Arautegia

Inprimatu

59/2003 DEKRETUA, martxoaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Barrutiak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 2189
  • Xedapen-zk.: 59
  • Xedapen-data: 2003/03/11
  • Argitaratze-data: 2003/04/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 7. artikuluak aurreikusten du Autonomia Erkidegoko lurralde guztia osasun-barrutiak izeneko mugape geografikoetan zatitzea. Aipatu barruti horiek araudiz eta egoera sozio-sanitarioarekin bat etorriz mugatuko dira; izan ere, horrela eginda, barruti bakoitzean praktikan jarri ahal izango dira, alde batetik, lege honetan adierazten diren printzipio eta helburuak, eta bestetik, osasun publikoaren tutela orokorrari, lehen mailako asistentziari eta asistentzia espezializatuari dagozkien funtsezko jarduerak.

Legezko aurreikuspen hori orain arte formalki garatu izan da Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen zuten hainbat dekreturen bidez. Hori dela eta, jakinekoa da egitura hori aldatzen den bakoitzean beharrezkoa dela legezko agindu hori berriro garatzea.

Legea eraginkorra izango bada, bere araubidezko garapena horrelako arriskuetatik saihestu behar da —hau da, egitura organikoa onartzen den bakoitzean Legearen araubideak ezin du kolokan jarri segurtasun juridikoa—. Horretaz gainera, batetik, legeen erregelamendu exekutiboak egiteko prozedura eta arau antolatzaile bat desberdinak direnez, eta bestetik, arautzen den gaiak berez nahikoa mamia duenez, bidezkoa da arauzko garapen hau aparteko eta berariazko xedapen baten bitartez egitea.

Egoera honek ez du galarazi osasun barrutietan finkatzea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun barrutietako Kontseiluen arauzko erregulazioan begietsia izana, 260/1999 Dekretuak eta bere kudeaketa-organoak eremu sanitarioari dagozkion Egitura Dekretuetan xedatutakoaren arabera.

Lurralde antolamenduari dagokionez, orokorrean gure Autonomi Erkidegoan betidanik ezarritako hiru osasun barrutietan zatikatzea mantentzen da, barrutiok bat datozela lurralde historiko bakoitzaren mugaketarekin. Sanitateko Lege Orokorreko 56. artikuluan aurreikusita dagoen aukera honek han ezarritako betekizunak betetzen ditu eta justifikatuta dago gure Erkidegoan egin den eskumen-banaketak Foru Aldundiei eta Toki Entitateei ematen dielako Zerbitzu Sozialetako eskumena, hala nola Osasun Publikoaren tutoretzaren koordinaketa integratua euren eskumenen arabera esleitutako materiatan eta, noski, hori bat dator lurralde historikoaren lurralde mugaketarekin.

Egoera honek eta eskatutako hainbat txosten eta ikerketa teknikoetan balioetsitako beste hainbat alderdik —esaterako, alderdi geografikoak, sozio-ekonomikoak, demografikoak, lanekoak, epidemiologikoak, kulturalak, klimatologikoak, irispide eta komunikabideen dotazioak eta instalazio sanitarioak— horrelako lurralde-eremu bat ezartzera behartzen dute, Euskadiko Antolamendu Sanitarioko Legearen 7. artikuluak zehaztu eta eskatzen dituen legezko betekizun horiek betetzeko.

Labur esanda, beste barruti-sailkapen murritzago batekin ezingo litzateke eman benetako berdintasun-printzipioan oinarritutako osasun zerbitzuetarako aukera, barrutian halako jarduerak legez garatzea ekarri behar lukeena, alegia.

18ko 175/1989 Dekretuaren bidez Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko gaixo eta erabiltzaileen Eskubide eta Obligazioen karta onartu zen. Beraz, aukeratutako lurralde sailkapena balioetsi beharko da 175/1989 Dekretu horretan jasotako gaixoen eta erabiltzaileen eskubideen arabera ospitalea edota zerbitzu espezializatua aukeratzeko orduan, are eta gehiago jakineko udalerrietako edo Toki Entitateetako biztanleei eta zerbitzu sanitarioen hornikuntza errealitateari dagokionean; eta betiere kontuan izan beharko da honek guztiak jardueren eta baliabideen sailkapenaren eta biztanleriaren behar sanitarioen arteko proportzionalitatea bermatzen utzi behar duela.

Ondorioz, Osasun sailburuaren proposamenez, Euskadiko Osasun Kontseiluaren txostena jasota, Aholku Batzorde Juridikoa entzunda eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko martxoaren 11ko bileran aztertu eta onartu ondoren,

  1. – Zerbitzu sanitario publikoak eskuratzeko, benetako berdintasunaren printzipioa erabiliko da, herritarren aukeratzeko ahalmena errespetatuz, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko gaixo eta erabiltzaileen Eskubide eta Obligazioen karta onartzen duen uztailaren 18ko 175/1989 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Lehena.– Osasun sailburuak ahalmena izango du Dekretu hau garatzeko behar adina xedapen emateko.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko martxoaren 11n.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.