Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 1990eko irailaren 20a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
2715

ERABAKIA, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearena, Udaletako Idazkariak hauteskundeetako hautagai-zerrendetan sartzerik izango ote litzatekeeni buruz.

Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, 1990.eko irailaren 14ean egindako bilkuran, eta Autonomi Elkarte honetako Udaletan

Idazkari-lanetan aritzen direnak hauteskundeetako hautagai-zerrendetan sartzerik ba ote legokeenari buruz EAJ-PNVko ordezkari orokorrak eskatutako iritziari buruz, honako erabaki hau hartu du:

«l.- Udaletako Idazkariak, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeetako ordezkari direnez, Hauteskunde-Administraritzako kide dira eta, beraz, Hauteskundeetako Legearen 4.3 f) atalean esaten den hautaezin zioak hartzen ditu.

2.- Hauteskunde-Batzordeekiko menpekotasuna eta Konstituzioko 23. atalean aitortutako oinarrizko eskubideaz baliatu ahal izatea aurrez-aurre jartzen direnean, azken honek izan behar du nagusi, noski; beraz, Idazkariek, arrazoiak emanez, osagarri gisa

Hauteskunde-Administraritzaren Ordezkari izateari utzi diezaioteneko aukera ontzat eman behar da eta, hori, toki-mailako bazkun baten zerbitzuko langile izateari (hau kargu nagusia delako) utzi gabe, alderdi honek, gorago esandako Hauteskunde-I.egearen 4.8 atalaren arauera, beti ere 4.4 atalean ohartematen den biderapena betez, ez da eragozpenenik eta».

Gasteiz, 1990.eko irailak 14:

Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Idazkaria,

ALBERTO FIGUEROA LARAUDOGOITIA.


Azterketa dokumentala