248. zk., 1994ko abenduaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Lana eta Gizarte Segurantza
4820
417/1994 DEKRETUA, azaroaren 2koa, OsalanLaneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta iharduerarako Araudia onartzeko dena.
Eusko Legebiltzarrak, Autonomia Estatutuak Euskal
Autonomi Elkarteari ematen dizkion eskuduntzen indarrez, OsalanLaneko Segurtasun eta Osasunerako
Euskal Erakundea (aurrerantzean, Osalan) sortzeko,
7/1993 Legea onartu zuen abenduaren 21ean. Erakunde horren egitekoa, besteak beste, Euskal Autonomi
Elkarteko herri-agintariek ezartzen dituzten politikak kudeatzea da, laneko segurtasunaren, higienearen, ingurugiroaren, eta osasunaren alorrean. Lege horren azken erabakietatik lehenengoan, Eusko Jaurlaritzari erakundearen egitura eta iharduerarako araudia gauza dezala eskatzen zaio. Lege horretako 11.1. atalean eta azken erabakietatik bigarrenean, hirugarrenean eta laugarrenean jasotzen diren xedapenak ere dekretu hau egiteko bidea ematen dute.
7/1993 Legeaz sortutako erakunde autonomiadunak bi funtsezko zutabe ditu:
Alde batetik, laneko segurtasun eta higienearen alorrean orokorki jokatuko duen erakundea sortu da, orain arteko zenbait ikuspegi eta tratamentu hobetzeko asmoz. Izan ere, orain artekoek arazoa zatika hartzen zuten eta bakoitzak bere aldetik iharduten zuen, banatuta.
Horretaz gainera, ez zuten kontutan hartzen laneko osasunari buruzko politikan esparru zabalagoa hartzea, ez eta laneko ingurugiroaren baldintzak zehaztea ere.
Beste aldetik, lanean osasuna eta segurtasuna edukitzeko eskubidea, hau da, Langileen Estatutuan arautzen den langileen eskubideaz gainera, euskal laneko osasun unitateetako funtzionarioena, lankidekooperatibetako bazkideena eta gainerako kooperatibetako lanbazkideena, edukiz jantzi nahi da Lanaren Nazioarteko
Erakundearen 155 itunaren eta Europako Elkarteko direktiben arabera.
Horiek horrela, dekretu honen bidez, aipatu den erakundea baliabidez hornitu eta ihardunean jarri nahi da.
Lan eta Gizarte Segurantza Saileko laneko segurtasun eta higienerako lurralde kabineteetako eta ezgaitasunak neurtzeko Osasun Saileko mediku unitateetatik eta laneko osasun unitateetatik eskualdatuko diren gizabaliabideak eta baliabide materialak erabiliko dira.
Horrela, antolaketarako egitura berri bat eratuko da, autonomiaduna, eta laneko segurtasun, higiene, ingurugiro eta osasunaren alorrean Euskal Autonomi Elkarteak dituen egitekoak koordinatu eta zentralizatzeko organo tekniko bakarra izango dena. Azken finean, lortu nahi dena langile guztiei Konstituzioak aitortzen dizkien eskubideak benetako edukiz jaztea da.
Halaber, dekretu honen bidez arautzen den erakundearen helburu nagusienetariko bat eraginpean dauden pertsonengan bizimoduarekiko, osotasunarekiko, osasunarekiko eta laneko ongizatea hobetzeko eta defenditzeko jarrera baikor eta eraginkorra suspertu eta garatzea da.
Dekretuaren I. atalburua Osalanen xede, egiteko eta antolaketari buruzkoa da, eta erakundearen iharduketarako ihardunbide orokorra arautzen du. Erakundeak bi organoko egitura dauka: alde batetik, parte hartu eta kontrol lanak egiten ditu Kontseilu Nagusiaren bidez, eta bestetik, zuzendaritza eta gauzatze lanak egiten ditu, Zuzendaritza Nagusiaren bidez.
II. atalburuan Kontseilu Nagusia arautzen da. Kontseilu
Nagusia parte hartzeko organoa da, horren bidez laneko segurtasun, higiene, ingurugiro eta osasunaren alorrean ihardutzeko politika bat taxutzean parte hartzen baitute gizartesailek.
Atalburu horretan Kontseilu Nagusiaren osakera, egitekoak eta iharduera arautzen dira. Batzorde zeintifikoteknikoakere arautu egiten dira ikerketa eta analisi espezifikoak egin ditzaten. Halaber, Kontseilu Nagusiaren batzordeak arautu egiten dira, Erakundearen helburuak eta iharduketa programak lurralde historiko guztietan bete daitezela zain dezaten.
III. atalburuan Zuzendaritza Organoa arautzen da.
Bi organoko egitura dauka. Batetik, Organo Nagusia dago, erakundearen iharduketak bultzatu, programatu eta koordinatuko dituena. Bestetik, lurralde zentruak daude, Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Historiko bakoitzeko bana. Zentruok, programatutako iharduketak gauzatu egingo dituzte, beti ere, lurralde historiko bakoitzean nagusi diren ekonomi sektoreen ondorioz langileek dituzten lan baldintza bereziei egokituz.
Organo Nagusiak Idazkaritza Nagusia izango du eta horren menpe egongo dira zuzenean Laneko Osasun
Unitatea, Osalanen Laborategi Nagusia, Laneko Segurtasunerako
Zerbitzu Nagusia eta Administrazio Zerbitzua.
Idazkaritza Nagusiaren egitekoa izango da, besteak beste, bere menpe dauden organoak koordinatzea eta, bereziki, langileek, lanemaileek eta herriagintariek prestakuntza eta informazioa jaso ditzaten bultzatu eta sustatzea. Egiteko hori funtsezkoa da, erakundea, berez, zerbitzua eskaintzeko dago eta.
Laneko Osasun Unitateari dagokionez, gure inguruan dauden herri industrializatuek eta nazioarteko erakundeek gero eta kontzientzia handiagoa daukate laneko osasun eta higienerako ikuspegi eta tratamendu bakarra egotearen beharraz, helburuak hobeto lortzeko.
Horren ondorioz, eraginkortasun handiagoa lortuko dela uste da, bai laneko osasunaren alorreko iharduketa programa -osasun-agintarien zuzendaritzapean-, bai laneko higiene eta ingurugiroaren alorreko iharduketa programa Laneko Osasun Unitateak gauzatzen baditu.
Laneko higiene eta ingurugiroaren alorreko iharduketa programa erakundearen zuzendaritzapean egingo da,
Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikita dagoenez.
Izan ere, Langileen Estatutuko 19. atalean, higienerako eskubideari lanaren alorra izendatzen dio oraindik ere.
Osalanen Laborategi Nagusia Organo Nagusiak analisiak egiteko egiten dizkion eskariei erantzuteko izango da, arlo horretan Euskal Autonomi Elkarteko erreferentzia zentrutzat hartuko dela analisietarako. Bizkaiko
Lurralde Zentruaren zerbitzura ere egongo da.
Laneko Segurtasunerako Zerbitzu Nagusiak, enpresaren eta lantokien segurtasunmailaren gainean egin beharreko iharduketak zehaztuko ditu, langileen bizitza eta osotasuna zaindu eta defendatzeko ekintza babesleak eraginkorragoak izan daitezen. Horretarako, aurre-hartzeko lanetarako ekintzak zehaztuko dira, batez ere.
Lurralde zentruei dagokienez, horietako bakoitzak
Organo Nagusiak zehaztutako jarraibideak burutuko ditu bere lurralde historikoan. Organo betearazleak izango dira, eta beren iharduera egokitu egingo dute, bai lurralde bakoitzeko lan ihardueraren berezitasunen arabera, bai eta ekonomi ihardueraren zenbait sektoreren berezitasunen arabera ere. Hori lortzeko, lurralde zentruek Administrazio eta Prestakuntzarako Lurralde
Zerbitzua, Laneko Osasunerako Lurralde Unitatea eta
Laneko Segurtasunerako Lurralde Zerbitzua izango dituzte.
Dekretuak duen gauzarik berritzaileena iharduketa programak arautzea da. Urteko lehenengo lauhilebetekoan aurkeztu beharko dira hurrengo urtean gauza daitezen.
Horien bitartez, dituen zerbitzuak kudeatuko ditu Osalanek.
Hori horrela, Zuzendaritza Nagusiak laneko segurtasunaren alorreko iharduketa programa bat, laneko higiene eta ingurugiroaren alorreko iharduketa programa bat eta prestakuntzaren alorreko iharduketa programa bat egin eta aurkeztu beharko ditu, gero, Kontseilu
Nagusiak onar ditzan. Bestalde, Osasun Sailak laneko osasunaren alorreko iharduketa programa bat egin eta aurkeztu beharko dio Kontseilu Nagusiari.
Laneko segurtasunaren alorreko iharduketa programak laneko arrisku bakoitzaren egoera espezifikoak hartuko ditu kontutan laneko istripuei aurrea hartzeko.
Iharduketon bitartez, sorospen teknikoa, lan eta ikerketak, eta aurre-hartzeko ekintzak burutuko dira.
Laneko higiene eta ingurugiroaren alorreko iharduketa programan lan mikrokliman dauden arrisku guztiak baloratu eta ebaluatu egingo dira, arriskumapak egiteko. Iharduketon bitartez, sorospen teknikoa, lan eta ikerketak, eta aurre-hartzeko ekintzak burutuko dira.
Prestakuntzaren alorreko iharduketa programa laneko segurtasun, higiene, ingurugiro eta lanaren alorrean prestakuntzarako ekintzak burutzeko izango da. Besteak beste, ekintza hauen inguruan ihardungo da:
prestakuntza,informazio eta hedatze lanak, aholku teknikoak eta lanaren eremuan drogomenpekotasunari aurrea hartzea.
