EAEn bizi diren atzerriko etorkinei zuzendutako integrazio-programak garatzeko laguntzak.(FUN)
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Lan eta Gizarte Gaiak
Egitura atal kudeatzailea
Inmigrazio Zuzendaritza
Xedea
1. Honako hau da agindu honen xedea: Eremu komunitarioetan bertako biztanleen baldintza beretan parte hartu ahal izan dezaten, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerriko etorkinei zuzendutako integrazio-programetarako laguntzetarako deialdia egitea. Ildo horren xede izango dira egoerarik txarrenean dauden pertsonei laguntzea helburu duten proiektuak. Erantzukizun publikoaren printzipioan oinarrituta, programa horiek egungo jardun publikoen osagarriak izango dira, eta etorkin-izaeraren ondoriozko zailtasunak gainditzea helburu duten proiektuak eta jardunak baino ez dira diruz lagunduko.
2. Diru-laguntza jasoko duten jarduerak 2009ko ekitaldian garatu beharko dira.
Nori Zuzendua
Honako hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek: aurreko artikuluan deskribatutako programak edo jarduerak beren kabuz edo partzuergo batean egiten dituzten pertsona juridiko guztiek (publikoek zein pribatuek), betiere honako betekizun hauek betetzen badituzte:
Legez eratuta eta dagokion administrazio-erregistroan behar bezala inskribatuta egotea.
Irabazi-asmorik ez izatea eta helburu publiko edo interes sozial baten lorpena sustatzea.
Jarduera EAEko eremuan egitea, eratze-tituluaren arabera.
Diru kopurua
Diruz lagunduko diren programetara bideratzen den aurrekontu-kreditua, 2009ko ekitaldi ekonomikorako, 1.282.971 € da.
Araudia
Agindua, 2009ko martxoaren 9koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, EAEn bizi diren atzerriko etorkinei zuzendutako integrazio-prograk garatzeko laguntzetarako deialdia egiten duena.
61/2007 Dekretua, apirilaren 17koa, inmigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituena.
Harremanak norekin
Edurne Rmon edo Arantza Barrenetxea
Tfnoa: 945 01 63 52
e-maila: e-ramon@ej-gv.es ; arantza-barrenetxea@ej-gv.es
Erantsi beharreko agiriak
1.- I. eranskina: Laguntzen eskaera
2.- II. eranskina: Eskaera-inprimakia behar bezala betea.
3.- III. eranskina: Aurkezturiko proiektua egiteko bestelako finantziazio-iturriak daudela adierazten duen zinpeko aitorpena.
4.- Hala badagokio, proiektuaren iraunkortasunaren adierazgarri den funtsezko dokumentazioa: hitzarmenak, gutunak, EAEko beste erakunde batzuen abalak, etab.
5.- Erakundearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia
6.- Erakundearen estatutuen fotokopia eta eskaera sinatzen duenaren ahalordetzea.
7.- Erakundearen organigrama. EAEn dituen soldatapeko langileak. Bazkideen kopurua, boluntarioak, laguntzaileak eta erakundeko kideak. EAEn eta beste toki batzuetan dituzten egoitzak eta ordezkaritzak. Immigrazioarekin zerikusia duten beste erakunde batzuekiko atxikipena edota afiliazioa.
8.- Erakunde eskatzailearen jardueren memoria. Immigrazio- eta kulturartekotasun-arloan kudeaturiko antzeko esperientzia eta proiektuak.
9.- Erakundearen 2008. urteko kontuen balantzea.
10.- Zerga-betebeharrak betetzen dituela adierazten duen eta egunean dagoen ziurtagiria, Foru Ogasunak emana.
11.- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela adierazten duen eta indarrean dagoen ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak emana.
12.- IV. eranskina: laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zigor penalik edo administratiborik ez izatearen zinpeko aitorpena.
13.- V. eranskina: hirugarrenen alta-dokumentua (aurkezten den lehen aldia bada edo aurreko deialdietan ekarritako dokumentazioarekiko aldaketarik badago).
14.- Hala badagokio, betekizunak betetzen dituela egiaztatzen duten bestelako dokumentuak, betiere interesgarriak badira laguntza-eskaera aztertzeari begira
Eskabideak Aurkezteko Epea
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Martxoaren 25etik apirilaren 25era.
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskaerak agindu honi I. Eranskin gisa gehitutako instantzia bidez aurkeztuko dira, Eranskin horretan eskatzen den dokumentazioarekin batera:
a) Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1- 01010 Gasteiz)
b) Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan:
- Arabako Lurralde Ordezkaritza:Samaniego, 2, 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba).
- Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: Gran Vía, 85-7. 48011 Bilbo (Bizkaia).
- Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Andia, 13-6. 20003 Donostia (Gipuzkoa).
c) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa edozein lekutan.
Tramiteen deskripzioa
Lehiaketa izango da diru-laguntzak emateko erabiliko den prozedura. Horretarako, Inmigrazio Zuzendariak kide anitzeko organo bat izendatuko du eta organo horrek egingo du emakida-proposamena aurkeztutako eskaeren artean.
Egitura Atal Ebazlea
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren Inmigrazio Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak egitea. Inmigrazio zuzendariak, diru-laguntzak eman edo ukatu diren ebatziko du eta erakunde interesdunei jakinaraziko die.
Ebazteko epea
Inmigrazio zuzendariak, ebazpen-proposamena aztertu ondoren, diru-laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko Ebazpena emango du eta erakunde interesdunei jakinaraziko die gehienez ere sei hilabeteko epean, agindu hau indarrean hasten denetik aurrera zenbatzen hasita.
Isilbidearen Ondorioak
Ezespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
I. Eranskina. Eskabidea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
II Eranskina. Proiektuaren aurkezpenerako formularioa.
III Eranskina. Finantzazioari buruzko adierazpena.
IV Eranskina. Zigorrei buruzko adierazpena.
V. Eranskina. Hirugarrenen altarako dokumentua.
VI. Eranskina. Dirulaguntzaren justifikazia (emanda izanez gero)
Bestelako Agiriak
Ez dira finkatzen.
Oharrak
1. Dagokion programa edo jarduera egiteko, onartutako aurrekontuaren % 80 finantzatuko du gehienez ere Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak.
2. Agindu honen arabera emandako diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa ez da 65.000 €-tik gorakoa izango.
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
24/03/2009