaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagokiola politika zientifikoa proposatzea eta gauzatzea eta ikerketa teorikoak eta aplikatuak sustatzea eta koordinatzea.
Hirugarrena.- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aldizka egiten dituela proiektu zientifikoak egiteko eta ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzen deialdiak, eta horretarako, eskariak ebazteko eta erabakiak hartzeko, adituei proposamenen ebaluazio zientifikoa biltzen duten txostenak egiteko eskatzen dietela.
Laugarrena.- Eraginkortasuna hobetzeko xedez, baliabideen esleipen-prozesuaren objektibotasunari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ANEPekin lankidetzan jardun nahi duela eskaeren kanpo-ebaluazioa egin ahal izateko.
Aurreko guztia dela eta, bi aldeek lankidetza-hitzarmen hau izenpetzea erabaki dute. Hauek dira hitzarmena arautuko duten klausulak:
KLAUSULAK
Lehenengoa.- Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen helburu nagusia da MICINNren menpe dagoen ANEPen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arteko lankidetza lortzea, ikerketa-proiektuak egiteko eta ekipamendu zientifikoa lortzeko laguntzen deialdia ebazteko ebaluazio zientifiko-teknikoa egin ahal izateko.
Ebaluazioa gaian adituek egingo dute: zientzialariek, teknologoek eta nazioarteko sona duten espainiar adituek zein nazioarteko adituek. Aditu horiek, egiteko administratiboetarako eta kudeaketa-lanetarako beharrezko laguntza izango dute.
Bigarrena.- Jardunbideak.
1.- ANEPek ebaluazio-prozesua diseinatuko du: egutegia, prozesuaren faseak, adituen izendapena, ebaluazio-txostenak, jardunbideen laburpen exekutiboa eta amaierako txostena.
2.- ANEPek ebaluazio zientifiko-teknikoa egiteko pertsona kalifikatuak izendatuko ditu Oinarrizko ikerketa-proiektuetarako edota Ikerketa-proiektu aplikatuetarako, Lankidetza-proiektuetarako eta Humanitateen eta Gizarte Zientzien esparruko proiektuetarako eta ekipamendu zientifikoa lortzeko laguntzen deialdietan zehazten diren ebaluazio-irizpideak eta jarraibideak betez, eta bera arduratuko da ebaluatzaile horiei ordaintzeaz ere.
3.- Adierazleak.
- Aurkeztutako eskaera-kopurua.
- ANEPek txostenak egiteko izendatutako aditu-kopurua.
- Nazioarteko adituen ehunekoa.
- ANEPen esparruen araberako ebaluazioen banaketa.
- ANEPen esparruen araberako kalifikazio-banaketa.
4.- Dokumentazioa.
Ebaluazio-prozesua hasi baino lehen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ANEPi bidaliko dizkio eskaerei dagozkien deialdiak, ebaluazio-irizpideak eta ebaluatu beharreko eskaeren gutxieneko datuak biltzen dituen taula bat (erreferentzia, eskatzailearen izena eta abizenak, erakundea, proiektuaren izenburua eta eskaera bakoitzari dagokion ANEPen esparrua). Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskaerei dagokien dokumentazio guztia ANEPen aplikazio informatikoan kargatu beharko du, horretarako ezarritako denborazko eta moduzko baldintzak betez. Halaber, bidalitako dokumentazioa zuzena dela egiaztatuko du. ANEPek eskaerak ebaluatzeko duen epea dokumentazio guztia aplikazio informatikoan dagoela egiaztatu ondoren hasiko da.
5.- Ebaluazio horren emaitzen kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren eskumena da.
6.- ANEPen egitekoak izango dira:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ebaluazio-prozesua egin ahal izateko emandako dokumentazioaren konfidentzialtasuna bermatzea. Halaber, konfidentzialtasun bera eskatuko die horiek aztertu behar dituzten adituei ere.
Erabilitako informazioari buruzko balio-judizioak egitean inpartziala izatea eta informazio hori bere horretan eta osorik aztertzea.
Ebaluazio-prozesuan zehar lortutako informazio konfidentziala norbere onurarako ez erabiltzea.
7.- Bi aldeetako bakoitzak hitzarmen honetan zehazten diren egitekoak betetzean izan ditzakeen zailtasunen berri elkarri emateko konpromisoa hartu dute, zailtasun hori edozein delarik ere, bai eta hitzarmenaren funtzionamendu zuzenean eragina izan dezakeen edozein informazioren berri emateko konpromisoa ere, modu horretara, alderdi bakoitzak egoki irizten dituen erabakiak hartu ahal izango baititu.
Hirugarrena.- Finantziazioa.
1.- Hitzarmen honetan aipatzen diren eta 2001ko jarduerei dagokien aurrekontua 23.958,55 eurokoa da, gutxi gorabehera. Aurrekontu hori ebaluatzaileei eta aldi baterako laguntzaileei egin beharreko ordainketei eta horiek izango dituzten garraio-, ostatu- eta otordu-gastuei dagokio. Gastu horiek irizpide hauen arabera zehaztuko dira:
a) a.1), a.2) y a.3) ataletan Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren urriaren 15eko ebazpena aplikatu behar dugu. Ebazpen horren bitartez 13/1986 Legearen hirugarren paragrafoko 7.2 artikuluan aipatzen diren espezialistei eta adituei bertaratzeagatik egin beharreko ordainketei bere horretan eustea erabaki zen. Ordainketa horiek 2005eko azaroaren 29an onartu ziren Ogasunerako Estatuko Idazkaritzaren Ebazpenaren bitartez, eta 2008ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bitartez eguneratu ziren, eta horrela izango da Ebazpen hori ordezkatzeko beste Ebazpenen bat onartuz gero. Hitzarmen honen I. eranskinean duzue kopuru horiek biltzen dituen taula.
a.1) Aldi baterako laguntzaileei deialdi hau ebaluatzen egindako lan jarraituagatik egin beharreko hileroko ordainketa.
a.2) Azterketa batzordeetara bertaratutako ebaluatzaileei dagokien kopurua.
a.3) Kanpoko ebaluatzaileei txostenak egiteagatik dagokien kopurua.
b) Batzordea egiten den lekutik kanpo bizi diren ebaluatzaileei dietak direla-eta dagokien kopurua. Irizpide hauen arabera ordainduko da:
b.1) Otordu-dieten kopurua zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko maiatzaren 30eko 462/2002 Errege Dekretuan langileen 2. taldearentzat zehaztutakoa izango da.
b.2) Ostatu-gastuetarako kopurua zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko maiatzaren 30eko 462/2002 Errege Dekretuan langileen 2. taldearentzat zehaztutakoa edo garai zein hiri jakinetan 2. talde horrentzat zehaztutakoa izango da.
c) Egindako bidaiei dagozkien lokomozio-gastuak zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko maiatzaren 30eko 462/2002 Errege Dekretuan zehaztutakoaren arabera ordainduko dira.
2.- Aurreko puntuan aipatutako aurrekontua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartuko du beregain, urte honetako aurrekontuen kontura.
2011 urtean eta, hitzarmena luzatuz gero, ondorengoetan ordaindu beharreko kopurua zehazteko, hasierako aurrekontua eta ANEPen zuzendaritzak hitzarmen honetan zehaztutako kuantifikazio-irizpideak betez aurkeztuko duen likidazioa hartuko dira kontuan.
Ordainketa ANEPeko zuzendaritzak ebaluazioen kostuak likidatu ondoren egingo da. Likidazioaren berri izan ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak zehaztutako kopurua Altxor Publikoan sartuko du 069 eredua edo beste eredu baliokideren bat erabiliz eta hitzarmena aipatuz.
Laugarrena.- Hitzarmenaren indarraldia.
Hitzarmen hau bi aldeek sinatu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean eta urtebeteko iraupena izango du. Urte hori amaitzean, bi aldeetakoren batek, gutxienez hilabete lehenago, hitzarmena salatu ez badu, automatikoki luzatu ahal izango da.
Bosgarrena.- Hitzarmena amaitzea.
Hitzarmena arrazoi hauetakoren batengatik amai daiteke:
a) Bi aldeek hala erabaki dutelako.
b) Aldeetako batek hitzarmena salatu duelako.
c) Jarduerak egitea edo horiek gauzatzen jarraitzea ezinezkoa delako edo beharrezkoa ez delako.
d) Hitzarmen honetan ezarritako baldintzak bete ez direlako.
Hitzarmena etetean jardueraren bat martxan egonez gero, eraginkortasunez egindako jarduerak soilik likidatuko dira, beti ere, egindakoa erabilgarria bada.
Bi aldeetako batek dituen betebeharretakoren bat hautsiz gero, jakinarazi egingo zaio eta 15 eguneko epea izango du egoera horri konponbidea emateko.
Seigarrena.- Hitzarmenaren jarraipen-batzordea.
Jarraipen- eta kontrol-batzorde bat ezar daiteke. Honela osatuko da: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak izendatutako Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko bi ordezkari, eta I+G+b Planaren Ikerketarako eta Kudeaketarako zuzendari nagusiak izendatutako ANEPeko bi ordezkari eta Autonomia Erkidegoko Gobernu-ordezkaritzako ordezkari bat. Batzorde horren egitekoak izango dira ebaluazio zientifiko-teknikoa koordinatzea, ebaluazioarekin zerikusia duten gatazkak ebaztea eta, ikuspegi administratiboari dagokionez, hitzarmena zuzen gauzatzen dela bermatzea.
Sorrera-akordioan zehaztuko da nori dagokion zuzendaritza eta nori batzordearen idazkaritza.
Batzorde hori organo kolegiatuen inguruan indarrean dagoen legedian oinarrituko da bere sorrerari, funtzionamenduari eta erabakiak hartzeari dagokionez (30/1992 Legearen II. atalaren II. kapitulua).
Zazpigarrena.- Araubide juridikoa eta aldeen arteko desadostasunak ebaztea.
Hitzarmen honek izaera administratiboa du, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4.1. c) artikuluan arautzen direnetakoa. Hori dela eta, bere aplikazio-eremutik at dago eta hitzarmenean aurreikusitako moduan eta baldintzetan aplikatuko da.
Hitzarmena interpretatzean eta gauzatzean sor daitezkeen auziak administrazioarekiko auzietarako Epaitegiei eta Auzitegiei jakinaraziko zaizkie, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoa betez. Dena dela, kontuan hartzekoak dira azaroaren 27ko 52/1997 Legea, Estatuari eta herri erakundeei lege gaietako laguntza ematekoa, eta uztailaren 25eko 997/2003 Errege Dekretua, Estatuaren Zerbitzu Juridikoaren Erregelamendua onartu zuena.
Horrenbestez, adostasuna adierazteko eta behar duen eragina izan dezan, hitzarmenaren hiru ale sinatu dira goiburuan adierazitako leku eta egunean.
Zientzia eta Berrikuntzako ministroa,
CRISTINA GARMENDIA MENDIZÁBAL ANDREA,
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ ANDREA.
ERANSKINA
1.- Ikerketa zientifikoa eta teknikoaren sustapenerako eta koordinazio orokorrerako 13/1986 Legearen zazpigarren artikuluan aipatzen diren organoetako espezialistek eta adituek, I+G+b Plan Nazionalean eta I+G+b programa nazional, sektorial eta internazionaletan aholkulari gisara jarduteagatik eta sortze-, ebaluazio-, koordinazio- eta jarraipen-lana egiteagatik eta bilerak kudeatzeagatik eta antolatzeagatik:
A modulua: 488,78 euro hilean.
B modulua: 626,75 euro hilean.
C modulua: 764,75 euro hilean.
D modulua: 902,78 euro hilean.
Bakoitzari dagokion modulua ANEPek zehaztuko du, dedikazioa, egindako lanen espezializazioa eta ardura-maila kontuan hartuta.
2.- Espezialistek eta adituek laguntzak jasoko dituzte bileretara joateagatik eta ekintzak ebaluatzeagatik. Jarraian zehaztuta daude kopuru horiek:
(Ikus .PDF)
(1) Formula hauek erabiliko dira:
(A) 1-33 ekintza ebaluatuta: GK=((K*(85-K))/1,37)+22.
(B) 34 ekintza edo gehiago ebaluatuta GK=834 + (13,36*K).
(2) Formula hauek erabiliko dira:
(A) 1-39 ekintza ebaluatuta. GK ((K*(86-K))/0,95)+33.
(B) 40 ekintza edo gehiago ebaluatuta. GK=1708+(6,55*K)g.
K ebaluatutako ekintza kopurua da.
GK ebaluatzaile bakoitzak deialdi bakoitzean ebaluatutako ekintza guztiengatik jaso beharreko guztiko kopurua da.
II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 18KO 2/2012 EBAZPENARENA
PROTOKOLO OROKORRAREN ALDAKETA, IKERKETA-JARDUERA GEHITU ETA AREAGOTZEA SUSTATZEKO PROGRAMA (I3. PROGRAMA) GARATZEKO ZIENTZIA ETA BERRIZTAPEN MINISTERIOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ARTEKO LANKIDETZA ZEHAZTEN DUENAREN, ALDAKETA
Madrilen, 2011ko azaroaren 8an.
BILDUTA:
Alde batetik, Cristina Garmendia Mendizabal andrea, Zientzia eta Berrikuntzako ministroa. Apirilaren 12ko 436/2008 errege dekretuaren bidez (apirilaren 14ko BOE) egindako izendapena dela-eta betetzen du kargu hori eta Estatuko Administrazio Orokorraren izenean jarduten du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 legeak hamahirugarren xedapen gehigarrian ematen dizkion eskuduntzez baliatuz.
