128. zk., 2011ko uztailaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
3463
1149/2011 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Beatriz Artolazabal Albéniz andrea Santiago Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena.
Urtarrilaren 15ean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak emandako 61/2008 Ebazpenaren bitartez, Beatriz Artolazabal Albéniz andrea Santiago Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek ondokoa
EBATZI DU:
Lehenengoa.- Beatriz Artolazabal Albéniz andrea Santiago Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.- Ebazpen honek 2011ko ekainaren 13tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena.- Ebazpen hau interesdunari eta Santiago Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.