203. zk., 1994ko urriaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
3888
ERABAKIA, 1994ko urriaren 19koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko HauteskundeBatzordearena, boto-kontaketa Orokorraren aurkako kexuak jartzeko epeari buruzkoa.
Autonomi Elkarteko Hauteskunde Batzordeak,
1994ko urriaren 19an egindako bilkuran, honako Erabaki hau hartu du:
«Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legeko
128.2 atalak (ekainaren 15eko 5/1990 Legea) agintzen duenez, «boto-kontaketa amaitzetik aurrera, ordezkariek eta hauen eskudunek, beharrezko eritzitako jazarpen eta zuzenketa-eskeak aurkezteko bi egun izango dituzte».
Bestetik, L.O.R.E.G.-eko 108.2 atalak, martxoaren
13ko 8/1991 Lege Organikoan idatzita geratu zenez, agintzen du: «Hautagaizerrendetetako ordezkariek eta eskudunek egun bat izango dute jazarpenak eta zuzenketaeskeakaurkezteko, eta hauek hauteskunde
Mahaietako bilkuraagirietan edo Hauteskunde Batzordearen botokontaketako bilkuraagirian jasotako zertzeladei buruzkoak baino ez dira izango». L.O.R.E.G.eko erabaki gehigarrietako lehenengoaren 2. puntuaren arabera, 108.2 atala autonomimailako hauteskundeetarako ezartzekoa da.
Ondorioz, Batzorde honek argi utzi nahi du,
L.O.R.E.Geko 108.2 atal horretan agintzen denez, jazarpenak eta zuzenketa-eskeak aurkezteko epea egun batekoa dela.
Besterik, jazarpen eta zuzenketaeskeei buruzko azken erabakia hartzeko Kondaira Lurraldeetako Hauteskunde
Batzordeek daukaten epea Eusko Legebiltzarrerako
Hauteskundeen Legeko 128.2 atalean jarritako bi egunekoa da».
Vitoria-Gasteiz, 1994ko urriak 19.
Autonomi Elkarteko Hauteskunde
Batzordeko Lehendakaria,
JUAN BAUTISTA PARDO GARCÍA. (Horren aginduz, Idazkariak).