Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 1997ko abuztuaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Osasuna
4176

188/1997 DEKRETUA, uztailaren 29koa, jendeari atenditzeko farmazi bulegoen ordutegia zehazten duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Jendeari atenditzeko farmazi bulegoen ordutegia zehazten duen uztailaren 16ko 181/1996 Dekretua aurrerapauso handi bat izan zen, bai herritarren atentzio farmazeutikoa ziurtatzeko, bai botikariei euren establezimenduak antolatzen aitortzen zaien ordutegi-askatasunaren aldetik.

Farmazi bulegoko profesio farmazeutikoaren jardun librea batetik, eta Osasun Administrazioaren nolabaiteko interbentzioa bestetik, bateratzeak, alorraren azterketa zehatza ekarri zuen. Baina, nolanahi ere, urtebeteko eskarmentuak frogatu duenez, 181/1996 Dekretuak ezarritako sistemaren alde batzuk hobetu egin daitezke.

Horregatik, funtsean 181/1996 Dekretuak ezarritako sistema mantenduta —bai ohiko ordutegia bai larrialdietako ordutegia—, aldaketa batzuk sartu nahi dira aplikatzekoak ilunak diren zenbait puntu hobetzeko eta/edo malgutzeko.

Beraz, aldaketok atal askoren gainean egin behar direnez gero, testuaren ziurtasun juridikoa bermatzeko, dekretu berri bat ematen da aurrekoaren ordez.

Botikarien Elkargo Profesionalak, Botikarien Enpresa-Elkarteak, Botikari Erregenteen, Laguntzaileen, Ordezkoen eta jardunik ez dutenen Elkartea, Erabiltzaileen Elkarteak eta Euskal Udalerrien Elkartea ( <FONT FACE="Garamond 3" EUDEL<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> ) entzunda,

Ondorioz, Osasun sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 16an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

I. ATALBURUA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Farmazi bulegoetako jendearekiko atentzioko

ordutegia.

1. atala.– Farmazi bulegoetako etenik gabeko atentzioa.

1.– Atentzio farmazeutikoa etengabe bermatzeko, farmazi bulegoek jendea atenditu egin beharko dute bai ohiko ordutegian bai larrialdietako ordutegian, dekretu honetan zehazten diren baldintzetan.

2.– Ohiko ordutegia, urteko egun guztietan 09:00etatik 22:00etara bitartekoa izango da. Bitarte horretan, eskatzen den edozein atentzio farmazeutiko eskainiko da.

3.– Larrialdietako ordutegia, urteko egun guztietan 22:00etatik biharamuneko 09:00etara bitartekoa izango da.

Ordutegi honen barruan atentzio farmazeutikoa larrialdietako erregimenean emango da soilik, eta kasu horietan errezeta mediko baten bidez agindutako botika eta produktu sanitarioak banatuko dira derrigor; baita, une horretan urgente edo beharrezko bezala kalifikatuak izatea merezi duten besteak ere, botikari arduradunak baloratu eta gero.

2. atala.– Definizioak.

1.– Dekretu honen ondorioetarako, hauxe hartuko da eguneko goardiako farmazi bulegotzat: atentzio farmazeutikoa etengabe ohiko ordutegian eskaintzen duena, bai bere borondatez, bai txanda egokitu zaiolako.

2.– Larrialdietako farmazi bulegoa izango da atentzio farmazeutikoa etengabe larrialdietako ordutegian eskaintzen duena, bai bere borondatez, bai txanda egokitu zaiolako.

3.– Errefortzua izango da atentzio farmazeutikoa derrigorrezkoa ez den ohiko ordutegian eskaintzen duena, bai bere borondatez, bai txanda egokitu zaiolako.

Salbuespenez, errefortzuak larrialdietako ordutegiko zati bat ere har dezake.

<FONT FACE="Garamond 3" II. ATALBURUA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Ohiko ordutegian jendearentzat irekita egongo diren farmazi bulegoak

<FONT FACE="Garamond 3" <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>3. atala.– Ohiko ordutegia.

1.– Ohiko ordutegian astean 40 ordu —hileko batez bestekoa —, gutxienez egongo dira irekita jendearentzat farmazi bulego guztiak, ondoko hauek izan ezik: oporraldietan daudenak, eta, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, santzioa dela edo osasun, higiene nahiz segurantzari buruzko arrazoiak direla-eta, borondatez zein nahitaez aldi baterako itxita daudenak.

2.– Ohiko ordutegiak bilduko ditu:

a) obligaziozko ordutegi bera, Autonomi Elkarteko farmazi bulego guztientzako.

b) obligaziozko ordutegi espezifikoa, zona farmazeutiko bakoitzeko farmazi bulego guztientzako.

c) udal-eremurako obligaziozko ordutegia, udalerri berean kokaturiko farmazi bulego guztientzako.

d) borondatezko ordutegia.

4. atala.– Obligaziozko ohiko ordutegi bera farmazi bulego guztientzat.

Autonomi Elkarteko farmazi bulego guztiak jendea atenditzeko obligazioz egongo dira irekita: astelehenetik ostiralera, biak barne, 30 ordu, ondoko banaketa kontuan harturik:

– Goizean: 09:00etatik 13:00etara.

– Arratsaldean: 17:00etatik 19:00etara.

5. atala.– Zona farmazeutiko bakoitzeko obligaziozko ohiko ordutegi espezifikoa.

1.– Aurreko atalean aurreikusitako orduetatik aparte, zona farmazeutiko berean kokaturiko farmazi bulego guztiak astean 5 ordu, beti berberak, egongo dira irekita jendearentzat.

