Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 26ko 185/1982 DEKRETOA, Kultura-Saileko Mikrofilm-Zerbitzua sortaraziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 1538
  • Xedapen-zk.: 185
  • Xedapen-data: 1982/07/26
  • Argitaratze-data: 1982/10/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Autonomia-Elkarteko Agiripaper-Ogasun gehientsuaren berarizko egoerak, agiripaperak ahal den gutxien erabiltzea eskatzen du, konponezinezko andeapena alboratu ahal izateko. Bestalde, aipatutako kondaira-agiripaper hoiek sakabanatuta egoteak, berauen zainketarako, iraunarazketarako eta berauek ikertzeko, hainbat arazo sortzen ditu. Mugapen hauek horrela izanik ere, kondaira-ikerketan jarrai-behatra egunetik egunera bistakoagoa egiten da, eta, horretarako, agiri-paperak ahal den gehien zainduz eta toki batera bilduz, Kultura-Sailari atxikitako Mikrofilm-Zerbitzua sortarazteko saloa egiten da. Hori horrela, Kultura-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzak 1982garreneko Uztailaren 26ko Bilkuran aztertu eta onartu ondoren,ERABAKITZEN DUT:Lehenengo Atala.-Mikrofilm-Zerbitzua sortaraztea.2garren Atala.-Zerbitzu honen xedeak honako hauek izango lirateke: a) Agiripapertokiekiko, berauen babespidetzarekiko eta aldaki egintzarekiko alorretan, Kultura-Sailari aholku ematea. b) Eusko Jaurlaritzako, eta nahi izan dezatenean, Foru-Ahaldunditako eta Udaletxeetako kondairari buruzko agiri-gordailuak mikrofilmatzea. c) Segurantzazko agiripapertokia gorde eta zaintzea; eta beste agiripapertoki batzuren zainketarako hedaketarako edo osaketarako beharrezko izan daitezkeen bertatikako aldaki guztiak eskaintzea. d) Autonomia-Elkarteari, kondaira eta kultura-alorretan interesgarri izan dakizkiokeen eta Elkartetik kanpo aurki daitezkeen agiriez hornitutako agirigordailu mikrofilmatu bat beretzakotzea3garren Atala.-Zerbitzuak bere egitekoa bete ahal izango du: a) Bereak dituen antolapidetzetan. b) Inorenak diren agiripapertokietan kokatutako antolapidetza ezmugikorretan, aldakiak egiteratzeko batez ere. c) Tokiz aldakorrak diren zerbitzuetan.Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita biko Uztailak hogeita sei. Lehendakaria, KARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Kultura-Sailburua, RAMON LABAIEN SANSINENEA.