Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
1191

AKORDIOA, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearena, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 4.b, 4.3.b eta 4.3.e artikuluetan aurreikusitako hautaezintasun-kausei dagokienez Euskadiko Alderdi Sozialista / Euskadiko Ezkerraren ordezkari orokorrak egindako kontsulten gainekoa.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 4.b, 4.3.b eta 4.3.e artikuluetan aurreikusitako hautaezintasun-kausei dagokienez Euskadiko Alderdi Sozialista / Euskadiko Ezkerraren ordezkari orokorrak egindako kontsulten gainean, hilabeteko honetako 2. egunean egindako batzarrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak honako erabaki hau hartu du:

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen arabera, Estatuaren ordezkari gisa, portu-agintaritza baten administrazio-kontseiluko kide izatea ez da sartzen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 4.3.b artikuluan aurreikusitako hautaezintasun-kausan (lehendakari, zuzendari orokor, idazkari orokor, edo horien antzeko eta izendapen askeko den beste edozein kargu izatea ondokoetan: zuzenbide publikoko entitateak, erakunde autonomoak, Estatuaren zuzeneko edo zeharkako partaidetza duten sozietate publiko estatalak edo zuzenbide pribatuko ente publikok). Izan ere, kontseiluko kide hori ez da aipatu kausan sartzen, baldin eta kidetasun horrek ez badakarzkio arauan zehaztu zuzendaritzako postuetakoen antzekoak diren eginkizun exekutiboak.

Sustapen Ministerioaren ordezkari gisa, kapital publikoko Bilbao Ría 2000 Sozietate Anonimoko Administrazio Kontseiluko kide izatea, gorago aipatutako zio bera dela-eta, ez da sartzen 4.3.b artikuluko hautaezintasun-kausaren barruan.

Bestalde, Hauteskunde Batzordeak uste du: tokiko sozietate publiko bateko lehendakari edo horrelako sozietate bateko administrazio-kontseiluko kide izatea, baldin eta kargu horiek zinegotzi edo alkate izateagatik betetzen badira, 4.3.e artikuluan aurreikusitako hautaezintasun-kausan sartzen da (Lurralde historikoetako tokiko sozietate publikoetako edo erakunde autonomoetako lehendakari, zuzendari orokor, gerente edo izendapen askeko beste edozein kargu).

Erabaki hau, jakitun izan daitezen, formulatu duen ordezkari orokorrari bidaliko zaio eta bai Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordeei ere. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 36.1 artikuluan xedatutakoaren indarrez, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 3a.

Lehendakaria,

FERNANDO LUIS RUIZ PIÑEIRO.


Azterketa dokumentala