2.– Ordu horien banaketa egingo da:

a) Astelehenetik ostiralera, biak barne, banaketa hori goizeko edota arratsaldeko jardunaldien bitartean, egun guztietan modu berean, egin beharko delarik.

b) Astelehenetik ostiralera, goizez eta/edo arratsaldez, eta larunbat goizeko jardunaldia. Kasu honetan, larunbatetako goizeko ordutegiak ez du guztiz bat etorri beharrik asteko gainerako goizeko ordutegiarekin: alegia, irekitzeko ordua ordubetez atzera daiteke eta ixtekoa ordu erdiz atzeratu edo aurreratu. Nolanahi ere, larunbat goizetan gutxienez 3 ordu eta 30 minutu egongo da irekita publikoarentzat farmazi bulegoa.

c) Larunbateko goizeko jardunaldia.

6. atala.– Udal-esparruko obligaziozko ohiko ordutegia.

1.– Aurreko ataletan bildutako orduetatik aparte, udalerri bateko farmazi bulego guztiek astean 5 ordu, beti berdinak, emango dituzte jendea atenditzeko.

2.– Ordu horiek banatzeko modua aurreko ataleko 2. idazatian adierazitako berbera izango da.

3.– Banaketa horrek larunbateko goizeko jardunaldia —zati batean edo osorik— hartzen duenean, Osasun Agintaritzak banaketa berezia onartu ahalko du, beti ere baldintza hauek betetzen badira:

a) 25.B.2 atalean aurreikusitako txandaketa-sisteman oinarritutako ordutegi-proposamena udalerri jakin bateko farmazi bulegoetako titular guztiek eskatzea.

b) Udalerriko farmazi bulego guztiek, hilean hilean, asteko 40 ordu batez beste egitea.

c) Larunbat goizetan irekita dauden farmazi bulegoen kopurua ez izatea 9. atalean ezarritakoari jarraituz irekita egon behar dutenen kopurua baino txikiagoa.

d) Tokian tokiko botikarien elkargo ofizialaren proposamena jasotzea, 26.4 atalean ezarritakoaren ildotik.

4.– Salbuespen gisa, udalerri jakin bateko farmazi bulegoetako titular guztiek eskatzen dutenean, osasun agintaritzak onartu ahal izango du udal-esparruko obligaziozko ohiko ordutegia zabaltzea aipatu udalerrirako, gehienez, astean 5 ordutan.

5.– Halaber, eta aparteko gauza moduan, 2.500etik beherako biztanleko udalerrietan, osasun agintaritzak onar dezake, botikari interesatuak hori eskatzen duenean, farmazi bulegoa jendearentzat irekita ez egotea, atal honetako 1. idazatian aipatutako orduetan, baldin eta udalerri horretan atentzio farmazeutiko egokia garantizatzen bada.

7. atala.– Borondatezko ohiko ordutegia.

Obligaziozko ohiko ordutegia bete eta gero, eta ohiko ordutegiaren barruan, farmazi bulegoek jendearentzat borondatez ireki ahal izango dute, beren titularrek Botikarien Elkargo Ofizialean aurkeztutako urte guztirako ordutegian.

Borondatezko ohiko ordutegia betetzeko proposamenek dekretu honetako 25. ataleko A.c), B.3.1, B.3.2, B4, C, D eta E idazatietan adierazitako aukeretako bati eutsi beharko diote, ezingo delarik aukera horiek zatiketarik proposatu.

8. atala.– Ohiko ordutegiaren barruan farmazi bulego guztien bitartez jendea atenditzea eskatzen ez duten egoeren zerrenda

Ohiko ordutegiaren barruan, zenbaitetan atentzio farmazeutikoa eman daiteke, farmazi bulego guztien jendearenganako atentzioa beharrezkoa izan gabe; hauetan hain zuzen:

– a) larunbat goizeko jardunaldian.

– b) larunbat arratsaldeko jardunaldian

– c) eguerdiko ordu-zerrenda, hots, goizeko jardunaldia eta arratsaldekoa banatzen duena, arratsaldeko jardunaldiaren amaieratik 22:00etara arte doan ordu-zerrenda eta larunbat goizeko 09:00etatik goizeko jardunaldia hasi bitarteko ordu-zerrenda.

– d) jaiegunak.

9. atala.– Larunbat goizeko jardunaldian jendearentzat irekita egon behar duten farmazi bulegoak.

1.– Larunbat goizeko jardunaldia obligaziozko ohiko ordutegitzat hartzen ez den zona farmazeutikoetan, ondoko farmazi bulego kopurua ireki egin beharko da jendearentzat, gutxienez:

A) Euskal Herriko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurrikusitako zona farmazeutikoetan:

– Zona farmazeutikoko farmazi bulegoen 1/3a, gutxienez farmazi bulego batek osasun-eremu bakoitzean irekita egon beharko duelarik, farmazi bulego bakarra duten eremuetan izan ezik; azken horietan ez da izango beharrezkoa irekita egotea.

B) Aipatutako 11/1994 Legearen 10.1.b) atalean aurreikusitako zona farmazeutikoetan:

– zona farmazeutikoko farmazi bulegoen 1/3a.

Zona farmazeutikoko bulegoen %50 gutxienez, udalerri berean kokatuta badaude, irekita daudenetariko bat, gutxienez, udalerri horretan kokatuta egon beharko da.

C) Aipatutako 11/1994 Legearen 10.1.c) atalean aurreikusitako zona farmazeutikoetan:

– zona farmazeutikoko farmazi bulegoen 1/3a, eta gutxienez 2 farmazi bulego.

Zona farmazeutikoko bulegoen %50 gutxienez, udalerri berean kokatuta badaude, irekita daudenetariko bat gutxienez, udalerri horretan kokatuta egon beharko da.

