BASQUE INDUSTRY 4.0: I+G-ko Teknologiaren Transferentzia fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKT. 2017
Programa honen helburua da babesa ematea «teknologi hornitzaileen» teknologia (esaterako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileena) manufakturako enpresa industrialei Transferitzeko Proiektuei, beti ere Fabrikazio Aurreratuari aplikaturiko EIKTen (Elektronikaren, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien) esparruan, demostrazio-balioa dutenean eta, hortaz, lagungarri direnean EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago merkaturatzeko.
Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.
- IRAGARKIA (EHAA Zk. 87/2017)
IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) erakundearen Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko apirilaren 28ko Ebazpenari buruzkoa, «Basque Industry 4.0.: I+G-ko Teknologiaren Transferentzia fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKTetan 2017» Programa arautuko duen araudia onartzen dueña.
Programa honen helburua da babesa ematea «teknologi hornitzaileen» teknologia (esaterako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileena) manufakturako enpresa industrialei Transferitzeko Proiektuei, beti ere Fabrikazio Aurreratuari aplikaturiko EIKTen (Elektronikaren, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien) esparruan, demostrazio-balioa dutenean eta, hortaz, lagungarri direnean EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago merkaturatzeko.
Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.
- a.¿ Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena. b.¿ Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. c.¿ Erakunde onuradunaren IFZ. d.¿ Memoriaren proiektua, hor sartuz: ¿ Hornitzaile teknologikoen eta inplantarien eskaintza teknikoa. ¿ Eskaintza ekonomikoa, zehaztuz helburuak, eginkizunak eta kostuak eta barnean sartuz hornitzaile teknologikoaren gastuen banakapena eta hardwareko eta softwareko inbertsioak. ¿ Proiektuaren laburpen exekutiboa (2 orrialde gehienez). ¿ Arrazoiturik azaldu enpresan espero diren lehiakortasun-arloko hobekuntzak. ¿ Ezarri behar den teknologiak duen gaitasuna enpresak duen fabrikazio aurreratuko arazo bat konpontzeko. ¿ Teknologia hori ezartzeak enpresan eragin ditzakeen hobekuntzak edo konpon ditzakeen arazoak. ¿ Arrazoiturik azaldu proiektuak duen gaitasuna helarazi behar den teknologiaren TRL maila sustatzeko, emaitzak merkatura azkarrago helaraziz (merkaturatuz), ingurune erreal batean eta berrikuntzaren esparruan jardunez. ¿ Proiektuak honako hauetan duen inpaktuaren justifikazioa: zuzeneko eta zeharkako enplegu sorkuntzan (kuantifikatu enplegu berriak zenbakitan) eta enpresa onuradunen fakturazio handiagoan edota esportazio ugariagoetan (kuantifikatu portzentajeetan aurreko urtearekin alderatuta eta termino ekonomikoetan, hots, eurotan). ¿ Proiektua ezartzen duen lan-taldea (atxiki proiektuan inplikatuta dauden pertsonen CVa). Txosten bat, arrazoituz proiektuaren lan-taldean badaudela EIKTen ezarpenean adituak direnak, nahiz enpresa onuradunaren barnean bertan nahiz kanpoko aholkularitza-enpresa aditu baten bidez; horrela bermatuko da manufakturako enpresa industrialean ezarri den proiektuaren iraunkortasuna eta mantenimendua. ¿ Proiektuak euskal ekonomian duen trakzio-eragina, eta proiektua beste enpresa-jarduera batzuetara zabaltzeko aukera. e.¿ Transferituko den teknologiaren azalpen-memoria. Azaldu zeintzuk diren hornitzaile teknologikoaren ezagutza teknikoak («aktibo teknologikotzat» hartzen direnak); hortik bereizi egin behar da hornitzaileak enpresa industrialari helarazi nahi dion ezagutza horren zatia. Azaldu teknologia horiek dituzten gaitasunak diseinuari laguntzeko eta ondasun eta zerbitzu berriak sortzeko. 4-5 orriko laburpen exekutibo bat sartu behar da, teknologia horiek deskribatuz. f.¿ SPRIri baimena ematea honek eska dezan zerga-ordainkizunak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak izatea eta, era berean, kontsulta dezan enpresa JEZen (jarduera ekonomikoen gaineko zergan) alta emanda dagoen epigrafea. g.¿ «Jabetza industriala erosteko gastuak» gastu hautagarri gisa aurkezten badira, alderdi biek sinatutako «kontratuaren» kopia atxiki beharko da, non jabetza industrial hori transferitzeko baldintzak eta prezioa jasoko baitira
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.