Azkenik, laneko osasunaren alorreko iharduketa programak laneko osasunari eragiten dieten alorrei buruzko proposamen zehatzak jasoko ditu. Horretaz gain, ikerketarako, aholkulanetarako, eta laneko arriskuei aurrea hartzeko programak eta lanlekuan osasunhezkuntzari eta osasuna sustatzeari buruzko programak ere izango ditu.
Iharduketa programa hori burutzeko, ordea, berezitasun batzuk hartu behar dira kontutan. Lehenik eta behin, burutze hori laneko osasun unitateek egin beharko dute. Dena dela, unitate horiek ezingo balute oso-osorik burutu, Osasun Sailak dituen zerbitzuetara joko litzateke beste inora baino lehen, eta horretarako, programarekin batera, hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu beharko luke Osasun Sailak. Halaber, Osalaneko zuzendari nagusiak Gizarte Segurantzako laneko gaixotasun eta istripuetarako mutualitateekin, edota kooperatiben sektorean xede bera duten erakundeekin hitzarmenak izenpetu ditzake, laneko osasunaren alorreko iharduketa programa betetzeko.
IV. atalburuan, ekintzen lege araubideari buruzkoan, agintzen denez, Osalaneko zuzendari nagusia da erabakiak hartzeko eskuduntza duen organo bakarra. Zuzendaritza
Nagusiak eta bere menpeko organoek erabaki proposamenak aurkez diezazkiokete.
Azkenik, V. atalburua Osalaneko langileei buruzkoa da. Bertan agindutakoaren arabera, Euskal Funtzio
Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen esanetara egon beharko dute haiek. VI. atalburuan ondarea, baliabideak, aurrekontuak eta kontabilitatea arautzen dira.
Ondorioz, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Lan Harremanen Kontseiluari eta interesatuta dauden gainerako organo aholkulariei entzun ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko azaroaren
2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
/p>
Atal bakarra.- OsalanLaneko Segurtasun eta Osasunerako
Euskal Erakundearen egitura eta iharduerarako
Araudia onartzea. Araudiaren testua dekretu honen eraskinean agertzen da.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 1994ko azaroak 2.
Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
PAULINO LUESMA CORREAS.
ERASKINA
OSALANLANEKO SEGURTASUN ETA
OSASUNERAKO EUSKAL ERAKUNDEAREN EGITURA
ETA IHARDUERARAKO ARAUDIA
I. ATALBURUA
OSALANLANEKO SEGURTASUN ETA
OSASUNERAKO EUSKAL ERAKUNDEAREN XEDEA,
EGITEKOAK ETA ANTOLAKETA
1. atala.- Izaera, izena eta helbidea.
1.- Osalan administrazio erakunde bat da, autonomiaduna, nortasun juridiko propioa eta iharduteko erabateko gaitasuna duena. Lan eta Gizarte Segurantza
Sailari atxikita dago eta laneko ingurugiroak berez dituen arriskuen iturburua errotik kentzeko edo gutxitzeko, laneko segurtasun, higiene, ingurugiro eta osasunaren alorrean Euskal Autonomi Elkarteko herri-agintariek ezartzen dituzten politikak kudeatzea du helburu.
2.- Osalanen egoitza Bizkaia Lurralde Historikoan,
Barakaldo udalerrian, jarri da, lurralde zentruetan egitekoak deszentralizatu ahal izango diren arren.
2. atala.- Iharduteko eremua.
1.- Administrazio publikoak barne direla, langile enplegatuak dauden ekonomi iharduera guztietan ihardungo du Osalanek. Lankidekooperatibetan eta gainontzeko kooperatibetako lan-bazkideentzat ere ihardungo du.
2.- Norbere kabuzko lana burutzen duten langileentzat ere, arriskuei aurrea hartzea sustatzeko ekintzak burutuko ditu.
3.- Dekretu honetan langileak aipatzen direnean, inorentzako lana egiten dihardutenak ez ezik, euskal administrazio publikoetako funtzionariak eta euskal kooperatibetako bazkide langileak eta lanbazkideak ere langiletzat hartuko dira. Enpresariak aipatzen direnean, bestalde, euskal administrazio publikoak eta euskal kooperatibak barne sartuko dira.
3. atala.- Iharduketa modua.
Osalanek hauek egingo ditu bere helburuak lortzeko:
a) Zerbitzuak kudeatuko ditu iharduketa programen bitartez.
b) Enpresei, langileei, enpresen elkarteei, kooperatiben federazioei, sindikatuei eta administrazio publikoei aholkuak emango dizkie.
c) Laneko segurtasun eta osasunaren arloan beharrezkoak diren ekintza teknikoei eta aurre-hartzeko ekintzei segimendua eta ebaluaketa egingo dizkie.
d) aurre-hartzeko behar diren neurriak erabil daitezela sustatuko du.
e) Eskuduntzadun agintariei informazioa emango die, hala eskatzen bazaio.
f) Bere eskuduntzako arloei buruzko txostenak egingo ditu, Lan Harremanen Kontseiluak eta Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak eskatzen badiote.
4. atala.- Egitekoak.
1.- Osalanek, besteak beste, egiteko hauek izango ditu:
a) Laneko istripu eta gaixotasunen arrazoiak eta eragileak aztertu eta ikertzea, aurrehartzeari buruzko ikerketak eginez eta neurri zuzentzaileak proposatuz.
LanAgintaritzari egindakoaren berri emango zaio.
Industri segurtasunari buruzko irizpenak emango ditu, eskuduntzadun agintariek eskatuz gero.
b) Laneko estatistikei buruzko argibideak eta datuak aztertu, landu eta prestatzea eta Euskal Autonomi
Elkarteko Estatistika Legean ezarritakoaren arabera, estatistikak egin, aztertu eta baloratzea Autonomi
Elkartean. Era berean, Estatuan eta Europako Elkartean laneko segurtasun eta osasunaren arloan datuak biltzeko proiektatzen diren bateratutako informatikaprogramak garatzen eta prestatzen lagunduko du.
c) Lanean sortutako gaixotasunak eta langileen osasunean laneko arrisku eragileek izan dezaketen eragina ikertzeko epidemiologiazaintzarako sistema ezartzea,
Osasun Sailak osasuninformaziorako emandako norabideen arabera.
d) Laneko segurtasun, higiene eta osasunari buruzko metodoak eta teknikak ikertzeko programak egin, sustatu eta garatzea.
e) Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, laneko segurtasun eta higieneari eta metodo ergonomikoei buruzko arauak, teknika aldetik araubidea aldatzeko ikerketak, txostenak eta proposamenak aurkeztea administrazioei, eta ikastunen, adineko langileen eta haurdunaldian edo ugatzaldian dauden emakumeen laneko baldintzei buruzko gomendioak ematea.
f) Langileen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen neurrian, lanpostuen, lokalen, lantokien, lehengaien, tarteko eta azken produktuen inguruko azterketak eta txostenak egitea eta aholkuak ematea.
g) Indarrean dauden arauekin bat etorriz, lanen baldintza teknikoei, kontzentrazioen kopuruei, onartu litezkeen kutsatzailemugei eta horiek denak baloratzeko moduei buruzko azterketak, ikerketak, txostenak eta proposamenak aurkeztea Lan eta Gizarte Segurantza
Sailari eta, hala badagokio, industri segurtasunaren ardura duten agintariei.
h) Laneko segurtasun, higiene eta osasunari buruzko planak eta Prestakuntza-ikastaroak programatu, antolatu eta bideratzea.
i) Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta osasuna sustatzeko ezagupenak eta arau praktikoak jakinaraztea lanemaileei eta langileei.
j) Enpresetako segurtasun eta higienearen mailei buruzko kontrol orokorrak eta arlokakoak programatu eta garatzea, maila horiek igotzeko egin behar diren zuzenketetarako aholkuak emanez enpresetako legezko ordezkariei eta langileei.
k) Laguntza eta aholku teknikoa emantea enpresei, langileei, langileen elkarteei eta herriagintariei.
l) Enpresek edo horko langileek norbanakoaren osasunerako, zein osotasun fisikorako galgarri izan daitezkeen laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak larriki, zein behin eta berriro urratzen dituztenean, jakinaren gainean jartzea LanAgintaritza.
m) Enpresetako organo teknikoei aholkuak eman eta horien iharduna ebaluatzea, laneko segurtasun, higiene eta osasunaren arloari dagokionez.
n) Laneko materialen eta erabiltzaileen arteko lotura aztertzea. ñ) Makineria, tresneria, lan-orduak eta lanaren antolaketa langileen gaitasun fisikoei, mentalei eta sentimengaitasuneiegokitzeari buruzko azterketak egitea.
o) Ekoizpeneko eragiketak eta prozesuak eta lanerritmoak edo iharduketamailak langileen gaitasun fisikoei, mentalei eta sentimengaitasunei egokitzeari buruzko azterketak egitea eta irizpenak ematea.
p) Emakume langileen haurdunaldian eta ugatzaldian kaltegarriak edo osasunaren kalterakoak izan daitezkeen laneko baldintzak aztertu eta zaintzea, hala behar izanez gero, emakumeen lana epealdi horietako beharretara egokitzeko.
q) Langileen osasunerako ondorio kaltegarriak ekar ditzaketen lanmikroklimaren eragileak zehaztea eta horiei aurrea hartzea.
r) Osasunagintariek emandako norabideekin edo programekin bat etorriz, langileen osasuna zaintzea, horien osasunean eraginik izan dezaketen arrisku- eta kalteeragileak goiz aurkitu eta banakatzeko.
s) Osasunagintariek emandako norabideen edo egitarauekin bat etorriz, aurre-hartzeko politikaren plangintza egiteko tresna izango den laneko arriskuen mapa egitea.
t) Enpresetako medikuzerbitzuen osasunbaimen, ikuskapen eta -kontroleko aginpideak erabiltzea.
u) Estupefazienteak, alkoholak eta tabakoak ere, laneko segurtasun eta osasunean duten eraginari buruzko azterlan eta txostenak eginez, lanaren eremuko drogamenpekotasunak zaintzea.
v) Laneko segurtasuna, higienea eta osasuna sustatzeko eta horien inguruan aurre-hartzeko neurriak hartzeko beharrezkoak diren egiteko guztiak burutzea.
