199. zk., 1990eko urriaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
2839
ERABAKIA, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearena, botoa emateko egunean hautatzaileen nortasuna egiaztatzeaz eskatutako iritziari buruz.
Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, irailaren 25ean egindako bilkuran eta Partido Nacionalista
Vasco-Euzko Alderdi Jeltzaleko ordezkari orokorrak eskatutako iritziari buruzkoan, honako erabaki hau hartu du:
«1.- 105.1 atalean esaten diren agiriak indarrean egotea ez da ezinbesteko baldintza. Horrela bada, indarraldia galdutako agiriak erakutsiz baliatu ahal izango da botoa emateko eskubideaz, beti ere, agiri horiek denboraren joanagatik egiaztagarritarako indarrik gabeko izanik, boto-emailearen nortasunari buruz zalantzarik sortzearen kaltetan gabe, noski, eta horrelakorik izanez gero, zalantza horiek
Legeko 106.3 atalean ohartematen denez argitu beharko dira.
2.- 105.1 atalean ematen den agirien zerrenda zehatza da eta, beraz, ez dago, horien ordez, horien antzekotasunik izan lezakeen beste agiririk onartzerik.
3.- Hautatzaileak bere nortasuna 105.1 atalean esandako agirietakoren baten bidez egiaztatu behar izateko baldintza, botoa emateko eskubideaz baliatzeko, lege-aldetik ezinbesteko baldintza da.
Bestetik, aldiak duen presagatik, gertaldi hori izaren deneko tokiaren nolakoagatik eta bakoitzaren iritziak eragin haundi-haundia izan dezakeeneko egiaztaketan irizkidetasunik eta gerta daitekeelako, egiaztaketa ezaguntasun-mailaren arauera egitera ez jotzeko gomendioa egiten da».
Gasteiz, 1990.eko irailak 26. Baiteango Idazkaria,
JUAN CARLOS DA SILVA OCHOA.