90. zk., 1989ko maiatzaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1294
1/1989 LEGEA, Apirilaren 18koa, ehizeko eta ibai-arrantzuko arduralaritza-hauspen jakin batzuren zermugapena aldatu eta zigorren zenbatekoa haundiagotzen duena.
Ehizeko eta ibai-arrantzuko arduralaritza-hauspen jakin batzuren zermugapena aldatu eta zigorren zenbatekoa haundiagotzen duen
Apirilaren 13koa 1/1989 Legea Eusko Legebiltzarrak onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herriatar guztiei.
Beraz, Lege horri men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko norbanako nahiz agintari diren herritar guztiei.
Gasteiz, 1989.eko Apirilak 27. <P ALIGN="JUSTIFY">Lehendakaria, <P ALIGN="JUSTIFY">JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
ZIOEN ADIERAZPENA <P ALIGN="JUSTIFY">Ehizeko eta ibai-arrantzuko arduralaritza-hauspenen aurkitzen gareneko ekonomi eta gizarte-egoerari egokituzko zenbatekoak finkatzen dira Lege honetan, eta horiek etengabe eguneratzen joateko bideak jartzen eta, horiek, zenbateko berberei denboraldi luzeetan eusteagatikako diru-hutsaldizko egoerarik berriro ez izateko, noski, hori eraginkortasunaren kalterako izango litzateke eta. Bestetik, gehiago atzeratzerik ez zegoen berrikuntza honetzaz baliatuz, arduralaritza-hauspen jakin batzuk aldatu eta
Euskal Herriko Autonomi Elkarteak bere berarizko dituen zernolakoei eta konstituzio-manuei egokitzen zaizkie. Lehenengo atala.- Sailkapena eta zigorrak 1.- Ehiza-alorreko arduralaritza-hauspenak oso larri, larri, ez horren larri eta arinetan sailkatzen dira. 1.1. Ondoren ematen direnak jotzen dira ehizeko lege-hauspen oso larritzat eta 50.001 pezetatik 500.000 pezeta arteko isunezko eta ehizerako baimena kendu eta 3 urtetik 5 urteko aldian hori berriro eskuratzeko eskubiderik ez izanezko zigorra jarri beharrekotzat:
/p>
1.1.1. Zientziaren aldetik interesgarriak direlako, "meatxupeko"-tan zermuga-tuta daudelako, galtzeko arriskuan, bertakotze-aldian daudelako edo nazioarteko ituneen ondorioz, babespeko diren pizti-moetak harrapatzea.
1.1.2. Basauntzak, oreinak, orkatzak eta bestelako ehiza haundiak arkara daudenean harrapatzea, Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko horretarako gai zen zerbitzuak ehiza-moeta hauek harrapatzeko berarizko baimena eman dezaneko ehiza-jaurpide berezipeko lurretan salbu.
1.1.3. Ehiza-jaurpide bereziak hartzen dituen lurretan ez besteetan geben-aldian ehizean ibiltzea.
1.1.4. Koneju-zuloak eta basa-piztien babes eta aterpe-aldeak ondatzea nahiz erretzea.
1.1.5. Halabeharrezko egunak deritzenetan, hots, suteen, naparrerien, uholdeen, lehorteen edo beste karien ondorioz, beren buruak babesteko ohiz dituztenetako ahalmenik gabe geldituta edo toki jakin batzutan biltzera behartuta aurkitzen direnean ehizean ibiltzea.
1.1.6. Lur guztia elurrez zuri geratuzko elurte-egunetan edo, arrazoi beragatik, ehizagaiek beren buruak zaintzeko aukerak murrizturik geldi daitezenetan ehizean ibiltzea.
1.1.7. Ehiza-barrutiko ehizagai-moetak gehiegikeriaz eta neurririk gabe harrapatzea nahiz ehizari bere onean eusteko eta horretzaz baliatzeko egitamuak ez betetzea. Horrek ehiza-barruti delako aitorpena kentzea ekar dezake.
1.1.8. Beharrezko baimenik izan gabe, nahiz eta alerik ere ez bota, ehizeko jaurpide berezipeko lurretan ehizean ibiltzea.
1.1.9. Ehizeko jaurpide berezikotzat aldarrikatutako herri-uretan, Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko antzeko ihardutze-sailak emandako arauak bete gabe ehizean ibiltzea.
1.1.10. Ehizaren ustiaketarako lurretan,
Foru-Diputazioko
Nekazaritza-Saileko horretarako Zerbitzuak arauz emandako baimenik gabe,
Nekazaritza-Sailak izendatutako piztitan ibiltzea.
1.1.11. Nekazaritza-Sailaren baimenik gabe edo bakoitzean eman daitezen arauak bete gabe ehiza bizia, baita hegaztien arraultzak ere, garraiatzea nahiz jaregitea.
1.1.12. Muniziotako bi kartutxo edo gehiago har ditzakeen berainezko edo erdi berainezko armaz baliatuz ehizean ibiltzea.
1.1.13. "Babes berezipeko" aldarrikatutako aldeetan debekatuta dagoenean ehizean ibiltzea.
1.1.14. Gai sorgorgarriak erabiliz, gasaren nahiz kearen bidez ito-larrian utziz, edo hil edo lelotuta utzi dezaketen eletrazko baliapideak erabiliz piztiak harrapatzea.
1.1.15. Hiru urteren barruan, zigor larritan behin eta berriz erortzea.
1.1.16. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak horretarako emandako baimenik izan gabe, ehizaren, txolomarena barne, industri mailako ustiaketan aritzea, edo Foru-Diputazioak finkatutako baldintzak ez betetzea.
Bigarren agizkoan baimena kendu ahal izango da.
1.1.17. Galtzeko arriskuan egoteagatik nahiz nazioarteko ituneen bidez, babespeko diren pizti-moetatako aleen edozein eratako salerosketa, Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko
Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak baimendutako erakoa salbu.
