Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 4koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 44
  • Hurrenkera-zk.: 1157
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/02/04
  • Argitaratze-data: 2019/03/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau

Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legeari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak, 2019ko urtarrilaren 22ko bilkuran, honako akordio hau hitzartu du:

  1. Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen 2018ko urriaren 11ko akordioa betetzeko xedez sortutako lantaldeak aurretiaz egin dituen negoziazioekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen zenbait artikulutan eta hirugarren xedapen iragankorrean azaldu diren desadostasunak aztertzeko eta konponbide-proposamenak egiteko helburua izanik, bi aldeek konpondutzat jo dituzte aipatutako aginduei dagokienez adierazi dituzten desadostasunak, kontsiderazio hauek kontuan hartuta:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 7. artikuluari dagokionez, bi aldeak bat datoz esaterakoan obren, instalazioen eta portuko gainerako elementuen gainean autonomia-erkidegoak duen titulartasunak ez duela ezeztatzen edo baztertzen Estatuak duen titulartasuna horri atxikita dauden itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko ondasunei dagokienez; ondasun horiek, Kostaldeei buruzko Legearen 49.4 artikuluaren arabera, kalifikazio juridiko hori gordeko dute. Beste alde batetik, itsas urak aipatzen direnean, hauei egingo zaie erreferentzia: autonomia erkidegoaren eskumeneko portuetako zerbitzugunean sartzen diren ur-eremuak. Horretarako, autonomia-erkidegoak zehaztasun hori gehituko du legearen erregelamenduaren garapenean.

    2. Honako artikulu hauei dagokienez, bi alderdiak bat datoz esaterakoan artikuluen edukiak ez duela ezeztatzen edo baztertzen dagokion estatu-legeria aplikatzea: 8. artikulua. Portuen zerbitzugunea; 11. artikulua. Portu-antolamenduaren plan bereziak; 12. artikulua. Portuko espazio eta erabileren mugaketa; 13. artikulua. Portuko espazio eta erabileren mugaketa izapidetzea eta haren ondorioak; 34.3 artikulua. Zerbitzugunea erabiltzeko araubidea, eta 35.1 artikulua. Portuko jabari publikoaren erabilera. Horretarako, autonomia-erkidegoak zehaztasun hori gehituko du legearen erregelamenduaren garapenean.

    3. Hirugarren xedapen iragankorrari dagokionez Bizitegi-erabilera portuetako zerbitzugunean, bi alderdiak bat datoz esaterakoan xedapen horrek ez duela baztertzen kostaldeei buruzko legeria aplikatzea, bereziki 25., 32. eta 49.4 artikuluak, zeinek debekatu egiten baitituzte egoitza edo bizileku gisa erabiltzeko eraikuntzak. Bestalde, Kostaldeei buruzko 22/1988 Legea indarrean jarri baino lehenagoko bizitegi-erabilerarako okupazioei dagokienez, bi alderdiak bat datoz esaterakoan okupazio horiek bete egiten dutela kostaldeei buruzko estatu-legeriak okupazio horietarako jasotzen dituen xedapen iragankorretan aurreikusitakoa. Horretarako, autonomia-erkidegoak zehaztasun hori gehituko du legearen erregelamenduaren garapenean.

  2. Lortutako akordioa dela bide, bi alderdiak bat datoz esaterakoan konpondu direla Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearekin lotuta adierazitako desadostasunak.

  3. Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Madril, 2019ko otsailaren 1a.

    Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa,

    MERITXELL BATET LAMAÑA.

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

    JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.