138. zk., 1997ko uztailaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Industria, Nekazaritza eta Arrantza
3853
168/1997 DEKRETUA, uztailaren 8koa, Euskal Autonomi Elkarteko lehentasunezko nekazaritza-ustiapenak eta EAEko eskualdeetako eta lurralde historikoetako laborantzarako gutxieneko unitateak zehazten dituena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Euskal nekazaritza-ustiapen tradizionalak egituretan aldaketa sakonak jasan ditu azken hamarkadetan. Teknologia oinarri duen ustiapen-eredu batera pasatzeak eta, duela gutxi, Europako Elkartera sartzeak egokitzapen-prozesu zaila ekarri dute, bai eta erronka bat ere. Horietarik, oro har, gure ustiapena ondo atera da eta normaltasunez sartu da zabalagoa, konplexuagoa eta esijenteagoa den merkatu batera.
Hala eta guztiz ere, nagusi den nekazaritza ereduak gorde egin du funtsean familiakoa den ustiapena. Horrek lurraldearen kolonizazioa eta landa-sarearen iraupena bermatu badu ere, egitura mailako hutsuneak ere baditu, zuzendu beharrekoak direnak, hain zuzen. Ustiapen askok hedapen eskasa izatea, horien titularrak zahartzea, lurraren merkatuaren zurruntasuna, titular batzuek gaitasun profesional eskaxa izatea, nekazaritzako ekoizpen eta merkaturatzearen inguruko sektoreak artikulatuko dituzten elkarte eta erakundeak ez egotea, besteak beste, bihar-etziko bideragarritasuna kolokan jartzen duten hutsuneetako batzuk dira.
Behar-beharrezkoa da, beraz, egitura mailan dauden hutsune horiekin bukatzea eta nekazaritza-ustiapenak modernizatzea, beren eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetu ahal izateko. Modernizatzea ekoizteko ahalmena handitzea ez ezik, ekoizpenaren baldintzak eta kalitatea hobetzea, kostuak jeistea eta ekoizpenaren birregituraketa eta dibertsifikazioarekin hastea ere bada; azken finean, nekazaritzan jarduten dutenen bizi eta lan baldintzak hobetzeko, batetik, eta, bestetik, natura zaintzeko eta aisialdia nekazaritza-inguruneetan asetzeko herritarrek egiten duten eskaerari erantzuteko, horrela lortuko da-eta nekazaritzaren funtzio-aniztasuna.
Kontseiluaren 1991ko uztailaren 15eko 2328/91 Erregelamenduak <FONT FACE="Garamond 3" (EEE) <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>—hainbat aldiz aldatua—, nekazaritza-egituren eraginkortasuna hobetzeari buruzkoa baita, aipatu helburua lortzeko dirulaguntza batzuk ezarri zituen, besteak beste; bertan ezarri ziren dirulaguntza horiek lortzeko baldintzak. Hori <FONT FACE="Garamond 3" EAE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>k garatu du, gai horretan duen eskuduntza medio, Euskal Autonomi Elkarteko nekazaritza-ustiapenei laguntza emateari buruzko uztailaren 30eko 210/1990 Dekretuaren —hainbat aldiz aldatua— bitartez.
Ondoren, Nekazaritzako Ustiapenak Modernizatzeari buruzko uztailaren 4ko 19/1995 Legea argitaratu da. Bertan ezartzen dira hainbat onura fiskal eta lehentasunezkoak, «lehentasunezko ustiapenak» deituriko kontzeptuari loturik dauden laguntza publikoak eta eskubideak eskuratzeko; kontzeptu batzuk aldatu egin dira, bai Legeria Zibilarenak (eskualdaketak, hainbat landa funtsen banaezintasuna eta mugakideen alde atzera egiteko eskubidea), bai landa errentei buruzkoak, horietan garrantzitsua delarik «lehentasunezko ustiapenak» deituriko kontzeptua. Lege horien idazati batzuk garatu egin dira 1995eko abenduaren 13ko agindu batez.
Bidezko da, beraz, eta horixe da dekretu honen helburua, Euskal Autonomi Elkartean lehentasuna izango duten ustiapenak definitzeko irizpideak ezartzea eta bere lurralde eremuko laborantzarako gutxieneko unitateak zehaztea. Dekretu hau prestatzerakoan lurralde historiko bakoitzeko foru aldundietako organo eskudunek iritzia eman dute eta parte hartu dute. Hori guztiori, 19/1995 Legean agindutakoaz bat etorriz eta <FONT FACE="Garamond 3" EAE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>k gai horren inguruan dituen eskumenei kalterik eragin barik.
Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko uztailaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1. atala.– Xedea
1.– Euskal Autonomi Elkartean lehentasuna izango duten ustiapenak definitzeko irizpideak ezartzea eta bertako lurralde eremuko laborantzarako gutxieneko unitateak zehaztea da dekretu honen helburua.
2.– Euskal Autonomi Elkarteko nekazaritza-ustiapentzat hau hartuko da: instalazio gehienak eta egoitza fiskala Euskal Autonomi Elkartean dutenak.
2. atala.– Definizioak
1.– Dekretu honetan xedatutako ondorioetarako:
1.1.– Nekazaritza-ustiapena hau izango da: nekazaritzako ekoizpenerako —funtsean, merkaturatzeko— titularrak edo kotitularrek enpresarialki antolatutako ondasun eta eskubideen multzoa; multzo horrek, unitate tekniko-ekonomikoa osatzen du, ekoizpenerako baliabide berak erabiliko ditu eta kudeaketa bakarra izango du.
1.2.– Ustiapenaren titularra: nekazaritza-jarduera burutzen duen pertsona fisikoa nahiz juridikoa, ustiapena osatzen duten eskubideak eta ondasunak enpresa-irizpideekin antolatzen dituena, eta ustiapena kudeatzeagatiko erantzukizun zibil, fiskal eta sozialak eta ekonomia-arriskuak bere gain hartzen dituena.
1.3.– Nekazari profesionala: nekazaritza-ustiapen baten titular izanik, bere errenta osoaren %50a nekazaritza–jardueretatik edo jarduera osagarri batzuetatik lortzen duena, baldin eta zuzenean nekazaritza-jardueratik lortutako errenta guztirako errentaren %25a baino beheragokoa ez bada eta nekazaritzako lanetan edo jarduera osagarrietan emandako denbora bere lanaldi osoaren erdia baino goragokoa bada.
1.4.– Nagusiki nekazaria: guztirako errentaren %50a bere ustiapenean burutzen den nekazaritza-jardueratik ateratzen duen nekazari profesionala, ustiapeneko jarduerekin lotuta ez dauden lanetan emandako denbora, guztirako lanaldiaren erdia baino beherago badago.
1.5.– Nekazaritzako lan-unitatea: nekazaritzako lanetara urtebetean egun osoz pertsona batek egiten duen lana.
1.6.– Laneko unitate-errenta: nekazaritza-ustiapenean sortzen den ekonomia-errendimendua, lan-unitateari egozten zaiona; honela ateratzen da: ustiapenean diharduten nekazaritzako lan-unitateen kopurua, zati, ustiapenaren gaindikin garbia edo marjin garbia ordaindutako lansarien zenbatekoaz batuz ateratzen den zenbatekoa.
1.7.– Erreferentziako errenta: Espainian, nekazaritzakoak ez diren lansari gordinei buruzko indikatzailea. Horien zenbatekoa urtero zehaztuko da Europako Elkartearen Araudiaren arabera eta Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako lansariei buruzko datuak kontutan hartuta.
2.– Dekretu honetan aurrikusi gabeko kontzeptuak eta definizioak, aplikatzeko beharrezkoak direnean, aplikagarri diren Europako Erregelamenduetan xedatutakora, Nekazaritzako Ustiapenak Modernizatzeari buruzko 19/1995 Legera eta Nekazaritzako Ustiapenen Erregistroa sortu zuen 84/1993 Dekretura joko da, aipatu hurrenkerari jarraituz.
3. atala.– Ondorioak
1.– Dekretu honen 4. ataletik 6. atalerarteko —biak barne— baldintza guztiak betetzen dituzten familiako nekazaritza–ustiapenak nahiz elkarte erakoak lehentasunezkoak izango dira, legeek aitortzen duten edo horrela kalifikatutako ustiapenei aitor lekizkiokeen onurak, mota guztietakoak, lortzeko.
2.– Edozein kasutan ere, nekazaritza-jarduerarako eskualdeak arautzen dituen Europako Elkarteko Araudiari eta gai horretan <FONT FACE="Garamond 3" EAE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>k Europako Elkartearen erregelamenduak garatzeko eta bere lurralde eremuan nekazaritza-jarduera antolatzeko duen eskumenari kalterik eragin gabe egingo da aurrez esandakoa.
4. atala.– Nekazaritza-ustiapenari buruzko baldintza objetiboak.
1.– Nekazaritza-ustiapen bat lehentasunezkoa izateko, ustiapenak baldintza objetibo hauek bete beharko ditu:
a) Nekazaritzako lan-unitate bat izan beharko du gutxienez. Ustiapen bateko nekazaritzako lan-unitateak horretarako jarriko diren irizpide teknikoetan oinarritutako modulu objetiboen arabera zehaztuko dira.