Udalerriren bat baldin eta aurreko lerroaldean aurrikusitako %50era heltzen ez bada, baina 3 farmazi bulego gutxienez baditu, irekita daudenetariko bat udalerri horretan kokaturik egon beharko da.

2.– B) idazatiko kasuetan lehen unitatetik hasita, edo C) idazatiko kasuetan bigarren unitatetik hasita, kozienteak zenbaki osoa ematen ez duenean, gerta daitezkeen frakzioak ez dira zenbatuko jendearentzat irekita dauden farmazi bulego legez.

3.– Larunbat goizeko jardunaldia obligaziozko ohiko ordutegiaren barruan daukaten zona farmazeutiko edo udalerrietan, baina irekitzeko ordua 09:00etatik aurrera bada, 09:00etatik irekitzeko ordura bitartean irekita egon behar duten farmazi bulegoen kopurua 10. atalean larunbat arratsalderako aurreikusitako bera izango da.

10. atala.– Larunbat arratsaldeko jardunaldian, ordu–zerrendetan eta jaiegunetan jendeari atentzio farmazeutikoa eman behar dioten farmazi bulegoek.

1.– Larunbat arratsaldeko jardunaldian, 8 c) atalean aipatutako ordu-zerrendetan eta jaiegunetan, atentzio farmazeutikoa eman beharko duten farmazi bulegoen kopurua, gutxienez, hauxe da:

a) Ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurreikusitako zona farmazeutikoetan:

– 60.000 biztanleko farmazi bulego bat, eta gutxienez farmazia bat.

Kozientea zenbaki osoa ez denean, gerta daitezkeen frakzioak ez dira zenbatuko farmazi bulego legez.

b) 11/1994 Legearen 10.1 ataleko b) eta c) sailataletan aurreikusitako zona farmazeutikoetan:

– Farmazi bulego bat zona farmazeutiko bakoitzean.

11. atala.– Errefortzuzko bulego farmaziak.

Osasun Agintaritzak baimena eman ahalko dio tokian tokiko botikarien elkargo ofizialari errefortzuak ezar ditzan, dekretu honetako 2.3 atalean adierazitako moduan, aurretik egiaztatu bada atentzio farmazeutikoko hutsak errefortzu horien bidez zuzendu daitezkeela, goardiako farmazi bulegoen kopurua handitu gabe.

<FONT FACE="Garamond 3"

III. ATALBURUA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Larrialdietako erregimenean atentzio farmazeutikoa eman behar duten farmazi bulegoak

<FONT FACE="Garamond 3" <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>12. atala.– Larrialdietako ordutegian jendeari atentzio farmazeutikoa eman behar dioten farmazi bulegoak.

1.– Larrialdietako ordutegian, 22:00etatik biharamuneko 09:00etara bitartekoan, jendeari atentzio farmazeutikoa eman behar dion farmazi bulego kopurua, gutxienez, hauxe da:

a) 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurreikusitako zona farmazeutikoetan:

– 125.000 biztanletik beherakoetan: farmazi bulego bat.

– 125.000 eta 250.000 biztanle bitartekoetan: farmazi bulego bi.

– 250.000 biztanletik gorakoetan: hiru farmazi bulego.

b) 11/1994 Legearen 10.1. ataleko b) eta c) idazatietan aurreikusitako zona farmazeutikoetan:

– farmazi bulego bat zona farmazeutiko bakoitzeko.

2.– 11/1994 Legearen 10.1. ataleko a) idazatian aurreikusitako zona farmazeutikoetan, 125.000 biztanletik gorakoak direnean, eta urte osoan, gutxienez farmazi bulego baten bitartez larrialdietako ordutegirako atentzio-sistema ezarrita dutenean, Osasun Agintaritzak baimendu ahal izango du jendearentzat farmazi bulego ireki bat murriztea, atal honetako aurreko idazatian exigitutakoei dagokienez.

<FONT FACE="Garamond 3"

IV. ATALBURUA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Atentzio farmazeutikoa eman behar duten farmazi bulego kopuruaren aldaketa.

<FONT FACE="Garamond 3" <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>13. atala.– Atentzio farmazeutikoa eman behar duten farmazi bulego kopurua handitzea. 9, 10 eta 12 ataletan zona farmazeutikoentzako exigitutako gutxienekoak betetzen direnean, baina atentzio farmazeutikoa ematen duen farmazi bulegoa zona farmazeutikoko herri nagusian kokatuta ez dagoenean, edota atenditzen duen biztanleriaren gehiengoak bertara heltzeko zailtasun bereziak baditu, osasun agintaritzak erabaki ahal izango du, alde batetik, atentzio farmazeutikoa eman behar duten bulego gehiago ipintzea, aipatutako farmazi bulegoaren atentzio-txandetarako; eta bestetik, aipatutako bulegoak atentzio farmazeutikoa emateko duen obligazioa, zati batean edoi osorik, kentzea.

<FONT FACE="Garamond 3" V. ATALBURUA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Profesionalen presentzia farmazi

bulegoetan

<FONT FACE="Garamond 3" <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>14. atala.– Profesionalen presentzia obligaziozko ohiko ordutegian.

Obligaziozko ohiko ordutegian aginduzkoa izango da farmazi bulego bakoitzean arauek exigitutako profesiona guztiak egotea.

15. atala.– Profesionalen presentzia larunbat goizeko jardunaldian.

1.– Larunbat goizeko ordutegia obligaziozko ohiko ordutegiaren barruan dagoenean, aginduzkoa izango da arauek exigitutako profesinal guztiak egotea.

2.– Larunbat goizeko jardunaldian farmazi bulegoa jendearentzat borondatez irekita badago, ez dagokion txanda aplikatzeagatik, obligaziozkoa izango da arauek exigitutako profesional guztiak egotea.

