Euskadiko osasun-sistemako profesionalek agindutako eta finantzaketa publikoa duten tratamendu medikoekin bat egitea errazteko laguntzak - erraztutako izapidetzea

[Erraztutako mekikamentu-laguntza]

Deskribapena


Xedea

Hauxe da agindu honen xedea: Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketenak, gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden pertsonek bete ditzaten errazteko laguntzen deialdia egitea. Laguntza horiek 2017ko abenduaren 1etik 31rako eta 2018ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30erako tarteetarako dira.

 

Oro har organo kudeatzaileak aurkeztu diren eskabideen eta datuak egiaztatzeko berariazko baimena eman duten eskatzaileen arloan ebazteko behar besteko informazioa badu bai onuradunari buruz, bai laguntzaren xedea den gastuari buruz, izapidetze erraztuaren bidez kudeatu ahal izango dira deialdi honetan araututako laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

6.625.000 €

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagun daitezkeen gastuak

1.– Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzeko, 2017ko abenduaren 1etik abenduaren 31rako eta 2018ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30erako tarteetan pagatu behar izan dituzten zenbatekoak itzuliko zaizkie onuradunei, betiere finantzaketa publikoa jaso dezaketen tratamendu farmakologikoei, eta efektu eta osagarriei dagokienez.

2.– Halaber, itzuli ahal izango dira –2018ko epealdian bertan– ordaindu behar diren zenbatekoak, hain justu ere Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzearen ondoriozkoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketen produktu dietetikoei dagokienez.

Ordainketa-modua:

Onuradunei laguntzok ordainduko zaizkie, laguntzak onartzen dituen ebazpena argitaratu eta bi hileko epean.

Nori dago zuzenduta


Guizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta daudenak eta bere onuradunak

Eskakizunak:

  • Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea.

  • Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.

Legezko langabezi-egoeran dauden pertsonak eta horien onuradunak

Eskakizunak:

  • Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea.

  • Langabezia-prestaziorik eta diru sarrerak bermatzeko errentarik ez jasotzea

Ekainaren 26ko 114/2012 Dekretua aplikagarria zaien pertsonak

Eskakizunak:

  • Euskal Osasun Sistemaren osasun-prestazioak eskuratzeko aukera ematen den identifikazio-dokumentua edukitzea (AGINDUA, 2013ko uztailaren 4koa)

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Laguntzen xede den gastua, Euskadiko Osasun Sistema barne eginda izan behar da

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0336310

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Planteatzen den izapideketa-era edozein delarik ere, laguntzaren helburuari doakion gastua zehaztu ostean, laguntzak esleitzeko ebazpenak emango dira, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren bidez, bat 2017ko urtailaren lehen hamabostaldiaren barruan, eta bestea hilabeko horretako bigarren hamabostaldiaren barruan, hurrenez hurren 2016ko abenduaren 1etik 2017ko ekianaren 10era bitartean egindako gastuengatiko laguntza orkotarako, eta 2017ko ekainaren 11tik azaroaren 30era bitartean egindako gastuengatikoak. Edozelan ere, izapideketa arruntean formulatu eskabideen gaineko ebazpenek beharko dute izan koherenteak eskabideotan jasotako eskabide zehatzarekiko.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Onartzea

Ebazpena emana

Laguntzaren abonu egintzarako kexa


Laguntzako abonura geroago kexa egin daiteke Osasun egokiko Lurralde-Ordezkariaren aurrean.

Beste tramite batzuk