1.2. Ondoren ematen direnak jotzen dira ehizeko lege-hauspen larritzat eta 25.001 pezetatik 50.000 pezeta arteko isunezko eta ehizerako baimena kendu eta urtebetetik 3 urteko aldian hori berriro eskuratzeko eskubiderik ez izanezko zigorra jarri beharrekotzat:
/p>
1.2.1. Legeetan ohartemandako ehizerako jabe-izena behar ez denez eskuratzea. Horrek berekin dagokion ehizeko jaurpide berezia kentzea ekar dezake.
1.2.2. Ehizeko jaurpide berezipeko lurrak nabarmentzeari buruzko manuak ez betetzea. Horrek berekin jaurpide berezia kentzea ekar dezake.
1.2.3. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuaren edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailaren baimenik izan gabe, ehiza-babespeko lurretan ehizean ibiltzea, nahiz eta ezer ez bota.
Babeslekuarekin zerikusirik dutenak baldin badira, babesleku-aitorpena kentzea ekar dezake.
1.2.4. Ehizerako herri-mailako edo norbanako-alorreko ehiza-barrutia jartzeko eskatutako baldintzak ez betetzea eta barruti horren luze-zabala edo mugak aizuntzea. Ehiza-barruti delako aitorpena kentzea ekar dezake.
1.2.5. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuari edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailari jakitera eman gabe, lehendik ehiza-barruti diren lurretan, hauek inork bere borondatez emandakoak izan eta ehiza-barruti izaten dirauten bitartean, hesiak jartzea.
Horrek ehiza-barruti direlako aitorpena kentzea ekar dezake.
1.2.6. Ehiza-barrutia berralogeran ematea edo alogera ordain-truke nahiz hutsaren truke uztea. Ehiza-barruti delako aitorpena kentzea ekar dezake.
1.2.7. Ehizeko beste jaurpide bereziren baten sartu gabeko itxitako lurretan, debekatuta dagoenean ehizean ibiltzea, nahiz eta alerik ere ez bota.
1.2.8. Agintariei edo hauen izenekoei itxitako landalurretan sartzea galeraztea.
1.2.9. Inoren itxitura eta guztiko edo ehizeko jaurpide berezipeko onibarretan, onibar-jabeari, ustiategiaren baimendunari nahiz horien izenekoari baimenik eskatu gabe, edo armei, zakurrei eta lagunei buruzkoan adierazten duten ehiza nola harrapatu behar denari atxiki gabe, ehizean ibiltzea haizu deneko lurretan zauritutako ehizagai haundiak harrapatzea.
1.2.10. Erakartzaile gisa eper bizia edo horrenak egitezko gailuren bat erabiliz, ehizean egitea.
1.2.11. Ehiza-eskualdea osatzen duten ehiza haundiarentzako ehiza-barrutietako jabe-izendunek Nekazaritza-Sailak onartutako ustiaketa-egitamuak ez betetzea. Horrek egitamua hautsi deneko landak ehiza-barruti direlako aitorpena kentzea ekar dezake.
1.2.12. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuaren edo
Foru-Dipuitazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailaren baimenik izan gabe, pizti haundien nahiz izu-ehizialdiak egitea.
1.2.13. Zainpeko ehiza-jaurpidepeko lurretan, uxaketa deritzon eran nahiz bi ehiztari-talde edo gehiagoren lanak bateratuz nahiz ehizagaiak nekatzea edo ler eginda uztea xede izanezko baliapideak erabiliz ehizean ibiltzea. Pizti kaltegarriak gutxitzeko asmoz beharrezko baimenez egindako izu-ehizialdiak salbu geratzen dira.
1.2.14. Adinez nahiz seksuz, nabarmenak badira behintzat, legez ontzat emandakoekin bat etorrizkoak ez diren ehizak bizirik nahiz hilik izatea edo garraiatzea.
1.2.15. Arrastodun arma luzeak erabiliz, ezarritako segurtasun-neurriak bete gabe ehizean ibiltzea.
1.2.16. Gebenei buruzko Agindu Nagusian eta edozein lur-moetatan ehizean ibiltzeari buruzkoan Agindu horri datxezken Erabakietan ematen diren berarizko arauak haustea.
1.2.17. Zientzi mailako lanetarako ehizatzeko edo kabiak, kumeak, ezkutalekuak, saldoak eta babespeko pizti-haztegiak arakatzeko emandako baimenetan zehazten diren baldintzak ez betetzea. Horrek berekin baimena kentzea ekar dezake.
1.2.18. Usoak zinbelaz, ahateak ehizaleku finko edo egokitu-alangoetatik, usoak ohizko pasarata harrapatzeari, usma-zakurrez nahiz zaldiz erasoz egiten denari, aztore-bidezko deritzonari, zenbait pizti-moeta bero-aldian harrapatzeari, mendi garaietako bereziari buruz Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko antzeko ihardutze-sailak toki bakoitzeko usadio eta ohituren arauera eman ditzan manuak haustea.
1.2.19. Izutze-bidezko ehizaketari buruz Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak emandako arauak ez betetzea.
1.2.20. Gau-harrapakari biziak nahiz disekatuak, udoak, eraztunik gabeko hegazti harrapakariak, saihetsak, adaskak, baleztak, nazak, kakoak, eperretarako sareak, txori-arteak, lakioak, peitak, amuak, sareak, osinak, segadak, ispiluak eta itsuturik uzten duten bestelako gailuak, pozoinak, jaurtikietan nahiz peitatan jarrizko gai elbarrigarriak, babespeko pizti-moetak apeu gisa, eletrazko nahiz mekanikazko erakarleak, ahatetarako kainoiak eta usain erakargarri nahiz nazkagarrizko arrastoak egiteko gai diren ekoizkiak baimenik gabe erabiltzea.
1.2.21. Uztak epaituta daudeneko lurretan eskutadak edo lasta-balak zapalduz, apurtuz nahiz tokiz aldatuz, ehizean ibiltzea.
1.2.22. Nekazaritza-Sailaren horretarako baimenik izan gabe, ehiza ugaltzeko xedezkoak ez, beste kume nahiz arraultz batu eta garraiatzea.
