Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 1988ko azaroaren 23a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2793

Urriaren 28ko 14/1988 LEGEA, Goren-Kargudunen Lansariei buruzkoa.

Eusko Legebiltzarrak Goren-Kargudunen Lansariei buruzko

Urriaren 28ko 13/1988 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar guztiei, norbanako edo agintariak izan. Gasteiz, 1988.eko Azaroak 16. Lehendakariordea, RAMON JAUREGUI ATONDO.

Zioen Adierazpena   <P ALIGN="JUSTIFY">Ekainaren 30eko 7/1981 Legean, Jaurlaritzakide eta

Arduralaritzako Goren-Kargudunekiko Legebideei eta Konfiantzazko Kargudunei buruz jarritako manuetan egiten dira haien lansari-jaurpideari buruzko aipamen bakarrak. Zenbait alderdiren araupetze urriak, Norbanako-Legepeko Herri-Baltzu eta Izaikietako artezkaritza-kargudunen lansariei buruzko araurik ezak eta esandako lege-araua indarrean jarri zenetik izandako azturak beharrezko egiten zuten orain arteko arau-hutsuneak betetzera nahiz hazi-orrazietan komenigarri ikusi diren alderdiak sartzera jo dezaten neurriak hartzea.   Iritzi horretatik abiatuta, Legeak Jaurlaritzakide,

Arduralaritzako Goren-Kargudun eta Konfiantzazko Kargudunen lansari-jaurpidea araupetzen du eta lansari bakar bat finkatzen; Legebiltzarrak finkatuko du lansari honen zenbatekoa, Diruegitamu-Legeen bitartez, eta karguari edo lantokiari datxezkion zernolako guztiak sartuko dira bertan. Halaber, kargu-uzteagatikako ekonomia-eskubideekiko jaurpideari buruz ari da. Zehazki esanda, diruordain bakar bat eta, langabezian geratuz gero baino ez eta, bere xedeari darionez, elkartuezin-jaurpide zorrotzaren menpe, aldi baterako ordainsari bat.   Azkenik, Herri-Baltzu eta Izaikietako artezkaritza-kargudunen lansarietako erizpideak zehazten dira, eta bai legebiltzar-artabide egokiak ere.   Lehenengo atala.- 1.- Lege honek, Euskadiko Autonomi

Elkarteko Jaurlaritzakide, Arduralaritzako Goren-Kargudunen, konfiantzazko kargudunen eta Iraskundegoren-mailako Arduralaritzako eta Arduralaritza

Nagusiko gainontzeko artezkaritza-kargudunen, hauek karguan dirauten bitarteko, lansariak eta kargu-uzteagatikako diruordain eta aldi baterako ordainsariak araupetzea du xede.   2.- Aurreko idazatian sartzen direnek kargua utzi edo horiek kargutik kendu izanagatik, ez da Lege honetan esaten direnez besteko inolako ordainik ematerik izango.   2. atala.- 1.- Jaurlaritzakide eta Arduralaritzako

Goren-Kargudunek lansari bakar bat jasoko dute beren ihardunetan. Lansari honen urte bakoitzeko zenbatekoa, zernolako baten eretzean, dagokion

Diruegitamu-Legean zehaztuko da.   2.- Konfiantzazko edo behin-behingo kargudunek ekainaren

30eko 7/1981 Legearen 28. atalak dioena eta gainintzeko manu erabilgarriak izango dituzte jaurpide, eta aurrekoek bezala, lansari bakar bat jasoko.   Jaurlaritzak erabakiko ditu kargudun horietako lantokiak eta urte bakoitzeko Diruegitamu-Legean adieraziko dira, lansarien zenbatekoak, beti ere Sailburuorde-karguari dagokionetik gora gabe, zehaztuz.   3.- Atal honetan aipatzen den lansarian karguari edo lantokiari datxezkion zernolako guztiak sartuko dira, Lege honetan berariz adierazten direnak salbu. Lansariak hilero eta hila bukatuta izango dira eskuragarri eta horien ordainketa egingo, izandako zerbitzu-aldiaren heinean eta indarreango zergapide eta gizarte-legeen arauz dagozkien hainbestekoak kendu ondoren.   3. atala.- 1.- Jaurlaritzakide, Arduralaritzako