Bestetik, María Isabel Celaá Diéguez andrea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua. Maiatzaren 8ko 6/2009 dekretuaren bidez egindako izendapena dela-eta betetzen du kargu hori eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean jarduten du, ekainaren 30eko 7/1981 legeak 26. eta 28. artikuluetan ematen dizkion eskuduntzez eta, maiatzaren 8ko 4/2009 dekretuaren arabera eta Sailari dagozkion eta beste organo bati atxikita ez dauden funtzio eta jarduteko arloen eremuan, indarreko legeriak ematen dizkion gainontzeko eskuduntzez baliatuz.
Bi aldeek aldaketa hau gauzatzeko gaitasun juridikoa eta eskuduntzak aitortzen dizkiote elkarri eta, horretarako,
AZALTZEN DUTE:
Lehenengoa.- Zientzia eta Berriztapen Ministerioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak protokolo orokorra, ikerketa-jarduera gehitu eta areagotzea sustatzeko programa (I3. programa) garatzeko Zientzia eta Berriztapen Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza ezartzen duena, izenpetu zutela 2008ko azaroaren 26an.
Bigarrena.- Aipatutako protokolo orokorrak hamargarren klausulan hau adierazten zuela: lankidetza-protokolo orokor hau izenpetzen den egunean sartuko da indarrean eta 2011ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Lau urteko aldietan ebaluatu, berrikusi eta luzatu ahal izango da, orduan indarrean zegoen I+G+i-ko Plan Nazionalean ezarritakoaren arabera».
Hala ere, 2005ean hitzartutako aurreko protokolo orokorraren hamargarren klausulan haren iraunaldia eta 2004-2007ko I+G+i-ko Plan Nazionalarena bat zetozen eta, ondorioz, protokolo orokorrak Plan Nazionala gauzatzeko urteko aldiak hartzen zituen, baita 2007. urtea ere. Hau ez zen 2008an hitzartutako protokolo orokorrarekin haren urteko erredakzioan gertatuko, 2011ko abenduaren 31n indarrean egoteari utzi ondoren ezin izango bailitzateke 2012an hitzartu, protokolo hori garatuz, 2011n egindako jarduerak hartzen dituen hitzarmen espezifikoa, I3. programak finantzatzen dituen jarduerak aurreko urtekoak direla kontuan hartuta.
Horregatik, 2008an hitzartutako protokolo orokorraren iraunaldia luzatu behar dela iruditzen zaie, 2008-2011ko I+G+i-ko gaurko Plan Nazionalaren iraunaldiarekin bat etortzeko moduan.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 legeak xedatutakoaren arabera eta lehen azaldutakoa kontuan hartuta,
ADOSTEN DUTE:
Aldatzea protokolo orokorraren, ikerketa-jarduera gehitu eta areagotzea sustatzeko programa (I3. programa) garatzeko Zientzia eta Berriztapen Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza ezartzen duenaren, hamargarren klausula. Horrela erredaktatuta geratuko da:
Hamargarrena.- Lankidetza-protokolo orokorraren iraunaldia.
1.- Protokolo orokor hau izenpetzen den egunean sartuko da indarrean eta 2008-2011ko I+G+i-ko Plan Nazionalak bukatu arte egongo da indarrean. Ebaluatu, berrikusi eta luzatu ahal izango da, indarrean dagoen I+G+i-ko Planean ezarritakoaren arabera.
2.- Edonola ere, elkarren arteko akordioaren bidez edo, alde batek hitzartutakoa ez betetzeagatik, egindako salaketarengatik protokolo orokorra bertan behera geratu ahal izango da. Hitzartutakoa betetzen ez duen alde horri bi hilabete lehenago, gutxienez, eta aldez aurretik entzun ondoren, jakinaraziko zaio erabakia. Dena den, unibertsitateekin eta I+G-ko beste zentro batzuekin, protokolo honen esparruan, hartutako konpromisoak bete beharko dira.
Eta, adostasuna adierazteko, aldeek hartzen dute protokolo orokorraren aldaketa hau izenpetzeko erabakia, bi aletan eta ondorio bakarrerako, goian adierazitako toki eta datan.
Zientzia eta Berrikuntzako ministroa,
CRISTINA GARMENDIA MENDIZÁBAL.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
III. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 18KO 2/2012 EBAZPENARENA
LANKIDETZA PARTZIALERAKO HITZARMENA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMI ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN ARTEKOA, UVP/EHUren ERREGISTROETAN EUSKAL HERRIKO AUTONOMI ERKIDEGOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK JASOTZEKO
Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaikako azaroaren zortzian.
BILDUTA:
Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua.
Bestetik, Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna, UPV/EHUko errektorea.
Lehenengoa Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko Administrazio Publikoaren izenean eta ordezkari gisa, eta bigarrena UPV/EHUren izenean eta ordezkari gisa.
Haiei emandako eskumenez baliatuta jardun dira. Hauek dira eskumenak ematen dizkietenak: batetik, lehendakariaren 472/2009 Dekretua, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartu zituena; eta, bestetik, otsailaren 15eko 17/2011 Dekretua, UPV/EHUren estatutuak onartzeko zena; Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendurako Arautegia, 2009ko maiatzaren 26an argitaratu zena; eta UPV/EHUko errektorearen 2011ko otsailaren 25eko Erabakia, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehaztekoa eta eskumenak eskuordetzekoa.
Bi aldeek elkarri aitortu diote bakoitzak noren izenean hartu duen parte, baita hitzarmen hau sinatzeko behar adinako lege gaitasuna dutela ere. Beraz, honakoa
ADIERAZTEN DUTE:
30/1992 Legearen 38.4.e) artikuluak ezartzen duenez, herri administrazioez elkarri laguntzeko hitzarmenak izenpetuko dituzte, erregistroen arteko komunikazio eta koordinaziorako sistemak ezartzeko; sistema horiek, beti ere, erregistroek bateragarritasun informatikoa izan dezaten bermatzeaz batera, erregistroetako edozeinetan aurkeztutako erregistro-idazpenak eta eskabide, idazki, komunikazio zein agiriak era telematikoan igortzeko modua bermatu behar dute.
Aipatutako agindua kontutan hartuta, eta egun dauden herri administrazio ugariekin herritarrek dituzten harremanak erraztu nahirik, gaur sinatu den hitzarmenak jaso egiten du lankidetza hitzarmen honetan parte hartzen duten herri administrazioen borondatea, hau da, UPV/EHUko kideek aurkeztu ahal izatea bertako erregistroetan, ondorio guztiekin, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntzarako Saileko Zientzi Politikarako Zuzendaritzari zuzendu eta lehen klausulan aipatutako prozedurak jasotzen dituzten dokumentuak.
Horiek horrela, administrazio parte hartzaileek hitzarmen hau egin dute kontuan hartuta honako
KLAUSULAK
Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua da aukera ematea UPV/EHUko kideei ondoren aipatzen diren unibertsitateko erregistroetan aurkezteko Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Zientzia Politikarako Zuzendaritzari zuzendutako eskabide, idazki eta komunikazioak, prozedura hauek gauzatzeko beharrezkoak direnean:
a) Irakasle eta ikertzaileak prestatu eta hobetzeko programetako laguntza berrietarako eta laguntzak berritzeko deialdiak.
b) Irakasle eta ikertzaileak prestatu eta hobetzeko programek jasotzen ez dituzten beste ikastegi batzuetan egonaldi laburrak pasatzeko diru laguntzetarako deialdia.
c) Ikertzaileen hobekuntzarako eta mugikortasunerako programa deialdia.
d) Zientzi biltzar, ikastaro, mintegi eta bilerak egiteko diru laguntzetarako deialdia.
e) Ikerketako jarduera bereziak egiteko diru laguntzetarako deialdia.
f) Euskal Unibertsitate Sistemako ikertaldeen jardueretarako diru laguntzak.
Hauek dira hitzarmen hau aplikatu zaien UPV/EHUko erregistroak:
Erregistroko Bulegoa 01 Araba
Arabako Campuseko Errektoreordetza
K/ Izardui komandantea, 2
01005 Vitoria-Gasteiz
Erregistroko Bulegoa 02 Gipuzkoa
Ignacio M.ª Barriola ikasgelategia
Elhuyar plaza, 1
20018 Donostia-San Sebastián
Erregistroko Bulegoa 03 Bizkaia
Errektoregoa
Sarriena auzoa, z/g
48940 Leioa
Erregistroko Bulegoa 84 Bizkaia
Larrako etxea
Agirre lehendakaria, 83
48015 Bilbao
Bigarrena.- Interesdunek bete beharreko epeei dagokienez, hitzarmen honen helburukoak diren UVP/EHUko erregistroetan sartutako datak balioa izango du. Hau da, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Zientzia Politikarako Zuzendaritzari zuzendu eta lehen klausulan aipatutako prozedurak jasotzen dituzten dokumentuak sartu direneko datak balioa izango du, 30/1992 Legearen 48. artikuluak xedatutakoa aplikatzekoa baita.
Hirugarrena.- UPV/EHUk konpromiso hauek hartzen ditu:
a) Hitzarmen honen helburu diren erregistroetan onartzea aurreko klausulan jaso eta aipatzen diren eskabide, idazki eta komunikazio guztiak, EAEko Administrazioko Zientzia Politikarako Zuzendaritzari zuzentzen zaizkionak.
b) Jaso beharra dago erregistro liburuan EAEko Zientzia Politikarako Zuzendaritzari zuzendu eta lehen klausulan aipatutako prozedurak jasotzen dituzten eskabide, idazki eta komunikazioen sarrera. Bestalde, idazpenetan honakoak adieraziko dira: zenbakia, idazkiaren izaera adieraziko duen izenburua, sarrera eguna, aurkezpeneko data eta ordua, interesduna identifikatzeko datuak, administrazio organo igorlearenak, hala badagokio, eta pertsona edo administrazio organo hartzailearenak, eta, behar izanez gero, erregistratzen den idazki edo komunikazioaren edukiari buruzko aipamena ere bai; 30/1992 legearen 38.3 artikuluak eta bigarren xedapen gehigarriak dioenaren arabera.
c) Dokumentuak erregistratutakoan, ahalik eta lasterren bidaltzea zuzenean EAEko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Zientzia Politikarako Zuzendaritzari, adieraziz noiz igorri den eta, beti ere, haiek jaso eta bost egun pasatu baino lehen. Bidalketa ahalik eta lasterren gertatzeko bide egokiena erabiliz egingo da. Horretarako erabiliko dira, ahal delarik, teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikorik egokienak, betiere 30/1992 Legearen 45. artikuluak eta bat etortzen diren gainerako agindu eta xedapenak, ezartzen dituen bermeak eta baldintzak betez.
Laugarrena.- Konpromiso hauek hartzen ditu EAEk:
a) UPV/EHUri informazioa ematea EAEko Administrazioan egon, edo lotuta egon edo haren mendekoak diren organo eta erakundeei buruz, eta lehen klausulan aipatzen diren prozeduretan parte hartzen dutenei buruz, eta informazio hori aldiro gaurkotzeko konpromisoa ere hartzen du.
b) UPV/EHUri eskaintzea bertako kideak informatzeko tresnak, hau da, EAEko Administrazioaren, eta berorrekin lotutako erakunde publikoen edo haren mendekoak izan eta hitzarmen honen helburuko prozedurekin lotuta daudenen eginkizun eta jarduerei buruz informatzeko tresnak.
c) UPV/EHUko Erregistro Orokorreko bulegoaren burua informatzea, 15 egun lehenago, hitzarmen honek dituen prozeduren deialdiaz, baita aurkezteko epeez eta deialdiaren beste gai garrantzitsu batzuetaz ere.
d) UPV/EHUko Erregistro Orokorrari eskaintzea ereduak edo inprimaki motak, halakorik izanez gero, eta horien bidez egin beharko dira deialdi honetako prozedurak jasotzen dituzten eskabide, idazki eta komunikazioak.
e) Deialdi honetako prozedurak jasotzen dituzten eskabide, idazki eta komunikazioek sortzen dituzten zalantzak argitzea.
f) Laguntza teknikoa eta beharrezko lankidetza ematea erregistroen antolamenduaz eta informatizazioaz.
Bosgarrena.- Konpromisoa hartzen dute administrazio parte hartzaileek erregistroak informatizatzeko asmotan egiten diren neurrien berri emateko elkarri, baldin eta interkomunikazioaren sistemen bateragarritasunari eragin badiezaiokete. Era berean, negoziatzeko konpromisoa hartzen dute, eta, behar izanez gero, dagokion lankidetza hitzarmena egitekoa, behar den unean, bien erregistroen bateragarritasun informatikoa eta lankidetza bermatzeko.
Konpromisoa hartzen dute, baita ere, erregistro elektronikoaren elkarrekiko erabilera sakontzeko, UPV/EHUrena abiatutakoan.
Seigarrena.- Lau urteko indarraldia du hitzarmen honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Epe hori automatikoki luzatuko da beste lau urtez, baldin eta hitzarmena bukatu baino bi hilabete lehenago administrazio parte hartzaileetako batek salatzen ez badu.
Hitzarmena arrazoi hauengatik ere geldi daiteke bertan behera: a) administrazio parte hartzaileen elkarrenganako adostasunagatik, eta b) haietako batek modu unilateralean erabakitzeagatik, bereganatutako betebeharrak beste aldeak era larrian bete ez direla frogatzeagatik.
