
21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herri-Kontuen Euskal Epaitegia
493
ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2010eko azaroaren 11ko bilkuran hartua, Gernika-Lumoko Udalaren eta bere Toki Erakunde Autonomoen 2008ko Kontu Orokorraren fiskalizazio txostena behin betiko onesten duena.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2010eko azaroaren 11n egindako bilkuran
ERABAKI DU
Gernika-Lumoko Udalaren eta bere Toki Erakunde Autonomoen 2008ko Kontu Orokorraren fiskalizazio txostena behin betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 atalak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 11.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ IGNACIO MARTÍNEZ CHURIAQUE.
HKEEren idazkari nagusia,
TERESA CRESPO DEL CAMPO.
ERANSKINA
GERNIKA-LUMOKO UDALAREN ETA BERE TOKI ERAKUNDE AUTONOMOEN 2008KO KONTU OROKORRAREN FISKALIZAZIO TXOSTENA
I.- Sarrera.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak (aurrerantzean HKEE) otsailaren 5eko 1/1988 Legeak eta Epaitegiaren Osokoak onetsitako Lan Programak agindutakoari jarraiki, Gernika-Lumoko Udalaren eta bere Toki Erakunde Autonomoen 2008ko Kontu Orokorraren fiskalizazio lana mamitu du.
Fiskalizazio lan honek honako alderdi hauek besarkatzen ditu:
- Legezkotasuna: honako aurrekontuaren atal hauetan ezargarria den arautegia bete izana: aurrekontua, zuzenbide publikoko sarrerak, zorpetzea eta finantza eragiketak, langileria, obren kontratazioa, zerbitzuak eta hornidurak eta diru-laguntzen emakida.
- Finantzarioa: Kontu Orokorra ezargarri zaizkion kontularitzako printzipioekin bat datorrela egiaztatzea. Kontu Orokorrak honako atal hauek besarkatzen ditu: Udalaren eta bere Erakunde Autonomoen egoeraren balantzea, galera-irabazien kontua, memoria eta aurrekontuen likidazioa.
- Udalaren egoera ekonomikoaren finantza analisia.
- Bestelako alderdiak: lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasun eta zuhurtasunari buruzko azterlan berariazkorik besarkatu; ezta, Udalaren eta bere Erakunde Autonomoen kudeaketa prozedurei buruzkorik ere. Nolanahi ere, fiskalizazioan zehar sortu diren alderdi partzialak txosten honen III. idazpuruan aztertu ditugu.
Gernika-Lumoko udalerriak 16.255 biztanle ditu 2008ko urtarrilaren 1eko udal erroldaren arabera eta bertako egituran, Udalaz gain, Kultur Etxea, Kirolen Udal Patronatua, Lanbide Ekimenetarako Zentroa eta Aita Luis Villasante Udal Euskaltegia Erakunde Autonomoak barne-hartzen ditu. Gainera, Busturialdeako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko eta Busturialdeako Uren Partzuergoko kide da.
II.- Iritzia.
II.1.- Udala.
II.1.1.- Legea betetzeari buruzko iritzia.
Langileria.
1.- Udalak aldi baterako lan kontratu jarraituak egin dizkie 7 langileri, 1999az geroztik kasurik antzinakoenean, eta 2007ko otsailaz geroztik kasurik berrienerako. Lan-harremanaren iraupenak eta zerbitzuen izaera iraunkorrak kontratu horiek mugagabe bihurtzea ekarri du, alkatetzaren 2009ko urtarrileko eta 2010eko otsaileko dekretu bitartez. Ordea, funtzio publikoaren arautegiak (Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. artikuluak-EFPL) agintzen du langileen beharrizan iraunkorrak Lanpostuen Zerrendan jaso behar direla, gerora dagokion enplegu publikoaren eskaintza deitzeko. Kasu hauetan guztietan, lanpostu horiek betetzeko erabili diren hautaketa prozedurek publizitate, berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak urratu dituzte.
Diru-laguntzak.
2.- Udalak 2008an hainbat laguntza eman zizkien modu banakakoan irabazi asmorik gabeko kultur, kirol eta gizarte ekintzako 43 erakunderi 218 mila euroko zenbatekoarekin (azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzen Lege Orokorraren 8.3 artikulua).
Kontratazioa.
3.- Txaporta II industri gunea urbanizatzeko obren kontratua 2.075 mila euroko zenbatekoarekin esleitu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko abuztuan; ordea, kopurua aintzat hartuta (aurrekontuko baliabide arrunten % 10a baino altuagoa) horretarako eskumena zuen atala Udalbatza zen (Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2 artikulua).
4.- Lorategiak zaindu eta industri hondakinak jasotzeko zerbitzuak 1998 eta 1993an esleitu ziren eta haien indarraldia 2004 eta 1994ko urteetan amaitu da, hurrenez hurren; honenbestez, horien esleipena publizitate eta lehia printzipioetara meneratutako prozesu berri baten bidez gauzatu behar zatekeen. 2008an zerbitzu hauen kostua, hurrenez hurren, 233 eta 115 mila eurokoa izan zen.
5.- OTA zerbitzua ezarri eta kudeatzeko kontratuan hainbat aldaketa gauzatu dira (balioetsitako kostua % 40 gehitzea eta kudeatutako plaza kopurua % 164 gehitzea); Nahiz eta aldaketa horiek arauei jarraituz izapidetu ziren, kopurua aintzat hartuta, kontratazio arauetako lehiaketa printzipioak urratzen dituzte, desitxuratu egiten baitute bai kontratuaren xedea, bai kontratuaren bolumen ekonomikoa.
6.- Osoko bilkurak 2004an sozietate pribatu batekin hirigintza hitzarmen bat gauzatzea onetsi zuen, bi exekuzio unitate eta sistema orokor bat kudeatu eta urbanizatzeko eta hitzarmen horri bi jarduera osagarri gehitu zizkion inguruko exekuzio unitateetan. Eremu horretarako aurreikusitako jardute-sistemak, kooperazioak, administrazioa behartzen du urbanizazio lanak Hirigintzaren Kudeaketarako Erregelamendua onesten duen abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuaren 186.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki exekutatzera. Lanen azken kostua 657 mila eurokoa izan da (2008ko ekitaldian exekuzioak 155 mila euro egin ditu) eta administrazioko kontratazioan buru egiten duten publizitate eta lehia printzipioak saihestuta gauzatu da.
7.- Erosketa txiki modura izapidetutako erosketetan 148 mila euro egin duten bi obra azaleratu dira, publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez izapidetu behar ziratekeenak, bai kopuruagatik, bai data beretan hornitzaile berari ezaugarri antzeko edo bereko beste batzuk egiteagatik.
Epaitegi honen ustetan, Gernika-Lumoko Udalak, 1etik 7ra bitarteko paragrafoetan aipatutako lege hausteak alde batera, zuzentasunez bete du 2008ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.
II.1.2.- Urteko kontuei buruzko iritzia.
Udalak Itunpeko zergetan, Udalkutxan, parte hartzeagatik kitatutako eskubideak 2008ko ekitaldiaren azken kitapenaren konturako ordainketei eta 2007ko ekitaldiko likidazio positiboari dagozkio; erregistratzeko dago, alabaina, 2008ko ekitaldiaren likidazio negatiboa, 1.153 mila eurokoa. BFAren 2009ko urtarrilaren 24ko Gobernu Batzordeak erabakitakoari jarraiki, kopuru horren itzulketa bederatzirenetan egingo da 2009ko apiriletik aurrera eta Udalkutxaren konturako dagozkion ordainketak kargututa konpentsatuko dira.
1.- Udalak ez du gaurkotutako ondasun eta eskubideen zerrendarik, egoeraren balantzean jasotako ibilgetuaren saldoa udalaren jabetzako 2008ko abenduaren 31ko ondasun eta eskubideekin bat datorren ondorioztatzen utziko duena. Honez gainera, Udalak balantzearen aktiboan guztien erabilerarako emandako inbertsioak barne hartzen ditu, saldo zorduna duten fondo propioen idazpuruan barne hartu beharrean eta ez du gastua ibilgetu material eta ez-materialaren amortizazio kontzeptuan erregistratzen.
