N01 Hondakin arriskutsuen negoziatzailea

Deskribapena


Ingurumen organoan aurkeztutako aurretiko komunikazioa, baldin eta eskatzen den dokumentazio guztiarekin aurkezten bada, erangina izango du aurkeztu den momentutik aurrera. Hortik aurrera, jarduerari ekin ahal izango zaio, titularraren ardurapean, hargatik eragotzi gabe herri-administrazioak ikuskatzeko, konprobatzeko eta egiaztatzeko dituen ahalmenez baliatzea.

Komunikazioa osatu gabe balego edo nahikoa ez balitz, interesdunari eskatuko zaio akatsak konpontzeko, eta aginduko zaio jarduera etetea edo dokumentazioa konpontzeko epe bate mango zaio. Emandako epean zuzenduko ez balu, jakinaraziko zaio komunikazioaern eragin eza, eta ofizioz jardueren berri emango zaio Ingurumen Ikuskapen zerbitzuari, eta hala badagokio, hondakin arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, zehapen espediente bat irekitzeko administrazio-erantzukisunik dagoen ala ez egiaztatzeko beharrezko jarduerak hasiko dira.

Behin  aurkeztutako dokumentazioa aski eta egokia dela egiaztatuta, EAEko  Hondakin Arriskutsuen Tratularien Erregistroan inskribatuko da, eta argitaratuko da Ingurumen eta Lurralde Politika sailaren web orriko kudeatzailen zerrendan. Halaber, Estatuko hondakinen kudeaketa eta ekoizpenerako erregistroari jakinaraziko zaio.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko edo juridikoak, helbidea edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak, hondakinak beren kontura, gero tratatzeko, salerosten dituztenak, era fisikoan hondakinen jabe egiten ez diren negoziatzaileak barne.

 

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • N01 Hondakin arriskutsuen negoziatzaileen aurretiazko komunikazioa: 1055101

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea