72. zk., 1987ko apirilaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
760
Epailaren 27ko 1/1987 LEGEA, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeetako Batzar Nagusietarako Hauteskundeei buruzkoa.
Eusko Legebiltzarrak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako
Kondaira-Lurraldeetako Batzar Nagusietarako Hauteskundeei buruzko
Martxoaren 27ko 1/1987 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege horri men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko norbanako nahiz agintari diren herritar guztiei.
Gasteiz, 1987.eko Martxoak 27. <P ALIGN="JUSTIFY">Lehendakaria, <P ALIGN="JUSTIFY">JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Epailaren 27ko 1/1987 LEGEA, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako
Kondaira-Lurraldeetako Batzar Nagusietarako Hauteskundeei buruzkoa.
ZIOEN ADIERAZPENA <P ALIGN="JUSTIFY">Hauteskunde-arauek garrantzi nabarmena dute demokraziazko erakundeen egituraketan. Gure autonomia osatzen duten Erakundegoren bereziak, eta orain indarrean dauden hauteskunde-arauek sortarazten dituzten arazoek gai hori birrantolatzea beharrezko egiten dute orekazko aurrerapide baketsua egin ahal izateko. <P ALIGN="JUSTIFY">Autonomia-Elkarteari Batzar Nagusietarako hauteskundeekiko legegintzarako bakarreango agintepidea ematen dion Autonomia-Estatutoaren10.3 atalaren arauera, Eusko Legebiltzarrari dagokio, euskal gizartearen demokraziazko bizitza gero eta erakunde demokraziazkoagoak, zuzenagoak eta orainaldiagokoak antolatuz gara-arazteko bere eginkizun nagusiari dagokionez hauteskunde-erapidetza araupetzea. <P ALIGN="JUSTIFY">Euskal-gizartea aunizkoia da, eta Lurralde bakoitzeko eskualde guztiei dagokien ordezkotza eman diezaien hauteskunde-barrutiak zehaztea herritar guztien balio berdineko, askatasunezko, artezko eta isilpeko botoak bezala demokraziazko erapidetzaren ezaugarri diren oinarri-irizpide nagusiei eustearekin batean eta hauei egokituz egin daitezkeela uste da. <P ALIGN="JUSTIFY">Oinarri-irizpide hoietatik abiatuz, Batzar Nagusietarako hauteskundeak Lege honen bidez eta ondoren zehazten diren irizpideen arauera araupetzea dagokio. <P ALIGN="JUSTIFY">a) Elkarte osorako Erakundeek bere nagusigoa finkatu dezatenaren beharra, Autonomia-Elkarte osoari dagozkion oinarrizko arazoak
Batzar Nagusietarako hauteskunde-erapidetzaren barne-kidekotasuna bermatuz araupetzeko. b) Politika-auniztasuna bermatzea, ordezkotza benetakoa izango denaren segurantza eman dezaten ordezkari-kopuruak hautatuko direneko hauteskunde-barrutiak osatuz. Lehenego Atala.- Osaketa eta hautaketa modua Guztien askatasunezko, artezko, isilpeko eta heineango ordezkotzaren arauerako boto-emanketaz hautatutako 51 Biltzarkideek, Ahaldunek eta Ahaldun Batzarkideek, hurrenez-hurren, osatuko dituzte Kondaira-Lurralde
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak. 2garren Atala.- Hauteskunde-Barrutiak Kondaira-Lurralde bakoitza ondoren ematen diren hauteskunde-barruti hauetan banatuko da:
ARABAKO KONDAIRA-LURRALDEA 1) "Vitoria-Gasteiz Taldea" Barrutia, Gasteiz udalerriak osatutakoa. 2) "Aiara/Ayala Taldea" Barrutia Amurrio, Arceniega, Ayala,
Llodio, Okondo udalerriek osatutakoa. 3) "Zuya, Salvatierra, Añana, Campezo eta Laguardia
Taldeak"
Barrutia, Alegria-Dulantzi, Aramaio, Armiñon, Arrazua-Ubarrundia, Asparrena,
Baños de Ebro, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Campezo, Cigoitia, Cripan,
Cuartango, Elburgo, Elciego, Elvillar, Iruña de Oca, Iruraiz-Gauna, Labastida,
Lagran, Laguardia, Lanciego, Lantaron, Lapuebla de Labarca, Legutiano, Leza,
Maestu, Moreda de Alava, Navaridas, Oyon, Peñacerrada, Ribera Alta, Ribera Baja,
Salinas de Añana, Salvatierra, Samaniego, San Millan, Urcabustaiz, Valdegovia,
Valle de Arana, Villabuena de Alava, Yecora, Zalduondo, Zambrana, Zuya udalerriek osatzen dute. BIZKAIKO KONDAIRA-LURRALDEA 1) "Bilbo" Barrutia, Bilbo udalerriak osatzen du. 2) "Enkarterriak" Barrutia, Abanto Zierbena, Arcentales,
Balmaseda, Barakaldo, Carranza, Galdames, Gordexola, Güeñes, Lanestosa, Muskiz,
Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Trucios, Valle de
Trapaga-Trapagaran, Zalla udalerriek osatzen dute. 3) "Durango-Arratia" Barrutia, Abadiño, Amorebieta-Echano,
Etxebarri-Doneztebeko Elizatea, Aracaldo, Arantzazu, Areatza, Arrankudiaga,
Arrigorriaga, Atxondo, Basauri, Bedia, Berriz, Castillo-Elejabeitia, Ceanuri,
Dima, Durango, Elorrio, Ermua, Galdakao, Garay, Igorre, Izurza, Lemoa, Mallabia,
Mañaria, Orduña, Orozko, Otxandio, Ubidea, Ugao-Miraballes, Zaldibar, Zaratamo,
Zeberio udalerriek osatzen dute. 4) "Busturia-Uribe" Barrutia, Amoroto, Arrieta, Aulesti,
Bakio, Barrika, Berango, Bermeo, Berriatua, Busturia, Derio, Ea, Echevarria,
Elanchove, Erandio, Ereño, Errigoiti, Fruniz, Gamiz-Fika, Gatica, Gauteguiz de
Arteaga, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Guizaburuaga, Ibarrangelua, Ispaster,
Larrabetzu, Lauquiniz, Leioa, Lekeitio, Lemoniz, Lezama, Loiu, Markina-Xemein,
Maruri, Mendata, Mendexa, Meñaka, Morga, Mundaka, Mungia, Munitibar-Arbatzegi
Gerrikaitz, Muxika, Ondarroa, Plentzia, Sondika, Sopelana, Sukarrieta, Urduliz,
Zamudio udalerriek osatzen dute. GIPUZKOAKO KONDAIRA-LURRALDEA 1) "Donostialdea" Barrutia, Donostia, Hernani,
Lasarte-Oria,
Urnieta eta Usurbil udalerriek osatzen dute. 2) "Bidasoa-Oyarzun" Barrutia, Hondarribia, Irun, Lezo,
Oyarzun, Pasaia, Renteria udalerriek osatzen dute. 3) "Oria" Barrutia, Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia,
Alkiza, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Arama, Asteasu, Ataun, Beasain,
Belaunza, Berastegi, Berrobi, Elduayen, Ezkio-ltsaso, Gabiria, Gainza,
Hernialde, Ibarra, Idiazabal, Iruerrieta, Irura, Itsasondo, Larraul, Lazkao,
Leaburu-Gaztelu, Legazpia, Legorreta, Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Ordizia,
Oreja, Ormaiztegi, Segura, Tolosa, Urretxu, Villabona, Zaldibia, Zegama, Zerain,
Zizurkil, Zumarraga udalerriek osatzen dute. 4) "Deba-Urola" Barrutia, Aizarnazabal, Antzuola,
Aretxabaleta, Aya, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bergara, Bidegoyan, Deba, Eibar,
Elgeta, Elgoibar, Eskoriatza, Getaria, Leintz-Gatzaga, Mendaro, Arrasate,