2.- Osalani dagokio, halaber, lanerako ezgaitasun edo baliogabetasunaren alorrean indarrean dagoen araudiak jasotako irizpenak ebaluatu eta egitea, Osalan sortzeari buruzko 7/1993 Legearen azkeneko xedapenetatik bigarrenean jasotakoaren arabera.
3.- Atal honetan adierazitako egitekoak,
OsasunAgintaritzarekin, LanAgintaritzarekin eta laneko eta segurtasun eta higienearen arloko baldintzak ikuskatzeko eta kontrolatzeko organoekin koordinatuz beteko dira. Drogamenpekotasunaren gaietarako Euskadiko
Idazkaritza Nagusiaren txostenak ere kontutan hartuko dira lanaren eremuan.
4.- Egiteko horietan Osalaneko langileak herriagintarien eskuduntzat joko dira, eta lantokietako titularrek bertara sartzen utzi beharko diete, inolako trabarik jarri gabe. Enpresariek eta langileek lagundu egin beharko diete Osalaneko langileei beren egitekoak ondo buru ditzaten.
5. atala.- Antolaketa.
1.- Kontseilu Nagusia izango da parte hartzeko eta kontrolatzeko organoa. Araudi honen II. atalburuan arautzen da.
2.- Zuzendaritza Nagusia izango da Osalaneko zuzendaritza eta burutze organoa. Araudi honen III. atalburuan arautzen da.
II. ATALBURUA
KONTSEILU NAGUSIA
6. atala.- Kontseilu Nagusia.
1.- Kontseilu Nagusia osatuko dutenak hauek izango dira:
a) Lehendakaria: Lan eta Gizarte Segurantza Saileko sailburuordea, gai horretan aginpidea duenez gero.
b) Lehendakariordea: Osasun Saileko sailburuordea, gai horretan aginpidea duenez gero.
c) Bokalak:
- Gizartearen aldetik, sindikatuetako lau ordezkari, sindikatuen hauteskundeetan lortutako ordezkatzemailaren arabera. - Enpleguemailearen aldetik: Autonomi Elkartean ordezkatuta dauden enpresarien elkarteetako bi kide, bata, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusi ordezkatuz, eta bestea, Eusko Jaurlaritzak izendatuta, Lehendakaritza,
Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuak proposatuta eta udaletxeei eta foru aldundiei hitza eman ondoren. - Gaian aginpidea dutenez, bi kide Lan eta Gizarte
Segurantza Saila ordezkatuz, horietako bat lehendakari izango dela, eta beste bi Osasun Saila ordezkatuz, horietako bat lehendakariorde izango dela.
2.- Idazkaria.
Kontseiluko idazkariaren egitekoak kontseiluak berak izendatutako lagun batek beteko ditu, Kontseiluko kidetzat jo daitekeela edo ez. Izendatutako idazkaria ez bada Kontseilu Nagusiko kidetzat jotzen, hitza baino ez du izango.
3.- Zuzendari nagusia Kontseilu Nagusiko bilkuretan izango da, eta hitza izango du, ezingo du boturik eman, ordea.
4.- Kontseilu Nagusiko bokalak Lan eta Gizarte
Segurantza sailburuaren aginduz izendatuko eta kargugabetuko dira, eraginpean dauden erakunde eta administrazioek proposatuta.
5.- Karguan inor ez egotea, karguduna kanpoan nahiz gaixorik egotea edo legez jasotako beste gorabehera batzuk gertatuz gero, lehendakaria ordezkatuko duena, hurrenez hurren, lehendakariordea izango da, gero Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren beste ordezkaria edota Osasun Saileko beste ordezkaria.
Karguan inor ez egotea, karguduna kanpoan nahiz gaixorik egotea edo legez jasotako beste gorabehera batzuk gertatuz gero, lehendakariordea Osasun Saileko beste ordezkariak ordezkatuko du.
6.- Karguan inor ez egotea, karguduna kanpoan nahiz gaixorik egotea edo legez jasotako beste gorabehera batzuk gertatuz gero, idazkaria Kontseilu Nagusiak izendatzen duenak ordezkatuko du.
7.- Atalburu honetan agindu ez den guztirako,
Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako
Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren
26ko 30/1992 Legearen II. idazpuruko II. atalburuan organo kolegiatuentzat ezarritakoa erabiliko da.
7. atala.- Egitekoak.
Hona hemen Kontseilu Nagusiaren egitekoak:
a) Laneko segurtasunaren alorrean Zuzendaritza
Nagusiak egiten duen iharduketa programa onartzea.
b) Osasun Sailak laneko osasunaren arloan proposatzen duen iharduketaprogramari buruzko informazioa ematea.
c) Prestakuntzaren alorrean Zuzendaritza Nagusiak egiten duen iharduketa programa onartzea.
d) Laneko higiene eta ingurugiroaren alorrean
Zuzendaritza Nagusiak egiten duen iharduketa programa onartzea.
e) Osalanen plangintza eta programaketa ekintzak bultzatzea.
f) Programak gauzatzeari eta zerbitzuak kudeatzeari buruzko kontrola eta zaintza; Zuzendaritza Nagusiak behar diren argibide guztiak emango dizkio egiteko hori burutzeko.
g) Osalanen aurrekontuaren aurregitasmoa proposatzea
Lan eta Gizarte Segurantza Sailari.
h) Urteko txostena onartzea, urteko lehen hiruhilabetekoan
Lan eta Gizarte Segurantza Sailari bidaltzeko.
i) Proposamenak eta eskariak Lan eta Gizarte Segurantza
Sailari eta Osasun Sailari aurkeztea.
j) Barneiharduerari buruzko araudia onartzea.
8. atala.- Lehendakaria.
Hona hemen Kontseilu Nagusiko lehendakariaren egitekoak:
a) Kontseiluaren ordezkaritza organikoa edukitzea.
b) Ohiko bilkura eta ezohikoetarako deialdia erabakitzea eta eguneko gai-zerrenda zehaztea, beti ere,
Kontseiluko kideek, aldez aurretik eta denbora nahikoaz, egindako eskariak kontutan hartuta.
c) Bilkuretan lehendakaritza lanak egitea, eztabaidak bideratzea eta, arrazoiak egonez gero, etetzea.
d) Berdinketarik egonez gero, bere botuaz berdinketa apurtzea.
e) Kontseiluaren ekintzak eta akordioak onestea.
f) Hartzen diren akordioak bete eta gauzatzen diren zaintzea.
g) Lan eta Gizarte Segurantza Sailari eta Osasun Sailari
Kontseiluan hartutako akordioen berri ematea.
h) Kontseiluko lana antolatzeko behar diren erabakiak eta neurriak hartzea.
i) Kontseiluko lehendakari izateagatik bete behar dituen gainerako egitekoak.
9. atala.- Eraketa eta bilerak.
1.- Lehenengo deialdian Kontseilu Nagusia eratzeko, kontseiluko kideen erabateko gehiengoaren quoruma beharko da, beti ere, bertan badaude edota ordezkatuta badaude, edota, gutxienez, kontseiluan ordezkatuta dauden erakunde eta antolakunde bakoitzeko kide bat badago.
2.- Bigarren deialdian, aldiz, quoruma kideen herenak bete beharko du, bertan daudela edo ordezkatuta.
3.- Dena dela, Kontseilua eratzeko lehendakariak eta idazkariak egon beharko dute, edota beren ordezkariek.
4.- Kontseilua, gutxienez, hiruhilean behin bilduko da ohiko bilkuran, eta ezohikoan, lehendakariaren ustez, edo, gutxienez kideen laurdenaren iritziz beharrezkoa den guztietan.
10. atala.- Bilkuretarako deia.
1.- Lehendakariak, idazkariaren bitartez, Kontseiluko kide guztiei dei egingo die, gutxinez, ohiko bilkura egin baino hamar egun lehenago eta ezohiko bilkura egin baino hiru egun lehenago.
2.- Jakinarazpenean lehenengo eta bigarren deialdiak, eguneko gai-zerrenda eta horko gaiei buruzko agiriak jasoko ditu.
Lehenengo deialdiaren eta bigarren artean gutxienez ordu bateko tartea jarri beharko da.
3.- Berariaz eta idatziz bokalen batek beste helbideren bat adierazi eta lehendakariak hori onartzen duenean salbu, Kontseiluan ordezkatuta dauden erakunde edo antolakundeen helbide ofizialetan jakinaraziko dira deialdiak.
11. atala.- Akordioak hartzea.
1.- Kontseilu Nagusiaren akordioak, araudi honetako beste atal batzuetan jasotako kasu berezietan ezik, bilerara joandako edo ordezkatutako kideen gehiengoz hartuko dira eta gai bakoitzeko bozketa bat egingo da.
Berdinketarik egonez gero, lehendakariak apurtuko du bere botoaren bidez.
2.- Gai zerrendan jasotzen ez den gairik ezingo da aztertu edo erabaki, bai, ordea, Kontseilu Nagusiko kide guztiak bertan daudela, gehiengoaren erabakiz gai hori presazkoa dela erabakitzen den kasuetan.
12. atala.- Kontseilu Nagusiko idazkari nagusia.
1.- Hona hemen idazkariaren egitekoak:
a) lehendakariaren aginduz, bilkuretarako deia egitea eta Kontseiluko kideei zitazioak egitea.
b) Kideek Kontseilu Nagusiari egindako komunikazioak jasotzea, eta ondorioz, jakinarazpenak, datu eskariak, zuzenketak edo bere ardurapeko gainontzeko idazkiak.
c) Kontseiluko bilkurak prestatzea eta bilkuretako aktak idaztea.
d) Akten liburuaren ardura izatea eta zaintzea.
e) Kontseiluko akordioekiko segimendua egitea.
f) Onartutako akordio, kontsulta eta diktamenei buruzko egiaztagiriak egitea.
g) Kontseiluari administrazio eta teknika mailako laguntza ematea.
h) Idazkari izateagatik dituen gainerako egitekoak, edo berariaz delegatzen zaizkionak.
2.- Idazkariak, Kontseilu Nagusiaren bilkuren ondoren, akta bat idatzi beharko du, hau jaso beharko duena:
a) bilkuran egon diren lagunen izenak, eguneko gai zerrenda, bilkura egin den lekua eta eguna, azterketaren puntu nagusienak, bozketa nola egin den eta emaitza eta hartutako akordioen edukina.
b) Dauden ordezkaritzek egindako adierazpenak, laburtuta. Hartzen den akordioarekin ados ez dauden kideek botu partikularra eman ahal izango dute idatziz,
48 orduko epean. Hartutako erabakiari erantsiko zaio hori.
c) Bilkura noiz bukatu den.
d) Zerbaitegatik ez bada bilkurarik egiten, idazkariak, berak eta lehendakariak izenpetuta, jaso egingo du hori, zergatik egin ez den azaldu beharko du, eta, beharrezkoa bada, bertaratu direnen izena eta agertu ez izanaren arrazoiak azaldu dituztenen izenak ere aipatu beharko ditu.
3.- Aktak orduan bertan edo hurrengo bilkuran onartuko dira eta baimena idazkariak emango du, lehendakariaren oniritziaz.
4.- Aktak, onarpean eta baimena eman ondoren, akten liburuan sartuko dira.
13. atala.- Batzorde zientifikoteknikoak.
1.- Osalan sortzeari buruzko abenduaren 21eko
7/1993 Legearen 4.4. atalean xedatutakoarekin bat etorriz, batzorde zientifikoteknikoak sor daitezke, Kontseilu
Nagusiko kideen erabateko gehiengoak erabakitzen badu. Erabakian batzorde bakoitzaren zertarakoa eta iraupena zehaztuko dira.
2.- Batzorde horiek aparteko kasuetan eratuko dira.
Aditu direnek osatuko dituzte, adituok Kontseilukoak izan daitezkeela. Ordezkarien eta/edo kanpoko lagunen zenbatekoa Kontseilu Nagusiak erabaki beharko du erabateko gehiengoz.
3.- Laneko segurtasun, higiene, ingurugiro eta osasunaren alorrean, erakundearen helburuak hobeto lortzeko
Kontseilu Nagusiak egokitzat jotzen dituen ikerketa eta analisi espezifikoak egin beharko dituzte batzorde horiek.
4.- Kontseilu Nagusiari, batzorde zientifikotenikoen berri izan dezan, batzordeen iharduketari buruzko txosten bat bidaliko dio Kontseiluko idazkariak.
14. atala.- Kontseilu Nagusiko Batzordeak.
1.- Osalan sortzeari buruzko abenduaren 21eko
7/1993 Legearen 8. atalean xedatutakoarekin bat etorriz,
Kontseilu Nagusiak batzorde bereziak sor ditzake bere helburuak hobeto lortzeko.
2.- Batzordeak eratzeko erabakian nortzuk osatuko duten zehaztuko da, lege horretako 6. atalean jarritako hautaketa eta ordezkaketak egiteko irizpideen arabera.
Kontseilu Nagusiaren esanetara egongo da batzordeon iharduketa.
3.- Lurralde historiko bakoitzeko, batzorde bat era daiteke, Kontseilu Nagusiak ematen dituen jarraibideen pean egongo dena. Bere egitekoa Osalaneko iharduketa programak eta helburuak tokian tokiko lurralde historikoan betetzen diren zaintzea izango da.
4.- Lurralde batzorde horietako kideak Kontseilu
Nagusiak izendatuko ditu, sindikatuek, enpresen elkarteek,
Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiak, laneko osasun unitateek, Lan eta Gizarte Segurantza
Sailak eta Osasun Sailak proposatuta.
5.- Lurralde batzordeek Kontseilu Nagusiari kontuak emango dizkiote eta, gutxienez, seihilabetean behin, txosten bat aurkeztu beharko diote, programak kasuan kasuko lurralde historikoan zenbateraino gauzatu diren azaltzen duena. Txostena Kontseilu Nagusiak onartu beharko du.
6.- Batzorde horien ihardunbidea eta bazkideen eskubideak eta betebeharrak Kontseilu Nagusiak arautuko ditu.
15. atala.- Kontseilu Nagusiko kideen eskubideak eta betebeharrak.
1.- Kontseilu Nagusiko kideek, beren ihardueran, eskubide hauek dituzte:
a) Ohiko bilkurarako guxienez hamar egun lehenago eta ezohiko bilkurarako gutxienez hiru egun lehenago, batzarrerako deia eta gai zerrenda jasotzeko eta epe horretan, bilkuran landuko diren gaiei buruzko informazioa edukitzeko.
b) Bilkuretako gaietan parte hartzeko.
c) Bozkatzeko eskubidea erabiltzeko eta bere zentzua azaltzeko. Halaber, Kontseiluko kideren bat gehiengoak hartutako erabakiarekin ados ez badago, botu partikularra emateko eskubidea izango du, araudi honen 12. ataleko 2 zenbakiko b) idazatian jasotakoaren arabera.
d) Kontseiluko lehendakariaren bitartez, kontseiluak ez dituen datu eta agiriak, bere egitekoak burutzeko beharrezko dituenak, lortzeko eskubidea.
e) Erreguak eta galderak egiteko.
f) Kontseiluko kide izateagatik ez da ordainduko.
Dena dela, bere egitekoak burutzean sortzen diren gastuengatik kalte-ordaina jasotzeko eskubidea edukiko da.
g) Bilerara joaterik ez daukan kideak Kontseiluko beste kide bati delega diezaioke botua, lehendakariari horren berri idatziz eman ondoren.
h) Kontseiluko kide izateagatik dagozkion gainerako prerrogatibak izateko eskubidea.
2.- Hona hemen Kontseilu Nagusiko kideek bete beharrekoak:
a) Bileretara joatea, halabeharrezko kasuetan salbu edo justifikatutako beste arrazoi batzuengatik denean salbu. Bileretara joatea ezinezkoa denean lehendakariari adierazi beharko zaio idatziz eta aurretiaz, denbora nahikoaz.
b) Kontseiluaren iritziz isilpekoak diren gaiak ez kaleratzea.
3.- Kontseiluko kideren bat, justifikatu gabe, bost biletara jarraian agertzen ez bada, lehendakariak interesdunari bere agertze ezak justifika ditzala eska diezaioke, eta egiten ez badu, dagokien erakundeei kide hori bere ordezkaritzatik ken dezala eska diezaieke.
III. ATALBURUA
ZUZENDARITZA NAGUSIA
1. SEKZIOA. XEDAPEN OROKORRAK
16. atala.- Zuzendari nagusia.
Osalaneko Zuzendaritza Nagusiko buru zuzendari nagusia izango da, Eusko Jaurlaritzan goi kargua eta zuzendari maila duena. Eusko Jaurlaritzaren dekretubidez izendatu eta kargugabetuko da, Lan eta Gizarte
Segurantza sailburuak proposatuta eta Kontseilu Nagusian ordezkatuta dauden erakundeei kontsulta egin ondoren.
17. atala.- Zuzendari nagusiaren egitekoak.
1.- Osalan sortzeko Legean jarritako egitekoak burutu beharko ditu, bai eta indarrean dauden legeetan ezartzen zaizkionak ere. Bereziki, egiteko hauek izango ditu:
a) Zerbitzuen zuzendaritza eta langileen buru izatea.
b) Aurrekontuen aurregitasmoa egitea eta idaztea,
Kontseilu Nagusiari eta Lan eta Gizarte Segurantza
Sailari aurkezteko.
c) Osalanen gastuei baimena ematea eta ordainketak agintzea, bai eta erakundearen ekonomiaeskubideak administratzea, kudeatzea eta gauzatzea ere, dagozkion arauetan ezarritakoaren arabera.
d) Osalan legez ordezkatzea.
e) Osalaneko programak betetzeko, Kontseilu Nagusiari nahitaez irizpena eskatuta, hitzarmenak eta akordioak izenpetzea erakunde publiko eta/edo pribatuekin,
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan ezarritako arau orokorren esparruan.
f) Laneko Osasun Unitatetik eta laneko osasunerako lurralde unitateetatik datozen proposamenei erabakia ematea. Dekretu honetako gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean agindutakoa salbuespen izango da.
g) Kontrataziorako Araubide Organikoari buruzko uztailaren 30eko 92/1981 Dekretuaren 4. atalean agindutako egitekoak burutzea.
h) Ekintzen urteko txostena gauzatzea, urteko lehen hiruhilabetekoan Kontseilu Nagusiari bidaltzeko, dekretu honen 7 h) atalean ezarritako epea kontutan hartuta.
i) Lan eta Gizarte Segurantza Sailari, Osasun Sailari eta Kontseilu Nagusiari beren egitekoak betetzeko behar duten adina argibide ematea.
j) Autonomiadun erakundeari jarritako helburuak izanik, beste erakunderen batek izendatuta ez dituen aginpideak gauzatzea.
2.- Halaber, Osalan, bere egitekoak buru ditzan,
Osasun Saileko OsasunAgintaritzarekin, LanAgintaritzarekin eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzarekin elkarlanean aritu dadin zainduko du zuzendari nagusiak.
2. SEKZIOA. ZUZENDARITZA NAGUSIAREN EGITURA
18. atala.- Egitura.
1.- Osalaneko Zuzendaritza Nagusiak egitura hau dauka: Organo Nagusia eta lurralde zentruak, Euskal
Autonomi Elkarteko lurralde historiko bakoitzean lurralde zentru bat egongo dela.
