8. zk., 2017ko urtarrilaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
133
EBAZPENA, 2016ko abenduaren 27koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Sarien IV. Edizioko sarituen zerrenda argitaratzen duena.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2016ko ekainaren 13ko Ebazpenak Datuak Babesteko Sarien IV. Edizioaren deialdia egin zuen. Sarien xedea da esparru honetan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonei eta erakundeei ohorezko aintzatespena egitea.
Epaimahaiak hautaketa ebatzi ostean, eta deialdiko 10. oinarrian xedatutakoarekin bat, honakoa
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitaratzea Datuak Babesteko Sarien IV. Edizioko sarituen zerrenda, ondoko modalitate hauetan:
– Saria Datu Babesaren Arloko Ibilbide Profesionalari: Juan José Martín-Casallo López jauna.
– Saria Datu Babesaren Ikerkuntza Arloan: Unai Aberasturi Gorriño jauna, honako lanagatik: «Datuen babeserako printzipioak osasunaren alorrean».
– Accesita Lorena Pérez Campillo andreari, honako azterlanagatik: «Datu-babes berria eta Hodei Konputazioa».
– Saria Datu Babesaren Komunikazio eta Zabalkundearen Arloan: Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuari, letratuen eta profesional independienteen artean datu babesaren zabalkundean egin duen lanagatik.
– Saria Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenei: Ertzaintzari, «Prebentzioa Komunikazioaren bitartez landuz» programagatik.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 27a.
Zuzendaria,
MARGARITA URÍA ETXEBARRIA.