Auditoria energetikoa egin izanaren komunikazioa
Deskribapena
Auditoria energetikoa egin izanaren komunikazioa.
EE-X
Auditoria energetikoa egin izanaren komunikazioa.
Nori dago zuzenduta
Enpresa handi moduan sailkatutako enpresei zuzenduta dago, hau da, 250 pertsonari gutxienez lana ematen dietenei edo, nahiz eta aurreko baldintza ez bete, 50 milioi euroko negozio-bolumena eta, aldi berean, 43 milioi euroko balantze orokorra gainditzen dituztenei. Era berean, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan zehaztutako sozietate-taldeei ere zuzenduta dago, betiere, taldea osatzen duten sozietateen magnitudeak gehituz enpresa handia izateko baldintzak betetzen badituzte.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sailburuordetza > Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sailburuordetza > Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ETA INDUSTRIA ADMINISTRAZIOAREN ZUZENDARITZA
Donostia – San Sebastian kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Kodea(k)
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
TRAMITAZIO ELEKTRONIKOA
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Europar edo nazioarteko arauen arabera, erakunde independente batek egiaztatutako energia edo ingurumena kudeatzeko sistema bat izanez gero, haren ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).