Mutriku, Oñati, Orio, Placencia de las Armas, Regil, Zarautz, Zestoa, Zumaia udalerriek osatzen dute. 3garren Atala.- Hauteskunde-Barrutikako banaketa 1.- Kondaira-Lurralde bakoitzeko 51 Biltzarkide, Ahaldun eta
Ahaldun-Batzarkideak hauteskunde-barruti bakoitzeko biztanlegoaren heinean banatuko dira. 2.- Hauteskunde-barruti bakoitzari bete-betean dagozkion
Biltzarkideak, Ahaldunak eta Ahaldun-Batzarkideak izendatu ondoren, gainontzekoak banaketa egiterakoan gelditutako ondarrik haundienaren arauera banatuko dira. 4garren Atala.- Hautatzaileak eta Hautagaiak 1.- Gara-adinekoak izan, Kondaira-Lurraldeko dagokien hauteskunde-barrutiko ezein Udaletako hauteskunde-erroldan sartuta egon eta bere herri eta politika-eskubideak indarrean izan ditzatenak izango dira hautatzaile. 2.- Dagokien Kondaira-Lurraldean hautatzaile izan eta
5karren atalaren gai diren hautaezin eta elkartuezin-zioek har ez ditzatenak izan daitezke hautagai, bere Kondaira-Lurraldeko ezein hauteskunde-barrutitan aurkeztu daitezkeela. 5garren Atala.- Hautaezin izateko eta
Elkartuezin zioak 1.- Honako hauek ezingo dute hautagai izan. a) Hauteskunde-Jaurpide Orokorren 5/1985 Oinarrizko
Legearen
6garren atalean esandako hautaezin-zioen menpe egon daitezenek. b) Dagozkien Foru-Diputazioak, Diputadu Nagusiak eta
Foru-Diputaduek izendatutako aukerango izendapenezko herri-kargudunak,
Foru-Diputatuak eurak salbu. Halaber, dagokien Foru-Diputazioaren menpeko Herri-Baltzu eta Ihardutze-Erakunde Burujabeetako artezte-kargudunak eta
Arduratze-Batzordeetako kideak ere hautaezinak izango dira. c) Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen azaroaren 25eko
28/1986 Legeko 5karren atalaren a) eta b) zatien gai diren herri-kargudunek. d) Kondaira-Lurraldean ari daitezen Probintzia-Aurrezki
Kutxetako Egintzapide-Lehendakari eta Artezkari Nagusiak. 2.- Hautatuezin-zioak, berez, elkartuezin-zio izango dira. 6garren Atala.- Hautagai-zerrenden aurkezpena Hautagai-zerrendak Politika-alderdi, Baterakunde,
Hautatzaile-Batasun eta Elkarteek aurkeztuko dituzte, Hauteskunde-Jaurpide
Orokorren ekainaren 19ko 5/1985 Oinarrizko Legearen 2garren Saileko IV
Atalburuan ohartemandakoaren arauera. Hautatzaile-Elkarteek hautagai-zerrendak aurkeztu ahal ditzateneko izenpeen zenbatekoan, Lege horretxen 187garren atalaren 3garren zatiak dioenaren arauera finkatuko da. Horretarako, atal honek dakarren taulako mailak barruti bakoitzeko udaletako legezko biztanleen guztizko zenbatekoari buruzkoak direla joko da. 7garren Atala.- Manu-aldia eta
Hauteskundeetarako deia 1.- Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako deia Ahaldun
Nagusiak egingo du, udal-hauteskundeetarako deiaren egun eta epeekin eurekin. 2.- Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako deia egitezko dekretoak Batzar Nagusien manualdia bukatzea dakar. 3.- Deia egitezko dekretoan, hauteskunde-barruti bakoitzari
3garren atalak agintzen duenaren arauera dagozkion Biltzarkide, Ahaldun eta
Ahaldun-Batzarkideak zehaztuko dira. 8garren Atala.- Boto-emanketa eta kontaketa 1.- Batzar Nagusietako kidetarako hauteskundeak
