Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2006ko maiatzaren 16koa, Osasun sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatutako jardueren aitormen interes zientifikokoa arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 109
  • Hurrenkera-zk.: 2984
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2006/05/16
  • Argitaratze-data: 2006/06/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, 32. artikuluan, ikerketa arloko jarduerak sustatzen ditu EAEko sistema sanitarioak aurrera egin dezan, eta Osasun Sailaren esku uzten du osasun-zientziak ikertu eta aztertzeko programak bultzatu eta koordinatzea.

Interes sanitarioaren aitormena, 1987ko uztailaren 1eko Aginduz sortu zen, ekimen publiko eta pribatuei ¿eremu honetan garatzen direnei¿ laguntzeko tresna egoki modura.

1987ko uztailaren 1eko Agindu hori aplikatu zenetik igarotako denborak eta pilatutako eskarmentuak beste arau bat garatzea eskatzen du, horren indarraldian agertutako arazoei irtenbide egokia emateko eta hasierako helburuak lortze aldera baliabide eraginkorra izateko. Beharrezkoa da, ildo horretatik, interes sanitarioaren aitormena izan behar duten jarduerak zehaztea. Heziketa helburu dutenak (ikastaroak) baztertu egiten dira beren-beregi. Ikastaroak eta etengabeko prestakuntzako gainerako jarduerek berariazko tratamendua dute 319/1999 Dekretuan xedatutako moduan, zeinaren bidez Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua sortu eta prestakuntza-mota hori kreditatzeko sistema bat arautzen baita.

Interes sanitarioa aitortzearekin laguntza eskaini nahi zaie osasunaren zientzia eta tekniken arloetan ikerketa egintzaren ondorioa diren jarduerei, zeinek emaitza eraberritzaileak eman beharko bailituzkete, aldi berean aplikatzeko eta hedatzeko egokiak izango liratekeenak.

Agindu honen helburua da, halaber, aitormena eman eta gero jarraipena egitea, bere deuseztapena aurreikusiz, non eta egintza ez den, bere ezaugarririk behinenei dagokienez, eskabidean adierazitako eran garatzen.

Esandakoaren haritik eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluan aurreikusitako eskumenen arabera,

  1. ¿ Osasun Sailak aitortu egin dezake Euskal Autonomia Erkidegoan garatutako zenbait egintza zientifikoren (konferentziak, kongresuak, bilerak, jardunaldiak eta sinposiumak) interes sanitarioa, baldin eta euren helburua osasunarekin lotura duten zientzia eta teknikak sustatu, aplikatu eta hedatzea bada.

  2. ¿ Prestakuntza helburu nagusi duten ikastaroak eta jarduerak aitormen honetatik kanpo geldituko dira.

  1. ¿ Honako hauek eska dezakete interes sanitarioaren aitormena: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoko zerbitzu sanitarioan diharduten erakundeek eta, baita ere, nortasun juridiko propioa izan eta, legez eratuta daudela egiaztatu ostean, izaera publiko edo pribatua duten entitateak.

  2. ¿ Jarduera burutu baino behintzat 60 egun baliodun lehenago aurkeztu beharko dira eskabideak.

  3. ¿ Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzara bidaliko dira eskabideak. Helbidea: Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

  4. ¿ Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

  1. ¿ Agindu honetako 1. eta 2. eranskinetan argitaratzen diren inprimakien bidez formalizatuko dira eskabideak, aintzat hartuz Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetan diharduten erakundeak diren edo ez.

  2. ¿ Eskabidearekin batera, dokumentazio hau ere aurkeztu behar da:

    1. Programa zientifikoa, zeinak jasoko baititu helburuen deskribapena, batzorde zientifikoaren osaera, garatuko diren txosten edo komunikazioen laburpenak, txostengile parte hartzaileak eta egintzan zein hizkuntza edo hizkuntzak erabiliko diren.

    2. Aurrekontu ekonomikoa, aditzera emanez zenbatek parte hartuko duten, kuotak eta, hala behar denean, esleitutako edo eskatutako gainerako finantza-bideak. Eskatzaileak, finantzaketa pribatua bada, Interesen Gatazka Deklarazioa egin beharko du III. eranskineko agirian azaltzen den moduan.

  3. ¿ Osakidetza-Osasun Euskal Zerbitzuan txertatutako entitateek, aurreko paragrafoan adierazitakoaz gain, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

    1. Zuzendaritza Batzordearen edo eraentza organoaren osaera.

    2. Editatutako argitalpenak.

    3. Azken hiru urteotan antolatutako egintza zientifikoak eta/edo interes sanitariokoak.

  4. ¿ Osasun Plangintza eta Ordenamenduko Zuzendaritzak hartu beharreko ebazpenerako bidezkotzat jotzen diren argibide osagarriak aurkezteko eska diezaioke erakunde eskatzaileari.

  1. ¿ Osasun Sailak, egokitzat jotzen dituen txostenak aurkeztu eta aholkuak eman ondoren, proposatutako jardueraren izaera zientifikoa eta interes sanitarioa balora ditzake, kontuan hartuz lur-eremua eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zientzien garapenari egin dakiokeen ekarpena.

  2. ¿ Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzako titularrari dagokio eskatutako aitormen interes sanitariokoa emateaz edo, hala behar izanez gero, ukatzeaz ebazpena hartzea.

  3. ¿ Honako irizpide hauei jarraituz ebaluatuko da aitormena:

    • Egintzaren izaera zientifikoa.

    • Indarreko Osasun Planaren helburuekin lotura duen interes zientifikoa.

    • Parte hartzaile kopurua eta mota.

    • Erakunde antolatzailearen kaudimena.

    • Euskararen erabilera.