3.– Farmazi bulegoa botikarien elkargo ofizialak ezarritako txandak betetzeko jendearentzat irekita dagoenean, botikari arduraduna egotea izango da bakarrik obligaziozkoa.

16. atala.– Profesionalen presentzia ordu-zerrendetan eta larunbat arratsaldeko jardunaldian.

Eguerdiko ordu-zerrendetan eta arratsaldeko jardunaldiaren amaieratik 22:00etara bitartekoan eta larunbat arratsaldeko jardunaldian, profesionalak egotea ondoko gorabeherak kontuan harturik zehaztuko da:

1.– Farmaziako titularrak jendearentzat irekita edukitzea borondatez aukeratu badu, obligaziozkoa izango da arauek exigitutako profesional guztiak egotea.

2.– Botikarien elkargo ofizialak zehaztutako txandak aplikatzeagatik farmazi bulegoak atentzio farmazeutikoa ematen duenean, botikarien presentzia ondoko arauetara lotuko da:

a) 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurreikusitako zona farmazeutikoetan botikari arduraduna egotea eskatuko da.

b) 11/1994 Legearen 10. 1. ataleko b) eta c) idazatietan aurreikusitako zona farmazeutikoetan:

b.1.– Zona farmazeutikoak 7 farmazi bulego edo gehiago baditu, botikari arduradunaren presentzia fisikoa exigituko da.

b.2.– Zona farmazeutikoak 7 farmazi bulego baino gutxiago baditu, presentzia fisikoaren ordez botikari arduraduna lokalizatzeko sistema eraginkorra egon daiteke.

17. atala.– Profesionalen presentzia jaiegunetan.

Jaiegunetan, jendearenganako atentzioa ondoko arauen arabera emango da.

1.– Jendearentzat borondatez irekita dauden farmazi bulegoetan, arauek exigitutako profesional guztiak egotea eskatuko da.

2.– Botikarien elkargo ofizialak zehaztutako txandak aplikatzeagatik farmazi bulegoak atentzio farmazeutikoa ematen duenean, ondoko arauak aplikatuko dira:

a.– 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurreikusitako zona farmazeutikoetan botikari arduraduna egotea eskatuko da.

b.– 11/1994 Legearen 10.1. ataleko b) eta c) idazatietan aurreikusitako zona farmazeutikoetan:

b.1.– Zona farmazeutikoak 7 farmazi bulego edo gehiago dituenean, botikari arduraduna egotea eskatuko da.

b.2.– Zona farmazeutikoak 7 farmazi bulego baino gutxiago dituenean, botikari arduradunaren presentzia fisikoa 10:30etatik 13:30etara arte eskatuko da; gainerako jardunaldian botikari arduraduna barik, bera lokalizatzeko sistema eraginkorra egon daiteke.

18. atala.– Profesionalen presentzia larrialdietako ordutegian.

Larrialdietako ordutegian farmazi bulegoko botikari arduradunaren presentzia ondoko arauek zuzenduko dute:

1.– Jendearentzat borondatez irekita dauden farmazi bulegoetan arauek exigitutako profesional guztiak egotea eskatuko da.

2.– Botikarien elkargo ofizialak zehaztutako txandak aplikatzeagatik farmazi bulegoak atentzio farmazeutikoa ematen duenean, ondoko arauak aplikatuko dira:

a) 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurreikusitako zona farmazeutikoetan, aginduzkoa izango da botikari arduraduna egotea.

b) Gainerako zona farmazeutikoetan:

b.1. Zona farmazeutikoak 7 farmazi bulego edo gehiago baditu, botikari arduradunaren presentzia fisikoa eskatuko da.

b.2. Zona farmazeutikoak 7 farmazi bulego baino gutxiago baditu, botikari arduraduna barik, bera lokalizatzeko sistema eraginkorra egon daiteke.

19. atala.– Lokalizatzeko sistema eraginkorra.

Osasun sailburuaren agindu bidez ezarriko dira, eguneko goardian eta gaueko larrialdietan, lokalizazio–prozedura eraginkorrek bete behar dituzten baldintzak; dena dela, eskatutakoa emateko behar den denbora ezin izango da 20 minututik pasa.

<FONT FACE="Garamond 3"

VI. ATALBURUA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Atentzio farmazeutikorako zona farmazeutikoak

bateratzea

20. atala.– Zona farmazeutikoak bateratzeko betebeharrak.

1.– Larunbat arratsaldeko jardunaldian, ordu-zerrendetan, jaiegunetan eta larrialdietako ordutegian, atentzio farmazeutikorako osasun agintaritzak baimendu ahal izango du zona farmazeutiko mugakideak bateratzea, baldin eta hurrengo betebeharrak betetzen badira:

a) oro har, bateratzekoan, zona farmazeutiko osoak eta ez haien zatiak bateratuko dira.

b) atentzio farmazeutikoa ematen du(t)en farmazi bulegoa(k) biztanle atenditu gehienentzat erraz heltzeko lekuan kokaturik egotea.

c) bateratzearen ondorioz, motordun ibilgailua erabiliz eta zirkulazioko arauak beteta, farmazi bulego batera heltzeko denbora ez izatea zera baino luzeagoa: biztanleak bere zona farmazeutikoan farmazi bulagoa izan balu, bertara heltzeko emango zuen denbora baino 15 minuto gehiago.

d) bateratuko diren zona farmazeutikoetako biztanle kopurua ez izatea 425.000tik gorakoa.

e) Lehen Maialako Atentzio-Eskualdeko Gerentziaren txostena, larrialdi medikoen inguruan bateratzea dela-eta gerta daitezkeen ondorioei buruzkoa.

2.– Atentzio farmazeutikorako zona farmazeutikoak batera daitezen eskatzea, soilik kasu hauetan egin ahalko da:

a) Ordu-zerrendetan, igande, jaiegun eta larunbat arratsaldeko jardunaldian. Ez da baimenduko idazati hau oso-osorik hartzen ez duen bateratzerik.

b) Larraldietako ordutegian.

c) biak batera, a) eta b), ematen direnean.

3.– Salbuespen gisa, zona farmazeutiko baten ezaugarri geografikoen ondorioz, 8. ataleko b), c) eta d) idazatietan aipatutako ordutegi eta egunetan, baita larrialdietako ordutegian ere, atentzio farmazeutikoa modu desegokian ematea gertatzekotan, eta botikarien elkargo ofizialaren proposamenez, osasun agintaritzak atentzio farmazeutikoko esparru geografiko hori aldatzeko baimena eman dezake, dagozkion txandak antolatzeko. Kasu horretan, bateratze hori egingo da zona farmazeutikoarenak ez diren esparru geografikoak erabiliz.

21. atala.– Zona farmazeutikoak bateratzeko baimena. 1.– Zona farmazeutikoak bateratzeko espedienteak, eta baita aurreko atalean aurreikusitako salbuespenetik gertatzen direnak ere, botikarien elkargo ofizialen eskariz hasiko dira, eta haien ebazpenak, berriz, osasun agintaritzak emango ditu. Haiek tramitatzean, ukitutako udalei entzunaldia eskainiko zaie.

2.– Atalburu honetan aurreikusitako zona farmazeutikoen bateratzeak urtebeterako izango dira, eta urtebeterako automatikoki luzatuko dira, salbu eta parte interesatuetariko batek, behar den epean, denunziatzen ez badu.

3.– Osasun sailburuaren aginduz, zona farmazeutikoak bateratzeko baimen-prozedura ezarriko da.

22. atala.– Atentzio farmazeutikoa eman behar duten farmazi bulegoak, zona farmazeutikoak bateratzen direnean, 8. ataleko b), c) eta d) idazatietan aurreikusitako kasuetan.

Larunbat arratsaldeko jardunaldian, ordu-zerrendetan eta jaiegunetan, zona farmazeutikoak bateratzen direnean, ondoko farmazi bulego kopurua erabiliko da gutxienez atentzio farmazeutikoa emateko:

a) Bateratzea dela-eta gertatu den zonak, gutxienez, 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean ezarritako zona farmazeutikoetariko bat duenean:

– Farmazi bulego bat 60.000 biztanleko; eta farmazi bulego bat gutxienez, 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurreikusitako zona farmazeutiko bakoitzeko.

b) Bateratzea dela-eta gertatu den zonak gutxienez, 11/1994 Legearen 10.1.b) atalean aurreikusitako zona farmazeutikoetariko bat duenean: – Farmazi bulego bat gertatutako zona bateratu bakoitzeko. c) Bateratzea dela-eta gertatu den zonak gutxienez, 11/1994 Legearen 10.1.c) atalean ezarritako zona farmazeutikoetariko bat duenean:

– Farmazi bulego bat gertatutako zona bateratu bakoitzeko. 23. atala.– Larrialdietako ordutegian atentzio farmazeutikoa eman behar duten bulego farmaziak, zona farmazeutikoak bateratzen direnean.

1.– Larrialdietako ordutegian, zona farmazeutikoak bateratzen direnean, atentzio farmazeutikoa emateko ondoko farmazi bulego kopurua erabiliko da gutxienez:

a) Bateratzea dela-eta gertatu den zonak gutxienez, 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean ezarritako zona farmazeutikoetariko bat duenean:

– 125.000 biztanlerarte: farmazi bulego bat. Farmazi bulego hori aipatutako 10.1.a) atalean aurreikusten diren zona farmazeutikoetariko batean kokaturik egon beharko da.

– 125.000 eta 250.000 bitarteko biztanle: bi farmazi bulego. Biotatik bat, gutxienez, aipatutako 10.1.a) atalean aurreikusten diren zona farmazeutikoetariko batean kokaturik egon beharko da.

– 250.000 eta 425.000 bitarteko biztanle: Hiru farmazi bulego. Hirurotatik bat, gutxienez, aipatutako 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurreikusten diren zona farmazeutikoetariko batean kokaturik egon beharko da. b) Bateratzea dela-eta gertatu den zonak gutxienez, 11/1994 Legearen 10.1.b) atalean ezarritako zona farmazeutikoetariko bat duenean:

– Farmazi bulego bat gertatutako zona bateratu bakoitzeko;

baina 125.000 biztanle baino gehiago egonez gero, bi farmazi bulegoren bitartez eman beharko da.

c) Bateratzea dela-eta gertatu den zonak gutxienez, 11/1994 Legearen 10.1.c) atalean ezarritako zona farmazeutikoetariko bat duenean:

– Farmazi bulego bat gertatutako zona bateratu bakoitzeko; baina 125.000 biztanle baino gehiago egonez gero, atentzio farmazeutikoa bi farmazi bulegoren bitartez eman beharko da.

2.– Bateratzea dela-eta, larrialdietako ordutegiz farmazi bulego bi edo gehiagoren bidez atenditzeko obligazioa duten zona farmazeutikoak direnean, eta urte osoan eta gutxienez farmazi bulego iraunkor baten bidez atentzio-sistema bat eratzen denean, osasun agintaritzak baimena eman dezake, jendearentzat irekita dagoen farmazi bulego bat murrizteko, atal honetako aurreko idazatian exigitutakoei dagokienez.

24. atala.– Profesionalen presentzia zona farmazeutikoak bateratzen direnean.

Zona farmazeutikoak bateratzen diren guztietan, ondoko hauen presentzia fisikoa obligaziozkoa izango da: atentzio farmazeutikoa ematen ari den farmazi bulegoko botikari arduradunarena, edota arauek exigitzen duten profesional guztiena, atentzio farmazeutikoa borondatez ematen denean.

<FONT FACE="Garamond 3"

VII. ATALBURUA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Ordutegiak eta txandak zehazteko

prozedura.

<FONT FACE="Garamond 3" <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>25. atala.– Botikarien ordu-aukera.

1.– Atentzio farmazeutikoa eta txanden antolamendu zuzena bermatzeko, farmazi bulegoetako titularrek dagokien botikarien elkargo ofizialean ordu-aukera aurkeztuko dute. Ordu-aukera hori urte naturalen arabera eta urte bakoitzeko urriaren lehen egunaren aurretik egingo dute, eta gutxienez ondokook zehaztuta:

A) Astelehenetik ostiralera arteko jardunaldiari dagokionez: a) Goizeko jardunaldia: ixteko ordua, udal esparrukoa eta zona farmazeutikoaren esparrukoa.

b) Arratsaldeko jardunaldia: irekitzeko eta ixteko ordua, udal esparrukoa eta zona farmazeutikoaren esparrukoa.

c) Adierazi ea, urte osorako, 9:00etatik 22:00etara bitarteko borondatezko ordutegi etengabea egitea aukeratzen den.

B) Larunbateko jardunaldiari dagokionez:

B.1.– Goizeko jardunaldia zona farmazeutikoaren esparruko obligaziozko ohiko ordutegitzat hartu behar den ala ez; baita, hala dagokionean, publikoa atenditzeko ordutegia ere.

B.2.– Goizeko jardunaldia udal esparruko obligaziozko ohiko ordutegitzat hartu behar den ala ez; baita, hala dagokionean, publikoa atenditzeko ordutegia ere.

Kasu honetan, udal ordu espezifikoen banaketa alternantzia sistema baten arabera egin dadin proposatu ahalko da: larunbat batean ireki, hurrengoan ez, txandaka, hilean batez beste eta astean gutxienez 40 ordu bete beharko lirateke.

B.3.– Larunbatetako jardunaldia, zona farmazeutiko horretarako aurreikusitako jendearenganako atentzioko obligaziozko ordutegi espezifikoaren barruan ez dagoenean:

B.3.1.– Ea urteko larunbat guztietako goizeko jardunaldian jendearentzat irekita egotea aukeratzen den.

B.3.2.– Ea urteko larunbat guztietan, 09:00etatik 22:00etara arte jendearentzat irekita egotea aukeratzen den.

B.4.– Larunbateko jardunaldia, zona farmazeutiko horretarako aurreikusitako jendearenganako atentzioko obligaziozko ordutegi espezifikoaren barruan dagoenean, adierazi beharko da ea urteko larunbat guztietan, goizeko jardunaldiaren amaieratik 22:00etara arte, jendearentzat irekita egotea aukeratzen den.

C) Igandeei eta jaiegunei dagokienez, adierazi beharko da ea, urteko igande eta jaiegun guztietan 09:00etatik 22:00etara jendearentzat borondatez irekita egotea aukeratzen den.

D) Larrialdietako ordutegiari dagokionez, adierazi beharko da ea, urteko gau guztietan 22:00etatik biharamuneko 09:00etara arte jendearentzat borondatez irekita egotea aukeratzen den.

E) Adierazi ea urte osoan eguneko 24 orduak jendearentzat borondatez irekita egotea aukeratzen den.

2.– Aurreko idazatian aurreikusitako aukerak urteko egun guztiei dagozkie, eta egun guztietan izanbehar hori betetzen dela ulertuko da, baldin eta ordu-aukeran urtean gutxienez 10 hilabetetan atentzio farmazeutikoa emateko konpromezua adierazita badago; beti ere, oporrak —izanez gero— aukera horretatik kanpo geratzen diren bi hilabbeteetan hartzen badira.

26. atala.– Botikarien elkargo ofizialen egitekoa. 1.– Urte bakoitzeko azaroaren 15a baino lehen, botikarien elkargo ofizialek osasun agintaritzari hurrengo urterako farmazi bulegoen jendearenganako atentzio-ordutegiaren proposamena aurkeztuko diote.

2.– Ordu-proposamena lurralde-esparru hauei egokituko zaie: a) zona farmazeutiko bakoitzari.

b) zona farmazeutiko bakoitzeko udalerriei, hala behar denean.

c) atera diren zona bateratuei, aurretiaz osasun agintaritzak onartuta.

3.– Proposamen horrek ondorengo parametroak bildu beharko ditu:

a) obligaziozko ohiko ordutegia.

b) gainerako ohiko ordutegian eta larrialdietako ordutegian atentzio farmazeutikoa emango duten farmazi bulegoen kopurua eta baita horien kokalekua ere.

c) goardiako farmazi bulegoen kopurua handitu gabe, atentzio farmazeutikoko hutsak zuzentzeko komenigarritzat jotako errefortzuak, dekretu honetako 2. eta 11. ataletan ezarritakoaren babesean.

Kolegioaren proposamen horrek kontuan izan beharko ditu farmazi bulegoetako titularrek formulatutako aukerak, eta, bere ustez, zona farmazeutiko bakoitzak dituen atentzio farmazeutikoko berezitasunak.

4.– Udalerri bateko farmazi bulego guzti-guztiek eskatzen badute 25.B.2 atalean adierazitako alternantzia-sistema, eta baldin eta larunbat goizeko jardunaldian atentzio farmazeutikoa eskainiko duten farmazi bulegoen kopurua ez bada dekretu honetako 9. atalean ezarritako kopurua baino txikiagoa, tokian tokiko botikarien elkargo ofizialak aukera hori jasoko du bere proposamenean.

5.– Farmazi bulegoetako titularrek formulatutako aukeren artean obligaziozko ohiko ordutegian diferentziak badaude, botikarien elkargo ofizialak osasun agintaritzari zera bidaliko dio: zona farmazeutiko bakoitzerako egokitzat jotako ordu–proposamena, eta honekin batera, bere irizpidea azaltzen duen txostena.

6.– Osasun agintaritzaren ustez, botikarien elkargo ofizialak aurkeztutako proposameneko parametroren bat biztanleriarenganako atentzio egokia garantizatzeko behar bestekoa ez denean, agintaritzak beharrezko egokitasunak egingo ditu, aipatu elkargoari kontsulta egin ondoren.

7.– Zona farmazeutikoek botikarien elkargo ofizial bat baino gehiagoko esparru geografikoko udalerriak biltzen dituztenean, proposamena elkargo horietako batek tramitatuko du, baina espedientean jaso egin beharko da ukitutako elkargoaren adostasuna.

27. atala.– Salbuespenak.

1.– Botikarien elkargo ofizialak, dekretu honetan zehaztutako gutxienekoak zona farmazeutikoren batentzat gutxiegi izatea gerta daitekeela informatuz gero, osasun agintaritzak, salbuespen gisa, zona horretarako dekretu honetan eskatutakoak baino gutxieneko altuagoak exigituko ditu.

2.– Halaber, urteko hilabete jakin batzuetan zona farmazeutikoren bateko biztanle kopuruaren aparteko beherakada dela-eta, botikarien elkargo ofizialak jakinarazten badu, borondatezko ohiko ordutegian atentzio farmazeutikoa jendearentzat farmazi bulego gutxiago irekita kalterik gabe eman daitekeela, osasun agintaritzak, salbuespen gisa, zona horretarako dekretu honetan ezarritako gutxienekoak murriztuko ditu.

28. atala.– Farmazi bulegoen ordutegiaren onarpena. 1.– Osasun agintaritzak farmazi bulegoen ordutegia onartuko du, behin botikarien elkargo ofizialak entzunda, eta lurralde historiko bakoitzeko atentzio farmazeutikoko beharrizanak eta berezitasunak kontuan harturik.

2.– Salbuespenez, eta tokian tokiko festa-egunetan, Eguberrietan edo Aste Santuan, botikarien elkargo ofizialek baimena eman dezakete udalerri horretarako osasun agintaritzak onarturik duen farmazi bulegoen kopurua edo jendea atenditzeko ordutegia murrizteko, beti ere atentzio farmazeutiko egokia ziurtatuko delarik.

29. atala.– Txanden zehaztapena.

1.– Osasun agintaritzak ordutegi egokia onartu eta gero, botikarien elkargo ofizialen zeregina izango da behar bezalako atentzio farmazeutikoa emateko beharrezko txandak ezartzea, bai borondatezko ohiko ordutegirako bai larrialdietako ordutegirako.

2.– Botikarien elkargo ofizialek zehaztuko dituzten txandak betetzea obligaziozkoa izango da farmazi bulego guztientzako.

3.– Jendearentzat borondatez irekita egoteko aukera egin duten farmazi bulego kopuruari dagokionez, zona farmazeutikoren bateko atentzio farmazeutikoa borondatezko ohiko ordutegiarekin beteta geratuko balitz, baina atentzio hori farmaziok kokatuta dauden lekuengatik behar bezala garantizatzen ez bada, osasun agintaritzak beste zenbait farmazi bulego dagozkien txandetan sartzea exigituko du; txanda horiek botikarien elkargo ofizialek ezarriko dituzte.

4.– Txandak zehaztu eta gero, botikarien elkargoak osasun agintaritzari zera jakinaraziko dio: zeintzuk diren, obligaziozko ohiko ordutegitik kanpo, atentzio farmazeutikoa borondatez ematen duten farmazi bulegoak, eta zeintzuk diren aipatu elkargoak ezarritako obligaziozko txandak betetzeagatik ematen dutenak.

30. atala.– Farmazi bulegoen ordutegiaren publizitatea.

1.– Ikusteko moduko lekuan ondokook agertuko dira:

a) farmazi bulegoaren irekiera eta itxieraren ordutegia, larunbatak eta, hala dagokionean, jaiegunak barne.

b) atentzio farmazeutikoa eman beharra duten farmazi bulegoen helbidea, borondatezko ohiko ordutegian zein larrialdietako ordutegian, zona farmazeutiko beraren barruan edo zonak bateratzearen ondoriozko zonaren barruan.

2.– Informazio hori Euskal Autonomi Elkarteko bi hizkuntza ofizialetan idatziko da.

31. atala.– Oporrengatik ixteko baimen-prozedura.

1.– Hala nahi duten farmazi bulegoek eten dezakete aldi baterako beren jarduera 30 egunetik beherako oporraldian, dagokien botikarien elkargo ofizialari aurreko urteko urriaren lehen egunaren aurretik jakinarazi eta gero; oporraldi hori zatituta edo etenik gabe egin daiteke, baina, beti, honako farmazi bulegoen kopurua, gutxienez, irekita geratu beharko da:

a) 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurreikusitakoen zona farmazeutikoetan:

Zona farmazeutikoko farmazi bulegoen 1/3a, osasun zona bakoitzean farmazi bulego bat, gutxienez, irekita geratu beharko delarik, farmazi bulego bakarra duten zonetan izan ezik; horietan ez da izango beharrezkoa irekitzea.

b) Aipatutako 11/1994 Legearen 10.1. ataleko b) eta c) idazatietan aurreikusitako zona farmazeutikoetan, udalerri bakoitzeko farmazi bulegoen 1/3a gutxienez geratu beharko dira irekita, eta beti, farmazi bulego bat gutxienez.