Zinegotzitarakoekin batera egindo dira, atabaka bereziak erabiliz. 2.- Boto-emanketa bukatu ondoren, lehenengo Zinegotzitarako botoen kontaketa egingo da eta gero, hori bukatutakoan, Batzar Nagusietako kidetarakoena. 9garren Atala.- Tokiak izendatzea Hauteskunde-barruti bakoitzean Hautagai-zerrenda bakoitzari dagozkion tokiak izendatzea Hauteskunde-Jaurpide Orokorren ekainaren 19ko
5/1985 Oinarrizko Legearen 163garren atalak dioenez egingo da. 10garren Atala.- Hauteskunde-Batzordeak Kondaira-Lurralde bakoitzeko Hauteskunde-Batzordeak, deia egin dedinetik hasi eta hurrengo zazpi egunen barruan, Eskualde-mailako
Hauteskunde-Batzordeei bere hauteskunde-barrutiak izendatzea egingo du, bere egitekoak bete ditzaten. 11garren Atala.- Hauteskunde-gastutarako herri-dirubideketa Hauteskunde-ekintzek ekarri ditzaten gastuetarako
Kondaira-Lurralde bakoitzeko Diruegitamuen pentzutango dirulaguntzak emango dira, honako arau hauei atxikiz:
a) Hautatutako Biltzarkide, Ahaldun edo Batzarkide-Ahaldun bakoitzeko, Legebiltzarrerako egindako hauteskundeetan legebiltzarkide-toki bakoitzagatik emandako dirulaguntzaren ehuneko berrogeikoa adinako jakineko diru-zenbatekoa. b) Hautagai-zerrenda bakoitzak ateratako boto bakoitzeko, udal-hauteskundeetarako jarritako diru zenbatekoa bera, hautagai-zerrendako bat gutxienez Kondaira-Lurraldean Biltzarkide, Ahaldun edo
Biltzarkide-Ahaldunetarako hautatuta atera dedinaren baldintzapean.
ALDIBATERAKO ERABAKIA <P ALIGN="JUSTIFY">Lege hau indarrean jarri ondoren egin daitezen lehenengo hauteskundeetan, hauteskunde-barruti bakoitzetik hautatu beharreko Biltzarkide,
Ahaldun eta Batzarkide-Ahaldunen kopuruak honako hauek izango dira:
1.- ARABAKO KONDAIRA-LURRALDEAN:
a) "Vitoria-Gasteiz Taldea" Barrutitik hogeita hemezortzi
Biltzarkide (38) b) "Aiara/Ayala Taldea" Barrutitik zazpi Biltzarkide (7) c) "Zuya, Salvatierra, Añana, Campezo eta Laguardia
Taldeak"
Barrutitik sei Biltzarkide (6) 2.- BIZKAIKO KONDAIRA-LURRALDEAN:
a) "Bilbo" Barrutitik hamazazpi Ahaldun (17) b) "Enkarterriak" Barrutitik hamalau Ahaldun (14) c) "Durango-Arratia" Barrutitik bederatzi Ahaldun (9) d) "Busturia-Uribe" Barrutitik hamaika Ahaldun (11) 3.- GIPUZKOAKO KONDAIRA-LURRALDEAN:
a) "Donostialdea" Barrutitik hamasei Ahaldun-Batzarkide (16) b) "Bidasoa-Oiartzun" Barrutitik hamaika Ahaldun-Batzarkide (11) c) "Oria" Barrutitik hamar Ahaldun-Batzarkide (10) d) "Deba-Urola" Barrutitik hamalau Ahaldun-Batzarkide (14)
LEHENENGO BALIOGABETZE-ERABAKIA <P ALIGN="JUSTIFY">Lege hau indarrean jarri dedinean, "Autonomia-Elkarte
Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko harremanen" azaroaren 25eko 27/1985 Legearen 7garren atalaren a) zatiko lehenengo txatala baliogabetuta gelditzen da "Hauteskunde-arauei" dagozkienetarako. BIGARREN BALIOGABETZE-ERABAKIA Halaber, Arabako, Bizkaioko eta Gipuzkoako
Kondaira-Lurraldeetako Batzar Nagusietarako Hauteskundeen epailaren 7ko 2/1983,
3/1983 eta 4/1983 Legeak ere baliogabetuta gelditzen dira, eta bai Lege honen aurkakoak izan daitezen beste guztiak ere. AZKEN ERABAKIA Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren A1dizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.