Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2001eko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2742

AGINDUA, 2001eko apirilaren 19koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, soinu entzungarriaren maila neurtzeko tresnen gaineko metrologia-kontrola burutzeko prozedurak ezartzen dituena.

Estatuaren metrologia-kontrola arautzen duen irailaren 11ko 1616/1985 Errege Dekretuak (1985-09-12ko EAO) arautzen du oro har metrologia-kontrola.

Sustapen Ministerioaren 1998ko abenduaren 16ko Aginduak (1998-12-29ko EAO) garatzen eta osatzen ditu Estatuan soinu entzungarriaren maila neurtzeko tresnen (sonometroak) gaineko xedapenak.

Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 12. artikuluko 5. paragrafoak ezartzen du Autonomia Erkidego honek eskumena duela pisu eta neurrien arloko Estatuko legedia gauzatzeko.

Eskumen hori erabiliz, otsailaren 27ko 38/2001 Dekretuaren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan metrologia-kontrola burutzeko bitartekoak. Bestalde, dekretuak industria gaietan eskumena duen sailburuari dekretua garatu eta burutzeko behar diren xedapen guztiak emateko ahalmena aitortzen dio.

Aurreko xedapen horietan ezarritakoa kontuan hartuta, eta gai horri buruzko eskumenek izaera exekutiboa dutenez, Agindu honen helburua da 1998ko abenduaren 16ko Aginduan aurreikusitako sonometroen, soinu kalibratzaileen eta sonometro integratzaile eta batez besteko egileen gaineko jarduera guztiak sistematizatzea.

Horrez gain, Agindu honek ezartzen ditu soinu entzungarrien maila neurtzeko tresnen edo sonometroen gaineko metrologia-kontrola egiteko prozedurak Euskal Autonomia Erkidegoan. Prozedura horiek erabili beharko dira modeloa onartzeko fasean, jatorrizko egiaztapena egiteko fasean, konponketa edo aldaketaren baten osteko egiaztapena egiteko fasean eta aldizkako azterketak egiteko fasean.

Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoan metrologia-kontrola burutzeko bitartekoak arautzen dituen otsailaren 27ko 38/2001 Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoan xedatutakoa kontuan hartuta, honakoa

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.– Helburua eta ezarpen eremua.

1.– Dekretu honen helburua da soinu entzungarriaren maila neurtzeko tresnei (aurrerantzean sonometroak esango diegu) ezarri beharreko prozedura ezartzea, metrologia kontroleko honako fase hauek burutu ahal izateko:

– Modeloa onartzea.

– Jatorrizko egiaztapena egitea.

– Konponketa edo aldaketaren baten osteko egiaztapena egitea.

– Aldizkako egiaztapena egitea.

– Zaintzea eta ikuskatzea.

2.– Agindu honetan ezarritakoa honako tresna hauei ezarriko zaie bereziki: Euskal Autonomia Erkidegoan legezko metrologian erabiltzen diren sonometroei, soinu kalibratzaileei eta sonometro integratzaile eta batez besteko egileei, bertan egindakoak izan nahiz inportatuak izan.

II. KAPITULUA
MODELOA ONARTZEA

2. artikulua.– Eskabidea.

1.– Fabrikatzaileek edo inportatzaileek industria gaietan eskumena duen zuzendaritzari eskatu beharko diote modeloa onartzeko, eta eskabidea eskatzailearen helbideari dagokion lurralde bulegoaren bitartez egingo dute.

2.– Eskabidearekin batera honakoak aurkeztu beharko dira:

alde batetik, egindako entseiuei buruzko aldeko txostena. Ofizialki baimendutako laborategi batek luzatu beharko du txostena. Beste alde batetik, modeloaren memoria tekniko bat, eta bertan jasoko dira tresna egiteko erabili diren materialak, elementuak eta osagaiak, bai eta tresnaren funtzionamendua ere.

3. artikulua.– Eskakizunak eta onarpena.

1.– Sustapen Ministerioaren abenduaren 16ko Aginduan daude aurreikusita modeloaren onarpena eskuratu ahal izateko baldintza eta betekizunak.

2.– Industria gaietan eskumena duen zuzendariaren ebazpen baten bidez emango da modeloaren onarpena. Estatuak egiten duen metrologia-kontrola ezartzen duen irailaren 11ko 1616/1985 Errege Dekretuaren I. eranskinean dago ezarrita modeloaren onarpeneko zeinua.

III. KAPITULUA
JATORRIZKO EGIAZTAPENA

4. artikulua.– Eragindako subjektuak.