Hitzarmenaren formalizazioa zein bukatzekoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
Zazpigarrena.- Hitzarmen hau interpretatu eta aplikatzeagatik sor daitezkeen zalantzak eta hika-mikak izaera betearazleaz erabakiko dira, aurrez UPV/EHUko Idazkari Nagusiak, lehendakariorde eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak arauzko txostena egin ondoren. Erabakion aurkako errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.
IV. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 18KO 2/2012 EBAZPENARENA
LAN ETA IMMIGRAZIO MINISTERIOAREN ETA EUSKO JAURLARITZAREN ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILAREN LANKIDETZA-HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKARITZAREN ANTOLAMENDUAREN ETA FUNTZIONAMENDUAREN ARLOAN
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 14a.
BILDUTA:
Alde batetik, Valeriano Gómez Sánchez jauna, Lan eta Immigrazioko ministroa, urriaren 20ko 1325/2010 Errege-Dekretu bidez izendaturikoa.
Eta bestetik, María Gemma Aranzazu Zabaleta Areta andrea, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua, maiatzaren 8ko 11/2009 Dekretu bidez izendaturikoa.
Bi alderdiek beren karguak eta dagokien ordezkaritza egikarituz jarduten dute eta elkarri ahalmena aitortzen diote betebeharrak hartzeko eta dokumentu honetan dagokiona hitzartzeko,
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.- Espainiako Konstituzioaren 149.1.7 artikuluak eta Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 12.2 artikuluak lan-arloko eremuaren eskumen-banaketako oinarrizko markoa osatzen dute Estatuaren lurralde-antolamenduaren eskema konstituzionalean.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzari dagokionez, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 81. eta 129. Hitzarmenetan eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza antolatzen duen azaroaren 14ko 42/1997 Legean bilduriko printzipioei jarraiki, 17.3 artikuluan eta zazpigarren xedapen gehigarrian aurreikusten du aukera dagoela dagokion aldebiko akordioaren bidez Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren funtzionarioak Autonomia Erkidegoari organikoki atxikitzeko, zerbitzuak eskualdatzeko Autonomia Estatutuan ezarritako prozedurari jarraiki betiere.
Bigarrena.- Konstituzio- eta Estatutu-aurreikuspen horietan oinarrituta, Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an onartu zuen Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren alorreko zeregin eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko akordioa.
Eskualdaketa-akordio hori 2011ko ekainaren 30ean argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean zein Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren alorreko zeregin eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen dizkion ekainaren 28ko 138/2011 Dekretuaren bidez.
Eskualdaketa-akordioaren arabera eta azaroaren 14ko 42/1997 Lege horri jarraiki, eskualdaturiko ikuskari eta ikuskariordeak Euskal Autonomiaren mendeko izango dira organikoki, dagokion jardun-esparru bakoitzean dagokion administrazioarekiko duten mendetasun funtzionala aparte utzi gabe.
Transferentzien Bitariko Batzordearen Osoko Bilkura horretan, eskualdaturiko zeregin eta zerbitzu zehatzekin batera, Estatuaren eta Autonomia Erkidegoaren lankidetza oinarritu behar duen esparru juridikoaren gutxieneko edukia ere zehazten da.
Hirugarrena.- Adierazitako aurrekariei jarraiki, lankidetza-hitzarmen hau Laneko eta Gizarte Segurantzako Sistemaren ikuskera bakar eta integraleko, lan-arloko gai guztien ikuskaritzako zeregin-batasuneko eta ikuskaritzako jardun-batasuneko ikuskera-printzipioetan oinarritzen da.
Aurrekoaren arabera, Estatuaren Administrazio Orokorrak eta Euskal Administrazio Erkidegoaren Administrazioak, legez ezarritako eskumenekiko erabateko onespen eta errespetuarekin, aldebiko akordio hau sinatzen dute Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzari esleituriko helburu publikoak lortzeko elkarri lagundu eta lankidetzan aritzeko printzipioak benetan garatzeko, betiere ondorengo klausulen arabera
KLAUSULAK
Lehenengoa.- Xedea.
Akordio honen xedea Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseilua erregulatzea da, hau da, Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an harturiko erabakian bilduriko alor horretako aldebiko lankidetzako organoa, eta ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuaren eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren alorreko zeregin eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen dizkion ekainaren 28ko 138/2011 Dekretuaren bidez berretsi zen akordio hori.
Bigarrena.- Izaera.
Estatuaren Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak osaturiko aldebiko lankidetza-organoa da Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseilua bi administrazioen eskumenen egikaritzapen koordinatuan funtzionamendu integratua ahalbidetzeko laneko eta gizarte-segurantzako ikuskaritzaren alorrean Euskal Autonomia Erkidegoan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 6. artikuluan eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza antolatzen duen azarparem 14ko 42/1997 Legearen 17. artikuluan bildurikoari jarraiki.
Hirugarrena.- Helburua.
Lankidetza Hitzarmen honek erregulaturiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren bidez bi administrazioek Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Sistemaren beharrezko lankidetza eta koordinazio instituzionala bermatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan, baita ikuskaritzako zeregina eraginkortasunez egikarituko dela eta lan-arloko gai guztietan izango duen jarduna ere, betiere Sistema horren ikuskera bakarra eta integralaren barruan.
Laugarrena.- Administrazio bakoitzaren antolamendu-esparruak.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren eraketak eta funtzionamenduak ez ditu mugatuko erakundea osatzen duten Administrazio bakoitzaren eskumenak, batez ere autoantolamenduari eta hurrenez hurreneko eskumen materialen esparruko ikuskaritzako jardunen plangintzari buruzkoak, Hitzarmen honen esparruan burutzen diren ekintza koordinatuak aparte utzi gabe.
Bosgarrena.- Egitura.
Honako organo hauen bidez egituratuko da Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseilua:
a) Zuzendaritza Kontseilua.
b) Zuzendaritza Operatiboa.
Seigarrena.- Zuzendaritza Kontseilua.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren zuzendaritza gorenak Zuzendaritza Kontseiluak egikaritzen du, honako hauek osaturiko organo kolegiatuak:
- Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren pertsona titularrak.
- Lan eta Immigrazio Ministerioaren Idazkariordetzaren pertsona titularra.
- Lau bokal titular Estatuaren Administrazioa ordezkatuz, gutxienez zuzendari nagusiko mailarekin, edo haien ordezko hautaturiko pertsonak, haietako bat Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Agintaritza Zentralaren pertsona titularra izanik, eta besteak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa eta Gobernuaren Ordezkaritza ordezkatuz, Gizarte Segurantzaren, langabezia-prestazioen eta atzerritarren arlo funtzional bilduta betiere. Lan eta Immigrazio Ministerioaren Idazkariordetzako pertsona titularrak hautatuko ditu lau kide horiek eta haien ordezkoak.
- Lau bokal titular Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuz, gutxienez zuzendariko mailarekin, edo haien ordezko hautaturiko pertsonak, haietako bat Lan Ikuskaritzaren arduradun organikoa izanik, eta besteak Lanbide, Osalan eta lan-agintaritza autonomikoa ordezkatuz, laneko segurtasun eta osasuneko, enplegu-politika aktiboen eta lan-administrazioaren arlo funtzionalak bilduta betiere. Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren pertsona titularrak hautatuko ditu lau kide horiek eta haien ordezkoak.
Bi urtean behin txandatuko dira Zuzendaritza Kontseiluaren burutzan Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren titularra eta Lan eta Immigrazio Ministerioaren Idazkariordetzaren titularra.
Honako zeregin hauek dagozkio Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Burutzari:
a) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren buru izatea.
b) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren ordezkari izatea.
c) Zuzendaritza Kontseiluaren ohiko bilkuretarako deialdia egitea, baita ezohikoetarako ere bi administrazioetako edozeinek eskatuta.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren idazkaritza-zereginak Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Operatiboaren titularrak egikarituko ditu, eta hitzarekin baina botorik gabe parte hartuko du bilkuretan.
Zazpigarrena.- Zuzendaritza Kontseiluaren zereginak.
Honako zeregin hauek dagozkio Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Kontseiluari:
a) Lan-arloko legeria zenbateraino betetzen den aztertzea, eta ikuskaritzako jarduneko neurri, plan edo programen proposamenak, hala badagokio, egitea Euskal Autonomia Erkidegoan.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren eskumeneko gaietako kontsultako, aholkularitzako eta parte-hartze instituzionaleko ordezkaritza-organoek egiten dituzten proposamenak ezagutzea.
c) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako Euskal Sistemak garatu beharreko ikuskaritzako programa bateratuak ezartzea eta martxan jartzea, baita horien jarraipen-mekanismoa ere.
d) Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion programazio operatiboa onestea, administrazio bakoitzak prestaturiko plan propioak eta plan edo programa erkideak uztartuta, baita izaera orokorreko edo adosturiko erkideak ere Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren lankidetza aldeaniztuneko organoan.
e) Zerbitzu-aginduen banaketari buruzko eta ekimenen eta zerbitzuaren funtzionamendu hobea lortzeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskaritzako programazio operatiboaren ondoriozko ikuskaritzako jardunak egiteari buruzko irizpide orokorrak onestea.
f) Estatuaren Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko informazioko eta laguntza teknikoko mekanismoak adostea, betiere beharrezkoak sistemaren printzipioak behar bezala bete eta elkarri laguntza emateko informazioa eta bi administrazioentzat erkideak diren tresna informatikoak behar bezala kudeatzeko.
g) Euskadiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sistemak garaturiko lurraldeko jardun-programa eta jardun-programa orokorren aplikazioaren jarraipena egitea.
h) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Operatiboko titularraren izendapena proposatzea.
i) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sisteman bilduriko hurrenez hurreneko egituretako burutza-postuei dagokienez administrazio bakoitzak egin beharreko izendapenei buruz eztabaidatzea.
j) Langileen lan-baldintzen ezarpenari eta aldaketari buruzko alderdiak bateratzea, horiek oreka globala lortzeko, errendimenduaren balioespenari buruzkoak ere barne.
k) Ikuskaritza Sistemaren funtzionarioak sartzeko eta hautatzeko prozesuei dagozkien alderdiei buruzko proposamenak eta lanpostuak zuzkitzeko lehiaketei buruzkoak aztertzea eta egitea, transferentzia-akordioaren lehenengo zenbakiko Akordio Osagarriaren terminotan.
l) Euskadiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sistemaren zerbitzu guztien lankidetzaren eta koordinazio operatiboaren esparruan beharrezkoak diren erabaki guztiak hartzea, horien oinarrizko printzipioak bermatzeko, lurraldeko programazio operatiboaren egikaritzapenean zein zerbitzu horien funtzionamenduan.
Zortzigarrena.- Funtzionamendu-arauak.
Adostasunez hartuko dira Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Kontseiluan hartu beharreko erabakiak.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Kontseiluak funtzionamenduko bere barne-erregelamendua onartuko du.
Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 23,1,d) artikuluan ezarritakoari jarraiki, Zuzendaritza Kontseiluaren Burutzak ez du kalitate-botorik izango.
Bederatzigarrena.- Bilkuren erregimena.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Kontseiluak betiere bi ohiko bilkura egingo ditu urtean, eta bi administrazioetako edozeinek eskatuta beharrezkoak diren ezohiko bilkurak ere egin ahalko ditu, eta administrazio bakoitzak proposaturiko gaiek osatuko dute ohiko zein ezohiko bilkuren gai-zerrenda.
Hamargarrena.- Egoitza.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Kontseiluaren bilkurak txandaka egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoko bi administrazioei dagokien egoitzan.
Hamaikagarrena.- Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Operatiboa.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluak Zuzendaritza Operatibo bat ere izango du bere mendean funtzionalki, Euskadiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Sistemaren integrazioa indartuko duena, eta ikuskaritzako jardunaren koordinazioa, efikazia eta eraginkortasuna ahalbidetuko ditu.
Administrazio autonomikoari dagokion sailaren plantillari organikoki atxikitako eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Kontseiluarekiko mendetasun funtzionala duen lanpostu hori zuzendari operatibo batek egikarituko du, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren sailburu titularrak izendaturikoak, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Kontseiluak proposatuta.
Haren izendapena, betiere funtzio publikoaren araudiari jarraiki, ikuskaritzako zereginaren egikaritzapenean onetsitako ospe profesionala eta gutxienez bost urteko esperientzia duten funtzionarioen arteko hautaketa libreko sistemari egokituko zaio eskualdaketa-akordioan itunduriko terminotan eginiko dagokion deialdiaren bidez, eta betiere Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskarien Goi Mailako Kidegokoak beharko dute izan funtzionario horiek,.
Hamabigarrena.- Zuzendaritza Operatiboaren zereginak.
Honako zeregin hauek dagozkio Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Operatiboari:
1.- Ikuskaritzako zeregina modu koordinatuan egikaritzeko eta zerbitzu-aginduak esleitu eta balioesteko -betiere akordio honetan bilduriko terminotan- Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Kontseiluak harturiko jarraibide eta irizpide orokorrak garatu eta egikaritzea.