2.- Zuzendari nagusia buru dela, Zuzendaritza
Kontseilu bat egongo da kontsultak egiteko, erakundea kudeatzen lagunduko diona. Kontseilu horretako kideak
Erakundeko kideen artean aukeratuko ditu zuzendari nagusiak.
19. atala.- Organo Nagusia.
Organo Nagusia Idazkaritza Nagusi batek osatuko du eta horren menpe hauek egongo dira zuzenzuzenean:
a) Laneko Osasun Unitatea.
b) Osalanen Laborategi Nagusia.
c) Laneko Segurtasunerako Zerbitzu Nagusia.
d) Administrazio Zerbitzua.
3. SEKZIOA. IDAZKARITZA NAGUSIA
20. atala.- Idazkaritza Nagusiaren egitekoak.
Hona hemen Idazkaritza Nagusiaren egitekoak:
a) Erakundea ordezkatzea, zuzendari nagusiak delegatu ezkero.
b) Zuzendari nagusiari Erakundeko aurrekontuen aurregitasmoa proposatzea.
c) Idazkaritza Nagusiaren menpe dauden organoen iharduera ikuskatzea eta koordinatzea.
d) Erakundeen arteko harremanak burutzea.
e) Langile, lanemaile eta herriagintariei prestakuntza eta informazioa ematea laneko arriskuei aurrea hartzeari buruz; prestakuntza ikastaroak eta planak antolatzea eta programatzea; eta laneko segurtasun, higiene, ingurugiro eta osasunaren inguruko iharduketa programak koordinatzea, Osalaneko organoetako langileekin elkarlanean.
f) Erakundearen Informatika Plana informatizatzea eta garatzea, Euskal Autonomi Elkartean gai horretan eskuduntza duten organoekin koordinatuz.
g) Estatistika datuak eta informazioak egitea, eta ondoren Euskal Autonomi Elkarteko estatistikak egitea,
EUSTATekin elkarlanean.
h) Erakundearen agiritegia eta liburutegia kudeatzea eta administratzea.
i) Langileen laneko baldintzak eta osasuna hobetzeko metodo eta teknikei buruz ikerketa programak bultzatzea, bai eta laneko ingurugiroari buruzko azterlanak programatzea ere.
j) Langileei eta beren ordezkariei, enpresei eta beren elkarteei eta herriagintariei laguntza eta aholku teknikoak emateko bideak jartzea, lanagintari eta osasunagintarien artean ahalik eta ondoen koordinatzeko eta elkarri laguntzeko.
k) Euskal Autonomi Elkartean, ikerketak, txostenak eta aholkulanak bultzatzea lanpostu, lokal eta lanlekuei buruz, bai eta, lehengai, produktu berri, tarteko produktu eta azken produktuei eta teknologia berriei buruz, langileen osasunerako arriskutsu izan badaitezke.
Arreta berezia jarriko da minbizia sortarazten duten sustantzien eta sutantzia mutagenikoen eta laneko ingurugiroan kutsatzaile biologikoak izan daitezkeen sustantzien inguruko gaietan.
4. SEKZIOA. IDAZKARITZA NAGUSIAREN MENPEKO
ORGANOAK
21. atala.- Laneko Osasun Unitatea.
1.- Laneko Osasun Unitateak laneko osasun gaietarako iharduketa programan jasotako jarraibideen arabera ihardungo du. Egitura mailan Osalanen menpe egongo da; ihardunean, aldiz, Osasun Sailaren menpe.
Halaber, egitura mailan eta ihardunean Osalanen menpe egonda, Laneko Higiene eta Ingurugiroaren alorrerako iharduketa programaren edukinari dagozkion egitekoak egingo ditu.
2.- Hona hemen Laneko Osasun Unitatearen egitekoak:
a) Euskal Autonomi Elkartean, langileen osasuna zaintzea, arrisku eta hondatze eragileak goiz antzemateko; lan mikroklimako arrisku eragileei, langileen osasunean eragin dezaketenei alegia, aurrea hartzea eta horiek zehaztea; eta, bereziki, haurdunaldi eta ugatzaldian dagoen emakume langilearen eta ikastun eta langile helduen lan eta ingurugiroko baldintzak zaintzea.
b) Laneko arriskuen mapa egitea, Laneko Segurtasunerako
Zerbitzu Nagusiarekin batera.
c) Euskal administrazio publikoetako eta kooperatibetako laneko osasun zerbitzu; enpresako mediku zerbitzu eta laneko gaixotasun eta istripuetarako mutualitateetako sorospen zerbitzuetarako baimenak proposatzeko eta horien kontrola egiteko eskuduntzak erabiltzea osasun gaietan.
d) Lanaren eraginez erradiazio ionizanteen pean dauden langileei mediku zainketa egiteko zerbitzu mediku espezializatuetarako baimena emateko eta horiek kontrolatzeko eskuduntzak erabiltzea, Osasun Sailean horretarako aginpidea duten administrazio unitateekin elkarlanean.
e) Laneko gaixotasun eta istripuetarako mutualitateen eta enpresen gizarte segurantza kudeatzen laguntzearen alorrean indarrean dauden legeetan ezartzen zaizkion eskuduntzak erabiltzea osasun gaietan, Osasun
Sailean horretarako aginpidea duten administrazio unitateekin elkarlanean.
f) Autonomi Elkarteko langileen osasunari epidemiologia zainketa egiteko sistema ezarri eta gidatzea,
Osasun Sailak jarritako epidemiologia zainketarako sistemarekin koordinatuz. Beste elkarte autonomo batzuetan,
Estatuan, nahiz Europan jarritako beste sistema batzuekin ere koordinatuko da.
g) Langileen osasuna zaintzea, aurre-hartzeko osasun gaietako protokolo espezifikoak eratuz eta ondoren onestuz eta orokorrean aplikatzeko izango den araudi proposamena aurkeztea.
h) Laneko osasun zerbitzuetako osasunikuskaritza gidatu eta koordinatzea, bai eta laneko osasunerako lurralde unitateen menpe dauden ezgaitasunak neurtzeko mediku unitateen iharduera ikuskatzea ere.
i) Lanaren eremuan drogamenpekotasunari buruzko ikerketak egitea, laneko ihardunean eta osasunean daukan eragina neurtuz eta Droga gaietarako Idazkaritza
Nagusiaren txostenak kontutan hartuz, eta aurrea hartzeko eta birgaitzeko behar diren neurriak proposatzea.
j) Laneko osasun, ingurugiro eta higienearen alorrean prestakuntza eta informazio programak proposatzea,
Osasun Sailak prestakuntza gaietan dituen eskuduntzen kaltetan gabe.
K) Laneko baldintzak aztertzeko programak bultzatzea gaur egungo teknologia berriak kontutan hartuz; horiek aztertu ondoren, kasuan kasuko gomendioak ematea; laneko ingurugiro eta higienearen alorrean indarrean dagoen araudia betetzen den zaintzea eta gai horien inguruan agindutako ekintza teknikoak eta aurrehartzekoak ebaluatzea.
l) Langileen osasunari kalte egin diezaioketen teknologia berri, tarteko eta azken produktu, produktu berri, lehengai eta lanpostuei buruzko ikerketak eta txostenak egitea eta aholkuak ematea.
m) Langileen osasunari eta laneko ingurugiroari gora beherarik ekar diezaiekeen lanbidearriskuaren eragileak kontrolatu, identifikatu eta zaintzeko protokoloak ezartzea.
22. atala.- Osalanen Laborategi Nagusia.
1.- Osalanen Laborategi Nagusia Organo Nagusiak analisiak egiteko egiten dizkion eskariei erantzuteko izango da, Euskal Autonomi Elkarteko errferentzia zentrutzat hartuko dela analisietarako. Bizkaia lurralde historikoko Lurralde Zentruaren zerbitzura ere egongo da.
2.- Laborategi hori analisietarako erreferentzia zentrua izango da laneko ingurugiroan dauden arrisku eragileak eta horrek langileen osasunean duen eragina zehazteko. Horretarako, daukan konplexutasunagatik, kostuagatik, nahiz eskariarengatik, Euskal Autonomi
Elkarteko zentru bakar batean egin behar diren teknikak garatuko ditu. Halaber, lurralde laborategietean egiten diren metodo analitikoen onespen eta kalitatebermerako ereduak ezarriko ditu.
23. atala.- Laneko Segurtasunerako Zerbitzu Nagusia.
Hona hemen, Laneko Segurtasunerako Zerbitzu
Nagusiak izango dituen egitekoak:
a) Laneko segurtasunerako lurralde zerbitzuen egitekoa programatzea, lanean gertatzen diren istripuen kausak zeintzuk diren ikertzeko.
b) Laneko segurtasunean eraginik duten metodo ergonomiko, teknika eta laneko baldintzei buruz ikerketa programak egitea.
c) Langileen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen neurrian, lanpostuen, lokalen, lantokien, lehengaien, produktu berrien, tarteko eta azken produktuen eta teknologia berrien inguruko azterketak eta txostenak egin eta aholkuak ematea.
d) Enpresako segurtasun mailei buruz kontrol orokorrak eta arlokakoak programa eta gara daitezen bultzatzea.
Enpresei eta bere elkarteei eta langileen eta horien ordezkariei aholku teknikoa eman beharko zaie.
e) Laneko analisi estatistikoen eta arriskuen mapak baloratu ostean jarraitu beharreko norabideak zehaztea.
Beharrezko gertatzen diren aurre-hartzeko programak ezarriko dira eta laneko segurtasunaren alorrean agindutako ekintza teknikoak eta aurrehartzekoak ebaluatuko.
f) aurre-hartzeko lanak hobetzeko informazio eta prestakuntzarako programak eta planak bultzatzea.
24. atala.- Administrazio Zerbitzua.