1.2.23. Eguzkia irten baino ordubete lehenagoko eta sartzetik ordubeterako aldiaz kanpo ehizean ibiltzea. Debeku honek zainaldi, itxadonaldi, inguraldi eta ehizeko jaurpide berezian sartutako lurretan edo ororen baliapidetarakoetan, behar bezalako baimenez egindako jokaerak izan daitezenean, gauez egin daitezen beste ehiza-modutarako ez du indarrik izango.
1.2.24. Apeu gisa abere biziak, itsututakoak edo elbarritutakoak, magnetofoiak, antzezko argi-mutilak, ehiza gauez begiz jotzekoak izan eta bere baitan irudia haundiagotzeko nahiz eletronikazko irudi bilakatzekoa duten tresnak erabiltzea.
1.2.25. Baimenik gabe ehizean ibiltzea.
1.2.26. Hiru urteren barruan, ez hain zigor larritan zermugatutakoetan behin eta berriz erortzea.
1.3. Ondoren ematen direnak jotzen dira ehizeko hain lege-hauspen larri ez direlakotzat eta 10.001etik 25.000 pezeta arteko isunezko zigorra jarriko zaie:
/p>
1.3.1. Ehizeko bestelako jaurpide berezian sartu gabekoa izan eta, sarbide erabilgarriak dituena izanik, sarreretan itxituraren barrukalderako pasara debekatuzko iragarpenik jarri gabeko itxitura egindako landalurretan ehizean ibili nahi duten ehiztariei sarrera galeraztea nahiz galerazi nahi izatea.
1.3.2. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak ehizeko jaurpide berezipeko lurretan iragarkiak jartzeari buruzko manuak osabideratuz emandako arauak ez betetzea.
1.3.3. Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailak ehiza-babeslekuak jartzeari eta hauen ihardunbideari buruzkoan finkatutako baldintza orokorrak eta berarizkoak ez betetzea.
1.3.4. Ehiza-babeslekuetan harrapatzeko aleen kopurua gutxitzeari edo kopuru jakin bat harrapatzeari buruzkoan Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak finkatutako baldintzak ez betetzea.
1.3.5. Zaingopeko ehizeko jaurpidepeko lurraren baliapidea arautzen duten ehizeko arauak nahiz bazkideak onartzeari, bazkide-sariei, baimenegatik ordaindu beharrekoari nahiz lur horietatikako irabazien banakuntzari buruz jarritako manuak elkarte lankide batek ez betetzea. Horrek berekin ehizeko jaurpide berezipeko delako aitorpena baliogabetzea ekar dezake.
1.3.6. Ehizerako pizti-moetak behar bezala babestu eta gehitzeari buruzkoan ehiza-barrutietako jabe-izendunek arretarik ez egitea.
1.3.7. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuaren edo ehiza-barrutietan izan beharreko behar bezalako erazkotasuna ikuskatzeko ardura duen Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailaren izenean joandakoei bere lanerako eragozpenak jartzea edo, edozein lurretan, zorroan zer daraman nahiz erabilitako munizioa erakusteko ukoa.
1.3.8. Ehiza-barruti bilakatutako itxitura eta guztiko lurretan jartzeko itxituraren nolakoari buruz, Izadiari bere onean eusteko
Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak eman ditzan teknikazko baldintzak ez betetzea.
1.3.9. Lehendik ehiza-barruti diren lurretan, Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak horretarako finka ditzan ehizerako baldintzei huts eginez itxiturak jartzea.
1.3.10. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak, itxitura-barruko edo horrekin mugakide diren onibarretako landareak babesteko xedez, itxitako lurretan ehiza gutxitzeari edo ezabatzeari buruz eman ditzan arauak ez betetzea.
1.3.11. Inoren itxitura eta guztiko edo ehizeko jaurpide berezipeko onibarretan, onibar-jabeari, ustiategiaren baimendunari nahiz horien izenekoari baimenik eskatu gabe, edo armei, zakurrei eta lagunei buruzkoan adierazten duten ehiza nola harrapatu behar denari atxiki gabe, mugatik agerian geratzen ez den tokian dauden ehizagai txikiak harrapatzea.
1.3.12. Zauritutako edo hildako ehiza itxitako edo ehizeko jaurpide berezipeko lurretan aurkitu eta sartzeko eskea egiten duenak alea ehizean ibiltzea haizu zitzaion tokian zauritu duela egiaztatu ondoren, sartzeko baimena ukatuko balitzaio, onibar-jabeak, ustiategiko baimendunak edo hauen izenekoak ehiza hori emateari uko egitea.
1.3.13. Lege-hauslea ehizerako beharrezko baimenaren jabe izan eta egindako hauspena, Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak, araudibidez agindutakoaren arauera, lurraren baimendunen saloz, egoki izan dadinean onartuko duen berarizko Araudian horren larri ez delakoz zermugatutakoa izanik, ehizeko jaurpide berezipeko lurretan ehizean ibiltzea araupetzezko mugak edo debekuak haustea.
1.3.14. Nekazaritza-Sailak edo Foru-Diputazioak finkatutako pizti-moetak, zauritutako piztiak harrapatzeko berariz trebatutako zakurrak baimenik gabe -baita baimen eta guzti izanik ere, ehizialdiari ekin baino lehen askatzen badira- erabiliz, harrapatzea.
1.3.15. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak eperra apeuz harrapatzeari buruz emandako arau osagarriak haustea.
1.3.16. Ehizeko jaurpide berezipeko lurren baimendunek euren lurretan aurkitzen diren ehizerako piztiei erasotzen dieten abere-izurri eta zoonosien adierazpenik ez egitea.
1.3.17. Abere-izurri eta zoonosiei aurrre hartzeko eta aurka egiteko jarri daitezen neurriak ehizeko jaurpide berezipeko lurretako baimendunek ez betetzea.
1.3.18. Ehiza haundiko eskualdean indarrean jarri beharreko ehizaren ustiakuntzarako egitamuak Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak jarritako aldiaren barruan ez aurkeztea. Horrek berekin, doakien lurrak ehizerako gebentzea ekar dezake.
1.3.19. Ehiza bizia nahiz hila, eta ehizeko hegaztien arraultzak horretarako jarritako baldintzak bete gabe saltzera ateratzea.