1.– Modeloaren onarpena duten titularrek derrigorrean egin beharko dute modeloaren onarpenaren arabera fabrikatutako tresna guztien jatorrizko egiaztapena, baldin eta tresnak merkaturatu nahi badituzte.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan industria gaietarako eskumena duen zuzendaritzak berak edo baimendutako laborategiek egingo dute jatorrizko egiaztapena.

3.– Jatorrizko egiaztapenak egiteko ofizialki baimenduta dauden laborategiek egingo dituzte entseiuak, eta laborategi horiek entseiuei buruzko txostenak egin beharko dituzte. Txosten horietan adierazi beharko dute ea betetzen diren erregelamenduek eskatutako betekizunak. Betekizun horiek 1998ko abenduaren 16ko Aginduan daude zehaztuta.

5. artikulua.– Prezintoak eta etiketak.

1.– Txostena aldekoa bada, jatorrizko egiaztapenak egiteko habilitazioa duen laborategiak behar diren prezinto guztiak eta egiaztapeneko etiketa ipiniko ditu, hala ezartzen baitu irailaren 11ko 1616/1985 Errege Dekretuko II. eranskinak.

2.– Era berean, egiaztatu egin beharko da ea sonometroan idatzita dauden arau horietan ezarritako inskripzio orokorrak.

6. artikulua.– Identifikazio buletina eta ziurtagiria.

1.– Entseiuak egiten dituen laborategiak bete beharko du identifikazio buletina. Buletina tresnarekin batera egongo da tresnaren balio-bizitza guztian.

2.– Tresna batek egiaztapeneko entseiuak gainditzen baditu, jatorrizko egiaztapeneko laborategiak horri buruzko egiaztagiria luzatu beharko du, eta horren ondorioz, tresna erabiltzeko modukoa dela aitortuko da.

3.– Jatorrizko egiaztapenak aldizkako egiaztapenaren ondorioak izango ditu.

IV. KAPITULUA

KONPONKETA EDO ALDAKETAREN BATEN
OSTEKO ETA ALDIZKAKO EGIAZTAPENAREN
OSTEKO EGIAZTAPENA.

7. artikulua.– Xedapen orokorrak.

1.– Tresna bati bere osagaietako bat aldatzen bazaio eta aldaketa horrek neurketari eragiten badio, konponketa hori egiaztatu beharrekotzat joko da.

2.– Modeloaren ezaugarri teknikoak aldatzen dituen edozein ikutu ere aldaketatzat joko da. Aldaketak handiak badira, berriro onartu beharko da modeloa. Aldaketen ondorioz ateratzen dena lehendik onartuta dagoen modelo bat bada, ez da berriro onartu beharrik izango.

3.– Tresna horiek fabrikatzaileak berak edo baimendutako konpontzaile batek baino ezin izango ditu konpondu edo aldatu; baina, horretarako, ezinbesteko dute tresna mota bakoitzarentzat behar diren giza-baliabide eta baliabide tekniko nahikoa izatea, bai eta Metrologia Kontrolerako erregistroan inskribatuta egotea ere.

4.– Tresna bat konpondu edo aldatu osteko egiaztapena egiteko, 1998ko abenduaren 16ko Aginduaren IV. kapituluan ezarritakoa bete beharko da. Horrez gain, hurrengo artikuluetan ezarritakoa ere bete beharko da.

5.– Tresna bat konpondu edo aldatu osteko egiaztapenak aldizkako egiaztapenak dituen ondorio berberak izango ditu.

6.– Urtero eskatu beharko da zerbitzuan dauden tresnen aldizkako egiaztatpena egiteko. Era honetako egiaztapenen balioa urte betekoa da.

7.– Aldizkako egiaztapena egiteko, 1998ko abenduaren 16ko Aginduaren IV. kapituluan ezarritakoa bete beharko da. Horrez gain, hurrengo artikuluetan ezarritakoa ere bete beharko da.

8. artikulua.– Eskabideak.

1.– Tresna bat konpondu edo aldatu ostean, baina tresna hori zerbitzuan hasi baino lehen, tresnaren titularrak ondoko agiri horiek aurkeztu beharko ditu zeregin horretarako baimena duen Metrologia Egiaztapeneko Entitatean (hurrengo artikuluko 1. paragrafoan adierazitako kasuan izan ezik). Gauza bera egin beharko dute aldizkako egiaztapena egin ostean. Hona hemen agiriok:

– Egiaztapena egiteko eskabidea.

– Tresnaren identifikazio buletina. (Ikusi I. eranskina).

2.– Beharrezkoa bada, honakoak ere adierazi beharko dira: konponketa edo aldaketa zenbaterainokoa izan den, zer aldatu den eta zeintzuk kontrol edo doiketa egin diren.

