Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko martxoaren 20koa, Osasuneko sailburuarena, zigarreta elektronikoa Euskadiko Administrazio Orokorraren eta Erakunde Administrazioaren osasun-zentro eta -establezimenduetan, ikastetxeetan eta herritarrei arreta egiteko gune edo geletan erabiltzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 56
  • Hurrenkera-zk.: 1358
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/20
  • Argitaratze-data: 2014/03/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Zigarreta elektronikoa agertu zenetik, nabarmen areagotu da Euskadin tresna berri horren erabilera eta merkaturatzea. Nahiz eta gailu horren promozioak edo sustapenak tabakoaren ordezkotzat aurkeztu, are erretzaileen lagungarri ere tabakoa uzteko garaian, gaur egun frogatu gabe dago eraginkorra denik ildo horretatik, eta ezin izan da zalantza barik finkatu kaltegabea denik; izan ere, ez dago ebidentzia zientifikorik zuzenean erabiltzen dutenen eta inguruko pertsonen osasunean izan dezakeen eraginari buruz.

Egin-eginean ere, gailu horren segurtasunaren, eraginkortasunaren eta balizko albo ondorioen nondik norakoa finkatuko bada, azterketa eta ikerketa gehiago behar da, eta ezin da guztiz baztertu, gailu hori toki publikoetan erabiliz gero, arriskuan jartzea tabakoari buruzko indarreko arauekin lortu den normalizazio-prozesua.

Munduko Osasun Erakundeak 2013ko uztailean gomendatu du gailu horiek ez erabiltzea, eta «gailu horren aurkako aholkua ematen du, harik eta segurua, eraginkorra eta kalitate onargarrikoa dela datuekin frogatu arte, eta eskumena duen estatu-erakunde arautzaile batek hori ziurtatu arte».

Europar Batasunari dagokionez, Europako Parlamentuak 2013ko urriaren 8an prestatu du proposamen bat, eta hauxe eskatu: gailu horiek ebaluatzeko azterketa sanitarioak egitea, katalogatu baino lehen. Prozesua 2014an amaituko da, eta zuzentarau batek emango dio buru: legeria orokorra eta estandarra izango da, eta estatu kide bakoitzak aintzat hartu beharko du bere erregulazioa egiterakoan.

Beraz, beharrezko azterketak egin beharko lirateke, eta gailu horren publizitate-, merkaturatze- eta kontsumo-erregimena arautu; bitartean, zuhurtzia-printzipioari jarraiki, komeni da osasun-agintariek herritarrei egoeraz ohartaraztea eta gailua erabiltzeko gomendio batzuk ematea, herritarrei zor zaien osasunerako eskubidea begiratze aldera.

Era berean, heinekotasunaren printzipioaren ildotik, osasun-agintaritzak proposatutako neurriak, hasiera batean, hauei zuzendu behar zaizkie: adina edo osasun-egoera dela eta, zigarreta elektronikoek gehien eragin diezaiekeenei.

Beste alde batetik, eta gainerako administrazioentzako eredu gisa, hauxe proposatzen da: Administrazioaren beraren instalazioetan, herritarrei arreta egiten zaienetan, Administrazioak, bere esku dituen eskumenak baliatuta (antolamenduaren, funtzionamenduaren eta barne-erregimenaren alorrekoak), zigarreta elektronikoaren erabilera gutxitzeko neurriak hartzea.

Horiek horrela, esleitu dizkidaten eskumenak baliatuta arau hauek baitituzte sorburu: Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikulua, Osasun Publikoari buruzko urriaren 4ko 33/2011 Lege orokorraren 27. artikuluarekin lotuta, eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 3. artikuluarekin lotuta, eta osasun publikoaren zaintza orokorra bermatze aldera prebentziozko neurriak eta osasuna sustatzekoak erabilita, hau

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.