Lehendakaritza

XII. Legealdiaren Planifikazioa

XII. Legealdiaren Gobernu Programa

Jaurlaritzaren programak Jaurlaritzak XII. legegintzaldirako herritarrekin hartutako konpromisoak betetzeko abian jarri behar dituen ekimenak jasotzen ditu. Ekimenen identifikazio zehatzak aukera ematen die sailei banaka eta Jaurlaritzari oro har jardueren jarraipena eta koordinazioa egiteko; guzti hori, aldez aurretik ezarritako planifikazioa eta gobernantzaren printzipioak betetzeko Jaurlaritzak duen konpromisoaren adierazlea da. Gobernantzaren printzipioen artean gardentasunaren sustapena, kontuak ematea eta politika publikoen ebaluazioa daude.

Jaurlaritzaren programa

XII. Legealdiaren Gobernu Programa (2020 – 2024) (PDF, 853 KB)

XII. Legealdiaren Gobernu Programa 2020- 2024 (Irakurketa erraza) (PDF, 1 MB)



Gobernu jardueren mugarriak

Planifikazioa: Definizioa eta Jarraipena

Gobernu-Plangintza egitea

Plangintza estrategikoa

Plan estrategikoen egutegia onartzeko, 2020ko abenduaren 15eko Jaurlaritzaren Kontseiluan “XII. legegintzaldiko plan estrategikoen egutegia. 2020/2024” onartzea erabaki zen:

Legegintza Programa

Gobernu Kontseiluaren 2020ko azaroaren 10eko erabakiaren bidez, XII. legegintzaldiko legegintza-programa onartu zen, Gobernuaren legegintza-esku-hartzearen esparruan plangintzaren printzipioa praktikan jartzen duen tresna gisa ulertuta; izan ere, helburuak ezartzea, lehentasunak zehaztea eta arauak ekoizteko bitartekoak zehaztea dakar berekin ".

Urteroko Araugintza Plana

Urteroko Araugintza Planak dagokion urtean Gobernu Kontseiluak onesteko bidaliko den arau-planifikazioa jasotzen du sailez sail.