Administrazio zerbitzuak egiteko hauek izango ditu:
a) langileei buruzko gai guztiak kudeatzea eta administratzea.
b) Erakundearen zerbitzu, horniketa, erosketa eta inbertsioak kudeatzea.
c) Unitateak fisikoki egoki banatzeko, horien ekipamendurako eta erakundearen ondarea erreformatu, hobetu eta mantentzeko behar diren kudeaketa lan guztiak egitea.
d) Erakundeko erregistro nagusia eta agiritegia antolatzea eta gidatzea.
5. SEKZIOA. LURRALDE ZENTRUAK
25. atala.- Lurralde zentruak.
Lurralde historiko bakoitzean lurralde zentru bat egongo da. Bertan arduradun bat egongo da eta bere ardura izango da bere eskuduntzakoak diren gaiak bere lurralde-eremuan bete daitezela zaintzea.
26. atala.- Lurralde Zentruko arduraduna.
1.- Lurralde Zentruko arduraduna Osalanen legezko ordezkaria da zuzendari nagusiak delegatuta, bere lurralde eremuan. Eremu horretan erakundearen zerbitzu eta unitateak koordinatzeko eta zuzentzeko eskuduntzak hartuko ditu.
2.- Lurralde Zentruko arduraduna, dela egitura mailan dela ihardunean, zuzendari nagusiaren menpe egongo da.
3.- Lurralde Zentru bakoitzeko arduradunaren egitekoak:
a) Lurralde Zentruko iharduna zuzentzea eta langileen buru izatea.
b) Bere eremuan erakundea ordezkatzea beste agintari eta erakunde publiko eta pribatuen aurrean.
c) Zuzendari nagusiari Lurralde Zentruari dagokion aurrekontuko gastu eta diru-sarreren proposamena aurkeztea, dauden Gastu-Zentru guztiak koordinatuz.
d) Lurralde Zentruari izendatu zaizkion baliabide materialak eta aurrekontuak kudeatzea.
e) Lurralde Zentruko langileak gidatzea, Administrazio eta Prestakuntzarako Lurralde Zerbitzuaren bidez.
f) Zuzendari nagusiak xedatzen duenaren arabera, lurralde zerbitzuetako lanlekuetako iharduera ikuskatzea.
g) Enpresak edo bertako langileek pertsonen osotasun fisiko, nahiz osasunerako kaltegarri izan daitezkeen laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak modu larrian, edota behin eta berriz hautsi izana jakinaraztea LanAgintaritzari.
h) Bere lurralde eremuaren barruan, Lan eta Gizarte
Segurantzako Ikuskaritzarekin, LanAgintaritzarekin eta OsasunAgintaritzarekin lankidetzan aritzea.
i) Erakundeko zuzendari nagusiak berariaz delegatzen dizkionak.
27. atala.- Lurralde zentruen antolaketa.
Lurralde zentruek antolaera hau izango dute:
a) Administrazio eta Prestakuntzarako Lurralde Zerbitzua.
b) Laneko Osasunerako Lurralde Unitatea.
c) Laneko Segurtasunerako Lurralde Zerbitzua.
28. atala.- Administrazio eta Prestakuntzarako
Lurralde Zerbitzua.
1.- Hona hemen, Administrazio eta Prestakuntzarako
Lurralde Zerbitzuaren egitekoak:
a) langileei buruzko gai guztiak kudeatzea eta administratzea.
b) Unitateak fisikoki egoki banatzeko, horien ekipamendurako eta erekundearen lurralde zentruaren ondarea erreformatu, hobetu eta mantentzeko behar diren kudeaketa lan guztiak egitea.
c) Lurralde zentruko erregistroa eta agiritegia kudeatzea.
d) Laneko osasun, ingurugiro, higiene eta segurtasunaren inguruan prestakuntza ikastaro eta planak garatzea.
2.- Egitekook burutzeko atal hauetan antolatuko da:
a) administrazioa.
b) Prestakuntza.
29. atala.- Laneko Osasunerako Lurralde Unitatea.
1.- Laneko Osasunerako Lurralde Unitatearen egitekoak hauek izango dira:
a) Laneko Osasun Unitateak jarritako programak, osasun eta aurrehartzeari buruzkoak, gauzatzea.
b) Lanean sortutako gaixotasunak eta langileen osasunean laneko arrisku eragileek izan dezaketen eragina ikertzeko epidemiologiazaintzarako sistema garatzea eta kudeatzea.
c) Laneko baldintzak aztertzeko programak egitea eta laneko ingurugiro, hiegiene eta osasunaren alorrean indarrean dagoen araudia betetzen den zaintzea. Bereziki, haurdunaldi eta ugatzaldian dagoen emakumearen eta ikastun eta langile helduen lan eta ingurugiroko baldintzak zaindu beharko dira.
d) Idazkaritza Nagusiarekin eta Administrazio eta
Prestakuntzarako Lurralde Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea, aurre-hartzeko lanak hobetzeko, laneko ingurugiroa kontrolatzeko eta osasun gaietako hezkuntza hobetzeko prestakuntza eta informazio programak eta planak egiterakoan.
e) Bere lurralde eremuan, langileen osasuna zaintzea arrisku eta hondatze eragileak goiz antzemateko, eta laneko mikroklimaren eragileak zehaztea eta horiei aurrea hartzea.
f) Ezgaitasunak neurtzeko mediku unitatearen bidez, lanerako ezgaitasun edo baliogabetasunaren alorrean dagokion irizpen eta txostenak aurkeztea, bai eta, unitate horri bere araudiak izendatzen dizkion gainerako egitekoak ere, Osakidetzako Mediku Ikuskaritzarekin eta sorospen zentru eta zerbitzuekin koordinazioan egonez.
g) aurre-hartzeko programak eta laneko ingurugiro eta higienearen alorrean agindutako ekintzak gauzatzea.
h) Laneko ingurugiroa hondatu eta langileari arriskurik ekar diezaioketen arrisku eragileak zaindu eta identifikatzea, bai fisikoak, bai kimikoak. Horretarako, langileen osasunerako arriskuak ekar ditzaketen lanpostu, lehengai, produktu berri, tarteko produktu eta azken produktuei eta teknologia berriei buruz ikerketak eta txostenak egin eta aholkuak emango ditu.
i) Laneko mikroklima aztertzea, bere eta langileen arteko elkarreragina kontutan hartuz, nola langilea bakarka hartuta, hala taldean hartuta.
j) Administrazioei, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, laneko ingurugiro, higiene eta osasun gaietako araudiaren alde teknikoak aldatzea, arauak eta metodo ergonomikoak proposatzea, aztertzea eta horien gainean informazioa ematea. Horretaz gain, gomendioak emango ditu ikastunen, langile heldu, eta haurdunaldian, zein ugatzaldian dauden emakumeen laneko baldintzei buruz.
k) Aholkuak eta laguntza teknikoa ematea enpresei eta bere elkarteei, langile eta horien ordezkariei, LanAgintaritzari eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzari, laneko ingurugiro, higiene eta osasun gaiei buruz.
l) Bere iharduketa eremuaren barruan, laneko arriskuen mapa gauzatzea.
m) Euskal administrazio publikoetako eta kooperatibetako laneko osasun zerbitzuak, enpresako mediku zerbitzu eta laneko gaixotasun eta istripuetarako mutualitateetako sorospen zerbitzuak antolatzearen inguruan, osasun gaietan dituen eskuduntzak erabiltzea.
n) Lanaren eraginez erradiazio ionizanteen pean dauden langileei mediku zainketa egiteko zerbitzu mediku espezializatuei baimena eman eta kontrol lanak egiteari buruzko espedienteak izapidetzea. Laneko gaixotasun eta istripuetarako mutualitateen eta enpresen gizarte segurantza kudeatzen laguntzeari buruzko espedienteak ere izapidetu beharko ditu. ñ) Laneko Osasun Zerbitzuen osasunikuskaritza egitea.
o) Berariaz delegatzen zaizkion egitekoak.
2.- Laneko Osasunerako Lurralde Unitate bakoitzak atal hauek izango ditu:
a) laneko ingurugiro eta higienea eta laneko baldintzen azterketa.
b) Ergonomia.
c) Epidemiologia eta ikerketa, bi arlo edukiko ditu:
osasunaren balorazioa eta osasun gaietako programak.
d) Laneko Osasun Zerbitzuen osasunikuskaritza.
e) Ezgaitasunak neurtzeko mediku unitatea.
3.- Araba eta Gipuzkoa lurralde historikoetako laneko osasunerako lurralde unitateek lurralde laborategi bana izango dute, unitate horien analisietarako oinarrizko eskariei erantzuteko. Bizkaia lurralde historikoan, lurralde laborategiaren egitekoak Osalanen Laborategi
Nagusiak egingo ditu.
30. atala.- Laneko Segurtasunerako Lurralde Zerbitzua.
1.- Laneko Segurtasunerako Lurralde Zerbitzuak egiteko hauek izango ditu:
a) laneko istripuen kausak aztertzea.
b) Laneko segurtasunari eraginik ekartzen dioten laneko baldintzak, teknikak eta metodo ergonomikoak aztertzeko programak egitea.
c) Langileen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen neurrian, lanpostuen, lokalen, lantokien, lehengaien, produktu berrien, tarteko eta azken produktuen inguruko azterketak eta txostenak egin eta aholkuak ematea.
d) Enpresetako segurtasun mailei buruzko kontrol orokorrak eta arlokakoak egitea.
e) Aholku eta laguntza teknikoa ematea laneko segurtasunaren inguruan, enpresei eta bere elkarteei, langileei eta horien ordezkariei, LanAgintaritzari eta
Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzari.
f) Euskal Autonomi Elkartean gertatzen diren istripu larriak, oso larriak, eta heriotza ekarri dutenak ikertzea, bai ofizioz, bai Lan eta Gizarte Segurantzako
Ikuskaritzak eskatuta. Istripu larriak ez izan arren, eragin handia duten, edo behin eta berriz gertatzen diren istripuak ere kontutan hartuko dira.
g) Makinen segurtasunari buruz indarrean dagoen legedia zaintzen den begiratu eta kontrolatzeko behar diren ekintza guztiak burutzea, beti ere, aurrehartzeari begira.
h) Idazkaritza Nagusiarekin eta Administrazio eta
Prestakuntzarako Lurralde Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea, laneko segurtasunaren inguruan egindako aurre-hartzeko ekintzak hobetzeko prestakuntza eta informaziorako programak egiterakoan.
i) Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, laneko segurtasun eta higieneari eta metodo ergonomikoei buruzko arauak, teknika aldetik araubidea aldatzeko ikerketak, txostenak eta proposamenak aurkeztuko dizkie administrazioei, eta ikastunen, adineko langileen eta haurdunaldian edo ugatzaldian dauden emakumeen lanbaldintzei buruzko gomendioak emango ditu.