2.- Hona hemen 2008ko abenduaren 31n gastu orokorretarako Diruzaintza Geldikinak, data horretan itxitako Egoera Balantzeak eta Udalaren Fondo Propioak eragiten dituzten doiketak:
Mila euro
Kontzeptua Aurrekontukoa Ondarekoa
Diruz. geldikina Aktiboa Pasiboa Fdo. Propioak
2008-12-31n sortutako eta erregistratu gabeko eskubideak
2008ko OHZren likidazioa 223 223 - 223
JEZ likidazioak eta kobratzeko dagoena, 2008 83 83 - 83
Zabor tasa 2008ko 3. eta 4. hiruhilekoa 438 438 - 438
Kapital diru-laguntzen finantzaketako desbideraketak 143 143 - 143
Santa Luziako jabeen ekarpenak 1.045 1.045 - 1.045
Sortu gabeko eta 2008-12-31n erregistratutako eskubideak
Bekoibarrako aparkalekuko plazen emakida (1.851) (1.851) - (1.851)
2008-12-31n sortutako eta erregistratu gabeko obligazioak
2009an erregistratutako 2008ko fakturak-erosketak (294) - 294 (294)
2009an erregistratutako 2008ko fakturak-inbertsioak (431) - 431 (431)
GUZTIRA (644) 81 725 (644)
Epaitegi honen iritzira, 1. eta 2. paragrafoetan azaleratutako salbuespenak alde batera, Gernika-Lumoko Udalaren Kontu Orokorrak alderdi esanguratsu guztietan 2008ko ekitaldiaren jarduera ekonomikoa, ondarearen eta 2008ko abenduaren 31ko finantza egoeraren isla leiala eta ekitaldian eragiketen emaitzak erakusten ditu.
II.2.- Toki Erakunde Autonomoak.
II.2.1.- Legea betetzeari buruzko iritzia.
Langileria:
1.- Kultur Etxea: Udalak aldi baterako lan kontratu jarraituak egin dizkie 10 langileri, 1997az geroztik kasurik antzinakoenean, eta 2007ko otsailaz geroztik kasurik berrienerako. Lan-harremanaren iraupenak eta zerbitzuen izaera iraunkorrak kontratu horiek mugagabe bihurtzea ekarri du, Erakunde Autonomoko Lehendakariaren 2010eko otsaileko ebazpen bitartez. Ordea, funtzio publikoaren arautegiak (EFPLren 23. artikulua) agintzen du langileen beharrizan iraunkorrak Lanpostuen Zerrendan jaso behar direla, gerora dagokion enplegu publikoaren eskaintza deitzeko.
2.- Ekimen Profesionalen Zentroa-EPZ: Udalak aldi baterako lan kontratu jarraituak egin dizkie 2 langileri, 2001 eta 2003az geroztik. Beste bi kasutan (2006 eta 2007az geroztik) obra kontratua Behargintza programari lotzen zaio, 2010era arteko iraupena aurreikusia duena. Lan harremanaren iraupen eta prestazioen izaera iraunkorraren ondorioz 2010eko martxoan EPZk kontratuak mugagabe bihurtzeko erabakia hartu du. Ordea, funtzio publikoaren arautegiak (EFPLren 23. artikulua) agintzen du langileen beharrizan iraunkorrak Lanpostuen Zerrendan jaso behar direla, gerora dagokion enplegu publikoaren eskaintza deitzeko.
Kontratazioa:
3.- Kultur Etxea: garbiketa zerbitzua 2006an Udalean zerbitzuaren esleipen hartzaile zenari esleitu zitzaion sei hilabeterako, batere publizitate eta lehiarik bideratu gabe eta esleipen hartzaile zen enpresa ordezkatzeko beharra arrazoi hartuta. Erakunde Autonomoak ez du gerora zerbitzu hau lehian atera, publizitate eta lehia printzipioak urratuz; zerbitzuak 2008an 52 mila euroko kostua izan du.
4.- Kiroletako Udal Patronatua. instalakuntzak garbitzeko kontratuak (236 mila euro 2008an) eta harrera, sarbide-kontrol eta sorospenekoak (115 mila euro 2008an), indarraldia 2006 eta 2003an amaitu zuten, hurrenez hurren; ordea, Erakunde Autonomoak ez ditu zerbitzu horiek lehian atera eta honenbestez, publizitate eta lehia printzipioak urratu ditu (ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzazko Errege Dekretuaren 198. artikulua, Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Testu Bateratua-HAKLTB).
5.- Kiroletako Udal Patronatua: instalakuntzen erabiltzaileentzako hainbat ikastaro antolatu ziren (mantentze-kirola, erritmikoa, aerobika, e.a.) eta elkarte batekin izenpetutako bi hitzarmenen bidez esleitu zen, 2008an guztira 113 mila euroko zenbatekoa eginez. Elkartea administrazioko kontratazioan buru egiten duten publizitate eta lehia printzipioak ezarri gabe gauzatu zen.
Epaitegi honen ustetan, Kultur Etxea, Ekimen Profesionaletarako Zentroa, Kirolaren Udal Patronatua eta Aita Luis Villasante Udal Euskaltegia Toki Erakunde Autonomoek, 1etik 5era bitarteko paragrafoetan xehatutako lege hausteak alde batera, zuzentasunez bete dute 2008ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.
II.2.2.- Urteko kontuei buruzko iritzia.
1.- Erakunde Autonomoek ez dute 2008ko abenduaren 31n gaurkotutako ondasun eta eskubide zerrendarik, Egoeraren Balantzean jasotako ibilgetuko zifra (5.955 mila euroko atxikitako zenbatekoduna) data horretako ondasun eta eskubideen egiazko egoerarekin bat datorren ondorioztatzen utziko duena. Halaber, Erakunde Autonomoek ez dute inongo gasturik erregistratzen ibilgetu material eta ez-materialaren amortizazio kontzeptuan.
2.- Hona hemen 2008ko abenduaren 31n Diruzaintza Geldikinak, data horretan itxitako Egoera Balantzeak eta Erakunde Autonomoen Fondo Propioak eragiten dituzten doiketak:
Mila euro
Kontzeptua Aurrekontukoa Ondarekoa
Diruz. Geldikina Aktiboa Pasiboa Fdo Propioak
Musika eskolako 2008ko kuotak 23 23 - 23
EAEren 2008ko diru-laguntza musika eskolari 284 284 - 284
Erregis. gabeko gtu.ak:Lizeoa kudeatz. zerb. osag. (4. hiruhil.) (21) - 21 (21)
KULTUR ETXEA GUZTIRA 286 307 21 286
Erregistr. gabeko gtu.ak: garbik. eta harrera (azaroa eta ab.) (52) - 52 (52)
KIROLAREN UDAL PATRONATUA GUZTIRA (52) - 52 (52)
Epaitegi honen iritzira, 1. eta 2. paragrafoetan azaleratutako akatsak salbuetsita, Kultur Etxea, Ekimen Profesionaletarako Zentroa, Kirolaren Udal Patronatua eta Aita Luis Villasante Udal Euskaltegia Toki Erakundeen Kontu Orokorrek, alderdi esanguratsu guztietan 2008ko ekitaldiaren jarduera ekonomikoa, ondarearen eta 2008ko abenduaren 31ko finantza egoeraren isla leiala eta ekitaldian bere eragiketen emaitzak erakusten ditu.
III.- Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.
Atal honetan jaso dira bai ekonomia-finantza jarduera arautzen duten printzipioen betetzea nabarmen eragiten ez duten hutsak, bai prozedurazko alderdiak ere, kudeaketa hobetzeko azaleratu ditugunak.
III.1.- Aurrekontua eta kontabilitatea.
- 2008ko ekitaldirako aurrekontua hasiera batean 2008ko otsailaren 6ko Osokoak onetsi zuen; ordea, arautegiak (Bizkaiko Lurralde Historikoaren Toki Erakundeen Aurrekontuari buruzko abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauaren 15.2 artikuluak behin-betiko urtea hasi aurretik onestea aurreikusten du.
- Kontularitzako erregistroari dagokionez, hona hemen azaleratu diren akatsak:
" Sartzeko erraztasuna hobetzeko, igogailuak instalatzeko eta etxe-aurreak zaharberritzeko emandako diru-laguntzek 139 mila euroko gastua eragin dute 2008an; horiek guztiak «Transferentzia arruntak» gastuen kapituluan erregistratu dira, baina duten izaeraren arabera, «Kapitalezko transferentziak» kapituluan erregistratu behar ziratekeen.
" Talde politikoei egindako diru-izendapenak, 32 mila eurokoak, «Ondasun arrunt eta zerbitzuen erosketak» kapituluan kontuetaratu dira; aldiz, haien izaera aintzat hartuta, «Transferentzia arruntak» kapituluan erregistratu behar ziratekeen.
" Aurreko ekitaldietan bildutako sarreren itzulketa, Izartu I programatik datozenak eta 398 mila euroko zenbatekoa egiten dutenak, «Transferentzia arruntak» gastuen kapituluan kontuetaratu da; ordea, sarrera txiki modura» «Kapitalezko Transferentziak» kapituluan erregistratu behar zatekeen.
" Izartu II programatik eratorritako sarrerak, 343 mila eurokoak, sarrera arrunt modura kontuetaratu dira, inbertsioak finantzatzen ari direnean.