9. artikulua.– Metrologia Kontroleko Buletina luzatzeko administrazioa azterketa.

1.– Oro har sonometroek modeloaren onarpena eta jatorrizko egiaztapena izan beharko dituzte. Ez dute betekizun hori betebeharrik izango 1998ko abenduaren 16ko Agindua indarrean sartu baino lehenagoko tresnek. Horrelakoetan, tresna bat egiaztatzeko aurkezten den lehenengo aldian, tresna bera ere aurkeztu beharko da dagokion lurralde bulegoan, tresna aztertu egin behar delako. Tresnarekin batera identifikazio buletina ere aurkeztu beharko da. Administrazio azterketa egin ostean, administrazioak identifikazio buletinaren kopia zigilatua emango dio titularrari.

2.– Beste kasu guztietan baimendutako metrologia egiaztapenerako erakunde batek egingo du tresnaren gaineko administrazio azterketa. Horrelakoetan, erakunde horrek gainbegiratu beharko du ea eskabidea beteta dagoen, ea identifikazio buletineko datu guztiak dauden eta ea datu horiek egokiak diren aurkeztutako tresnarentzat.

10. artikulua.– Entseiuak.

1.– Erregelamenduetan adierazten diren entseiuak baimendutako metrologia egiaztapenerako erakunde batek egin beharko ditu.

2.– Entseiuak egin ostean, egiaztapenerako erakundeak protokolo batean jasoko ditu entseiuetako datuak. Protokolo horretan honakoak sartuko dira: emaitza, exekuzio data eta tresnaren identifikazioa.

11. artikulua.– Egiaztapen ziurtagiria eta adostasuna.

1.– Entseiuetako emaitzak aldekoak izan badira, egiaztapen-ziurtagiria luzatu beharko da. Ziurtagiriaren eredua Agindu honetako II. eranskinean dago. Egiaztapenak ondorioak izango ditu entseiuen exekuzio datatik aurrera.

2.– Entitate horrek berak baimena badu otsailaren 27ko 38/2001 Dekretuan ezarritakoaren araberako egiaztapenak egiteko, entitateak berak luzatuko du egiaztapen ziurtagiria.

3.– Entitateak ez badu baimenik, ordea, bere lurraldeko industriako lurralde bulegora bidali beharko du protokoloa (gainontzeko dokumentazio guztiarekin batera). Egiaztapeneko entitateak berak edo aparailuaren titularrak bidali beharko ditu protokoloa eta dokumentuak.

12. artikulua.– Aldeko entseiuak.

Tresna batek ez badu aldeko egiaztapenik lortzen, egiaztapeneko entitateak horren berri eman beharko du protokoloan, eta etiketa autoitsaskor gorri bat ipiniko dio tresnari. Etiketa desitsasten denean, suntsitu egingo da eta etiketan "Tresna hau ez dago zerbitzuan" testua idatziko da. Beraz, aparailua ezin izango da zerbitzuan ipini, akatsak konpondu arte, eta berriro entseiuak egin, eta aldeko emaitza lortu arte.

13. artikulua.– Prezintoak eta etiketak.

Probak egin dituen baimendutako egiaztapen erakundeak berak ipiniko ditu erregelamenduko prezintoak eta egiaztapen etiketa. Etiketan adieraziko du hurrengo aldizkako ikuskapena noiz egin behar den.

V. KAPITULUA
IKUSKAPENAK ETA TASAK

14. artikulua.– Ikuskapenak.

1.– Metrologia egiaztapenaren gaineko araudiak ezarritako betetzeko, industria gaietan eskumena duen zuzendaritzak eta lurralde bulegoek egoki irizten dizkieten ikuskapen eta egiaztapenak egingo dituzte.

2.– Erabiltzaileren batek ikusten badu Agindu honetan araututako tresnaren bat ez dabilela behar bezala, metrologia egiaztapena egiteko eskatu ahal izango dio lurralde bulegoari. Egiaztapenaren gastuak administrazioaren kontura izango dira. Baina argi badago salaketak ez zuela inolako zuztarrik, salatzaileak berak ordaindu beharko ditu gastuak.

15. artikulua.– Tasak eta prezioak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko 13/1998 Legeak ezarritako tasak ezarri ahal izango ditu Euskal Administrazioak, eta ez du zerikusirik izango laborategiak emandako prezioekin.

2.– Baimendutako egiaztapenerako entitate eta laborategiek urtero jakinarazi beharko diote industria gaietan eskumena duen zuzendaritzari urtean egindako jarduera guztien laburpena eta haiek jardun duten metrologia kontroleko fase bakoitzaren laburpena. Jarduerak lurralde historikoka sailkatuta egongo dira.

