Biodibertsitateari buruzko Euskadiko Foro Soziala 2018

Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia natura-ondarearen arloko lehentasunak eta konpromisoak finkatzeko tresna da, begirada 2030. urtean jarrita. Eskualde aplikazioko ekimen bat den arren, ikuspegi globala ere badu eta Dibertsitate biologikorako 2011-2020 Estrategia-planarekin bat egiten du. Hala, aipatutako plana Dibertsitate Biologikoari buruzko Nazio Batuen Hitzarmenetik, 2020ra bitarteko Biodibertsitateari buruzko Europar Batasunaren Estrategiatik eta 2011-2017 aldirako Natura-ondarearen eta Biodibertsitatearen Estatuko Plan Estrategikotik sortu da. Gainera, Estrategia horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako IV. Ingurumen Esparru Programako 1. Helburu Estrategikoan ezarritakoa betetzea: «Gure kapital naturala babestea, kontserbatzea eta leheneratzea, ekosistemek ematen dizkiguten zerbitzuak zainduz.»

Estrategiaren 3. Xedean, Naturaren ezaguera eta kultura sustatzea, hauxe jasotzen da: partaidetzarako guneak izatea funtsezkoa da komunikazioa, elkarrizketa eta ezaguera-sorkuntza errazteko. Horrela, gainera, sektore askotako agenteak (ikerketa, enpresa pribatuak eta publikoak, sozietateak, hezkuntza-elkarteak, etab.) elkartu ahal izango dira. Gizartea sentsibilizatzea eta inplikatzea ingurune naturala kontserbatzeak duen garrantziaren inguruan eta informazioa sortu eta partekatzea jarduketa-lerroak ezartzen ditu.

Biodibertsitatearen Foro Soziala urteko partaidetzarako gunea da, hainbat eragile elkartu eta hitz egin dezaten.

PROGRAMA

AZAROAK 20

10:00-10:45 BID-REX proiektua. Ekintza-plana eta Gida egiteko oinarriak (PDF, 526 KB) (leiho berri batean irekitzen da). Marta Iturribarria. Eusko Jaurlaritza

10:45-14:00 Elkarrekin sortzeko tailerra: "Etorkizuna bioasmatzen: balio-proiektuak identifikatzeko eta lehenesteko irizpideak"

14:00-15:00 Catering-bazkaria, zutik, berba egiteko eta ideiak elkarren artean trukatzeko.

15:00-17:00 Elkarrekin sortzeko tailerra: "Etorkizuna bioasmatzen: balio-proiektuak finantziatzeko irizpideak"

AZAROAK 21

10:00-10:15 2018ko Biodibertsitateari buruzko Euskadiko Foro Sozialaren aurkezpena. Aitor Zulueta. Natura Ondarearen eta Klima Aldaketa Zuzendaria. Eusko Jaurlaritza

10:15-11:15 Garapen Iraunkorreko Helburuak, garapen iraunkorrarren gobernantzako esparruan (PDF, 820 KB) (leiho berri batean irekitzen da). José Moisés Martín Carretero. Red2red

11:15-12:00 Kafea

12:00-14:00

14:00-15:00 Catering-bazkaria, zutik, berba egiteko eta ideiak elkarren artean trukatzeko.

15:00-17:00 Elkarrekin sortzeko tailerra: BID-REX Euskadiko Ekintza-Plana zehaztea: ekintzak, konpromisoak eta mugarriak

 

PARTE HARTU ON LINE: bidali beteta emailez (hari-berdea@euskadi.eus) dinamiken materialak 

Foroa baloratzeko galdetegia (leiho berri batean irekitzen da)

Argazkiak (leiho berri batean irekitzen da)


Informazio gehiago:

Hasiera data - Amaiera data:
-
Ekoetxea Txingudi
Playaundi3B
20301  ·  IrunGipuzkoa (España)
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
Doan
Izen-emate epea:
2018/10/22 - 2018/11/19

IZEN-EMATEAREN ORRIA