III.2.- Langileria.
- 2008ko irailean onetsitako LZk funtzionarioentzat gordetako 7 lanpostu barne hartzen zituen eta horietan ez da ez lanpostu-mailako osagarria, ez berariazko osagarria adierazten (EFPLren 15. artikulua), plazak azken balorazioa eta gero sortutakoak baitira.
- Udalbatzak 2007ko uztailaren 13ko erabaki bitartez ordainsariak ezarri zituen eta alkateari dedikazio esklusiboa ematea eta udalbatzako bi zinegotziri dedikazio partziala ematea erabaki zuen; be, gainerako udalkideen zenbatekoak ere onetsi ziren. Erabaki hau Bizkaiko Agintaritza Aldizkarian argitaratu behar zatekeen (Toki Araubidearen Oinarriak Erregulatzen dituen Legearen 75.5 artikulua TAOEL).
III.3.- Diru-laguntzak.
- Udalak laguntzak eman zizkien udalerriko Merkatarien Elkarteari, Gernikako Hirugarren Adineko Zentroari, Euskal Fondoa Elkarteari (kideen kuota) eta AEK Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinadorari (Berbalaguna programa), hurrenez hurren, 24, 25, 3 eta 14 mila euroko zenbatekodunak, modu zuzenean; ordea, duten izaera errepikaria eta berariazkoa aintzat hartuta, egokiagoa zatekeen aurrekontuan diru-laguntza izendun modura jasotzea.
- Udalak ez du BAOn argitaratu elkarlehiaren sistema bidez emandako diru-laguntzen emakida ebazpenaren laburpena, zeinetan, banaka hartutako diru-kopuruek 3.000 euroko zenbatekoa gainditzen duten; bertan, edukia osorik zein tokitan dagoen ikusgai adierazi behar luke, Diru-laguntzen Lege Orokorraren (DLO) 18.2 artikuluak agintzen duen legez.
- Udalak 2008ko urtean 97 mila euroko diru-laguntzak eman zizkien 9 onuraduni garapenaren kooperaziorako; ordea, argitaraldi mugatua egin zuen (udalaren iragarki-ohola eta web orria) eta oinarri-arauetan, balorazioa egiteko irizpide orokorrak jasotzen ziren, horiek balio-neurtu gabe eta emandako laguntza banakakoak zenbatesten dituen txostenean ere jaso gabe; horrek guztiak DLOren 8.3 artikuluak urratzen du.
III.4.- Kontratazioa.
Fiskalizatutako urtean indarrean zeuden 12 kontratu nagusienak aztertzean, honako alderdi hauek azaleratu dira:
- Administrazio klausula partikularren pleguak:
15.015 mila euroko zenbatekoarekin esleitutako 2 kontraturen pleguek merketze-ehuneko jakin batetik aurrera eskaintza merkeenak zigortzen dituzten formula aritmetikoak besarkatzen dituzte. Kontratazioaren arautegiak (APKLTBren 86.3 artikulua) mugak jartzeko bide ematen du eta muga horiek gaindituz gero eskaintza bideragarria dela egiaztatu behar da, baina, betiere banan-banako azterketa eskatzen du (1. eta 6. zk.ko espedienteak).
417 mila euroko zenbatekoarekin esleitutako kontratu baten pleguek (2. espedientea) esleipen irizpide modura enpresa kalitateko egiaztagirien esleipena barne hartzen zuten. Lehian parte hartzeko lizitatzaileen betekizunak aldez aurretik erabaki behar dira eta eskaintzak balioztatzeko unean, kontratazio-gai den obra edo zerbitzuarekin lotutako alderdiak soilik hartuko dira aintzat (APKLTBren 86.1 artikulua).
TAO zerbitzua ezarri eta gerora kudeatzeko kontratuaren pleguak (5. espedientea) isilbidez urtero kontratua luzatzeko aukera ematen du; ordea, luzapen horiek berariazkoak behar dute izan (APKLTBren 67. artikulua).
- Proiektuaren birplanteaketa.
Guztira 14.997 mila euroko zenbatekoarekin esleitutako 6 obra kontratutan ez da proiektuaren birplanteaketa egin, APKLTBren 129. artikuluan eta SPKLren 110. artikuluan agintzen den moduan (7.tik 12.ra bitarteko espedienteak).
- Esleipena.
12.922 mila euroko zenbatekoa egiten duten 5 kontraturen eskaintzak aztertzen dituen txosten teknikoan, pleguetan ezarritako irizpide objektiboak azpi-irizpideetan garatu dira, pleguan zehaztu behar ziratekeenak (7. eta 9.tik 12.ra bitarteko espedienteak).
30.012 mila euroko 8 esleipenetan, aurkeztutako eskaintzak balioztatzen dituen txosten teknikoak irizpide eta azpi-irizpide bakoitzari emandako puntuazioak xehatzen ditu, baina ez ditu emandako puntuazioak justifikatzen (1. eta 6.tik 12.rako espedienteak).
3 espedientetan arautegiak finkatutako epeekiko atzerapenak sumatu dira. Bi kasutan (2. eta 5. espedienteak) esleipena proposamenen irekieratik 3 hilabetetik gorako epea igarota gauzatu da (APKLTBren 89. artikulua) eta bestean (8. espedientea) kontratua formalizatzea atzeratu da (APKLTBren 54. artikulua).
Guztira 29.142 mila euroko zenbatekoarekin esleitutako 8 kontratutan, atzerapenak izan ziren esleipen ebazpena argitaratzean edo ez zitzaien publizitaterik eman (APKLTBren 93.2 artikulua edo Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138 artikulua) (1, 5etik 8rako eta 10.etik 12.rako espedienteak).
Obra kontratu batean (8. espedientea), esleipen hartzaileak ez zuen zerga eta gizarte obligazioetan eguneratua zegoela egiaztatu (APKLTBren 79. artikulua).
- Exekuzioa eta harrera.
Udalak 12.373 euroan esleitutako 4 obra kontratutan ez da zuinketaren egiaztapen akta gauzatu (APKLTBren 142. artikulua), exekuzio epeari hasiera noiz ematen zaion zehazten duena (7 eta 9.tik 11.rako espedienteak).
Guztira 14.270 mila euroko zenbatekoarekin esleitu diren 4 obra kontratutan, exekuzioa horien azken gauzatze epeaz haratago luzatu da eta ez da epe horren gaineko inongo luzapenik gauzatu (APKLTBren 95. artikulua eta SPKLren 197. artikulua) (7.tik 9.ra bitarteko espedienteak eta 12. espedientea).
Udalak 11.057 euroan esleitutako bi obra kontratutan, ez da obren harrera akta gauzatu, APKLTBren 147. artikuluak agintzen duen moduan (7. eta 11. espedienteak).
Guztira 3.773 mila euroko zenbatekoarekin esleitutako 4 obra kontratutan, kontratazio atalak obrak hartu edo amaitu ondoko azken ziurtagiria epez kanpo onetsi du (APKLTBren 147. artikulua eta SPKLren 218. artikulua) (8., 9., 11. eta 12. espedienteak).
- Erosketa txikien analisia.
Erosketa txiki modura izapidetutako erosketetan 69 mila euroko bi zerbitzuren kontratazioa azaleratu da, publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez izapidetu behar ziratekeenak, bai kopuruagatik, bai data beretan hornitzaile berari ezaugarri antzeko edo bereko beste batzuk kontratatu izateagatik.
III.5.- Toki Erakunde Autonomoak.
Diru-sarrerak:
- Kiroletako Udal Patronatua. Zuzendaritza Batzordeak 2008ko irailaren 3an hartutako erabakian, 2008-2009 ikasturteko kirol jardueren prezio publikoak gaurkotu zituen (76 mila euroko sarrerak 2008an); erabaki hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu behar zatekeen (Bizkaiko Toki Ogasunen abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauaren 16. artikulua).
Langileria:
- Alkatetzaren 2008ko abenduaren 29ko Dekretu bidez onetsi zen Enplegurako Eskaintza Publikoak ez ditu ekitaldian aurrekontu-izendapena izan duten Toki Erakunde Autonomoetako 8 lanpostu hutsak barne hartu (4 Kultur Etxean; 1 Udal Euskaltegian; 2 Lanbide Ekimenetarako Zentroan eta 1 Kirolaren Udal Patronatuan); horrek guztiak EFPLaren 23. artikulua urratzen du.
- Kultur Etxea: LZk ez du liburutegiko administrari laguntzaile postu bat barne hartzen eta egiteko horiek udaleko funtzionario batek betetzen ditu 1996az geroztik (EFPLren 14.1 artikulua).
- Obra kontratu jarraituak dituzten langileen arazoak erakusten du iritziaren atalean aipatu dena- erakunde autonomoek kontratazio mota hau arautzeko beharra dagoela; behar bada, bajak edo lanpostu hutsak betetzeko ez diren kontratuetan, aldez aurreko txostena egiteko eskakizuna ezarri ahal izango da.
Diru-laguntzak:
- Kultur Etxea: ohiko jarduera garatzeko elkarteei diru-laguntzak ematea arautzen duten oinarri-arautzaileak (62 mila euro 28 erakunderi), ez ziren Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu (DLOren 9.3 artikulua); ordea, banakako jakinarazpena egin zitzaien udalerrian egoitza zuten elkarte guztiei. Oinarrietan funtsak banatzeko irizpideak zerrendatzen dira, baina ez da horien balioa zehazten (DLOren 17.3 artikulua). Halaber, ez zaie onuradunei zerga eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioetan eguneratuta daudela egiaztatzeko eskatzen (DLOren 14. artikulua). Eta azkenik, ez da BAOn argitara eman emakidaren ebazpena (DLOren 18.2 artikulua).
- Kiroletako Udal Patronatua. 144 mila euroko diru-laguntzak eman zizkien udaleko kirol elkarteei (23 elkarte); horietatik 66 mila euro Zuzendaritza Batzordeak onetsitako baremoen arabera banatu zituen eta gainerakoa, 78 mila euro, jarduera zehatzetarako erabili zuen, kasu bakoitzaren zenbatekoa zehazteko aurrez ezarritako irizpiderik batere izan gabe. Baremo jakin bati lotutako laguntzei dagokienez, ezarriko ziren irizpideen berri emateko banakako jakinarazpena egin zitzaien erakunde guztiei; ordea, ez zen BAOn argitara eman (DLOren 9.3 artikulua). Gainera, deialdiak ez ditu laguntzen onuradun izateko betekizunak zehazten; ez eta, horiek justifikatzeko modua eta epeak ere (DLOren 17. artikulua). Halaber, ez zaie onuradunei zerga eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioetan eguneratuta daudela egiaztatzeko eskatzen (DLOren 14. artikulua). Eta azkenik, ez da BAOn argitara eman emakidaren ebazpena (DLOren 18.2 artikulua).
Kontratazioa:
- Kultur Etxea: Lizeo Antzokia eta Elai-Alai aretoa kudeatzeko emakida kontratuan, 2004ko ekitaldian esleitu zenean, honako akats hauek azaleratu dira:
" Administrazio Klausula Partikularren Pleguek, besteak beste, lehiatzaileen esperientzia eta kaudimenean oinarritutako irizpideak barne hartzen dituzte eta ez eskaintzaren ezaugarri teknikoetan oinarritutakoak (APKLTBren 86.1 artikulua).
" Ez zaio esleipen hartzaileari zerga eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioetan eguneratua dagoelako egiaztagiririk eskatzen (APKLTBren 79.2 artikulua).
- Ekimen Profesionalen Zentroa: eraikuntzako eskola-tailer bihurtzeko Madariene baserria zaharberrituko da; hori zaharberritzeko obren kontratuan, 2008an 418 mila euroko zenbatekoarekin esleitutakoan, honako akats hauek azaleratu dira:
" Ez da BAOn esleipen-ebazpena argitaratu (APKLTBren 93.2 artikulua).
" Obraren egikaritza bertan behera utzi zen, beharrezkoa baitzen linea eletrikoa aldatzea. Lanak bertan behera uztea ez zen formalizatu (APKLTBren 102. artikulua) eta finantzaketa ere ez zitzaion exekuzio erritmo egiazkoari egokitu (APKLTBren 14.3 artikulua).
IV.- Finantzen analisia.
Udalak azken ekitaldietan likidatutako magnitude nagusien bilakaera ondoko taulan dago zehaztua. Konparazio ondorioetarako, 10.001 eta 20.000 biztanle bitarteko (geruza honetan baitago udala) Bizkaiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udalen batez bestekoen 2007ko ekitaldiari buruzko datuak barne hartu dira (eskuragarri dauden azken datuak).
Milako eurotan Euroak biztanleko
Urtea Urtea 2007 Erref.
06(*) 07(*) 08 06 07 08 Bizk EAE
Zerga zuzenak, zeharkakoak eta tasak (1., 2. eta 3. kap.) 7.441 7.220 5.696 466 446 350 458 487
Transferentzia eta diru-laguntza arruntak (4. kap.) 7.900 12.125 11.838 495 750 728 712 703
Ondare sarrerak (5. kap.) 80 261 305 5 16 19 18 34
A. Diru-sarrera arruntak 15.421 19.606 17.839 966 1.212 1.097 1.188 1.224
Langileria gastuak (1. kap.) 3.162 3.458 3.899 198 214 240 313 346
Ondasun arrunten erosketa eta zerbitzuak (2. kap.) 5.665 6.671 6.156 355 413 379 382 409
Transferentzia eta diru-laguntza arruntak (4. kap.) 4.341 4.781 5.345 272 296 329 207 172
B. Funtzionamendu gastuak 13.168 14.910 15.400 825 923 948 902 927
Aurrezki gordina (A-B) 2.253 4.696 2.439 141 289 149 286 297
- Finantza gastuak (3. kap.) 28 93 125 2 6 8 4 9
Emaitza arrunta 2.225 4.603 2.314 139 283 141 282 288
- Maileguen amortizazioa (9 kap.) 155 211 267 10 13 16 11 28
Aurrezki garbia 2.070 4.392 2.047 129 270 125 271 260
Inbertsio errealen besterentzea (6. kap.) 13.625 7.443 4.173 854 460 257 161 134
Jasotako kapital diru-laguntzak (7. kap.) - 300 731 - 19 45 104 102
- Inbertsio errealak (6. kap.) 7.437 13.789 11.976 466 853 737 411 369
- Emandako kapital diru-laguntzak (7. kap.) - - - - - - 14 56
Kapitalezko eragiketen emaitza 6.188 (6.046) (7.072) 388 (374) (435) (160) (189)
Eragiketa ez finantzazkoen emaitzak (1.etik 7.rako kap.) 8.413 (1.443) (4.758) 527 (91) (294) 122 99
Diruzaintzako geldikina 9.121 7.301 6.083 572 450 374 492 496
Zorpetzea 12.31n 1.950 1.739 4.972 122 108 306 86 267
(*) HKEEk fiskalizatu gabeko datuak.
Iturria: EAEren Toki Entitateen Kontuen behin-behineko fiskalizazio txostena, 2007. «Bizk.» erreferentzia, 10.001 eta 20.000 biztanle bitartean dituzten Bizkaiko eta EAEko udalen datuei dagozkie.
Sarrera arruntak: 2007an % 27 igo ziren eta % 9 murriztu, 2008an.
- Zerga zuzenak, zeharkakoak eta tasak Sarrera hauek % 23 egin dute behera aztergai izan dugun aldian; azpimarratzekoa da 2008ko ekitaldian 2007koarekiko izan den % 21eko beheraldia. Hona hemen aldakuntza nagusiak:
" Eraikuntza, Instalakuntza eta Obren gaineko Zergak eragindako diru-sarrerak ekitaldi bakoitzean onesten diren proiektu eta lizentzien baitakoak dira eta honenbestez, sektorearen gorabeherei zuzenean lotuak daude; sektore honek jarduera handia izan zuen 2006 eta 2007an eta hurrenez hurren, 1.631 eta 1.151 mila euro sortu zituen; aldiz 2008an, 266 mila euroko diru-sarrerak eragin ditu.
" Tasak eta bestelako sarrerak eragindako sarrerek % 3 egin dute behera 2007an eta % 22, berriz, 2008an. Beheraldi hau hirigintzako lizentziek eta zabor bilketa tasak eragindako sarrera txikiagoen ondorio da; izan ere, hirugarren hiruhilekoaren likidazioa erregistratzean atzeraldiak izan baitira.
- Transferentzia eta diru-laguntza arruntak: 2007an % 53 igo ziren eta % 2 murriztu, 2008an. Udalkutxa da osagairik garrantzitsuena eta horren likidazioak onartzen diren ekitaldian erregistratzen ditu udalak, zorpetzen diren urteari egotzi beharrean; honegatik, 2008ko likidazio negatiboak ez du ondoriorik eragiten 2009ra arte. Kontzeptu honen izenean hirurtekoan zorpetutako sarrerak 8.624, 9.763 eta 9.285 mila eurokoak izan dira. Honez gain, 2007ko ekitaldian aparteko diru-sarrerak jaso ziren EAE eta BFAtik, 280 eta 150 mila eurokoak, hurrenez hurren, Gernikako bonbardaketaren 70. urteurreneko oroitza-ekitaldietarako.
Funtzionamendu gastuak: % 17 egin dute gora 2006ko ekitaldiarekiko eta langile gastuak eta transferentzia arruntek eragindako gastua % 23 gehitu da; ondasun arrunt eta zerbitzuen erosketa, berriz, % 8 igo da. Urtearteko bariazioak % 13 eta % 3koak izan ziren 2007 eta 2008an, hurrenez hurren.
- Langile gastuak: aztertutako aldian % 23 gehitu ziren, Enplegu Publikoen Eskaintzen deialdien ondoren funtzionario berriak laneratzearen ondorioz.
- Ondasun arrunten erosketa eta zerbitzuak: 2007ko ekitaldian azpimarratzekoa da Gernikako bonbardaketaren 70 urteurrena oroitzeko egindako 934 mila euroko gastua.
- Transferentzia eta diru-laguntza arruntak: 2008an % 12 igo ziren eta % 10, 2007an. 2008ko ekitaldian aurreko ekitaldietan jasotako Izartu I programako sarreren itzuleratik eratorritako 398 milako gastuak euro gailentzen dira; baita, familiei laguntza berriak emateko deialdia ere, sarbideetan, igogailuen instalakuntzan eta fatxaden zaharberritzeetan hobekuntza lanak finantzatzeko emanak, 139 mila euroan. 2007ko ekitaldian azpimarratzekoa da Lanbide Ekimenetarako Zentroa Erakunde Autonomoari Madariene baserria zaharberritzeko lanak finantzatzeko emandako transferentzietan izan den igoera; lanak 418 mila euroan esleitu ziren eta EAEk eta Udalak, hurrenez hurren, % 29 eta % 71n finantzatu zituzten.
Aurrezki gordina: magnitude honek antzeko zifrak erakusten ditu 2006 eta 2008ko ekitaldietan; aldiz, berariaz gailentzen da 2007ko ekitaldia, aurreko eta hurrengo ekitaldiko aurrezkiarekiko, hurrenez hurren, 2 eta 1,92ko balioa baitu, ekitaldi horretan sarrera arruntek gora egin izanaren ondorioz. 2008an eskuratutako Aurrezki Gordinak bide eman du sarrera arrunten % 13ak kapitalezko eragiketak finantzatzeko.
Kapitalezko eragiketen emaitza: aztergai izan dugun hirurtekoan hirigintzako jarduera garrantzitsuak egin ziren Txaporta eta Santa Luzian eta horren ondorioz, 2006an emaitza positiboa izatea ekarri dute (lursailen salmenta eta hirigintzako kuotak); ondoko ekitaldietan emaitza garbia ez da hainbestekoa izan. 2007an eta 2008an batez besteko inbertsio ahalegin garbia urteko 6.500 mila eurokoa izan da; orobat, 2008ko ekitaldian Astra lantegi zaharreko lursailen erosketa garrantzitsua egin zen (4.500 mila euro).
Eragiketa ez finantzazkoen emaitzak: 2007 eta 2008ko ekitaldietan, hurrenez hurren, 1.443 eta 4.758 mila euroko saldo negatiboa izan du, izan ere, inbertsioen zati bat Diruzaintza Geldikin bidez eta beste zorpetze batekin finantzatu baita.
Zorpetzea: 2008an 3.500 mila euroko mailegua kontratatu zen Astrako lursailak erosteko; horren bidez zorrak sarrera arrunten % 28aren parea jo zuen 2008ko abenduaren 31n. Itzultzeko gaitasunaren terminoetan, zorraren bolumena 2,4 aldiz da 2008ko Aurrezki Garbia.
Diruzaintza geldikina: magnitude honek % 17 egin du behera 2007ko ekitaldiarekiko. Gainera, Udalak ez du 2008ko ekitaldian Itunpeko zergetan izandako partaidetzak (Udalkutxa) eragindako likidazio negatiboa kontuetaratu, 1.153 mila eurokoa. Udalkutxaren eragina eta Epaitegi honek proposatutako doiketak aintzat hartzen baditugu (644 mila euro), 2008ko ekitaldian Diruzaintza Geldikinaren murrizketa 2007ko ekitaldiarekiko % 49koa da.
Biztanleko ratioak-beste udal batzuekiko alderaketa: informazio modura, 10.001 eta 20.000 biztanle bitarteko (geruza honetan baitago udala) Bizkaia eta EAEko udalen batez bestekoaren 2007ko ekitaldiari buruzko datuak barne hartu ditugu (eskuragarri dauden azken datuak). Udalaren datuekiko alderaketak egin ahal izateko, gogoan hartu behar dira zerbitzuak ematean dauden aldeak, izan ere, zenbaitetan zerbitzuak zuzenean ematen baitira udal administraziotik bertatik, eta beste zenbaitetan, erakunde autonomo, merkataritza sozietate publikoen bidez edo zeharka, mankomunitate, partzuergo edo merkataritzako beste sozietate batzuen bidez. Ez da alde handirik ikusten, inbertsioetarako ahaleginean izan ezik, Bizkaia eta EAEko udalen batez bestekoa bikoizten baitu; honek zorpetzea handiagotzea ekarri du eta 2008ko ekitaldian, Lurraldeko eta EAEko batez bestekoak gainditu ditu.
Ondorioa: Udal Administrazioek egiten dituzten inbertsioen balizko finantzaketa iturriak honako hauek dira: ekitaldi bakoitzean sortzeko gai diren aurrezki garbia, diruzaintza geldikinak eta diru-laguntza bidez edo zorpetze berri baten bidez eskura dezaten kanpoko finantzaketa. Gernika-Lumoko Udalak aztergai izan dugun aldian aurrezki garbi positiboa erakutsi du; horrek inbertsio programa apala finantzatzeko bide emango du (2008ko kapitalezko eragiketen kostu garbiaren % 29a). Udalkutxaren murrizketaren eragina ez da 2008ko kontuetan jasotzen eta honenbestez, hori aintzat hartuko bagenu, ratioa nabarmen urrituko litzateke, Diruzaintza Geldikina bezalaxe. Nolanahi dela ere, udalak ez du zorpetze maila handirik.
2008ko uztailaren 16ko Osoko bilkurak 4 urtetarako Plan Ekonomiko Finantzarioa onetsi zuen; planak inbertsioak mugatzea aurreikusten du, udalerriko gune jakin batzuk hobetzeko hainbat ekintza orokorretara mugatuz eta zenbait funtzionamendu gastu jakin murrizteko ahalegina eginez.
2009ko ekitaldiko likidaziotik eskuratutako datuen arabera, aurrezki garbia (1.543 mila euro) murriztu egin da 2008ko ekitaldiarekiko (2.047 mila euro); hala eta guztiz ere, behar hainbatekoa izan da kapitalezko eragiketen emaitza finantzatzeko, behera egin baitu inbertsioen exekuzio mailak eta kanpoko finantzaketatik eratorritako diru-baliabide garrantzitsuak eskuratu baitira, berriz ere zorpetzera jo beharrik izan gabe. Etorkizunean, aztertu ditugun magnitudeen bilakaera aintzat hartuta, aurreikusgarria dena, udalak inbertsioak egiteko duen gaitasuna aparteko baliabideak eskuratzeari meneratua dago.
V.- Urteko kontuak.
V.1.- Udala.
2008KO EKITALDIAREN AURREKONTU LIKIDAZIOA Mila euro
AURREKONTUA ESKUBIDE. KOBR. %
SARRERAK HASIER. ALDAK. B.-BETIK. KITAT. KOBR. GABEA EXEK.
1.- Zerga zuzenak 4.163 - 4.163 3.833 3.359 474 92
2.- Zeharkako zergak 750 - 750 266 239 27 35
3.- Tasak eta bestelako sarrerak 1.699 - 1.699 1.597 1.411 186 94
4.- Transferentzia arruntak 11.926 14 11.940 11.838 11.722 116 99
5.- Ondare sarrerak 79 - 79 305 305 - 386
6.- Inbertsio errealen besterentzea 6.478 - 6.478 4.173 1.203 2.970 64
7.- Kapitalezko transferentziak 665 551 1.216 731 386 345 60
8.- Aktibo finantzarioak 30 7.151 7.181 7 3 4 (*) 24
9.- Finantza pasiboak - 3.500 3.500 3.500 3.500 - 100
DIRU-SARRERAK GUZTIRA 25.790 11.216 37.006 26.250 22.128 4.122 (*) 88
(*) Exekuzioaren % kalkulatzerakoan Diruzaintza Geldikina txertatzearen eragina zuzendu da.
