Beint, Nazioartekotze Bekak. 2019

LABURPENA
Titulua: 
Beint, Nazioartekotze Bekak. 2019
Xedea: 
Oinarri hauen xedea da nazioartekotze-beken programa arautzea, zeinaren helburua baita unibertsitate-tituludun gazteak prestatzea nazioartekotzearen arloan; betiere, euskal enpresek eta beste erakunde batzuek etorkizunean profesionalen oinarri bat izan dezaten, zeinaren bitartez aurre egin ahal izango baitiete ekonomia irekiaren erronkei.
Diru kopurua: 
3.651.738,00 euro
Deialdiaren araudia: 
  • EBAZPENA, 2019ko apirilaren 8koa (EHAA Zk. 73/2019)
    EBAZPENA, 2019ko apirilaren 8koa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen eta argitaratzen baitira «Beint nazioartekotze-bekak» laguntza-programa arautzen duten oinarriak, eta beketarako deialdia egiten baita.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Deialdia egiten duen organoa: 
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Erakunde erabakigarria: 
Erakunde eta Sozietate Publikoak
TRAMITAZIOAK
Beint, Nazioartekotze Bekak. 2019
Oinarri hauen xedea da nazioartekotze-beken programa arautzea, zeinaren helburua baita unibertsitate-tituludun gazteak prestatzea nazioartekotzearen arloan; betiere, euskal enpresek eta beste erakunde batzuek etorkizunean profesionalen oinarri bat izan dezaten, zeinaren bitartez aurre egin ahal izango baitiete ekonomia irekiaren erronkei.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Pertsona fisikoek
a) Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskabideak aurkezteko epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo elkarren segidako 5 urtez aurreko 10 urteetan. b) Graduko goi-mailako unibertsitate-titulua, deialdi bakoitzeko hautaketa-prozesua amaitu baino lehen lortua, hau da, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia 1. faseko onuradunen eta ordezkoen gaineko ebazpena eman aurretik. Unibertsitate pribatuetan edo/eta atzerrian lortutako tituluak onartuko dira, baldin eta agintaritza eskudunak homologatu baditu. Ekonomia, Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioa, Ekintzailetza, Marketina, Zuzenbide Ekonomikoa, Ingeniaritza, Arkitektura eta Nazioarteko Harremanak adarretako graduek lehentasuna izango dute, eta bere¬ziki baloratuko dira. c) Deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean, 30 urte bete gabe izatea. d) Ingelesa menderatzea. Gutxienez B2 maila eduki beharko da, eta dagozkion ahozko eta idatzizko probekin egiaztatu beharko da. e) Beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea; edo beka onartzeko orduan ez izatea eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen dituen patologiarik. f) Unibertsitate-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburu duen beste edozein laguntzaren onuradun ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak egin badira atzerrian. Bereziki, nazioartekotze-beka hauetaz baliatzea ez da bateragarria honako beka hauen onuradun izatearekin: Global Training bekak, ICEX bekak, autonomia-erkidegoko beste administrazio batzuenak, merkataritza-ganberenak, EBko merkataritza sustatzeko erakundeenak edo antzeko beste erakunde batzuenak. g) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izatea. h) Oinarri hauen bitartez araututako beketarako aukerarik ez dute izango eskabidea egiten duten pertsona hauek: bekak edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalen bat dutenek, edo horretarako legezko debekurik dutenek, sexu-diskri-minazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraikiz. i) Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren inguruabarretako batean dauden pertsonak.
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
3.651.738,00 euro
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Elektronikoa
Aplikazioak:


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/04/16 - 2019/05/16
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea