29. zk., 1983ko martxoaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
378
Epailaren 7ko 4/1983 LEGEA, "Arabako Biltzar-Nagusietarako Hauteskundeez".
Legebiltzarrak, Epailaren 7ko 4/1983 Legea, "Arabako
Biltzar-Nagusietarako Hauteskunde"ei buruzkoa, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei.
Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Epailak zazpi.
Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.
Lehenengo Atala
Artezko, isilpeko eta heineango ordezkatze-indarrezko boto-emate orokor eta askez hautatutako 51 ahaldunek osatuko dituzte Arabako
Biltzar Nagusiak.
2garren Atala
Horretarako, Arabako Kondaira-Lurraldea ondoren zehazten diren hauteskunde-barrutietan banatzen da:
1. "AIARAKO TALDEA": Honako Udal hauek osatzen dute: Aiara,
Artziniega, Okondo, Amurrio eta Laudio.
2. "ZUIAKO TALDEA": Honako Udal hauek osatzen dute: Zuia,
Urkabustaiz, Zigoitia, Legutiano eta Aramaio. 3. "AGURAINGO TALDEA":
Honako Udal hauek osatzen dute: Agurain, Dulantzi, Iruraitz-Gauna,
Asparren, Arratzu-Ubarrundia, Burgelu, Don Emiliaga, Zalduondo eta Barrundia.
4. "BIASTERI-ARABAKO ERRIOXAKO TALDEA": Honako Udal hauek osatzen dute: Biasteri, Samaniego, Leza, Baños Mainueta, Eskuernaga,
Nabaridas, Eltziego, Bastida, Lantziego, Lapuebla de Labarka, Bitar,
Kripan, Ekora, Oion eta Moreta.
5. "KANPEZUKO 'TALDEA": Honako Udal hauek osatzen dute: Kanpezu,
Maeztu, Harana, Bernedo, Lagran eta Peñacerrada.
6. "GESALTZAKO TALDEA": Honako Udal hauek osatzen dtue: Gesaltza,
Gaubea, Lantaron, Erribera Goitia, Erribera Beitia, Iruña de Oca,
Koartango, Zanbrana, Berantebilla eta Armiñon.
7. "GASTEIZKO T'ALDEA": Honako Udal honek osatzen du: Gasteiz.
3garren Atala
Lehenengo atalean esaten den Ahaldun-zenbatekoa hauteskunde-barruti bakoitzeko biztanle-kopuruaren heinean banatuko da. Dena dela, hauteskunde-barruti bakoitzak gutxienez bi Ahaldun izango ditu,
Barruti bat berari ere Ahaldunen guztizkoaren erdiak baino Ahaldun gehiago ematerik izango ez dela.
Hauteskunde-barruti bakoitzari horrela dagozkion Ahaldunak izendatu ondoren, gainontzeko banaketa egiterakoango ondarrik haundienen arauera banatuko dira.
4garren Atala
1. Biltzar Nagusietarako Ahaldunen manu-aldiaren iraupena
Udaletarakoarekin baterakoa izango da.
2. Biltzar Nagusietarako hauteskundetarako deia Ahaldun Nagusiak egingo du, hoietarako eguna eta epeak udalhauteskundetarakoak berak direla.
3. Biltzar Nagusietarako hauteskundetarako deia egitezko Dekretoak haien manu-aldiaren bukaera dakar berebaitan.
5garren Atala
Hauteskunde-barruti bakoitzean sartutako udaletakoren baten hautatzaile eta hautagai izan daitezenak izango dira hautatzaile eta hautagai. Hautagai-zerrendak politika alderdiek, baterakundeek eta hautatzaileek aurkeztuko dituzte, Toki-Hauteskundeen Uztailaren 17ko
39/1978 Legeko Bigarren idazpuruan ohartemandako modutan. Lege horretan 14garren Ataleko C letrako 2garren zatian hautagai-zerrendak aurkeztu ditzaketen hautatzaile-ehunekoei buruz esaten dena, barruti bakoitzeko biztanleen erabateko zenbatekoari buruz esaten dela ulertuko da.
6garren Atala
Arabako Biltzar Nagusietako Ahaldunetarako hauteskundeetan,
Toki-Hauteskundeen Uztailaren 17ko 39/1978 Legeko zazpigarren atalaren lehenengo zatian zehazten diren hautatuezinak eta Lege horretakoxe bederatzigarren Atalaren lehenengo zatian ohartematen diren agiango elkartuezinak hautagaiak bere egoitza bertan izan dezaneko hauteskunde-barrutirakoak direla ulertuko da.
7garren Atala
1. Ahaldunak hautatzea Udal-Zinegotziak hautatzearekin batean egingo da, baina azkeneko hoiek hautaezeko atabakaz beste baten.
2. Boto-emateak batera egingo dira, boto-kontaketetan lehenengo
Zinegotzitarakoa eta gero Ahaldunetarakoa egiten direla.
8garren Atala
Boto-emanketa egin ondoren, aginte-tokiak edo toki hutsak hautagai-zerrenda berezien artean banatzea Toki-Hauteskundeen
Uztailaren 17ko 39/1978 Legearen 11garren atalean jartzen den moduan egingo da.
9garren Atala
1. Probintziako Hauteskunde Batzordeak, eratu eta ondorengo hamar egunen barruan, Eskualde-mailako Hauteskunde-Batzorde bereziei dagozkien hauteskunde-barrutiak izendatuko dizkie, aurreko Atalean aipatutako aginte-toki edo toki hutsak ematea egin dezaten.
2. Probintziako Hauteskunde Batzordeak erabakiko du, halaber, eskualde-mailako Hauteskunde-Batzordeek hautatutako Ahaldunen aldarrikapena egingo duteneko eguna ere.
AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA
Lege honetan oharteman gabeko guztietarako, TokiHauteskundeen 17ko
39/1978 Legeak dakartzan arauak izango dira erabilgarri, aldi baterako boskarren erabakiak dakarrena salbu.
AZKEN ERABAKIETAKO BIGARRENA
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. BALIOGABETZE-ERABAKIA
Lege honetan agintzen denaren aurkako manu guztiak baliogabetuta gelditzen dira.