Nazioartean presentzia handia duten ETEei laguntzak. Sakondu programa 2019
LABURPENA
Titulua:
Nazioartean presentzia handia duten ETEei laguntzak. Sakondu programa 2019
Xedea:
SAKONDU laguntzak diru-laguntza publiko ez-itzulgarrien bidez gauzatzen dira. Horien xedea da balio ekonomiko erantsi handiagoa duten zerbitzuen erabilera sustatzea, enpresak lehia-posizio proportzionalki ahulagoa duten merkatuetan sar daitezen, dagoeneko ohikotzat jotzen dituzten eta barne-merkatuaren garrantzi bera edo handiagoa duten kanpoko beste merkatu batzuen aldean. Horrela, indarrean jarri da Sakondu programa, azken helburu bezala Euskadin kokaturiko enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea duena, haien nazioarteko jardueran sakonduz.
Diru kopurua:
800.000 euro
Deialdiaren araudia:
- EBAZPENA, 2019ko apirilaren 8koa (EHAA Zk. 79/2019)
EBAZPENA, 2019ko apirilaren 8koa, SPRI, Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen eta argitaratzen baitira 2019ko Sakondu laguntza programa arautzen duten oinarriak, eta beketarako deialdia egiten baita.
- EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 6koa (EHAA Zk. 101/2019)
EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 6koa SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baitira 2019ko «Sakondu» Laguntza Programa arautzen duten oinarriak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Alameda de Urquijo 36 - 4ª Planta. Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao.
Telefono bidezko arreta:
Teléfono: 902 702 142. Fax: 94 403 70 22. info@spri.eus
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Alameda de Urquijo 36 - 4ª Planta. Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao.
ItzuliAlameda de Urquijo 36 - 4ª Planta. Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao.
Nazioartean presentzia handia duten ETEei laguntzak. Sakondu programa 2019
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
SAKONDU laguntzak diru-laguntza publiko ez-itzulgarrien bidez gauzatzen dira. Horien xedea da balio ekonomiko erantsi handiagoa duten zerbitzuen erabilera sustatzea, enpresak lehia-posizio proportzionalki ahulagoa duten merkatuetan sar daitezen, dagoeneko ohikotzat jotzen dituzten eta barne-merkatuaren garrantzi bera edo handiagoa duten kanpoko beste merkatu batzuen aldean. Horrela, indarrean jarri da Sakondu programa, azken helburu bezala Euskadin kokaturiko enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea duena, haien nazioarteko jardueran sakonduz.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Programaren onuradunak izan daitezke euren nazioartekotze estrategia sendotu nahi duten enpresak, beti ere, jarraian zehaztuko diren eskakizunak betetzen badituzte: ¿ Izen soziala edo instalazio produktiboa Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresak eta enpresa txikiak eta ertainak (ETE), beti ere, indarrean dagoen deialdi hau baino lehenago eratuak badira. ¿ Enpresa horien esportazio-jarduerak bere orotarako fakturazioaren % 40 gainditu behar du eta 2018 urtean esportatutako guztirakoaren % 10etik beherako fakturazioa duten merkatuetan euren lehia-kokapena hobetu nahi dutenak.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
800.000 euro
Muga:
Onartutako gastuaren zenbatekoaren % 30eraino iritsi daitezke guntzak, eta gehienez 20.000 euro emango dira eskaera bakoitzeko
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
-
a) Eskaera telematikoa behar bezala beteta eta erakunde eskatzailearen botere nahikoa duen legezko ordezkariak sinatuta. Aipatutako eskaera horretan erakundeari nahiz proiektuari buruzko datuak jasoko dira, zeintzuk izango baitira proiektua egoki baloratzeko oinarria. b) Proiektua baloratzeko galdetegi normalizatua, Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoaren zuzentarauen arabera definituta. Ikusi 6. eranskina. c) Enpresaren eskrituren eta/edo ordezkaritza ahalordetzearen kopiak. d) Eman de kontu korrontearen titularitate ziurtagiria. e) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen duen ziurtagiria. f) Honako ziurtagiri hauek: ingurumen iraunkortasuna, genero berdintasuna, euskararen sustapena eta erantzukizun sozial korporatiboari dagozkionak, kasuaren arabera. g) ETE karakterizazioa: aurkeztu den Sozietateen gaineko Zergaren azken 200 formularioa, non egiaztatzen den eskatzailea ETE bat dela. h) Aurreko bi zerga-ekitaldietan eta indarrean dagoen zerga-ekitaldian jasotako minimis laguntzak, Batzordearen (EB) 1407/2013 minimis laguntzei buruzko Araudiari lotuak.
Elektronikoa
Aplikazioak:
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/04/27 - 2019/10/31
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea:
- Jartze epea: Hilabete 1
- Ebazteko epea: 3 hilabete
- Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea:
- Jartze epea: 3 hilabete
- Ebazteko epea: 3 hilabete
- Ebazpen falta: Onartzea