- Otsailaren 19ko 2/86 Legea, Europako Elkarteen Lege-erapidetza Euskal Herriko Autonomia-Elkarterako onartzeari buruzko oinarriak jartzezkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuOtsailaren 19ko 2/86 Legea, Europako Elkarteen Lege-erapidetza Euskal Herriko Autonomia-Elkarterako onartzeari buruzko oinarriak jartzezkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 51
- Hurrenkera-zk.: 632
- Xedapen-zk.: 2
- Xedapen-data: 1986/02/19
- Argitaratze-data: 1986/03/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
...Erakutsi textu osoa[+]Eusko Legebiltzarrak, Europako Elkarteen Lege-erapidetza Euskal Herriko Autonomia-Elkarterako onartzeari buruzko oinarriak jartzezko Otsailaren 19ko 2/86 Legea onartu duel jakin erazten zaie Euskadiko bizilagun guztieei. Hori horrela, Euskadiko bizilagun guztiei, partikular eta agintariei, lege hori bete eta beterazi dezatela agintzen diet. Gasteiz, 1986.eko Otsailak 19. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Zioen Adierazpena. Europako Elkarteetan sartzeak, Europako lege-erapidetza eratxikitze-Ituneak dion era eta modutan bete beharra dakarkie Espainiako Erresumaren barruko herri-agintaritza guztiei. Horren ondorioz, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak, Konstituzioak eta Autonomia Estatutoak zermugatzen duten bere aginte-eremuan, legeak zeharkako elkarte-arauak jartzen dituzten beharkunak betetzeko beharrezko dituen barne-arau guztiak indarrean jarri beharko ditu. Europako Elkarteetan sartzearen ondoriozko horrelako luzaezinak eta lege-segurantza bermatu beharrak lehenago ere legegintzarako esku-emateak ekarri izan dituzte. Bestalde, Espainiako Erresuma sartzerakoan Europako legepideak lehengo beste batzutan baino askoz ere ugariagoak ezateakñ, eta sartze-Itunea izenpetzearen eta indarrean jartzearen arteko aldiaren laburrak arte beharrezkoagoa egiten du, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari gagozkiola, Jaurlaritzari lege-mailako mamuak eman ahal izateko eskua ematea. Esku-emate hori Jaularitzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52garren Atalean iadanik ohartemanda dago, eta Oinarri-Lege bat behar du eragite-indarra izateko; hori du helburu oraingo honek. Lege honek esandako esku-emate hori egiten du, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen aginte-eremuan, Eraskinak dakartzan Legeetan araupetutako gaiak elkarteko lege-erapidetzari egokitzeko, Jaurlaritzari, aldi berean, Legearentzat gordetako gaiez ari eta Autonomia-Elkarte honetan indarrean dauden legipideekin bat ez datozen elkarte-arauak eginbideratu ahal izateko beharrezkoak izan daitezen Legegintza-Dekretoak emateko eskua ematen diola. Lege honek legegintzarako esku-ematearen zertarakoa, norainokoa, oinarri-irizpideak eta irizpideak zehazten ditu. Hori behar dezaten elkarte-arauak erabiltzeko barne-arauak ematerakoan, Erresuma elkartekideek eta, beraz, horien barruko herri-agintaritzek, agiz oso zehatza izan ohi den haien edukiari hertsiki atxiki beharko zaizkio. Elkarte-legepidetzaren berarizkotasun horrek, legegintzarako esku-ematea berebaitan izan, eta Jaurlaritzak hoiek egiteratzean haiei men egin beharreko arau gisa zertzen ditu manu hoiek. Aldi berean esandako esku-emate horretzaz baliatzeko aldia zehazten da, indarrean jarri eta sei hilabetekoa alegia. Bukatzeko, eta agian zenbait Legegintza Dekreto ematea gerta daitekeenez gero, Egitasmoak zera xedatzen du: Jaurlaritza ematen zaion eskuaz Dekreto-Lege baten bidez baliatzeak, honen edukiari buruzkoetan eslu-ematearen eduki osoa erabat agortuta uzten duela, Jaurlaritzak gero, eta 3garren atalean jartzen den epea bukatu baino lehen hori aldatu ahal izateari honela bidea itxiz. 1. Atala.- Legegintzarako esku-ematea. Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen aginte-eremuan, Eraskinak dakartzan legeetan araupetutako gaiei buruz, hoiek Elkartearen lege-erapidetzari egokitzeko, oraingo honen gai diren Oinarri-Arauen atalkako idazkera ontzat ematezko Lege-indarreko Dekreto-Lege bat edo batzuk emateko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari, eta bai 1985garreneko Azaroan indarrean egon, legez egiteratu beharrekoak izan eta orain araupetu gahe egon daitezen elkarte araupeko gaiei buruzkoak ere. 2. Atala.- Oinarri-Arauak. Aurreko atalak diona erabiltzeko, honetzazko Dekreto-Legeak emateko Jaurlaritza horien heIburu, helmen, oinarri-irizpide eta irizpideei atxiki beharko zaieneko arteztarauak, eta erabiltzeko Lege-mailako barne-arauak ematea beharrezkoa izan dezaten Elkarte-legepidetzako gainontzeko arauak joko dira oinarrizkotzat. 3. Atala.- Epea. Esku-emate horretzaz baliatu ahal izateko epea, Lege hau indarrean jarri eta sei hilabetekoa izango da. 4. Atala.- Legigintzarako esku-emateaz baliatzea. 1.- Jaurlaritza Legegintza-Dekretro baten edo batzuen bidez baliatu ahal izanguo da eskuemate honetzaz. 2.- Beti ere, Jaurlaritza esku-emate honetzaz Legegintza-Dekreto bat emanaz baliatzeak, edukiari buruzkoetan esku-ematea erabat agortuta utziko du. 5. Atala.- Legebiltzarraren arta-zaingoa. Jaurlaritzak Lege honek dionaren babespean egindako Legigentza-Dekretoak Legebiltzarrari ezagutaraziko dizkio, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52.5 Atalean ohartemandako eran. AZKEN ERABAKIA Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.ERASKINA LEGE-MAILAKO MANUAK «Merkatalgaien Bidezko Lorreketarako Garraiakizun-Akurategien» otsailaren 12ko 3/1981 Legea, Epailaren 31ko 4/1982 Legez Aldatuta eta Osatuta. Bezeroaren Araudiari buruzko Azaroaren 18ko 10/1981 Legea, horren 22garren Atala aldatzen deneko ekainaren 13ko 5/1985 Legez Aldatuta. Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legea, Irailaren 30ko 1/1984 Legez Aldatuta. Merkataritza- Iharduanren Antolaketari buruzko Maiatzaren 19ko 9/1983 Legea. Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeei buruzko Urriaren 27ko 25/1983 Legea.