Edonola ere, titularraren lana nekazaritzako lan-unitate gisa zenbatu ahalko da ordaindutako beste lanik ez duenean eta ustiategian soldatadun langile finkorik ez dagoenean.
b) Ustiapenetik lortzen den unitate-errenta erreferentziako errentaren %30aren parekoa edo goragokoa izatea eta % 120a baino beheragokoa, 19/1995 Legearen azken xedapenetatik hirugarrenaren bigarren idazatian xedatutakoaren arabera.
Aurrekoa gorabehera, eta 19/1995 Legearen azken xedapenetatik hirugarrenaren hirugarren idazatian xedatutakoarekin bat etorriz, familiako ustiapenek edota titular pertsona fisikoak dituzten beste batzuk eta elkarketez eratutakoek —bazkide gehienak mendiko edo eskualde behartsuetako nekazaritza-eremuetan dauden nekazari profesionalak baldin badira— lehentasuna izango dute ondorio guztietarako, baldin eta laneko unitate-errenta erreferentziako errentaren % 10aren parekoa edo goragokoa eta %120a baino beheragokoa baldin bada eta dekretu honetako 4. eta 5. ataletan jarritako betekizunak betetzen badituzte.
2.– Laneko unitate-errenta kalkulatzeko, ustiapenaren hedadura, kokapena, orientazio tekniko-ekonomikoa eta ekoizpen sistema kontutan hartuta, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren agindu batez, urtero zehaztuko dira marjina gordinak, ustiapenari dagozkion nekazaritzako lan-unitateak zehazteko modulu objetiboak eta ustiapen horren gastu finkoen koefizienteak; hori guztiori gehigarrizko xedapenetatik lehenengoan eta bigarrenean 1997. urterako xedatzen denari kalterik egin gabe.
3.– Dena dela, ustiapenen titularrek beren laneko unitate–errentaren zehaztapena bere kontularitza datuen arabera egiazta dezakete edota Gizarte Segurantzari buruzko agirien bitartez.
5. atala.– Familiako nekazaritza-ustiapenen titularrei buruzko betekizun subjetiboak.
1.– Aurreko atalean aurreikusitakoaz gain, titularra pertsona juridiko bat duen nekazaritza-ustiapen bat lehentasunezkoa izateko, titular horrek baldintza hauek bete beharko ditu:
a) Nekazari profesionala izatea.
b) Lanbide heziketa maila egokia izatea edo instalatu eta hortik gehienez ere bi urteren barruan lortzea, Euskal Autonomi Elkarteko nekazaritza-ustiapenei laguntzak emateari buruzko uztailaren 30eko 210/1990 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
c) 18 urte beteta izatea eta 65 bete gabe izatea.
d) Halabeharrez edota ageri-ageriko beharrizana denean izan ezik, egoitza ustiapena kokaturik dagoen eskualdean edo inguruko eskualderen batean izatea, <FONT FACE="Garamond 3" EAE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>k bere lurralde–antolamenduan eskualdeari emandako definizioaren arabera.
2.– Senar-emazteen edota elkarbizitza egiten duten bikoteen kasuan, ustiategiaren titularitatea biena izan daiteke, nahikoa izango delarik aurreko idazatiko baldintzak batek bakarrik betetzea.
3.– Nekazaritza-ustiapenak jaraunspenezko komunitate batekoak badira, gutxienez sei urtetan ustiategia ez banatzeko hitzarmena egin beharko da eta komunitate horretako partaide batek gutxienez atal honetako 1. idazatian zehaztutako baldintzak bete beharko ditu. Ez banatzeko aldia ustiapena lehentasunezko gisa kalifikatzeko eskabidearen egunetik hasiko da zenbatzen.
6. atala.– Elkarketa-ustiapenak
1.– Elkarta-ustiapen bat lehentasunezkoa izateko, 4. atalean jarritako baldintzak betetzeaz gain, honelako modalitateren batekoa izan beharko du:
a) Kooperatiba-sozietatea izatea, bai lurra komunitatean ustiatzekoa, bai lana elkartean egitekoa.
b) Kooperatiba-sozietatea izatea edota eraldaketarako nekazaritza-sozietatea izatea.
c) Sozietate zibila izatea, laborala edo merkataritzakoa. Sozietate zibilek eskritura publiko baten bidez eratuak izan beharko dute. Anonimoak direnean, akzioek izendunak izan beharko dute eta kapital sozialaren %50ak, egonez gero, nekazari profesionalena izan beharko du. Sozietate horien helburua titular direneko ustiapeneko nekazaritza-jarduera burutzea izango da soil–soilik.
d) Elkarketa-ustiategiak izatea, muga bakarrean ustiategiaren azaleraren bi herenak (2/3), gutxienez, elkartzez eratuak, bazkide batek emandako azalera ezingo delarik izan azalera guztiaren %40a baino goragokoa. Ustiapen hauetan bazkide batek behintzat nagusiki nekazaria izan beharko du eta familiako ustiapenen titularrentzat 5. ataleko 1. idazatian jasotako baldintzak bete beharko ditu.