GASTUAK
1.- Langileria gastuak 4.101 10 4.111 3.899 3.808 91 95
2.- Ondasun arrunten erosketa eta zerb. 6.125 404 6.529 6.156 5.502 654 94
3.- Finantza gastuak 98 38 136 125 125 - 92
4.- Transferentzia arruntak 5.385 258 5.643 5.345 4.226 1.119 95
6.- Inbertsio errealak 9.712 10.578 20.290 11.976 11.023 953 59
8.- Aktibo finantzarioak 102 (72) 30 7 7 - 24
9.- Finantza pasiboak 267 - 267 267 267 - 100
GASTUAK GUZTIRA 25.790 11.216 37.006 27.775 24.958 2.817 75
SARRERAK - GASTUAK (1.525)
AURREKONTU ITXIEN ALDAKETA Mila euro
HASIER.
ZORRA BALIOG. KOBR./
ORDAIN. AZKEN
ZORRA
Zordunak 6.293 300 4.055 1.938
Hartzekodunak 3.263 - 2.882 381
AURREKONTU ITXIEN EMAITZA (300)
AURREKONTUAREN EMAITZA Mila euro
Eskubide kitatuak 26.250
Obligazio aitortuak (27.775)
INDARREKO AURREKONTUKO ERAGIKETA AURREKONTUZKOEN EMAITZA (1.525)
AURREKO EKITALD. KITATUTAKO AURREKONTU ERAGIKETEN EMAITZA (300)
EKITALDIAREN AURREKONTU EMAITZA (1.825)
Finantziazio-desbideraketak (60)
Diruzaintza geldikinarekin finantzatutako gastuak 4.799
DOITUTAKO AURREKONTUAREN EMAITZA 2.914
DIRUZAINTZAKO GELDIKINA Mila euro
Diruzaintza geldikina 2008-01-01ean 7.301
Aurrekontuaren emaitza (1.825)
Huts egindakoen hornidurarako dotaz. aldaketak 607
DIRUZAINTZA GELDIKINA 2008-12-31n 6.083
Diruzaintza 4.571
Aurrekontuko zordunak 6.060
Aurrekontuz kanpoko zordunak 578
Aurrekontuko hartzekodunak (3.198)
Aurrekontuz kanpoko hartzekodunak (487)
Kaudimengabezietarako hornidurak (1.441)
DIRUZAINTZA GELDIKINA 2008-12-31n 6.083
Finantzaketa atxikia duten gastuetarako Diruzaintza Geldikina (12)
GASTU OROKORRETARAKO DIRUZAINTZA GELDIKINA 6.071
2008-12-31n ZORPETZEA 4.972
EGOERAREN BALANTZEA 2008 ETA 2007KO ABENDUAREN 31n Mila euro
AKTIBOA 08 urtea 07 urtea PASIBOA 08 urtea 07 urtea
IBILGETUA 103.608 91.632 BEREZKO FONDOAK 104.719 97.194
Erabilera orokorrekoa 47.483 36.717 Ondarea 36.736 36.736
Ibilgetu ezmateriala 2.002 1.756 Atxikitako ondarea (2.124) (2.124)
Ibilgetu materiala 52.266 51.302 Aurreko ekitaldietako emaitzak 62.582 50.400
Ibilgetu finantzarioa 1.857 1.857 Galerak eta Irabaziak 7.525 12.182
HARTZEKODUNAK EPE LUZERA 4.705 1.472
Finantzetx. maileguak epe luzera 4.705 1.472
ZORDUNAK 5.165 4.783
Aurrekontuzkoak 6.060 6.293 HARTZEKODUNAK EPE LABURRERA 3.952 4.166
Aurrekontuz kanpokoak 546 538 Aurrekontuzkoak 3.198 3.263
Kaudimengab. zuzkid. (1.441) (2.048) BEZarengatiko hartzek. 60 213
Entitate publiko hartzekodunak 206 162
FINANTZA-KONTUAK 4.603 6.417 Finantzetx. maileg. epe lab. 267 267
Aldi bateko finantza inberts. 32 30 Bermeak eta gordailuak 221 261
Diruzaintza 4.571 6.387
AKTIBOA GUZTIRA 113.376 102.832 PASIBOA GUZTIRA 113.376 102.832
2008 ETA 2007KO EKITALDIEN GALERA-IRABAZIEN KONTUA Mila euro
GASTUAK 08 urtea 07 urtea DIRU-SARRERAK 08 urtea 07 urtea
Langileen gastuak 4.042 3.568 Negozio zifratik zenbateko garbia 1.193 1.654
Kaudimengab. zuzkid. aldak. (607) (227) Zerga zuzenak 3.833 4.014
Kanpoko zerbitzuak 5.973 6.527 Zeharkako zergak 266 1.174
Tributuak 40 33 Jasotako transf. eta diru-lag. 12.569 12.425
Kanpoko zerbitzuak 5.345 4.781 Kudeaketa arrunteko bestel. sarrerak 2.792 3.591
USTIAKETA MOZKINA 5.860 8.176
FINANTZA EMAITZA P0SITIBOAK 114 106
AURREKO EKITALDIETAKO GALERAK 300 414
APARTEKO EMAITZA POSITIBOAK 1.851 4.314
EKITALDIKO MOZKINA 7.525 12.182
V.2.- Toki Erakunde Autonomoak.
2008KO AURREKONTUAREN LIKIDAZIOA Mila euro
AITORTUTAKO ESKUBIDEAK KULTUR ETXEA EUSKALTEGIA EPZ KIROLAK
3.- Tasak eta bestelako sarrerak 298 67 23 487
4.- Transferentzia arruntak 1.896 379 677 1.557
5.- Ondare sarrerak 17 2 8 10
8.- Aktibo finantzarioak - 6 3 -
GUZTIRA 2.211 454 711 2.054
2008KO AURREKONTUAREN LIKIDAZIOA Mila euro
OBLIGAZIO ONARTUAK KULTUR ETXEA EUSKALTEGIA EPZ KIROLAK
1.- Langileria gastuak 1.220 375 432 561
2.- Ondasun arrunten erosketa eta zerbitz. 780 32 187 982
3.- Finantza gastuak - - - 3
4.- Transferentzia arruntak 113 6 2 271
6.- Inbertsio errealak 58 3 77 263
8.- Aktibo finantzarioak - 6 3 -
GUZTIRA 2.171 422 701 2.080
AURREKONTU ITXIEN ALDAKETA Mila euro
KULTUR ETXEA EUSKALTEGIA EPZ KIROLAK
ZORDUNAK
Hasierako zorra 134 - 437 149
Baliogabetzeak - - 1 -
Kobrantzak 134 - 55 147
Azken zorra - - 381 2
HARTZEKODUNAK
Hasierako zorra 90 10 55 60
Baliogabetzeak - - - -
Ordainketak 90 10 52 60
Azken zorra - - 3 -
AURREKONTUAREN EMAITZA Mila euro
KULTUR ETXEA EUSKALTEGIA EPZ KIROLAK
Eskubide kitatuak 2.211 454 711 2.054
Obligazio aitortuak (2.171) (422) (701) (2.080)
INDARREKO AURREK. ERAGIKETEN EMAITZA 40 32 10 (26)
AURREKO EKITALD. ERAGIKETEN EMAITZA - - (1) -
EKITALDIAREN AURREKONTUKO EMAITZA 40 32 9 (26)
Finantziazio-desbideraketak - - (106) -
Diruzaintza geldikinarekin finantzatutako gastuak - - 36 45
DOITUTAKO AURREKONTUAREN EMAITZA 40 32 (61) 19
DIRUZAINTZAKO GELDIKINA Mila euro
KULTUR ETXEA EUSKALTEGIA EPZ KIROLAK
Diruzaintza 105 48 115 68
Aurrekontuko zordunak 270 141 634 232
Aurrekontuz kanpoko zordunak - - - -
Aurrekontuko hartzekodunak (147) (5) (20) (173)
Aurrekontuz kanpoko hartzekodunak (52) (19) (23) (29)
(Kobratzeko zalantzazko saldoak) - - - -
DIRUZAINTZA GELDIKINA 2008-12-31N 176 165 706 98
Finantzaketa atxikia duten gastuetarako DG - - (117) 68
GASTU OROKORRETARAKO GELDIKINA 176 165 589 98
EGOERAREN BALANTZEA 2008KO ABENDUAREN 31-N Mila euro
KULTUR ETXEA EUSKALTEGIA EPZ KIROLAK
IBILGETUA 2.163 311 644 2.837
Erab. orok. emandako azpieg. eta ondasunak 9 - - -
Ibilgetu materiala 2.154 311 644 2.837
ZORDUNAK 270 141 634 232
Aurrekontuko zordunak 270 141 634 232
FINANTZA-KONTUAK 105 48 115 68
Diruzaintza 105 48 115 68
AKTIBOA 2.538 500 1.393 3.137
BEREZKO FONDOAK 2.339 476 1.350 2.935
Ondarea 71 37 75 -
Atxikita dagoen ondarea 1.451 183 105 -
Aurreko ekitaldietako emaitzak 719 221 1.075 2.698
Galerak eta Irabaziak 98 35 95 237
HARTZEKODUNAK EPE LABURRERA 199 24 43 202
Aurrekontuko hartzekodunak 147 5 20 173
Entitate publiko hartzekodunak 52 19 20 25
Bermeak eta gordailuak epe lab. - - 3 4
PASIBOA 2.538 500 1.393 3.137
2008KO EKITALDIAREN GALERA-IRABAZIEN KONTUA Mila euro
KULTUR ETXEA EUSKALTEGIA EPZ KIROLAK
ZOR
Langileen gastuak 1.223 376 435 562
Kanpoko zerbitzuak 776 31 184 922
Tributuak 1 - - 59
Emandako transferentzia eta diru-laguntzak 113 6 2 271
Kaudimengab. zuzkid. aldak. - - (1) -
Gastu finantzario eta antzekoak - - - 3
Aurreko ekitaldietako gastu eta galerak - 1 -
GASTUAK 2.113 413 621 1.817
HARTZEKO
Negozio zifratik zenbateko garbia 282 56 - 463
Emandako transferentzia eta diru-laguntzak 1.896 379 685 1.557
Bestel. kudeaketa sarrerak 32 11 23 32
Sarrera finantzarioak 1 2 8 2
Beste ekitaldi batzuetako sarr. eta mozkinak - - -
DIRU-SARRERAK 2.211 448 716 2.054
Emaitza: (Galera)/Mozkina 98 35 95 237
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak aurkeztutako txostenaren gaineko alegazioak, 2008. Urteari dagokion Gernika-Lumoko Udalaren eta beronen Tokiko Erakunde Autonomoetako Kontu Orokorraren fiskalizazioari buruzkoa:
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak 2008ko kontuei buruz egindako fiskalizazio txostenari alegazioak (Idazkaritza):
1.- Alegazioak udalari buruzko txostenaren emaitzei (II.1).