1.3.20. Araudiz erabakitako ezagupide-xafla lepotik dutela, norbere zakurrak geben-aldian ehizeko jaurpide berezipeko lurretan nahi bezala ibiltzea ez galeraztea.
1.3.21. Urtaroa, abere-moeta nahiz tokia dela eta, ehizean ibiltzea debekatuta dagoeneko lurretan ehizerako asmoz zakurrez baliatzea.
1.3.22. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak berariz emandako baimenean finkatutako baldintzak ez betez, abere haundien nahiz izu-ehizialdiak egitea.
1.3.23. Geben-aldian landan barrena ibiltzean, baimenik izan gabe, ehizeko arma zorrotik aterata edo erabiltzeko gertu izanik eramatea.
1.3.24. Ehizean ibiltzea haizu den aldian, adinez nahiz seksuz, nabarmenak badira behintzat, legez ontzat emandakoak ez diren ehiza-aleak botatzea.
1.3.25. Ehizeko araudi berezipeko izan eta behar bezala adierazitako lurretan, beharrezko baimenik izan gabe, armak edo tresnak ehizerako gertu izanik sartzea. Armak ehizerako gertutzat, zorrotik aterata eraman eta kargatu gabe ez daudenean joko da gertu daudela.
1.3.26. Nekazaritzarako onuragarri diren pizti-moetak harrapatzeari buruz agindutakoa haustea.
1.3.27. Gibel-ehiztarien lerroa osatzen dutenak, ehiza haunditan nahiz txikitan izan, eskopetaz baliatuz ibiltzea. Honako hauek joko dira gibel-ehiztarien lerro eta tokitzat: ehiza txikiaren izu-alditan, eskopetak daudeneko hurbileneko tokitik 250 metro baino gutxiagorakoak, eta ehiza haundiarenetan, 500 metro baino gutxiagorakoak.
1.3.28. Arauzko zigilu eta ikurrak aldatzea.
1.3.29. Arma luzeak edo arrastorik gabekoak erabiliz ehizean ibiltzean, ehiztarien eta hauen laguntzaileen segurtasunerako emandako neurriak ez betetzea.
1.3.30. Araudi-bidez eman dadin zerrendan azaldu ez daitezen hegaztiak harrapatzea edo nekazaritzarako kaltegarri ez diren 20 zentimetrotik beherako txoriak hiltzea.
1.3.31. Gai den agintaritzak emandako baimenik izan gabe, berarizko baimena behar duten armez edo baliapidez ehizean ibiltzea.
Honelakoetan, zehaztapidegileak gorago esandako agintariari salaketaren aldaki bat bidali beharko dio.
1.3.32. Barrukaldean ehizean ibiltzea debekatuzko adierazpide edo iragarkiak sarreratan izan eta ehizeko beste jaurpide bereziren baten sartu gabeko itxitako lurrean armak edo tresnak ehizerako gertu izanik sartzea.
1.3.33. Ehizeko jaurpide berezipeko lurretatik barrena joanezko edo horien muga izanezko bide, abere-bide, mendi-bide, ibai, erreka, eta ubideetan ehizari buruzko arauak ez betetzea edo toki horietan beharrezko baimenaren jabe ez direnak ehizean ibiltzea.
1.3.34. Urtean zehar aurrera eramandako ekintzak eta ehiza-babeslekuetan lortutako emaitzak aditzera emanez, urtean urteko Txostena
Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuari edo Foru-Dioputazioko
Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailari ez aurkeztea.
1.3.35. Paseko hegaztitan ehiza-barrutietan ibiltzear8i buruz Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko
Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak agindutakoa ez betetzea. Horrek berekin, ehiza-barruti maila kentzea ekar dezake.
1.3.36. Baratzetan, fruitu-zuhaiztiak daudeneko lurretan, olibadietan, ureztatzen diren landaredietan eta birlandaketa egin-berriko mendietan ehizean ibiltzeko aroari eta gorabeherei buruz Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak eman ditzan arauak ez betetzea.
1.3.37. Nekazaritza eta egurats-alorreko gorabehera berezien ondorioz, zenbait landare-moetaren babeserako Nekazaritza-Sailak eman ditzan ehizerako neurriak ez betetzea.
1.3.38. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak onibar baten jabeari, horko landareak ehizean ibiltzearen ondoriozko kalteetatik babesteko xedez emandako baimenean jarritako arauak ez betetzea.
1.3.39. Beharrezko nahitaezko aseguroa itunduta eta indarrean izan gabe ehizean ibiltzea.
1.3.40. Inorentzat arriskugarri edo nekazaritzarako, mendietarako, abereentzat edo ehizarentzat kaltegarri izanezko piztiak harrapatzeko aldeei eta aroei buruz, baita horien harrapaketan edo atziketan baimenik gabeko baliapideak erabiltzeari buruz ere, Izadiari bere onean eusteko
Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak eman ditzan arauak ez betetzea.
1.3.41. Baimenik ez dutenek ehizeko piztiak eraztunak jarriz markatzea nahiz ezarritako ereduei egokitzen ez zaizkien eraztunak edo markak erabiltzea.
1.3.42. Ehizean botatako ale bat eraztun edo markaduna izan eta abereen zizentzi mailako markaketarako erabiltzen diren horiek Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuari edo Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailari ez eskuratzea.
1.3.43. Uxaketetara, izu-ehizialditara nahiz ehiza haunditara uxatzaile, ehiztari, laguntzaile edo zakur-zaintzaile modura joandakoak inolazko armaz ehizean ibiltzea. Zauritutako ehizarekikoak labanaz egitea salbuetsita geratzen da.
1.3.44. Udoak, erakargarritarako eper emeak eta zigilatu gabeko sareak nahiz tresnak baimenik gabe eukitzea.
1.3.45. Ehizerako xedez erreka, ibai nahiz urtegietan alanbreak edo sareak botatzea, nahiz hegaztien sarrera eta irteera-tokietan, hortik ibiltzen direnaz baliatuz, burdin-sareok zabalduta jartzea.