2.- Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Kontseiluari proposamenak egitea eta, hala badagokio, haren erabakiak praktikan jartzea honako gai hauetan:
a) plan edo programak eta programazio operatiboa, lankidetza eta koordinazio operatiboa Ikuskaritza Sistemaren zerbitzuen artean.
b) zerbitzu-aginduak eta lan-kargak banatzeko irizpide orokorrak hartzea, akordio honen terminotan.
c) ekimenen ondoriozko jardunak egitea, langileen lan-baldintzak eta sartzeko prozesuei eta lekualdaketen lehiaketei buruzko alderdiak.
d) informazio-sistemak, azpiegitura informatikoa eta komunikazioak, ondasun higigarriak eta higiezinak eta haiek zaintzea, mantentzea eta garbitzea, bitarteko horien erabilera bi Administrazioek partekatzen badute.
e) interes erkidegoko edozein gai eta Zuzendaritza Kontseiluak agintzen dizkion guztiak.
3.- Euskadiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sistemaren informazio-batasunaren printzipioaren garapen egokia zaintzea eta hala badagokio Kontseiluari dagozkion zuzenketak planteatzea garapen hori benetan gauzatzeko.
4.- Hemezortzigarren klausulan (informazioko zerbitzu erkidea eta herritarrentzako arreta) bilduriko herritarrentzako eta gizarte-agenteentzako arreta-prozesuen jarraipena egitea eta hala badagokio Zuzendaritza Kontseiluari proposatzea neurri zuzentzaileak har ditzala funtzionamendua hobetzeko.
5.- Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Kontseiluaren Idazkaritzaren titular den aldetik, honako zeregin hauek egikaritzea:
- Zuzendaritzaren Kontseiluaren bilkuren deialdiak prestatzea eta izapidetzea Burutzaren aginduz, eta bilkuretara hitzarekin baina botorik gabe bertaratzea, eta dagozkion aktak egitea.
- Aktak erregistratu eta artxibatzea, eta gordetzea, baita Zuzendaritza Kontseiluaren aurrekari, liburu eta dokumentuak ere.
- Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Kontseiluaren egintzak eta erabakiak ziurtatzea, burutzaren aldez aurreko adostasunarekin.
- Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Kontseiluarentzako komunikazioak, jakinarazpenak, informazio-eskariak, zuzenketak eta bestelako idazkiak jasotzea eta kontseiluko kideei izapidetzea.
- Idazkari-lanari atxikitako edo Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Kontseiluak eskuetsi edo agindu ahalko dizkion antzeko izaera duen beste edozein eginkizun egikaritzea.
6.- Euskadiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sistemaren funtzionamendu harmoniko eta koordinaturako beharrezkoak diren eta Zuzendaritza Kontseiluak agintzen dion beste edozein zeregin burutzea.
Hamahirugarrena.- Zuzendaritza Operatiboko Batzordea.
Zuzendaritza Operatiboko Batzordea zuzendari operatiboak eta Estatuaren Administrazio Orokorraren Laneko eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskaritzen Burutzetako eta Administrazio Autonomikoko Lurralde Burutzetako funtzionario titularrek osatuko dute, eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Operatiboari laguntzeko organoa izango da, batez ere ikuskaritzako zereginaren egikaritzapen koordinatuari eta zerbitzu-aginduen esleipen eta balioespenari buruzko eginkizunetan.
Haren funtzionamendurako eta egitekoen erregimena Zuzendaritzaren Kontseiluan onarturiko akordio bidez arautuko da, betiere honako hauek gutxieneko zeregin gisa bilduta:
a) Zuzendaritza Operatiboarentzako laguntza-organo izatea Estatuaren Administrazioari eta Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkien Ikuskaritzaren administrazio-egiturekin dituen harremanetan.
b) Zuzendaritza Kontseiluan harturiko jarraibide eta irizpideen egikaritzapena koordinatzea.
c) Zuzendaritza Kontseiluari egin beharreko proposamenak erabakitzea.
d) Jarraibideak ezartzea, eta dagokien jarraipen zehatza egitea, dagokion instantziari egunero banatzeko aurkezturiko idazkiak, Zuzendaritza Kontseiluak banaketari buruz erabakitako irizpide orokorrak beteta. Administrazio bakoitzeko ordezkari batek egingo du banaketa hori.
e) Zuzendaritza Kontseiluak agintzen dizkion zeregin guztiak garatzea.
Hamalaugarrena.- Lantaldeak.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren barruan lantalde espezializatuak eratzea erabaki ahalko du Zuzendaritza Kontseiluak, bere zereginak hobeto garatzeko.
Lantalde horiek eratzean osaera paritarioa izatea bilatuko da. Zuzendaritza Kontseiluak onartuko ditu osaera hori eta lantaldearen atribuzio eta funtzionamendu-arauak.
Hamabosgarrena.- Zeregin- eta ikuskaritzako jardun-unitatea lan-arloan eta Administrazio bakoitzaren eskumenak egikaritzea.
Sistemaren ikuskera integraleko, lan-arloko gai guztietako ikuskaritzako zeregin-batasuneko eta ikuskaritzako jardun-batasuneko printzipioetan oinarritzen du bere konfigurazioa Euskadiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sistemak, eta horrenbestez:
a) Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskariek eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako ikuskariordeek ikerketa-jardunak egin ahal izango dituzte eta ikuskaritzako neurriak hartu ahal izango dituzte lan-arloko gai guztietan, nahiz eta gai horiek dagokion mendetasun organikokoa ez den Administrazioaren eskumenekoak izan.
b) Esleitzen zaizkien zerbitzu-aginduak betetzeko, Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskariek eta Enplegu eta Gizarte Gaietako ikuskariordeek agindutako zerbitzuak bete beharko dituzte, ikerketa-jardunak eginez eta lan-arloko gai guztietan legez aplikatu behar diren ikuskaritzako neurriak hartuz, betiere dagozkien ikuskaritzako ahalmenen eta eskumenen arabera, lankidetza-hitzarmenetan ezarritakoarekin bat etorriz.
c) Lan-arloko gai guztietan jardun-batasuneko irizpide bera aplikatuko zaie Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskarien ekimenen bidezko jardunei, betiere jardun horiek esleitutako zerbitzu-agindu batetik eratortzen badira edo agindu horrekiko harremanik badute, edozein izanik ere jatorria eta agindu hori betetzeak ez badu gehiegi edo inolako justifikaziorik gabe luzatzen hasierako zerbitzu-aginduaren amaiera.
d) Egiten dituzten arau-hauste aktak eta likidazio-aktak erregistratu eta arduradunei eta interesdunei jakinarazi ondoren, dagozkion zehapen-prozedurak edo Gizarte Segurantzaren kuotak ordaintzeko prozedurak hasteko eta ebazteko eskumena duen Administrazio bakoitzeko organora bidaliko dira.
Kontrol teknikoak eta formalak dagozkion Burutza espezializatuek edo beren eskumeneko berezko gaietan espezializatuta dauden administrazioetako unitateek egingo dituzte.
Hamaseigarrena.- Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan.
a) Administrazio bakoitzaren berezko planak.- Estatuaren Administrazio Orokorrak nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak erabateko autonomia izango dute beren eskuduntza materialaren alorreko ikuskaritzako planak edo programak ezartzeko edo aldatzeko.
Plan eta programa horiek, Administrazio eskudunak onartu ondoren, bi Administrazioek elkarri jakinaraziko dizkiote, eta Euskadiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sistemaren plangintza eta programazio orokorraren barruan sartuko dira.
Administrazio bakoitzak aurretik definitutako planak eta programak aldatu ahal izango ditu edo beste berri batzuk txertatu ahal izango ditu, betiere beste Administrazioari horren berri emanda.
b) Plan erkideak.- Aurreko puntuan azaldutako planak eta programak aparte utzi gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Estatuaren Administrazio Orokorrak adostu ahal izango dituzte, elkarrekin, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Kontseiluaren barruan, ikuskaritzako plan eta programa erkideak bi Administrazioentzat interes erkideei eragiten dieten eremuetan eta alorretan, eta horiek behar bezala egikaritzeko beharrezkotzat hartzen diren ikuskaritzako jardun-, koordinazio- eta lankidetza-irizpideak ezarriko dira.
Ikuskaritzako plan eta programa horietan, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren aldeaniztuneko lankidetza-organoan, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren sistemaren planifikazioaren eta programazioaren alorrean, lortu ahal izan diren akordioak txertatuko dira.
Hamazazpigarrena.- Espedienteak banatzea eta esleitzea.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Kontseiluak hartu beharreko eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sistemaren Zuzendaritza Operatiboak aplikatu beharreko irizpideak honako jarraibide orokor hauetara egokituko dira:
a) Administrazio bakoitzaren berezko planifikazioaren eremuetan, ikuskaritzako espedienteak alorraren arabera eskumena duen Ikuskaritzaren egitura organikoari esleituko zaizkio, betiere arrazoi funtzionalak edo lurraldekoak direla medio Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluak erabaki litzakeen irizpideak aparte utzi gabe.
b) Plangintza erkidearen eremuan, Administrazio bateko edo besteko ikuskariei eta/edo ikuskariordeei esleitu ahal izango zaizkie zerbitzu-aginduak, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluak zereginen banaketari buruzko hartutako jarraibide orokorren arabera.
c) Beren jatorria salaketa bat edo jarduteko eskari bat duten edo arau batean aurreikusita dauden espedienteak eskuduntza materiala duen Ikuskaritzaren egitura organikoaren bitartez izapidetuko dira amaiera arte, betiere funtzio-arrazoiak edo lurraldekoak direla medio Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluak hitzartu litzakeen irizpideak aparte utzi gabe.
d) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluak horrela ezartzen duen kasuetan eta egoera espezifikoetan, esleipena erkidea izan daiteke ikuskari eta ikuskariorde gutxiago dituzten lurralde-egituretan.
Estatuko edo erkidegoko arau batek berekin ekartzen badu Ikuskaritzaren derrigorrezko jarduna, espedienteak planifikatzeko eta esleitzeko irizpideak berrikusiko dira.
Hemezortzigarrena.- Herritarrei informazioa emateko eta herritarrei arreta emateko zerbitzu erkidea.
Bi administrazioek konpromisoa hartu dute, alde batetik, herritarrei eta gizarte-eragileei ahalbidetzeko laneko eta gizarte-segurantzako Ikuskaritzaren zerbitzu publikorako sarbidea, eta, bestetik, zerbitzuaren kalitate-maila hobetzeko; horretarako, jardun-protokolo eta informazioa trukatzeko protokolo egokia jarriko dute praktikan, informazioa eta arreta emateko zerbitzu erkidea emateko, honako helburu hauekin:
a) Leihatila erkide eta bereizezin gisa jardutea Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan aurkezten diren gaiak, salaketak, jarduteko eskariak eta dokumentuak jasotzeko eta horien sarrerak erregistratzeko. Edozein administraziotako beste organoren batek Euskadiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzara bideraturiko idazkiren bat jasotzen badu, zerbitzu erkide horretara bidali beharko du.
Dokumentu bat jaso bezain laster, Zerbitzuak Integra erabilera-sistema partekatuan (Hitzarmen honetako I. eranskinean aipatzen da) erregistratuko du, eta, horrela, interesdunak jakingo du Euskadiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan aurkeztu dela.
Integra sisteman behar diren egokitzapenak egingo dira dokumentuen erregistroa denbora errealean ikusteko Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren erregistroan.
Hitzarmen hau sinatu duten Administrazioei dagozkien autoantolamendurako ahalmenak betez, administrazio horietakoren batek mendeko ikuskaritzako zerbitzuen kokapena aldatzen badu, edo antolaketari dagokionez aldaketaren bat egiten badu, Hitzarmen hau aldaketa horietara egokitu beharko da.
b) Batari zein besteari informazioa ematea, aurrez aurrekoa nahiz telefono bidezkoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzari, bere zereginei eta jarduteko prozedurei ez ezik Administrazio batean edo bestean izapidetzen diren salaketen, administrazio-izapidetzearen, jarduteko eskarien edo ikuskatze-espedienteen egoerari buruz.
c) Zerbitzuari buruz erabiltzaileek dituzten kexak eta erreklamazioak ez ezik kalitatea hobetzeko ekimenak edo proposamenak ere erregistratu eta izapidetzea, egindako jardunei, eta hala badagokio, hartutako neurriei buruzko informazioa ematea, betiere aparte utzi gabe dagokion eskumenaren alorreko gaien inguruan egindako jardunei dagokienez dauden kexak eta egiten diren iradokizunak artatzeko eta erantzuteko Administrazio bakoitzak duen erantzukizuna.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan aurkeztu behar diren eskabideak estandarizatzeko herritarrei ematen zaizkien inprimakietan bi administrazioen korporazio-irudia azalduko da.
d) Bi administrazioek bermatuko dute Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan emango zaiela herritarrei.
e) Bi administrazioek 30/92 Legearen 38. artikuluan dagoen aurreikuspenaren eraginkortasuna bermatuko dute, eta herritarrek aurkeztutako dokumentazioa jaso zen egunari emango zaio balioa ondorio guztietarako, edozein izanik ere dokumentazio hori jasotzen duen administrazioa, eta administrazio horrek esanbidez jakinaraziko dio gai hori interesdunari.
Hemeretzigarrena.- Prestakuntza-planak eta -programak.
Euskal Autonomiari eta Estatuaren Administrazioari dagokie beren mendetasun organikoaren peko funtzionarioentzako etengabeko prestakuntzako eta espezializazioko planak eta programak ezartzeko eskumena. Hori aparte utzi gabe, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluan erabaki ahal izango da bi administrazioen interes erkidekoak diren prestakuntza- eta espezializazio-programak garatzea, betiere Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Sistemaren aldeaniztuneko lankidetza-organoak ezarritako prestakuntza-ildoak aparte utzi gabe.
Hogeigarrena.- Informazio-sistema.