16. artikulua.– Informazioa bidaltzea.

Laborategiek eta egiaztapenerako entitateek urtero bidaliko dute, urtarrilaren lehen hamabostaldian, industria gaietan eskumena duen Zuzendaritzara, urtean zehar egindako jardueren gaineko laburpena, bai eta egindako metrologia kontroleko fase bakoitzari buruzkoa ere. Jarduerak Lurralde Historikoka sailkatuta egon beharko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Industria gaietan eskumena duen zuzendaritzari ahalmena ematen zaio Agindu honetan aurreikusitakoa gauzatu eta ezartzeko beharrezkoak diren jarraibideak eman ditzan.

Bigarrena.– Agindua hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hogei egunera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 19a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.

I ERANSKINA / ANEXO I

SONOMETROEN IDENTIFIKAZIO BULETINA

BOLETÍN DE IDENTIFICACIÓN DE SONÓMETROS

TITULARRA / TITULAR

Jabearen izen-abizenak / Nombre del propietario:

IFZ / N.I.F.:

Helbidea / Dirección:.

Herria / Localidad P.K. / C.P.

Tel.:........................Fax:................................. N.º R.E.I. zk.

TRESNA / INSTRUMENTO

Tresna mota / Tipo de Instrumento:

Fabrikatzailea / Fabricante:

Marka / Marca: ............. Modeloa / Modelo:

Tresnaren ohiko lekua edo kokapena / Lugar habitual de ubicación o de emplazamiento: ...............................................

Zerbitzuan jarri zen data / Fecha de puesta en servicio: .........

Modeloaren onarpen zenbakia / Número de aprobación de modelo: ........................EAOko data / Fecha de BOE:

Jatorrizko egiaztapenaren data / Fecha de verificación primitiva: .................................

Egiaztapen kontroleko entitatea / Autoridad de control de la verificación.....................................................

Lurralde bulegoaren zigilua edo baimendutako erakudearena

Sello Oficina Territorial u Organismo autorizado

.......... Berariazko datuak jartzeko

...........Rellenar con los datos específicos.

II ERANSKINA / ANEXO II

SOINU ENTZUNGARRI MAILAK NEURTZEN DITUZTEN
TRESNEN ALDIZKAKO EGIAZTAPENAREN ZIURTAGIRIA
CERTIFICADO DE VERIFICACIÓN PERIÓDICA
DE INSTRUMENTOS DESTINADOS A MEDIR NIVELES DE SONIDO AUDIBLE
Identifikazio Zk. / N.º Identificación MT SON

TITULARRA / TITULAR.

Enpresaren Izena / Razón Social:

Helbidea / Dirección:

KOKAPENA / SITUACIÓN

Helbidea / Dirección:

TRESNA / INSTRUMENTO

Fabrikatzailea / Fabricante:

Marka / Marca:

Modeloa / Modelo:

Serie Zkia. / N.º Serie:

Mota / Clase:

1998ko abenduaren 16ko Ministerioaren Aginduan ezarritako entseiuak egin ondoren hurrengo hau ziurtatzen da: tresna honek, aipatutako egiaztapenaren metrologia-kontrola gainditu duela. Egiaztapenak eta neurketak egin ziren une eta baldintzei dagozkie emaitzak, .........erreferentzia duten entseiuen protokoloaren arabera. 1988/12/29ko Agindauk (311 zenbakiko EAO) soinu entzungarriaren mailak neurtzen dituzten tresnak arautzen ditu, konponketa edo aldaketa baten ondorengo egiaztatze fasean eta aldizkako egiaztatze fasean.

Ziurtagiri honek urte bateko balioa du igortzen den egunetik aurrera. Epea bukatu aurretik titularrak aldizkako egiaztapen berri bat eskatu beharko du.

Realizados los ensayos establecidos en la Orden Ministerial de 16 de diciembre de 1998, BOE n.º 311, de fecha 29/12/98 por la que se establece el Control Metrológico de los instrumentos destinados a medir niveles de sonido audible, en sus fases de verificación después de reparación o modificación y de verificación periódica, se acredita que el instrumento, objeto del presente Certificado ha superado el control metrológico de verificación indicado, refiriéndose los resultados al momento y condiciones en que se efectuaron las comprobaciones y mediciones, de acuerdo al protocolo de ensayos con referencia .................

El presente certificado tiene un año de validez, a partir de la fecha de emisión, debiendo solicitar el titular nueva verificación periódica antes de finalizar el plazo señalado.

.........., ...... ko ....... (e)an En ........, a... de....de ......
Iz. / Fdo.:

Azterketa dokumentala