2.- Laneko Segurtasunerako Lurralde Zerbitzu bakoitzak atal hauek izango ditu:
a) Makinen segurtasuna.
b) Industriaren sektoreko segurtasuna.
c) Eraikuntzaren sektoreko segurtasuna.
d) Nekazaritza eta arrantzaren sektoreko segurtasuna.
e) Zerbitzuen sektoreko segurtasuna.
6. SEKZIOA. IHARDUKETA PROGRAMAK
31. atala.- Iharduketa programak.
1.- Zuzendaritza Nagusiak, Osalanen Kontseilu
Nagusiak onar ditzan, hauek egin eta aurkeztuko ditu:
a) Laneko segurtasunaren alorreko iharduketa programa.
b) Laneko ingurugiro eta higienearen alorreko iharduketa programa.
c) Prestakuntzaren alorreko iharduketa programa.
2.- Osasun Sailak, bestalde, laneko osasunaren alorreko iharduketa programa bat egingo du eta Kontseilu
Nagusiari aurkeztuko dio.
3.- Aurreko puntuetan adierazitako programak urtero, lehenengo lauhilebetekoan, aurkeztu beharko dira hurrengo urtean gauza daitezen.
32. atala.- Laneko segurtasunaren alorreko iharduketa programa.
1.- Laneko segurtasunaren alorreko iharduketa programak laneko arrisku bakoitzak duen egoera propioa hartu beharko du kontutan, eta horretarako, laneko istripuei aurrea hartzeko, larritasun gradua, arriskua zenbaterainokoa den eta langileei zein gradutan eragiten dien hartuko da oinarritzat, bai eta segurtasun integratuaren kontzeptuak ere.
2.- Programa honek gai hauek jorratuko ditu:
a) sorospen teknikoa.
b) Azterketak eta ikerketak.
c) aurre-hartzeko ekintzak.
d) Ergonomia.
3.- Sorospen teknikoaren gaietako ekintzak ekintza puntualak egiteko, hots, kanpotik zein barrutik eskatuta, kasu zehatzak baloratzeko izango dira eta ekintza hauek jasoko dituzte: lan ekipoak eta makinak baloratu eta ebaluatzea, neurketak egitea, arriskuak ebaluatzeko beharrezko diren analisi eta saio guztiak, lanleku berriak zabaltzea, istripuak ikertzea eta enpresek eta herri-agintariek eskatzen dituzten bestelako sorospen tekniko batzuk.
4.- Azterketa eta ikerketen arloko ekintzak sektore bateko edo batzutako arrisku espezifikoen egoera ikertzeko izango dira, beti ere kausak bilatuz, langileen segurtasunean eta aipatutako arriskuen artean egon daitekeen lotura oinarri hartuta.
Ekintza horiek egiteko, Osalaneko teknikariek Erakundeko gainerako zerbitzuek izan dezaketen zerikusia kontutan hartu beharko dute, egon daitezkeen sustantzia arriskutsuak eta erabilitako teknologia berriak baloratzea ahaztu gabe. Hori guztia laneko istripuen estatistikak aintzat hartuta egingo da.
5.- aurre-hartzeko ekintzak sektore jakin batean dauden arrisku guztietarako izango dira, eta horretarako, aurre-hartzeko plan bat egingo da, arriskuon baloraziotik neurri zehatzak ez ezik langile bakoitza, nahiz taldea babesteko neurriak ere proposatuko dituena.
6.- Laneko segurtasunerako lurralde zerbitzuetako sekzio bakoitzean, batez ere, aurre-hartzeko ekintzak burutuko dira, produktua pertsonari egokitzen saiatuz.
Iharduera ergonomiko hori sekzio horietako bakoitzaren analisi funtzionala egiteko izango da, eta diziplina anitzeko ikuspegi batetik joz, dauden arrisku guztiak jasoko dira, hasierako proietutik ken daitezen.
33. atala.- Laneko ingurugiro eta higienearen alorreko iharduketa programa.
1.- Laneko ingurugiro eta higienearen alorreko iharduketa programa laneko mikrokliman dauden arrisku guztiak baloratu eta ebaluatu ahal izateko moduan
egituratuko da arriskuen mapak egiteko.
2.- Laneko baldintzen analisi funtzionaletik hasiz, eta teknologia berriak erabiltzearen ondorioz egon daitezkeen egiteko berriak aurrikusiz, irizpide ergonomikoak erabiliko dira teknologiek izan ditzaketen arriskuen norainokoa zehazteko.
3.- Programa honek gai hauek jorratuko ditu:
a) sorospen teknikoa.
b) Azterketak eta ikerketak.
c) aurre-hartzeko ekintzak.
d) Ergonomia.
4.- Sorospen teknikoa, kanpotik zein barrutik eskatuta, ekintza puntualak egiteko, hots, kasu zehatzak baloratzeko izango da eta ekintza hauek jasoko ditu:
neurketak egitea, arriskuak ebaluatzeko beharrezko diren neurketak eta analisiak eta/edo saio guztiak eta enpesek eta herri-agintariek eskatzen dituzten bestelako sorospen tekniko batzuk.
5.- Iharduketa programak sektore bateko edo batzutako arrisku espezifikoen egoerari buruzko azterketak eta ikerketak egiteko izango dira, beti ere kausak bilatuz, langileen segurtasunean eta aipatutako arriskuen artean egon daitekeen lotura eta langileengan duten eragina oinarri hartuta. Horretarako, Erakundeko gainerako zerbitzuek izan dezaketen zerikusia kontutan hartu beharko da, egon daitezkeen sustantzia arriskutsu eta erabilitako teknologia berriak baloratzea ahaztu gabe.
6.- aurre-hartzeko ekintzak sektore jakin batean dauden arrisku guztietarako izango dira eta horien guztien baloraziotik aurre-hartzeko plan egingo da, neurri zehatzak ez ezik, langile bakoitza, nahiz taldea babesteko neurriak ere proposatuko dituena.
7.- Ingurugiroko ergonomiaren alorreko iharduketak lanpostuak ahal bezain ongi planifikatzeko eta laneko baldintzak hobetzeko izango dira, higiene alorreko arriskuak eta laneko mikroklimaren eragileek langileari ondorio txarrik ekar ez diezaioten eta, bide batez, bere osasuna zaintzeko, beharrezkoa ez den nekea gutxitzeko eta laneko ingurugiroak, makinak eta langileak osatzen duten sisteman egiten diren hutsak gutxitzeko.
34. atala.- Prestakuntzaren alorreko Iharduketa
Programa.
1.- Iharduketa programan jasotako prestakuntzarako ekintzak segurtasun, higiene, ingurugiro eta osasunaren alorrean egingo dira. Ekintza horiek parte hartzeko izango dira.
2.- Prestakuntzaren alorreko iharduketa programak gai hauek jorratuko ditu, besteak beste:
a) prestakuntza.
b) Informazioa eta hedapena.
c) aholku teknikoak ematea.
d) Lan munduan drogamenpekotasunari aurrea hartzea.
3.- Prestakuntzaren alorreko ekintzetan bereiztuta egongo da maila hauen prestakuntza:
a) laneko arriskuei buruzko prestakuntza eta sentsibilizaziorako programak egin eta eratzea lanean hasi aurreko giroetarako.
b) Informazio eta prestakuntzarako ikastaroak eta mintegiak programatzea laneko arriskuei aurrea hartzeko gaiei buruz, enpresari eta bere elkarteentzat eta langile eta horien ordezkarientzat.
c) Laneko osasun, ingurugiro, higiene eta segurtasunaren alorrean, laneko arriskuei aurrea hartzen adituak diren teknikariak eguneratzea eta teoria eta praktika mailan prestatzea, osasunbideko langileak prestatzeari buruz OsasunAgintaritzak ezartzen dituen irizpideen arabera.
4.- Prestakuntzaren alorreko iharduketa programak hartzen dituen eremuetan Osalanek egiten dituen azterketa, ikerketa eta estatistika datuak izango dira informazio eta hedapenerako iharduketen gai.
Halaber, arrisku jakin batzuei aurrea hartzerakoan erabiltzeko aholkuak eman eta hedatzeko proposamena egingo da.
5.- Laneko osasun unitateei, langileei eta horien ordezkariei, enpresei eta beren elkarteei, laneko arrisku eta baldintzei buruzko prestakuntza eta informaziorako aholku eta sorospen teknikoa emateko izango dira aholku teknikoak.
6.- Lan munduan drogamenpekotasunak duen eragina eta nagusitasunari buruzko ebaluazioa, prestakuntza eta sentsibilizazioa lanlekuan drogamenpekotasunari aurrea hartzeko ekintzen barruan egongo dira.
Horretarako, gai horri aurrea hartzeko programa bat egitea eta martxan jartzea bultzatuko da, Droga Gaietarako
Idazkaritza Nagusiak ematen dituen jarraibideen arabera.
35. atala.- Laneko osasun alorreko iharduketa programa.