Eskualdatutako baliabide informatikoak eta Laneko Ikuskaritzaren mendetasun organikoko bere informazioa eta datuak bere informazio-sistemaren bitartez administratzeko eta kudeatzeko Euskal Autonomia Erkidegoak duen eskumena aparte utzi gabe, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sistemaren informazio-batasuneko printzipioa honako honen bitartez bermatzen da:
a) Informazio-sistema partekatua izanik, non Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sistemaren informazioa Estatu osoan finkatuko den.
b) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren zereginak betetzeko behar diren lan-arloko gai guztietan bi Administrazioek dituzten edo eduki ditzaketen erregistroetarako eta datu-baseetarako sarbidea izanik eta horiek kontsultatzeko aukera izanik.
c) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren informazioa kudeatzeko aplikazioak mantenduz. Aplikazio horien bitartez eskualdaketaren eta bi Administrazioek informazio-sistema bera erabiltzearen ondorioz sortutako errekerimendu berriei erantzun beharko diete. Aipatutako errekerimenduak honako hauek dira:
1.- Administrazio bakoitzaren plangintza eta programazioa koordinatzea, datu-base bakar batean biltzen delako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza osorako. Datu-base horretan enpresen, langileen eta lantokien datuak biltzen dira, baita lan-arloko gai guztiei buruzko ikuskaritzako jardunak ere.
2.- Ikuskaritzako agindu berriak esleitzen direnean ohar- edo alerta-sistema bat izatea, eraginpeko subjektu, gai eta/edo langile beraren gaineko jardunen bikoiztasunik ez izateko eta laguntza eta lankidetza instituzionala ahalbidetzeko.
3.- Ikuskatutako enpresen edo ikuskatu beharreko enpresen aurrekariak kontsultatzea Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sistemaren zerbitzu guztiek.
4.- Lan-arloko gai guztietan jardun-batasuna eta Administrazio bakoitzak bere eskumenen eremuan egindako jardunen eta hartutako neurrien jakintza eguneratua.
5.- Ikuskaritzako neurriak Administrazio bakoitzak dagozkion eskumenen eremuan ezartzen dituen irizpideen arabera hartuko dira. Neurri horien artean, eta gizarte-segurantzaren alorrean, ofiziozko egintzei (enpresen inskripzioa, langileen afiliazioa, altak eta bajak eta datuen aldaketa) buruzko proposamenen gainean Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean egin beharreko jakinarazpena Afiliazioko Fitxategi Orokorrean egingo da eta likidazio-aktak eta -proposamenak Diru-bilketaren Fitxategi Orokorrean grabatuko dira.
6.- Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzari buruz Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen informazio guztia (datu-base bakar batean dagoena) lortzea eta horren aldizkako eskualdaketa.
7.- Estatistika-informazio homogeneoa izatea, datu-base bakar batetik datorrelako.
8.- Dokumentuen kudeaketa datu-base bakar horretan txertatzea euskaraz eta Erkidegoko Administrazioaren korporazio-irudiarekin.
d) Lankidetza-akordio espezifikoen bitartez sistemaren izaera partekatua eta informazioaren finkatzea ez ezik erabilerari dagokionez aipatutako betekizunak eta baldintzak ere eraginkorrak egiteko behar diren baldintza eta errekerimendu teknikoak zehaztuko dira.
e) Sistemaren egokitzapenak transferentziari buruzko Akordioa osatzen duen 3. Akordio Osagarrian ezarritakoaren arabera gauzatuko dira; egokitzapen horien artean, pantailak euskaraz eta Erkidegoko Administrazioaren korporazio-irudiarekin izateari buruzkoak daude. Horien egikaritzapena akordio osagarrian ezarritakoaren arabera gauzatuko da.
Hogeita batgarrena.- Indarrean jartzea, iraupena eta amaiera iragartzea.
Lankidetza-hitzarmen hau ikuskaritzako zeregin publikoaren arloa Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeko Akordioa eraginkorra egiten den egunetik aurrera jarriko da indarrean, eta lau urteko iraupena izango du; horretaz gain, isilbidez luzatuko da beste lau urtez, salbu eta alderdietako batek haren amaiera iragartzen badu sei hilabeteko gutxieneko aurrerapenarekin. Amaiera iragarri ondoren, harremanetan jarriko dira lankidetza-mekanismo berria egiteko, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako zeregin publikoaren alorreko zeregin eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko Akordioaren D1 idatz-zatian azaltzen diren baldintzen arabera. Aipatutako Akordioa Transferentzien Bitariko Batzordeak onartu zuen 2011ko ekainaren 22an, baita ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuak eta ekainaren 28ko 138/2011 Dekretuak ere.
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluak 2012ko urtarrilean egingo du benetan eratzeko bilkura Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian.
Hogeita bigarrena.- Zerbitzu-aginduak edo amaitzeko dauden espedienteak izapidetzeko eta esleitzeko araubide iragankorra.
a) Eskualdaketa eraginkorra den egunean oraindik bukatzeko dauden zerbitzu-aginduak, edozein izanik ere agindu horien jatorria, esleituta dauzkaten funtzionarioek gauzatuko dituzte amaitu arte, haien mendetasun organikoa kontuan izan gabe.
Aurreko guztia gauzatuko da zerbitzuaren antolaketa-arrazoiak direla medio adostu daitezkeen jarduleen aldaketa posibleak aparte utzi gabe.
b) Eskualdaketaren eraginkortasun-datatik aurrera sortzen diren zerbitzu-aginduak administrazio bakoitzeko zerbitzuen arduradunek esleituko dituzte, barruan ezarrita dituzten baldintzen arabera.
Hogeita hirugarrena.- Araudi subsidiarioa.
Hitzarmen honetan esanbidez aurreikusita ez dagoen orori dagokionez, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza antolatzen duen azaroaren 14ko 42/1997 Legea eta Hitzarmen honi aplika dakiokeen gainerako araudia aplikatuko da.
Hogeita laugarrena.- Hitzarmenaren izaera juridikoa.
Lankidetza Hitzarmen honek izaera administratiboa duenez, hura interpretatzean eta aplikatzean sor daitekeen auzigai oro administrazioarekiko auzien aginduaren jurisdikzio-organoen eraginpean jarri beharko da.
Eta ados daudela adierazteko, Hitzarmen honen bi ale sinatu dituzte goian aipatutako lekuan eta egunean.
Lan eta Immigrazioko ministroa,
VALERIANO GÓMEZ SÁNCHEZ.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARIA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
I. ERANSKINA
LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKARITZAREN INFORMAZIO SISTEMAREN APLIKAZIO INFORMATIKOAK IKUSKARITZAKO JARDUERA KUDEATZEKO
Hitzarmen honetako hogeita bigarren klausulan ezarritakoarekin bat etorriz, eta hura garatuz, bi Administrazioen jarduna eranskin honetan ezarritakora egokituko da, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sistemaren informazioa batera bilduko duen datu-base bat izatea, horren sistemen eta aplikazioen elkarreragingarritasuna eta lan-arloko erregistro eta datu-baseetara sartzeko eta horiek kontsultatzeko aukera bermatzeko.
1.- Neurri orokorrak eta egikaritze plana.
Honako neurri orokor eta egikaritze-plan hauek adostu dira:
A) Informazio-sistema partekatua.
Erabilera partekatua.
Ikuskaritzako jarduera modu egokian kudeatzeko Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrek kudeaketa horretarako balio duten lan-prozesuetara aplikatutako baliabide elektronikoak erabili behar dituzte, eta bi administrazioek hitzartuko dute Integra Aplikazioaren eta Ikuskaritzaren Atariaren erabilera partekatua.
Lan eta Immigrazio Ministerioaren organo eskudunak bermatuko du organikoki Autonomia Erkidegoaren mende dagoen Laneko Ikuskaritzako langileek Integra aplikazioa erabiliko dutela Ikuskaritzaren Atariaren bitartez, eta haren organo eskudunarekin lankidetzan jardungo du informazioa emanez eta horretarako behar diren neurriak ´-teknikoak, loturakoak eta erakunde-irudirako- hartuz.
Autonomia Erkidegoaren berezko sistemak eta aplikazioak.
Integra aplikazioaren erabilera partekatua aparte utzi gabe, Autonomia Erkidegoak, bere eskumenen eremuan, informazio-sistema propioa definitu, garatu eta kudeatu ahal izango du, eta kudeaketarako beste aplikazio eta modulu batzuk erabili ahal izango ditu bere mendeko Laneko Ikuskaritzarako; nolanahi ere, aplikazio eta modulu horiek Integra aplikazioarekin harremanetan egon daitezke.
Autonomia Erkidegoak, hala badagokio, bere mendetasun organikoko langileen produktibitate-osagarria kudeatzeko eta kalkulatzeko ez ezik aplikazio horiek nominak kudeatzeko bere korporazio-programetan txertatzeko ere beharrezkotzat hartzen dituen aplikazioak garatuko ditu. Horretarako, Estatuaren Administrazioak bere mendetasun organikoko funtzionarioen produktibitatea kudeatzeko aplikazioak, Integra-Personal (Langileak) eta Integra-Productividad (Produktibitatea) eta bere iturri-kodeak lagako dizkio Autonomia Erkidegoari. Lagapen hori doakoa izango da, kudeaketa Autonomia Erkidegoaren bitartez bideratuko da, eta Autonomia Erkidegoak hartuko ditu bere gain Estatuaren Administrazioak (GSLI) egin behar dituen lanek (kudeaketa-lanak, fitxategiak eta datuak prestatzeko lanak eta abar) eragindako gastuak. Era berean, lan horiek beharrezkoak dira bi aplikazio horiek Autonomia Erkidegoari lagatzeko.
B) Integra Aplikazioa egokitzea.
Integra Aplikazioa lan-arloko laneko eta segurtasuneko Ikuskaritzaren alorrean adostutako lankidetza-esparrura egokituko da honako epe eta irizpide hauen arabera:
a) Plangintza eta programazioa.
Integraren plangintza- eta programazio-moduluak bermatuko du ikuskaritzako jardunaren planen eta programen egikaritzapena behar bezala identifikatuko dela eta hari buruzko behar bezalako jarraipena eta ebaluazioa egingo dela, betiere 2011ko ekainaren 22ko Transferentzien Bitariko Batzordearen Akordioaren 14. eranskinean aurreikusitakoaren arabera; horretarako, Administrazio bakoitzaren berezko planak, plan erkideak edo partekatuak eta aldeaniztuneko lankidetza-organoek hitzartu ditzaketen planak bereiziko dira, horrela eginez gero Administrazio bakoitzaren eskumenen egikaritzapena eta GSLIren sistemaren plangintza eta programazioa datu-base bakar batean txertatzea bateragarriak izango baitira.
Modulu berriaren egitura aldeaniztuneko lankidetza-organoan adostu beharko da eta estatistika-serieak mantenduko direla bermatuko da.
b) Aurrekariak kontsultatzea.
Ikuskaritza Sistema baliatzeko baimena duten erabiltzaile guztiek (edozein izanik ere horien mendetasun organikoa) ikuskatutako enpresen edo ikuskatzeko dauden enpresen aurrekariak kontsultatzeko aukera bermatuta geratzen da Integra aplikazioan sartuz.
c) Dokumentazioa erregistratzeko sistema.
Integra aplikazioa hemezortzigarren a) klausulan ezarritakora (Integran erregistratzen diren dokumentuak Autonomia Erkidegoko erregistroan denbora errealean azaltzeko) eskualdaketa benetan gauzatu eta ondorengo sei hilabeteetan egokituko da.
Integra aplikazioan egingo den egokitzapen espezifiko horrek eragingo duen kostuaren % 50 Euskal Autonomia Erkidegoak hartuko du bere gain, eta gainerako % 50a Estatuaren Administrazio Orokorrak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Lan eta Immigrazio Ministeriora transferituko du egokitzapena egiteko behar den kreditua; horretarako, dagokion transferentzia egingo du 2012. urteko lehenengo hiruhilekoan.
d) Jardun-batasuna.
Lan-arloko gai guztietan jardun-batasuna eta Administrazio bakoitzak bere eskumenen eremuan egindako jardunen eta hartutako neurrien jakintza eguneratua Ikuskaritza Sistemaren erabiltzaileek Integra aplikazioa baliatuz bermatzen da, edozein izanik ere haien mendetasun organikoa.
e) Ikuskaritzako jardueraren egokitzapena eta Administrazio Elektronikoa.
Integra aplikazioa egokitu egingo da ikuskaritzako jarduera administrazio bakoitzak bere eskumenen eremuan ezartzen dituen irizpideekin bat datorrela bermatzeko. Horretarako, eta baliabide elektronikoak lan-prozesuetara eta GSLIren ikuskaritzako jardueraren prozeduren kudeaketan pixkanaka aplikatzearen arabera, Autonomia Erkidegoak eta Estatuaren Administrazio Orokorrak elkarrekin jardungo dute Administrazio elektronikoa sustatzeko; horretarako, herritarren eta Administrazioen arteko harremana erraztuko da, baita Administrazioen artekoa ere; dena dela, prozesuetan eta prozeduretan lehentasuna emango zaie, ahal den neurrian, dokumentuak euskarri elektronikoan erabiltzeari eta bidaltzeari, baita jakinarazpen elektronikoari ere, betiere aparte utzi gabe indarreko legeriaren arabera herritarra bera bertaratzeko betebeharrak.
Administrazio elektronikoa sustatzeko egin behar diren egokitzapenak eranskin honetan aipatzen diren bi Administrazioetako mekanismoen eta jardun orokorreko protokoloaren arabera egokituko dira.
f) Informaziorako sarbidea.