2.– Aurreko idazatiko b) eta c) letretan adierazitako sozietateek honako baldintzaren bat bete beharko dute:
a) Bazkideen %50a nekazari profesionalak izatea.
b) Kudeaketaz eta administrazioaz arduratzen diren bazkideen bi herenak nekazari profesionalak izatea, 5. ataleko 1. idazatian jasotako baldintzak betetzea eta ustiategian egindako lanaren bi heren (2/3) eman ditzatela, gutxienez.
7. atala.– Laborantzarako gutxieneko unitateak <FONT FACE="Garamond 3" EAE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> n.
Nekazaritzako ustiapenak modernizatzeari buruzko uztailaren 4ko 19/1995 Legearen 23. ataletik 27.era —biak barne—, <FONT FACE="Garamond 3" EAE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko eskualde eta lurralde historikoetarako, sekain-lurrei eta ureztatutako lurrei dagokienez, laborantzarako gutxienezko unitateei buruz agindutakoaren ondorioetarako, laborantzarako gutxienezko unitateak hauek izango dira:
<FONT FACE="Garamond 3" SEKAIN -LURRA UREZTATUTAKO LURRA
ARABA LURRALDE HISTORIKOA.
ESKUALDEA
ARABAR ARANAK 3 Ha. 3 Ha.
ARABAR LAUTADA 3 Ha. 3 Ha.
ARABAKO MENDIAK 2 Ha. 2 Ha.
ARABAR ERRIOXA 2 Ha. Ha. 1
GORBEIAKO MENDI-INGURUAK 2 Ha. 2 Ha.
ARABAR KANTAURIKO MENDIZERRA Ha. 1 Ha. 1
GIPUZKOA LURRALDE HISTORIKOA Ha. 1 Ha. 1
BIZKAIA LURRALDE HISTORIKOA 0,75 Ha. 0,75 Ha
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 8. atala.– Ustiategien kalifikazioa.
1.– Dekretu honetan ezarritako betekizunak betetzen dituzten nekazaritza-ustiapenak «lehentasunezko nekazaritza-ustiapenak» izango dira.
2.– Horretarako, Euskal Autonomi Elkarteko Nekazaritzako Ustiapenen Errolda sortu eta arautu zuen 1993ko martxoaren 30eko 84/1993 Dekretuan xedatutakoaz bat etorriz, lurralde historiko bakoitzean, nekazaritza-ustiategien erregistroaren ardura duen bulegoak betekizunak betetzen direla egiaztatu, eta, interesatuak eskaturik, «lehentasunezko nekazaritza-ustiapena» kalifikazioa emango du.
Halaber, Erregistroko bulegoek kalifikazio horri dagozkion egiaztagiriak emango dituzte, hala behar izanez gero.
3.– 19/1995 Legea garatzen duen 1995eko abenduaren 13ko Aginduan xedatutakoaz bat etorriz, aipatu kalifikazioa eman eta ondorengo bost urteetan lehentasunezko ustiapen batean laneko unitate-errenta batean izandako aldaketek —dekretu honen 4. atelako 2. idazatian aurreikusitako modulu eta marjina garbiak urtero eguneratzearen ondorioz sortuak— ez dute eraginik izango kalifikazioarekiko aldi horretan.
<FONT FACE="Garamond 3"
ALDIBATERAKO XEDAPENAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– 1998ko abenduaren 31ra arte, lehentasunezko nekazaritza-ustiapentzat hartuko dira nekazaritzako lan-unitate erdia, gutxienez, betetzen duten familiako nekazaritza–ustiapenak, betiere, dekretu honetako 4. eta 5. ataletan jasotako betekizunak betetzen baldin badituzte.
Bigarrena.– 1997. urterako, hainbat laborantzari dagozkion marjina gordinak dekretu honetako I. Eranskinean jasotako irizpide teknikoen arabera kalkulatuko dira.
Hirugarrena.– 1997. urterako, nekazaritza-ustiategi bateko nekazaritzako lan-unitateak zehazteko moduluak dekretu honetako II. Eranskinean jasotakoak izango dira.
Laugarrena.– 1997. urterako, erreferentziako errentaren zenbatekoa 2.769.215 PTAkoa izango da.
<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari eta foru aldundietako organo eskudunei ahalmena ematen zaie, beren eskumenen barruan, dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko.
Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko uztailaren 8an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.