69. zk., 2001eko apirilaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Herrizaingo Saila
1892
34/2001 DEKRETUA, otsailaren 20koa, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurrien gain eskumena daukaten Autonomia Erkidegoko organoak zeintzuk diren adierazten duena (hutsen zuzenketa).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurrien gain eskumena daukaten Autonomia Erkidegoko organoak zeintzuk diren adierazten duen otsailaren 20ko 34/2001 Dekretu hori 2001eko martxoaren 2an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ( 44 zk.) argitaratu zen, eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:
– 3.2 artikuluan, honakoa dioenean:
"Artikulu honetan Herrizaingo Sailari ezarri zaizkion eginkizunak Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzaren bitartez beteko dira, c), l) eta n) idatz-zatietan azaltzen direnak izan ezik, hauek Herrizaingo sailburuak beteko baititu, edo berak eskuorde izendatzen duen organoak."
Honakoa esan behar du:
"Artikulu honetan Herrizaingo Sailari ezarri zaizkion eginkizunak Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzaren bitartez beteko dira, c), m) eta o) idatz-zatietan azaltzen direnak izan ezik, hauek Herrizaingo sailburuak beteko baititu, edo berak eskuorde izendatzen duen organoak."