Ikuskaritzako jarduerari buruzko informaziorako sarbidea Integra Aplikazioaren bitartez bermatuta dago.
g) Estatistika-informazio homogeneoa.
Estatistika-informazio homogeneoa edukitzea bermatuta geratzen da datu-base bakar batetik datorrelako, eta glosategia, terminoak, kontzeptuak eta taldeak guztiak ados jarrita ezarri beharko dira.
h) Hizkuntza eta korporazio-irudia.
Eskualdaketaren eraginkortasun-dataren ondorengo sei hilabeteetan INTEGRAn euskaraz sortzen diren dokumentuak eta inprimakiak pixkanaka txertatuko dira eta adostutako korporazio-irudiarekin, betiere gai horri buruz Euskadin dagoen araudiaren arabera.
Arau-hausteei buruzko Akten, kuoten likidazioaren, errekerimenduen, prestazioen errekargua eskatzeko proposamenen, ofiziozko alten edo bajen jakinarazpenen, geldiarazteko aginduen, lan-istripuen ikerketari buruzko txostenen edo hitzarmen hau sinatu duten administrazioetako bakar baten eskumenekoak diren gaiei buruzko bestelako antzeko dokumentuen kasuan, dagokion gaiaren alorrean eskumena duen administrazioaren korporazio-irudia erabiliko da, edo bi administrazioena, baldin eta funtzionario jardulea organikoki gai horretan eskumena duen administrazioa ez den beste administrazio baten mende badago. Administrazio bataren edo bestearen eskumenekoak diren hainbat gairi eragiten dioten dokumentuak badira, funtzionario jardulea organikoki atxikita dagoen Administrazioaren korporazio-irudia txertatzea aparte utzi gabe, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Euskal Kontseiluaren Zuzendaritza Kontseiluan aztertu eta hartuko dira dokumentu horietan txertatu behar den korporazio-irudi osagarriari buruzko irizpideak».
Era berean, eskualdaketaren eraginkortasun-dataren ondorengo sei hilabeteak igaro aurretik euskaraz eta Autonomia Erkidegoaren korporazio-irudiarekin egongo dira eskuragarri Integra aplikazioaren lanerako pantailak, aplika daitekeen araudiaren arabera.
Aplikazioaren egokitzapen horiek egin ahal izateko, beharrezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoak euskararako itzulpena egitea. Itzulpen hori aplikazioa ezarri baino gutxienez hiru hilabete lehenago egongo da eskuragarri.
Integra aplikazioa adostutako korporazio-irudira egokitzeak eragingo dituen gastuen % 50 Euskal Autonomia Erkidegoak hartuko du bere gain, eta gainerako % 50a Estatuaren Administrazio Orokorrak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Lan eta Immigrazio Ministeriora transferituko ditu ehuneko horri dagozkion kredituak; horretarako, dagokion transferentzia 2012. urteko lehenengo hiruhilekoan egingo du.
i) Administratzailea, egitekoak eta profilak.
Estatuaren Administrazioak (GSLI) Integra aplikazioa aldatuko du eskualdaketaren eraginkortasun-dataren ondorengo sei hilabeteetan Autonomia Erkidegoak administratzailearen egitekoak eduki ahal izateko, baita Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Zuzendaritza Orokorraren egiteko eta profil berak ere.
j) Eskualdaketaren egokitzapenak egikaritzeko epeak. Autonomia Erkidegoa.
Eskualdatzeko prozesuari dagokionez Integra aplikazioak egiten dituen egokitzapenak abian egongo dira eskualdaketaren eraginkortasun-dataren ondorengo sei hilabeteetan.
k) Informazio-sistemaren eta datu-baseen mantentze-kostuak.
Ikuskaritzaren sistemaren erabiltzaile guztiek erabiltzen duten Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren informazio-sistemaren azpiegituren eta programen mantentze teknikoa behar da.
Mantentze horrek kostuak eragiten ditu urtean eta kostu horiek sistemaren erabiltzaile guztien artean ordainduko dira sistemaren erabiltzaile kopuruaren arabera.
Era berean, organoei eta funtzioei dagokienez Euskal Autonomiaren mende dauden langileak Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Zuzendaritza Orokorrak kontratatutako Jakintzaren Foroan eta kanpoko datu-baseetan sartu ahal izango dira.
Jakintzaren Foroa eta kanpoko datu-baseak mantentzeak eragindako kostuak sistemaren erabiltzaile guztien artean ordainduko dira sistemaren erabiltzaile kopuruaren arabera.
Aurrekoa oinarri hartuta, Euskadiko Laneko Ikuskaritzak Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren sistema osoarekin alderatuta daukan garrantzia ezarri beharko da, hitzarmen hau sinatu zen egunean garrantzi hori % 3,15 zen.
Hainbat alderdi zehaztu ondoren, alde batetik, azpiegituren eta programen mantentze teknikoaren kostuari aplika dakiokeen ehunekoa, bestetik, sistemaren erabilera partekatuak urtean eragiten duen kostuari eustea, eta, azkenik, jakintzaren Foroak eta kanpoko datu-baseak (Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Zuzendari Orokorrarentzat kostua dutenak) mantentzeak eragindako kostuak, ezarri da urte bakoitzeko urtarrilean Estatuaren Administrazioak ziurtagiriak bidaliko dituela, eta ziurtagiri horietan zehaztuko da hasitako urteko aurrekontu-kostua; era berean, Eusko Jaurlaritzaren dagokion Sailak ehuneko horri dagozkion kredituak transferitu beharko ditu eta hasitako urteko lehenengo hiruhilekoan egin beharko ditu transferentziak.
Aipatutako ehunekoa urtero berrikusiko da Euskadiko Laneko Ikuskaritzaren kopuru errealetara egokitzeko urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean.
Eusko Jaurlaritzaren dagokion Sailak jaulkitako fondoak Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren informazio-sistemaren mantentzea eta datu-baseen baliatzea egikaritzeko eta garatzeko erabiliko dira, eta helburu bakarra horien finantziazioa izango da; era berean, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren sistema izango da onuradun bakarra.
K) Bi Administrazioetako aplikazioen etorkizuneko egokitzapenak.
Elkarrekin harremanetan dauden Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren informazio- eta aplikazio-sistemen hobekuntzak eta/edo aldaketak modu koordinatuan eta bi Administrazioen artean adostuta egingo dira.
Hori lortzeko, eskualdaketaren eraginkortasun-dataren ondorengo sei hilabeteetan ezarriko dira jardun orokorreko mekanismoak eta protokoloa, jardunaren definizioa, lehenespena, plangintza eta egikaritzapena ahalbidetuko duena, eta kostuak bi alderdiak ados jarrita ezarriko dira.
Jardun orokorreko mekanismoek eta protokoloek, halaber, beharrezkoak diren aurreikuspenak izango dituzte jardun koordinatua bermatzeko erregistro telematikoak edo berezko bestelako informazio-sistemak, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren informazio-sistemei eragin diezaioketenak, garatzearen kasuetan.
Koordinazio-batzorde bat eratuko da, aldizka bilduko dena eta helburu gisa honako hau izango duena: Eusko Jaurlaritzaren eskumenei dagokienez Integra Aplikazioak ez ezik eskumen horiek egikaritzeko planak ere edozein egokitzapen behar izanez gero elkarrekin ezartzea.
Koordinazio-batzordeak erabakiko ditu, urte bakoitzaren lehenengo seihilekoan, hurrengo urteko aurrekontu-gastuak, hala badagokio, bi Administrazioentzako aplikazioan etorkizunean egiten diren egokitzapenetatik eratortzen direnak; era berean, gastu horiek bi Administrazioen artean nola banatuko diren erabakiko du. Transferitu behar diren zenbatekoak, aurreko urtean adostu direnak, urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen transferituko dira, eta hitzarmen honen arabera egikaritzeko eta garatzeko bideratuko dira, eta finantziazioa izango da helburu bakarra, eta Ikuskaritza-sistema izango da onuradun bakarra.
Bi Administrazioek informazioaren batasuna eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren eta dagokion mendetasun organikoaren sistema eta aplikazio informatikoen elkarregingarritasuna bermatzen dute formatu eta estandar erkideen bitartez. Bermatuko da Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren informaziorako sarbidea izatea, baita haren osotasuna, segurtasuna, mantentzea eta normalizazioa ere.
C) Bi Administrazioetako lan-arloko erregistroetarako eta datu-baseetarako sarbidea eta horiek kontsultatzeko aukera.
Bi Administrazioek behar diren hitzarmenak ezarriko dituzte beren langileek datu-baseetan sartzeko eta haiek kontsultatzeko aukera izan dezaten.
D) Izaera pertsonaleko datuak babestea.
Beste erabilera batzuk aparte utzi gabe, eta izaera pertsonaleko datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera, Administrazio bakoitzak konpromisoa hartzen du dagozkion neurriak hartzeko datuen babesa eta datu horietarako sarbideen trazabilitate osoa bermatzeko.
II. ERANSKINA
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren azpiegitura informatikoa eta komunikazioen azpiegitura ikuskaritzako jarduera kudeatzeko
Ikuskaritzako ekintzaren prozedurak behar bezala kudeatzeko, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrek kudeaketa horretarako balio duten lan-prozesuei aplikatutako baliabide elektronikoak erabili behar dituzte. Era berean, prozedura horietan informazioaren teknologiak erabiliz bi Administrazioen artean sortzen diren harremanek elkarreragingarritasun teknikoaren maila egokia bermatu behar dute. Eskualdatze Akordio hau eraginkorra den unetik aurrera, bi administrazioek ahalbidetu beharko dute dagozkien baliabideak erabiliz, Administrazio bakoitzak esleituta dituen zereginak gauzatu ahal izatea.
Horretarako, bi Administrazioek izango dituzten erantzukizunak eta kostuak argitzeko eta adosteko, Estatuaren Administrazio Orokorraren eta Autonomia Erkidegoaren jarduna II. eranskin honetan ezartzen denera egokituko da:
1.- Bi Administrazio Publikoei atxikitako Laneko Ikuskaritzaren langileek behar diren elementu guztiak izango dituzte telefono bidezko komunikazioetarako eta komunikazio elektronikoetarako sarbidea izateko, kasu bakoitzean dagozkion eskubideak eta profilak izanik.
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Lan eta Immigrazio Ministerioaren aplikazioetarako, erregistroetarako eta korporazio-zerbitzu telematikoetarako sarbidea SARA sarearen edo bi alderdien ustez egokia eta segurua den beste edozein bideren bitartez gauzatutako sarbidearen bitartez bermatuko dira. Sare horiek datuak Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren Administrazio Orokorraren artean trukatzeko erabiliko dira, eta ikuskaritzako zeregina garatzeko behar den edozein erregistro edo aplikaziorekin lotura izateko nodo gisa, bi administrazioen bilakaera teknologikoak konfigurazio berriak hartzeko aukera, baldin eta hori irizten bada, ahalbidetzea aparte utzi gabe.
2.- Eskualdaketaren helburu diren ekipo informatikoak eta ekipo horien oinarrizko software-aren lizentziak Euskal Autonomia Erkidegoaren erantzukizun izango dira. Lan eta Immigrazio Ministerioak eskualdatu beharreko inbentarioari buruzko informazioa emango du, bi alderdien artean adosten diren formatuetan, eta bi administrazioek ahal bezain laster gauzatuko dute ondasunen berrafektazioaren inguruan legez aurreikusitako izapidetzea, inbentarioetan dagozkion bajak eta altak emanez. Euskal Autonomia Erkidegoak izango du ekipamendu berrirako behar den inbertsioa gauzatzeko ardura, bere eskumenen esparruan.
3.- 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, hots, eskualdaketaren helburu diren lanpostuetarako, terminaletarako eta sarbideguneetarako telefonia-zerbitzuak eta komunikazioak ez ezik eskualdaketa horren eraginpeko erabiltzaileei emango zaien arreta ere Euskal Autonomia Erkidegora benetan eskualdatzen diren datatik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoa arduratuko da horietaz guztietaz.
4.- 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, hots, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren langileak EAEra benetan eskualdatuko diren eta, beraz, EAEra eskualdatutako langileen lanpostuak txertatzen diren datatik aurrera, EAEko Erabiltzaileak Artatzeko Zentroa (EAZ) izango da lanpostu horietako gorabehera guztiei erantzuteko ardura izango duena.
5.- Alderdi bakoitzaren erantzukizun- eta jardun-eremuak argi eta garbi ezarriko dira, baita gorabeherak bideratzeko edo gora bidaltzeko prozedurak ere berezko edo hirugarren batzuen kudeaketa-zerbitzuekin (euskarri-zerbitzuak aplikazioetarako eta bigarren mailakoak sistemen eta komunikazioen azpiegituretarako). Horri esker, bermatu ahal izango da langile guztien zereginak betetzeko behar diren aplikazioak eta erregistroak eskuragarri egotea eta horietarako sarbidea izatea.
Zerbitzuak eremu eta maila guztietan behar bezala funtzionatuko duela bermatzeko, batzorde bat ezarriko da. Batzorde hori aldizka bilduko da eta zerbitzua bera definitzea, zerbitzuaren indarraldia, bilakaera eta monitorizazioa izango ditu helburu gisa denboran zehar, zerbitzu-maila hoberenak bermatzeko beti.
V. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 18KO 2/2012 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA ZUMARRAGAKO UDALAREN ARTEAN ZUMARRAGAN BIDAIARIEN GELTOKI INTERMODAL BAT ERAIKITZEKO LANKIDETZA-HITZARMENA BIGARREN ALDATZEA
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 15a.
BILDUTA:
Batetik, Ignacio María Arriola López jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua, eta, bestetik, Mikel Serrano Aperribay jauna, Zumarragako alkate-udalburua.
PARTE HARTU DUTE:
Lehenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu den heinean eta haren ordezkari legez, horretarako baimena eman baitio Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko abenduaren 13an egindako bilkuran.
Bigarrenak, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak, apirilaren 21eko 11/1999 Legearen 1.3 artikuluak aldatuak, udalaren legezko ordezkari gisa jarduteko ematen dion ahalmena erabiliz.
Aldeek bata besteari beharrezko legezko gaitasuna onartzen diote lankidetza-hitzarmen hau aldatzeko eta
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.- 2009ko urriaren 6an Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman zuen Zumarragan bidaiarientzako geltoki intermodal bat eraiki ahal izateko Zumarragako Udalarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko, eta horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak milioi bat euro (1.000.000) jarri behar zituen, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009, 2010 eta 2011ko Aurrekontu Orokorretako 09.0.1.16.21.0100.2.722.01.51421.005.M partidatik, honela banatuta:
2009: 600.000 euro.
2010: 200.000 euro.
2011: 200.000 euro.
Hitzarmena 2009ko azaroaren 24an sinatu zen.
2010eko abenduaren 28an Jaurlaritzaren Kontseiluak Zumarragan bidaiarientzako geltoki intermodal bat eraiki ahal izateko Zumarragako Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena aldatzeko baimena ematen zuen akordioa onartu zuen. Akordio horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak beste berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000) euro jarri behar zituen 2010ean eta berrehun mila (200.000) 2011n, hau da, guztira, laurehun eta berrogeita hamar mila (450.000) euro gehiago. horrela, bada, euskal autonomia erkidegoko administrazioak etxebizitza, herri lan eta garraio sailaren bidez gehienez ere jarri beharreko diru kopurua milioi bat laurehun eta berrogeita hamar mila (1.450.000) eurokoa izango litzateke, honela banatuta:
2009: 600.000 euro.
2010: 450.000 euro.
2011: 400.000 euro.
Hitzarmenaren aldaketa hori 2010eko abenduaren 30ean sinatu zen.
Bigarrena.- Baina horrelako azpiegitura intermodalen garrantzia ikusirik eta mugikortasun iraunkorra lortzeko, Eusko Jaurlaritzak horrelako ekimenei eman nahi dien babesa kontuan izanik, ekarpena handitzea komeni da, eta horretarako udalarekin sinatutako hitzarmena aldatu beharra dago.
Hirugarrena.- Horiek horrela, 2009ko azaroaren 24ko lankidetza-hitzarmena, 2010eko abenduaren 30ean aldatutakoa, berriro aldatu eta honela uztea erabaki da,
KLAUSULAK
Lehenengoa.- Hirugarren klausula honela utziko da:
«Hirugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren konpromisoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren bidez, honako konpromiso hauek hartuko ditu bere gain:
a) Milioi bat zazpiehun eta berrogeita hamar mila (1.750.000) euro finantzatu eta ordainduko du, Zumarragan bidaiarientzako geltoki intermodal bat eraikitzeko proiektuan jasotako lanak egiteko; diru hori honela banatuko da aurrekontuetan:
2009: 600.000 euro.
2010: 450.000 euro.
2011: 700.000 euro».
Bigarrena.- Seigarren klausula honela geratzen da:
«Seigarrena.- Laguntzaren zertarakoa eta ordainketa.
1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren laguntzaren zenbatekoa kontratazioak normal burutzeak eragindako gastuak finantzatzeko soilik erabili ahal izango da. Beraz, ezin izango dira horren kontura ordaindu, ez kontratazio-organoari dagozkion kontratu bidezko betebeharrak ez betetzeagatik sortutakoak, (konparazio batera, zuinketa gaizki egiteagatik, terrenoak eskura ez izateagatik edo gastu-ziurtagiriak berandu ordaintzeagatik sortutakoak), ez eta bestelako kontzeptu batzuk, esan nahi baita, finantza-kostuak, edo terrenoak erosi, proiektuak idatzi, zuzendaritza eta ikuskapen-lanak egin, obrak zaindu eta antzekoak burutzeko kostuak.
2.- Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak honela ordainduko ditu, gehienez ere jarri beharreko 1.750.000 euro horiek:
2009: 600.000 euro.
2010: 450.000 euro.
2011: 700.000 euro.
Urte bakoitzean ordaindu beharreko diru kopurua, ordainketa bakarrean edo hainbat zatitan ordaindu ahal izango da, zuzendari teknikoak egin eta udal-organo aginpidedunak onartutako obren ziurtagiriak aurkeztu ondoren. Ziurtagiri horiek Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailera bidali beharko dira, eta ziurtagiriak egiaztatukoan, horretarako jarriko den kontuan sartu beharko du dirua.
Nolanahi ere, obra amaitutakoan, bidaiarientzako geltoki intermodalaren eraikuntzaren amaierako dokumentazioa bidali beharko zaio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari.
3.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dagokion ekarpenaren kasuan kasuko transferentzia egin gabe izan arren, udalak ezin izango du obren ziurtagirien ordainketa, horren baitan utzi, eta garaiz ordaindu beharko dizkie kontratistei, ez berantesteko; eta, hala egiten ez badu, eta kalterik izaten bada, enpresa izango da erantzule».
Eta hori guztiaren ondorioz eta harekin bat, bi aldeek idazpuruan adierazitako leku eta egunean sinatu dute hitzarmena bi aletan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Zumarragako alkate-lehendakaria,
MIKEL SERRANO APERRIBAY.
VI. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 18KO 2/2012 EBAZPENARENA
EUSKADIKO AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO NAGUSIAREN, BILBOKO UDALAREN ETA BILBAO RÍA 2000, S.A.. SOZIETATE PUBLIKOAREN ARTEKO ELKARLANERAKO HITZARMENA, MONTEVIDEO ETORBIDEAREN URBANIZAZIO LANEN BALDINTZAK ARAUPETZEKO, BASURTU-ETXETXOA ZATIAN BILBOKO TRANBIAREN LANEN ONDORIOZ
Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 11n.
BILDUTA:
- Iñaki Arriola Lopez jauna, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburua.
- Iñaki Azkuna Urreta jauna, Bilboko Udaleko alkate-lehendakaria eta baita Bilbao Ría 2000, S.A. Sozietate Publikoko Administrazio Kontseiluko Presidente gisa ere.
PARTE-HARTZAILEAK:
- Iñaki Arriola Lopez jauna, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko Sailburua. Gobernu Kontseiluaren 2011ko ekainaren 21eko bileran hartutako erabakiak ematen dio horretarako eskumena.
- Iñaki Azkuna Urreta jauna, Bilboko Udaleko Alkate-Presidente gisa, Toki Araubideko Oinarriak araupetzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak ematen dion ordezkaritzarako lege gaitasuna erabiliz; eta baita Bilbao Ría 2000, S.A. Sozietate Publikoko Administrazio Kontseiluko Presidente gisa ere, ekitaldi honetarako berariaz gaituta 2010eko ekainaren 17ko sozietatearen Administrazio Kontseiluaren erabakiaren bitartez.
Alde guztiek, bakoitzak duen ordezkaritzaren arabera jarduten dute, eta elkarri honako Elkarlanerako Hitzarmen hau emateko gaitasuna aitortzen diote, eta, horretarako, honako hau:
ADIERAZTEN DUTE:
I.- Euskadiko Autonomia Erkidegoko Erakundeei dagokiela trenbideen eta tranbien alorreko eskumena, Euskadiko Autonomia Erkidegorako Estatutuaren 10.32 artikuluarekin bat etorriz, Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 6. artikuluarekin erlazionatuz.
II.- Bilboko Udalak, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko legediari dagozkion terminoetan, eskumenak dituela pertsonen eta ibilgailuen trafikoaren antolakuntzaren alorrean hiri barruko bideetan, eta hirigintzaren antolakuntza, kudeaketa, burutzapena eta diziplinari dagokiona, Toki Araubideko Oinarriak araupetzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2 artikuluaren b) eta d) lerroaldeetan xedatzen denez, eta, apirilaren 18ko 781/1986 Errege Lege Dekretuaren 71. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, erkidegoaren titulartasuneko zerbitzuen kostuen finantzaketara aurkez daitekeela, borondatezko edo legezko laguntza formulen bitartez.
III.- Bilbao metropolitarrerako hirigintza antolamendurako tresnen determinazioen arabera, Metro Arina izeneko sistema ezartzen dutela, garraio publiko eraginkor gisa, garraiorako gaitasun handia koordinatu ahal izateko, planifikatutako Metro sarearen zerbitzua jasotzen ez duten guneetatik ibiliz.
IV.- Bilboko Udalerrian, Basurtu-Errekalde zatian, A lineari dagokion tranbiaren trazatua hedatzeko dagoen interesa kontuan izanda, 2006ko urtarrilaren 15ean, Elkarlanerako Hitzarmena sinatu zela Bilboko Udalaren eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiaren artean. Hitzarmen horren arabera, bi erakundeek konpromisoa hartu zuten elkarlanean aritzeko, hori ezarri ahal izateko (2006ko ekainaren 8ko 108 zenbakiko EHAA. Gobernu Idazkaritza eta Legebiltzarrarekin Harremanen Idazkaritzako Zuzendariaren maiatzaren 15eko 11/2006 Ebazpenaren IV. eranskina). Hala ere, hasiera batean Basurtu eta Errekalde artean aurreikusitako A lineako tranbiaren trazatuaren hedapena berriro planteatu da, eta luzapen hori Basurtu-Etxetxoa zatian egokia eta beharrezkoa dela iritzi zaio. Errekalde ingurua Bilboko hirigunearekin eta metropoliarekin komunikatzeko garraio zerbitzua eskaintzeko aukera emango duten beste garraio alternatiba posible batzuk aztertzeko aukera planteatu da.
V.- Bilboko tranbia sarea hedatzeko burutzen ari diren lanak Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusik lizitatu eta esleitu zituela, 2009ko urriaren 28an.
VI.- FEVEren trenbide azpiegitura lur azpian sartzearen ondorioz, Bilbao Ría 2000 sozietate publikoak, Montevideo etorbidea berrantolatzeko beharrezkoak diren urbanizazio lanak berehala burutzeko asmoa duela. Beste alde batetik, Basurtu eta Etxetxoaren artean tranbiaren trazatua hedatzeko eta etorbide horretatik igarotzeko, beharrezkoa izango da kudeaketa egokia burutzea, administrazioen arteko elkarlanean oinarrituz. Horretarako, beharrezkoa izango da hiri berrantolaketa lanak eta Montevideo etorbidean burutuko diren tranbiaren trazatuaren lanen burutzapenak koordinatzea.
Ondorioz, bakoitzaren interesetan ados egonik, eta elkarren arteko erlazioetan elkarlanari eta elkarren arteko errespetuari eusteko asmoz, eta baita egon daitezkeen baliabide publikoei ahalik eta etekin handiena ateratzeko asmoz, honako elkarlanerako hitzarmena gauzatzea erabaki dute, ondoren adierazten diren klausulen arabera,
KLAUSULAK
Lehenengoa.- Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, Bilboko Udalak eta Bilbao Ría 2000 Sozietate Publikoak, Montevideo Etorbidearen urbanizazio lanak burutu ahal izateko elkarlanean aritzeko duten konpromisoaren baldintzak araupetzea da, Basurtun (Gurtubai kalean) hasten diren eta Montevideo etorbidetik jarraitzen duten eta Autonomia kalea hartu eta kale horren eta Etxetxoaren arteko bidegurutzeraino heltzen diren tranbiaren lanak direla eta.
Bigarrena.- Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Konpromisoak.
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren bitartez, honako konpromiso hauek hartzen ditu:
Montevideo etorbideko urbanizazio lanak kontratatzea eta burutzea, «Proyecto Refundido del Trazado del Tranvía y su Urbanización en la Avenida de Montevideo. Tramo Gurtubay-Luis Briñas» izeneko proiektuan oinarrituz, Basurtu eta Etxetxo arteko tranbiaren plataforma burutzeko lanen aldi berean eta haiekin batera.
Hirugarrena.- Bilbao Ría 2000ren konpromisoak.
Bilbao Ría 2000k honako konpromiso hauek hartzen ditu:
a) Finantzaketarako, urbanizazio lanen kontrataziorako aurreikusten den kostua ezartzea. Horren zenbatekoa 900.000 eurokoa da (BEZa barne).
b) Aipatutako lanaren aholkularitza teknikoan laguntza emango du, eta baita urbanizazio proiektuaren burutzapenarekin erlazionaturiko beste edozein alderditan ere, Obra Zuzendaritzak hala eskatzen baldin badio.
Laugarrena.- Bilboko Udalaren konpromisoak.
Bilboko Udalak, bere menpe dauden Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak eta Zirkulazio eta Garraio udal sailen eta obra zuzendaritzaren arteko elkarlan eta koordinazio estua bermatuko du, obrak burutzen diren bitartean. Ondore horietarako, lanak hasi aurretik, sail bakoitzeko solaskide bat izendatuko du, eta harekin eztabaidatuko dira udal zerbitzuekin burutu beharreko jarduketa koordinatua eskatzen duten gai guztiak.
Bosgarrena.- Obren kontratazioa.
1.- Hitzarmen honen xede diren lanen kontratazioa, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren kontratazioaren araubide organikoaren eta prozedurazkoaren menpe geratzen da.
2.- Urbanizazio lanak kontratatu aurretik, Bilbao Ría 2000k, Bilbao Ría 2000 sozietate publikoak, hirugarren klausulako a) atalaren arabera, bere gain hartzen dituen finantza konpromisoak estaltzekoadina kreditu egokia izatearen ziurtagiriak bidaliko ditu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Azpiegitura Zuzendaritzari.
Seigarrena.- Obren zuzendaritza eta ikuskapena.
Bilboko Tranbiaren A linearen hedapenerako lanen Zuzendaritza fakultatiboa Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoari agindu zitzaion, erakunde publikoaren sorrerari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen arabera. Gobernu Idazkaritza eta Legebiltzarrarekin Harremanen Idazkaritzako Zuzendariaren Martxoaren 9ko 5/2010 Ebazpen bitartez, Gobernu Kontseiluak hartutako Akordioa argitaratzea erabakitzen da, eta horren bidez «Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari Euskadiko Autonomia Erkidegoko tranbia programarekin erlazionatutako zenbait jarduera burutzea agintzen zaio» (2010eko martxoaren 9ko 66 zenbakiko EHAA).
Zazpigarrena.- Obren finantzaketa eta ordainketa.
1.- Bilbao Ría 2000k 900.000 euroraino (BEZa barne) hartuko du bere gain urbanizazio proiektuaren burutzapenaren kostua.
2.- Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak ordainduko dizkio obra ziurtapenak kontratistei. Horretarako Bilbao Ría 2000ri onartutako ziurtapenak bidaliko dizkio, horren ondorioz jarri beharreko zenbatekoa adieraziz. Akatsak hautemango balira, Garraio Azpiegitura Zuzendaritzari jakinaraziko litzaizkioke, gehienez ere bost eguneko epean, epe beraren barruan, ziurtapenak zuzentzeko eta, hala denean, baita hori eragin duten neurketak ere; bestelako kasuetan, edo behin akatsak zuzendu eta gero, aldeek beraiei dagokien partea ordaindu beharko dute, horretarako ezarriko den kontu zenbakian.
3.- Bilbao Ría 2000k dagozkion ordainketak egin beharko ditu, epe egokietan, Administrazioarekiko berandutzea saihesteko. Hala egiten badu, bera izango da berandutzearen ondorioz sor daitezkeen kalte eta kalte-ordain kontzeptu guztien arduradunak.
4.- Gerta daitezkeen eta Bilbao Ría 2000k jarri beharreko 900.000 euroak (BEZ barne) gaindi ditzaketen eragin ekonomikoak izan ditzaketen kontratu intzidentziak (gehiegikeriak likidazioetan, prezioen berrikuspenak, zerga moten aldaketak, etab.) eta baita obra aldaketak edo obra osagarriak edo gehigarriak, zenbateko hori gainditzean, kontratazio organoak onartu beharko ditu, Hitzarmenaren jarraipenerako batzordeak horretarako aldeko txostena eman ondoren, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eta Bilboko Udalak finantzatuko dituzte, horren jatorria den Hitzarmenean ezarritako terminoen arabera. Hau da, onartutako finantza konpromisoen mugaraino, obren ordainketa alde bakoitzak egingo da, finantzaketan dituzten ondorengo kuoten arabera:
- Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak Proiektuaren kontrataren burutzapenerako aurrekontuaren % 65, BEZ barne, bere gain hartuko du.
- Bilboko Udalak Proiektuaren kontrataren burutzapenerako aurrekontuaren % 65, BEZa barne, bere gain hartuko du.
[2006ko urtarrilaren 15eko Hitzarmenaren «Obren Finantzaketa eta Ordainketa» izeneko zazpigarren klausula (2006ko ekainaren 8ko 108 zenbakiko EHAA)].
5.- 900.000 euroak (BEZa barne) gainditzen ez dituzten Gertakariak, obra aldaketak edo obra osagarriak edo gehigarriak ordaintzeko, 2. atalean aurreikusitakoa beteko da.
Zortzigarrena.- Obren harrera eta entregatzea.
Montevideo Etorbideko lanen urbanizazio lanen harrera aldi berean egingo dute Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak eta Bilbao Ría 2000 Sozietateak.
Obrak behar bezala jaso eta gero, haiek Bilboko Udalaren esku utziko dira.
Bederatzigarrena.- Jarduketen Jarraipenerako eta koordinaziorako Batzordea.
Hitzarmen honen jarraipenerako batzordea eratuko da, hitzarmena sinatu duen erakunde bakoitzeko ordezkari batekin eta obrako zuzendari fakultatiboarekin. Batzorde horren betebeharrak eta funtzionamendua zein akordioak hartzeko era, Bilboko Tranbiaren A Linearen Basurtu-Errekalde zatiaren hedapenerako Elkarlanerako Hitzarmenean eratutako Batzordeak dituen berberak izango dira. Alderdi horiek aipatutako hitzarmenean ezartzen dira, «Jarduketen jarraipenerako eta koordinaziorako Batzordea» puntuari buruzko 10. klausulan. (2006ko ekainaren 8ko 108 zenbakiko EHAA).
Bere funtzioak honako hauek izango dira:
a) Hitzarmen honetan aurreikusitako jarduerak behar bezala gauzatzen direla egiaztatzeko segimendua egingo du, elkarren arteko informazioa eta alde bakoitzaren konpromisoak behar bezala bete direla ikusteko ezarri beharreko irizpideak eta erak ezarriz, alde bakoitzari dagozkion izapideak betetzeko prozesua ahalik eta gehien arintzen saiatuz.
b) Kasu bakoitzean eskatzen diren izapideen azkartasuna zailtzen duten oztopoen enkaitzea erraztea.
c) Hitzarmen honen xede diren jarduketak beteko direla bermatzeko beharrezkoak izango diren neurriei buruzko informazioa ematea eta horiek proposatzea, batez ere urtekoetako berregokitzapenari eta zortzigarren klausulan bildutakoei buruzkoetan.
d) Hitzarmenak sor ditzakeen interpretazio eta burutzapen arazoen ebazpena bilatzea.
Batzordearen funtzionamendua, ondoren zehazten den eran ezarri zen: Hitzarmena indarrean dagoen bitartean, eta aldeetako edozeinek hala proposaturik, batzordea, jarduketen martxa egokiak hala eskatzen duen une oro bilduko da, eta haren presidentzia eta idazkaritza Etxebizitza, Garraio eta Herri Lan Sailaren esku egongo da. Bilerarako eta akordioak hartzeko quoruma kideen gehiengoa izango da. Berdinketa gertatuz gero, presidentearen kalitatezko botoak ebatziko du.
Jarraipen batzorderako hitzarmenean beren beregi aurreikusten ez den orotarako, Administrazio Prozedura Erkidearen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen II. izenburuko II. kapituluan araupetutako organo kolegiatuen araubidea aplikatuko da.
Hitzarmeneko jarraipen batzordearen lana bat edo beste izanik ere, Bilboko Udalak bermatu egingo du Udaleko Hirigintza, Obra eta Zerbitzu eta Zirkulazio sailen arteko elkarlan estua obren zuzendaritzarekin, obra horiek burutzen ari den bitartean, eta ondore horietarako, obrak hasi baino lehen solaskide bat izendatuko du, eta solaskide horrekin landuko dira udal zerbitzuen jarduketa koordinatua eskatzen duten gai eta arazo guztiak.
Jarraipen Batzordeak, proiektuen eta obraren alderdi teknikoen jarraipenaz eta kontrolaz arduratuko den Batzorde Teknikoa izendatuko du].
Hamargarrena.- Hitzarmenaren interpretazio araubidea.
1.- Hitzarmen honen izaera administratiboa da, eta bere interpretazioan eta garapenean, administrazio publikoen arteko elkarlanerako hitzarmenei aplikatzen zaien ordenamendu juridiko administratiboak araupetuko du.
2.- Hitzarmen honek edo burutzapenak plantea ditzakeen arazoen ebazpena batzordeak ebatziko du, aurreko klausulan aipatutakoan oinarrituz; hori posible ez balitz, Administrazio Prozedura Erkidearen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 8.3. artikuluan xedatutakoa beteko da.
Hamaikagarrena.- Hitzarmenaren ondoreak eta iraupena.
1.- Hitzarmenak ez du eragingo inolaz ere, parte hartzen duten aldeen eskumenen baztertzea edo aldaketa, izan ere, alde horiek, hitzarmenaren ondorioz hartzen dituzten konpromisoekin lotutako erantzukizunak baino ez dituzte hartuko beren gain.
2.- Hitzarmenak sinatzen den unetik aurrera izango ditu ondorioak eta jarriko dizkie betebeharrak alderdi partehartzaileei, eta alde bakoitzak hartutako konpromiso guztiak bete arte iraungo du.
Hamabigarrena.- Hitzarmenaren iraungitzea.
1.- Hitzarmen hau iraungi egingo da aurreko klausulan adierazitako epealdia amaitzean edo hala ebazten denean.
2.- Alderdiren batek hartutako konpromisoren bat ez betetzeak, beste alderdiari eskubidea emango dio zorroztasunez bete dezan eskatzeko edo hitzarmena bertan behera uztea eskatzeko. Iraungitzea ebazpenaren ondorioz baldin bada, bi aldeek burutzen ari diren lanak eta jada buruturik daudenak kalteturik gera ez daitezen eta erabilera publikorako utzi ahal daitezkeen erabat beharrezkoak diren lanak amaitzeko eta ordaintzeko baldintzak ezarriko dituzte, gertatze diren kalteen eta ondorioen erreklamazioaren kalterik gabe.
Eta, ados daudela adierazteko, agerliarrek dokumentu honen lau ale sinatzen dituzte, goiburuan zehaztutako tokian eta egunean.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LOPEZ.
Bilboko Udaleko Alkate Udalburua eta Bilbao Ria 2000, S.A. Sozietate Publikoaren Administrazio Kontseiluko presidentea,
IÑAKI AZKUNA URRETA.
VII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 18KO 2/2012 EBAZPENARENA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA AULESTIKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO. (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)
Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 12an.
BILDUTA:
Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,
Mikel Ansotegui Jayo, Aulestiko Udaleko alkate-lehendakari jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.
Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.
Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera
ADIERAZTEN DUTE:
30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.
Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Aulestiko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.
Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren
KLAUSULAK
Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Aulestiko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.
Bigarrena.- EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Aulestiko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Hirugarrena.- Aulestiko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.
b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.
c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.
Laugarrena.- EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
a) Aulestiko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.
b) Aulestiko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.
c) Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.
Bosgarrena.- Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.
Seigarrena.- Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.
Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.
Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Aulestiko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.
Zazpigarrena.- Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.
Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Aulestiko Udaleko alkate-lehendakaria,
MIKEL ANSOTEGUI JAYO.
VIII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 18KO 2/2012 EBAZPENARENA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA BARRUNDIAKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO. (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)
Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 12an.
BILDUTA:
Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,
Afrodisio Olabe Martínez, Barrundiko Udaleko alkate-lehendakari jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.
Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.
Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera
ADIERAZTEN DUTE:
30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.
Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Barrundiko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.
Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren
KLAUSULAK
Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Barrundiko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.
Bigarrena.- EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Barrundiko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Hirugarrena.- Barrundiko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.
b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.
c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.
Laugarrena.- EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
a) Barrundiko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.
b) Barrundiko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.
c) Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.
Bosgarrena.- Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.
Seigarrena.- Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.
Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.
Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Barrundiko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.
Zazpigarrena.- Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.
Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Barrundiko Udaleko alkate-lehendakaria,
AFRODISIO OLABE MARTÍNEZ.
IX. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 18KO 2/2012 EBAZPENARENA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA LEGORRETAKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO. (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)
Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 14an.
BILDUTA:
Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,
Bakartxo Mendez Urdangarin, Legorretako Udaleko Alkate-lehendakari andrea, esandako Udalaren ordezkari gisa.
Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.
Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera
ADIERAZTEN DUTE:
30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.
Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Legorretako Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.
Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren
KLAUSULAK
Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Legorretako Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.
Bigarrena.- EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Legorretako Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Hirugarrena.- Legorretako Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.
b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.
c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.
Laugarrena.- EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
a) Legorretako Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.
b) Legorretako Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.
c) Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.
Bosgarrena.- Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.
Seigarrena.- Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.
Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.
Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Legorretako Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.
Zazpigarrena.- Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.
Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Legorretako Udaleko alkate-lehendakaria,
BAKARTXO MENDEZ URDANGARIN.
X. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 18KO 2/2012 EBAZPENARENA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA ZEGAMAKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO. (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)
Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 5ean.
BILDUTA:
Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazio sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,
Edurne Albizu Ormazabal, Zegamako Udaleko Alkate-lehendakari andrea, esandako Udalaren ordezkari gisa.
Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.
Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera
ADIERAZTEN DUTE:
30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.
Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Zegamako Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.
Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren
KLAUSULAK
Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Zegamako Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.
Bigarrena.- EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Zegamako Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Hirugarrena.- Zegamako Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.
b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.
c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.
Laugarrena.- EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
a) Zegamako Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.
b) Zegamako Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.
c) Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.
Bosgarrena.- Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.
Seigarrena.- Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.
Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.
Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Zegamako Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.
Zazpigarrena.- Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.
Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Zegamako Udaleko alkate-lehendakaria,
EDURNE ALBIZU ORMAZABAL.