Lehendakaritza

XII. Legealdiaren Gobernu lantaldea

XII Legealdia (2020-03-08 / 2024-05-14)

Eusko Jaurlaritza 2020-2023

 

 

 

 

Eusko Jaurlaritza 2023-2024

 

 

 

 

Jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua (PDF, 644 KB)

 

Iñigo Urkullu Renteria

Lehendakaria

Biografía

Iñigo Urkullu Renteria 2012ko abenduaren 15ean izendatu zuten Eusko Jaurlaritzaren lehendakari, egun horretan egin zuen-eta karguaren zina Gernikako Arbolaren azpian. Iñigo Urkullu gaztetatik konprometitua egon da politikarekin. 2007tik eta 2012ra bitartean EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidentea izan zen. Horren aurretik, Bizkaiko Buru Batzarreko buru izan zen (BBB) zortzi urtetan zehar. 

Eusko Legebiltzarrean Bizkaiko legebiltzarkide gisa bete dituen lau legegintzaldietan (1994-2007), hainbat batzordetako kidea izan zen —esaterako, Hezkuntza eta Kultura Batzordekoa, Autogobernuari buruzko Batzorde Berezikoa edo Presazko Legegintza, Araudia eta Gobernuko Batzordekoa, besteak beste— eta hiru legegintzalditan zehar Giza Eskubideen Batzordeko presidentea izan da (1998-2008). Euskararen Aholku Batzordeko kidea ere izan zen (1994-2001); eta horren aurretik, EHUko Gizarte Kontseiluko kidea (1986-1989).

Urkullu lehendakaria prestakuntzaz irakaslea da. Magisteritza ikasi zuen Euskal Filologia espezialitatean, eta irakasle lanetan aritu zen Portugaleteko Asti-Leku Ikastolan eta Bilboko Félix Serrano ikastetxe publikoan, irakaskuntza publikoan bere lanpostua lortu ondoren.

Josu Erkoreka Gervasio

Segurtasuneko sailburua eta lehenengo lehendakariordea

  • Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean.
  • Zuzenbidean doktorea UPV/EHUn (1990).

Esperientzia

  • Deustuko Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakaslea.
  • UPV/EHUko eta Praktika Juridikorako Eskolako irakaslea.
  • Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridikoaren Sailburuordetzako abokatua (1991).
  • HAEE-IVAPeko idazkari nagusia (1990).
  • HAEE-IVAPeko zuzendaria (1995).
  • EAJ-PNVren Bizkaiko diputatua Diputatuen Kongresuan (2000-2012).
  • Euskal Taldearen bozeramailea Diputatuen Kongresuan.
  • Eusko Jaurlaritzaren X. Legealdiko Herri Administrazio eta Justiziako sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (2012-2016).
  • Eusko Jaurlaritzaren XI. Legealdiko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (2016-2020).

Idoia Mendia Cueva

Lana eta Enpleguko sailburua eta bigarren lehendakariordea

  • Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean.
  • Amsterdameko Unibertsitatean nazioarteko eta europar harremanen graduatu ondokoa (1991-1992).

Esperientzia

  • Abokatu lanak bere bufetean (1994).
  • PSE-EEko zuzendaritzako kidea (2000-2002).
  • 2002. urtetik legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean.
  • Barrikako zinegotzia (2003-2009).
  • Eusko Jaurlaritzaren IX. Legealdian Bozeramaile eta Justizia eta Herri administrazioko sailburua (2009-2012).
  • Eusko Jaurlaritzaren IX. Legealdian Bozeramaile eta Justizia eta Herri administrazio eta Segurtasun sailburua (2012ko abuztutik 2012ko abendura).
  • 2014ko irailetik Euskal Sozialisten idazkari nagusia.

Olatz Garamanedi Landa

Gobernantza eta Autogobernuko sailburua

  • Zuzenbidean lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean.

Esperientzia

  • Karrerako funtzionarioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio zuzenbidean lizentziatuen goi-mailako kidegoan.
  • Lege Aholkularia. Eusko Jaurlaritza (1993-2006).
  • Lege Aholkularitza atalaren arduradun. Eusko Jaurlaritza (2006-2009).
  • Azpiegitura eta Kontratazioen kudeatzaileordea, UPV/EHUn (2009-2012).
  • Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean (2012ko abendutik).

Arantxa Tapia Otaegi

Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumenaren sailburua

  • Industria-ingeniaria. Elektrizitate-espezialitatea.
  • Cum Laude doktoregoa Nafarroako Unibertsitatean (1992).