1.3.46. Ororentzako ehiza-lekuetan, edozein urte-garaitan, eta ehizeko jaurpide berezipeko lurretan, horretarako baimenik gabe, ehiza haunditan zaldiz ibiltzea.
1.3.47. Egiaztatzea nahitaezko izan dadineko tresnak, sareak edo beste baliapideak Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko horretarako
Zerbitzuaren beharrezko zigilurik gabe erabiltzea.
1.4. Ondoren ematen direnak jotzen dira ehizeko lege-hauspen arintzat eta 10.000 pezeta arteko isunezko zigorra jarriko zaie:
/p>
1.4.1. Hemezortzi urte bete gabekoa izan eta, gara-adinera gabekoaren zaingoaz arduratu behar duen gara-adineko ehiztariarengandik 120 metro baino gehiagora, suzko nahiz haize eta beste gas estutuz eragindako armaz ehizean ibiltzea edo honen esanetara ez ibiltzea.
1.4.2. Suzko edo haize eta beste gas estutuz dabilen hemezortzi urte bete gabeko ehiztari bati laguntzen, horren ehizeko ekintzen behar bezalako zaingorik egin gabe ibiltzea.
1.4.3. Hamalau urtetik beherakoa izanik ehizean ibiltzea; horrelakoetan, isunik ipini gabe, egindako izapideen berri
Ertzaintzari emango zaio, honek Haurren Zaingorako Epaitegira eraman dezan. Esan-berri denaz gainera, kalterik edo galerarik izanez gero, gara-adinera gabekoaren guraso, kuradore eta hori zaintzeko ardudunei, zehaztapidetzarako entzun ondoren, erantzun beharrak eskatuko zaizkie.
1.4.4. Militar-eraginpeko aldarrikatutako aldeetan ehizean ibiltzeari buruz berariz araututakoa ez betetzea.
1.4.5. Ehizeko jaurpide berezipeko eta hesirik gabeko lurretan, hortik kanpora zauritu eta mugatik ikusten denekora arma edo zakur eta guzti sartzea.
1.4.6. Ororentzako ehiza-lekuetan, beste ehiztari batek edo batzuk eta hauen zakurrek atera eta bere atzetik dabiltzaneko ehiza bota edo botatzen saiatzea.
1.4.7. Lege-hauslea ehizerako beharrezko baimenaren jabe izan eta Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko
Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak, lurraren baimendunaren saloz, egoki izan dadinean onartuko duen berarizko araudian hauspen arintzat zermugatutakoa izan dadinean, ehizeko jaurpide berezipeko lurretan ehizean ibiltzea araupetzeko mugapenak nahiz debekuak haustea.
1.4.8. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuaren edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailaren baimenik gabe edo hurbileneko ehiza-lekuko mugatik 1.000 metro baino gutxiagora usategi berriak jartzea.
1.4.9. Araudiz erabakitako ezagupide-xafla lepotik dutela, norbere zakurrak, ehiza haizu deneko alditan, ehizeko jaurpide berezipeko lurretan, edo geben-aldian, ororentzako ehiza-lekutan, nahi bezala ibiltzea ez galeraztea.
1.4.10. Segurantza-aldeetan barrena, baita legeetan adierazten diren mugakide izanezko eremuetan barrena ere, zakurrekin, hauek ehizari, hauen kume nahiz arraultzei kalde egitea, neka-araztea edo atzetik jazarrika ibiltzea galerazteko ardurarik izan gabe ibiltzea.
1.4.11. Ehiza-lekuetan zakurrak ibiltzeari buruz indarrean dauden manuetan agindutakoa ehizerako baimenik ez dutenek haustea.
1.4.12. Abeltzainek erabiltzen dituzten zakurrei ehizagaietan pikardiak egiten edo horien atzetik jazarrika ibiltzen utziz, horien zaingo eta arta-zabarkeria.
1.4.13. Ehiza-txakurrak trebatzeko ezarri daitezen aldeetan, ekintza hori araupetzezko arauak ez betetzea.
1.4.14. Pizti haunditara joan aurretik egin beharreko jakin-arazteei buruz agindutakoa ez betetzea.
1.4.15. Pizti haundien ehizialdian lortutako emaitzen berri Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuari edo Foru-Diputazioko
Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailari emateaz agindutakoa ez betetzea, gezurrezko emaitzak aurkeztea edo, gorpuzkeraren aldetikako nahiz biologiazko xedapenak hartzeko lanean, zerbitzuko lanariei oztopoak jartzea. Horrek berekin, ehizeko denboraldi batez pizti haundien ehiziketarako debekua ekar dezake.
1.4.16. Pizti haundien ehiziketan dabiltzaneko gunearen mugakide diren ehiza-barrutietan eta, dena dela, gunetik 500 metro baino gutxiagora ehizean ibiltzea.
1.4.17. Abereak nahiz ibilgailuak izkutagarri gisa erabiliz ehizean ibiltzea.
1.4.18. Ororen baliapidetarako lurretan uxaketa deritzon eran nahiz bi ehizteri-talde edo gehiagoren ekintza bateratuz edo ehizigaiak nekatzea edo ler eginda uztea xede izanezko baliapideak erabiliz ehizean ibiltzea, behar bezalako baimenez, pizti kaltegarriak urritzea xede izanezko izu-ehizialdietan salbu.
1.4.19. Hemezortzi urte bete gabeko izan eta gara-adinik gabeko honen ekintzak zaindu eta horien arta izango duen gara-adineko beste ehiztari bat lagun izan gabe, haizez edo beste gas estutuz eragindako suzko armaz ehizean ibiltzea.
1.4.20. Legezko agiri-paperen jabe izan, bai, baina hori norberekin eraman gabe ehizean ibiltzea.
1.4.21. Ehizeko jaurpide berezipeko lurretan baimenaren jabe izanik, baina hori norberekin eraman gabe ehizean ibiltzea.
1.4.22. Usoak edatera joan ohi diren lekuetan botatzeari nahiz behar denez adierazitako industri-mailako usategitik 1.000 metro baino gutxiagora ehizean ibiltzea.
1.4.23. Marka ezaugarriak agerian dituzten uso mandatari eta kiroletarakoak nahiz etxe-usoak botatzea.
1.4.24. Hildako ehizaren garraiaketa araupetzezko manuak haustea nahiz Nekazaritza-Sailak horretarako finkatutako beharkizunak ez betetzea.
1.4.25. Etxeko nahiz pentzuz hazitako abereak, geben-aldian, horien antzeko basaberetzat hartu daitezkeelarik, bizirik nahiz hilik, batera eta bestera erabili eta saltzeari buruz Nekazaritza-Sailak finka ditzan baldintzak ez betetzea.
1.4.26. Ehizerako baimena eskatzean gezurrezko xehapenak aurkeztea.
1.4.27. Horretarako baimenaren jabe izan gabe nahiz zilegi ez diren baliapideak erabiliz, nekazaritzarako kaltegarriak diren txoriak saltzeko asmoz harrapatzen ibiltzea. <P ALIGN="JUSTIFY">2. Atala <P ALIGN="JUSTIFY">Ondoren ematen direnak jotzen dira ibaiko arrantzuko lege-hauspen oso larritzat eta 50.001etik 500.000 pezetarainoko isunezko zigorra jartzeaz gainera, arrantzurako baimena kendu eta hiru urtetik bost urteko aldian hori berriro eskuratzeko eskubiderik ez izanezko zigorra jarri beharrekotzat:
1.- Arrainen pasa-leku edo nasa-barruan arrantzu egitea. 2.- Ofizialki izoki-leku aldarrikatutako uretan sarez arrantzu egitea nahiz egin nahi izatea. 3.- Izoki-arrantzua zilegi den aldian izokiak izaten direneko ibaien amaiera-inguruan arrantzuan sarez aritzea. 4.- Eletra-indarrezko gailuak erabiliz arrantzu egitea. 5.- Arrantzurako gai pozoitsuak erabili nahi direla egiaztatzen baldin bada, horiek uretatik gertu eukitzea. 6.- Ibaiko uretara nahiz horietako uberketara gai elkorrak, buztinak, zaborrak, lokatzak, industri ondakinak nahiz ura zikintzezko edo arrainen bizigarritasun-egoera aldatzezko beste edozein gai, aberastasun-modu honen kalterako izanez botatzea. 7.- Uretatik edo hauen bideetatik gertu daudelako, arrain-aberastasunerako kaltegarri izanez, urek eraman edo euriek garbitu ditzaketeneko lekuetan zabortegiak egitea, zabortegi horiek behin-behingorakoak izan, arrainei kalterik egitea galerazteko beharrezko segurtasun-neurriak bete eta dagokion uraldeko Ur-Komisaritzaren baimen eta guztikoak badira salbu. 8.- Arrainen pasa-leku eta nasa-barrutarako finkatutako gutxieneko uretorriak daudenean ez uztea. 9.- Nahiz eta uraz baliatzeko arduralaritzak emandako baimenik izan, uretako biziarentzat beharrezko den gutxieneko uretorria dagoenean ez uztea. 10.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saila hamabost egun gutxienez lehenagotik jakinaren gainean jarri gabe, ubide eta urtegietako uren kopurua, baita ibaietatik doana ere, agortzea edo asko gutxitzea, edo esandako
Sailak horretarako finkatutako baldintzak ez betetzea. 11.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailak eman beharreko baimenik gabe, berarizko nahiz bestelako gaizko oztopoak, olesiak, eslatak, bide-xigorrak, kainategiak, kainaberadiak, arrain-lekuak egitea eta bete-beteko nahiz zeharka-bidezko arrantzuan aritzeko xedezko lanik edo tresnarik ubideetan egitea nahiz jartzea. 12.- Ubideak aldatzea, ibai-hondotako legartzak andeatzea, ur-etorria bidegabekeriaz gutxitzea, uretako eta ertzetako eta bazterretako landaretza ezabatzea. 13.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailak arrain-ondasuna babesteko, zaintzeko nahiz ugaltzeko finkatutako baldintzak, hauek legezko bilakatutako zehaztapidetzaren bidez finkatutakoak izan direnetan, ez betetzea. 14.- Arauzko neurritik beherako arrain nahiz karramarroekin, edo horiek harrapatzea nahiz saltzea debekatuta dagoen aldian, legezko neurritakoekin salerosketan ibiltzea nahiz ibili nahi izatea. 15.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailaren antzezko arraultzategiak edo horiek jartzeko baimena duten norbanako nahiz Baltzuenak andeaaraztea edo baimenik gabe tokiz aldatzea. 16.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailak eman beharreko baimenik gabe, herri-uretan nahiz norbanakoenetan, bertan berez bizi direnez bestelako arrain-moetak botatzea. 17.- Zaborrak, zikinkeriak, hondakinak nahiz horien antzeko,
Arrain-aberastasunaren kalterako izan daitezkeen beste edozer gai uretara jaurti edo isurtzea. 3. Atala Ondoren ematen direnak joko dira ibaiko arrantzuko lege-hauspen larritzat eta 25.001etik 50.000 pezetarainoko isunezko zigorra jartzeaz gainera, arrantzurako baimena kendu eta urtebetetik hiru urteko aldian hori berriro eskuratzeko eskubiderik ez izanezko zigorra jarri beharrekotzat:
1.- Hodi, uhaska edo adar gisako ubideetan sarez arrantzu egitea. 2.- Ibaiko ur-korrontaren zabaleraren erdia baino gehiago hartuzko sarez arrantzu egitea nahiz hauek 10 metro edo gutxiagoko zabaleroko uretan erabiltzea; zabalero hau arrantzalea aurkitzen den tokitik gora 25 metrorako eta behera 25 metrorako zatiaren batenaz bestekotzat hartzen da. 3.- Arrain-moeta bakoitzarentzat legez xedatutako zehaztasunak betetzen ez dituzten maila, tarte edo neurritako sare nahiz tresnez arrantzu egitea. 4.- Gebendutako alditan haizu diren sare eta bestelako tresnez arrantzu egitea, kainaberazkoa salbu; honelakoan hutsa hain larria ez delakotzat emango da. 5.- Gurgilez, baez, butroiz, pertolez, atarraiz, esku-sarez, tretzaz, salabardoz, kordeltxoz, egoneko amuhariz, hiru-sarez edo antzeko tresnaz arrantzu egitea, horiek erabiltzea haizu denetan salbu. 6.- Arrainak beita edo apeura erakarri gabe harrapatzeko bide ematen duten tresnez, hona nola, hirurtziz nahiz honen antzekoz, arpoiz, kizkiz, suzko nahiz haize estutuzko armez, etabarrez harrapatzea; haizu diren sare eta beste tresnak ez dira hauetan sartzen. 7.- Urazpiko arrantzuan Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailak baimena emandako tokietatik landa aritzea. 8.- Arrantzu egitea debekatuta dagoeneko toki gebenduetan aritzea. 9.- Izokiaren arrantzu-aldian, horiek noiz pasatzen diren zaindu eta harrapatzeko asmoz ohar egiteko zelatari gisa jartzea, baita, beste arrantzaleei arrantzuan marrukeriaz aritzea errazagotzeko, ibai-zainak nondik nora dabiltzan zaintzea ere. 10.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailaren baimenik gabe, arrainen nahiz karramarroen arraultzak saltzea, erostea, garraiatzea nahiz salerosketan aritzea. 11.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko Artezkaritzak eskuratutako zigilu eta jatorri-egiaztagiri eta guztikoak izan behar dutela legez aginduta egon eta horiek gabeko arrain-moetak eukitzea, garraiatzea nahiz horiekin salerosketan aritzea. 12.- Behar bezalako antolapideak izan, bai, baina
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailak horretako baimenik eman gabeko dendetan, izokiaren arrantzurako geben-aldian, latan sartu gabeko izokiak saltzea. 13.- Euren arrantzua gebendurik dagoen aldian, arrain-ustiategietatikako arrainak arauzko zegun, zigilu edo adierazgarriz babesturikoak izan gabe eukitzea, garraiatzea nahiz horiekin salerosketan aritzea. 14.- Arrainen pasa-leku edo nasa-barrutien aribide onari oztopoak jartzea. 15.- Ureta arrainen baliapidetarako zuduak elkarri egokitzeko xedez, Arduralaritzak eskatuta baimendunek egindako lanak bere onean behar bezala ez zaintzea. 16.- Uesken gainean, uren gaina edo etorria aldatu-asmoz, horretako baimenik izan gabe, oholak nahiz bestelako tresnak jartzea. 17.- Aginte-eremuen, eskubide-eremuaren edo jabetzaren muga-adierazgarri izanezko mugarri edo zedarriak, baita Foru-Diputazioko
Nekazaritza-Sailak jarritako mugatutako, gebendutako zatien, bainutarako aldeen eta bestelako adierazpen-iragarkiak ere, botatzea, andeatzea, nahiz tokiz aldatzea. 18.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailak eman beharreko baimenik gabe, arrain edo ibaiko karramarro-zaintzarako tegiak egin edo izatea. 19.- Ibai-zaintzarako arduradunak eskatu izanik, arrantzurako erabilitako saskietan dagoena edo tresnak erakusteari uko egitea. 20.- Baimenik gabe arrantzu egitea. 21.- Arrainak errazago harrapatzen laguntzen duten antzezko argiez baliatuz arrantzu egitea. 22.- Arran-aldi ondoren itsasora-bidean doazela harrapatutako zoilu edo izokiak edukitzea, garraiatzea nahiz horiekin salerosketan aritzea. 23.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailari gutxienez hamabost egun lehenagoz jakinarazi gabe, hodi eta adar gisako bigarren mailako eraikuntzetatik barrena doan uraren etorria agortzea edo asko gutxitzea, ur-baliapidetarako baimenetatikako arrazoiak oinarri izanez, ezinbesteko kariegatik, adierazpen egitea ezinezko izandakoetan salbu. 24.- Arauzko baimenaren jabe izan gabe edo izendatutako tokietatik kanpo edo emandako baimenean arraintzarako jarritako baldintzak bete gabe, ibai-ondotatik harri-txintxorrak nahiz hondarra ateratzea. 25.- Txalupa, errota, egingu eta etxebizitzatarakoez besteko gainontzeko tegien arakaketari buruz Ibaiko Arrantzu-Legeko 54. atalean agindutakoa betetzeari oztopoak jartzea. 26.- Ubideetan, hodietan eta adar gisako edo isurbidetarako uberketan arauzko sareskak ez jartzea nahiz Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailak sareska horietan ipinitako zigiluak erabiltzea. 4. Atala Ondoren ematen direnak joko dira lege-hauspen ez hain larritzat eta 10.001etik 25.000 pezetarainoko isunezko zigorra jarriko zaie:
1.- Beste arrantzale batek jarritako sarea legokeen tokitik
100 metro baino gutxiagora sarez arrantzu egitea. 2.- Edozein ueska edo adarretako ukainetatik 50 metro baino gutxiagora sarez arrantzu egitea. 3.- Arakatu edo zigilatu gabeko sareak edukitzea nahiz erabiltzea. 4.- Arrantzale bakoitzak aldi berean zortzi karramarro-sare, erretel edo kaiola erabiliz, karramarrotan ibiltzea. 5.- Arrantzalea ueska dagoen tokitik edo izokien nasa-lekutarako sarreratik 50 metro baino gutxiagora kokatuz, izoki-ibaietan kainaberaz arrantzu egitea. 6.- Geben-aldian kainaberaz arrantzu egitea. 7.- Beitarako erabiltzen den arrain-moeta arrantzu egiten deneko uretan lehendik berez izaten direnetakoa izan gabe, beita gisa arrain biziak erabiliz arrantzu egitea, Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailak alderantzizko baimena argitara eman dezanetan salbu. 8.- Arauzko baimenaren jabe izan gabe, barruti-aldeetan arrantzu egitea. 9.- Eskuz arrantzu egitea. 10.- Debekatutako orduetan arrantzu egitea. 11.- Arrainak izutuz errezago harrapatzeko asmoz, urak makilaz astintzea nahiz bertara harriak jaurtitzea. 12.- Harrapatzeko Nekazaritza-Sailak finkatutako ale-kopurua gainditzea, eta ibaiko arrantzuarekikoan, Sail horrek emandako manu bereziak haustea. 13.- Debekatutako beitak erabiltzea nahiz,