2.– Udalerriko farmazi bulego bakarra denean, dagokion botikarien elkargo ofizialak baimenduko du oporrengatiko haren aldi baterako itxiera, beti ere, hurbileko udalerriko beste farmazi bulego baten bidez atentzio farmazeutikoa modu egokian ematea garantizatzen denean. Espedientea tramitatzean ukitutako udalari entzunaldia eskainiko zaio.

3.– Egindako proposamenek atal honetako 1 idazatian aurreikusitako gutxienekoak gordetzen badituzte, oporraldia tramite gehiagorik gabe baimenduko da.

4.– Beharrizan minimoak betetzen ez diren kasuetan, botikarien elkargo ofizialak obligaziozko txandak ezarriko ditu, interesatuei entzun ondoren; txandok direla-eta gerta daiteke farmazi bulegoko botikari titularrek hasieran aukeratu duten aldian oporrak, osorik edo zatituta, ezin hartzea.

5.– Botikarien elkargo ofizialak osasun agintaritzari azaroaren 15a baino lehen bidaliko dio, ordu-proposamenarekin batera, hurrengo urterako baimendutako oporren egutegia.

32. atala.– Hasierako epetik kanpo eskatutako oporrak.

Aurreko urteko urriaren lehenaren aurretik oporraldia egiteko nahia jakinarazi gabe duten bulegoek justifikatu beharko dute garantizatuta geratzen dela farmazi bulego horretarako aurrikusitako txanden bidezko atentzio farmazeutikoa; horrela izanez gero, Botikarien Kolegio Ofizialak eman dezake baimena farmazi bulego hori oporrengatik ixteko.

33. atala.– farmazi bulegoen aldi baterako itxierak. Zio profesionalak zein pertsonalak direla-eta, farmazi bulegoen aldi baterako itxierak arautzeko, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakora joko da; izan ere, Dekretu horrek arautzen ditu farmazi bulegoen sortze, lekualdatze, itxiera eta funtzionamenduari buruzko prozedurak.

<FONT FACE="Garamond 3" VIII. ATALBURUA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Zigor-prozedura.

<FONT FACE="Garamond 3" <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>34. atala.– Lege-urratze eta zigorrak.

1.– Dekretu honetan xedatutakoa urratzeak zigor administratiboa ekarriko du, aldez aurretik espediente egokia bideratu ondoren, Euskal Herriko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen XIV. Atalburuan aurreikusitakoaren arabera, gerta daitezkeen erantzukizun zibil, penal edo bestelakoen kalterik gabe.

2.– Lege-urratze arinak izango dira:

a) Farmazi bulegoaren irekiera nahiz itxieraren ordutegiak betetzean egindako irregulartasunak, osasun publikoarentzat zuzeneko eraginik ez dutenean.

b) Farmazi bulegoko botikari titularra, kotitularrak, edo, hala dagokionean, arauek exigitutako profesionalak justifikaziorik gabe bertan ez egotea.

c) Lokalizazio-sisteman aurreikusitakoak ez-betetzea, atentzio farmazeutikoan atzerapena dakarrenean, eta pertsona atendituen osasunean zuzeneko eraginik ez duenean.

3.– Lege-urratze larriak izango dira:

a) Farmazi bulegoetako jendearenganako atentzioa, baldin eta atentzio hori botikariaren presentziarik nahiz jarduketarik gabe ematen bada. b)Farmazi bulegoko irekieraren zein itxieraren ordutegia behin eta berriz ez betetzea.

c) Atentzio farmazeutikoan atzerapenak izatea, lokalizazio–sistemaren bidezko atentzioko kasuetan.

d) Jendearenganako atentzioko txandak ez betetzea, hala borondatezko ohiko ordutegian nola larrialdietako ordutegian, pertsonen osasunerako zuzeneko eraginik ez dagoenean.

e) Lege-urratze arinetan behin eta berriz erortzea.

4.– Lege-urratze oso larriak izango dira:

a) Farmazi bulegoko irekiera nahiz itxieraren ordutegia ez betetzea, jakinaren gainean eta deliberatuki egiten denean, eta beti ere, urratze horren ondorioz pertsonen osasunerako kalte larria gertatzen denean.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Dekretu hau indarrean jartzen denean ere, uztailaren 16ko 181/1996 Dekretuaren arabera antolatutako farmazi bulegoen ordutegiak jendea atenditzeko, txanda-sistemak eta oporren araubidea ere indarrean mantenduko dira, 1998ko urtarrilaren 1erarte. Nolanahi ere, botikarien elkargo ofizialek beti egokitu ahal izango dute larunbat goizeko jardunaldia, Zona Farmazeutikoak Bateratzeari buruzko Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariaren 1996ko abenduaren 4ko Erabakian jasota ez dauden zona farmazeutikoei dagokienez, dekretu honetako 5.2.b) eta 6.2 ataletara.

<FONT FACE="Garamond 3" INDARGABETZE XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Oraingo dekretua indarrean sartzen denean, indargabetuak geldituko dira bertan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta modu berezian, uztailaren 16ko 181/1996 Dekretua, zeinek jendea atenditzeko farmazi bulegoen ordutegia zehazten duen, salbu eta bere gehigarrizko xedapena.

Beren-beregi deklratzen da indarrean Osasun sailburuaren 1996ko irailaren 16ko Agindua, zona farmazeutikoak betaratzeari buruzkoa.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Lehenengoa.– Osasun sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko.

Bigarrena.– Oraingo dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.


Azterketa dokumentala