  4. ¿ Eskabidea lau hilabetean ebatziko da, goitik jota. Epe hori igarota, oraindik ere ebazpenik ez badago, interesdunek beren eskabidea aintzat hartu dela ulertuko dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

  1. ¿ Interes sanitarioaren aitormenak dakarrena da erakunde antolatzaileak konpromiso hauek onartu behar dituela:

    1. Egintzaren ezaugarririk behinenak interes sanitarioaren aitormen eskabidean bidalitako informazioari egokituko zaizkio. Aldaketarik balego ildo horretan, Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzari jakinaraziko zaio eta, ondorioz, ezingo da erabili esleitutako aitormena. Sailak onartu eta gero berriro erabili ahal izango da aitormena.

    2. Entitate antolatzaileak behin betiko programa eta egintzaren emaitzak jasotzen dituen memoria bidaliko dizkio Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzari, amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera 30 eguneko epean.

  2. ¿ Entitate antolatzaileak aipatu obligaziook ez betetzeak esleitutako aitormena galtzea ekar dezake. Aitormena kentzeari buruzko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Interes sanitarioaren aitormenak onura hauek ekarriko ditu:

  1. Jardueraren agiri guztietan erabiltzea titulu hori. Jarraibideak:

    • Formula: "Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak esleitutako interes sanitarioaren aitormena". Kalifikazio hori jasoko duen egintzaren izenaren segidan jarri beharko da. Bere tamaina ezingo da izan izenean erabilitako karaktere tipologikoena baino handiagoa.

    • Esleipen agiri sinatua jaso artean ezingo da aitormenaren publizitaterik egin.

    • Errepikatzen diren jarduerak izanez gero, eskatutako ediziorako baino ez du balioko aitormenak.

      1. Aitormen mota hauentzat legez ezarritako onura fiskalez eta exentzioez baliatzea.

      2. Osasun Sailetik honek emandako laguntza teknikoa eta aholkularitza jasotzea.

      3. Osasun Saileko web orrian sartzea, hain zuzen ere, aitormena esleitu zaien egintzen zerrendan.

Aurreko artikuluetan ezarritakoa kontuan izanik, egintza zientifiko sanitario guztiei aplikatuko zaie publizitatearen eta sustapen mediko-farmazeutikoaren arloetan indarrean dagoen araudia.

Espedientearen ebazpenak ez du amaitzen administrazioaren bidea, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztua ahal izango zaio Osasun sailburuordeari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean, aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Indarrik gabe uzten da Osasun eta Kontsumo Sailaren 1987ko uztailaren 1eko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu eta interes zientifikokoak diren egintzen interes sanitarioaren aitormena arautzen duena.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko maiatzaren 16a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M. INCLÁN IRIBAR.

Zerbitzu Erakundearen izena:

Unitate edo zerbitzu antolatzailea:

Harreman datuak (telefonoa, faxa, e-maila):

EGINTZA ZIENTIFIKOA

Izena:

Jarduera mota:

Non izango den:. Data: / /

ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTUTAKO AGIRIAK

(X batez markatu)

n Egintzaren egitarau zientifikoa.

n Aurrekontua

n Interes gatazkaren deklarazioa (hala gertatuz gero)

UNITATE EDO ZERBITZU ANTOLATZAILEAREN ARDURADUNA

Izena eta bi abizen

Kargua: Sinatuta:

ERAKUNDEAREN ZUZENDARI KUDEATZAILEA EDO ORDEZKARIA

Izena eta bi abizen

Kargua: Sinatuta:

OSASUN PLANGINTZA ETA ORDENAMENDUKO ZUZENDARIA

Entitatearen izena

Helbide soziala: Eratze data:

Kide kopurua: Kuoten zenbatekoa, urteko:

Elkarteen Erregistroko zenbakia:

Harreman datuak (telefonoa, faxa, e-maila):

EGINTZA ZIENTIFIKOA

Izena:

Jarduera mota:

Non izango den:. Data: / /

ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTUTAKO AGIRIAK

(X batez markatu)

n Entitate eskatzailearen Zuzendaritza Batzordearen osaera.

n Editatzen dituen argitalpenen zerrenda.

n Azken hiru urteotan antolatutako egintza zientifikoak eta/edo interes sanitariokoak.

n Egintzaren egitarau zientifikoa.

n Aurrekontua

n Interes gatazkaren deklarazioa (hala gertatuz gero)

ENTITATEAREN ORDEZKARIA

Izena eta bi abizen Kargua:

Lekua: Data: Sinatuta:

OSASUN PLANGINTZA ETA ORDENAMENDUKO ZUZENDARIA

Jauna/Andrea (egintzaren arduradunaren izena)

(Jardueraren izenburua) izenburua duen egintzaren arduraduna, (entitate antolatzailearen izena) antolatuta, (entitate babeslearen izena) babesarekin.

Interes sanitarioko egintza honen plangintza, kalitate eta integritate zientifikoaren ardura osoa duela; eta ez duela ezelango finantzaketarik jaso, baldintza hauetan:

¿ Zenbait txostengile sartzeko.

¿ Zenbait eduki sartzeko.

¿ Publizitatea sartzeko.

¿ Logotipo komertzialak erabiltzeko.

¿ Txostengileek babeslearekin duten harremanaren berri eman eta programaren bidez argitaratzekoa.

¿ Babesle komertzialaren izena, produktu jakin bat aipatu gabe, sustapen materialetan eta programetan jasota uztekoa; sekula ere ez, ordea, material zientifikoetan.

¿ Egintza amaitu ostean, Osasun Sailari parte hartzaileei eskuratutako materialaren kopia bidaltzekoa.

¿n -ko -ren -an

Sinatuta: