Egoitza Elektronikoa - Euskadi.net

Euskadi.eus

Erregistro elektroniko orokorra

Erregistro elektronikoa bakarra da EAEko administrazio orokor eta instituzional osoarentzat. Herritarren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko erakundeen artean Internet bidez bitarteko elektronikoak erabiliz trukatzen diren idazkiak, eskabideak eta jakinarazpenak jasotzeko eta bidaltzeko erabiltzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioko edozein organori zuzendutako aipatutakoak ez bezalako edozein dokumentu elektroniko ere jasoko da, eta dagokion organoari igorriko zaio.

Erregistro elektronikoak, nagusiki, berezitasun hau dauka aurrez aurreko erregistroaren aldean: gau eta egun dago erabilgarri urteko egun guztietan, izapidetze elektronikoa berariaz aurreikusten duten prozedura administratiboen barruan.

Bai Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, bai euskadi.eus-en, erregistro elektronikoa herritarrentzako zerbitzuen eta prozeduren izapidetze elektronikoan bertan dago integratuta, eta bidalitako dokumentuak bitarteko telematikoen bidez jasotzen direnean erregistratzen dira.

Finkatutako epea lanegunetan edo egun naturaletan zehazteko, eta interesa duten pertsonek epeak betetzeari dagokionez, hau ulertuko da: aurkezpen bat astegun ez den egun batean egin bada, aurkezpen hori hurrengo lehen laneguneko lehen orduan egin dela, non eta arau batek ez duen berariaz onartzen bidalitakoa astegun ez den egun batean jasotzea. Horretarako, sarreraren idazpenean, aurkezpenaren egunari eta orduari dagokien lekuan, bidalitakoa benetan zer egunetan eta ordutan jaso zen adieraziko da, eta sarrerako egunari eta orduari dagokienez, hurrengo lehen laneguneko zero orduak eta segundo bat jarriko da.

Hemen dago indarreko araudia:  21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, administrazio elektronikoari buruzkoa.

Egoitza elektronikoak Eusko Jaurlaritzaren lan-egutegiari jarraitzen dio. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Gasteizko jaiegunen egutegia aplikatzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoa:

  • Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna
  • Urtarrilaren 6a, Errege eguna
  • Martxoaren 29a, Ostegun Santua
  • Martxoaren 30a, Ostiral Santua
  • Apirilaren 2a, Pazko Astelehena
  • Maiatzaren 1a, Langileen eguna
  • Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna
  • Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala
  • Azaroaren 1a, Domu Santu eguna
  • Abenduaren 6a, Konstituzio eguna
  • Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna
  • Abenduaren 25a, Eguberri eguna

Gasteiz:

Aurrekoez gain:

  • Apirilaren 28a, San Prudentzio eguna
  • Uztailaren 25a, Santiago Apostuluaren eguna

Eusko Jaurlaritzak onartzen dituen dokumentu elektronikoen formatu guztiak kontsultatu ditzakezu.

Izapide bilaketa

Nire karpeta (Nire Kudeaketak aplikazioaren bertsio berria)

Hainbat gestio egin ahal izango duzu: espedienteak ikusi, jakinarazpenak jaso, ordainketak egin eta ziurtagiriak kontsultatu.

Sartu Nire karpetan

Oharra: Modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua, identifikazio elektronikorako bitartekoaren bidez.

Esteka interesgarriak

  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
  • Kontratazio publikoa Euskadin
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
  • Zuzenean - Herritarei arreta emateko zerbitzua
Euskadi, auzolana