Goren-Kargudun eta, hala badagokio, konfiantzazko edon behin-behingo kargudunek zerbitzu-beharragatik egin behar ditzaten gastu guztien ordaina jasotzeko eskubidea izango dute, gastu horiek egiaztatu ondoren.   2.- Bizitokia bere egitekoak bete behar dituzteneko ohizko egoitzara aldatu behar dezatenean, nahitaezko bizitoki-aldaketagatikako diruordaina jasoko dute herrilanari eta herri-zerbitzupekoentzat jarritako eskakizun eta baldintzekin eurekin. Eskubide hori bera aitortzen zaie bere lanaldia bukatu eta bizitokia aldatu behar dezatenerako.   4. atala.- 1.- Autonomi Elkarteko norbanako-legepeko

Herri-Baltzu eta Izaikietako artezkaritza-kargudunen lansari finkoak eta aldizkakoak dagozkien Arduralaritza-Batzordeek finkatuko dituzte eta dagokion diru-kontuan sailkatuta adieraziko dira urte bakoitzeko Diruegitamu-Legearen barruan, inolaz ere Sailburuorde-karguari dagozkionetatik gorakoak izaterik izango ez dutela.   2.- Halaber, zenbateko bermaturik gabeko suspergarriak jarri daitezke, eraentza-helburuak edo etekinak lortu-ala eskuragarri. Suspergarri horiek emateko erizpideak zehaztu egin beharko dira urte bakoitzeko

Diruegitamu-Legean, eta Jaurlaritzak haien eretzean eskiratu daitezen diru-zenbatekoen berri emango dio Legebiltzarrari.   5. atala.- 1.- Jaurlaritzakide, Arduralaritzako

Goren-Kargudun eta, hala badagokio, konfiantzazko edo behin-behingo kargudunek beren karguak uztean hileko lansariaren hainbateko diruordain bakar bat jasoko dute, horretako zioa eta izandako zerbitzu-aldia direnak direla.   Aurreko lerroaldian ohartemandako ordain-saria ez da erabiliko, toki-uztea edo kargutik kentzea bere baitan eskubide hori duen ezein

Herri-Arduralaritzatako beste kargu batez jabetzeko izaten bada, kargua utzi eta izendapena egin bitartean hilabete baino gutxiagoko tartea gertatzen denean.   2.- Aurreko idazatian aipatzen den diru-ordainaz gainera, langabezian aurkitu daitezenek hileko lansariaren %40-ko aldi baterako ordainsari bat ere jasoko dute.   Ordainsari hori hilero eta hila bukatuta ordainduko da eta 3 hilabeteko iraunaldia izango zerbitzu-urte edo 6 hilabetetik gorako urte-zati bakoitzeko, iraunaldi hori gutxienez 3 eta gehienez 12 hilabetekoa dela.   Kasu honetan, Jaurlaritzak, berez edo herri zein norbanako-alorreko laguntza-erakundeekiko hitzarmen-bidez, sendagai-medikutzazko laguntza eskaini beharko dio ordainsariaren hartzekodunari, ordainsari honek diraueno eta Gizarte-Segurantzako Agizko

Jaurpidean dagoen zertako eta norainokoarekin eurekin, beti ere hartzekodunak laguntza horretako eskubiderik ez badu.   3.- Aurreko lerroaldietan ohartemandako laguntzen zergapide-aldetikako ondorioei buruzkorako, garai bakoitzean indarrean dauden zergapide eta gizarte-legeetan agintzen dena egingo da.   6. atala.- Norbanako-legepeko Herri-Baltzu eta