Esperientzia

  • Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako irakaslea (1987-1992).
  • UPV/EHUko Unibertsitate Eskolako katedraduna (1995-2005).
  • Invited Lecturer” (irakasle gonbidatua) hiru urtez Massachusettseko MITen.
  • Ikerketa-lanak garatu ditu, besteak beste, Iberdrola, Indar, Lasa eta Eustek, Gikesa, LAPTON eta JEMA enpresentzat.
  • Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lanetako sailburuordea (2005-2007).
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde-Antolaketako Departamentuko foru-diputatua.
  • Gipuzkoako Batzar Nagusietako Berrikuntza Batzordeko burua.
  • EAJ-PNVren diputatua Diputatuen Kongresuan (2011). Bozeramailea batzorde hauetan: Ekonomia eta Lehiakortasuna, Sustapena, Defentsa, Hezkuntza eta Kirola, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumena eta Desgaitasuneko Politika Integralak.
  • Eusko Jaurlaritzaren X. legealdiko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua (2012-2016).
  • Eusko Jaurlaritzaren XI. legealdiko Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua (2016-2020).

Pedro Azpiazu Uriarte

Ekonomia eta Ogasunaren sailburua

  • Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (ekonomiaren atala).
  • Eskualdeko eta hiriko ekonomiaren espezialitatea.

Esperientzia

  • Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Programazioko zuzendaria (1989).
  • Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila (1993).
  • Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearen ekonomia-aholkularia (1995).
  • Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Programazioko zuzendaria (1995).
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusia (1995).
  • EAJ-PNVren Bizkaiko diputatua Diputatuen Kongresuan (2000).
  • EAJ-PNV Parlamentuko Euskal Taldearen bozeramaile ondokoa Diputatuen Kongresuan (2012).
  • EAJ-PNV Parlamentuko Euskal Taldearen bozeramaile ondokoa Diputatuen Kongresuan. Bizkaiko diputatua. Bozeramailea Diputatuen Kongresuan Ekonomia eta Ogasun Batzordean, Aurrekontu Batzordean, Industria, Turismo eta Merkataritza Batzordean eta Kontuen Auzitegiarekiko Harremanetarako Batzorde Mistoan (2016).
  • Eusko Jaurlaritzaren XI. legealdiko Ogasun eta Ekonomiako sailburua (2016- 2020).

 

Gotzone Sagardui Goikoetxea

Osasunaren sailburua

  • Medikuntzan lizentziatua UPV/EHUn.
  • Unibertsitate Kudeaketako Nazioarteko Masterra eta Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikariaren Masterra.

Esperientzia

  • UPV/EHUko karrerako funtzionarioa.
  • IFASek Leioan duen zentroko asistentzia-arduraduna.
  • Lanbideko Lan Aktibaziorako zuzendaria (2012-2016).
  • Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea 2016tik.
  • Alkatetza, Ekonomiaren Garapen eta Gobernu Oneko zinegotzia Bilboko Udalean.
  • Gobernantza eta Proiektu Estrategikoetako zinegotzia, Bilboko Udaleko lehen alkateordea.

Iñaki Arriola López

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioen sailburua

  • Zuzenbidean lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

Esperientzia

  • PSE-EEko zinegotzia Eibarren (1983-1993).
  • Eusko legebiltzarkidea (1991-1993).
  • Eibarko alkatea (1993-2009).
  • Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” Batzarkide Taldearen bozeramailea.
  • Gipuzkoako Batzar Nagusietako hainbat batzordetako bokala.
  • Patxi López lehendakari izan zuen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua (2009-2012).
  • Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia, Euskadiko Batzorde Exekutiboko kidea eta Eibarko herri-elkartearen burua 2016 arte.
  • Eusko Jaurlaritzaren XI. Legealdiko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua (2016-2020).

Jokin Bildarratz Sorron

Hezkuntzako sailburua

  • Irakaskuntzan diplomatua.
  • Zientzia Politiko eta Soziologian (UNED) lizentziatua, eta Europako Batasuneko Batasun Ekonomiko eta Bateratze Politikoan masterduna (EHU).

Esperientzia

  • Anoetako ikastolan irakasle eta zuzendaria (1986-1991), baita Legazpiko Haztegi ikastolako gerente ere (1991-1994).
  • EiTBko Saio Berezi eta Marketineko arduraduna (1997-2001).
  • Senataria (2001-2004).
  • Tolosako alkatea (2003-2011). 1995tik 2003 Tolosan Zinegotzi izandakoa.
  • EUDELeko presidente (2007-2011).
  • Europako Udal eta Erregioen Kontseiluko kide eta Botere Lokal eta Erregioetakoen Kontseilu Orokorreko kide (2007-2011).
  • Senatari autonomikoa (2013tik gaur egun arte).

Bingen Zupiria Gorostidi

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta bozeramailea

  • Filosofia eta Letretan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, Euskal Filologiako espezialitatean.
  • Mondragon Unibertsitateko MBA masterra (2002, Otalora Institutua, MCC) Kooperatiba Enpresen Zuzendaritzan.

Esperientzia

  • UPV/EHUko Komunikazio Korporatiboko Masterreko irakaslea. 
  • ETBko albistegietako editorea.
  • Eusko Jaurlaritzako Prentsa Bulegoko zuzendaria eta Lehendakaritzako komunikazio-arduraduna lehendakari José Antonio Ardanzarekin. (1989-1999).
  • ETBko zuzendaria (1999-2009).
  • Deia egunkariko zuzendaria (2012-2016).
  • Eusko Jaurlaritzaren XI. legealdiko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua (2016-2020).

Beatriz Artolazabal Albeniz

Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua (2020-08-03 / 2023-02-13)

  • Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, ekonomiaren atalean, nazioarteko ekonomiaren eta garapenaren espezialitatean, UPV/EHUn.
  • Ekonomiaren eta osasunaren kudeaketarekin erlazionatutako ikastaroak.

Esperientzia

  • EAJ-PNVko zinegotzia Vitoria-Gasteizko Udalean (2000-2007), honako eginkizun hauek betez: Ogasun Batzorde eta Kontuetarako Batzorde Bereziko burua, eta bozeramailea Gizarte Gaien Batzordean, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Batzordean, eta Hirugarren Adinekoen Kontseiluan eta Irisgarritasunerako Kontseiluan.
  • Vitoria-Gasteizko Udalaren ordezkaria Adingabearen Kontseiluan eta bokala Kontratazio Mahaian eta Funtzio Publikoaren Batzordean.
  • Hainbat lan egin ditu GIZAKER, SL, GUASCOR I+D, ASTILAN-GRUPO SORMEN eta LOGIC CONTROL, SA enpresetan (1996-2000).
  • Vitoria-Gasteizko Santiago Ospitaleko ekonomia- eta finantza-zuzendaria (2008-2011).
  • Antolakuntza-aholkularia (2011-2013).
  • ABBko burukidea (2012-2013).
  • Osakidetzako ekonomia- eta finantza-zuzendaria (2013-2015).
  • Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Saileko foru-diputatua. (2015- 2016).
  • Eusko Jaurlaritzaren XI. legealdiko Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua (2016-2020).

Nerea Melgosa

Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua (2023-02-14 / 2024-06-24)

  • Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean.
  • UNEDeko Merkatu Ikasketen unibertsitate-espezializazioko ikastaroa.
  • Deustuko Unibertsitateko Kooperatibetan unibertsitate-espezializazioko ikastaroa.
  • Giza Baliabideetan masterra Bartzelonako EADA Negozio Eskolan.
  • Genero-berdintasunaren aldeko tokiko gobernantza demokratikoari buruzko ikastaroa.

Esperientzia

  • Servicios Informáticos y Consulting S.A. (2001-2005).
  • Osakidetza (2005-2007).
  • Gasteizko Udaleko zinegotzia (2007-2015).
  • Gasteizko Udaleko Gizarte Politiketako zinegotzi ordezkaria (2015-2016).
  • Gasteizko Udaleko Bizikidetasunaren eta Aniztasunaren Zerbitzuko zinegotzi ordezkaria (2015-2019).
  • Arabako Foru Aldundiko Berdintasunerako eta Giza Eskubideetarako zuzendaria (2019-2020).
  • Eusko Jaurlaritzako Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko aholkularia (2020-2023).
  • Eusko Jaurlaritzako XI. Legealdiko Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua (2023-2024).

Javier Hurtado Domínguez

Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua

  • Zuzenbidean eta Zientzia Politikoetan lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

Esperientzia

  • ADIFeko Administrazio Kontseiluko kidea (2009-2011).
  • Estatuko Portuen Kontseilu Errektoreko kidea (2009-2011).
  • Sustapen Ministerioko Kabineteko zuzendaria (2009-2011).
  • Norberaren konturako abokatutza, Vitoria-Gasteizko bulego batekin lankidetzan (2012-2019). Plangintza estrategikoaren eta krisi-kudeaketaren aholkularitzan espezializatua, bai eta zuzenbide administratibo eta zibilaren arloko abokatutzan ere.
  • Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura eta Mugikortasuneko foru diputatua (2019-2020).