Nekazaritza-Sailak baimena emandako aldeetan izan ezik, arrantzurako asmoz uretara beita botatzea. 14.- Harrapatutako izoki gazteak, hauek bizirik nahiz hilik egon, harrapatu bezain azkar atzera uretara ez botatzea. 15.- Beitari koska egin izanaren ondorioz ez, amua arrainaren gorputzeko beste edozein aldetan kateatu izanagatik baizik, harrapatutako arrainak atzera uretara ez botatzea. 16.- Aingiratan nahiz anproitan ibiltzea haizu denetan hiru naza baino gehiago erabiltzea. 17.- Arrain-aberastasuna babesteko xedez jarritako sareskei bere onean ez eustea. 18.- Ibai-ertz eta bazterretan arrantzaleen onerako jarritako zerbitzu-zorrari oztopoak jartzea. 19.- Arauzko errolde-zenbaki edo matrikularik gabeko ontziak edo ur gaineko aparailuak arrantzurako erabiltzea. 20.- Arauzko neurrira iristen ez diren arrain nahiz karramarroak atzera uretara ez botatzea edo saskian, zorroan edo arrantzalearen eskuera eukitzea. 21.- Arrantzu-ustiaketak lehentasuna izango duelakotzat aldarrikatutako tokietan arrantzu egiteari traba eginez, aise alditarako txalupa edo ontzietan ibiltzea. 5. Atala Ondoren ematen direnak ibaiko arrantzuko lege-hauspen arintzat joko dira eta 10.000 pezetarainoko isunezko zigorra jarriko zaie:
1.- Arrantzurako baliozko baimenaren jabe izan eta hori norberekin ez eramatea. 2.- Arauzko baimenaren jabe izanik, baimen hori norberekin eraman gabe, arrantzu-barrutian arrantzuan ibiltzea. 3.- Izokirik izaten ez deneko amuarrain-ibaietan, arrainen pasa-leku nahiz nasako sarrera edo irteera dela berariz adierazitako iragarkia egonik, hortik 25 metro baino gutxiagora arrantzalea nahiz beita jarririk, kainaberaz arrantzu egitea. 4.- Ibai-ertzeko 100 metro baino gehiago hartuz karramarro-sareak botatzea, edo beste arrantzale batek botatako nahiz botatzen ari den tokitik 10 metro baino gutxiagora jartzea. 5.- Aldi berean bi kainaberaz baino gehiagoz, eta izokitan arituz gero, batez baino gehiagoz, arrantzu egitea. 6.- Beste arrantzale bat bidezko zaion arrantzurako eskubideaz baliatzen lehenagotik ari izanik, horri traba egitea. 7.- Eskea aurrez egin ondoren, beste arrantzaleekiko 20 metroko tartea ez gordetzea. 8.- Izoki-arrantzuan ari den beste arrantzale batek tokia eskatzetik ordu erdia igaro ondoren alerik kateatu ez eta, hari tokia utzi gabe ordu erdia baino gehiago egitea. 9.- Norbanako jabetzapeko uretako hegaztien bizileku gisa herri-urez baliatzea. 10.- Nekazaritza-Sailak horretako jarritako iragarkiak daudeneko uretan, zehaztutako tokietatik kanpo igeri egitea. 6. Atala Lege honetan jarritako zigorren zenbatekoak urtean-urtean eta beste gabe, bezeroen prezioen erakuskariaren arauera eguneratuko eta aurreko urteko zigorraren zenbatekoan oinarrituz ezarriko dira. Aurreko lerroaldian oinarrituz egindako kalkulotik ateratako zenbateko berriak urtero, lurralde bakoitzeko Agintaritza-Aldizkarian argitaratzeko ardura Foru-Diputazio bakoitzeko Nekazaritza-Sailarena izango da. ERABAKI GEHIGARRIA Lege hau onartzen denetik hasi eta urtebeteren barruan, araudi-bidez finkatuko dira ehizeko baimena eskuratzeko beharrezkoa izango den
ehiztari-azterketa egin nahi dutenek gainditu beharko dituzten jakintza zehatzak eta saioak. <P ALIGN="JUSTIFY">ALDI BATERAKO ERABAKIETAKO LEHENENGOA <P ALIGN="JUSTIFY">Eusko Jaurlaritzak, Lege hau onartzetik hasi eta bi urteren barruan, ehiza eta arrantzua geldiarazi beharrari buruz, Industria eta
Nekazaritza-Batzordeari bidali beharko dion txostena gertatzeko balioko duen
E.A.E.ko mugarteko ehizari buruz, goitik beherako azterlana egin beharko du. ALDI BATERAKO ERABAKIETAKO BIGARRENA Dagokion araupeketa Eusko Jaurlaritzak egin ez dezan bitartean, 1971.eko martxoaren 25eko Ehizeko Legearen Araudiko ondoren ematen diren ataletara jo beharra kontutan izan beharko da:
1.- Legeko 1.2.1 atalean esaten den "ehizerako jabe-izena"
Araudiko 6. atalean ohartematen da. 2.- Legeko 1.1.3, 1.2.23 eta 1.3.13 ataletan esaten den "ehizeko berarizko jaurpidea" Araudiko 25.2 atalean ohartematen da. 3.- Legeko 1.3.18 atalean esaten den gebena Araudiko 27.7 atalean ohartematen da. 4.- Legeko 1.3.30 atalean ematen den hegaztien zerrenda
Araudiko 4.2.b) atalean ematen dena da. 5.- Legeko 1.3.34 atalean esaten den Txostena Araudiko
12.5.b) atalean ohartematen da. 6.- Legeko 1.4.11 atalean esaten den zakurrak ibiltzeari buruz indarrean dauden manuak Araudiko 15. atala osatzen dutenak dira. INDARGABETZEKO ERABAKIA Lege honetan esaten denaren aurkako agindu guztiak indargabetuta geratzen dira.