1.1.- Alegazioak II.1.1 epigrafeari: «Legezkotasuna betetzeari buruzko iritzia».
Langileak.
Aldi baterako lan-kontratudun langileak kontratatzearen arazoa hautatzeko modua izan da, ez baitago hautatze-prozesua bera ezartzen duen araurik eta, ondorioz, ez dira betetzen aukeren, merituaren eta gaitasunaren berdintasun-printzipioak errespetatzeko eskakizunak. Proposamenen artean hautatzeko, Enplegu Zerbitzuen ordezko baliabide orokorra ez da modurik egokiena. Hori dela eta, prozedura hori jadanik baztertu egin da eta orain lan-poltsen edo itxaron-zerrenden bidez burutzen da hautaketa, aurrez oinarriak eta deialdi publikoa duen hautapen-prozesua ezarriz.
Horrez gain, funtzionarioak edo lan-kontratudun langileak hautatzeko prozesuetan erabakitzen da posturik ez duten onetsitakoek ordezkapenak edo aldi baterako beharrizana izanez gero lanpostuen itxaron-zerrenda osatuko duten ala ez bitarteko langile gisa.
Aldi baterako lan-kontratu batzuk mugagabe bihurtu izanak ez du esan nahi nahitaez Lan Postuen Zerrendan gehitu eta plantillako lanpostu gisa sortu behar direnik. Gogoratu, adibidez, Langileen Estatutuko 15.5 artikulua aplikatuz langile mugagabetzat (ez finkoak) jo diren eta plan eta proiektu jakinei loturiko kontratuak. Horregatik, Gernika-Lumoko Udala aspalditik ari da negoziazio-mahaian sindikatuetako ordezkariekin aztertzen zeintzuek betetzen dituzten behar bezala egiturazko beharrizanak eta zeintzuek barne har daitezkeen Lanpostuen Zerrendan.
Kontratazioa.
4.- Eginda dago parkeak eta lorategiak mantentzeko zerbitzua lizitatzeko berau arautzen duen baldintza tekniko eta administrazio-baldintzen agiria, eta Santa Lutxi egoitzen poligonoak izango dituen lorategien eta berdeguneen azalera zehaztea baino ez da falta. Gune hori urbanizatzea udalerri osoko azaleraren ia % 50 izango da. Udalak hori jadanik onartu du.
6.- Egoitzarako hiri-lurzoruaren 170B/173c Egikaritze Unitateak kudeatzeko eta urbanizatzeko hitzarmenak unitate horien inguruan eta udalaren hirigintzako interesekoak diren guneak urbanizatzeko obrak burutuko direla jasotzen du.
Kasu horretan, lehiarik ezak sustatzaile interesdunak hirigintzako aprobetxamendurako baliatuko diren guneetako eraikinen urbanizazioa aurreratzea ekarri du. Hala, kudeaketa erraztu eta beste edozein sustatzailerentzat interesik izango ez lukeen hirigintzako jarduera bat bideragarri egin du.
2.- Alegazioak tokiko erakunde autonomoei buruzko txostenaren ondorioei (II.2).
2.1.- Alegazioak II.2.1 epigrafeari: «Legezkotasuna betetzeari buruzko iritzia».
Kultur Etxeko langileak.
Aldi baterako lan-kontratudun langileak kontratatzearen arazoa hautatzeko modua izan da, ez baitago hautatze-prozesua bera ezartzen duen araurik eta, ondorioz, ez dira betetzen aukeren, merituaren eta gaitasunaren berdintasun-printzipioak errespetatzeko eskakizunak. Proposamenen artean hautatzeko, Enplegu Zerbitzuen ordezko baliabide orokorra ez da modurik egokiena. Hori dela eta, prozedura hori jadanik baztertu egin da eta orain lan-poltsen edo itxaron-zerrenden bidez burutzen da hautaketa, aurrez oinarriak eta deialdi publikoa duen hautapen-prozesua ezarriz.
Horrez gain, funtzionarioak edo lan-kontratudun langileak hautatzeko prozesuetan erabakitzen da posturik ez duten onetsitakoek ordezkapenak edo aldi baterako beharrizana izanez gero lanpostuen itxaron-zerrenda osatuko duten ala ez bitarteko langile gisa.
Aldi baterako lan-kontratu batzuk mugagabe bihurtu izanak ez du esan nahi nahitaez Lan Postuen Zerrendan gehitu eta plantillako lanpostu gisa sortu behar direnik. Gogoratu, adibidez, Langileen Estatutuko 15.5 artikulua aplikatuz langile mugagabetzat (ez finkoak) jo diren eta plan eta proiektu jakinei loturiko kontratuak. Horregatik, Gernika-Lumoko Udala aspalditik ari da negoziazio-mahaian sindikatuetako ordezkariekin aztertzen zeintzuek betetzen dituzten behar bezala egiturazko beharrizanak eta zeintzuek barne har daitezkeen Lanpostuen Zerrendan.
Lanbide Heziketarako Ikastetxeko langileak-LHI.
Aldi baterako lan-kontratudun langileak kontratatzearen arazoa hautatzeko modua izan da, ez baitago hautatze-prozesua bera ezartzen duen araurik eta, ondorioz, ez dira betetzen aukeren, merituaren eta gaitasunaren berdintasun-printzipioak errespetatzeko eskakizunak. Proposamenen artean hautatzeko, Enplegu Zerbitzuen ordezko baliabide orokorra ez da modurik egokiena. Hori dela eta, prozedura hori jadanik baztertu egin da eta orain lan-poltsen edo itxaron-zerrenden bidez burutzen da hautaketa, aurrez oinarriak eta deialdi publikoa duen hautapen-prozesua ezarriz.
Horrez gain, funtzionarioak edo lan-kontratudun langileak hautatzeko prozesuetan erabakitzen da posturik ez duten onetsitakoek ordezkapenak edo aldi baterako beharrizana izanez gero lanpostuen itxaron-zerrenda osatuko duten ala ez bitarteko langile gisa.
Aldi baterako lan-kontratu batzuk mugagabe bihurtu izanak ez du esan nahi nahitaez Lan Postuen Zerrendan gehitu eta plantillako lanpostu gisa sortu behar direnik. Gogoratu, adibidez, Langileen Estatutuko 15.5 artikulua aplikatuz langile mugagabetzat (ez finkoak) jo diren eta plan eta proiektu jakinei loturiko kontratuak. Horregatik, Gernika-Lumoko Udala aspalditik ari da negoziazio-mahaian sindikatuetako ordezkariekin aztertzen zeintzuek betetzen dituzten behar bezala egiturazko beharrizanak eta zeintzuek barne har daitezkeen Lanpostuen Zerrendan.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak 2008ko Kontuei Buruz egindako fiskalizazio txostenari alegazioak (Kontu-hartzailetza):
1.- Txosteneko konklusioei alegazioak.