1.- Laneko osasunaren alorreko iharduketa programak proposamen zehatzak hartuko ditu laneko osasunaren alorrean berariaz eragiten duten gaiei buruz. Programa horren barruan hauek egingo dira, hots, laneko arriskuei aurrea hartzeko, ikerketarako eta aholkulanetarako programa; laneko arriskuetan eragiten duten kausa eta eragileei buruzo planak; eta laneko osasuna hobetzeko aurre-hartzeko metodoak planteatzea. Halaber, lanlekuan osasuna eta osasun gaietako hezkuntza bultzatzeko ekintzak egingo dira.
2.- 30 egun naturaleko epean, Osasun sailak proposatutako laneko osasunaren alorreko iharduketa programa jaso ondoren, Kontseilu Nagusiak horri buruzko txostena bidali beharko dio zuzendari nagusiari eta azken honek erabakiko du onartzea edo ez, Kontseilu
Nagusiaren txostena jaso eta 20 egun naturaleko epean.
Iharduketa programa onartzen ez bada, zuzendari nagusiak, bere txostenarekin eta Kontseilu Nagusiaren txostenarekin batera, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari bidaliko dio, programaren edukinaz Osasun Sailarekin adostasuna lortzeko. Ez bada adostasunik lortzen, Jaurlaritzaren
Kontseiluari aurkeztuko dio eta bera izango da kasuan kasuko erabakia hartuko duena.
3.- Laneko osasunaren alorreko iharduketa programa gauzatzea Osalaneko laneko osasun unitateei dagokie, erakunde publiko, nahiz pribatuek eman dezaketen laguntzaren kaltetan gabe.
4.- Laneko osasunaren alorreko iharduketa programa unitate horiek ezingo balute oso-osorik burutu,
Osasun Sailak dituen zerbitzuetara joko litzateke lehenik eta behin, eta horretarako, programarekin batera, hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu beharko luke
Osasun Sailak.
Laneko osasunaren alorreko iharduketa programa burutzeko behar-beharrezkoak diren zerbitzuak izanik,
Laneko Osasun unitateek ez dituzten eta Osasun Sailak utz diezazkiekeen baliabide materialak edo langileak behar dituzten zerbitzuak hartuko ditu hitzarmen horren edukinak.
Hitzarmen hau, onartua izateko, iharduketa programarako atal honetako 2. idazatian arautzen den ihardunbidearen pean jarri beharko da.
Hitzarmena betetzen den ikusteko segimendua eta kontrol lana egitea Osalaneko zuzendari nagusiari dagokio. Hitzarmenaren edukina betetzen ez bada, nahiz aldatzen bada, berea izango da horren berri Kontseilu
Nagusiari emateko ardura eta Kontseilu nagusiak erabakiko ditu egin beharrekoak.
5.- Osalaneko zuzendari nagusiak, nahitaez Kontseilu
Nagusiari informazioa eman ondoren, laneko istripu eta gaixotasunetarako Gizarte Segurantzako mutualitateekin -organo babesleek baimena emanez gero- eta koperatiben arloan diharduten helburu bereko beste erakunde batzuekin itunak izenpetu ahal izango ditu laneko osasun arloko programa egoki gauzatzeko.
Idazati horretan aipatzen diren itunak izenpetzen diren ekonomi ekitaldian izango dute indarra.
Itunei segimendua, kontrol lanak eta zainketa egitea
Idazkaritza Nagusiari dagokio, eta bere ardura izango da, halaber, zenbateraino bete diren azaltzea zuzendari nagusiari.
IV. ATALBURUA
EKINTZEN LEGE ARAUBIDEA
36. atala.- Zuzendari nagusiaren erabakiak.
1.- Idazkaritza Nagusiak eta bertako unitateek eta zerbitzuek erabaki proposamenak aurkeztuko dizkiote zuzendari nagusiari, erabakiak hartzeko eskuduntzadun organo bakarra denez gero.
2.- Zuzendari nagusiaren erebakiek amaiera jarriko diote administrazio bideari.
37. atala.- Administrazioarekiko auzierrekurtsoa.
Zuzendari nagusiaren erabakiaren aurka, administrazio-arekiko
AUZI-ERREKURTSOA aurkeztu ahal izango dute interesdunek organo horri jakinarazi ondoren, Herri-Administrazioen
Lege-Jaurbideari eta Guztientzako
Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko
30/1992 Legearen 110.3. atalean xedatutakoaren arabera.
38. atala.- Ofizioz berraztertzea.
Osalaneko zuzendari nagusiak, ofizioz edo alderen batek eskatuta, Osalanen ekintzak eta erabakiak ofizioz berrazter ditzake, administrazioaren ihardunbideari buruz lege orokorrek agintzen dituzten kasuetan eta ihardunbidea erabiliz.
39. atala.- Bide judizial zibil edo laboralaren aurretiazko erreklamazioa.
Administrazio zuzenbideari loturik ez dauden Osalaneko ekintza eta akordioen aurka, bide judizial zibil edo laboralaren aurretiazko erreklamazioa egin ahal izango zaio Osalaneko zuzendari nagusiari eta berak erabakiko du, Herri-Administrazioen LegeJaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 120. ataletik 124. atalera bitartean xedatutakoarekin bat etorriz.
V. ATALBURUA
OSALANEKO LANGILEAK
40. atala.- Osalaneko langileak.
1.- Hauek dira Osalaneko langileak:
a) Eusko Jaurlaritzak eta Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak aukeran izendatutako karguak dituztenak.
b) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko plantiletako edo kidegoetako herri funtzionarioak izanik erakundean lan egiten dutenak.
c) Estatutuko langileak.
d) Lan-Hitzarmena duten langileak, finkoak edo aldi baterakoak.
2.- Aurreko b), c) eta d) idazatietan aipatutako langileak
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren
6ko 6/1989 Legeari loturik egongo dira, bertan ezartzen den moduan.
VI. ATALBURUA
ONDAREA, BALIABIDEAK, AURREKONTUAK ETA
KONTABILITATEA
41. atala.- Osalanen ondarea.
1.- Osalan sortzeari buruzko abenduaren 21eko
7/1993 Legearen gehigarrizko xedapenetatik lehenengoan agindutakoaren arabera, erakunde horri atxikiko zaizkio abenduaren 18ko 2557/1985 Erregeren Dekretuaren bidez Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatutako laneko segurtasun eta higienerako lurraldeko kabinete teknikoen ondasunak eta zerbitzuak, bai eta egun horretatik erakunde hau sortu bitartean eskuratutakoak ere.
2.- Erakundearen helburuak lortzeko beharrezkoak diren ondasunak ere atxikiko zaizkio.
3.- Atxikitzerakoan ondasuna, nahiz eskubidea herriondasuna bihurtuko da, Euskadiko ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 24. atalaren arabera.
42. atala.- Osalanen baliabideak.
a) Euskal Autonomi Elkartearen aurrekontu orokorretan izendatutako kredituak.
b) Osalanen izenean dauden edo berari atxikitako ondasunak eta eskubideak, eta horien etekinak.
c) Ikerketa, teknika edo prestakuntzako iharduerak gauzatzerakoan, behar den moduan baimendutako zerbitzuetatik eratorritakoak, kasuan kasuko xedapenen arabera.
d) Aitor dakiokeen beste edozein baliabide.
43. atala.- Aurrekontuak.
1.- Osalaneko kudeaketa urteko aurrekontuari lotuta egongo da. Aurrekontua onartzea Eusko Legebiltzarrari dagokio.
2.- Aurrekontuen egitura, beti ere diru-sarrerak eta gastuak sailkatu, zehaztasun gradua, horiek burutu eta likidatzeari begira, Euskadiko aurrekontuen jaurbidea osatzen duten araudiari eta erregelei egokitu beharko zaie.
44. atala.- Kontabilitatea eta kontuhartzea.
Osalaneko Kontabilitaterako jaurbidea, kontuak aurkeztu eta kontuhartzeko, Euskal Autonomi Elkarteko kontabilitate eta ekonomi kontrolerako berariazko araudian ezarritakoa izango da.
GEHIGARRIZKO XEDAPENAK
Lehenengoa.- Gizarte ordenako lege-hauste eta zigorrei buruzko legerian enpresariak aipatzen direnean, euskal kooperatibak eta laneko osasun unitateak termino horren barruan sartuko dira, Osalan sortzeari buruzko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen azkeneko xedapenetatik hirugarrenean jasotako ondorioetarako. Langileak aipatzen direnean, bestalde, euskal Laneko Osasun
Unitateetako langileak eta euskal kooperatibetako langileak eta Lan-bazkideak barne sartuko dira.
Bigarrena.- Osasunari buruzko apirilaren 25eko
14/1986 Lege Orokorrean eta Osalanen iharduketaeremuan sartutako gaiei buruz indarrean dauden arauetan xedatutakoa ezartzeagatiko zigor-espedienteak hasiaraztea eta izapidetzea erakunde autonomiadunaren zerbitzuei dagozkie. Zerbitzuok erabaki proposamena aurkeztuko diote Osasun Saileko edo Eusko Jaurlaritzako agintedunei, zenbatekoaren arabera. Osasun Sailaren egitura organikoari buruzko uztailaren 28ko 217/1992
Dekretuan agindutakoaren arabera egingo da hori.
Hirugarrena.- Iadanik ez dauden laneko seguritate eta higienerako lurralde kabineteetako higiene eta analisi klinikoetarako laborategietako langileak eta baliabide materialak dekretu honetako 22 eta 29.3. atalean aipatzen diren laborategien barruan sartuko dira.
Laugarrena.- Osalan sortzeari buruzko abenduaren
21eko 7/1993 Legearen 11.2. atalean jasotako ondorioetarako,
Laneko Osasun Unitatea eta laneko osasunaren gaietarako lurralde unitateak OsasunAgintaritza izango dira.
ALDIBATERAKO XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honetan jasotako egitura indarrean sartzea lanpostuetako zerrenda berriekin eta lanpostuak sortzearekin batera burutuko da. Bien bitartean, egitura funtzionala iadanik ez dauden Laneko seguritate eta higienerako lurralde kabineteetan indarrean dagoena izango da.