Izaikietako artezkaritza-kargudunentzako diruordainak Lege honetan ohartematen den jaurpideari atxikiko zaizkio edo, onuragarriagoak izatekotan, erabilgarri izan lekizkien Gizarte-Legeetan ohartematen diren gutxienezko eskubideei.   7. atala.- 1.- Boskarren atalean adierazten diren diruordain eta ordainsarien zenbatekoa ateratzeko, eskubide hori gautzatzean izandako karguari dagokion urte-lansari osoaren hamabirena hartuko da hilekotzat, Lege honen 4.2 atalean araupetutako suspergarriak kontutan izan gabe. Lansari ezberdinez kargu edo lantoki bat baino gehiagotan ihardun izatekotan, lansari haundienekoa hartuko da oinarri.   2.- Aldi baterako ordainsariaren iraunaldiaren oinarri den zerbitzu-aldiariantz emateko, eskubide horren sorburu diren kargu edo lantokietarako izendapen eta kargu-uztea indarrean jarri zireneko egunak hartuko dira, hurrenez-hurren, hasiera eta amaiera-eguntzat.   Eskubidedunak, hala eska dakion bakoitzean eskubide horren hartzekodun izateko eskakizun eta baldintzak egiaztatu beharko ditu sinistarazte-indarrez. Besterik ezinekoetan salbu, eginbehar hori ez betetzeak eskubidea galtzea ekarriko du, hala badagokio, behar ez denez jasotako diruak atzera itzultzearen kaltetan gabe.   3.- Diruordainak eta aldi baterako ordainsariak, horretarako eskabiderik egin behar izateke ordainduko dira, bigarren kasuan doakionaren egoera aurretik egiaztatu behar izatearen kaltetan gabe.   Berezko eskubidedunaren heriotza gertatuz gero, ondore-legezko arauei atxikiz oinordeko gerta daitezenei egingo zaie ordaina, horren zenbatekoa zehazteko dagokion arduralaritza-bidea egin ondoren.   8. atala.- 1.- 5. ataleko 2 idazatian aipatzen den aldi baterako ordainsaria elkartuezina izango da honako hauekin:

  a) Langabezia-ordainsari edo herri-diruen pentzutango bizisariekin. b) Beste herri-karguren bat uzteagatikako ezein diruordain edo antzeko ordainsari jaso izanarekin, baldin eta, hautapen zein izendapen-bidez, saripeko herri-kargu edo lantoki batetik bestera iristea etenik egon gabe gertatzen bada. Kargu bat uztearen eta hurrengo baterako izendapenaren artean 6 hilabete gutxienez igarotzen ez badira, esandako iristea etenik egon gabekotzat ulertuko da. c) Hautapen zein izendapen-bidez, ezein saripeko herri-kargutan ihardutzearekin.   2.- Esandako zioetatik edozein gertatzen bada, beretzakotutako edo beretzakotu litekeen eskubidea galduko da.   ERABAKI GEHIGARRIA   Konfinantzazko edo behin-behingo kargudunen mailen artean,

Jaurlaritzak berariz zehaztuko ditu Lege honen 3.1 eta 5 ataletan agindutakoetan sartu ahal izango diren karguak.   ALDI BATERAKO ERABAKIA   1.- Lege hau indarrean jartzean ihardunean dirauten

Jaurlaritzakide, Arduralaritzako Goren-Kargudun eta konfiantzazko kargudunek, edo heriotza gertatu izanez gero beren oinordekoek, kargu-uztea indarrean jartzean, Lege honetan bertan ohartematen den jaurpidearen eta Ekainaren 30eko

7/1981 Legearen 37. atalak ohartematen duenaren artean, bietako baten aukera egin ahal izango dute.   2.- Azkeneko honetan, ordainsariaren iraun-aldiari antz emateko, Lege hau indarrean jarri aurretik egindako zerbitzu-aldia baino ez da kontagarri izango. Horrela atera dadin iraun-alditik kendu egingo dira, hala behar izzanez gero, beste ezein herri-kargu uzteagatikako diruordain edo antzeko ordainsari gisa jasotako hileko sariak.   Ordainsari hori, hautapen zein izendapen-bidez ezein saripeko herri-kargutan ihardutzearekin elkartu ezinezkoa izango da, eta bai langabezia-ordainsari edo herri-diruen pentzutango bizisariekin ere. Esandako elkartu-ezintasuneko zioek eskubidea beste gabe ezabatzeko bide emango dute, eta doakionak, hala egokituz gero, haietako edozein gartatu zenetik aurrerako aldiagatik ordaindu zaizkion diruak atzera itzuli beharko ditu.   INDARGABETZEZKO ERABAKIA   Indargabetu egiten dira Jaurlaritzari buruzko Ekainaren

30eko 7/1981 Legeko 33, 35 eta 37. atalak.   AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA   Lege hau osabideratzeko beharrezko izan daitezen manu guztiak emateko esku ematen zaio Jaurlaritzari.   AZKEN ERABAKIETAKO BIGARRENA   Lege hau Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamonean jarriko da indarrean.


Azterketa dokumentala