1.1.- Alegazioak II.1.2 epigrafeari: «Urteko kontuei buruzko iritzia».
Diruzaintzako Gerakinarentzat proposatzen diren doiketei buruz, ondorengo puntuak argitu behar ditugu:
1.851 mila euroko doiketaren kasuan, Bekoibarrako aparkaleku plazen emakidari buruzkoan, adierazi behar dugu 2008ko kitapenaren espedientean badagoela Kontuhartzailetzako 2009ko martxoaren 6ko txosten bat, eta honetan adierazten dela zalantzan jartzen zela eskubide hau exekutatzeko benetako aukera. Hori dela eta, eskubidearen aintzatespena zenbateko honetan kontabilizatu izanak 2008ko Diruzaintzako Gerakina gehitzea eragin zuenez, proposamena egiten zen hau zenbateko berean ez erabiltzeko, eskubide honen exekuzioa bermatu arte, bere kasuan (txostenaren kopia eransten da).
Azkenik, 2009ko ekitaldian kobratzeke zegoen aintzatespenaren saldoa anulatu egin zen, 1.772 mila euroko zenbatekoan.
Gainontzeko doiketei dagokienez, 2008an sortu eta 2009an kontabilizatu diren sarrera eta gastuei buruz, ondorengo puntuak argitzea komeni da:
a) 2008ko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren kitapena.
Zerga bi hauen kudeaketa Bizkaiko Foru Aldundiak egiten duenez borondatezko epealdian, ez ditugu kitapenaren datuak ezagutzen Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera ematen dizkigun arte. Konkretuki, aztertzen ari garen kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiak 2009ko otsailaren 13an igortzen ditu 2008ko kitapenari buruzko datuak (dokumentuaren kopia eransten da), eta momentu honetan 2008ko ekitaldia jadanik itxita dago, 2008ko Kitapena ere onetsita dagoelarik, 2009ko otsailaren 12ko Alkatetzako Dekretu bidez onetsi baitzen.
b) 2008ko hirugarren eta laugarren hiruhilabeteetako zabor tasak.
Kasu honetan ordainagirien kudeaketa borondatezko epealdian Busturialdeko Uren Partzuergoari dagokio, Udalak behin Partzuergoak bidalitako hiruhilabeteko kitapenak onetsi ondoren kontabilizatzen dituelarik sarrera eta gastuak.
Hala bada, 2008ko hirugarren hiruhilabeteko kitapena 2009ko urtarrilaren 28an onesten da, eta momentu honetan 2008ko ekitaldia jadanik itxita dago; laugarren hiruhilabetearen kasuan egoera oraindik argiagoa da, kontutan izanda hilabete honetako kitapena 2009ko maiatzaren 27an onesten dela (ordainagirien kopiak eransten dira).
c) Diruz lagungarriak diren sarreretako finantzaketa desbideraketak.
143 mila euroko desbideraketa aipatzen da, Izartu II eta Industria eta Ciutat de Berga kaleen peatonalizaziorako diru-laguntzak direla eta.
Izartu II-ren kasuan, teorikoki ekitaldi batean 640 mila euroko gastua egiteak 480 mila euroko eskubide baten sorrera eragin arren, kontutan hartu beharko da Eusko Jaurlaritzak ez duela beti diruz lagungarritzat ematen egindako gastua bere osotasunean. Hori dela eta, Udalak sarrerak behin Eusko Jaurlaritzaren irizpena ezagutu ondoren kontabilizatzen ditu, eta hau, 2008an burututako gastuari dagokionez, 2009ko ekitaldian gertatzen da.
Industria eta Ciutat de Berga kaleen peatonalizaziorako diru-laguntzari dagokionez, eskubideen aintzatespena diru-laguntza ematen duen ebazpena jasotzerakoan kontabilizatzen da, honetan zehazten den zenbatekoarekin. Programa hobetako finantzaketa desbideraketei buruzko txostenean 2008rako -165 mila euroko desbideraketa metatu bat aurreikusten da, sarrera honi lotzen baitzaizkio peatonalizazioko bigarren fasean aintzatetsitako betebeharrak (267) eta lehenengo fasekoak (494), 762 mila euroko guztizko zenbatekoarekin.
d) Jabeen aportazioak Santa Lucía.
2009ko ekitaldiari egozten zaizkio, hauei dagokien kitapena onesten duen Alkatetzako Dekretua 2009koa delako.
e) Udalkutxako kitapen negatiboa.
Udalkutxako kitapen negatiboa kontabilizatzeko Udal.net-en argitaratuta dauden Udalkutxako aurre-kitapen eta kitapenen kontabilizaziorako irizpenak jarraitu dira.
Hauen arabera, aurre-kitapena negatiboa bada, Udalak, aurrez-kitatu den urtearen hurrengo urteko urtarrilaren 1a baino lehen Aurrekontua prestatzerakoan, hasierako aurrekontuko sarreren kontuan aurreikusi ahal izango du urte horretako konturako-emateen zenbatekoa ken aurre-kitapen negatiboa.
Kitapenaren emaitza kitapenarekin bat badator, sarreren itzulketa kontabilizatuko da.
f) 2009an erregistratu diren 2008ko fakturak.
Normalean ekonomia zerbitzuetara behin 2008 ekitaldia itxita dagoenean iristen diren fakturak izaten dira, edota lehenago iritsi arren hau itxi aurretik onetsi ez direnak.
1.2.- Alegazioak II.2.2 epigrafeari: «Urteko kontuei buruzko iritzia».
Puntu honetan doiketak egiten dira bai Kultur Etxean eta bai Udalaren Kirol Patronatuan, bi kasuetan erregistro gabeko gastuengatik, eta horrez gain Kultur Etxean Musika Eskolako 2008ko abenduko kuotengatik eta 2008ko Eusko Jaurlaritzako aipatu eskolarako diru-laguntzagatik.
Erregistratu gabeko fakturei dagokienez, 2008an kontabilizatu ez izanaren arrazoia fakturak ekitaldia itxi ostean jaso edo tramitatu izana da.
Musika Eskolako 2008ko abenduko kuoten kasuan, 2008an kontabilizatu dira, 2008ko abenduaren 22ko 120080000131 zenbakidun eragiketaren arabera (ordainagiria eransten da).
2008ko Musika Eskolako diru-laguntzari dagokionez, 2008ko abenduaren 30eko ebazpen bidez onesten da; ebazpen hau 2009ko martxoaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da. Hori dela eta kontabilizatu da 2009an (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren kopia eransten da).
1.3.- Alegazioak III.1 epigrafeari: «Aurrekontua eta kontabilitatea».
Txostenean adierazten da diru-laguntza batzuk transferentzia arrunten kapituluan kontabilizatu direla, kapital transferentzia bezala kontabilizatu beharrean, eta konkretuki irisgarritasunerako eta fatxaden errehabilitaziorako diru-laguntzak aipatzen ditu. Puntu honen inguruan argitu nahi dugu 2008ko Aurrekontu Orokorraren onespenerako espedientean Kontuhartzailetzako 2008ko martxoaren 1eko oharra dagoela, eta honetan aipatzen dela klasifikazio akats hau dagoela, Aurrekontua onesteko Osoko Bilkuran ere aipatu zen akatsa, baina azkenean ez dela klasifikazio ekonomikoaren aldaketa egitea baimendu (dokumentuaren kopia eransten da).
Bestalde, adierazten da talde politikoen ordainak «Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa» kapituluan kontabilizatu direla, eta beraien izaeraren arabera «Transferentzia arruntak» kapituluan erregistratu beharko liratekeela. Puntu honetan adierazi behar dugu ordain hauek beti kontabilizatu izan direla kapitulu honetan, zerbitzuagatiko kalte-ordainei ematen zaien tratamendu bera aplikatu zaielako; hori dela eta, ordain hauek talde politikoen asistentziagatiko dieten partidan kontabilizatu izan dira, aurrekontuko 239.00 klasifikazio ekonomikoari egotzi zaizkiolarik.
Azkenik, aipatzen da Izartu I programatik aurreko ekitaldietan jasotako sarreren itzulketa, 398 mila eurokoa, gastuen kapituluan kontabilizatu dela, kapital transferentzien kapituluan sarreren murrizpen bezala kontabilizatu beharrean. Zentzu honetan aipatu behar da itzulketa hau gastu gisa kontabilizatu dela Izartu I-eko sarrera hauek ez direlako 2008an kobratu, eta ez dagoelako 2008ko aurrekontuan honi dagokion aurrekontu kontzepturik, honen diru-bilketa murriztu ahal izateko. Hori dela eta erabaki da ekitaldi itxietako eskubide hauen itzulketa gastu bezala kontabilizatzea.
RSS